77 emaitza nor bilaketarentzat - [1 - 77] bistaratzen.

nor
1 izord. Zer pertsona? (-r- bakunarekin. Galdetzailea). (Pertsona bat edo pertsona bat baino gehiago adierazteko erabiltzen da). Ik. zein 4; nortzuk; zeintzuk. Nor da hau? Nor etorri da? Lehenbiziko maisua nor? Nor dira ene anaiak? Nor daude meza entzutera behartuak? Nork ekarri du? Noren bila zabiltzate? Norena duzu haurtxo hau, Maria? Norekin joan zara?
2 izord. (Galdera erretorikoetan). Nor naiz, beraz, herri oso bati kontuak eskatzeko? Nor harritzen ez da hitz horiek entzunda?
3 izord. (Zehar-galderetan). Zuk badakizu nor naizen, baina nik ez dakit nor zaitudan. Han egoten dira zain, nor agertuko. Noren erruz gertatu zen horrela, ez zait ardura.
4 izord. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Izango duzu nork maita. Bazegoen baserriarekin nork jarraitu. Haur txikiak nori utzi ez duenak. Bazen nori begiratua.
5 izord. Bakoitza (pertsona bati dagokiola). (bere edo kidekoren bat eskuinean duela). Israeldarrak nor bere lekura itzuli ziren. Nahitaezkoa da nor bere barrenean ezin hautsizko hesiz inguratua egotea. Nork bere eskua trebatzeko. Hor gabiltza, batetik eta bestetik, nork geure opilari ikatza nola hurbilduko.
6 izord. (Eskuinean beste galdetzaile bat duela). Azkenean ageriko da nor nola dabilen. Etxekoen artean genbiltzan, eta bakoitzak bazekien nor zen nor. Haren kontra, nork zer esango du?
7 izord. (Mendeko perpaus baten hasieran izenordain erlatibo gisa, hura-ren saileko erakusle batekin, aditz jokatuak bait- hartzen duela). Ik. nor ere. Baina nork begiratzen baitu haren hitza egiazki, hura baitan Jainkoaren amodioa konplitu da. Ezen nor hark igorri baitu, hura zuek ez duzue sinesten.

Esaera zaharrak

Dagigun ongi, eta ez dezagula beha nori. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Nor bere denborako, arbia abenduko. Nor bere zoroak darabil. Nori berea da zuzenbidea. Nori berea, Jainkoaren legea. Nork bere opilari ikatza. Nork nori, pazia zaharrak pertzari.

Aztergaia: nor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: nor edo nor, nor ere 1: nori ere pot eginen baitiot, hura da; 2: nor ere baitzara, adiskidea, barka iezadazu ene bizitasuna, nor izan: ez naiz nor auzi hau erabakitzeko, nor... nor...: herri berean bizi behar dugu, nork batera, nork bestera maite dugun herrian.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ik. EArauak 11.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa jasoz nor baino nor... -ago esapidea: Bat etorri ziren, nor baino nor amorratuago, Larramendiren kontra.

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

nor edo nor, nor ere, nor izan.

nor baino nor ...-ago
Bata baino bestea ...-ago, batzuk baino besteak ...-ago. Ik. zein baino zein ...-ago. Bat etorri ziren, nor baino nor amorratuago, Larramendiren kontra.
nor baitzen ere
Ipar. eta naf. Nornahi zela ere. Ik. nor ere 2. Nor baitzen ere potretaren egilea, ezagutzen zuen haurra.
Loturak

Aztergaia: nor baitzen ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NOR BAITZEN ERE Fuera quien fuera. Nor baitzen ere portretaren egilea, ezagutzen zuen haurra. Mde HaurB 68. Ama ezagutu izan dugu; aita, nihork, nor baitzen ere. Zerb Azk 107. Lascorreko jauna, nor baitzen ere, erran gabe doha deitzen zutela herrian "Lascor". Ardoy SFran 34.

Ez dugu aurkitu nor baitzen ere formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nor baitzen ere 3, Eneko Bidegain (“Nor baitzen ere mintzatu zena, ez zuen haren kontrako aiherkunderik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gutxi erabilia da, baina Eneko Bidegainek erabili du eta fidagarriak dira bere agerraldiak; beraz, azpisarrera gisa jasotzea egoki izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nor sarreran.

nor edo nor
Norbait. Nor edo nor hiltzen zenean. Nor edo nork asmatuko du.
Loturak

Aztergaia: nor edo nor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Zerrenda osagarriak

BizBerba: "noredonor (norbait): alguien".

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nor sarrerari dagokion azpisarrera.

nor ere
1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- hartzen duela). Dohatsu da nor ere prestuki bizi izan eta ongi hil baita. || (haina-rekin edo hura-ren saileko erakusle batekin). Nori ere pot eginen baitiot, hura da. Nor ere etorriko baita, haina ene laguna da. Norekin ere baitzabiltza, hura mespretxatzen duzu. Ezen nork ere baitu, hari emanen zaio.
2 (Perpaus kontzesiboak eratuz, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. nor baitzen ere; nornahi 2. Nor ere baitzara, adiskidea, barka iezadazu ene bizitasuna.
Loturak

Aztergaia: nor ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1: nori ere pot eginen baitiot, hura da; 2: nor ere baitzara, adiskidea, barka iezadazu ene bizitasuna.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

ere: gald. + ere + bait-/-en.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nor sarrerari dagokion azpisarrera.

nor eta nor
izord. Nor? (Galdetzailea). (Dagokion izenak pertsona bat baino gehiago adierazten du). Ik. nortzuk. Nor eta nor gelditzen zarete?

Aztergaia: nor eta nor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zein eta zein aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nor sarreran.

nor gehiago
adb. Nor gehiago izango, norgehiagoka. Lehen zatian nor gehiago aritu ziren, eta oso partida lehiatua jokatu zuten.

Aztergaia: nor gehiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NOR GEHIAGO. a) Compitiendo, a ver quién es más. v. norgehiagoka. Perlak, ta rubiak ere, / nork gehiago zebiltzan. "Compitiéndose". Lar Gram 383. Mâi-gaiñean nor-geigo [dantzan] apaltzera arte ekin. Or Eus 13. Nor-geiago ekin zidan. Berron Kijote 130. (Seguido de un vb. al que se refiere gehiago). Enderri guziak tinko, / Jesukristori il-Oparian / nork geiago lagunduko. SMitx Aranz 180. Zenbait urte lenago, Demokreitok eta Aigitoko lokarri-korapilatzaileek nork geiago iakin egina zuten. Zait Plat 14. b) (Sust.). Competencia, pugna. "Norgeixago, competencia. Norgeixagoko indarretan beste indartsu batzuegaz, eten zan" Etxba Eib. Norgeiago ontan, Platon eta iarraileak atera ziran garaile. Zait Plat 23. Klaustro-billerak, letradunen nor-geiagoak, iritzien egokiezak. Gazt MusIx 60.

nor gehiago 11: Argia (“Nor gehiago rock irmo eta jostaria da eta iluntzen badoa ere, taldearen marka oso presente duena”), Berria 10 (“Androidekin nor gehiago ari da sagarraren etxea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nor gehiago 3, Joan Mari Irigoien (“Eta hala sentitzen ditut usu neure baitan bi jaidura edo bi sentimendu kontrajarri horiek, bi zaldi balira bezala, elkarren aurka garaikarrean, nor gehiago”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

norgehiagoka adberbioaren baliokidea da, eta testuinguru morfosintaktikoki jakin batzuetan erabiltzen da. Hortaz, egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nor sarreran.

nor izan
Gauza izan, gai izan, duin izan. (Ezezko eta baldintzazko perpausetan erabiltzen da). Ez naiz nor auzi hau erabakitzeko; nor banintz ere, ez nintzateke sartuko nire gogoz behintzat. Eta zu nor bazara, emango dizu betiko bizitza dohatsua.

Aztergaia: nor izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ez naiz nor auzi hau erabakitzeko.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nor sarrerari dagokion azpisarrera.

nor... nor...
Batzuk... beste batzuk... Herri berean bizi behar dugu, nork batera, nork bestera maite dugun herrian.
Loturak

Aztergaia: nor... nor...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 1998-12-18
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nor sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  nor hitzaren azpisarreran artean nor... nor... sartu beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): azpisarrera erantsiko da honako adibide hau alboan duela: herri berean bizi behar dugu, nork batera, nork bestera maite dugun herrian.

nora
1 adb. Zer tokitara? (Galdetzailea). Nora heldu gara? Nora joan? Nora bihurtuko ditut begiak?
2 adb. (Zehar-galderetan). Ez dakizue nondik datorren, ez nora doan. Gertariek erabili gaituzte orbela bezala, nora ez genekiela.
3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Badugu nora begiratu gure inguruan eta geure baitan bertan. Berri zehatzagoen bila dabilenak badu nora jo. Baduzu lasaitzeko, hor nora joana.
4 (hara-rekin korrelazioan). Ik. nora ere. Zu nora, ni hara noa.

Esaera zaharrak

Eguzkia nora, zapiak hara. Haizea nora, kapa hara.

Aztergaia: nora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: norabait, nora edo hara, nora ere: nora ere doan, hara noakizu atzetik, nora ezean: itsasontzia nora ezean zihoan, nora gabe, norako.

Zerrenda osagarriak

RENFE: "Nora: Destino".

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

nora edo hara, nora ere, nora gabe, noraezean / nora ezean.

Atzizkien araberako erabakiak

-ra gald.ekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: nora edo nora. || 1- Ikus 26. oharra ("nondik").

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Forma berririk ez da orain erantsiko.

nora edo hara
Norabait. Gertatzen bazaio egun batzuetarako nora edo hara joan beharra.

Aztergaia: nora edo hara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nora sarrerari dagokion azpisarrera.

nora ere
1 (Perpaus kontzesiboak eratuz, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Nora ere begiak hedatzen baititut, ez dut aurkitzen gauza flakorik baizen.
2 (hara-rekin korrelazioan). Nora ere doan, hara noakizu atzetik.

Aztergaia: nora ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

NORA ERE, NORAT ERE (Dv). a) (Con bait- o -(e)n). A dondequiera (que). "Aux divers cas de ce nom on ajoute souvent l'explétif ere: non ere, nondik ere, norat ere" Dv (s.v. non). Tr. El único ejemplo meridional es de Orixe. * Zeren nora ere begiak hedatzen baititut, eztut aurkitzen zureganik kanpoan gauza flakorik eta eztagokeienik baizen. SP Imit III 59, 3.

LB: 0; EPG: “Asteburua La Platan iragan dute, nora ere bilduak baitziren 700 bat dantzari Argentinako alde guzietatik” (Herria), “Fereka egiten diozu, begiaz eta eskuz, haragizkoa balitz bezalaxe; behin eta berriro haren ondora itzultzen zara, gogoan erabiltzen duzu beti, nora ere joaten baitzara, zer ere egiten baituzu” (Josu Zabaleta), “Itsasoak, bere lege itsuan, nora ere ginderamatzan, haraxe joango ginen, eta gero kontuak” (Edorta Jimenez); ETC: 0 .

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: nora ere dondequiera que nora ere doan, hara noakio atzetik: allá donde va, yo le sigo; Adorez: nora ere: adb. a dondequiera (que); nora ere doan, hara noakio atzetik: allá donde vaya allá le seguiré; Labayru: nora ere 1 adb. erl. donde, al lugar que;

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: nora ere doan, hara noakizu atzetik.

[nora] nora ere (Perpaus txertatu baten hasieran, aditz jokatuak bait- hartzen duela). Nora ere begiak hedatzen baititut, ez dut aurkitzen gauza flakorik baizen: begiak hedatzen ditudan lekura hedatzen ditudala, ez dut aurkitzen gauza flakorik baizen. || (hara-rekin korrelazioan). Nora ere doan, hara noakizu atzetik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta, baina adiera definituta, zein ere azpisarreraren 3. adieraren bidetik. Definitzea ezinezkoa balitz, adibide azaldu gisa mantendu beharko da.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

ere: gald. + ere + bait-/-en.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nora sarrerari dagokion azpisarrera.

nora gabe
Helbururik gabe, galdu-gordean. Ik. noragabe. Erlekumea nora gabe hegan ari denean. Hizketa nora gabe dabil, atzera eta aurrera.

Aztergaia: nora gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

gabe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nora sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag. ("nora gabe ari da hegan"; cf. noragabe izlag.).

norabait
adb. Tokiren batera. Ik. nora edo hara. Mezara edo norabait joan behar zuenean. Saulen jendeak mendi guztia estali zuen eta David erpin batean zegoen, hil edo bizi, norabait irten beharrean. Azterketa honek beste norabait eraman ninduen ustekabean.
Azpisarrerak

Aztergaia: norabait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

norabait azpisarrera da gaur egun, baina sarrera izatea tokatzen zaio.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bait + -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Sarrera gisa jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Norabait kanpora zijoazela ziruditen" (Manuel Lasarte)". (2008-07-18)

norabait ere
norabait-en indargarria. Dena saltzen zuen, etxetik kanpora, norabait ere.

Aztergaia: norabait ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NORABAIT ERE. a) A algún sitio. "Norabait ere joan da (B)" Gte Erd 233. "Norabait ere joan bearko dugu (AN-5vill, BN-arb, S)" Ib. 286. Upela dana saltzen zuan, enbotellatzeko, etxetik kanpora norabait ere. BAyerbe 73. Baiña berori norabait ere ezkutatu. AZink 62. Ez badezute ume au norabait ere kanpora eramaten klima aldatzeko, oso gaizki ikusten degu. Albeniz 109. b) De alguna manera. "Hitz horiek aditzearekin norapait ere zabaldu zen haren bihotza, en entendant ces paroles, son cœur se dilata en quelque façon" Dv. Etxean pena guziak dirade kontsolatzen; / etxean zauri minenak noratbait-ere hertzen. Arb Igand 145. c) (Con subj.). "Norapait ere goan dadien, quelque part qu'il aille" Dv.

norabait ere 3: Euskaltzaindia 2 (“Erakusketa hau Euskal Herrian zehar agertzeko eta ikusarazteko pentsatua zenez gogoan dut Donostia eta Baionaz aparte Bilbo, Oñati, Maule eta beste norabait ere eraman zela”), Erlea (“Astelehe¬na eta ostirala jai izaten genuen, eta hondartzara joaten ginen, edo norabait ere, eta jai egunetan beti geunden gonbidatuta hango zerbeza lekuetara joateko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

norabait ere 2: Fernando Rey (“Iradokitzen zuen norabait ere eramanen ninduela lana bilatzera, turkiarrarekin egin zuen bezala.”), Koro Navarro (“Norabait ere beti”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

norabait azpisarrera da gaur egun, baina sarrera izatea tokatzen zaio. Hori egindakoan, norabait ere azpisarrera egitea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa norabait sarrera proposatu berrian.

norabide
1 iz. fis. Gorputz batek, higitzen denean, egiten duen bidea edo lerroa. Norabide baten bi noranzkoak. Sortalde-sartalde norabidean.
2 iz. Norbait edo zerbait nora doan adierazten duen lerro zuzena. Ik. noranzko. Euskaltzaindiak mende honen erdialdera hartu zuen norabide berriari eskerrak. Hitzen etorkiaren norabidea irauliz. Kontrako norabidean. Bat-batean, ordea, haizeak norabidea aldatu zuen.

Aztergaia: norabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Bide Seinaleak: gainerako norabideak (160. zk. 'otras direcciones'); norabide guztiak (170. zk. 'todas direcciones'); itzulbidea (22. zk. 'cambio de sentido').

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

norabide baten bi noranzkoak.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

norabide/noranzko formen adiera-banaketa argituko da.

norabideratu, norabidera/norabideratu, norabideratzen
da/du ad. Orientatu. Argi dago niretzat, nire barruan, nik, gogoak, nire adimena norabideratzen dudala; nire nahimenari agintzen diodala; eta nire oroimena gidatzen dudala.

Aztergaia: norabideratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1996-01-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

irudi bat norabideratu; irudi berdin norabideratuak.

Euskaltzaindiaren Arauak

norabideratu, norabidera, norabideratzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

hurrengo pasaldian ikusteko utzia.

noraez
iz. Nondik nora jo ez dakienaren egoera, orientazioa galdu duenaren egoera. Hor dabiltza inurriak ere, atzera eta aurrera, gelditu gabe, itxuraz noraez zoroan baina izatez beren bizilekuak eraiki nahian. Heriotza tristea izan zuen andrazko hark: haluzinazioak, noraeza, paranoia eta hitz egiteko zailtasunak.

Aztergaia: noraez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan nora ez azpisarrera: Berron Kijote ("Eder guziek maite-miña sortu ta berenganatu egingo balute, gogoentzat zoramena ta nora-eza litzake").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

noraez , 5: F.J. San Martin ("Marinetti bera ere noraezerantz doa"), Egunk 1992 ("Noraeza eta ezintasunaren artean ari da mugitzen"), I.V. de Sarasti ("Egoera iraultzea eta noraeza ekar zitzakeen"), MAtx 2 ("Helbideak behar bezala ez finkatzeak ere ekarri du noraezik, zalantzarik eta etsipenik [...] Noraezak barreiatutako abertzaletasun hori").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

noraez : DFrec 1 (Egin: "Bidearen noraeza"), AB38 1, AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

noraez : HiruMila (1 desocupación, rumbo, falta de sitio a donde ir; 2 ocupación mediana por no tener otra mejor; 3 necesidad casi inevitable), Casve EF (désorientation), DRA (1 desocupación, lit. a dónde no, no [saber] a dónde; 2 ocupación mediana por no tener otra mejor; 3 necesidad casi inevitable), PMuj DVC (1 necesidad, precisión, fuerza; 2 necesidad, indigencia, pobreza, falta; 3 ocupación mediana, desocupación, vacación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

nahasgarria izan liteke, 'zalantza' adierakoa baita (eta ez, adib., 'ezinbestea' adierakoa; baina cf. noraezean eta nora ezean arautuak).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: noraez.

noraezean
1 adb. Helbururik gabe, galdu-gordean. Ik. nora gabe. Itsasontzia noraezean zihoan.
2 adb. Ezinbestean. Ik. nahitaez. Ez ohi naiz sartu ardandegietan noraezean baino. Nire otoitzak dira laburrak, epelak, hotzak, noraezean eta nahitaez legez eginak.
Azpisarrerak

Aztergaia: noraezean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: itsasontzia nora ezean zihoan.

noraezeko
adj. Nahitaezkoa. Noraezeko premiak. Lan apal bezain noraezeko hori. Ezinbestekoa eta noraezekoa dela nahastekatze hori.
Loturak

Aztergaia: noraezeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-05-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: noraezeko / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. noraezeko (forma bakarra aski delakoan).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Kendu lerroa.

noragabe
adj. Helbururik ez duena, nora gabe doana. Ik. nora gabe. Gerra alferrikako eta noragabea.

Aztergaia: noragabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: gerra alferrikako eta noragabea.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag. ("gerra alferrikako eta noragabea"; cf. nora gabe adlag.).

noragabetu, noragabe/noragabetu, noragabetzen
da/du ad. Orientazioa galdu edo galarazi. (Batez ere partizipio burutuan erabiltzen da). Noragabeturik ibili zen hirian barrena. Hotzilduak eta noragabetuak, jitoan, naufrago apurtuen gisa, baina bizirik! Hondoratzeko puntuan egon da, hitzen izugarrikeriak noragabetuta. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bapore noragabetua, tifoiak hustutako portuan.

Aztergaia: noragabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

noragabetu 3: J.A. Arrieta ("Aitortu behar dizut, irakurle pazientziatsu horri, otsail aldean hona etorri berritan bezain noragabeturik nengoela"), P. Zubizarreta ("Gabrielle, aldiz, Marapoli ziutaterantza itzultzen zen, bakarrik eta noragabetu samarturik"), G. Aulestia ("roam v i v t noragabetu, bestetaratu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (bi idazlanetan jaso da).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: noragabetu izond.

noraino
1 adb. Zer tokitaraino?, zer puntutaraino? (Galdetzailea). Ate-leihoak zabaldu, baina noraino?
2 adb. (Zehar-galderetan). Hona noraino heldu zen San Agustinen santutasuna. Ikus noraino joan naizen zure bila nire oroimenean. Lege horiek noraino betetzen diren beste kontu bat genuke. Ez dakit nondik noraino jo dezakeen Euskaltzaindiak auzi honetan.
Azpisarrerak

Aztergaia: noraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: norainoko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

norainoko.

Atzizkien araberako erabakiak

-raino gald.ekin.

norainoko
adj. Norainoko asmoetan hasiak garen gogoan eduki dezagun. Erremediorik bilatuko baldin badugu, gaitza norainokoa dugun jakin behar aurrenik.
Loturak

Aztergaia: norainoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noraino sarrerari dagokion azpisarrera.

norako
1 adj. Zer tokitarako? Norako asmoak dituzu? Aurrera gabe, azaldu beharko dut norako asmotan naizen hemen.
2 adb. Begira ezazu, kristaua, norako eta norentzat markatua zauden. Hemen aurkitzen garen guztiok norako ote gara?
Loturak

Aztergaia: norako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Zerrenda osagarriak

BEZ: "Norakoa: Lugar de destino".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ra-ko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Norako gabe arkitutzen naiz eta garai beranduan" (Manuel Lasarte)". (2008-07-18)

noranahi
adb. Edozein tokitara. Ik. edonora; nora edo hara. Laster egizu hona edo horra, zoaz noranahi. Gaia estu mugatu beharra denez gero, ezin begiak noranahi heda. Begira zeuden, Jesus noiz jaikiko zen, noranahi jarraitzeko. || Ik. nora ere. Nirekin eramaten nuen txistua, noranahi nindoala. Noranahi goazela, beti egongo gara Jaunaren aurrean. Eta noranahi joan, berekin daramate zeruko gozamena.
Azpisarrerak

Aztergaia: noranahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: noranahiko.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ik. EArauak 10.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

noranahiko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-nahi + -ra.

noranahiko
adj. Zernahitarako eta noranahiko oinarria. Larramendi izan da, lehenbiziko aldiz eta erabat, hizkuntza larrekoa noranahiko bihurtu nahi izan duena. Jenaro izango zen Joakinen itsumutila, noranahikoa.
Loturak

Aztergaia: noranahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noranahi sarrerari dagokion azpisarrera.

norantz
adb. Zer aldetarantz? (Galdetzailea). Norantz zihoan? || Norantz ari garen jakiteko.

Esaera zaharrak

Norantz eguzki, harantz burusi.

Aztergaia: norantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-rantz gald.ekin.

norantza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, norantza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. noranzko].

Aztergaia: norantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-07-29 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh130 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

norantza 51 aldiz azaldu da, hauetako 46 ager. zientzia-mundukoak dira; 5 aldiz trafikoaren arloan erabili da; noruntzko bitan azaldu da, G.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

norantza a) [zientzietakoa]: DFrec 4; AB38 55; Euskalterm 16; b) [trafikokoa]: AB50 1; Euskalterm 1; HiztEn ("norantza: 1 norbait edo zerbait nora doan adierazten duen lerroa; 2 FIS. norabide jakin batean higitzeko dauden kontrako bi modu edo orientazioetako bakoitza").

norantza iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, norantza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. noranzko].

norantza 133; noranzko 1322

Beste (edozein) iturritako erabilerak

norantza 24; noranzko 71.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zuzen baten norantza.

Euskaltzaindiaren Arauak

norantza* e. noranzko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

osaera okerrekoa da: -rantz kasu-marka ez da izengilea; egokiagoa da noranzko, -ko izengilea duena; eta hau proposatuko du batzordeak, kontu eginik erabiltzaile jakinak izango direla, eta posible dela aldaketa.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. noranzko forma finkatu samar dago, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

noranzko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

noranzko
iz. Norabide batean higitzeko dauden bi eretako bakoitza. Norabide baten bi noranzkoak.

Aztergaia: noranzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

norabide baten bi noranzkoak.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-nzk-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ranzko.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

norabide/noranzko adiera-banaketa argituko da.

norat
adb. Ipar. Nora; norantz. Norat eginen dut, Jauna, ez bada zugana? Ez dakizu ez nondik heldu den, ez norat doan. Dudan zeuden norat behar zuten partitu.

Aztergaia: norat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Gramatikari dagokio -rat aldaerak euskara batuan zein leku duen argitzea.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ra(t): cf. EGLU-I, 252: "Iparraldeko euskalkietan, halere, -ra horren ondoan -rat ere erabiltzen dute".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: norat.

noratar
1 adj. Norakoa, Norari dagokiona.
2 iz. Norako herritarra.

Aztergaia: noratar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Nora / noratar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

noratsu
adb. g. er. Nora gutxi gorabehera? (Galdetzailea). Aditu eta jainkoen erantzun goretsiok noratsu jo duten ikus.

Aztergaia: noratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu gald.ekin.

noratu, nora/noratu, noratzen
da/du ad. zah. Nora joan; nora eraman. (Galderetan eta zehar-galderetan). Eta noratzen ote dira beren Jaunak nahi duena egiten dutenak? Ken ditzadala zugandik nire begiak?, ordea, noratuko ditut? Beste biak noratu ziren ez dakigu.

Aztergaia: noratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

noratu, nora(tu), noratzen. da/du ad. Zah.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

noratu, nora(tu), noratzen.

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

norbait
1 izord. Pertsonaren bat. (Ezezkoak ez diren esaldietan). Ik. inor; nor edo nor; bat edo bat; norbaitzuk. Norbait badugu atean. Norbait hautatu beharrean, Lizardi hautatuko genuke askok. Eri aurkitzen da zuetatik norbait? Egingo ahal du norbaitek lehenbailehen lan hori! Ez zitzaien, agian, esango du norbaitek, hain polita iruditzen. Herriko norbaitek. Beste norbaitekin joango naiz. Norbaiti gaitzen bat opa dionak. Bihozmin bat dugularik, orduan dugu norbaiten beharra sentitzen.
2 izord. (Ezezko esaldietan). Norbaitek ez du ordaindu. Baina, mutikoak, aran haiek ez ote dira norbaitenak?
Azpisarrerak

Aztergaia: norbait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
norbait izan
ad.-lok. Nolabaiteko maila, itzala edo izena duen pertsona izan. Robert Petit norbait zen herrian eta herritik kanpo. Nafarroan norbait ziren guztiek ikasten zuten bezala.
norbaitzuk
izord. Pertsonaren batzuk. (Pluraleko forma). (Ezezkoak ez diren perpausetan erabiltzen da). Bidean gora norbaitzuk zihoazela ikusi zuen. Ea norbaitek edo norbaitzuek aurrera jotzeko bihotzik aurkitzen ote duten. Hori gertatzen zaie beste norbaitzuei.

Aztergaia: norbaitzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzuk (cf. EArauak, 39-40 or.).

norbanako
iz. Gizabanakoa. Agiriak dioenez, pertsona guztiek berdin tratatuak izateko eskubidea dute eta norbanakoaren eskubideak nahiz eskubide kolektiboak bermatu beharra dago. Desberdintasun horiek egiten dute norbanako bakoitza desberdin.

Aztergaia: norbanako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

norbanako 102: P. Esnal 2 ("bi mutur horien artean kokatuko da norbanako bakoitzaren motibazioa", "norbanakoaren, harremanen, gizartearen ikuspegitik bildutako datuak"), HezkSaila 1984 ("Ikasturte hasiera guztietan sortzen da Norbanakoen Hezkuntz Eskaria eta Sistemaren Hezkuntz Eskaintza ajustatu beharra"), KLLegea 1984 ("irabazpideak eta aberastasuna Euskal Herrian norbanakoen eta lurraldeen artean eskualdeka eta alorka birbanatzeko..."), UZEI ("Norbanako eta enpresa guztiek tratu-berdintasunaz gozatu eta beren produktuak saltzeko aukera berberak izan ditzaten begiratzen du"), Elhuyar 2 (adib.: "Moneta onak berezko balio bat duenez, norbanako ekonomikoek merkatutik desagerrerazi egiten dute, haren ordez balio gutxiagoko monetak sortuz"), P. Agirrebaltzategi 3 (adib.: "Norbanakoen eta gizataldeen lehen aroa hortantxe datza"), EHAA 1982-1998 bitarteko 17 (adib.: "Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Eskolaurreko Norbanako-Jabetzapeko Ikastetxeren aldakuntza eta behin-betiko sailkapena"), DV Zabalik 1987 ("Pertsona honen beste eginkizun bat norbanakoek nahiz erakundeek, euskararen eskubideen kontrako situazioak direla-ta, egingo dituzten protestak bideratzea izango da"), Soin-hezkuntza 1988 ("men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar guztiei, norbanako zein agintariei"), OinLegBizk 1990 3 ("ordaindu ditzan norbanako edo Erakundeak bere zergapide-egoitza"), I. Uria 2 ("Nik uste dut, hizkuntzarekiko planteiamendua sarritan ikuspegi indibidualista edo norbanako ikuspegitik egiten dela"), ZerbGidaliburua 1989 ("Herri edo norbanako alorreko erakunde eta beste zerbitzuen ihardunak elkar egokitzea"), M. Navarro ("Merkantzien, zerbitzuen, norbanakoen eta kapitalen ibiltze askea"), M. Arrue ("Legeri barriak norbanakoaren, askatasunaren eta berdintasunaren printzipioak jasotzen ditu"), LEF ("euskalgintzan diharduten norbanako eta lantaldeek puntu jakin baten gainean aski iritzi desberdin eta are kontrajarria izatea"), L.M. Bandres ("abertzaleak norbanakoaren mailan"), Beleko ("Haurrak ez ditugu antzezle erakargarri bezala hartu behar, hezitzen ari diren norbanakoak bezala baizik"); eta L. Erriondo, Rol sexualak, Mundua 1993 2, J. de Txurruka, J. Unsain 2, HIESA 1995, I. Iñurrieta 5, J. Amezaga, BAO 1997 2, ELAO 1997, LanHarreman 1998, Terminologia, Deba, EkonOinarriak 2, J. Sudupe, Dantza, Eskubide errealak 3, X. Erize, Haur eta Gazte, J. Maia 3, Garapen etiko-morala 5, Ingurugiro 1998, F. Rodriguez, J.M. Muxika 2, HerriAdminLegea 1999, ELLegeak 1984-1986 2, Genetika eta Osasuna, Emakunde 1999, X. Mendiguren B. etab.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

norbanako : AB38 2, AB50 61, HiztEn, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

norbanako : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: individuo / individual.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

berria da, baina oso hedatua, eta onartzekoa izan liteke, gizabanako eta banako formen ondoan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: norbanako.

norbera
izord. Hitz egiten ari dena, modu ez pertsonal eta orokor batean izendatzen duen hitza. Ik. batbedera. Albokoa norbera baino goraxeago ez ikusteagatik. Lagun hurkoa norbera bezala maite izan. Norbera bizi den etxeari ez dio inork su ematen. Nork ezagut dezake bere barne gogoa norberak baino hobeki? Bada, eduki hutsak ez norberari eta ez inori mesede egiten dio. Norberaren gogoko ez denarekin ezkontzea. Norberaren kaltean izan arren ere. Norberarenak edo besteenak. Ororentzat lan egiten denean, norberarentzat egiten dela.

Aztergaia: norbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "nor bera / norbera : eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

norbere
adj. Heg. Norberarena. Norbera ardura bedi norbere buruaz.

Aztergaia: norbere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: personal / propio; norbere arazoetarako lizentzia: licencia por asuntos propios; norbere baliabideak: medios propios; norbere garbitasun; aseo personal; norbere garraiobideak: medios de transporte propios; norbere higiezin: inmueble propio; norbere ibilgailu: vehículo propio; norbere lan: trabajo personal; norbere nortasun eta autonomia: identidad y autonomía personal.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

noren kasukoa.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

norberarena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "norbere / norberaren: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza" (1994-07-22)

norbereganatu, norberegana/norbereganatu, norbereganatzen
du ad. Norberegana etorri edo ekarri; norbere egin, norbere bihurtu. Ik. bereganatu. Euskal kultura kultura den heinean norbereganatuko litzateke, eta ez horrenbestez euskal den heinean.

Aztergaia: norbereganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

ez da handia tradizioko oinarria; baina egokia da, batez ere subjektu jakinik gabeko perpausetan erabiltzeko: Heg. marka ote dagokio?

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

norberegana, norbereganatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

norberekeria
iz. Berekoikeria, egoismoa. Sistema honek norberekeria, elkartasunik eza sorrarazten du.

Aztergaia: norberekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan norberekeria sarrera: EEs 1915 ("Ezjakiña aiztura [vicios] gaiztoen ama da; nagikeriak ostera norberekeria erakartzen du"), J. Ayerbe "Euskeraren egoera" (ap. DRA: "Norberekeri ta setak bere [izkuntzaren] / onagatik aztutzea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

norberekeria 8: JZale 1914 ("noberekeria, nasaikeria ta gaiztokeria agurtu"), Punto y Hora 1985 ("... prest bortxa dialektikoa erabiltzeko, baina baita fisikoa kausa baten ohorez, inoiz ez, mendekuagaitik edo ta norberekeriagaitik"), R. Garate ("Ze gauza bat da "norberaren maitasuna" eta beste bat "norberekeria""), X. Gereño ("Norberekeriaz portatzen ari zen Kurt-en eta beraren bizitzak salbatu nahi zituenean?"), P. Ituarte 2 ("dirutza horrek orain arte bederen erakarri izan ditu neurri berean nazio kapitalisten zein nazio sozialisten [komunisten] interes ekonomikoa eta norberekeria", "Lehen Munduko nazioak ez daitezela gera beren norberekeria nazionalei begira"), Herr 1992 ("Norberekeria goraipatzen den gure munduan kontzientzia kolektiboen eragina ez da hila eta hilko ere"), Pujana ("Norberekeria, atseginnaikeria, norberagango uste larregia, ikusi-eziña, zapalkuntza, indarkeria, gorrotoa....").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

norberekeria : DFrec 3, AB38 1, AB50 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

norberekeria : ElhHizt, HiruMila, DRA (norberekeri), Casve EF (norberekeri), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

osaeraren aldetik, zalantzazkoa da, onenean ere; norberekoikeria egokiagoa (eta Villasantek eta K. Mitxelenak erabilia), berriz, jaso egingo da zerrendan, nahiz berekoikeria eta egoismo aski izan litezkeela aipatu den.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: norberekeria.

norberekoi
adj. g. er. Berekoia, egoista. Gizonak norberekoi, zeken, harro, handiputz, madarikatzaile bihurtuko dira.

Aztergaia: norberekoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

norberekoikeria 2: Vill Jaink ("Norberekoikeria eta griñak jartzen dituzte zorion orren gaiñetik"), MEIG ("Beharrak eragiten duenean [...] utzi eta baztertu egiten dira [...] norberekoikeriak eta eskualdekeriak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

norberekoi 3: Gte ("Idealismo norberakoi honetan"), Pujana ("Alderdi au bakar-bakarrik begiratzea norberekoia izatea litzake"), M. Olazar ("Oso norberekoiak izaten dira"); norberekoikeria 2: X. Mendiguren B. ("Makroerantzunak proposatzea norberekoikeria mozorrotu batentzat ihesbide bikaina gertatu ohi da"); norberekoitasun 1, R. Zapirain ("Norberekoitasunera daramaten ekintzen aurka gaude").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

norberekoi : AB38 1, HiztEn (norberekeriaz jokatzen duena, berekoia dena); norberekoikeria : DFrec 1 (Deia), Euskalterm 2 (egoismo sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

norberekoi : ElhHizt - HiruMila (egoísta), Casve EF (1 égoiste; 2 individualiste), PMuj DVC (1 egoísta, cómodo, vividor; 2 sujetivista?; 3 particularista, individualista, personalista); norberekoikeria : Lur EG/CE eta EF/FE (egoísmo / égoïsme), Casve EF (norberekoikeri: acte d'individualisme), DRA (norbere[koi]keri: egoísmo) // PMuj DVC: norberekoineria (egoísmo, personalismo, individualismo), norberekoitasun (interés propio, amor propio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

berekoia, egoista.

norberekoikeria
iz. g. er. Berekoikeria, egoismoa. Lokarria laxatu nahi dutenek ez dute herriaren zoriona bilatzen; norberekoikeria eta grinak jartzen dituzte zorion horren gainetik.

Aztergaia: norberekoikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

berekoikeria, egoismoa.

nordiko
adj. Edredoiez eta horien azalez mintzatuz, Europako iparraldeko herrialdeetan ohikoa den motakoa dena. Azpiko maindirea, ohazal nordikoa eta burko-azala.
Azpisarrerak

Aztergaia: nordiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh54 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

biatloi: iz. Kirol. Neguko kirol olinpikoa, iraupen eskia eta errifle-tiroa konbinatzen dituena. Ik. duatloi. 40 urteko eskiatzaileak urrezko domina irabazi zuen atzo biatloian, hamar kilometroko esprintean. // iraupen 3 iz. (Kiroletan, bide luzeko lasterketez edo iraun handia eskatzen duten probez mintzatuz). Iraupen eskia. Urrezko domina eskuratu du iraupeneko lasterketan. Iraupen luzeko, laburreko lasterketa.

nordiko 51 (herrialde nordiko, eski nordiko, martxa nordiko…); Berria: “Aplike diskretuak hormetan, nordikoaren juzkua egin nion zutikako bat sofaren ondoan”.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nordiko 35: Berria 18 (guztiak konbinatu nordiko); besteak lurralde, paraje… nordiko; eta “Estalki-azal nordikoa garbitu egin beharko da.” (Juan Kruz Igerabide).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es nórdico/a, fr nordique: Adorez: 1 ipartar, iparraldeko; (Dep.) nórdico; esquí nórdico: eski nordikoa, iraupen eskia / Elhuyar: 1 eskandivaniar; Europako iparraldeko, Eskandinaviako; 2 (Dep) nordiko esquí nórdico: eski nordikoa / Labayru: Europako iparraldeko, Eskandinaviako, eskandinaviar; esquí nórdico: eski nordiko / Zehazki: 1 adj (del norte) iparraldeko, ipartar; 2 (de los países del norte de Europa) eskandinaviar, Europako Iparraldeko; •esquí nórdico, iraupen eski, landan zeharko eski / NolaErran: Ipar Europako; ski nordique: Iparraldeko eski – eski nordiko.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: nordiko: edredoi nordikoa (TN); eski nordiko ‘esquí nórdico’ (4): ‘Neguko kirolen familia, botaren orpoa eskien zolara finkatu gabeko modalitateak barnean hartzen dituena. Bost dira, guztira, eski nordikoaren modalitateak: iraupen-eskia, eski-jauziak, konbinatu nordikoa, biatloia eta telemarka; azkena izan ezik, olinpiar modalitateak dira guztiak.’ // iraupen-eski ‘esquí de fondo’ (TN): ‘Eski nordikoaren diziplina, gorabehera ugari dituen eremu elurtuan zeharkaldi edo distantzia handiak egitean datzana.’

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta beharrezkoa. Bi adieratan jasotzea komeni da: kirolekoa eta oheko estalkia izendatzeko. Horrez gain, eski nordiko forma azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. Eta horrekin batera, iraupen-eski adibidea azpisarrera egitea komeni da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendara sartu egingo nuke" (2008-09-21)

norgehiagoka
1 iz. Lehiaketa, bereziki indarrak neurtzekoa. Aizkolarien arteko norgehiagoka hartan. Indar norgehiagoka. Elkarren lehia latza, norgehiagoka bortitza.
2 adb. Bi pertsona edo gehiagoz mintzatuz, bata bestearen indarrak neurtzen. Norgehiagoka bizi izan ziren hil arte.

Aztergaia: norgehiagoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: norgehiagokako, norgehiagokan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

norgehiagokan, norgehiagokako.

Atzizkien araberako erabakiak

-ka izengilea.

norgehiagokako
adj. Plazan ere hasi dira norgehiagokako partidak.

Aztergaia: norgehiagokako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

norgehiagoka sarrerari dagokion azpisarrera.

norgehiagokan
adb. Norgehiagoka. Beste pilotariekin norgehiagokan jardutea.

Aztergaia: norgehiagokan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

norgehiagoka sarrerari dagokion azpisarrera.

noria
1 iz. Putzuetatik ura ateratzeko makina, gurpil batean kokaturik dauden hainbat ontziz eta gurpila mugitzeko mekanismo batez osatua dena. Noria horiek inguruko lurrak ureztatu ahal izateko eraiki zituzten.
2 iz. Jolas parkeetako zutikako gurpil handi birakaria, jendea esertzeko kabinak dituena. Norian ibili nahi duenak ordaindu egin behar du sarrera.

Aztergaia: noria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

noria 3: Bat-bigaMat 2 ("sugea noria bat bilakatzen da", "Noriaren ariketa honetan bi direkzioetan joateko aukera ematen da"), Fisika/3 ("zaldiz mugitzen ziren antzinako noriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

noria : AB38 4, HiztEn, Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

noria : HiruMila (1 noria, azud, -a, cenia; 2 irud. noria), ElhHizt (1 noria; azud, aceña; 2 noria: de feria), Lur EG/CE eta EF/FE (noria / 1 noria; 2 grande roue, manège) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, adiera bietan: 'ura ateratzeko tresna' eta '(jolaserako) gurpil handia'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Heg. ikurra eman. 2- Adierarik ez zehaztu. || 2- Beste erabilera-kontestu batzuetan ere erabil daiteke; adierak isiltzea, hobe.

 - [E115]: ongi, oharrik gabe ezen Iparraldekoa ere da

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu da lantaldeak proposatua, eta bestelako oharrik gabe eskainiko da.

norikar
1 adj. Norikakoa, Norikari dagokiona.
2 iz. Norikako herritarra.

Aztergaia: norikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Norika / norikar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

nork daki
Auskalo. Ik. nork jakin. Nork daki, ama, ez ote zaigun oraindik gaur etorriko! Nork daki nondik eta nola eskuratua. Nork daki zer pasatzen den horren baitan! Menturaz bai; nork daki?
nork esan
1 Nola esan, nola adierazi. (Esaldi hanpatuetan). Nork esan haien lotsa eta errabia! Nork esan nolako onurak hel zitezkeen guztiontzat!
2 Nork pentsatu behar zuen, nork imajinatu behar zuen. (Esaldi hanpatuetan). Nork esan hemendik ordu batera gurekin izango ez dela! Nork esan hori asmatu behar zuela! Eta azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu.

Aztergaia: nork esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NORK ESAN, ERRAN. a) (Con significado próximo a '¿quién es capaz de decir?', '¿cómo decir?'). Nork erran zertaraino zen dolorez zaurthua. Lg II 94. Nork esan mandamentu onen kontra askok egiten dituzten loikeriak? Mg CC 172 (CO 252 nok esan). Nork esan zenbat kalte alde onetatik datozen? AA II 214. Nork esan aldi onetako Jakob-en biotz-erdiratzea! Lard 376. Nork esan aien lotsa eta errabia? It Fab 60. Nork erran Piarresen Erroman sartzea? Zby RIEV 1908, 604. Nork erran hiru hilabetez harek ukan zituen bihotzminak? HU Aurp 51. Eskual-Herrirat noizbeit ethorri zirenean, nork erran eskualdunen bozkarioa [...]? Barb Sup 166 (v. tbn. Leg 129). Nork esan an egin zan tortilladea? Bilbao IpuiB 167. Nork esan nolako onurak el zitezkean guziontzat! Vill Jaink 170. Nork esan non bukatzen den Fellinigan urrikia, non hasten bihotz gogorkeria? MEIG I 183. v. tbn. Dh 171 (erran). JJMg BasEsc 191 (nok esan). Izt C 122. Hb Egia 53. Aran SIgn 39. Bv AsL 68. AB AmaE 126 (nok esan). A BeinB 76 (nok esan). Ag G 333. Goñi 96. Lab EEguna 92. EA OlBe 74. Munita 71. Zait Plat 2. Basarri 51. b) Quién iba a decir (que), quién diría (que). Nork esan, ikusten diran sedazko jantzi ederrak zor zaizkala ingumari? It Dial 6 (Ur nok esan). Nok esan, jakin ezik, Juana eta Iñazi / baserrian zirala jaio eta azi? AB AmaE 417. Nork esan Isabel ta Eladi aitama batzuen aurrak zirala! A Ardi 19. Nork esan ori asmatu biar zuela Txibiribirik! Alz Txib 95. Nork esan emendik ordu batera gurekin izango ez dala! Alz Ram 40. Ozpiñetan bustitako zatar batzukin lotu zioten bekokia, ta, nork esan, aien bitartez igesegingo zula? Or SCruz 46. Au jazoko zala nok / esan aldi baten? Enb 43. Nork esan alako andereño apaiña alain ederki dantzatu bear zanik? TAg Uzt 295. Nork esan lênengoz ordun entzungo zindudala? Or Poem 544. Bigarrenez orrela artu bear zunik nork esan! Etxde JJ 261. Nork esan, itxasotik iru milla metrotara oinbeste ur? Or QA 52. Nork esan itsaso ura bera zala len ain zitala ibillia! Anab Poli 70. Bainan nork erran holako gaitzik bazagola haren baitan? Xa Odol 143. Nork esan neri orduan [...] neronek antolatu behar nuenik beste gisako bat haren ordez? MEIG I 77. c) Quién lo diría. Guraso beren semeak ta nork esan? Ori dan bizia ta saiatua ta ni naizen epela ta ezereza. ABar Goi 30. Eta azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. MIH 318. d) Quién sabe (si). Nork esan, zuek egunen baten, / piztuko berriz ote ez zeraten / biotz au iltzen danean? Jaukol Biozk 2.

adib.: nor 2 izord. (Galdera erretorikoetan). Nor naiz, beraz, herri oso bati kontuak eskatzeko? Nor harritzen ez da hitz horiek entzunda? Eta azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu.

nork esan 2: Deia (“Nork esan ezetz?”), Berria (“Baina nork esan, bake unibertsalaren utopiak gizonaren natura hobeto interpretatzen duenik, bellum omnium contra omnes teoriak baino?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nork esan : Patziku Perurena (“Nork esan, ordea, nere hementxeko orantza berri honetxek ez duenik argituko egunen batean, gure Orantzaro jainkotuaren enigma?”), Imanol Unzurrunzaga (“Nork esan, ordea, nola eratu diren irudiok, zein zentzumenek hauteman eta barnean gorde dituen agerian egon arren?”), Urtzi Urrutikoetxea (“Nork esan, hainbeste urteren bueltan!”), Anton Garikano (“Eta nork esan, Paul D kanta zalea ere bazenik”), Pello Zabala (“Horrelatsu, horrenbesteko zehaztasunez jardutera iritsi garela, eta esaten nion nere buruari: Nork esan, goiz gorriaren esaerari begira zebilen gure baserritar zaharraren garaietatik, honenbeste zehaztu behar zuela eguraldiaren iragarpen egunerokoak! Ez dago gaizki”).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

NORK ESAN, NORK ERRAN a) (Con significado próximo a '¿quién es capaz de decir?', '¿cómo decir?'). * Nork erran zertaraino zen dolorez zaurthua. Lg II 94. Nork esan mandamentu onen kontra askok egiten dituzten loikeriak? Mg CC 172 (CO 252 nok esan). Nork esan zenbat kalte alde onetatik datozen? AA II 214. Nork esan aldi onetako Jakob-en biotz-erdiratzea! Lard 376. Nork esan aien lotsa eta errabia? It Fab 60. Nork erran Piarresen Erroman sartzea? Zby RIEV 1908, 604. Nork erran hiru hilabetez harek ukan zituen bihotzminak? HU Aurp 51. Eskual-Herrirat noizbeit ethorri zirenean, nork erran eskualdunen bozkarioa [...]? Barb Sup 166 (v. tbn. Leg 129). Nork esan an egin zan tortilladea? Bilbao IpuiB 167. Nork esan nolako onurak el zitezkean guziontzat! Vill Jaink 170. Nork esan non bukatzen den Fellinigan urrikia, non hasten bihotz gogorkeria? MEIG I 183. v. tbn. Dh 171 (erran). JJMg BasEsc 191 (nok esan). Izt C 122. Hb Egia 53. Aran SIgn 39. Bv AsL 68. AB AmaE 126 (nok esan). A BeinB 76 (nok esan). Ag G 333. Goñi 96. Lab EEguna 92. EA OlBe 74. Munita 71. Zait Plat 2. Basarri 51. b) Quién iba a decir (que), quién diría (que). Nork esan, ikusten diran sedazko jantzi ederrak zor zaizkala ingumari? It Dial 6 (Ur nok esan). Nok esan, jakin ezik, Juana eta Iñazi / baserrian zirala jaio eta azi? AB AmaE 417. Nork esan Isabel ta Eladi aitama batzuen aurrak zirala! A Ardi 19. Nork esan ori asmatu biar zuela Txibiribirik! Alz Txib 95. Nork esan emendik ordu batera gurekin izango ez dala! Alz Ram 40. Ozpiñetan bustitako zatar batzukin lotu zioten bekokia, ta, nork esan, aien bitartez igesegingo zula? Or SCruz 46. Au jazoko zala nok / esan aldi baten? Enb 43. Nork esan alako andereño apaiña alain ederki dantzatu bear zanik? TAg Uzt 295. Nork esan lênengoz ordun entzungo zindudala? Or Poem 544. Bigarrenez orrela artu bear zunik nork esan! Etxde JJ 261. Nork esan, itxasotik iru milla metrotara oinbeste ur? Or QA 52. Nork esan itsaso ura bera zala len ain zitala ibillia! Anab Poli 70. Bainan nork erran holako gaitzik bazagola haren baitan? Xa Odol 143. Nork esan neri orduan [...] neronek antolatu behar nuenik beste gisako bat haren ordez? MEIG I 77. c) Quién lo diría. * Guraso beren semeak ta nork esan? Ori dan bizia ta saiatua ta ni naizen epela ta ezereza. ABar Goi 30. Eta azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. MIH 318. d) Quién sabe (si). * Nork esan, zuek egunen baten, / piztuko berriz ote ez zeraten / biotz au iltzen danean? Jaukol Biozk 2.

Bestelakoak

esan1 2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala. [nor] nork esan 1 (Esaldi hanpatuetan). Nola esan, nola adierazi. Nork esan haien lotsa eta errabia! Nork esan nolako onurak hel zitezkeen guztiontzat! 2 (Esaldi hanpatuetan). Nork pentsatu behar zuen, nork imajinatu behar zuen. Nork esan hemendik ordu batera gurekin izango ez dela! Nork esan hori asmatu behar zuela! Eta azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa adibidea lehendik azpisarrera gisa jasoa dagoenez nor sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nor eta esan sarreretan.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da esan sarreran ere.

nork jakin
Auskalo. Ik. nork daki. Nork jakin egunen batean Popeieren indarra izango ez ote dugun. Eta egokiera etorrita, nork jakin!

Aztergaia: nork jakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NORK DAKI. a) Quién sabe (si), a saber (si). Nork daki, mehatxatu bagaitu ere geure Iainkoak, [...] itzuliko denz bertze aldera. Ax 70 (V 46). A! Ta nork daki bat-batean illko nazan? Cb Eg II 90 (Dv LEd 164 nork daki). Nork daki ez othe den heretiko bat? Laph 82. Nork daki, ama, ez ote zaigun oraindik gaur etorriko! Zab Gabon 35. Nork daki, ian ez othe dugun Jesus maitea hekien artean kausituko. Jnn SBi 81. Nork daki ezkonduko dirala ere ez ote dezun amets egin! Alz Ram 54. Nork daki andik etortzerako gauzak zuzentzen ez ote diran. Etxde JJ 63. Nork daki etzuten nunbeit aditua Larrunen badela urre? Zerb Azk 39. v. tbn. Goñi 108. Urruz Zer 139. Ill Pill 11. A Ardi 120. Lf Murtuts 4. b) (Seguido de un adverbio interrogativo). A saber. Ezkutaturik eguzkia eta illargia, nork daki non. Lar SAgust 9. Begira erderari, ta ekusiko dezu [hitz] gehienak latin hitzkuntzarenak dituala, ta oez gañerakoak nok daki nongoak eta norenak. Ub 3. Ekusten zituela nork daki zenbat neke, pena eta gogortasun. AA III 297. Nork daki bertze zenbat gisetako profanazione sakrilejoz. Dh 135. Beste landare bat ezagutu izan da Oñatiko baratza batean, zeñari deitzen zitzaion minosa sensitiva, nork daki nondik eta nola eskuratua. Izt C 161. Aurthiki zituzten khurutzefikak orga tonberoetarat, eramaiteko nork daki norat! Elsb Fram 163. Mendiska hori, nork daki noizdanik, deitzen dugu Santa Barbara. Ox 17. Nork daki noizko iguzkiek apur bat horailduak, harri hek ere! JE Ber 19. Beste satelite bat bota ei juek oin be, nork jakik zenbat bidian. SM Zirik 23. v. tbn. Mb IArg II 301. Aran SIgn 203. Xe 274. AzpPr 50. Muj PAm 21. Mde Pr 139. (Con bertze). Haren ganat ethorri ziren bertze nork daki zenbat aingeru. Jnn SBi 13. Baduzu orotarik: arrosa, julufrei [...] eta nork daki bertze zenbat, eskuaraz izenda ez detzazkegunak! JE Bur 83. Penaren pasioz nork daki zer esan ta zer egin zuen. Cb Just 40. Gogobetekoaren zañ egon balira, nork daki zer izango zirean zartzara orreik emakume biok! Ag Kr 161. Nork daki zer pasatzen den horren baitan! Larz Senper 124. Nork daki zenbat anima zintzotu ta zeruratu zitun! MAtx Gazt 102. c) (Exclam.). Menturaz bai. Nork daki? Dv Lab 219. Nork daki! Sor Bar 71. Geroxeago ezarriko zutela ministro eta, nork daki? beharrez oraino zerbeit gehiago. HU Aurp 65. Erabili duke oraino bertzerik gogoan, nork daki, komisario dohakabeak. JE Bur 194. Nere begiak bereetan josi al banitza... nork daki! Alz Ram 81. Sinesteko da latinaren ikasten ere hasia zerala [sic, ¿por zela?], bai etxean, hango apezekin, bai Sanguesako eskolan, bai eta ere, nork daki? Tafallan eta Iruñen. Ardoy SFran 80. v. tbn. Ag G 158. FIr 138. Lab EEguna 64. Etxde JJ 54. Txill Let 28. Larz Senper 114. Osk Kurl 45. SM Zirik 107. NEtx LBB 235.

adib.: ahal izan 1 da/du ad. (Ezkerrean duen aditz bati dagokiola). Aipatzen dena gertatzeko edo egiteko eragozpenik edo ezintasunik ez izan. (Era burutu gabeak). Erraz egiten ahal dut: erraz egin ahal dut, erraz egin dezaket. Gaur joaten ahal naiz: gaur joan ahal naiz, gaur joan naiteke. Ozta-ozta entzuten ahal nion: ozta-ozta entzun ahal nion, ozta-ozta entzun niezaiokeen. Nahi zuen guztia jaten ahal zuen: nahi zuen guztia jan ahal zuen, nahi zuen guztia jan zezakeen. Aurkitzen ahal badu: aurkitu ahal badu, aurki badezake. Nork daki non gelditzen ahal den: nork daki non gelditu ahal den, nork daki non geldi daitekeen. // aztalka 2 iz. Zilipurdia. Nork daki nolako aztalka eta zilipurdiak egin dituzten euskararen etsaiek!

nork jakin : HABE (“Niri aukera asko suertatu zaizkit modan egotearren-edo, eta nik aprobetxatu egingo ditut. Nork daki? Hemendik urtebetera, igual, inork ez nau lanerako nahi izango. Hori gertatu egiten da!”), Aizu (“Uste dut labela egin denetik arriskua txikiagoa dela, baina nork daki!”), Karmel (“Mur-murzer edo zer erranez belarrira;nork jakin maite-irrits ezala haserrez... Badirudi kortejatzera datorrela, inguru-minguru,bitxi gori xarmantaren ertzera”), Elkar (“Eta nork jakin zer gerta daitekeen?”), Deia (“Nork jakin, bizitza izan baitaiteke poema surrealista bat, eta poema surrealista bat etor baitaiteke hitz lauz idatzia”), Elhuyar (“Ziur gaude etorkizunean distantzia luzeagoak eta informazio-kopuru handiagoak teleportatzeko gai izango garela, baina non dago muga? Nork jakin”), Berria (“Nork jakin, akaso Mourinhoren bisitaren beldur izango zen”), EiTB (“Enuke nahi, baina nork daki…”), Goiena (“Nork daki, agian egunen baten nire musika ibilbidea Euskal Herrian egiten jarrai dezaket!”), Jakin (“Krisia, itxaropenik eza, herrimina... nork daki!”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nork jakin : Herria (“Elizondo aldean ikusten baduzue emazte bat ixopak eskuetan margolan baten tindatzen, nork daki, behar bada Aña Mari Marin izango da!”), Berria (“Eta, nork daki, agian autokritikara”), Eneko Bidegain (“Gero, nork daki, orobat mutiko hori arras gustatuko zaio, gehiegi ere...”), Matias Mugica (“Agian, nork jakin, agian bazitekeen Tsarrari bizia salbatzea ere!”), Edorta Jimenez (“Beste batzuk mahaietan ziren, edanean, jolasean eta, nork daki, aukeraren zain”), Josu Zabaleta (“Nork jakin hura ba ote datorren - esan zuten neskek.”), Joxemari Urteaga (“Hara, Justo, nire ustez - moztu zion Albertok -, zeruko konstelazio bat izan daiteke triangelua, baita trafikoko seinale bat ere, edo musika talderen baten ikurra, nork jakin”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa gehitzekoa da, batek jakin bezala. Baina bi azpisarrerek ohar bidez azaldu beharko lukete nork daki eta batek daki formetan bakarrik erabiltzen dela.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoak.

norlehenka
iz. Norgehiagoka. Kirol norlehenkak.

Aztergaia: norlehenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka izengilea.

normal
1 adj. Ezer berezirik edo neurriz gainekorik ez duena, maizkoena edo ohikoena den motaren araberakoa dena. Perpaus baten ordena normala. Egoera normalean. Normaltzat jotzen diren gauzak.
2 (Adizlagun gisa). Baina ezin dituzu gauzak normal egin, ala?
3 adj. kim. Disoluzioez mintzatuz, mol bateko kontzentrazioa duena.
4 adj./iz. mat. Lerro zuzenez edo planoez mintzatuz, beste lerro zuzen edo plano batekiko elkarzuta dena.
5 adj./iz. mat. Zuzenez mintzatuz, kurba batek eta harekiko tangente batek elkar ukitzen duten puntutik igarotzen den tangentearekiko elkarzuta dena.
Azpisarrerak

Aztergaia: normal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: normalean.

normaldu, normal/normaldu, normaltzen
da/du ad. Normalizatu. Eguraldia normaltzen hasia da, aurreko egunetako haize zakarra baretu ahala. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hizkuntzaren egoera normalduetan idazkera ahoskeraren ondoren ikasten da.

Aztergaia: normaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

normal(du), normaltzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-izatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eguraldia normaltzen hasia da, aurreko egunetako haize zakarra baretu ahala.

normalean
adb. Gehienetan, maizenik. Ik. jeneralean; normalki 2. Lubisen begiak, normalean hain lasaiak, larritasunez mugitu ziren.
Loturak

Aztergaia: normalean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko normalean eta normalean ibili azpi-sarrerak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

normalean 308: G. Nazabal, ZArg 1978, X. Intxausti 2, J. Jauregi, Elhuyar 18, B. Bakaikoa, I. Azkune 2, F.M. Ugarte, I. Antiguedad 2, EkonHastapenak, Ijitoaren "poleoiak", L. Oñederra, J. Etxeberria, K. Altonaga 5, M. Zalbide, LMuj, UZEI 20, J. Iturria, Atalase Maila, J. Kortabarria, Programazioa 1983, A. Pagola 2, J.M. Agirre, P. Esnal, B. Urkizu 3, P. Salaburu 2, J. Urrutikoetxea, Txill 4, A. Sarriegi 3, J.A. Irabien, S. Goñi 3, Zinetika, J.M. Torrealdai, M. Mendizabal, F.J. Juanes, HizkLiter/BBB/1 2, Hizkuntza/7/OHO, Zientzia eta teknika 1986, Idazleen II Ihardunaldiak, KontsumHeziketa 1986 3, X. Mendiguren B. 3, J. Agirre 10, Deia 1986, Gizartea/4, U. Larramendi 10, OrdenadoreP, Beasain, A. Lertxundi, EGLU 4, I. Zubiri, M. Ugalde, Aizu! 1987, M.A. Elkoroberezibar, J. Madariaga, M. Lorda, B. Uraga, F. Juaristi, Hemen 1988, J. Ortaraz, A. Lasarte 3, Susa 1989 2, J. Bergara, Anai elkarte bat, J.C. Alonso, X. Kintana 2, J. Zabaleta, M.A. Unanua, Jauntxoak, DV Zabalik 1989, Argia 1989 2, ArrPress 1989 4, MarrazTekn 2, GizarteZ/OHO, TeknolMekan 4, Kuxkux/6, J.A. Berriotxoa 4, I. Aldabe 2, Zeu zeutara, I. Aizpuru, Fisikaren historia, J. Sarrionandia, J. Belmonte, X. Gereño 2, M. Lopez 3, A. Aizpuru, Ene Bada! 1990 2, Eguna 1990, J.R. Aizpurua 2, BiMailMorfol, Sirimiri 4, EUSTAT 1991-1993 6, P. Iztueta, LISP ProgrLengoaia 2, J.M. Elortza 2, A. Cazabon, Egunk 1991-1997 2, LEF 3, Hitz-ordena, Fdz. de Larrinoa, J. Gabilondo, EstiLib 2, F.J. San Martin, A. Iturbe, I. Mendiguren, X. Mendiguren E., A. Iban 3, J.R. Aihartza 2, Amoroto, J. Artaraz 2, KatuenTest, Eutsi/1 2, Ingurunea/3, Hizkuntza/7, AEK 2, J.K. Igerabide 2, R.M. Pagola, GaztEntz/7 2, Jugoslavia, P. Barrena, A. Martinez, HezkSaila Barnet 1993 2, E. Lopetegi, Mundua 1993, J.R. Bengoetxea 3, EHAA 1993, B. Kortabarria, B. Arrizabalaga, Elgoibarren 1993, A. Diaz de Lezana, Baietz/6 2, Erreologia, I. Eguren 2, Ingurua/3 2, Xuxen 2, S. Ott 4, FisKim/BBB, BidaiaZient, P.Zubizarreta, NPAO 1994 2, E.Otamendi, Santa Mariñe 1994 2, A. Basurko, M. Karrera, 15 gertaera, HIESA 1995, KirolEntrenamendua, NekHizt, Pirinioak 1995, EstiLib, G. Aranguren, J. Garzia, G. Markuleta, DNoticias 1995, Galtzaundi 1995, Baietz ba! 2, U. Ruiz, A. Alberdi, OinElektr/BBB 2, J.M. Beltran 2, HD kulturak 3, Jorge de Oteiza 2, DV 1996, Aretxagazeta 1996 2, F. Ibargutxi, Berrigara 1997.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

normalean : DFrec 15, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

normalean : HiruMila (normalmente, en general), ElhHizt (normalmente, habitualmente, generalmente), PMuj DVC (normalmente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

berria da, dirudienez; baina oso hedatua, eta idazle onen lanetan ageri dena; hori bai, Hegoaldean bakarrik, nonbait, eta Heg. markarekin eskaintzekoa izan liteke, zorrotz jokatu nahi bada, lantaldeak markarik gabe proposatzen duen arren.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

normal sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

normalizatu, normaliza, normalizatzen
1 da/du ad. Normal bihurtu. Ik. estandarizatu. Normalizatzen hasita zegoen kontua. Bere egoera normalizatu nahian dabil, denbora behar du. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Egoera normalizatua zuten asko lana galdu eta pobrezian sartu dira.
2 da/du ad. Arauaren araberako bihurtu. Ik. estandarizatu. Euskara idatzi eta mintzatua arauen bidez normalizatu nahian. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hizkuntza normalizatuak asko aldatzen dira eta hiztegiak etengabe berritu behar dira.

Aztergaia: normalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

normalizatu, normaliza, normalizatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

normalizatu, normaliza, normalizatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-izatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Honako bereizte hau beharrezko litzateke agian: normaldu: normal izatera iritsi. Pertsona normala; normalizatu: norma batera ekarri. Gauzak normalizatu" (1996-05-20)

normalizatzaile
1 adj. Normalizatzen duena. Instituzio normalizatzailea.
2 iz. Zerbaiten normalizazioan jarduten duen pertsona. Jaurlaritzako euskara zerbitzuetako teknikari eta normalizatzaileak.

Aztergaia: normalizatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh51 2023-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

normalizatzaile 7: B. Urkizu 4 (adib.: "Horrela profil biko pertsona sortzen zen: normalizatzaile filologoa eta normalizatzaile soziala"), Euskararen Unibertsoa ("Neurri normalizatzaileak aplikatuko dituztenek berauen diseinoan parte hartzen ez badute, nekez lortuko da sektore horiek guztiek planaren gauzatzean inplikatzea"), NPAO 1999 2 ("Banan-banakako tratamendu normalizatzailea [...] Egoitza hauetan hartutakoekin burututako banan-banako tratamenduei eta helburu normalizatzaileak finkatu izanari esker").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LB: 51; ETC: 93

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: normalizatzaile adj. normalizador/a, el/la que normaliza / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (-tzaile osaerako erregularra da; hiru idazlanetan jasoa).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, baina gaur izen gisa ere erabiltzen da, lanpostu zehatz bat adierazteko. Bide batez, normalizatu ere berrikustekoa da, ez baita ‘normal bihurtu’ bakarrik, ‘normaren araberakoa’ ere adierazi nahi da (ikusa eta adibideak hemendik gertuago daude ‘normal bihurtu’tik baino).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Kendu lerroa.

normalizazio
iz. Normalizatzea. Ik. estandarizazio. Euskararen erabileraren normalizazioaren kontrako jarrerek pisu handia dute unibertsitateen barruan.

Aztergaia: normalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
normalki
1 adb. Normal. Gainerakoan, beste sei taldeek normalki eskainiko dute ikuskizuna.
2 adb. Normalean. Alabaina, normalki gauzak ez doaz hain azkar.

Aztergaia: normalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

normaltasun
iz. Normala denaren nolakotasuna. Normaltasuna da nagusi. Egunen batean, dena berriro normaltasunera bihurtzen denean.

Aztergaia: normaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
normaltze
iz. Normal bihurtzea. Segurtasun ezak eta drogek normaltze prozesua oztopatzen dute.

Aztergaia: normaltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

normaltze 3: Deia 1994 ("Baliteke, herrialde osoari buruz ari garelarik, indartze, berreskuratze edo normaltze gisako hitzak baikorregiak izatea"), R.M. Pagola 2 ("Beste faktore bat ere bada, biziki erabakiorra, hizkuntzaren normaltzearena, alegia [...] Hizkuntzaren normaltzearekin euskara komunikabide bateratua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

normaltze : DFrec 2 (Euskaltzaindia), Euskalterm 1 (harremanen normaltze) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

normandiar
1 adj. Normandiakoa, Normandiari dagokiona. 1608an Da Costak kontratu bat sinatu zuen Nicolas de Bauquemare normandiar merkatariarekin.
2 iz. Normandiako herritarra. Normandiarra izan zen lehen txirrindularia Frantziako Tourra bost aldiz irabazten.

Aztergaia: normandiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2001-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: normandiar izlag. 1, Mde Pr (“Beroul normandiar idazletik hasi eta Wagner arte”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

normandar 5, normandiar 5, normanditar 1; a) A. Berasategi (“Hil bedi normandiar traidorea”), Arrantzaria (“normandiar untzien irudi harrigarriak aurkituko ditugu”); b) M. Arregi (“Jacques Anquetil normandiarra”), A. Sarriegi (“pirata normandiarrengandik etxeratutako teknika berriak hartuz”); c) BAtx Obab (“Gutxienez hogei mila soldadu badituk normandar horiek”, “Hotzak ez zuen etsitzen, negua bera ere normandarra izan bailitzen”, “Orain bai izango dugula normandarren berri”, “Normandarren indar izugarria, Jean Baptiste”), A. Perez (“Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldera normandar edo bikingoak etorri ziren”), LMuj (“Normandiarren inbasioaldiak ere kausa izanen ziren”), Lek Zigor (“Orixe egiten badun, normanditar egin dun”); normando : GaztEntz (“kolonizatzaile normando hauek”, “Salba gaitzazu normandoen hiratik”, “arkitektura normandoa”, “Normandoek Italiaren hegoaldea hartzen zuten bitartean”), JM. Azurmendi (“Drakkar normando bat da!”, “Normandoak ikaragarriak dira”, “Normandoen kanpamenduan”, “Normandoen buruzagia”), Orhipean (“Europa osoan beldur handia sortarazi zuten herrien artean normandoak ditugu, bikingoak ere deituak”, “Herriak garaiko 70.000 diru ordaindu zien normandoei erregea aske utz zezaten”), JM. Arrieta (“euskaldunek normandoengandik ikasi zuten nola ur haunditan ibiltzea hala balearen arrantzoa”); norman: Mde (“Engelandatik ethorri Normanek Irlandan lur-hartu zuten”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

normandiar : HiztEn, LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Beste batzorde batek argitzekoa da

Aipatuak ditu lantaldeak normandiar eta normando bigarren itzulikoen artean, eta Onomastika batzordeak argitzeko utziak. Normandiako (gaurko) herritarra adierazteko egokia dirudi normandiar honek, baina Euskaltzaindiak arautua du normandar forma (cf. Anglo-normandar uharteak), eta lantaldeak ez daki nola egin behar den bikingoen eta gaurkoen adierazleen arteko banaketa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onomastika / exonomastikarentzat utziak. // normandiar aratutua dago, Anglo-normandiar uharteak toponimo arautuaren osagaietako bat baita (70. eta 159. arauetan).

normatibizazio
iz. Hizkuntzez mintzatuz, hiztegi, gramatika eta ortografia arauak ezartzea. Horiek horrela, euskararen normalizazio eta normatibizazioaren bidean, garrantzi handiko urratsa egin da, gaur aurkeztu den hiztegiari esker.

Aztergaia: normatibizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh76 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 76; ETC: 39.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0 / Euskalterm: normatibizazio (Hizkl. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

normatibo
1 adj. Arauemailea. Sormena behar du euskararen normalizazioak, festa, sentimendua, askotariko motibazioak, emozioak... baina baita planak, dekretuak eta hizkuntza-politika normatiboa ere.
2 adj. Arauena, arauei dagokiena. Gurea munduko hezkuntza-sistema hoberenen parera eramateko bide egokiena eta eraginkorrena baita hezkuntza-sistema eta marko normatibo propioak edukitzea.

Aztergaia: normatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2001-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-06-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

normatibo (+-ibu 2) 8: Azurm 2 ("teoria interpretatibua zenak, agian, artearen kreaziorako normatibu izan litezkeen arauren batzu, eskain litzake", "ez dute urrats bat bakarrik ematen, kreaziorako arau normatibu praktikorik eskaintzeko"); N. Balluerka ("kontzeptu alternatiboak laboratu zituzten, oinarrizko nortasuna, nortasun normatiboa eta nortasun eredua [...] bezalakoak"); M. Zalbide ("burolekto horri batzuk eta besteok eskatuko genizkiokeen ezaugarri jator, moderno-funtzional eta aldiberean normatiboak neurri egokian konbinatu beharrak sortzen dizkigun buru-hauste, tira-bira eta haserreetatik"); Tantak 1993 ("gorputz normatiboaren gaurkotzea ere eskutartean dugu"); A. Alberdi ("Batzuk arauemaile edo normatiboak dira — tradizionalak"); UZEI 2 ("Premia normatiboa", "Premia normatibo horien orokortasunean, hain zuzen, bere laborategiko suposamendu horietan aurkitzen da problemarik nagusiena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

normatibo : DFrec 20, Euskalterm 6 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

normatibo : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

normatibo 9: Urko Apaolaza (“aldaketa normatiboak egingo dituela esan du Lopezek”), Miel Anjel Elustondo (“zenbait gerruntze normatibo eta kokiltasun induzitu”), Ekai Txapartegi (“zertarako egin desberdintasunaz irizpide normatibo nagusia?”), Xabier Makazaga 2 (adib.: “neurri tekniko eta normatiboak”), Koldo Aldabe (“neurritekniko eta normatiboak”), Miren Korta (“esparru politiko eta normatibo berria abiatuko duelako”), Jon Sudupe 2 (“Rawselen ikuskera, bada, erabat normatiboa da”, “justizia ez da ideal normatibo bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: normatibo 24: Berria 6, Filosofiako gida 10, Xabier Arregi 3, Iñaki Heras 2, Asisko Frantzizko 2, Joseba Zulaika.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik, arauemaile eta arauzko bezalakoak eskura izanik.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

aski nazioartekoa da; baldintza minimoa betetzen du.

nornahi
1 izord. Edozein pertsona. Hortik kanpo, Mattin nornahi bezain gizon ona eta atsegina da. Nornahik ikus zezakeena besterik ez nuen esan. Hauxe da nornahiri euskararen gaitasunak adierazteko biderik zuzenena. Arras axola gutxi zuen nornahiren biziak. Nonahi nornahirekin erabiltzen den diosala. Mahaia eta sakela beti zabal zeuzkan nornahirentzat.
2 (Perpaus kontzesiboak eratuz). Nornahi izan zaitezen ez zara sartuko. Gizona, nornahi dela, zer da gizon besterik?
Azpisarrerak

Aztergaia: nornahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: nornahi den Ipar. 'nornahi'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

nornahi den.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-nahi (cf. EArauak, 10).

nornahi den
1 izord. Ipar. Nornahi. Hori galdetzen duenak ez du nahi justiziarik, egiten duenean zerua nornahi denen tokia.
2 Ipar. (Perpaus kontzesiboak eratuz). Nornahi den eta nolakoa nahi den zarela.

Aztergaia: nornahi den

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 'nornahi'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-nahi + den.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nornahi sarrerari dagokion azpisarrera.

nortasun
1 iz. Gizabanako baten izaera eratzen duten ezaugarrien multzoa. San Frantziskok ere badu, noski, bere nortasun ageria. Nire nortasun hutsa janzten duten hezur, mami, sinesmen eta pentsabideak. Autorearen nortasunaz eta nortasun hori moldatu duen bizitzaz zerbait jakitea.
2 iz. Pertsona bat gainerakoetatik bereizten duen gauza. Nortasun handia du.
3 iz. Zerbaiten izaera eratzen duten ezaugarrien multzoa. Giza nortasuna. Zuberoako euskalkiaren nortasun berezia. Nortasun handiko eskualdea.

Aztergaia: nortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

nortasun-agiria.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

nortasun-agiri.

nortasun agiri, nortasun-agiri
iz. Pertsona bat nor den jakinarazten duen txartela. Etxean nortasun-agiri faltsuak, dokumentazioa eta ordenagailu bat atzeman zituen Ertzaintzak.
norte
iz. Heg. beh. Iparra.

Aztergaia: norte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Herr. (edo Beh.).

Forma baten adiera(k)

iparra.

nortsu
izord. Gutxi gorabehera nor? (Galdetzailea). Nortsu zen edo zertsu bizitza eraman zuen.

Aztergaia: nortsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

nortsu zen edo zertsu bizitze eraman zuen.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu gald.ekin.

nortu, nor/nortu, nortzen
da/du ad. Giza nortasuna hartu edo eman. Ik. zertu. Lizardi, lirikan bertan, izaki bizigabeak pizten eta nortzen saiatu zen. Teatro mota horretan, batzuetan nortzen ere dituzte Zuzentasuna, Bakea, Egia, Urrikalmena.

Aztergaia: nortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

nortu, nor(tu), nortzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

nortu, nor(tu), nortzen.

nortze
iz. Giza nortasuna hartzea edo ematea. Unibertsitatea nortze pertsonal eta kolektiborako espazio gisa ulertzen dugu.

Aztergaia: nortze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

nortzuk
izord. Batez ere bizk. Nor? (Pluraleko forma; galdetzailea). Nortzuk dira ene anaiak?

Aztergaia: nortzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak, 11.

Euskaltzaindiaren Arauak

nortzuk dira ene anaiak? h. nor dira ene anaiak?

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EArauak 11: "Euskaltzaindiak, kontuan harturik forma atzizkidunak (nortzuk, zertzuk, zeintzuk) literatura tradizio jakin bati lotuak daudela, hau erabakitzen du: nor, zer eta zein formei lehentasuna ematea. Ez ditu, ordea, atzizki pluralgileak dituzten formak inola ere gaitzesten. Orokorki duten izaera markatua aitortzen zaie soil-soilik, eta modu horretan —forma markatu gisa esan nahi da— aurkezten, bai eta onesten ere. Edonola ere, forma hauen deklinabideko paradigmak hauek dira: nortzuk, zertzuk, zeintzuk (abs), nortzuek, zeintzuek, zertzuek (erg), nortzuei, zertzuei, zeintzuei (dat), e.a.".

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

deklinabidea: nortzuk (abs), nortzuek (erg), nortzuei (dat).

norvegiar
1 adj. Norvegiakoa, Norvegiari dagokiona. Norvegiar agintariak.
2 iz. Norvegiako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: norvegiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 1, izond. 2: Elhuyar (“norvegiar familia bateko hiru partaide”, “panpinen fabrikatzaile norvegiarrak”), Kuxkux/6 (“Itsaso norbegiarra”), Mde (“Lehenik Norvegarrak ethorri ziran”), J. Zubikarai (“noruegarra, frantziarra ta olandarra, britaniarraz gaiñera”), V. Huici (“ingeles, frantziar, belgiar, alemaniar, norbegiar, eta noski, espainiarrak”), JM. Iturralde (“Ez zen finlandiarra, norvegiarra baizik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

norvegiar : ZTC 5 (I. Iñurrieta: “norvegiar istorio”, “norvegiar ipuin”), (A. Ibarra: “hobeto esan norvegiarretik”, “suediarrak eta norvegiarrak”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

norvegiera
iz. Norvegian mintzatzen den hizkuntza germaniarra. Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan, samieraren adierazpide oro galarazteko legea ezarri zuten indarrean eta umeak norvegieraz hitz egitera behartu zituzten.

Aztergaia: norvegiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper