10 emaitza pago bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

pago
1 iz. Basoko zuhaitz handia, enborra zuzena, azala leuna eta iluna, hostoak erorkorrak eta zura zuria, arina eta sendoa dituena (Fagus sylvatica). Arboletan den ederrena, oihan beltzean pagoa. Pagoak lur lehor eta soilik ez du nahi. Pago itzaltsua. Pagoaren egurra, ikatza edo sua egiteko, onenetakoa da. Pago-hostoak. Pago-landareak aldatu. Txabola bat hiru pago adarrekin egina.
2 iz. Pagokia, pagoaren zura. Pagozko goporrak.

Esaera zaharrak

Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira.

Aztergaia: pago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa eta erabakia s.u. bago.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: pago-uso* e. pagauso.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: pago-ezkur , pago motz .

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

b-/p-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: [falta] (1993-02)

pago ezkur, pago-ezkur
iz. Pagoaren fruitua. Ik. pagatxa.
pago motz
iz. Pago lepatua. Lau bat metro aurreraxeago, pago motz handi bat omen zegoen.

Aztergaia: pago motz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-motz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

pago sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

'pago lepatua'.

pago-uso
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pago-uso-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pagauso].

Aztergaia: pago-uso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-03-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: e. pagauso.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. pagauso.

pagoda
iz. Ekialde Urruneko herrietako tenplua. Pagodetako idoloak.

Aztergaia: pagoda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
pagoki
iz. Pagoaren zura. Ardatza pagokizkoa da, leuna, distiratsua.

Aztergaia: pagoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'pagoaren zura'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki 'zura'.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o-.

pagolar
1 adj. Pagolakoa, Pagolari dagokiona.
2 iz. Pagolako herritarra.
pagolizar
iz. Pago tantaia, lepatu gabea. Pago lepatuak eta pagolizarrak.

Aztergaia: pagolizar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

lantaldeak proposatua, ahozko erabileraz beste oinarririk gabe (pareko pago motz bezala).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

pago tantaia, lepatu gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Definizioa moldatu: 'pago-tantaia, lepatu edo inausi gabea'. || 1- Ulergarriagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07) onartutzat eman da lepatu adibideko pagolizar forma.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu da lantaldeak proposatua (gainera, onartua du H2.2 batzorde honek pagolizar forma, lepatu sarrerakoak ikustean).

pagondo
iz. Pagoa. Bi pagondo hostotsu. Pagondo zabalaren itzalpean etzanda.

Aztergaia: pagondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

pagotxa
1 iz. Hirusta lore-gorria, bazka-landare gisa ereiten dena eta abereek berdetan jaten dutena (Trifolium incarnatum). Ik. hirusta; sekula-belar. Arbia eta pagotxa abuztuko andremarietan ereiten dira. Zerrientzako pagotxa ebakitzen duen agurea. Pagotxa baino berdeagoa. Ardi gaiztoak pagotxa jaten, onak goseak larrean.
2 iz. Erraz edo merke lortzen den gauza ona. Ik. mauka1. Hau duk, hau, pagotxa!

Aztergaia: pagotxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

pagotxa, hirusta eta sekulabelar formak begiratu dira, eta jaso: irusta 11 aldiz, B-G: irusta 1 (Txill Let); irusta gorri 2 (Ur Dial; It Dial); irusta txuri (+ irusta zuri) 2 (Ur Dial; It Dial); irusta-belar 3 (Or Mi); irusta-sail 2 (Ldi BB); irustatza 1 (Laux AB); farux(a) 18 (denak Dv: hirutan -a-duna da; cf. faruxa hazi 1; 15etan -a erabakigaitzekoa); parux eta parux(a) bana (JEtchep); pagotx(a) 2 (TAg Uzt, Ibiñ Virgil); paotx 1 (Uzt Sas); paotx(a) 5 (Tx B I); pagatx(a) 2 (Izt C: landareen zerrendan aipatua); ez dugu sekulabelar osaerakorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Izendegiaren hustuketan jasotako forma guztiak (ik. beherago) begiratu dira, eta jaso: hirusta 3, EB (M.P. Ormaetxea, K. Igea, K. Kintana); hirusta-perra EB 1 (D. Urbistondo); irusta landa G 1 (T. Iakakortexarena); luzerna IE 1 (P. Etcheverry); pagatx(a) 1 (Arti in Egan 1959: "Aspalditikan dok ezagutu / Nire pentsamentu gatxa / Mobidu barik txirrinka pean / Katigu naukan ekatxa / Area peko sustar sakonok / Egin nabenak aretxa / Makera lodi ta zikiñeri / Emon deutsena pagatxa"); pagotx(a) EB 2 (R. Egiguren, P. Larretxea); paotx(a) 1 (X. Lete); parux(a) 1 (JEtchep: OEHko testuinguru berean); trefla 2 (P. Etcheverry, Eskualduna, 1905).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hirukoitz : HiztEn-LurE; hirusta : AB38 6, AB50 6, HiztEn-LurE, Euskalterm 4 (eta hirusta-arku 'arco lobulado'; hirusta-gurutze 'cruz trebolada'); hirusta gorri: AB38 1, Euskalterm 2; hirusta zuri: Euskalterm 2; irusta: AB50 1; meniantea : Euskalterm 2; pagatxa : HiztEn ("ik. pagotxa"); pagotxa : AB38 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; sekula-belar : LurE; HiztEn ("ik. hirusta (gorri)"); sekulabelar : AB38 2; trefla : LurE ("ik. hirusta"). Izendegiaren hustuketan jasotako formak: babos, baboxa, babux, baux, berga-belar, diabotxa, eluso barra, fabaxa, fagotxa, farutxa, fautxa, hiru osto, hirukotxa, hirusta, hirusta gorri, hirusta txuri, hirusta zuri, igorri, ikuruste, irorri (iru orri), iru-osto, iru-otx, irubelar, irukoitz, irukostotz-belar, irukotx, irukusta, irukuste, iruorri-belar, iruorri-belar gorri, iruri-belar, irurri-belar, irusta, irusta gorri, irusta-belar, lucerna, luzernako hirusta, naar, pagotxa, pagotza, pagoxa, pahotxa, paotxa, paoxa, pautxa, sekula-belar, sekulabelar, trebola, trefla, trefla gorri, trefla txuri, txabotxa, txirta, urzo belar, uso belar, uso-belar, zalgi-belar, zuri-hirusta.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: hirusta : Trifolium sp.; hirusta zuri : Trifolium repens; pagotxa : Trifolium incarnatum; hirusta gorri : Trifolium pratense.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(bazka-landarea) Trifolium incarnatum.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

bazka-landarea. Cf. pagatxa 'pagoaren fruitua'.

Landare eta animalien taxonomi izena

Trifolium incarnatum.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hau da pagotxa! (Lagun arteko hizkeran erabiltzen den adiera hori jaso beharrekoa iruditzen zait: mauka, espainierako ganga-ren ordaina)" (2009-06-05)

 - [E302]: Badirudi Eibar-Bergara inguru horretan hirustari (Trifolium sp.) sekula-belar deitzen zaiola, baina badago zer esanik belar horri buruz. Zelai eta larretan berez etortzen den belarra da Tripolium pratense, hiru hostoko belar ezaguna. Noiz edo behin hirusta deitzen bazaio ere, berga-belarra du bere izen naturala (Zarautzen hala zuen, behintzat), eta lorezuria edota loregarria izan daiteke. Garai batean, gaur gero eta gutxiago, Tripolium pratense hazia erosi eta soroetan ereiten zen, udaberrian, neguko belar ondua amaitzen zenerako ganadu-jatekoa edukitzeko. Ereindako Tripolium pratense horri deitzen genion hirusta, edo hirusta gorria. Horren kidekoa zen beste belar preziatu bat (Tripolium incarnatum) generokoa zen, pagotxa deitutakoa. Sekula-belarra bezalatsu, goiko paragrafoan letra lodiz ageri diren hitzak (hirusta, berga-belarra, hirusta gorria eta pagotxa) beharko lukete sarrera hiztegi batu honetan, ala ez? (2010-01-05)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper