278 emaitza on bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

on1
1 adj. Bere egitekoa ongi betetzen duena; espero den bezain egokia edo onuragarria dena. Anton. txar. Horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza, ebakitzeko sortua delarik; eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Ohe ona. Belarri onaren jabe denak. Idazle horietan gauza on asko ikas daitezke. Bere landan hazi ona erein duen gizona. Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun, ikusteko dago oraindik. Gure alde onak eta bertuteak. Euskara onean idatzia. Aholku onaren bila. Harrera ona izan. Berri onak ekarri ditu. Egoera onean. Ezkon zaitez ordu onean. Modu onean. 2015a urte ona izan da turismoarentzat Azpeitian eta eskualdean. Hala bizitzeak ere deus onik ez zuela. Eguraldi ona denean. || Horregatik, onen-onena da hainbat sarrien egitea. || (Pertsonez mintzatuz). Langile ona. Irakasle ona izan duelako. Adiskide on batzuek eskatu didatena. || (Izen gisa). Ona eta txarra bereizten dakitenei.
2 adj. Ongi egina. Hiztegi onak behar ditugula. Presta zaitez aitortza on bat egiteko.
3 adj. Handia, ederra. Ukaldi on bat hartu du. Orraztaldi on bat behar du argitaratu baino lehen. Irabazi ona ateratzen dutela.
4 adj./iz. Zintzoa; moralak eskatzen duena betetzen duena. Anton. gaizto 1. Gizon prestu eta kristau onak. Morroi on eta leiala. Sarituko ahal ditu zeruan Jainko onak! Onak izan. Onegia zela etsairik inon izateko. Eguzkia onen eta gaiztoen gainean altxarazten baitu. Onei betiko zoriona emateko. || Gizon bezala, nor zen bera baino zuzenagorik, onagorik, jatorragorik, euskaltzale jakintsu eta porrokatuagorik? Enekoren gurasoak onegiak ziren (Ik. hobe). || Liburu onak irakurriz.
5 adj. Ontasuna adierazten duena. Bihotz oneko gizona. Egin denaren fede ona erakusteko. Jaidura onak. Obra onez hutsik bezain asmo onez beterik.
6 iz. Zerbaitentzat edo norbaitentzat egokia edo onuragarria den gauza. Ez da gaitzik, onik ez dakarrenik. Erostunaren ona eta saltzailearena ez omen datoz bat beti. Zein da gure helburua, geure buruaren atsegina ala euskararen ona eta bizia? Edozein izakik bere ona bilatu ohi du. Herriaren onari begiratu behar dio herri gizonak.
7 iz. Ongia. On eta gaizkiaren arteko borroka.
8 iz. pl. Ondasunak. Aberatsak bere onetarik behartsuari emanez.

Esaera zaharrak

Aberats izatea baino ospe ona hobeago. Aditzaile onari, hitz gutxi. Auzo on duenak begi lo on. Bere onak ez dituena urrikari, gomenda bedi urte gaitzari. Done Meteri Zeledon, porru ereiaro on. Edale on gutxi irule on, irule on gutxi edale on. Ekaitzak dakar aro ona. Errota onari bihia. Festa ona, bezperatik. Gal bedi gizona eta ez haren ospe ona. Gerokoa, hobe ustezkoa, nahiago dut on oraingoa. Gibel ekaitzari, bular aldi onari. Gibeleko on dena, bareko gaizto. Hobea maiz onaren etsai. Oilo zaharrak salda ona du egiten. Onak onari goraintzi. On bada menturaz, on ez bada azturaz. Tantza onak loro biguna eskatzen du. Ulertzaile onari, hitz gutxi. Zekena beti on-gose.

Aztergaia: on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ongi(a), on(a).

Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 2 iz. 3 Heg. Zah. (praenomen gisakoa): On Manuel Lekuona./ AS: (neure, bere...) onetik atera, irten, ilki; on beharrez; onean (egon, jarri,...); on eduki; on egin; onenean ere; onera ekarri; onera etorri; onezkoak egin; onez onean; onez onez; on-gaitz pl.: proposamen baten on-gaitzak ; onik onenean; on iritzi dio ad.; on izan da/zaio/du ad.; ontzat eman; ontzat hartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: onenean, onenera jota (ere), onera egin, onera itzuli, onetan, onik ez izan, ontzat eduki ; eta adibide gisa: on-izate.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

on izan, on eduki, on iritzi; on egin, on beharrez; onean (egon, jarri,...); onera etorri, onera ekarri; bere (neure,...) onetik atera, irten, ilki; onez onean, onez onez (ik. erabilia den); onezkoak egin; ontzat eman, ontzat hartu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 izond.; 2 iz. (argitzekoa da iz.>erabilerako on eta ongi (eta gaitz eta gaizki) formen banaketa: cf. "on(gi)aren eta gaitzaren/gaizkiaren arbola", "proposamen baten on-gaitzak", etab.); 3 praenomen gisakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: izen berezi batekin (On Manuel Lekuona adib.) Hegoalderako mugatu beharko litzateke.

 - [E210]:  onik ez izan. 1- Adibideko errata zuzendu: "Zuregan > zuregan".

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): onartu egin da; Heg. eta zah. dela adieraziko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu da lantaldeak proposatua (jatorrizkoan dago Z maiuskula, Jainkoa aipatzean hala egiteko usadioaren arabera).

on2
Heg. zah. Gizonezkoen izenei aurrean ezartzen zaien titulua. On Manuel Lekuona.

Aztergaia: on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ongi(a), on(a).

Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 2 iz. 3 Heg. Zah. (praenomen gisakoa): On Manuel Lekuona./ AS: (neure, bere...) onetik atera, irten, ilki; on beharrez; onean (egon, jarri,...); on eduki; on egin; onenean ere; onera ekarri; onera etorri; onezkoak egin; onez onean; onez onez; on-gaitz pl.: proposamen baten on-gaitzak ; onik onenean; on iritzi dio ad.; on izan da/zaio/du ad.; ontzat eman; ontzat hartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: onenean, onenera jota (ere), onera egin, onera itzuli, onetan, onik ez izan, ontzat eduki ; eta adibide gisa: on-izate.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

on izan, on eduki, on iritzi; on egin, on beharrez; onean (egon, jarri,...); onera etorri, onera ekarri; bere (neure,...) onetik atera, irten, ilki; onez onean, onez onez (ik. erabilia den); onezkoak egin; ontzat eman, ontzat hartu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 izond.; 2 iz. (argitzekoa da iz.>erabilerako on eta ongi (eta gaitz eta gaizki) formen banaketa: cf. "on(gi)aren eta gaitzaren/gaizkiaren arbola", "proposamen baten on-gaitzak", etab.); 3 praenomen gisakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: izen berezi batekin (On Manuel Lekuona adib.) Hegoalderako mugatu beharko litzateke.

 - [E210]:  onik ez izan. 1- Adibideko errata zuzendu: "Zuregan > zuregan".

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): onartu egin da; Heg. eta zah. dela adieraziko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu da lantaldeak proposatua (jatorrizkoan dago Z maiuskula, Jainkoa aipatzean hala egiteko usadioaren arabera).

on beharrez
adb. Hobe beharrez. On beharrez esan nion esan niona, baina txarrera hartu zuen. Barka iezadazu, on beharrez samindu bazaitut.

Aztergaia: on beharrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

beharrez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Zuk ala diozu nere on beharrez" (Manuel Lasarte)" (2009-01-07)

on eduki
ad.-lok. Eutsi, atxiki, bere hartan iraun. Lekukoek on eduki zuten hala zela. Erromako enperadoreak iraun zueno, latinak ere on eduki zuen.

Aztergaia: on eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eduki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

on egin
1 du ad.-lok. Onuragarri, mesedegarri gertatu. Ik. mesede egin. Hitz haiek Andoniri on egin zioten. Jan dugun arrainak ez digu onik egin. Ikusteak ere ez dit onik egiten. || Aireak on handia egiten die belar eta zuhaitz guztiei. Zenbat on egiten duen jaunartzeko sakramentuak. Bizkaian hainbeste on egin duen liburu hau. Hori ikasteak ez digu on baizik egingo. On baino kalte gehiago egiten duten liburuak.
2 du ad.-lok. Ongia egin. Adiskideei on egitea eta etsaiei gaitz egitea dela zuzenbidea.
3 dio ad.-lok. (Jaten ari denari esaten zaizkion jendetasunezko formuletan). On egin! —On degizula! —Baita zuri ere. On egin diezazula!

Aztergaia: on egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

on huts
adj. Pertsonez mintzatuz, oso ona, gaiztakeriarik gabea. Ik. ogi puska 2; on puska. On hutsa da, ez dio inori kalterik egiten. Emakume on hutsa zirudien.

Aztergaia: on huts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ON HUTS (G-goi ap. EI 142; Lar). (Aplicado a personas). Buenazo; bueno. "(Es un) bendito, onegia da, onutsa da" Lar. Ontza [izena], zerren on utsa dan. Ezteutsa iñori kalterik egiten. Mg PAb 177. Arpegikera guztian emakume on utsa zirudian. Ag AL 11. On utsa ta osoro maitagarria dan Jaungoikoa. KIkV 96 (KIkG 73 on utsa; v. tbn. Itz Azald 139, ArgiDL 36 e Ir YKBiz 137n on utsa). Baña emakumak, berez, on utsak dira, eta zentzudunak eta zurrak. Otx 21. Baña, ziur nagon a on utsa zeruetan izango dala. SM Zirik 27 (v. tbn. en contexto similar Ldi BB 12, Anab Poli 45). v. tbn. Kk Ab I 13. Sodoma bezain uri galdu eta gaiztoa ondatzetik Jauna atzeratuko zan, amar on utsak arkitu balira ere. Lard 19. Zintzoa zan Joxe Migel; ta ganera on-on utsa: urrezko biotz baten jaube zan. Bilbao IpuiB 207. (No aplicado a personas). Ekandubak, itz eta jolasak, / garbi ta on utsak, / nai dauz. Enb 56.

adib: [s.u. nahigabe] nahigabea eman 1 Norbaiti edo zerbaiti nahigabea sorrarazi. Ik. nahigabetu. On hutsa zen, oilo bat hiltzeak nahigabea emango zion. Egun bat atzerago itzultzen banaiz, izugarrizko nahigabea emango diot.

on huts , Argia (“Dena superrona baldin bada, zer edo zer ona dela entzundakoan on huts horrek oso ona izan behar duela pentsatzen dugu!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

on huts 13: Iñaki Segurola 4 (“On hutsa, garbi hutsa, hats-eginaren arnasa betea... zerbaiten minak bixitzen ditu, eta biziagotzen”), Lopez de Arana 2 (“Ez zenioke barrerik egin beharko, on hutsa da-eta...”), Xabier Montoia 2 (“On hutsa deritzozu eta harengan neke duzu denik eta makurkeriarik tipiena ere irudikatzea.”), Jose Morales (“Txitxikov bezala, gobernadorea ez zen ez lodia eta ez argala, Santa Anaren ordenako gurutzea zeraman lepoan eta, ziotenez, izarra ere ematekotan zeuden; bestetik, on hutsa zen, eta, batzuetan, brodatuak egiten zituen tulean”), Jon Arretxe (“Said on hutsak baietz esan dit, nahitaez eraman behar nautela, eta bestela poliziari salatzeko”), Urtzi Urrutikoetxea (“Bizitzak gogor zigortu du, bera ere ez zen on-hutsa izateko jaio”), Joseba Sarrionandia (“On hutsa da gainera eta loti samarra”), Imanol Unzurrunzaga (“Ona hau eta ona hura; kendu hau eta hura mugatzaileak, eta begiraiozu, ahal baduzu, On hutsari, eta Jaungoikoa ikusiko duzu, ez beste on baten atal ona, on guztien Ona baizik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa on sarreran.

on iritzi
1 dio ad.-lok. Maitatu. Ik. oniritzi. Bere emazteari on deritzanak bere buruari on deritza.
2 dio ad.-lok. Ongi iruditu, ongi iritzi. On deritzot zauden lekuan gelditzeko hartu duzun xedeari.

Aztergaia: on iritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dio ad.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

iritzi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

on izan
1 da ad.-lok. Antxumea, gazte deno, on da jateko. Gezurra on da, bidegaberik egiten ez duenean. On da euskaraz egitea. Uko egingo diet zuretzat on ez diren gauza guztiei. Izate hori on den ala gaitz, ez dut nik esango. On litzateke; ez da, ordea, premiazkoa.
2 zaio ad.-lok. Gizonari ez zaio on bakarrik egotea. Bakoitzari on zaiona emanez.
3 du ad.-lok. Oiloek on dute mihura egosirik.

Aztergaia: on izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: da/zaio/du ad.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

on izate, on-izate
iz. Ontasuna. Bere emaztearen maitasunak eta on-izateak zeharo irabazi zuen. Mundu guztiak daki zuk gizonen on-izatean fedea duzuna.

Aztergaia: on-izate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-06-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan on-izate azpisarrera: EZ Man II ("O Iongoiko guztiz ona, zeñen on izateak, pasatzen baitutu berze atributu nobleak"), OA ("Jaungoikoak bere on izate infinitoaz [...] salbatuko nabela"), Mst ("Zure largo eta hun izate müga gabiak"), Mg 2 ("zeuben munduko on izatiari begiratuta bere, gorde biar zaree neskatilletarik", "Ez utzi nai Kristo gatik lurreko on izate edo interes labur bategatik largako lirakeenak"), fB Ic II ("Geure bijotzian, geure naijan, edo borondatian dago bada gure on izate, ta deunga izate guztia", "Ez beste birtute, ta on izateen kontrako gurarijak lege onetan eragozten, edo barrututen ez dirialako"), Etxde JJ ("bere emaztearen maitasunak eta on izateak ziaro irabazi zun"), Lab SuEm ("Mundu guziak daki, naski, Biedermann jauna, zuk gizonen on izatean fedea dezuna; eta zeorren ondasunean"), Berron Kijote 2 ("berriketa gutxiko gizona, zikiñik ez dun alaia, eta azkenik, on-izate ortan aurren, eta doakabe izate artan guzian bigarrenik gabea", "bere toki-tokian jartzen da Marzelarekiko egia, aren on-izatea goraipatzen duan izen onarena alegia"), He Phil ("Zure bihotza bozten othe da orhoitzeaz Jainkoaren handitasun infinituaz, haren onizatez, eztitasunaz"), Zait Plat ("Gainera, on danak on izate ori Iainkoari zor dio nolarebait"), A Ardi ("I uzteak biotza erdiratzen idan, baina erorren on-izate gerokoak onerontz ekarri nindukan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

on-izate (+ on izate) 4: J.I. Uranga ("guztiyak maite zuten bere on izate gayez"), AMUrib 1911 ("zure on izate gitxitan entzun eta ain aundija gaiti"), J.A. Goiria ("berenez ona dan gizonak gaitz-bidea artu ba'dagi on-izatea ausi daroa"), Zubk ("Ez al da ori era batera, erriaren on izate eta bizitasunean pentsatea?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onizate : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onizate : DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

aski librea dela uste du lantaldeak; hala erabakiz gero, adibide gisa jaso liteke on sarreran: emaztearen maitasunak eta on-izateak zeharo irabazi zuen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Kendu lerroa.

on puska
adj. lgart. Pertsonez mintzatuz, oso bihotz onekoa. Ik. ogi puska 2. Osaba Pedro hil zitzaigun, gizagaixo on puska hura! On puska da gure neska.

Aztergaia: on puska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ON PUSKA (AN-gip ap. EI 143). (Aplicado a personas). Buenazo, pedazo de pan. Sebastian ostera, mutil aundikotea zan, [...] ta bere begiratuak on puska baten usaia zerion. Etxde JJ 9s. Nere senarra ondotxo ezagutzen dut. Beti bat da: onegia! On puska! Lab SuEm 199. Osaba Pedro il zitzaigun, gizagajo on puska ura. JAzpiroz 51.

on puska 33: Elkar 11 (“Aita bihozbera etortzen zitzaion akordura, besteentzat emigrante arlote eta ezjakina, eta beretzat munduko aitarik amultsuena izan zena, hizkuntza menderatzen ez zuelako sendagilearenera zihoan bakoitzean lagundu behar izaten zuena, on puska hura, akatsak akats”), Deia (“Iritzi bat osatzerakoan, ordea, guztiz juzgu desberdinak egin di-tzakegu, bereizgarri horien ordenaren arabera: bihotz ona izango du, baina jasan ezin den jenioa esango du batek; jenio txarra du, baina on puska hutsa da , besteak”), Berria 3 (“Beti izan naiz pertsona txintxo eta bakezalea, liskarzaleen etsaia, on puska, ondoko lagunari beti onena opatzen dioten horietakoa”), EiTB 13 (“On puska bat zara, baina ez nahastu interesak eta adeitasuna. Ondasunen erdia dagokizu”), Erlea (“Begira daukat baina nik begirago daukat bera eta ilea lotzeko erabiltzen duen plastikozko pintza gaitzesten dut, urrezko eraztunez kargaturiko hatzek nire kasta sistema propioan azkenengo harmailetara eramaten dute emakume on-puska hura eta bazkalostean balkoian jaten duen Frigopie-aren ikuskizunak eduki niezaiokeen begirune apurra hil du”), DiarioVasco 3 (“Baina paper politena, nik uste, Txiribitonena da: poeta da, on puska, gauza gutxirekin konformatzen da», adierazi dit”), Uztarria (“Eta badakizue, rubio mozkote hura hazi zenean, lanera joan eta Atotxako ateak nork ireki zizkion? Valentinaren suhiak, Kororen senarrak, Ikerren aitak, Iñaki Sarriegi on puskak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

on puska 15: Berria (“Nesken arteko elkartasuna eta harremanak estu-estuak ziren; bezeroak on puskak ziren, eta diru asko irabazten genuen”), Martin Anso 2 (“Honaino elezaharra: Belazkita gaizto baino gaiztoagoa da, eta Iñigo, berriz, on puska hutsa”), Josu Zabaleta 3 (“On puska bat da, eta haren ondoan Atzeko Etxeko ipurtarina”), Jon Alonso (“Nire ondoan on puska itxura zuen sarjentu nagusi bat egokitu zen”), Rafa Egiguren (“Jatorra zen oso Patxi; on puska”), Imanol Zurutuza (“Ezustean harrapatu zuen berri txarrak andrea: Erramun, urte batzuk lehenago lankide izandakoa, mutil jatorra jatorrik bazen, on-puska, Herioak eramana zuen, itxuratxarki - Mitxelenak esango zukeen bezala -, erarik traketsenean, minbiziaren mozorropean.”), Joxean Sagaztizabal (“Zezena? Iskua da, moteil, on puska, eta lotuta dago!”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Bihotz handiko on-puska izan dela beti sumatzen dut, baina buruz arina aldi berean, buruaz nahastu samarra zahartzaroan, eta burua ia erabat galdua gaur egun”), Luis Elberdin (“Nire gizona on puska da”), Fernando Rey (“Hažseken liburua garai ez hain bortitzean kokatua badago ere, ukabilak adinako egiak esaten dizkio irakurleari soldadu on-puska eta motz samar baten ahotik”), Anjel Lertxundi (“On puska bat”), Antton Olano (“Ahaideek sekula ez ditek dirurik mailegatzen, ez fidatzen, ezta on puska bat izanda ere”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa on sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "On puska da gizon hori" (2009-01-07)

on-gaitz
iz. pl. Alde onak eta txarrak. Proposamen baten on-gaitzak.

Aztergaia: on-gaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: pl.: proposamen baten on-gaitzak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Numeroa

ez-sing.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

ona baino hobea
adj. Oso ona, bikaina. (Mugatua). Aurkezle ona baino hobea da. Eman dizkigu xehetasun batzuk, onak baino hobeak. Edan goizean zuritik, ahal den onenetik; arratsaldean gorritik, ona baino hobetik.
onagatik
adb. Onerako. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. ondo beharrez. Zure onagatik esaten zaizkizu egia horiek denak.
Loturak

Aztergaia: onagatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONAGATIK (Precedido de gen.). Por el bien de. v. ONERAKO. Tr. Documentado al Sur desde mediados del s. XVIII. Al Norte se encuentra en Mercy, Duvoisin (Lab 118), Inchauspe (Hil 127 hunagatik) y Etchamendy. Besteren onagatik arzen diran nekanzak. Mb IArg I 304. [Prioriak] bileraziko dütü ofizierak, noiz ere [...] jüjatzen beitü behar dela ororen hunagatik. Mercy 38. Gugatik ta gure onagatik, gure animen osasunarako. Ub 132. Amatu zaituet ez nere onagatik baizik zuei betiko bizitza eman naiez. AA II 107. Berekoia eta gauza guziak bakarrik bere onagatik egiten zituena. Arr GB 15. Erregutuko deutsat Aita Zerukoari dukearen onagaitik. Ag AL 111. Pena guziak jasanen tugu, / Frantziaren onagatik. Etcham 35. Nere senar ta aurtxoen onagatik arrastaka ibiliko nintzakela. ABar Goi 28. Zure onagatik esaten zaizkizu egi oiek danak. In MAtx Gazt 8. v. tbn. Cb Eg II 9. VMg 38. Gco I 441. Lard 167. Xe 323. AB AmaE 115. Bv AsL 111. Itz Azald 100. Ud 144 (131 onagatikan). Inza Azalp 68. TAg Uzt 275. Zait Sof 112. BEnb NereA 53. Berron Kijote 224.

adib: jasan 3 du ad. Ezbeharra, kaltea edo gogoko ez zaiguna amore eman gabe edo etsi gabe eraman. Ik. pairatu; eraman1 11. Oinazerik minenak jasaten. Zerga handiak ditugu jasateko. Kristok gugatik jasan zuen gurutzea. Neke guztiak jasango ditugu Frantziaren onagatik. Kaltea bien artean jasanik. Irainak gogo onez jasan. Noiz arte jasango du irakurleak irentsarazi nahi diogun ozpina? Euskal kulturak 25 urteotan jasan duen zapalkuntza. Ezin jasana du deabruak gizon bertutetsua. Ezin jasanezkoa baita infernua (Ik. jasanezin).

(-en) onagatik 8: Argia 2 (“Eztabaida luzeagoa emango lukeen arren, txerta itzazue faborez zuen haurrak, beraien onagatik, eta ingurukoen onagatik ere bai”), Elkar (“Seconal puta bat gabe utzi ninduen idiota horrek, eta gainera antzerki hura egin zidan, zure onagatik bota ditut komunetik behera , THCzko begiradari barbituriko printzak zerizkiola”), Consumer (“Aktoreek kantuz hitz egitea behartu samarra da berez, baina artifizialak izan arren, melodiaren ederragatik, argumenturen onagatik eta koruen eszenografiaren estetikagatik gustatzen zaizkigu film musikalak ere“), Berria 2 (“Askorentzat ni naiz arazoa, eta alderdiaren onagatik alde egiteko prest nago, argudiatu du. PDko zuzendaritza larrituta dago, ordea”), EiTB (“Ez! Enpresaren onagatik egin diat! Enpresa berriarekin %30 aurreztuko diagu kostuetan”), UEU (“Eta hori, maite duten horren onagatik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

(-en) onagatik 8: Asisko Frantzizko 3 (“Zorionekoa, Jaunak beraren bidez esaten edo egiten duen onagatik, besteren bidez esaten eta egiten duenagatik baino gehiago bere burua goratzen ez duen zerbitzaria!”), Patxi Ezkiaga (“Eman biezat berorrek zigor edo adaska egoki samar bat, haretxez eman eta hartuko ditut-eta, min gehiegirik ematen ez badit behintzat; zera alegia jakin behar baitu berorrek, areago direla algodoizkoak nire haragiak, espartzuzkoak baino; eta besteren onagatik nire burua galtzea, ez dela oso gauza bidezkoa”), Joan Mari Lekuona (“Ikusi duzue nola jokatzen duen Jainkoaren ontasun guztiz gurgarriak bere arima aukeratuekin! Gure onagatik egiten du hori”), Patxi Zubizarreta 2 (“Zure onagatik da”), Koldo Zuazo (“Bizkaitarren lekukotasunetan esaten denez, eurak izan ziren eurena alde batera utzi eta, euskararen onagatik, beste euskalki bat ikasteko eta erabiltzeko ahalegina egin zutenak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. “(-en atzizkiaren eskuinean)” oharrarekin jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa on sarreran.

onaldi
iz. Gauzak ongi doazen aldia, gertaera onak jazotzen diren aldia. Onaldian eta gaitzaldian, osasunean eta gaixotasunean. Norbait onaldian denean, nahigabetu egiten dira etsaiak.

Aztergaia: onaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-05-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onaldi 2: Azc PB ("aren otsoak izena dauko / Jaunan umore onaldia"), Ag AL ("Izan leiteke, beta onaldi batzuetan, besterik eziñean da ondamuz beterik, zuen egitadaren bat txalotua izatea, kanpotik"). Ik. ap. DRA, Ol Has 40,14: "Ez aantzi, ordea, nitzaz, onaldian".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onaldi 3: UZEI ("Onaldi ekonomikoaren oinarria distantzia luzeko merkatalgoan finkatu zen"), X. Odriozola ("Argi dago otomanantarren onaldia: Kristo-k, harem-eko emakumeek lez jantzitako aingeruari, ile mototsetik heltzen dio"), Fdz. de Larrinoa ("Laborantzaren onaldi eta aurrerabide honek XIV mendearen erditsura arteko iraupena izango zuen"); on aldi 1, Egieder ("On aldietan dau bere oroit ordua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

on aldi : DFrec 1 ("gasolina-txartelak beste on aldi bat xxxn kontua dutenentzat") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

onaldi : Or MB 195: "onaldian umil, eta gaitzaldian ustetsu gaitezen" — et inter prospera humiles, et inter adversa securi; BiblE 4 (Jr 22,21; 1 M 14,19; Si 12,8.9).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onaldi : ElhHizt (bonanza), Casve EF (moment de bien-être, de bonne humeur), HaizeG BF (moment de bien-être), Lh DBF (moment de bien-être, de bonne humeur), DRA (momento de bienestar, de buen humor), PMuj DVC (1 alivio, mejoría de un enfermo; 2 época de prosperidad; 3 buena suerte, felicidad, ventura; 4 buen temple, buen humor: momento de) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

onanismo
iz. Masturbazioa. Nire estasi bakarra onanismoa da.

Aztergaia: onanismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. EPGn onanismo 13 (A. Arana 2, I. Borda 4, JR Garzia, J.A. Irigaray, K. Linazasoro, X. Mendiguren E., I. Segurola, K. Zabala; Berria); onanismokeria 1 (JA. Sagastizabal), eta onanista 5 (K. Linazasoro 4, I. Segurola).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): onanismo

onanista
1 adj. Onanismoarena, onanismoari dagokiona. Ariketa onanista.
2 adj./iz. Masturbatzeko ohitura duena.

Aztergaia: onanista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): onanista

onargarri
adj. Onar daitekeena, onartzeko modukoa dena. Ideia hori ez da onargarria.

Aztergaia: onargarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
onargarritasun
iz. Onargarria denaren nolakotasuna. Teoriaren onargarritasunari dagokionez.

Aztergaia: onargarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
onarkizun
adj. Onartzeko modukoa, onargarria. Gogotik onartuko zuen legea aita santuak, baldin legea onarkizun izan balitz.

Aztergaia: onarkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
onarpen
iz. Onartzea. Ik. onespen. Biltzarrak bere onarpena eman die azken denbora hauetan alderdiak egin urratsei.

Aztergaia: onarpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
onarrarazi, onarraraz, onarrarazten
du ad. Onartzera behartu. Ikastolen hitzarmen berezia onarrarazi nahi diote gobernuari.

Aztergaia: onarrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onhartarazi behin agertu da (Lf in Zait Plat: "Holakoak balira, dio Platonek, erakuts lakiokete beren onetan dutela obeditzen: gobernuak, errepikatuaren ariaz, onhartaraz lezokete deneri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onhar arazi behin agertu da (M. Legasse: Euskararen ebanjelio eta apokalipsia); onhartarazi 2 aldiz, IE (Eskualduna 1919, L. Dassance); onarterazi 3 aldiz, EB-EgAs (E.J., J. Belmonte eta Egin).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onarrarazi (eta onar arazi, onar erazi, onarrerazi): DFrec 3, AB50 1; onartarazi (eta onarterazi): DFrec 2; AB38 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

onarrarazi, onarraraz, onarrarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

onartezin
adj. Ezin onartuzkoa. Jokabide onartezinak. Onartezina da hor gertatzen dena.

Aztergaia: onartezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez da agertu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onartezin behin aurkitu dugu (Egin 1989); onartu ezinezko ere behin (M. Etxeberria).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onar ezin: DFrec 1; onarezin: DFrec 1; onartezin: DFrec 1; AB38 1; AB50 3; Euskalterm 6; HiztEn-LurE; onartezinezko: Euskalterm 1; onartezintasun: Euskalterm 2.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+e-.

onartezintasun
iz. Onartezina denaren nolakotasuna. Haserre nago, ez ditudalako entzun ganorazko adierazpen politikoak, sufrimenduaz, biktimez, minaz, torturaren onartezintasunaz.
onartu, onar, onartzen
1 du ad. Eskaintzen edo ematen dena borondatez hartu, ontzat hartu. Ik. onetsi 2. Ez zituen onartu egin zizkioten esku-erakutsiak. Ez zuela harekin ezkontzea onartuko. Eskakizuna onartu edo arbuiatzeko. Gure artean hartuak ez ezik, onartuak ere izan diren hitz berriak. Ez dugu gure egoeraren biluztasuna onartu nahi. Elizak ezin onar dezake indarkeria.
2 du ad. Pertsonez mintzatuz, lagunarte edo elkarte bateko kide izaten utzi; toki batean sartzen utzi. Lagunarte horretan ez dituzte emakumeak onartzen.
3 du ad. (Proposamen edo iritzi bat) ontzat edo egiazkotzat hartu. Aristotelesek bete-betean onartuko luke arrazoibide hau. Gauza asko eta asko ikasi, onartu eta gureganatu beharrean gara. Hizkuntza kontuetan ez dira beti onartzekoak horrelako usteak. Dogmak onartzen ez dituztenak. Ezin onartuzko jokabidea.
Azpisarrerak

Aztergaia: onartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

onartu, onar, onartzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

onartu, onar, onartzen.

Esapideei dagokien sistematika

hartu.

onartze
iz. onartu aditzari dagokion ekintza. Heriotza onartze soil-soila da, zenbaitetan, gudariarentzat.

Aztergaia: onartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

onbehar
adj./iz. jas. Behartsua. Aberats ezazu zeure ondasunez ene arima onbeharra. Jesus, onbeharren aita.

Aztergaia: onbehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. 'behartsua'.

onbehartu, onbehar/onbehartu, onbehartzen
da/du ad. Onbehar bihurtu. Pertsona zaharra alde guztiz onbehartzen eta urrikalkizun egiten da.

Aztergaia: onbehartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

onbehartu, onbehar(tu), onbehartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

onbehartu, onbehar(tu), onbehartzen.

onbera
1 adj. Bihozbera, errukitsua. Agintari sendoa, behartsuekin onbera; latza, ordea, bere buruarekin. Errukitsu da Jauna, eta onbera. Haren izaera zabala eta onbera.
2 adj. Tumoreez, kisteez eta kidekoez mintzatuz, minbiziduna ez dena. Tumore onbera. Kolon-uzkiko ia tumore gehienek lesio onberetan dute jatorria. Prostataren hipertrofia onbera.

Aztergaia: onbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
onberatasun
iz. Onbera denaren nolakotasuna. Ik. bihozberatasun. Jainkoaren onberatasun berdingabea.

Aztergaia: onberatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
onbide
1 iz. Jarraibide ona, bertutera eramaten duen jarraibidea. Eman guztiei onbide eta kontseilu onak.
2 iz. Bertutea, ongia egitera eta gaizkitik ihes egitera bultzatzen duen indarra. Onbide guztien oinarria.

Aztergaia: onbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bertute, (onbide).

onbideratu, onbidera/onbideratu, onbideratzen
da/du ad. Bide onera etorri; bide onera ekarri. Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du. Bekatariak onbideratzeko. Bere etsenpluarekin herria onbideratzeko. Zuzendu beharreko okerrak, onbideratu beharreko bidegabekeriak.

Aztergaia: onbideratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

onbideratu, onbidera(tu), onbideratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

onbideratu, onbidera(tu), onbideratzen.

onbideratze
iz. Bide onera etortzea edo ekartzea. Hilabeteetako geldialdiaren ostean, onbideratze zantzuak erakutsi ditu etxebizitza-merkatuak azaroan.

Aztergaia: onbideratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

onbidetsu
adj. Bertutetsua. Gazte eder, onbidetsu eta begiratua.

Aztergaia: onbidetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onbidetsu 13: O Po ("eder bezain onbidetsu izanez aipatua zirat'ororen ahoetan"); Echta Jos 11 (adib.: "errirako zein baserrirako onbidetsua dana"; "nai bageakaz il ezteizuen zeuen alaba onbidetsua", "mutil onbidetsu ta gizabide ona beti erakutsi ebanentzat!", "egittasun onbidetsu orrekaittik", "galdu eben euren alaba onbidetsua!"); Zait Plat ("zuzenbagekeriak, alderantziz, benetan onbidetsu ta zuzenak eraentzen ditu"). // Ik. ap. DRA, Ayerbe EEs 1914: "Obendarien biotza, inoiz geldirik ezdagoken itxasoa lez..., onbidetsuarena, Jainkotiarena ikusiko degu urrengoan".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onbidetsu 8: M. Jimeno ("aita ta amagiarreba zar onbidetsubak"); Santuen bizitza laburrak ("Guraso onbidetsuen seme au"); J.M. Azkue ("egiazko alaitasuna ez dagola ez miragillea izaten, ez onbidetsu ta ona izaten"); J. de Iruretagoyena 2 (adib.: "onetan itz eder auekaz aitorturik eskontzaren gizabide egoki ta biziera onbidetsua"); A. Arrue ("Buruz azkarra, jakinduri agirikoa, onbidetsua"); Lab ("napar-euskaldun praille bizar zuri onbidetsu ta langillea"); Itxi atea ("aintzakotzat har ezazue, egiazko, jator, zuzen, garbi, maitagarri, izen oneko den guztia; hartu aintzakotzat onbidetsu edo goragarri den guztia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onbidetsu : DFrec 1, HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onbidetsu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF (-ü), HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

bertutetsua.

onbihurtu, onbihur, onbihurtzen
da/du ad. erl. Konbertitu. Hamaika aldiz estropezu egin eta erorita ere, beste horrenbeste aldiz hartuko gaitu besoak zabal eta aurpegi alaiz, bihotzez damutu eta onbihurtuz gero.

Aztergaia: onbihurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onbi(h)urtu 3: Or Mi ("Arles'ko uria onbiurtzen da"), Ir YKBiz ("Ninibeko gizonak epaiketa-aldian gizaldi onen aurka goratuko dira ta gaitzetsiko dute, Yonak predikatu zienean on-biurtu baitziran"), SMitx Aranz ("Iñigo zaldun Loiolakoa [...] Jainkoagana zearo onbiurtua") // libre(ago)ak dira: Or Aitork: "Bai al zan gai gaiztorik gaitza artatik egiteko, biribiltzeko, antolatzeko, edota zerbait utzi al zun artan on biurtu gabe?", "Zuri aitortzea ta neroni ez egoztea berdin da, zintzoa Zuk onesten baituzu, baiñan lenik gaiztoa on biurtzen duzu"; MEIG: "gainerako haurrak ere, Erraldoia on bihurtu zela ikusi orduko, lasterka itzuli ziren, eta Udaberria haiekin"; onbiurtze (eta on b., on-b.) 3, Aran SIgn ("bere onbiurtze zorionekoaren su txingar biziyak sentitzen asi zan", "bere Jaungoikoaganako on-biurtzea", "Bere onbiurtzea, eta zenbait mesede miragarri zerutikakoak bereganatzearen asiera") // libre(ago)ak: Zait Plat: "Bere anaidi ospatsua asmatu zuen Pitagorak, orixe iritxi nai zukean, ain zuzen ere: anaiok erabateko on biurtzea, arean" eta on bihurrerazi , Or Aitork ("Baiñan ordun, nik ez egari naiago nitun. Zuretzat on biurrerazi baiño; neretzat gaizto baitziran").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onbihurtu (eta on-b.) 2: M.M. Apalategi ("Jaungoiko gure Jaunak etzuan Asistar Prantzisko Deuna gizonak bakarrik onbiurtzeko biali lur onetara"), Jesusen jarraitzaile 1985 ("biotzak aldatu ta on-biurtzen dira "); onbihurtze (eta on-biurtze) 2: Jesusen jarraitzaile 1985 ("gizakiaren aldetik bearrezkoak dira erantzuna ta on-biurtzea"), Jesusek 1986 ("Bihotz-berritzearen beharra ere aurkeztu behar diezue, gaizki egina ezagutu eta onbihurtzearen beharra...") // libre(ago)a: P. Zabala ("Gozatu egiten nintzen jendearen alderdi onak ikusiz. Eta, adizu, horretxek ondu [On bihurtu] ninduen neroni, hala derizkiot").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onbihurtu : AB50 1 ('enmendar'), HiztEn; on biurtu : DFrec 2 ("zure lurrarekin Jauna onbera agertu zera on biurtu duzu xxxen zoria", "Jaunak on biurtuko du bere erriaren zoria") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onbihurtu : HiruMila (erl.: convertirse), ElhHizt (erl.: convertirse), DRA (onbiurtu: convertir), PMuj DVC (on-biurtu: 1 convertirse; 2 redundar bien); on-biurketa : PMuj DVC (enmienda de vida); on-biurtze : PMuj DVC (conversión, enmienda de vida) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AU: "Komenigarri izan daiteke erlijioan erabiltzen den hitz hori barneratzea". // BAgiria (1998-12-18): "ez da ontzat eman, nahiko lekukotasun ez dela eta".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

onbihur, onbihurtzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Erl.

Forma baten adiera(k)

konbertitu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: erlijioan erabiltzen den hitz hori sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): ez da ontzat eman.

onbihurtze
iz. g. er. erl. Konbertsio, konbertitzea.

Aztergaia: onbihurtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Erl.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

konbertsioa.

onda
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, onda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. uhin].

Aztergaia: onda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

onda bidalgailu, onda hargailu.

Euskaltzaindiaren Arauak

e. uhin.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

mailegu baztertzekoa da, baldintza minimoa betetzen duen arren, ba baitu euskal ordain egoki eskuarki erabilia.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. uhin.

ondamu
iz. jas. Bekaizkeria. Ondamuz beterik. Guztiek ondamuz begiratuko zioten.

Aztergaia: ondamu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. 'bekaizkeria, inbidia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. bekaizkeria, inbidia.

ondamutsu
adj. jas. Bekaiztia. Ondamutsu hutsak dira alde horretatik euskaldunak.

Aztergaia: ondamutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Mailak

Jas.

Forma baten adiera(k)

bekaiztia.

ondare
1 iz. Gurasoengandik jasotzen diren ondasunen multzoa. Ik. seniparte. Oinordekoa hil dezagun, eta bere ondarea guretzat izango da. Gurasoak hilda, ondarea hiru senideek, nork bere zatia, hartu zuten. Aitak utzitako ondaretik bizi zen.
2 iz. Norbaitek une jakin batean dituen ondasunen multzoa. Seat 127aren truke eman zidaten dirua nuen ondare bakar, eta larri genbiltzan beti diruz. Galdutako ondarearen trukean, 1,6 milioi euro jaso ditu Elizak.
3 iz. Herri batek arbasoengandik edo aurreko garaietatik jasotzen dituen ondasunen, ideien edo lanen multzoa. Gure dantza-ondare aberatsaren hondakinak. Bazekien Eleizaldek euskarak ez zuela asabengandik zetorkion ondarea galera gaitzik gabe gorde. Ahoz eta izkribuz jaso zuen ondarearen zaintzaile leial. Berrogei urteko diktadurak utzi digun ondare ikaragarria.

Aztergaia: ondare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ondarez: Oihenarten paper pila baten jabe ondarez egin zen jaun hori.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ondarez.

ondarez
adb. Guraso edo arbasoengandik oinordekotzan harturik. Oihenarten paper pila baten jabe ondarez egin zen jaun hori. Ondarez jaso.
Loturak

Aztergaia: ondarez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Oihenarten paper pila baten jabe ondarez egin zen jaun hori.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondare sarrerari dagokion azpisarrera.

ondarezko
adj. Ondarearena, ondareari dagokiona. Copyrigth-ak, ondarezko eskubideak babesten ditu soilik. Ondarezko kaltea eta kalte morala. Ondarezko zuzenbidea.
Loturak

Aztergaia: ondarezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: patrimonial.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri ongi eratua, eta beharrezkoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

ondarroar
1 adj. Ondarroakoa, Ondarroari dagokiona.
2 iz. Ondarroako herritarra.
ondasun
1 iz. Eskura daitekeen baliozko gauza. (Batez ere pluralean erabiltzen da). Ik. aberastasun. Abereengandik sortzen diren ondasunak artilea, esnea, haragia eta arrautzak dira. Alargunaren ondasunek liluratu zuten. Baserria seme edo alaba zaharrenarentzat, emazteak bizi deno ondasunen gozamena duelarik. Gure herri ondasunak. Inguruko gehienak ondasun ustelkorrak pilatzen saiatzen dira. Munduko ohore, ondasun eta atseginak. Inori bere ondasunetan kalte egitea. Ez izan itxuratiak, ez ondasun-goseak.
2 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Fedea, munduan den ondasunik baliotsuena. Jaunartzeko sakramentuaren ondasunak ugari hartzeko. Ez ditut aipatuko liburu aberats honen ondasun guztiak. Kultura-ondasunak.
3 iz. ekon. Beharren bat, zuzenean edo zeharka, betetzeko gai den eta egokia den gauza materiala. Ik. kontsumo ondasun. Ekonomia-ondasunak. Ondasunen banatze zuzena. Ondasun higiezinak eta ondasun higigarriak.
4 iz. Aberastasuna, ondasunen multzoa. Gizonak dirua eta etxeko ondasuna galdu zuen. Arbaso eta gurasoengandik datorkigun ondasun urria.

Esaera zaharrak

Edertasuna, iraute gutxiko ondasuna.

Aztergaia: ondasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa jasoz: iz.: ondasun higiezina; ondasun higigarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: ondasun erkide (Zuz.), ondasun tronkal (Zuz.). || 1- Zuzenbidean maiztasun handikoak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Lantaldeak proposatu dituen adibideak jasoko dira, baina forma berririk ez da orain erantsiko.

ondasundun
adj./iz. Ondasunak dituena, ondasunen jabea. Ik. aberats; dirudun. Gizon ondasunduna. Aberats ondasundunak. Azkenean, aberatsak eta ondasundun guztiak dira erromes baten gisako gizonak.

Aztergaia: ondasundun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun.

ondasuntegi
iz. Altxorra. Elizaren ondasuntegi amaigabea.

Aztergaia: ondasuntegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondasuntegi 4: Mb IArg I ("zein andia Jangoikoaren etxea ta zein txarmagarria beraren ondasuntegi guztiz egokia"); Lard ("urrea, zillarra, kobrea eta burnia gorde ziran Jaunaren ondasuntegirako"); AB AmaE ("Samur emoten Somorrostrogaz Zeuen ondasuntegiak"); Itz Azald ("Eleizan dagoala ondasuntegi amaibagako bat, Jesukristoren irabazi eta kitugarri azkenbagakoakaz"). // Ik. ap DRA, Astar I: "Etzaitez nagi izan, eldu zaitez ondasuntegi edo tesoro onetara".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondasuntegi 3: J.M. Azkue ("Orixe bada deitzen det ondasuna ta ondasuntegia"); J.G. Etxebarria ("Agerpenaren ondasuntegiak, Eleizari emonikoak, bete dagizala gero ta geiago gizonen biotzak"); Akes ("zure ondasuntegia Jainkoagan ez daukazu osoro").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondasuntegi : DFrec 1 (Vill: "Nolanahi den elizak badu altxor bat, ondasuntegi bat, tradizio bat"); HiztEn (B _ altxortegia); LurE (altxorra; ondasun biltegia) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondasuntegi : Vill Eliza 2 (111: "Ebanjelioa gordairu bat da, beraz, ondasuntegi bat"; 331: "gizadiaren ondasuntegiko hitzez eta sakramentu naturalez baliaturik, ikaslearen izpiritua moldatzea — irakasleak egin ohi duena").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondasundegi : HiruMila (lugar del tesoro, y, también tesoro); ondasuntegi : EuskHizt (altxorra; ondasun biltegia); ElhHizt (B _ tesoro); EskolaHE (altxorra; ondasun biltegia); DRA (Astar); PMuj DVC (depositaría, tesorería) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "Hitz hori altxorraren sinonimo gisa onar daiteke eta hala agertzen da hainbat hiztegitan (ulerbidez, Azkueren hiztegitik hartutako zita: "Etzaitez nagi izan, eldu zaitez ondasuntegi edo tesoru onetara"". // BAgiria (1998-12-18): "Bigarren itzulirako utzi dira...".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+t-: erabili duten guztiek -nt- formakoa erabili dute, eta lantaldeak ez du "oker-zuzentzen" hasteko eskurik.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

altxorra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  altxor-en sinonimo gisa erabil daiteke.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): bigarren itzulirako.

ondasuntsu
adj. g. er. Aberatsa. Ik. ondasundun; dirudun.

Aztergaia: ondasuntsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tsu/-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ondasunduna.

ondasunzale
adj./iz. Ondasunen zaleegia dena. Zorigaiztokoak direla ondasunzale eta gutiziatsu eragabeak.

Aztergaia: ondasunzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

G 8 eta B 1 dira: ondasun zale 7 (Mb IArg I 2; Ub; Gco II 3; KIkG; Kk Ab II); ondasun - zale 1 (A Ardi); ondasunzale 2 (Mb IArg I; Ub).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondasun zale 1 (J. Agirre).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondasunzale : HiztEn (eta ElhHizt; HiruMila).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

onddo
1 iz. Hostorik, sustrairik ez zurtoinik ez duen organismo mota apala, berez lekuz ezin alda daitekeena (Fungi). Onddo bizkarroiak. Onddo xehe batek dakarren eritasuna.
2 iz. pl. Heg. Mikosia. Onddoak izan nahi ez dituenak dutxarako gomazko sandaliak erabili beharko ditu.
3 iz. Perretxiko mota handia eta mami-gizena (Boletus sp. ). Udazkenean, ira ebakitzerakoan, onddoak ugari. Ez dute zeruraino doan onddo itxurako gar hodeirik ikusi.

Aztergaia: onddo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mycota.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

mycota erreinuko izaki biziduna.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Grafia pitxiko hitza da berau, bere bakantasunean. Esan, nola esaten da, d palatalaz ala j-rekin (onyo)?" (1993-01-18)

onddoak bezala
adb. Ugari eta egun batetik bestera. Ik. perretxikoak bezala; perretxikoen moduan. Onddoak bezala sortzen ziren kultura erakunde publikoak.

Aztergaia: onddoak bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDDOA(K) BEZALA, O. IDURI, ONDDOEN ANTZERA. (Fig.). En abundancia. Laster ikusi ginintuen alde orotan sortzen beren baitharik, onddoak iduri, libroak erraiten zeien eskolategiak. JE Bur 43. Onyuen antzera, berez eta gaberik goizera erne ta jaio. Eguzk GizAuz 18. Berehala kontrako lekukoak sortzen zaizko onjoa bezala. Lf ELit 176.

onddoak bezala , Berria (“Musikariak sortzen duena, ez da ezerezetik onddoak bezala sortzen, aurretik entzun duenetik dator, Erkiziaren hitzetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

onddoak bezala 5: Herria (“Elkarte hori ez da onddoak bezala berez piztu nor zineten sustatzaileak?”), Pello Salaburu (“Onddoak bezala sortu zaizkio inguruan barrideak eta elkarteak”), Pello Lizarralde (“Horrenbestez, honako hau zen irakasbidea: norbera prestua izanda ere, bizitzako ezbeharrak onddoak bezala ateratzen dira eta piztiak bezala sufritzera behartzen zaituzte”), Itxaro Borda (“Mundu eta mende aberatseko haurrak ziren, ikasiak gehienak, lan bila joatearen premiarik ez zutenak, euskara jakinik ikastolan irakasle izan zitezkeen, geroago egunkarietan zein irratietan kazetari edo onddoak bezala sortzen ziren kultura erakunde publikoetan idazkari zein goi-mailako arduradun”), Xabier Olarra (“Jauregiak, horrez gain, oroitzapenak hartzen zituen bere baitan, gela-txokorik ezkutuenetan, onddoak bezala, lizuna bezala, gordetzen ziren hildakoen oroitzapenak, zeinak ugaritzen baitziren etxe zaharkituetako soto hezeetan xaguxaharrak, arratoiak nahiz eltxoak bezala”).

LB: “Musikariak sortzen duena, ez da ezerezetik onddoak bezala sortzen, aurretik entzun duenetik dator, Erkiziaren hitzetan” (Berria); EPG: “Horrenbestez, honako hau zen irakasbidea: norbera prestua izanda ere, bizitzako ezbeharrak onddoak bezala ateratzen dira eta piztiak bezala sufritzera behartzen zaituzte.” (Pello Lizarralde); ETC: “Ordutik, onddoak bezala hazi dira Lantaronen fabrika arriskutsuak eta kutsatzaileak” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

onddo 4 iz. (onddoak bezala, onddoak iduri eta kideko esapideetan, ugari eta egun batetik bestera sortzen denaren irudi bezala). Onddoak bezala sortzen ziren kultura erakunde publikoak. Laster ikusi genituen alde orotan sortzen beren baitarik, onddoak iduri, libroak erraten zieten ikastetxeak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta, beraz, azpisarrera izatea dagokio forma honi.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. onddo 4 adiera ezabatzekoa da.

Informazio osagarria
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa onddo eta bezala sarreretan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa onddo sarreran.

onddoak iduri
adb. Ugari eta egun batetik bestera. Ik. perretxikoak bezala; perretxikoen moduan. Laster ikusi genituen alde orotan sortzen beren baitarik, onddoak iduri, libroak erraten zieten ikastetxeak.

Aztergaia: onddoak iduri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ONDDOA BEZALA, ONDDOAK BEZALA, ONDDOAK IDURI, ONDDEN ANTZERA (Fig.). En abundancia. * Laster ikusi ginintuen alde orotan sortzen beren baitharik, onddoak iduri,. libroak erraiten zeien eskolategiak. JE Bur 43. Onyuen antzera, berez eta gaberik goizera erne ta jaio. Eguzk GizAuz 18. Berehala kontrako lekukoak sortzen zaizko onjoa bezala. Lf ELit 176.

LB: 0; EPG: 0; ETC: “JEri ez zitzaion ondo iruditzen, Gobernuaren iniziatibaz, lehen mailako eskolak ugaritzea, "onddoak iduri"” (EHU).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

onddo 4 iz. (onddoak bezala, onddoak iduri eta kideko esapideetan, ugari eta egun batetik bestera sortzen denaren irudi bezala). Onddoak bezala sortzen ziren kultura erakunde publikoak. Laster ikusi genituen alde orotan sortzen beren baitarik, onddoak iduri, libroak erraten zieten ikastetxeak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. onddo 4 adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa onddo eta iduri sarreretan.

onddoketari
iz. Basoan onddoak biltzen dituen pertsona. Oihan xoko frankotatik saskiak onddoz beterik ateratzen ikus zitezkeen onddoketariak.

Aztergaia: onddoketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC. Ik. Larz VII, 178: Onjoketariak (Larzabalen antzerki-lan baten izenburua); ik onddoketa : 2 ager. OEHan: JEtchep: iz. eta adlag. eta beste adlag. 1: Larz VII).

Bestelakoak
Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

ez dirudi asko erabili denik; baina egokia eta ongi eratua da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ketari.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartuko nuke.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): hurrengo itzulirako.

ondeste
iz. Heste lodiaren azken zatia, uzkian amaitzen dena. Ik. ipurteste. Ondesteko minbizia.

Aztergaia: ondeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondeste (+ ondeste-guruin 1) 6 ager. EB: M. Etxaide; J.M. Txurruka; E.J.; M.A. Unanua 2; I.A. Berriotxoa.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondeste : AB38 1; Euskalterm 14; HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ipurtestea'.

ondikatu, ondika, ondikatzen
da/du ad. Ipar. Atsekabetu.

Aztergaia: ondikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ondikatu, ondika, ondikatzen. Ipar. da/du ad. 'atsekabetu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ondikatu, ondika, ondikatzen.

ondiko
iz. Batez ere Ipar. Atsekabea; zorigaitza. Oinaze eta ondiko bihotz-urragarriak. Ondiko handia da bekatuan erortzea. Atera nazazu ondiko honetarik. Ez du ikusten alde guztietan lazeria eta ondikoa baizen. Hasiko dira beren ondiko handia deitoratzen. Ondikoz betea.

Aztergaia: ondiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. 'atsekabea, zorigaitza' / AS: ondikoz 'damurik, zoritxarrez'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ondikozko .

ondikoz
adb. Damurik, zoritxarrez. Ondikoz, liburuek ez digute kasik deus ere esaten santu honen biziaz. Hil da ondikoz! Euskal kanta bat, gutxi kantatzen dena ondikoz egungo egunean.
Loturak

Aztergaia: ondikoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondikotz 127 aldiz ageri da: IE 105 (Monho, Dv, Elzb, Zby, Jnn, Arb, HU, JE, Barb, Ox, Etcham, Zub, Iratz, Zerb, Lf, Mde, Larz, Ardoy, Xa); G 16 (Zait 7, Etxde 7, Gazt, Ibiñ) eta Mde HaurB 5; ondikoz 27 aldiz: IE 23 (Lç, EZ, Lg, Monho, Dh, Gy, Hb, Etcham, Mde); Zu 1 (Etch); G 3 (Or, Vill, Ibiñ); ondikozki 2 aldiz (Gy eta Hb); ondikozko 117 aldiz: IE 116 (Lç, EZ, Harb, Ax, SP 19, Gç, ES, He, Lg 33, Dh 33, MarIl, Gy, Dv, Hb, Jnn, Etcham) eta Txill 1.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondikotz 22 aldiz: B 1 (Y. Elorriaga); G 7 (I. Zaitegi, R. Lafon, A. Ibiñagabeitia, J. Mirande); IE 10 (S. Ostopetarra, Zerbitzari, Eskualduna 1924, J. Mirande, P. Laffite, Iraizoz, E. Laxague); EB 4 (Txillardegi, T. Peillen, J. Etxaide 2); ondikoz 2 aldiz, EB (I. Garmendia eta J.I. Lasa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondikotz : AB38 1; HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'damurik, zoritxarrez'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tz/-z: Ibon eta Piarresekin konpontzekoa.

ondikozko
adj. Zoritxarrekoa. Ondikozko bizitza honetan. Haren heriotzaren berri ondikozkoa.
Loturak

Aztergaia: ondikozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondikozko 117 (L, eta Etcham eta Txill bana): Lç ("Behar handi eta ondikozko hunen remediagarri"); EZ 2 ("zeren entzun duzun ene othoitz ondikozkoa", "Ikhus ezazue arren, ondikozko premia"); Harb (adib.: "bekhatore ondikozkoa ez nazazula nihoiz kita"); Ax 4 (adib.: "batkari ondikozkoak eta inkontru gaixtotakoak"); SP 19 (adib.: "adimendu eskasez gorputz ondikozkoa hain arinki arrankuratzen da", "are gaitzago bizitze ondikozko eta erorkor hau maite dutenentzat", "abariziosak guziz pobrezia ondikozkoan hondatuko"); Gç ("Ondikozko konpañiak, Sekulako burreuak"); ES ("geure artean dugu pena, eta neke ondikozko hau"); He Gudu 3 (adib.: "egia bada, gure funtsetik deus ez garela, bekhatu handietan, ondikozkoetan"); Lg 33 (adib.: "Adonibesekek, elizako aitek diotena, erakutsi du, bere ondikozko etsenpluaz", "Abimelekek yasan zuen, erran dugun molde ondikozkoan, merezi zuen punimendua hil-arazteaz bere anaiak", "gutarik bat bederaren zorte ondikozkoa urruntzen garenean Jainkoa ganik", "Jainkoak etzuen entzun printze ondikozko haren othoitza", "kezka latzak jasateko baititu, mundu huntan gozatu duen ondikozko bakearen orde"); Dh 33 (adib.: "ondikozko arima haren orduko izialdurak eta deboilamenduak pintatzeko", "Ezagutzen du ondikozko arima hark bere Jainkoaren ontasun mugarririk gabea", "ondikozko hejek eztaukate gehienean horiez guziez konturik"); MarIl ("ez dezazula utz aski ondikozkoa izan nadin"); Gy 5 ("Ondikozko edergaillua Kopetako aparaillua"); Dv 6 (adib.: "Nere ondikozko urthe iraganak ahantz bekizkitzu"); Hb Egia ("Gizon ondikozko hori, hanbat gaizkiren ithurria, hartzen du azken gaitzak"); Jnn SBi 3 (adib.: "Judu ondikozkoek etzuten sinetsi"); Etcham ("urguilu ondikozkoan Nere gogoak emanik, Ez ginuen zorionik"); Txill Let ("etzuan ondikozkoak ezertarako gogorik, ezta kalean garbi agertzeko ere").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondikozko 1, JKort ("ortxen daukagu ondikozko "Batu" ori").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondikozko : EuskHizt (adib.: ondiko sarreran), EskolaHE (adib.: ondiko sarreran), HiruMila, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondiko sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

zoritxarrekoa.

ondo bai ondo
adb. Oso ondo. Ik. ondo ere ondo; ondo baino hobeto. Ez ote letorkiguke guztioi ondo bai ondo, noizik behin ume bihurtzea?

Aztergaia: ondo bai ondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO BAI ONDO. Muy bien. v. ONDO ERE ONDO, ONDO ETA ONDO. Ondo eginik, ondo bai ondo. Zav Fab RIEV 1907, 541. Ta orduan erakutsiko eutsan, ondo bai ondo, nor zan Praisku. Bilbao IpuiB 221. Ez ete letorkigu guztiori ondo bai ondo, noizik-beiñera ume biurtzea? Ib. 10. Bertako etzagunek lur orreri ondo bai ondo begiratute, alik goien emonazoten deutsie. Akes Ipiñ 21

adib.: arraiotan interj. Harridura edo haserrea adierazteko hitza. Orduan erakutsiko zion, ondo bai ondo, nor zen Praisku; bai, arraiotan! Ni oso-oso kezkatua nengoen, arraiotan! || Zer arraiotan habil sudur-handi hori?

Ez dugu aurkitu ondo bai ondo formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo bai ondo 6: Berria 2 (“Balkoian dagoela, Gergoriok alimaleko oihua egin du, kalean dauden guztiek ondo bai ondo entzuteko modukoa”), Joxerra Garzia 3 (“Sakatzen duzun bezala sakatzen duzula ere, ondo bai ondo adieraziko dizu hori tutuak tu-tuka totelez”), Bat-bateko bertsolaritza (“Are gehiago: forma aldetik ondo bai ondo garatu eta zoritua agertzen da bertsolaritza lehen aipamen dokumentatu horietan, eta, bertsolarien arteko desafioek eta propio jarritako bertsoek bide zuten oihartzunari erreparatuta, onarpen sozial handia izan behar zuen garai hartako bertsolaritzak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso egitura erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea egitura horren kasu ohikoenak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo baino hobeto
adb. Oso ondo. Ik. ongi baino hobeki; ondo bai ondo. Ondo baino hobeto apaindua joaten da. Ez duzu besterik behar ondo baino hobeto izateko. Ondo baino hobeto dakit Anton ikusi duzula.

Aztergaia: ondo baino hobeto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:031 2003-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

ondo beharrean
adb. Ondo beharrez. Ik. hobe beharrez.

Aztergaia: ondo beharrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2012-05-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ongi beharretan 1, Barb Leg ("Ogia lurrerat erortzerat uzten du xaharrak, eta Haxko othoizten altxa dezon fagorez. Haxkok, idor idorra: Ori, ongi beharretan balinbazira, altxatuko duzu zuhaurek!"). Ik. OEH argitaratuan ondo-bearrean 1, A Ezale 1899 (metahizk.: ""Imparziala" zer dan dakizulako eztot esango; baiña bai, eztakizulako edo aaztu iatzulako, "ondo-bearrean" esaten dala erderazko "de buena fe"") eta o. beharrez 2: Zam Man ("Zuk ondo-bearrez egingo zenduan"), Elexp Berg ("Ondo biarrez oiñezkero gure semiak aillegauta egon bia zeban").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondo beharrean : HiztEn (AS: 'on beharrez'), LurE (adibide gisa: 'on beharrez') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondo beharrean : EuskHizt (adibide gisa, eta ondo beharrez —batez ere bizk.— 'on beharrez'), ElhHizt (AS: B.; con buena intención, de buena fe), EskolaHE (adibide gisa: 'on beharrez'), DRA (ondo-bearrean: adibide gisa: de buena fe; ondobearrean: de buena fe), PMuj DVC (ondo-bearrean: de buena fe, con el mejor deseo; eta ongi-bearrean: de buena fe, con el mejor deseo, creyendo que era un bien) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

Gipuzkoako Goierri aldean, eta ahozkoan, erabiltzen da 'okerrik ez dela, gauzak ondo badoaz' adierakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Onartu da: ondo beharrean `okerrik ez dela, gauzak ondo badoaz'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2012-05-25): onartu da ondo beharrean 1 'asmo onez' 2 'okerrik ez dela, gauzak ondo badoaz'.

ondo beharrez
1 adb. Asmo onez. Ik. hobe beharrez. Zuk ondo beharrez egingo zenuen.
2 adb. Okerrik ez dela, gauzak ondo badoaz. Ik. ondo bidean. Ondo beharrez, gure semeak iritsia behar zuen.
ondo bidean
adb. Ezeren okerrik ez dela, okerrik ez bada. Ik. ontsalaz. Ondo bidean, gaur sartuko da Cassini espazio zunda Saturnoren orbitan. Ondo bidean, udaberrian hasiko dituzte autobide berria egiteko lanak.

Aztergaia: ondo bidean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ondobidean edo ondobidez fomarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondo bidez 1, Habe 1996 ("Hurrengo urtean, 1997an, eguneroko informatiboa eta barne-produkzioari ekin nahi diogu, eta hiru bat urteren buruan eguneko bi ordu inguruko emisioa ateratzea, gauzak ondo bidez"); ondobideko 1, Iaun Zuria ("Mundakako eleizara eroango doguz diruok Gabon gauetako mezetarako edo ondobideko beste menesterretarako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondobidean : J. Garzia (Egunk 2002-01-06: "egosi beharreko pasta baino ur irakin dezentez ere gehiago behar da ondobidean"); ondo bidean : Iñigo Aranbarri (Egunk 2002-07-14: "beste berrogeita bat militar eta polizia ditu lagun, ondo bidean, hogei bat militante montoneroren desagerketaz akusatuta").

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan entzun-ezaguna du lantaldeak ondobidean (baina ez ondobidez), eta onartzekoa iruditzen zaio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

ezeren okerrik ez dela.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ondobidez, ondobidean: oso adierazkorrak dira eta agian sar daitezke" (1996-08-20)

 - [K201]: "Ondobidean, etxean behar zuen honezkero" (2009-01-07)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  ondo bidean. || Ereduzko Prosa Dinamikoa corpusean 108 agerraldi (6 liburu eta 43 artikulutan), baina beti "ondo bidean", bi hitzetan ageri da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bi hitzetan idatzia onartu da, eta ondo 1 sarrerako azpisarrera gisa aipatuko: «ondo bidean adlag. 'ezeren okerrik ez dela'».

ondo da
Adostasuna adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. ongi da; ados 2; konforme. —Erantzun iezadazu argiroago. —Ondo da, jauna; pozik erantzungo dizut. Ondo da, hori ere egingo dut, ba. Ondo da, ondo da; nahikoa jakin dugu.

Aztergaia: ondo da

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO DA. Está bien, de acuerdo, conforme. v. ONDO DAGO. --Ezkonduko dezue alaba bakar hori, tratalari aberats batekin? --Bai guk eta pozik. -- Ondo da, ez nagotzue zuei. Lar Cor 152. --Eranzun egidazu argiroago [...]. --Ondo da Jauna, pozik eranzungo dizut. Gco I 420. Ondo da, ondo da; naikua jakin degu. Ill Testim 29. Ondo da, esan eusteen. Esaik dakikan guztia. Or Tormes 99. Ondo da... Ori ere egingo det ba. ABar Goi 65. Ondo da, Milia. Kontu au gaurkoz onela utzi dezagun. NEtx Antz 36. Ondo da. Badakit nik, emen nor dabillen bazterrak nastauten. Erkiag BatB 63. --Nik bete det nere egitekoa. -- Ondo da, Maria, ondo da. Eskerrik asko. TxGarm BordaB 169. Onen erantzuna zan: / "Neretzat ondo da". FEtxeb 181. v. tbn. Sor AKaik 134. Apaol 42. Azc PB 113. Bv AsL 181. Moc Damu 5. Ag AL 25. Echta Jos 188. Iraola 113. Urruz Zer 122. Alz Burr 18. Salav 54. Alzola Atalak 44.

adib.: ondo 1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ongi; ontsa; bapo. Ondo bizi da. Ondo da. Nahiko ondo atera zaizkio kontuak. Ondo al dira etxekoak? Esanak ondo hartu beharrean. Ondo ikasi hori. Ezteiak ondo, Miren? Txit ondo. Ondo baino hobeto. Agur, osaba, bihoa ondo! Ondo pasa. Ondo ibili! Txalupak ondoen ikusten ziren lekuan. Alaba ahal zen ondoena apainduta bidaltzeko.

ondo da 1592: EiTB 1389, Elkar 146, Argia 23, Zuzenbidearen Euskal Akademia, Deia 2, Consumer, Berria 18, DiarioVasco

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo da 190: Berria, Jose Morales, Koro Navarro, Koldo Biguri, Juan Luis Zabala, Joxemari Urteaga, Irene Aldasoro, Lopez de Arana…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo edo gaizki
Nola edo hala, moduren batean. Gaia, gutxi gorabehera, ondo edo gaizki, adierazi dizut. Zertxobait, ondo edo gaizki, idazten ikasi dut.

Aztergaia: ondo edo gaizki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO EDO GAIZKI (Lar H), ONDO EDO DEUNGARO (Lar H), ONDO EDO TXARTO. "Bien o mal, ondo edo gaizki, [...], ondo edo deungaro" Lar. Eta zerbait errian paltatzen zanean, ondo edo gaizki, oni egotzi oi zioten. Zab Gabon 75. Ondo edo txarto, arrek berea. Ag G 317. Gaia gutxi gorabera, ondo edo gaizki, adierazi dizut. Vill in Gand Elorri 12. Ondo edo gaizki, datorren eran kantatu eta askoz lasaiago gelditzen naiz. Insausti 15.

ondo edo gaizki 47: Aizu (“Lehenengo aldiz tokatu zitzaigunean lehiatzea, kezkaz bizi izan genuen, niri inporta zaidalako saioan berak ondo edo gaizki kantatzen duen, eta alderantziz”), Elkar (“Buelta asko eman diot egindako prentsaurreko horri, gauzak ondo edo gaizki egin ote genituen, eta bai, orain damutzen naiz, baina egin genuen eta kito”), Consumer (“Bestela esateko, horren arabera, ondo edo gaizki egongo gara”), Berria 26 (“Ondo edo gaizki jokatu den bigarren mailako eztabaida bihurtzen da emaitzen arabera, eta Bruesak arazo hori du”), EiTB 7 (“Gauzak ondo edo gaizki atera, bukatu duk hemengo apopilo izatea”), Goiena (“Ez dakit sortu dudan kartela ondo edo gaizki dagoen, jendeari gehiago ala gutxiago gustatuko zaion, baina proposamen lasaia dela uste dut, erosoa kartelak jomuga duen publikoarentzat eta horrekin gelditzen naiz”), Jakin (“Baiona-ko Euskal Idazkaritza-k lan handi bat burutu du. Euskal literaturaren batasunerako urrats luzea. Beharrezkoa. Ondo edo gaizki emana? Ez dugu juzgatzen“), Argia 3 (“Ondo edo gaizki konpontzen ote garen argitzera jarri bazara, norbaitek gaiaz esplizituki galdetu dizulako dela suposatzen dut, elkarri esan dizkiogunekin, nik nire kabuz, ez bainuke inoiz imajinatuko inork haserre gaudela pentsa zezakeenik”), Laneki 2 (“Motorretik desmuntatzen diren bujia erabilien higadurak argi erakusten du ondo edo gaizki funtzionatu duen motorrak”), Erlea (“Ondo edo gaizki, hori beste kontu bat da”), DiarioVasco (“Gauzak ondo edo gaizki egin genitzakeela, baina guretzat gardentasuna eta herritarren parte hartzea ezinbestekoak direla adierazi genuen”), UEU (“Praktika horren zilegitasuna ez dute argi, ez dakite ondo edo gaizki ari diren: «Gauza bat topatzen baduzu, zuk nahi duzuna, ba hori idatziko duzu, ezta?”),Uztarria (“Askotan epaitzen dugu geure burua, lana ondo edo gaizki egin ote dugun galdetuz”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo edo gaizki 17: Berria 5 (“Orduan ikusiko dugu non gauden, ondo edo gaizki”), Joxerra Garzia 3 (“Ondo edo gaizki aritu naizen, hori zuek esan behar duzue, ez nik”), Joseba Zulaika (“Eta barne aldera begira, euskal Estatu baten beharraren alde beti epel sentitu izan garen askok ere pentsatu genuen, ondo edo gaizki, geure eskuetan dagoen Estatuak ez zuela inoiz holakorik egingo eta independentistei arrazoia eman genien”), Pako Aristi (“Orain gauzak beste era batera apreziatzen ikasi dut; zertxobait, ondo edo gaizki, idazten ere ikasi dut, eta iruditzen zait iritsi dela ordua nire lana Gelatxoren zerbitzura ipintzeko”), Arantxa Iturbe (“Ama izateko prestatzen ari denak segituan ikasten du, bizitzako beste edozein arlotan bezala honetan ere, gauzak ondo edo gaizki joan litezkeela, bi aukerak direla posible”), Andoni Egaña (“Ez dute ondo edo gaizki egin nahi”), Karlos Zabala (“Lehenbizi, parez pareko gela guztiak ezagutzen zituen ezker-eskuin, haien altzaririk ñimiñoetaraino ere; gauza zen hango bizilagunen ohiturak xehetasunik ahazteke kontatzeko, ondo edo gaizki moldatzen ziren, nola garbitzen zuten beren burua, zer jaten zuten afaltzeko; bisitan zein zihoazkien ere bazekien”), Joxean Agirre (“Nik hilketa bat beti hilketa izango zela pentsatzen nuen, ondo edo gaizki hil, baina berak, De Quinceyren teoriari jarraituz, krimena artelan gisa ulertzen zuen, artelan gisa edo adimenaren joko bezala gutxienez, joko konplexu eta irakurgaitz baten moduan, zeinen aurrean detektibeak, literatur obra handi baten aurrean kritikariak bezalaxe, bere jakituria guztia baliatu behar duen”), Hasier Etxeberria (“Ez dakit ondo edo gaizki egiten ote dudan hau guztia zuri idaztean, baina iruditzen zait arindu egiten naizela nirea ez den zama baten pisutik”), Iñaki Heras (“Edonola ere, merkatua hori izatetik - alegia, bere akats eta guzti ondo edo gaizki erabil daitekeen tresna-multzo bat izatetik - mito orokor bat izatera mudatu da”), Xabier Arregi (“Liburu honetan zehar, ahalegindu zara, ondo edo gaizki, zeure burua "estrukturalismoaz" edo hitz horrekin ulertu ohi denaz bereizten”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Askotan erabilera librea du eta horregatik komeni da adibide argigarri bat gehitzea, tarteki gisa ageri denean edo (Adibidez, Pako Aristiren adibidearen antzeko zerbait: Orain gauzak beste era batera apreziatzen ikasi dut; zertxobait, ondo edo gaizki, idazten ere ikasi dut, eta iruditzen zait iritsi dela ordua nire lana Gelatxoren zerbitzura ipintzeko). Bide batez, ondo edo gaizki eta ondo edo txarto formak dira jasotzekoak.

ondo edo txarto
Ondo edo gaizki. Ondo edo txarto, hark berea.

Aztergaia: ondo edo txarto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ondo edo gaizki sartzean proposatua. Oso erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Askotan erabilera librea du eta horregatik komeni da adibide argigarri bat gehitzea, tarteki gisa ageri denean edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo eta txarto sarreretan.

ondo egin
1 ad.-lok. Ongia egin. Ondo egiozue gaitz egin dizuenari. Zuk badakizu ondo egiten zeini begiratu gabe.
2 ad.-lok. On egin. Josetxori ez zion ondo egin soineko bustiarekin etxeratzeak.
3 ad.-lok. Ongi jokatu. Uste dut ondo egin dugula. Ikernek ez du ondo egin zuri ezer esan gabe etorrita.

Esaera zaharrak

Ondo eginen pagua, ate ostean palua.

Aztergaia: ondo egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO EGIN (Lcc). a) Hacer (el) bien; beneficiar, favorecer. "Bien hacer, ondo egin" Lcc. "Bienhechor, ondo egiten deuena" Ib. v. ON EGIN. Tr. Documentado en Lazarraga y RS y, desde principios del s. XIX, en autores occidentales, principalmente vizcaínos. Ez zabilz ene gogoan, ez; / bestela ondo deizut [='os favoreceré'], baña / ezkondu baxinbatean ez. Lazarraga 1165r. Ondo egiok landerrari, Iainkoak dikek donari. "Haz bien al pobre". RS 265. Anziñako esana da, egin ondo edozeñi, begiratu gabe nori. VMg 11. Jakitean baño, ondo egitean ardura geiago ifini daizuela. [...] Santuak egitea geiago gura izan bear dozue Añ LoraS 85. [Jaungoikua bera da] gizon eta emakume guztiak ondo edo gaiski egiteko libertadiagaz [...] pormau ditubana. fB Ic I 22. Ondo egijozube gatx egin deutsubenai. Astar II 32. Gau ta egun beti lanian / ondo egin da esker gaiztua / gero azkenian. Xe 242. Ondo egitia ondo da, eta da karidade egiazkua. Bv AsL 166. Ondo egiñaz ontzen elefantea da, / makillaz eskuratu iñoz ezin dana. AB AmaE 320. Egin, [...] egiñ ondo, al dozuen giñoan zuen sorterriari. Ag AL 76. Ondo egin dabenak edo bide onetik jarraittu dabenak. Echta Jos 269. Josetxori ezeutsan ondo egin, soñeko bustiakaz etxeratuteak. Ib. 60. Emen jendia bizi liteke / elkarri ondo egiñez. Tx B II 33. Goi-maitasunez, ondo egiñaz, / zerua da irabazten. BEnb NereA 148. Beiratu zekena, / al dan okerrena. / Ondo egin ta gaizki / artzen duena. JKort in NEtx LBB 313. Zuk badakizu ondo egiten / zeñi begiratu gabe. Uzt Sas 295. Bizkaiarentzat nondik ondo egin / ori zan aren afana. FEtxeb 66. Danei ondo egiten saiatu giñan. BBarand 101. v. tbn. JJMg BasEsc 181. Itz Azald 121. EusJok 149. And AUzta 58. Insausti 161. (Con reduplicación intens.). Izeba-osabari ondo-ondo egin da gero gerokoak. TxGarm BordaB 104. Sentar bien. v. ONDO HARTU. Etxakan ondo egiten / geure zaldunari / inok ez esatea / aitatxu berari. Azc PB 82. b) (V; Lcc, Añ). Ref.: A; Etxba Eib. Buena obra, buena acción, favor. "Bien hecho, ondo egina" Lcc (no es seguro que se trate de esta acepción). "Tras cornudo apaleado, [...] ondo eginen pagua, ate ostean palua" Añ (s.v. apalear). "Ondo egiñen pagoa, atondoan paloa (Vc), el pago del beneficio, palo detrás de la puerta" A. Ezagutu biar da ondo egiña edo mesede artuba, ta eskertsuba izan. Mg PAb 178. Onelaxen daki gure Jaungoikuak mundu onetan bertan ondo egina saritzen. Bv AsL 127s. Jesusen mesede eta ondoegiñak. Itz Berb I 102. Ondo egiñen saria / sarritan da mingarria. Echta Jos 268. Ondo egiñak geroko ere, / badu aprobetxamentuba. Ud 134. Egiten dozun ona gerokora dago, / ondo egiñak ezauz oker eruango. Laux BBa 130. Ta onenbeste ondoegin beronenganik artuta gero [...]. Otx 132. Ondo egiñaren ordez esker txarra agertu. Bilbao IpuiB 47. Ez neban iñoiz buruan erabilliko [...] garbatu biarrik izango nebana nere ondo-eiña. Etxba Ibilt 479. Ondo eiñen pague, at'onduen palue. JMB OC II 245. Kasorik egin barik / ondo egiñari, / egun on be ez dautsogu / esaten Jaunari. FEtxeb 178. v. tbn. Vill Jaink 105. BEnb NereA 129. EZBB II 79. Buen comportamiento. Ondo eginaren pagutzat ta saritzat aginduten deutsazu umiari [...]. fB Ic I app. 18. Ondo eiña, sutan badot miña, Ebanjelixoko aberats gaiztuak infarnuan bezela! Ondo eiña milla bidar, arranuak zatika jan biar banabe! Etxba Ibilt 488. c) (Aux. intrans. bipers.). Pasar bien, tener merecido. Begira lagun urkoaren gaitzaz poztu ote zeran, zeregan esaten dezula: Jainkoak barka degidala, ondo egin zaio. AA II 113.

adib: etxagun iz. Bizk. Etxaguntza baten jabea. Ez zaiolako etxagun begiratu bati ondo egiten burua bat egitea gizon alfer eta baldanekin. Maizterrak etxagun bihurtzeko. Markinako zaldun bat, etxagun handia eta kristau garbia. // pagu iz. Ordainketa; ordaina, saria. Mundukoen pagu gaiztoa. Egin dituzuen falten ordainezko pagua. Merezi duten pagua eman diezulako. || Esr. zah.: Nolako nagusia, halako pagua. Ondo eginen pagua, ate ostean palua.

ondo egin 450.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo egin 2507.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Agerraldi gehienak libreak eta gardenak dira. Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski da. Komeni da ondo sarreran ere sartzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo ere ondo
ondo-ren indargarria. Ik. ondo bai ondo; ondo baino hobeto. Hire ahotik irtendako edozer ondo ere ondo esanda egongo duk. Ondo ere ondo dakit denen gogoa ez dudala beteko.

Aztergaia: ondo ere ondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO ERE ONDO. Muy bien. v. ONDO BAI ONDO. Ala adiazi digu ondo ere ondo zenbateraño probetxugarri izan diran. Bv AsL 189. --Zeren nai diotan nik ere zure bizimoduari jarraitu. [...] --Ondo ere ondo da, Bernardo. Ib. 60. Berak ondo be ondo ezagututen eban bakanderearen jantzija. Otx 88. Ire abotik urteniko edozer ondo be ondo esanda egongo dok eta. Ib. 128. Aloger anditxuagoa ondo be ondo letorkio olako gurasoari. Eguzk GizAuz 182. Zuriñe ondo be ondo ezagutu ezpaneu ere! Erkiag Arran 74. Lelengo tantuetan ondo be ondo jokatu eban. SM Zirik 30. Ta ondo ere ondo dakit danen gogorik ez dedala beteko. Basarri XIX.

ondo ere ondo 9: Karmel 6 (“Aita Yurreren arabera, atxiloketa gertatuaz batera, Aita Soloetak eskaera adoretsu bat luzatu zien komunistei, haren izaera eskuzabala ondo ere ondo erakusten duena”), Berria (“Hortik aurrera, zientzia eta euskal literatura, ikerketa eta euskal kultura ondo ere ondo bilbatuta agertuko zaizkio irakurleari”), Euskaltzaindia 2 (“Baina beste joera eta euskalki guztiak ere ondo ere ondo ezagutzen ditu, eta ez ezagutu bakarrik, baita erabili ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo ere ondo 2, Juan Garzia (“Hala eta guztiz, ondo ere ondo dakigu hori guztia, Macondo bezala, unibertsalizatu egin dela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ondo ere ondo, gaizki ere gaizki egitura emankorra izan daiteke, baina kasu erabilienak azpisarrera gisa jaso litezke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo esan
1 du ad.-lok. Goraipatu, norbaiti buruz ondo hitz egin. (nor osagarririk gabe). Jendeak beragatik ondo esan dezan. Mundu guztiagatik ondo esaten zekiena.
2 du ad.-lok. Arrazoi izan. Ik. ongi esan. Ondo esan duzu, zure etxea baita hau.
3 du ad.-lok. Egoki adierazi. Ez nuke asmatuko ondo esaten. Erdia ondo esana dago; beste erdia, ez.

Aztergaia: ondo esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO ESAN. A) Hablar bien (de alguien, algo), elogiar, alabar, halagar. Santuei ondo esan, / ta leenaz beren adiskide izan. VMg 24. Jentiak bera gaiti ondo esan dagijan. fB Ic I 87. Aberats bati guztiak ondo esaten deutsee, guztiak obeiduten deutsee. Ib. 48. Izan dedilla bada bedeinkatuba ta ondo esana trinidade guztiz altuba. fB Ic III 280. Beste batzuk aurrean ondo esan arren, / atzea emotean laster saltzen eben. AB AmaE 223. Mundu guztiagaitik ondo esaten ekiana zan. Ag AL 78. Ondo esan ondo egokionagaitik. "Decirle bien". Or Tormes 95. Txitak ondo azi ta / senarrai ondo esan. Enb 152. v. tbn. JJMg BasEsc 183. (En las expresiones ondo esanda, ondo esanez, ondo esanagaz 'con buenas palabras', 'con tacto', 'a buenas'). v. infra ONDO ESANEAN. Azten ditu umiak lotsa onian, mankau baga, ondo esanaz ta Jangoikuaren bildurra irakatsijaz. Mg PAb 92. Ondo esanda artu erazitzen dio [kollara bat salda aurrari], [...] ta ala geldika [...] artzen du. Mg CC 207. Ezi bazenduz, txikijak zirianian [...] karinuagaz, maitetasunagaz, ondo esanagaz. fB Ic I app. 28s. Ondo esanda edo zigorra erabillita [...] zuzendu [seme alabaak]. JJMg BasEsc 7. [Sorgiñak] jaten eskeñi zion [...] baña etzion artu. Gero Saulen bi lagunak [...] ondo esanaz jaikierazo eta oiean erazo zuten. Lard 181. Ondo esanaz saiatu zan santua onen biotza irebazi nairik. Bv AsL 63. B) (Uso sust.). a) Elogio, halago, alabanza. Ondo esan, erregu ta palaguekin bezela ekarri nai gaitu. Mg CC 207. Santubeen ondo esanerako ta arimeen oitura onerako sermoiak. fB Ic I VII. Ondo esanaren bidez limurtu omen zuten. Izt C 248. [...] erantzun eutsan ao betean, gizonen alde ondo-esanik gozoena iñoalakoan. Bilbao IpuiB 119. b) Buenas palabras, buenas intenciones. Zer balijo deutsa pobriari zure ondo esanak? Egitadiak dira [...] karidadiaren testigubak. fB Ic I 90. c) (Izt 28v). Consejo, enseñanza. Bañan bere lagunen ondo esanai [...] begiratu bage [...]. Izt C 448. Ondo-esan edo konseju onak eman. Lard 77. Gizon andi onen ondo-esanak aztu, idolo-zaletu [...] eta [...] ondore negargarriak ekarri zituzten. Ib. 132. Bere erakutsi on eta amoriozko ondo esanakin asko irabazten zituen. Ib. 375. Jenobebaren ontasuna, [...] bere eraman andia, bere ondoesanak eta guziaz gañ bere ejenplo ona. Arr GB 140. Azkenez zuri ondo-esan (consejo) bat / nai dautsut emon, iloba. Ezale 1898, 166a. (En las expresiones ondo esanak egin, ondo esan (asko...) egin 'dar (muchos...) consejos'). Oiek eta beste ondo-esan asko eginda, bere agintea utzi zuen. Lard 158. Ondo esan oiek semeari eta aldamenekoai eginda isildu zan. Ib. 206. Lenagoko aldian egindako ondo-esanak eta erakutsiak berritu ziozkan. Ib. 207.

adib: bideratu, bidera/bideratu, bideratzen 1 da/du ad. Bidera bihurtu; gidatu. Saihestua zebilen ardia bideratu baitzen. Zuk bideratzen dituzu giza urratsak. Ondo esanaz bideratu zuen onera. Azkenean, bideratu ziren gauzak. Eztabaida bideratzeko.

ondo esan 281 (batez ere aditzak).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo esan (aditza zein izena): Asisko Frantzizko (“Ondo dio, bai, olerkari paganoak: "Gurasoen jokabide txarren artean haziak garenez, gaitz guztiak haurtzarotik ditugu segika”), Xabier Amuriza (“Katxarro jatetxera joan ginan bazkaltzera eta han baegoan emakume rubia bat, oso sinpatikea bera, eta bazkal ostean Rufino nork atara handik? Kariziak eta ondo-esanak egiten eutsazan eta, azkenean, batzordekoek etorri behar izan eben, mogitzeko esanaz, arrastian bere jo behar genduan eta”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da; komeni da azpisarrera gisa jasotzea, ongi esan bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo hartu
1 ad.-lok. Harrera ona egin. Ik. ongi hartu; onartu. Euskal Herrian ere jendeak beti ondo hartu gaitu.
2 ad.-lok. Norbaitek egina edo esana ontzat eman edo, haserretu edo mindu gabe, alde onetik ulertu. Ez du ondo hartu egin zenutena. Esanak ondo hartu beharrean.
3 ad.-lok. bizk. Zerbaitek norbaiti on egin, mesede egin. Ez nau ondo hartzen neguak.

Aztergaia: ondo hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO HARTU (V-m ap. A). a) Favorecer, beneficiar. "Enau ondo artzen neguak (V-m), el invierno no me favorece" A (s.v. artu). (No se han incluido en este apartado ejs. de ondo hartu con el sentido de 'recibir bien', 'dar buena acogida', 'tomar bien', etc.). Len legez jan edanak; len legez gorputzak palagau ta ondo artu. Mg CO 220. Osatu zan oso Josetxo. [...] Ondartzako ezneak eta bere aittamen ardurak, ondo artueben. Echta Jos 350. Etorri ta urtebetegarrenean oso beste gizaseme bat irudian, ain ondo artu eben bere erriko aizeak, urak [...]. Ib. 329. Ni beintzat ondo artzen nau lapikokoak. Zam Man 62. Urak ez gaitu ondo artutzen / matsaren zumua obia. Auspoa 39, 107. b) Llevarse bien. Bainakien errañaikin ondo artzen etzuela. FIr 157. (Part. en función de adj.). Bien avenido. Matrimoniyo ondo artubak / alkarri asko zor diyo, / konfiantzarik ez baldin badu / personak ez du baliyo. PE 135.

adib.: [s.u. aztarna] aztarna hartu Aztertu. Alderdi guztietako aztarnak ondo hartuta, jakin zuten norainokoa zen auzokoen ondasuna.

ondo hartu 529: HABE 7 (“Futbolean dabilen jendeari azaldu genion eta guztiek oso ondo hartu zuten”), Aizu 9 (“Proiektua aurkeztu eta etxepekoek ondo hartu zutenez, lokala utzi zieten, txukuntzearen truke”), ElCorreo 2 (“Egia esan, nik uste dut sorpresa polita izaten ari dela, eta nik uste dut jendeak bere osotasunean oso ondo hartzen duela”), Consumer 2 (“bestetik, sariari zegokion diruari oso-oso ondo hartu eta gastatu zelako”), Berria 202 (“Ondo hartu naute hasieratik, eta asko lagundu naute, oso ikaratuta bainentorren lanera”), Karmel 4 (“Geroago –egoera politikoa aldatu zanean–, Asministrazino barrira jo neban –itxaropentsu– ondo hartu eta bere magalpeanhartuko nindualakoan”), Argia 33 (“Oso ondo hartu naute, errespetu handiz”), DiarioVasco 21 (“Norbaitek esplikatuko zion enbaxadoreari ez zela dotorea horrelako eskaintza errepikatu bati uko egitea, ez zela ondo hartua izango”), Elkar 30 (“Ez dut ondo hartu zer esan duen”), Deia 11 (“Oso polita izan da Euskal Herrira heltzea eta jendaurrean aurkeztea hemengo idazleen poemak, musikatuta, jendea hunkituta ikustea, ondo hartu baitute gu euskaraz kantatzen ikustea”), EiTB 158 (“Eta bestela... Lukasek eta edozein langilek ere, ondo hartzen nau”), UEU 2 (“Alta, EAJk ez zituen ondo hartu, erakunde gehienetan gertatu ohi den moduan, bere artetik alde egin eta beste alderdi bat sortu zutenak”), Goiena 13 (“Egia esan dena ondo pentsatuta eta antolatuta zuen berak eta ondo hartu nuen”), Jakin 2 (“Euskaltzaleok, euskaldunok horrelako gogoetak ondo hartu eta gureari ekin behar diogu”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo hartu 145: Berria (“Zuzendaritzak ez du iritzi bera nonbait eta Aitor Larrazabalek ez du ondo hartu agintarien erabakia”), Pako Aristi 4 (“Ondo hartu du erantzuna, lasai, ez da Euskal Herrian nolako beldurrarekin bizi garen galdezka hasi”), Elizen arteko Biblia 3 (“Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta”), Jose Morales (“Eta zein ondo betetzen duen bere eginkizuna!, zein ondo hartu dion neurria karguari!”), Juan Kruz Igerabide 2 (“Ondo hartu ninduen eta jaten eman zidan; hilezkor bihurtu nahi ninduen, eta zahartzetik betiko libratu, baina ez zuen nire bihotza bereganatu”), Joxerra Garzia 2 (“Ondo hartu gintuen, eta gero sarri samar izan genuen harekin solasean aritzeko aukera, Alacanteko nire bi lagun eta hirurok”), Aitor Arana 2 (“Ai, zeinen ondo hartu ninduen eta zeinen ondo sentiarazten ninduen zuloa majo beteta edukitzeak!”), Jon Arretxe (“Batzuek ondo hartu eta euren bizimodua hobetzeko erabili zuten”), Iban Zaldua (“Ez dut uste ondo hartu zuenik”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

OEHkoa ez dena da gaur dabilen adiera, jaso beharko litzatekeena. Egoki izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo hazi
adj. Pertsonez mintzatuz, gizalegez jokatzen duena. Bederatzi urteko mutiltxo ondo hazi eta guraso onen semea. Ume ondo hazia, bizi guztirako irabazia.

Aztergaia: ondo hazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO HAZI (V-gip ap. Etxba Eib; Añ). Bien educado, de buena educación. "Urbano, (c.) kortesa, ondo azia" Añ. "Bien criado. Ume ondo-azixa, bizi guztirako irabazixa" Etxba Eib. Ez nintzate ondo azija izango, nik bere eranzungo ezpaneutsa zure egitada prestubari. Mg PAb 112. Bederatzi urteko mutiltxo ondo-azi ta guraso onen semea. Mg CC 215. Persona ondo azi, errazoezko ta konfiantza osokuak. JJMg BasEsc 105s. Gizon au [...] ondo azia, fiñ-usaikoa eta [...] mundu guzia engañatzen zekiena zan. Arr GB 15. Eta zuri zer ardura dautsu ni ondo azija ala mendu txarreko ixatiak? Otx 54. Euskotar ona, zintzoa, sendoa, garbia, ondo aziya. ABar Goi 44. v. tbn. VMg 59. v. tbn. Zav Fab RIEV 1909, 32. Jesus demonioa, ta onelako beste itzkuntza eta ezkontza infernuko itsusiak, euskaldun ondo azi diranen aoan zeñ gaizki diruditen. Cb EBO 37. Ondo azitako seme alabak. fB Ic III 346. Alimani bi juntatu ziran / alkarren gorrotokuak, / beren denporan ondo aziek, / ederki gobernatuak; / [...] piztia oiek ara zer ziran: / kamineruko katuak. Noe 74.

adib.: (zerbaiten) ardura hartu, izan Arduratu; kezkatu. Abere asko dauzkat eta beren ardura hartzeko behar zaitut. Nik hartuko dut lan horren ardura. Ez du dirua aurreratzeko ardurarik hartu. Irakasle hori da Matematika sailaren ardura duena. || Gurasoek ardura handia hartu behar dute beren seme-alabak ondo hazten.

ondo hazi 38: Laneki 12 (“Operazio hau plantula bakoitza leku zabalago batera eramatean datza, behin betiko birlandatze unera arte ondo hazi dadin”), EiTB 7 (“Arabarekin egiten du muga eta badirudi han boilurra ondo haziko zela.”), Argia 6 (“Landare eme bereizietan dauden lore emeek eskuera polena erruz izatea nahitaezkoa da alea ondo hazi eta berezko helburua betetzeko”), Elkar 6 (“Ondo hazitako emakumeek dantzan, kantuan, errezitazioan eta marrazketan ikasi beharko balute ere, hezkuntza onaren helburua ez da emakumeak dantzari, kantari, antzezle edo pintore bihurtzea”), Karmel 2 (“podatze lanak ezinbestekoak dira, gaizki hazia sutara botatzeko, ondo hazia trabarik gabe hazi eta garatu dadintzat hobeto”), Berria 2 , Consumer (“Landareak ondo haziko bada premiazkoak dituen produktu naturalak eman behar dizkiogunez, ongarri konposatu edo compost ezaguna prestatu beharko dugu, gure etorkizuneko lorategia mantentzeko oinarria izango baita hori”), Deia (“Ondo hazi ahal izateko behar duten ur geza -euria- eta eguzkia ere neurri aproposean jasotzen dute”), Elhuyar (“Izan ere, oso ondo hazten da ongarritutako lurrean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo hazi 5: Berria (“Umea ondo hazi, eta gero gaitza nola ulertu?”), Txiliku 2 (“Arrosaren ondoan, munduko loreetan ederrenetakoa duzu kamelia, eta gure lurraldeetakoa ez bada ere, leku babestuetan eta kristalpeko mintegietan ondo hazten da”), Fernando Morillo (“Ondo hazi zitzaizkizun, e? - esan zion bularrak laztanduz, nostalgiaz beteriko irri labur batez.”), Asisko Frantzizko (“Otoitza egin zuenean, oraingoan ere hegoak ateratzen ari zitzaizkiola iruditu zitzaion; baina aurrekoan bezala, ez zuen itxaron haiek ondo hazi arte; behar baino lehenago hasi zen hegan, zubi gainera erori eta galdu egin zituen hegoak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera adjektibala jasotzekoa izan liteke, ‘ume ondo hazia’ moduko zerbait. Komeni da azpisarrera egitea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo ibili
interj. Bidaia, festa edo kideko batera doanari, harengandik urruntzean, agur esateko erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ondo ibili, mutilak!

Aztergaia: ondo ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO IBILI (Expresión amistosa de despedida). Que te, os... vaya bien. "Pásalo bien, (c.) ondo ibilli" Añ. Ondo ibilli osterako artian. Mg PAb 136. Adios, ondo ibilli, ikusi arte! Moc Damu 8. Bai, ondo ibilli! Kk Ab I 10. Amerikara doiaz / Itxirik lur oni. / Ondo ibilli ortik. Enb 129. v. tbn. fB Olg 193. A BeinB 69. Zam Man 62. Alz Ram 38.

adib.: ondo 1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ongi; ontsa; bapo. Ondo bizi da. Ondo da. Nahiko ondo atera zaizkio kontuak. Ondo al dira etxekoak? Esanak ondo hartu beharrean. Ondo ikasi hori. Ezteiak ondo, Miren? Txit ondo. Ondo baino hobeto. Agur, osaba, bihoa ondo! Ondo pasa. Ondo ibili! Txalupak ondoen ikusten ziren lekuan. Alaba ahal zen ondoena apainduta bidaltzeko.

ondo ibili 58: Berria (“Gero arte, irailera arte, egongo gara, eskerrik asko etortzeagatik, ondo ibili, eta familia? Ez. Gero arte ez da txarra, baina errutina da”), Argia 2 (“Elkarri bostekoa eman eta irten nintzen haren bulegotik. Ondo ibili!, esan zidan. Zorte on, erantzun nion”), DiarioVasco 2 (“Ondo ibili, Agustin!”), Elkar 7 (“–Ondo ibili –esaten du Ezekielek”), Deia (“Ondo ibili, laztana”), EiTB 45 (“Ondo ibili!! Agur!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo ibili adierazpidea 14: Joxemari Urteaga (“Kopetan musutxoa eman eta "ondo ibili Marie, au revoir! " esan zion.”), Xabier Etxabe 2 (“-Ondo ibili, eta kontuz etxe aurreko errotondan buelta gehiegi eman gabe”), Urtzi Urrutikoetxea (“Hor egin digu agur, "ondo ibili", eta aitarengana hurbilduz isilpean esan dio: "guk hori ulertzen dugun moduan, jauna, zuk eta biok"”), Javi Cillero (“Ondo ibili Parisen”), Bernardo Atxaga (“Ondo ibili!”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Ondo ibili!”), Anton Garikano (“Iluntzeko zortzietan, ezta? Ondo ibili.”), Anjel Lertxundi (“Ondo ibili; zaindu amona, e?; kontuz hoztu mendi horietan”), Koro Navarro, Jon Arretxe, Joxean Sagaztizabal, Joanes Urkixo, Migel Angel Mintegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo ikusia egon
1 da ad.-lok. Ontzat hartua egon. Ik. ikusi1 4. Ez dago ondo ikusia irakurtzen ez duzula esatea. Ez zegoen ondo ikusia emakumeak plazan edota tabernetan ikustea. Kultura batzuetan ondo ikusia dago elikatzeko baliorik ez duten substantziak irenstea.
2 da ad.-lok. Estimatua izan, aintzat hartua izan. Lan egiten duena ondo ikusia dago.

Aztergaia: ondo ikusia egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo, ikusi eta egon sarreretan.

ondo ikusia izan
1 da ad.-lok. Estimatua izan, aintzat hartua izan. Lehen entzute handikoa eta ondo ikusia bazen, orain hainbat ospetsuagoa zen. Aurrerantzean, ama ez zen izan ondo ikusia etxe hartan.
2 da ad.-lok. Ontzat hartua izan. Azalpen teorikorik barik ulertuko du gizarterik modernoenaren habian bertan Biblia erakustea ondo ikusia dela.
ondo izan
interj. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ongi izan. Laster arte eta ondo izan. Tira, utzi egin behar zaitut; ondo izan.

Aztergaia: ondo izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO IZAN a) (Expresión amistosa de despedida). Que te, os... vaya bien. Cf. Urruz Zer 144: Bijuaz eta bitez ondo izan beti, baña ibilli bitez gugandik urruti y Basarri 138: Bazoazte ta, agur anaiak; / saiatu ondo izaten. v. ONDO IBILI. Agur eta ondo ixan eta arexetara egingo ebala abinddurik [...] juan zan. 'Haciendo una graciosa reverencia como se usa en la montaña, prometió hacerlo sí y [...]'. Otx 148. Agur anaiak, agur arrebak, / ta guztiok ondo izan. Lasarte in Uzt Noiz 130. Ondo izan, ama; ondo izan, aita; berdin Iñaxio ta Periko. TxGarm BordaB 40 Eta Muxika aldian / ondo ondo izan. Uzt Noiz 59. Gu ere ez gaituk iñoiz aztuko, / i're ondo-ondo izan. TxGarm BordaB 133. b) ONDO-IZAN. Bienestar, felicidad. v. ONDO-IZATE. Ezkontza-eguna, ondo izanaren biaramuna. MAtx Gazt 33.

adib.: eskaka adb. Eskatzen, eskean. Ik. eske; eskez. Beti arituko naiz Jaunari eskaka, ondo izan zaitezela.

ondo izan 61: Karmel (“Ondo bizi, ba, gaztaroko egunok, zu maitasunarenlarrosa-zidorra, eta zuok ibiltariaren zidor guztiok,ondo izan!”), Elkar 7 (“Ezerekin ez, oro har. Beno, ondo izan!”), Berria 4 (“Beraz... ondo izan, eta zoriontasuna denentzat”), EiTB 47 (“LEO: Ondo izan“), Goiena (“Ondo izan. Agur”), UEU (“Espero dut ni baino egokiagoa den jendea nahiko aurkituko duzuela. Ondo izan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo izan 11: Berria (“Igual astirik ez? Ondo izan”), Patxi Zubizarreta 2 (“Ondo izan, Karmelo, eta ostera ere mila esker”), Josu Zabaleta 2 (“-Agur, Eligio! - egiten zuen oihu Ninik - diosal egiten diat, ondo izan hadi! - baina pauso batzuk eman zitueneko, berriro atzera itzuli zen”), Lopez de Arana (“Agur eta ondo izan”), Joxemari Urteaga (“Ondo izan, señora”), Elizen arteko Biblia (“Ongi egingo duzue horrelakoetatik alde egiten baduzue. Ondo izan!”), Eduardo Matauko (“Ondo izan da, izan den bezala, hala eta guztiz ere... eskertu nahi dizut azken hatseraino”), Xabier Etxabe (“Ondo izan, Etxabe”), Fernando Morillo (“Alazneri zuzendu zitzaion -: Ondo izan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo-esan
1 iz. Laudorioa; hitz onak. Ik. ongi-esan. Ondo-esan, erregu eta balakuekin ekarri nahi gaitu. Zer balio dio pobreari zure ondo-esanak?
2 iz. Aholkua. Azkenez, ondo-esan bat nahi dizut eman, iloba.
3 iz. Ondo esan den gauza. Plazagizonek dioten moduan, ondo-esanak ondo hartu eta gaizki-esanak barkatu.
ondo1
1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ongi; ontsa; bapo. Ondo bizi da. Ondo da. Nahiko ondo atera zaizkio kontuak. Ondo al dira etxekoak? Esanak ondo hartu beharrean. Ondo ikasi hori. Ezteiak ondo, Miren? Txit ondo. Oso ondo ezagutzen dugu elkar. Agur, osaba, bihoa ondo! Ondo pasa. Txalupak ondoen ikusten ziren lekuan. Alaba ahal zen ondoena apainduta bidaltzeko. Gure beldurra hori da, ondoegi erre beharrez, opil goxo hori ez ote diguten emango sekula. Azaldu zen Lesakara emakume ondo jantzi bat. Berak egiten zituen salaketak guk eta beste askok ondo ikusten genituen.
2 adb. adkor. Ederki, oso. Ondo dakizu ez direla isilduko. Barrua ondo berotua Nafarroako ardo beltzez. Ondo damututa daude, bai. Ondo galanta da zuen mutikoa. Ondo ederra huraxe! Ondo asko dakizu nire bihotzak nor duen aukeratua.

Esaera zaharrak

Azkar eta ondo, usoak hegan. Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan. Ondo eginen pagua, ate ostean palua.
ondo2
1 iz. Zerbaitentzat edo norbaitentzat, hura ukitzen duen edo hurbil dagoen aldea. Meta ondo batean etzan zen. Bide ondoetan eta bidegurutzeetan suak egitea. Ibai ondoetara irteten da gauetan. Etxe ondoetako soroetan.
2 iz. Ondorengo denbora. Ik. bazkalondo. Hitzaldi aurreak eta hitzaldi ondoak ez dira egokiera erosoak izaten berriketa lasairako.
3 iz. (Errepikatzen den hitz baten ondoan, erantzunetan, indargarri gisa). Ik. oste2 3. Zer hitz eta zer hitz ondo? Zer emazte eta emazte ondo!
ondo3
1 iz. Batez ere Ipar. Enborra; zurtoina. Badira arbolak adarretara sobera ematen dutenak, ondoa meharregi gelditzen delarik.
2 iz. Batez ere Ipar. Zenbait landare edo zuhaitzen banakoa. Ondo zaharraren muskil berriak. Belar ondo bat.
ondoan
1 (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zure ondoan jarri nahi dut. Zesarren gorputz odolduaren ondoan harriturik. Etxe ondoan. Ohe ondoan zegoen. Hona hemen elkarren ondoan hiru paradigmak. || Etxearen ondo-ondoan.
2 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Erdal itzulpena ondoan dakarrela. || Ondo-ondoan genuen.
3 Aldean. (Erkaketetan). Horren ondoan, beste guztiak eskas eta ezerez baitira.
4 Atzean, atzetik. Ik. ondotik. Zatozte nire ondoan. Laudorioen ondoan dabilena.
5 (Denborazko testuinguruan). Ik. ondoren1 4. Meza ondoan. Gerra aurretik, gerratean eta gerra ondoan ikusi dudana. Oñatiko Batzarraren ondoan argitaratu zuten liburu lodia. Bizkai-Gipuzkoetako burdingintza galduan gelditu zen 1650 ondoan. Larretan sua hasi da hedatzen, eguerdi ondoxean. || Bokal itxien ondoan, a, e bihurtzen da euskalki batzuetan.
6 (Aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Batxilerra egin ondoan, fabrikan hasi nintzen lanean. Tratu eder bat egin ondoan sartzen dira ostatuan.
7 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Hastean bozkario arin bat, ondoan tristezia pisu bat. Ondoan datozenak ere bitarikoak dira.
Loturak

Esaera zaharrak

Jauregiko emaitzak, eskea ondoan.

Aztergaia: ondoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: etxe ondoan, gerra ondoan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondoez
iz. Zernahi arrazoirengatik ongi ez dagoen pertsonaren egoera; bereziki, makalaldi arina. Ik. ezinegon. Oihenarten ezinegona eta ondoeza gorputzekoak baitziren, arimakoak baino gehiago. Bizitzaren laburrak eta bukatu beharrak uzten digun ondoez haren pareko garraztasuna. Ez digu berri horrek ondoez handirik ematen. Bere bihotzeko ondoezak agertu zizkion. Ondoez batean nork zaindurik ez zeukala. Ondoezaz oheraturik dago. Norbaitek buruko mina nahiz beste ondoez bat daukanean.

Aztergaia: ondoez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. / AS: ondoezik.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ondoeza egin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ondoezik.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ez.

ondoeza egin
zaio ad.-lok. Ondoezik jarri. Ondoeza egin al zaizu, Dabid?, edan ezazu ur pittin bat. Pozaren pozez, ikarak hartu zuen eta ia ondoeza egin zitzaion.

Aztergaia: ondoeza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-07-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ondoeza egin azpisarrera: Urruz Urz ("An dago gaixoa ondoeza eginta trabenan"), Aran-Bago ManMed ("Ondoezak egiten zaizkala gaxo dagoanari, edo izerdi aundi [...] batzuen itxuran edo [...] lozorroaren itxuran").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondoeza egin 1, X. Mendiguren B. ("Trumoinaztargitximist bandolariak eusten zion ondoeza eginik zegoen Stief andreari eta fregatzeko uraz bustitzen zion aurpegia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondoeza egin : HiztEn (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondoeza egin : ElhHizt (AS), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondoez sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

zaio ad.

ondoezik
adb. Ondoezaz. Ondoezik bazaude, zoaz etxera. Ondoezik dabil aspaldian.
Loturak

Aztergaia: ondoezik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondoez sarrerari dagokion azpisarrera.

ondoko1
1 adj. (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Eliza zaharraren ondoko etxetxoan jaio zen. Sukalde ondoko aulki batean eseria. Oñati ondoko harrobi batean. || Elizaren ondo-ondoko etxe batean.
2 adj. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Judea guztian eta ondoko bazterretan. || Trabarik handiena uraren harrabotsa genuen, ondo-ondoko errekatik.
3 adj. (Denborazko testuinguruan). Ik. ondorengo. Meza ondoko otoitzean. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia. Hurrengo egunaren ondokoa. || Handik ondoko maiatzaren 21ean.
4 adj. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Hitzaldiak euskaraz eman nituen, nahiz ondoko elkarrizketak erdaraz izan ziren. Pazko bezperatik hasi eta ondoko aste guztia. Orduan Jesusek ondoko parabola hau esan zien: (...). Ikerketak ondoko egunean jarraitu zuen, egunsentian (Ik. biharamun). Ondoko egun batez, ama hark jakin zuen (...). Lehen partea dei daiteke gaztetasuna; ondokoa, adin ona; azkena, zahartasuna.
5 adj. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Bekatutik ilki ondoko poztasuna.
6 adj. (Harridurazko esaldietan, errepikatzen den hitz baten eskuinean, entzun berri denarekiko desadostasuna edo nolabaiteko asperdura adierazteko). —Ipuin horrekin zure amamagana, mutil, berak sinetsiko du! —Ze amama eta amama ondoko!, egia da!

Aztergaia: ondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izlg.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

52.1: izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  ondo hitzaren azpisarreren artean agertzen denean izenlaguna dela adierazi.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): azpisarrerari izlag. oharra erantsiko zaio.

ondoko2
1 iz. Ondoan edo ondotik datorren pertsona. Ik. ondorengo. Gu hilko gara, gure ondokoak ere bai. Hizkuntza ondokoei helarazteko. Ikazkinaren federik ez dugun Kanten ondoko batzuek besterik jakin nahiko genuke.
2 iz. Kargu edo egiteko batean beste baten ondorengo den pertsona. Ik. oinordeko 2. Apezpikuak dira apostoluen ondokoak. Onartu behar izan zuen aita Ignazioren ondoko bilakatzea. Eneko Arista utzi zuen ondoko.

Aztergaia: ondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izlg.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

52.1: izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  ondo hitzaren azpisarreren artean agertzen denean izenlaguna dela adierazi.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): azpisarrerari izlag. oharra erantsiko zaio.

ondokotasun
iz. Ondoko izatea; ondarea.

Aztergaia: ondokotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ondonahi
iz. Onginahia. Jaungoikoari bereganako ondonahi bizi-bizia erakusten diogu.

Aztergaia: ondonahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

onginahia.

ondora
1 (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Mutikoa buruzagiaren ondora hurbildu zen. Heldu zen azeria etxe baten ondora. Ate ondora joan ziren. Paris utzi eta Hernanira dator, Donostia ondora. || Betor nire ondo-ondora. || Ate ondoraino hurbildu zen.
2 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Done Petriri ondora joan zitzaion, eta saihetsean jota, esnatu zuen. || Ondo-ondora hurbildu zaizkigu. || Joan zaitezte isil-isilik ondo-ondoraino.
Loturak

Aztergaia: ondora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondoratu, ondora/ondoratu, ondoratzen
1 da ad. Ondora joan. Ik. alboratu; alderatu. Belaunikatu zeneko, norbait ondoratu zitzaiola sumatu zuen dardaraz. Miren negarrez ondoratu zitzaion aitari.
2 da ad. (-en atzizkiaren eskuinean). Samariar bat ere handik igarotzen zela, haren ondoratu zen eta urrikaldu zitzaion.

Aztergaia: ondoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ondoratu, ondora(tu), ondoratzen. da ad. 'alboratu, alderatu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ondoratu, ondora(tu), ondoratzen.

Sinonimoa(k)

alboratu, alderatu.

ondore
1 iz. Ondorioa. Bekatua eta bere ondoreak. Zer ondore izan dute zure ahaleginek? Ondore larriak segitzen dira hortik. Erabili diren sendabideek ondore onik izan ez dutenez gero. Nahi hutsa, ondore gabeko nahia, eragin indarrik gabekoa.
2 iz. Norbaitengandik sortutako gizakien multzoa. Ik. leinu. Zure ondorea lurreko hautsa bezain ugaria izango da. Ondore handi baten buru eta aita. Jakoben ondorea hartu zuen Jainkoak bere herritzat.

Aztergaia: ondore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'ondorioa'. 2 'leinua'.

ondorean
postpos. Ondoren.

Aztergaia: ondorean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. ondoren.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

ondorego
1 iz. Ipar. Oinordekotza. Ondoregoa haren ahaide hurbilenei emango zaie.
2 iz. Ipar. zah. Ondorea, norbaitengandik sortutako gizakien multzoa. Adamen ondoregoa.

Aztergaia: ondorego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondorego 1, Dv LEd ("Herioa jausten da lurrera; esku hartzen du Adamen gainean; hura eta haren ondorego guzia ebakitzen du, hala nola ephaile batek sorro bateko belhar guzia etzanarazten baitu bere sega-ukhaldien azpian"). Ik. ap DRA, Dv-en itzulpenekoak: Lk 20,14: "Hau da premua, dezagun hil, geldi dakigun ondoregoa"; Has 5,1: "Huna Adamen ondoregoaren liburua"; Zen 27,11: "Bainan aita-aldeko osabarik ezpadu, ondoregoa haren ahaide hurbilenei emana izanen zaiote".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Sektore jakin bateko informazioa

IrakBa: ondorego 6 (Has 3,15; Za 2,16; Si 24,13; Heb 11,18; Ap 22,16; eta ondore 22, ondore-parte 1, ondorekide 3, ondoretasun 1); TesBer: ondoretasun 17.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondorego : HiztEn; ondoregotza : AB38 1 (J.M. Arrieta Gizartea/7), Euskalterm 1 (ondoregotzarako lege — ley de sucesión) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondorego : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila (ik. ondorio), Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk 2. itzulirako utzia (1998-11-26).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 Zah. 'ondorea'. 2 'ondoriotasuna'.

ondoreko
adj. g. er. Ondorengoa, ondokoa. Gerra ondoreko urte ilunetan.

Aztergaia: ondoreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondoreko 29: Ax 2, Mb IArg I, LE Prog, Inza Azalp 17, Ir YKBiz, EA OlBe, Or 3, MEIG, Mde Pr, Gazt MusIx // Ax: "anarteraiñoko eta ondoreko egitekoak, eta atsekabeak", "ondoreko irabaziaren eta plazentziaren segurantzak"; Mb IArg I: "errerik ill zen batek bere ondorengoei baño ondoreko gaiztatu dituenei testament gaiztoagoa uzten diena"; LE Prog: "naiz doazila ura bera gauzak, naiz kexa daizela gero ondorekoak"; Inza Azalp: "aiengatik egin zittuan arrigarriaz ez aztutzeko, ez berak eta ez beren ondorekoak", "etzekitten nor dan Jaungoikoa, nola eta zertako sortuak ziran eta il ondoreko etzekitten deus ere", "Jesusen ondoreko lareungarren urtean", "Birjiñaren bildurra ta bere ondoreko baiezkoa"; Ir YKBiz: "Orrela ageri da Yesus egiaz Abraham eta Dabiden ondorekoa dala", "ori agitu zitzaien Apostoluai ta beren ondorekoai"; EA OlBe: "ezpaitiok bertso-metaga'ri biltze-lan ondoreko potorik ipiñi"; Or 3: "Kristori dario, itzari dario, Benardok liokenez; itz orren oiartzunari, ondoreko ixiltasunari"; "Gizon aundi aunitz, ondorekoak ukaiteko gai ziranak" — imitatione dignissimi; MEIG VIII: "gerra ondoreko urte ilunetan"; Mde Pr: "biloba edo ondoreko"; Gazt MusIx: "ezta berezienik aitorrezko jakitearen berria, errotiko adirazte sakona baño, ez kultura baten edesti arauzko ondorekoa, kultura ura sortarazi izan zuen barne-joeraren eskuratzea baño".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondoreko 3: a) 'ondorioa', G. Garriga ("Idazleetako bakoitzagan gai bi batu ziran, ondoreko au ekarri zutenak"); b) 'ondorengoa, ondokoa': R. Irizar ("Kontzilio ondoreko Elizak"); Or ("Adi-itzaren ondoreko quod euskeraz -tea'ren eta -na'ren bidez esazu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondoreko : DFrec 5, HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondoreko : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, Lh DBF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua (1998-11-26).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ondokoa.

ondoren1
1 postpos. Atzean, ondoan. (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Literatura baten loraldietan itzulpenak berez datoz, gorputzaren ondoren isatsa datorren bezala. Orobat hitz barruan, l eta n ondoren.
2 postpos. Atzetik, ondotik. Zure ondoren dabilen hura ezagutzen duzu. Bere seiehun gizonekin Amalektarren ondoren abiatu zen.
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Apaizak jende guztiaren aurrean jarri ziren, hamabi harriak zeramatzatenak ondoren zituztela. Ondoren datorrena.
4 postpos. Ondoan, ondotik. (Denborazko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Azkueren hiztegiaren ondoren, beste hiztegi bat egin zen. Trento aurretik eta Trento ondoren. Gerra ondoren gauzak franko aldatu ziren. Hegelen ondoren eta haren ondorengoaren ondoren. Bata bestearen ondoren kaleratu ziren. Gerra ondorengo literatura. Nekazaritzako lanbidea da artzaintzaren ondorengoa. Norbaitek pentsatuko du, ondorengoak ikusi orduko, erotu egin garela. Semea galdu ondorengo atsekabea. Jan aurre eta ondorengo otoitzak.
5 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Batzorde horiek oso bestelakoak izan ziren, ondoren ezagutu ditugun diputazioen aldean. Hizkuntzaren egoeraz hitz egin beharko dut aurren-aurrenik, eta euskal literaturaz ondoren.
6 postpos. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Egilea hil ondoren, eman zituzten argitara olerkiak. Gure berri jakin ondoren, euskararen berri onak zabalduko ditu Europan.
Azpisarrerak
ondoren2
iz. Ondorioa. Bekatuaren ondorenak. Badakigu zer ondoren izan zuten bere ahaleginek.
ondorenean
adb. Ondoren. Gizon batzuk isilak dira, ardoa edan artean; ondorenean hasten dira, denak hizketan batean.
Loturak

Aztergaia: ondorenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondoren 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondorengo
1 iz. Ondoan edo ondotik datorren pertsona. Ik. ondoko2 1; jaraunsle. Aurrekoengandik ondorengoetara doan lokarri zaharra eten ez dadin. Done Petriren ondorengoa baita. Gure ondorengoentzat gelditzen da, gure gazte eta gazteagoentzat, egiteko hori.
2 iz. Bestek hasitakoari jarraitzen dion pertsona. Goragotik zetorkien tradizioaren ondorengo umil ziren. Izenak eta obrak ondorengo eta oinordeko politikoen premian izaten dira, iraungo badute.
3 iz. Pertsona edo animalia batengandik sortutako pertsona edo animalia. Adamen bekatua igaro zen haren ume eta ondorengo guztietara. Ondorengo ugari emango dizut eta herri askoren sortzaile bihurtuko zaitut. Ondorengo guztiak alabak zituzten. Euskaldunok orain hazten dugun behi gorria antzinako hemengo mendietako betizuen ondorengoa da. || Latinaren ondorengo diren erdarak.
4 iz. Ondorea, norbaitengandik sortutako gizakien multzoa. Hegelen ondoren eta haren ondorengoaren ondoren.

Aztergaia: ondorengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondorengo 303: Mb IArg I 15 (adib.: "testamentuz bezala uzten zaitut nik nere ondorengo guzien illtegitzat eta obitako"); Cb 4 (adib.: "Erriko buruak orrela badabiltza, beste ondorengoak nola ibilliko dira?"); Ub 29 (adib.: "aren humeak, ta ondorengo guziok, bizitzen asi horduko, jaio baño ere lenago, amaren sabelean arkitzen gera bekatuz zikinduak"); Mg 7 (adib.: "irago zan kastiguba euren ondorenguetara"); VMg ("ondorengo onik ez zekarten ipui eroak"); Gco 12 (adib.: "ondorengoai begiratu ezkero, pekatu mortalean bizi dirala erraz ezagutu balezake"); AA 16 (adib.: "Jakoben umeak, eta ondorengoak etzuen galdu Jainko egiazkoaren ezaguera"); JJMg BasEsc 2 (adib.: "Bedeinkatu zituban, eureen ondorengoz luurra beteetako"); fB Ic 4 (adib.: "Jaungoikuak bedeinkatu, ta santutu biarrian ezkontzia eurentzat, ta ondorenguentzat"); Añ GGero 10 (adib.: "Aita prestu onradu ondo ikusi bat ilten danean, bere ondorengo gelditzen dan Seme umezurtza leku askotan da aitaren maitetasuna gaitik ondo etorria"); It Fab 4 (adib.: "aekin bezelaxe ondorengoakin fueroak goardatzeko fede onarekin"); Izt C 12 (adib.: "argia ikusi ere berekin beren ondorengo guztien patu onerako"); Lard 30 (adib.: "berak galtzeaz gañera, ondorengo guziak ere ondatu"); Arr GB ("gertakari triste hura, ondorengo guziak jakin zezaten"); Aran SIgn ("Gertaera onen ondorengoa izandu zan len baño begiramentu obe ta geiagoz bere erakusbideai jarraitzea"); Xe ("ondorenguen eskarmentua egongo da emen"); AB AmaE ("Gerrak daukezalako ondorengo txarrak"); Ag 11 (adib.: "eure gurasoen poz da atsegiña ziran ondorengoak"); Moc Damu ("seme bakarra ta apaiz egitia, gure baserri Jauregi-eder deritzaiona ondorengorik gabe gelditzeko"); Itz Azald 6 (adib.: "zergaitik irago bear doguz guk pekatu aren ondorengo eta gatxak?"); A Ardi ("Jainkoari atsegin dakiola nere ordezko emen izatea, noizbait ondorengo izan dakidan"); Kik 3 (adib.: "Adanen ondorengoen artean ete-da iñor"); Inza Azalp ("ondoan jarri zuan Jaungoikoak gizona atsegiñezko lorategian ura landu eta zaindu zezan bere ondorengoentzat"); Muj PAm ("an gertatu zana guri esatera, gogoan iduki dezagun, gero gure ondorengoai guk ere edestu edo kontatzeko"); Altuna ("andikijen ondorengua zan"); Kk Ab II ("itandu neutson ia bere aitaren misiñuak etxien zelako ondorenguak euki dituen"); Tx B II (adib.: "ondorenguak maite dituzu egiñagatik zartzera, istimatuko zaitu semiak ola portatzen bazera"); Otx 2 (adib.: "Asabatzat eta ondorengotzat, nortzuk dozuz gorantzakuak eta berantzakuak?"); Ir YKBiz ("Abrahamen seme edo ondorengoak ziralako"); Ldi IL (adib.: "Geroztik eta guda orren ondorengo bezela, ark aitatutako errietarik zenbaitek askatasuna iritxi dute"); JMB ELG 3 (adib.: "euskotarren giz-eredua Almeriatar lantzekoenagandik eta beroien ondorengo ibertarrengandik oso berezkatua beti izan degu"); Eguzk GizAuz ("bere ondasunak jarauntsiz ondorengoai izteko daukan esku bidea"); ABar Goi 6 (adib.: "I aiz nere izena daramana; nere ondorengo"); TAg Uzt 3 (adib.: "Batbateko eriotz au lupuaren ondorengoa da"); Zait Sof ("gaitz-mueta oro yausten dira, belaunik-belaun etorri datozen ondorengo ugarien zear"); Erkiag 2 (adib.: "Aintziñako bale-zale ta makallau-zaleen ondorengoak ditugu"); Etxde 5 (adib.: "Ondorengo bertsuok gizaldiz-gizaldi erriak gure eunkiraño ekarri dizkigu"); JAIraz Bizia 2 (adib.: "adixkide onari eutsi bear zaio biotz biotzez, amaren ondorengoa duala xinixtuz"); MIH 18 (adib.: "Gure ondorengoak agian gu baino garbiago aurkituko dira oraindik kutsu horretatik"); Munita 7 (adib.: "Nik sartuko dizkiat, baño nere ondorengoak artuko dizkitek"); MEIG 39 (adib.: "Hark jotzen zituen doinuak bizirik daude oraindik, izan baitzituen ondorengoak"); Mde Pr (adib.: "Norüergar inbasoreen ondorengoak gurutzatu eta nahastekatu baitziren Irlandar jatorrekin"); Txill Let (adib.: "igarri egin dizaiokezu ondorengoari"); Anab Poli ("Aitak bere aldetik ere pixkatxo bat itzegin zuan itzaldiaren ondorengoari beltzura kentzeagatik eta ala olde onean jaiki ziran maietik oerako"); NEtx 8 (adib.: "bertsolari etziranak, zer egin bear zitekan ondorengoak ekartzeko?"); Bilbao IpuiB (adib.: "batek badaki zer beste ondorengo txarrik etorri al leikizun"); Basarri ("Ondorengoak dauzkat etxean nagusi"); Arti Ipuin ("esaten zuten Noeren laugarren seme baten ondorengoak zirela"); Vill Jaink 5 (adib.: "Biziko gera gure ondorengoetan"); BEnb NereA ("Ondorengoak ez beie galdu zuk dozun edertasuna"); MAtx Gazt 8 (adib.: "Aur-egarria, au da, ondorengoak uzteko gogoa"); Ibiñ Virgil 4 (adib.: "Kisalpinako iaurlaritzan Polionen ondorengo izan zan"); Etxba Ibilt 2 (adib.: "Odozko gaztelu-jauregixan bizi zan, zaldun jator jaso bat, italiarra bera, erregian ondorenguen artekua"); Berron Kijote ("ez zuan soldata ordaindu bearrik izango, ondorengoei izan ezik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondorengo 146: R. Artola ("gu ilko gera ta da Dugiols biziko, ondorengo guziyak dute ikusiko"); KristDotriña 1905 ("Jesu-Kristok eman ziela doai ori San Pedrori eta bere ondorengoai, eta ori sinisten eztuana erejia dala"); M. Jimeno 2 (adib.: "Jaungoikoak aukeratuba izatea baño beste gauzik etzuan bear ondorengoentzat"); Elizondo KristPE ("Adanen ondorengo bezela ordaindu bear dezun zorra"); Etxeg Itzaldiak II 2 (adib.: "Donosti'ko Engomez'ek eta bere ondorengoak eskatzen zuten"); E. Urroz ("Birautua izan zan suge gaiztoa oraindik ere Ebaren ondorengoen aurkezka naiko dabil"); Peregrinatio ("garai artan beren ondorengoai berririk eman bearrik etzitzaion zoritxarrez iñori gogoratzen"); El Día 1931 ("Gure gurasoengandik datorkigun izkuntza utzi dezaiotegun ondorengoai ere"); B. Gerra ("Gure gurasoai aurresan bezela; Abraam eta betiko ondorengoai"); Eguzk GizAuz ("Gizon bakotxak zerbaiten jaun ta jabe izateko ta bere ondasunak jarauntsiz ondorengoai izteko daukan eskubidea"); Aranzazu 1936 2 (adib.: "Prantziskotar euskal-mixiolari jatorren ondorengo"); Mde (OEHko testuinguru berean); G. Garriga ("Gure alfabeta-arauzko iztegiak, antziñako liburu aen ondorengoak dira"); Ker 4 (adib.: "Migel, tolosarra, Bidania'ko etxeko ondorengoa"); Ibarg ("Belaunik-belaun eratorri iakeen ondorengoei"); Lab ("Ez du ondorengo txarrik"); Etxde ("oiñordeko edo ondorengo jarria"); E. Muxika ("Ugo ta Rikardo-ren ondorengoak mistika-lanetan asmo ta zaletasun berdiñak agertuko dituzte"); Biologia 1968 ("ondorengoek ez dute bitarteko ezagugarririk"); Oihenart Taldea 2 (adib.: "Aigino [Genialen ondorengoa] duke militarra"); A. Zavala ("Ondorengoak antxe bizi dira"); M. Ariztia ("Arratoi bikote bakoitzak, bere ondorengoekin"); Lab ("Aren seme-alabak eta ondorengoak gaur ere oso sartu ta ezagunak dira Bilbo'ko gizartean"); L. Dorronsoro ("Auen ondorengoak dira"); J.A. Goiria 3 (adib.: "Lenengo eliz-idazleak be ontzat dauke Pedroren burutza ta bere ondorengoetan be jarraitu bear dauala diñoe"); A. Begiristain 2 (adib.: "Ire ta emakumearen artean, ire ta aren ondorengoaren artean, etsaigoa jarriko diat"); JMB LEG ("Neolitos Garaian gure mendietan ibili ziren betizuen ondorengoak dira"); MIH ("Ate joka ditugu dagoeneko deus gutxi ezagutzen ditugun ondorengoak"); X. Kintana ("gure ondorengoak gorenkiak bezain argiak edo eta are argiagoak ere izanen lirateke"); A. Zelaieta ("gotzain berria apostoluen ondorengoa dela"); J. Arostegi 2 (adib.: "gure ondorengoen mundua"); Zug 2 (adib.: "Abrahanen ondorengoek aginduok beteko zituztela agindu zuten"); Azurm ("Thrakioen ondorengo bezala har daitezke"); GMant ("amalau urtean bere osaba gotzain zar baten ordelari izan zan, eta il zanean bere ondorengo"); Agur 1974 ("Ara joan ziran euskal-artzaiñen ondorengoak geienak"); X. Lete ("Fabra, Pla, eta beste asko, "Renaixensa" deitu zen kultur eta politikal mugimenduaren ondorengo ziren"); SM 5 (adib.: "inork eztu T. Aranzadiren zehaztasunik euskarazko izenetan, ondorengoak beranetik baliatu badira ere"); Bizia lurrean (1) ("Gaur bertan ere haien ondorengoak bizirik ikusten ditugu"); Onaind ("Ala Kristok Lazaro'rekin bezela egingo ote dute gure ondorengoak?"); Andoain'go erriak ("gaurko eta ondorengoentzako oroigarri ta eredu nolabait izateko asmotan"); Kondairan zehar ("Borbon-eko Enrike, hots, Nafarroakoa, izendatu zuen bere ondorengotzat"); Elorza ("Kartagotarrek, feniziatarren ondorengoek"); J.A. Agirre ("Aaron-en ondorengo batekin, Isabel-ekin alegia, ezkondua zegoen"); J. Arregi ("Gure ondorengoak ta Euzkadi gure aberriak eskertuko dauskue"); IkastolaGazt 1978 ("Zure erregetza ez da zure ondorengoengana igaroko"); M. Legasse ("hizkuntzak baltsamoz momifikatzen dituzten espezialistek gidaturiko bisitetan, ikusten ahalko zuten gure ondorengoek"); G. Egaña ("Nun dira lenengoetako kristau-talde arek sortuazi bear zitukean ondorengoak?"); F. Ibargutxi ("Beronek, azken errege sajoiaren ondorengoa zenez, lekutik ez mugitzearena egin zuen"); J.M. Artzalluz ("Patriarka onen ondorengoak Zuia ibarra aukeratu bere bizi-toki"); Etxabu ("Ezin esan daiteke ondorengorik"); F. Krutwig ("ezen geu, borzkarren mendean Eiralandatik Dalriadan apobasia egin zituzten klanen ondorengoak ez garela"); Gipuzkoako geografia ("Bianditz eta Aritxulegiko maldetan hasten diren beste batzuren bilketaren ondorengoa da"); Saioka/7 ("berak eta bere ondorengoek zentzurik eta oztoporik gabe eduki dezaten"); UZEI 4 (adib.: "Jakobson-ek, Saussure-ren ondorengoak baztertutako diakroniazko ikerketak berpiztu zituen"); M. Manterola ("ainbeste pasiatu gabe azitzen ziran orduko umeak, zarrenak ondorengoai lagunduaz eta al zan modur"); K. Arzac ("Galiziako goipaisajista izendatu zuten hark ondorengo gabe alde egin zuen"); Vill ("Apostoluei egotzitako egitekoak mendeetan barna iraungo baldin badu, ondorengoak behar dira"); M. Etxaide ("ondorengo ugari edukiz eta sarri ugalduz harrapariek sortzen dizkieten galerak azkar konpentsa ditzakete"); Elhuyar ("Eboluzioan barrena beraien ondorengoak zeintzu izan diren kontutan harturik"); X. Portugal ("Ondorengoek, orain, etxearen edertasuna erakutsi beharko digute"); Ipuinak 1986 ("nere arbasoen ondorengoak eroriak ziren degradazio mailaren berri izateak zein puntutaraino atsekabetu ninduen"); J. Zulaika ("Ondorengook geure ikerbideetan itsuturik ez ote gauden aurrez aurre galdetzen digunean ez zaio arrazoirik falta"); Amaiur 1986 ("ondorengo guziak"); Korpus eguna 1986 ("Ondorenguak leku bat aurreratuko daue"); Zubk ("ondorengoa be, oraindik erdi-ume nitzala bizi neban"); K. Iturria ("Aita Añibarrok berak eta bere ondorengoek"); NZ/BBB1 ("hauek izango dute bizirik irauteko ahalmen handiagoko ondorengoak emateko posibilitatea"); X. Kaltzakorta ("Ene bizitzea garerdi-garerdian eten zan nire aita doilor eta deungea izan zalako, beraz ondorengorik ez izatera kondenatu ninduen"); B. Arana M. ("Goiko lauduna mantendu zuten lau modu autentikoak ondorengoak dira"); A. Martinez ("espezie baten barnean banakoek erditzen dituzten ondorengoak ez dira guztiz berdinak izaten"); J.L. Agote ("etorkin indoeuropar edo indoeuropartuen ondorengoak ote"); M. Manterola ("euskera bizi dan arte noizbait beuren ondorengoak entzun al izateko"); K. Zuazo ("ez zuen "gipuzkera osotua" bere ondorengoek erraz ikasi eta irakatsi ahal izateko moduan arautu"); Anai elkarte bat ("Gotzaiak Apostoluen ondorengo dira"); Mintzo eta kantu 1989 eta 1990 ("Profetak Dabiden ondorengo izango den Errege baten etorrera iragartzen digu"); GAO 1989 ("Plus honi dagozkio ondorengo kontzeptu indemnizagarriak"); B. de Arrizabalaga 2 (adib.: "Terranovako lekutako itsasoetara bale arrantzuean, erremuetan joaten ziran arrantzale bulartsuen ondorengoak"); OinLegBizk 1990 2 (adib.: "Asturiasko Printze duintasuna izango du eta beste tituluak Espainiako Koroa ondorengoari tradizionalki loturik daudenak"); L. Fernandez ("John Broadwood [Shudi-ren ondorengoa]"); G. Nazabal ("gizarte-klase ez-aberatsek ezin bait zezaketen ordurarte beren ondorengoak edo momentu historiko jakin batzuk betikotuko zituen erretratu bat egiteko luxurik izan"); I. Aldabe ("Bere ondorengoek ere lagundu zuten lanetan"); I. Zaldua ("Norvegiako migrarien ondorengoak ziren islandiar migrariek"); I. Aizpuru ("horren lekuko dira Euskal Herriko florarako azken urte hauetan etengabe azaltzen ari diren espezie berriak eta ondorengoetan ere seguru asko azalduko direnak"); I. Mendiguren (adib.: "neuk utzitako ondorengoak kanari domestikatuak bezala kaiolatan gordeak izan"); Gure Erria 1990 ("Aragikeritik etorri daitekezan ondorengo batzuk kentzeko"); R. Berriozabal ("jasotako makila ondorengoei ematen asmatzen badute"); Islam-a 4 (adib.: "Mohametek ondorengorik utzi ez zuenez"); J.A. Arrieta ("Leninen ondorengoak aldatu dira"); J.A. G. de Cortazar ("Izenaren lehen agerpen honek lehenagokoa eta ondorengoa bereizten ditu"); M. Lasarte ("Ori naikoa ez balitz bezela, ondorengoa izan da ortik onerakoa"); Aita Santuen Erroman ("helburu berari lotu zitzaizkion bere ondorengoak"); Orhipean ("Guzti honengatik hilobia eta etxea bereiztezinak ziren eta, batera, ondorengoari uzten zitzaizkion"); LurE/3 2 (adib.: "Haren ondorengoek ere ez zuten arrakasta handirik izan"); BAO 1992 ("Seme-alaben eta bestelako ondorengoen kopurua"); J.R. Aihartza ("ar kaxkar eta ahulenek ez dute ondorengorik izanen"); Arruti ("izandako ondorengoek senarraren arbasoen zoriona ziurtatuko dute"); Euskal Margolariak ("Ramón de Zubiaurre gazteak margogintzan egindako lehenbiziko lanetakoa da, mendearen amaierako hamarkadan Madrilen egin izan zuen ikastaldiaren ondorengoa"); Gizakia 4 (adib.: "ez dakigu "aferensis"aren ondorengoa ala ahaide zen"); P. Iztueta ("Hezkuntza da belaunaldi bakoitzak bere ondorengoari ematen dion kultura"); Mundua 1993 ("Horrelako eskasiek ondorengo sozialak ere badituzte"); J.M. Elexpuru ("Cromagnonaren ondorengoak"); J.M. Lertxundi 1 (adib.: "ondorengoen zabarkeriz zu"); A. Perez ("Animalia guztiek dituzte ondorengoak"); K. Gorostiaga ("biziko diren ondorengoen seme-alabak ere kutsaturik egonen direlakoan nago"); Muskiz AHA 2 (adib.: "burdinolea haren ondorengoen eskuetara pasatu zan"); Arrazakeria ("babes-eskabidea aurkezteko arrazoi zurigarriak hasiera ematearen ondorengoak izatea"); Harluxet HE ("Jose Maria Setien da bere ondorengoa"); J. Etxarri ("euren ondorengoentzat herentzia euskaldunarekiko partaidetza"); DNoticias 1995 ("Oreja de oso landare hau garai hartako ondorengoa da"); A. Lertxundi ("Akitaniako antzinako euskaldunen ondorengoak dira gaskoinak"); Egunk 1996 ("Yitzhak Rabin lehen ministro zenaren gobernuak eta bere ondorengo Simon Peresenak"); Baleike 1996 ("Zurien artean espainiarren ondorengoak ere badaude"); Xirrixta 1996 ("Denek... Alamuk, bere ondorengoek eta elefante guziek ezik"); ELAO 1997 2 (adib.: "jaten ematen eta laztantzen ari ziren jaioberria ez zutela beren ondorengoa, beste ama baten alaba baizik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondorengo : DFrec 16, AB38 4; AB50 3; HiztEn; LurE; Euskalterm 8.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondorengo : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

iz. // EBBk soildua (1998-11-26).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ondorengotza
1 iz. Beste norbaiten egitekoa edo lekua betetzea. Francisco Franco ohean hil zen 1975ean, ondorengotzaren inguruko kontuak ahal izan zuen bezain estu loturik. Lyndon Johnsonek hartu zuen Kennedyren ondorengotza.
2 iz. Oinordekotza, beste baten ondarea jasotzeko eskubidea. Ondareen gaineko zerga berriro jartzea eta ondorengotza zergaren tasa igotzea nahi dute hiru alderdiek.
3 iz. Norbaiten seme-alaba eta ondorengoen multzoa. Betiko iraungo du haien ondorengotzak eta beren ospea ez da desagertuko.

Aztergaia: ondorengotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-05-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-06-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ondorengotza : Lander Muñagorri (“Frankismoak utzi dizkigun ondorengotza batzuk”), Berria 2 (“hirugarren semea aukeratu du ondorengotzarako”, “Kennedyren ondorengotza”), Uxue Apaolaza (“ondorengotzan ez dugu pentsatu”), Iker Aranburu (“gutxiago pagatu beharko du ondorengotza zerga”), Ixiar Zubiaurre (“haren ondorengotzaren auziak”), Koldo Aldai 2 (“ondorengotzari segida ematea”, “ondorengotza historikoaz jabetzea”), EiTB 10 (adib.: “Presidentetzarako ondorengotza prest zegoela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ondorengotza 87: Berria 14, Elizen arteko biblia 33, Iñaki Iñurrieta 18, Patxi Zubizarreta 5, Iñaki Mendiguren 3, Andres Urrutia 2, Jon Alonso 2, Xabier Arregi 2, Xabier Olarra, Karlos Zabala, Elena Touyarou, Juan Luis Zabala, Jokin Urain, Koro Navarro, Alberto Ladron Arana, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Erabili gabea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

ondoretasun
iz. Izaki bizi batek bere ondorengoei biologia-ezaugarriak transmititzea. Ondoretasunaren legeak.

Aztergaia: ondoretasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
ondorik
Ondotik. Ondorik doazenak.
Loturak

Aztergaia: ondorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-rik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondorio
1 iz. Egite, egoera edo gertaera batetik berez segitzen den egite, egoera edo gertaera. Ik. ondore. Ekonomiarekiko aldakuntzek berehalako ondoriorik ez dute izaten beste zenbait mailatan. Berez datorren ondorioa. Horri darion ondorioa hauxe litzateke. M. Elizondo psikologoaren iritziz, emozionalki indartsuagoa denak ondorio gutxiago izango ditu (Ik. sekuela2).
2 iz. Ondorea, norbaitengandik sortutako gizakien multzoa; ondorengoa, ondokoa. Lauretan hogei eta bederatzi urtetan, ondoriorik gabe, garrotarren endako azken umea erori zen.

Aztergaia: ondorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra, s.u. konklusio.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ondorio, ondorioz atera, ondorioztatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

: ondorioa(k) atera: hauxe da nik ateratzen dudan ondorioa; ondorioz; ondoriozko Gram.: ondoriozko perpausak.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ondorioz.

ondorioa ekarri
du ad.-lok. Ondorioa izan. Horrek dakarren ondorioa da (...). || Zer-nolako ondorioak ekar ditzake horrek? Bere gain hartzen dituela auzibideak dakartzan ondorioak eta arriskuak. Egindakoak ondorio latzak ekar ditzakeela.

Aztergaia: ondorioa ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ondorioa ekarri forman jasotzekoa da azpisarreran gisa.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper