58 emaitza ni bilaketarentzat - [1 - 58] bistaratzen.

ni
1 izord. Singularreko lehen pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari dena adierazten duena. Ik. neu. Ni heldu naiz lehen. Hura eta ni ez gentozen beti bat. Ez nekien nik, gaixo honek, non sartzen nintzen. Gupidaz begira iezadazu ni bekatari handi honi. Nik behintzat horrela uste dut. Liburuari zerbait falta zaio, nik uste. Nik neronek ikusia. Bai, horrela da, ikusten dut; eta niri zer? Nire aitak ez zuen oso gogoko (Ik. ene2 1). Nire lanbideak bestetara eraman nau gehienetan. Nireak egin du. Zaila da niretzat hori. Egin bedi nigan zuk esan duzuna. Horien bihotza nigandik urrun da. Nigatik igaro dituzun nekeak. Daviden semea, urrikal zaitez nitaz. Egizu nizaz otoitz. Gaizkirako grinak ni baitan piztearekin. Nire baitan senti dezadan zurekin bat izateko lehia santua. Nire baitarik ezdeus hutsa bainaiz.
2 iz. psikol. Norbanakoaren atal kontzientea, gertakari fisiko, psikiko eta sexualen erreferentzia puntua dena. Ik. ego 1. Niaren inguruan sortutako istorioak dira, baina nork bere aldera eraman du niaren kontzeptua. Ihes egiten saiatzen naizenean ere, hor dago nia.

Esaera zaharrak

Erakuts iezazkidak heure lagunak, nik gero hiri heure atunak. Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?.

Aztergaia: ni

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak, 5: "Euskaltzaindiaren erabakia: ni izenordainaren noren kasuan nire erabil dadila (eta, jakina, niretzat, nirekin), eta orobat ene, maila jasoan bederen; nori kasuan niri erabil dadila".

Euskaltzaindiaren Arauak

(deklinabidea: nire, niri, nirekin, niretzat, etab.) // EArauak 5: "Hauxe da, hortaz, Euskaltzaindiaren erabakia: ni izenordainaren noren kasuan nire erabil dadila (eta, noski, niretzat, nirekin), eta orobat ene, maila jasoan bederen; nori kasuan niri erabil dadila".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ni sarreraren barruan Psikol. adierakoa gehitu. Egin lotura lehendik jasotako ego sarrerarekin.

bereak (nireak, hireak...) eta asto beltzarenak (entzun, esan...)
ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Bereak eta asto beltzarenak entzun beharko zizkidan lotsabako horrek. Jakina, bereak eta asto beltzarenak erran dizkiot alproja horri. Isilik egoteko?, ez nireak eta asto beltzarenak bota gabe. Gureak eta asto beltzarenak aditurik gaude.
bereak (nireak, hireak...) eta bi (entzun, esan...)
ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Ik. bereak (nireak, hireak...) eta asto beltzarenak (entzun, esan...); bereak (nireak, hireak...) eta bost (entzun, esan...);  + epelak entzun; gorriak ikusi; kristorena(k) egin; kristorena(k) eman; kristorenak entzun; kristorena(k) esan; kristorena(k) harrapatu; kristorena(k) hartu; elorrio(ak) ikusi. Aditu behar dizkit bereak eta bi. Zer esanik asko ez duen bertsolariak bereak eta bi ikusi beharko ditu aukeratu duen egitura luzea itxuraz betetzeko. Bereak eta bi egin bazituen ere, Henryk ez zuen modurik aurkitu izurriari aurre egiteko.
bereak (nireak, hireak...) eta bost (entzun, esan...)
ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Ari gara entzuten geureak eta bost. Argibideren bat edo beste itzuri bazaigu ere, ez da inoiz izan geureak eta bost ez ditugulako egin bilaketan. Ez dago gustura lantegian, bereak eta bost maiz aski esaten dizkiotelako. Bereak eta bost esango dizkiote elkarri, ez bata ez bestea ez baitira isilik egotekoak. || Ez dut ikusten inork gaitzesten dituenik horrelakoak eta bost hizkuntzaren aldetik.
ni beldur
Gauza txar edo kaltegarri bat gertatzera doalako uste edo susmoa adierazteko erabiltzen den esapidea. Karioxko izanen zaizula, ni beldur! Tolosako jujeak non diren, eta non den presondegia, jakinen dugun orain berandu gabe, ni beldur.

Aztergaia: ni beldur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-09-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

NI BELDUR. Me temo (que). Ni beldur holako zerbeit lotzen nizela. StPierre 12. Bertsu hoik irakurtzearekin, ez duzue, ni beldur, ezagutuko Oxalderen alderdi bat baizik: ahulena. Ox 203. Ni beldur etzela, estalpe guzien gatzik, guardagorat sekula helduko Joannes. Ib. 192. Orainokoan jokoa / Ezin hobeki badoa; / Bainan debruak, ni beldur, / Phiztuko du zerbait makur. Ib. 51. Bidarritarra, gazterik airatua, pilota maite, arnoa ez hastio, bertsulari famatua eta, ni beldur, kontrabanda odolean, nundik zatekeen bertzela? Ib. 197. Tolosako jujeak nun diren, eta nun behar-bada presondegia, jakinen dugun orai berandu gabe, ni beldur. JE Ber 47. Garasti, karioxko izanen zautzula, ni beldur! Barb Leg 138. Apairu mehea zuketela, ni beldur. Ardoy SFran 115. Ni beldur oraino gorago den haren betiko egoitza. Ib. 16. Eta bakan batzuentzat ere izango ote dira asko epe luzean, batez ere une garratz eta larrietan? Ni bildur ezetz. Vill Jaink 81.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ni beldur (eta bildur) 7: GH 1933 ("Ni beldur hori petiarrek asmatua dutela"), A. Hillau 2 ("Ni beldur Ahuchquy utzirik, astokeria egiten dugun harat joaitia! [...] ni... beldur medikiak ez daukula utziko Pernorik libro!"), Herr 1968 ("Agian ba, bainan ni beldur ezetz"), Mok ("Ni bildur, ez bataren eta ez bestearen eztan izkuntza nabar, pisu ta elkor orrek ez ote ditun gogoan joko euskaldunik jatorrenak"), Hiriart-U ("Haatik hola pentsatzen balute bezala ari direnak, ni beldur badiren asko!"), Iratz ("Kaxkopel —Zer borroka-bizia!; Zentzuluz —Bai eta ni beldur: borrokatu nahi ez duena galduko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ni beldur : 1 DFrec (Herr: "Ni beldur arras laketua dagon xxx alde hortan") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ni beldur : EuskHizt (AS) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

ni beldur 4: Argia 2 (“Ni beldur, halere, irakurle gehiago izango direla zure lagunaren iritzikoak, gauzak hotz kontsideratuta testu hau ez baita irakurgai samur-samurra, tarteka ahalegin bat eskatzen duena baino”), Euskaltzaindia (“Baina ni beldur ez diotela euskarari botere hori onesten”), UEU (“Eta ni beldur aukeratzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ni beldur 12: Herria 5 (“Haatik ni beldur ez duela hunek bi oren iraunen bidarritarrarekin, alde bat edo besterat”), Daniel Landart 3 (“Ni beldur, ez dela sekulan ezkonduko Dominique.”), Iñaki Segurola 2 (“Orain dena da akordioa, adostasuna, elkar hartu beharra, bat egin beharra, ongi etorri beharra, eta arrosario zuri hori bizitasun falta latz baten, bizi-beldur baten, seinale da, zahardadezko eritasun batena, eta, ni beldur, erremateko gaitz batena”), Elena Touyarou (“Ni beldur ezetz”), Jean Baptiste Etxarren (“Ni beldur ez denez zerbait erreboluzione izanen”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Honekin batera nik uste esapidea, uste izan azpisarrerako 2. adieran adibide gisa jasoa dagoena, berraztertzekoa litzateke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskain liteke beldur sarrerako beldur izan azpisarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beldur sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Kendu lerroa.

niameiar
1 adj. Niameikoa, Niameiri dagokiona. Niameiar agintariak.
2 iz. Niameiko herritarra.

Aztergaia: niameiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

nibel
1 iz. Galga, nibelatzeko tresna. Baitezpadako tresnak: erregela, beruna eta nibela. Judu eta framazon gaizto batzuek nahi dute pasatu beren nibela gizon guztien gainean.
2 iz. Sestra.
Azpisarrerak

Aztergaia: nibel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa da, baina Iparraldean eta Hegoaldean ezaguna

ezaguna da Ipar. ere, tresna izendatzeko; onartzekoa, beraz.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

gero ikusiko da galga (eta sestra, dirudienez atzeranzko eratorpenez moldatu eta azken aldiotan berrezarpen lexikal aski bizia ezagutu duena) bezalakoekiko banaketa.

nibelatu, nibela/nibelatu, nibelatzen
du ad. Galgatu, maila berean jarri. Ik. sestran. Dena nibelatu eta maila berean uzteko lanak egiten dabiltza.

Aztergaia: nibelatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-04-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, euskarazko kidekorik egon daitekeen arren.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

nibela, nibelatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

nibelean
adb. Sestran. Durangon erositako zenbait liburuk loka dauden mahaiak nibelean jartzen amaituko dute.
Loturak
niganatu, nigana/niganatu, niganatzen
da/du ad. Nireganatu. Txakurra naizela uste al duk, makila hutsarekin niganatzeko?

Aztergaia: niganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

niganatu, nigana(tu), niganatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. nireganatu.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ganatu izord.ekin.

nigeriar
1 adj. Nigeriakoa, Nigeriari dagokiona. Nigeriar idazlea.
2 iz. Nigeriako herritarra.

Aztergaia: nigeriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

nigertar
1 adj. Nigerkoa, Nigerri dagokiona.
2 iz. Nigerko herritarra.

Aztergaia: nigertar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

nihaur
izord. Ipar. ni izenordainaren era indartua. (-r- bakunarekin). (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. neu; nerau. Nihaur ere ibili naiz anitzetan galdurik. Galdea nihaurek egin nion. Nihauri eta mundu orori. Aitortuko dut, nihauren kontra, ene hobena. Nihaurganik ez dut deus onik.

Aztergaia: nihaur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. ni izord.aren era indartua.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Hedadura urria duela eta, ez nuke lehen 5.000 artean sartuko. Bestela honekin batera, nerau, neroni bezalakoak sartu behar dira. Gainera, zerrenda honetan ez dira izenordainak, hauen forma indartuak, erakusleak eta, azaltzen. Iparraldeko forma hauek salbuespen gertatzen dira" (1993-02-10)

 - [E205]: "berdin" [hots: "zergatik iparraldeko forma hauei bai eta bizkaierari ez?"] (1993-02)

 - [I203]: "'Ipar' markarekin?" (1993-02)

nihilismo
iz. Erlijio eta moral hastapen oro ukatzen duen doktrina. Nietzsche kritiko gogorra izan da, agian gogorrena, bereziki kristautasunarekin, nihilismoaren defentsa egiten zuenean.

Aztergaia: nihilismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: nazioarteko hitza denez sartzea komeni da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): onartu egin da.

nihilista
adj./iz. Nihilismoarena, nihilismoari dagokiona; nihilismoaren jarraitzailea. Pentsaera eta jarrera nihilistak. Alexandro II.a nihilista talde batek hil zuen bonba batez.

Aztergaia: nihilista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-04-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

nik al dakit
1 gip. Auskalo. (Galdetzaile bat har dezake). Ik. batek jakin; nik dakita. Auskalo zer-nolako laguntza espero ote zuen handik, belar-enplastu edo sorginkeriaren bat seguruena, nik al dakit. Begira egon nintzaion nik al dakit zenbat denboran. Halaxe zeramatzan nik al dakit zenbat urte.
2 gip. (Zerrendatze modukoetan, aipatzen ez diren beste elementu asko ere badirela edo izan litezkeela adieraziz). Etortzen da gitarra pare bat, txistua eta nik al dakit zenbat tramankulu gehiagorekin eta berak bakar-bakarrik egiten dizu kontzertu bat. Haren musika taldean abestuko duela, supermerkatuko biltegian entseatzen dutela, nik al dakit zer esan didan.

Aztergaia: nik al dakit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(NIK) AL DAKIT. ¡Qué sé yo! --Norako asmoak dituzu? --Aldakit? Ag G 278. Ari-lan, argizaiol, pertza gorri... nik al-dakit. Ldi IL 128. Neonek al dakit. JAIraz Bizia 68. Garrazkeririk ez, [...] baño nolabaiteko oztasuna edo... nik al-dakit! Etxde AlosT 33. Oean? Gerran? Al dakit nik! NEtx Antz 106. --Ezetz asmatu norena dezun, Pako? --Al dakit! NEtx LBB 70. Pschs! Nik al dakit! Lab SuEm 173. (Con interrogativa). Gorputza laga dugu / nunbait. Al-dakit nun! Ldi BB 90. Al-dakit nik zenbait "ziri" geiago. Ldi IL 102. Al dakit neuk noiztandikan. SMitx Aranz 62. Laranjak, limoiak eta nik al dakit zenbat fruta-mota. Anab Aprika 30. Nik al dakit zenbat eta zenbat gauza sortu dituan gure gizaldi onek! Vill Jaink 27. Gai orren bidez esan nitezke / nik al dakit zenbat egi. Uzt EBT 33. Extremaduran, Venezuelan edo nik ahal dakit non zentzugabeko izugarrikeriak egiten dituzten giza-itxurako bi-oinetakoak. MIH 363. (Con ere). Neronek ere al dakit. Alz Ram 50. Al dakit neuk ere? NEtx Antz 35.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nik al(-)dakit 10: Ldi - SM Zirik (OEHko agerraldi berak), SGarm Historia triste bat ("eta gero... nik al dakit ba gero...!"), J.M. Mendizabal ("Baina hara tupustean non agertzen den otso bat nik al dakit nondik"), I. Elias ("Sinistu edo ez sinistu... Nik al dakit?"), Zelina ("nik al dakit zenbat misterio txundigarri...!"), I. Mendiguren ("Nik al dakit ba!— esan zuen"), K. Linazasoro ("nik al dakit tankera bereko zenbat purrustada gehiago"), A. Ortiz de Landaluze ("Nik al dakit! —erantzun zion Martinek haserre"), Zozoak beleari ("nik al dakit zergatik maitemindu nintzen?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

nik al dakit 25: Aizu (2 Berdin esan dezakegu Errezil, edo landa-inguruko beste edozein herri, edo rally-esprintak dituzten herriak, edo gurpil gaineko idoloren bat duten herriak, edo baserritik institutura joateko garraio publiko sendorik ez duten herriak, edo nik al dakit zenbat faktore gehiago”), Elkar 14 (“Nik al dakit! Solanas, Saleras edo halako zerbait. Salinas, hori zen, Alfonso Salinas”), Elhuyar (“Makina bat lankide ditut, beren eguneroko ikerketan prozedura zientifiko ezin zorrotzagoak erabiltzen dituztenak, haurrak iridiologoarengana, kristalen terapiara, antroposofoarengana, edo nik al dakit nora daramatzatenak”), Berria 2 (“Baina ba al dakit ba nola entrenatzen duen Camachok?”), Jakin 4 (“Nik al dakit, bada!”), Argia (“Etortzen da gitarra pare bat, bonboa, pedalak, txistua, platera eta nik al dakit zenbat tramankulu gehiagorekin eta berak bakar-bakarrik egiten dizu kontzertu bat”), UEU (“orain berriz, lehengoen gain, sasiabsolutuak, sasihelburuak, sasi-kezkak, sasi-pakeak eta nik al dakit beste zenbait sasi-gauza”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nik al dakit : Berria (“Ba al dakit ba nik!”), Anjel Lertxundi (“Handik nik al dakit zenbat denborara, Hindenburg zeppelinaren hotsak esnatu ninduen”), Josu Zabaleta (“Magnetismo, hipnosi, sugestio eta nik al dakit zer, deitu diote ahalmen horri”), Joxe Austin Arrieta (“indiar arimaz eta nik al dakit zer gehiagoz”), Joxean Agirre (“Martiri bat egin dugu eta ezin zaitezke atera orain herriak miresten eta maite duen izaki hori asmakizun bat dela esanez, golem bat, klon bat edo nik al dakit zer”), Koro Navarro (“Nik al dakit? ", esaten nioan”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikari dagokiona.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa Gip. markarekin. (Andres Iñigori galdetu zaio Naf. ere dagokion eta ezetz erantzun du).

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

adibide gisa jaso liteke jakin 1 sarreran; bestela, lantaldeak ez daki zein leku dagokion hiztegian.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jakin sarreran.

Erabileremu dialektala

Gip.

nik dakita
1 Ipar. Auskalo. Ik. batek jakin; nik al dakit. Orain dela zenbait urte gertatu zitzaidan; hamar, hamabost agian; nik dakita?
2 Ipar. (Zerrendatze modukoetan, galdetzaile bat hartzen duela, aipatzen ez diren beste elementu asko ere badirela edo izan litezkeela adieraziz). Ez ziren adituak, zientzialariak edota nik dakita nor; herritar xumeak ziren mintzo. Presozain, zigorkari, eskale eta nik dakita bertze nor!

Aztergaia: nik dakita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NIK DAKITA. ¡Qué sé yo! v. (NIK) AL DAKIT. Iduri zaut, oraiko apezak hotzago edo, nik dakita... uzkurrago direla. HU Aurp 178. Bo, nik dakita, Manez. Zub 42. Kainek ihardetsi zion: nik dakita? Zerb IxtS 12. Halako molde xuri bat, ez jende, ez lanho... nik dakita zer. Barb Leg 149. Nik dakita zonbat errekaitu! Zub 25. Kordetako arrabit, berina-begi, eta nik dakita zer oraino. Ardoy SFran 237. Zikint beldurrez edo nik dakita nola. Xa Odol 21. Preso-zain, zigorkari, eskale eta nik dakita bertze nor! Lf in Casve SGrazi 11. Edo mahasti aitzurre, mendian harri zerratze [...], mendiko ongarriketa... nik dakita? Larre ArtzainE 57. (Con ongi). Beljikan, Frantzian eta nik ongi dakita non oraino. Barb Sup 177.

nik dakita 17: Argia 3 (“Eta esaten duenak Baztanen, esaten du Nafarroa osoan –beti ere, bihar agertzen ez bada eskuizkribu bat, nik dakita, Zaraitzuko ibaxan-“), Elkar 4 (“Orain dela zenbait urte gertatu zitzaidan. Hamar, hamabost agian. Nik dakita?“), Berria 6 (“Haur egiteari... Nik dakita! Zenbat gaude Zuberoan? 13.000”), Jakin (“Ba jar ditzatela autobusak, edo abioiak, edo nik dakita zer Madrilera, eta bidal gaitzatela txandaka-txandaka, XX. mendeko lanik onenetako bat ikustera”), Erlea 3 (“Eta izan ere, liburuaren abiapuntua Bitoriano Gandiagaren obrari eta izaerari buruzko interpretazio bat bada ere, Azurmendiren luma trebe eta eruditoa beste hainbat gaitaraino lerratzen da, eta bidean mila eta bat ohar eta irakurketa eskaintzen dizkigu gogoetarako sorta ederrean, hala nola, heriotzaz, bizitzaz, Jainkoaz, mitoaz, fedeaz, zentzuaz, herriaz, naturaz, balioez… eta nik zer dakita”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nik dakita : Herria (“33-20, airez aire doaz irabazleak noiz eta... ez pindar bera gehiago, nekadura edo nik dakita, kamusturik edo lapusturik heien joa, nahiz segurtatuak abantzu horrekin, gostako baitzaie batere barkatzen ez duten kontrario zailekin, 50etarat heltzea.”), Janbattitt Dirassar (“Eta, nik dakita, halako trufa aireño batekin! ez banizu bederen aipatu andre hori”), Jon Muñoz (“Zure jokabideak sortu didan harridura eta ezinegona; halako nik dakita zer beldur, niri sekula gertatu behar ez zitzaidan egoera haren eraginez; ausaz zuk erdeinatzen dituzun emakumeekin nahasiko eta haiek bezain arinki tratatuko ote ninduzun ideia ezin jasanezkoa; kausa horiek guztiek bildurik malkoak sorrarazi ahal izan dizkidate eta erranarazi, neure ustez arrazoiz, dohakabea nintzela”), Daniel Landart (“Funtsean, "amen besta", "aiten besta", amatxien, aitatxien eta nik dakita beste zenbat horrelako besta ez ote dituzte merkatariek asmatuak beren sakelen betetzeko eta ahalaz hanpatzeko?”), Jose Angel Irigaray (2 Egia erran, egun goizean atzarri ondoren - hondarreko nik dakita zenbat urtetan bezala, zertarako uka - ispiluan ikusi dudan irudian bazen ja ere, baina ja ere gustatu ez zautan itzalño bat”), Aingeru Epaltza (“Zer dakita nik, epailearena, forentsearena, poliziarena edo dena delakoarena...”), Txillardegi (“Sargori latza, sapa, lanberoa, nik dakita nola esan?”), Jean Baptista Etxarren (“Beraz batean Luzaiden, bestean Tafallan edo nik dakita non, ez zen tokian geldirik egoiteko sortua”), Edorta Jimenez (“Hain zen gose idazle-taldea, elkarri lekua kenduz hurbildu ziren gehienak kafea, kruasanak, zukuak edo nik dakita zeren bila”), Itxaro Borda (“Ez ote zen Frantxua langile xume eta segitua izaten ahal, aita familiako normala edo nik dakita zer?”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jakin sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

nik uste
1 Nire ustez. Gure indarra, nik uste, honetan datza. Zerbait falta zaiolako?, ez, nik uste.
2 Nik uste dut. (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Nik uste latzagoa izan zela gurasoentzat, niretzat baino. || Nik ezetz uste.
nikaraguar
1 adj. Nikaraguakoa, Nikaraguari dagokiona. Nikaraguar gerrillariak.
2 iz. Nikaraguako herritarra.

Aztergaia: nikaraguar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

nikel
iz. kim. Zilarraren koloreko metala, gogorra eta malgua, herdoiltzen zaila, 1.452 °C-tan urtzen dena (Ni; zenbaki atomikoa, 28). Nikel gatzak. Nikelezko txanpona.

Aztergaia: nikel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nikel: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Ni.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nikel: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «nickel [...] d'apr. all. [...] Nickel "lutin des mines", abrév. de Nikolaus, sobriquet donné par les mineurs all.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

nikeleztatu, nikelezta, nikeleztatzen
du ad. Metalezko pieza bat nikel geruza batez estali. Nikela txanponak egiteko erabiltzen da, bai eta burdina, letoia, etab. nikeleztatzeko ere. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Begi artean sartu dio bala nikeleztatua.

Aztergaia: nikeleztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

nikeleztatu, nikelezta(tu), nikeleztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

nikeleztatu, nikelezta(tu), nikeleztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu estalduren izendapenetan.

nikeleztatzaile
adj./iz. Nikeleztatzen duena, nikeleztatze lanak egiten dituena.

Aztergaia: nikeleztatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

niketz
adb. g. er. Nire aldetik, niri dagokidanez. Mila goraintzi, niketz, atezainari.

Aztergaia: niketz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er.: mila goraintzi, niketz, atezainari.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): dagoen bezala uztea erabaki da.

niki
iz. Heg. Ehun arinez eginiko puntuzko jantzia, alkandora edo jertsearen antzekoa dena eta gehienetan mahuka motzak izaten dituena. Ik. elastiko 4. Traje dotorearen ordez, niki gorria eta jeans estuak zeramatzan soinean.

Aztergaia: niki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 2001-04-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "nikia = niky" / Prestas: 2. gaia; 96 lek. (B 49 / G 47).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

nikomediar
1 adj. Nikomediakoa, Nikomediari dagokiona.
2 iz. Nikomediako herritarra.

Aztergaia: nikomediar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Nikomedia / nikomediar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

nikosiar
1 adj. Nikosiakoa, Nikosiari dagokiona. Nikosiar agintariak.
2 iz. Nikosiako herritarra.

Aztergaia: nikosiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

nikotina
iz. Tabakotik ateratzen den alkaloide pozoitsua (C10H14N2), uretan oso erraz urtzen den isurkari koloregabea. Nikotinak horituriko hatzak.

Aztergaia: nikotina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: alcaloïde du tabac || Jean Nicot || diplomate français qui a introduit un plant de tabac en France.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

nimrudtar
1 adj. Nimrudekoa, Nimrudi dagokiona.
2 iz. Nimrudeko herritarra.

Aztergaia: nimrudtar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Nimrud / nimrudtar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

ninfa
1 iz. Maila apaleko jainkosa, iturri, ibai, baso edo mendietan bizi dena eta neska eder baten itxura duena. Ibaizabalgo ninfa euskaldun maiteak.
2 iz. biol. Metamorfosi osoa duten intsektuetan, larba egoeraren ondorengo fasea.

Aztergaia: ninfa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
ninfomana
adj./iz. Ninfomania duena. Ninfomana da, bazenekien? Inoiz ezagutu dudan ninfomanarik setatsuena.

Aztergaia: ninfomana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

genero-marka (cf. lesbiana).

ninfomania
iz. Emakumeetan, gehiegizko sexu desira patologikoa. Nire lagun feminista batek esandakoarekin gogoratu nintzen; alegia, ninfomania gizarte patriarkal honek emakumeei leporatutako gaitz sexual bat besterik ez dela.

Aztergaia: ninfomania

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

nini
1 iz. Begiaren erdiko irekidura beltz biribila, irisaren erdian dagoena, argi izpiak begi barrura sartzen uzten duena. Ik. begi-nini; begiko nini; betsein; ninika. Ninia begian bezala zauzkat nire bihotzaren erdian. Txolarre beldurtien eran mugitzen ditu niniak.
2 iz. haur. Haurra, haur txikia. Bularreko ninia.
3 iz. Panpina. Begira zer nini polita erosi dizudan.

Aztergaia: nini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
ninika
1 iz. Landarearen begia. Ik. begi 6; pipil; pinporta. Kimu bakoitza dagoela ninikaz betea. Landareen ninikak ernetzen hasi dira, udaberria hurbil da.
2 iz. Begi ninia. Bere begiko ninikari bezainbat atxikia zen bere mahastiari.

Aztergaia: ninika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

ninikatu, ninika/ninikatu, ninikatzen
da ad. Landare batek ninikak atera. Ik. pipildu. Adarra ninikatzen denean eta hostatzen. Pikondoak beste zuhaitzak baino lehenago ninikatzen dira.

Aztergaia: ninikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ninikatu, ninika(tu), ninikatzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ninikatu, ninika(tu), ninikatzen.

ninivetar
1 adj. Ninivekoa, Niniveri dagokiona.
2 iz. Niniveko herritarra.

Aztergaia: ninivetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ninibetar (eta ninibar, ninibitar, ninibita) 16, izlag. 2: Mb IArg (“Ninibetar bekatari andiei”), Añ GGero (“baldin Ninibitar pekatariak legez guk bere orain penitenzia egiten badogu”); Ir YKBiz (adib.: “Ninibetarrai predikatzera yoan baño lenago”), fB (“Ninibetarrak egin ebeen legez”), A Ardi (“Ninibetarrak jaiki ta gaitzetsi”), CatJauf (“Ninibetarren barura”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ninibetar : Vill (“Ninibetarrak altxatuko dira epai-egunean gizaldi onen kontra”), IBe (“Ninibetarrek, Jujamendu-egunean, jende hunen kontra altxatu eta kondenatuko dute”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ninivetar : BiblE (iz. 5: Tb 1,19; 14,15; Mt 12,41; Lk 11,30.32; lehen edizioan -b-).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ninive / ninivetar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

ninja
iz. Erdi Aroko japoniar gerraria, espioitzako borroka-artean trebea zena. Samuraiek kode zorrotzak zituzten; ninjek, berriz, euren kodea izan arren, egoerara egokitzea zuten ezaugarri: irautea.

Aztergaia: ninja

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ninja 127: Deia 89 (“Ninja dortokak”), Berria 4 (adib.: “Samuraiek kode zorrotzak zituzten; ninjek, berriz, euren kodea izan arren, egoerara egokitzea zuten izaeratzat: irautea”), EiTB 14 (adib.: “Hello Kittyren aurpegia, ninjarena, Spidermanena, tiburoia edota tximeleta nola margotu erakutsiko dizugu”), Argia 3 (Ekonomiari dagokio “Ipar Amerikako Bankak oraindik eta gehiago aberastu nahi izan zuen. Horretarako kreditu arriskutsuagoak ematen hasi zen, diru-sarrera iraunkorrik, enplegu finkorik eta ondasunik gabeko bezeroei hipotekak eskainiz. Mota horretako bezeroei “ninja” esaten zaie”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu ninja formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ninja / fr ninja: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta besterik gabe onartzekoa.

niobio
iz. kim. Metal gris harikorra, aleazioetan erabiltzen dena (Nb; zenbaki atomikoa, 41). Niobioak talde berean dagoen tantaloaren antzeko ezaugarri kimikoak ditu.

Aztergaia: niobio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. OEH-EEBS.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

niobio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Nb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

niobio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «niobium [...] de Niobé n. pr. gr., fille de Tantale».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

nipondar
adj./iz. Japoniarra. Ez dute nipondar guztiek halako sudurrik, baina halakoa duen inor azalduz gero, japoniarra da jatorriz, zalantzarik gabe.

Aztergaia: nipondar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

nippurtar
1 adj. Nippurkoa, Nippurri dagokiona.
2 iz. Nippurko herritarra.

Aztergaia: nippurtar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Nippur / nippurtar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

nireak (hireak, harenak...) egin du (zuen...)
Norbaiten edo zerbaiten azkena iritsi dela, norbait edo zerbait konponbiderik ez duen egoeran dagoela adierazteko erabiltzen den esapidea. Umorea galtzen badugu, egin du gureak. Ia nireak egin zuen. Heldu bada gauza hau jakitera, eneak egin du, galaraziren dit bizia. || Katolikoenak egin du? || Egin du Euskal Herriaren ohoreak.
nireganatu, niregana/nireganatu, nireganatzen
da/du ad. Niregana etorri edo ekarri; nire egin, nire bihurtu. Mutil hori nireganatu arte, ez naiz geldituko. Norbaiten ezinikusia nireganatzeko ikara.

Aztergaia: nireganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

nireganatu, niregana(tu), nireganatzen. da/du ad.: mutil hori nireganatu arte ez naiz geldituko.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

nireganatu, niregana(tu), nireganatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ganatu izord.ekin: ik. oharra s.u. beraganatu.

niretar
iz. Nire familiakoa, artekoa, aldekoa edo alderdikoa den pertsona; nirekin bat datorren pertsona, nire iritziak dituena. Nire eta niretarren onerako. Beso bat emanen nukeen opari, niretarrak non ziren jakiteagatik.

Aztergaia: niretar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

niretu, nire/niretu, niretzen
du ad. Nire egin, nire bihurtu. Niretu ditut bestek egin dituen bekatu guztiak. Atsekabeak niretzen ditut, niretzen apaiz jantzia; nire baitarik ohiltzen ditut, lurreko xede guztiak.

Aztergaia: niretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

niretu, nire(tu), niretzen. du ad.: niretu ditut bestek egin dituen bekatu guztiak.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

niretu, nire(tu), niretzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ganatu izord.ekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Honelako aditzekin, batez ere izenordainaren pertsonarekin erabiltzen direla kontutan harturik, forma bihurkaria ere jarri beharko litzateke, Linsman-Altube-Aresti legea gogoan izanik, neuretu, alegia: neuretu ditut, neuretu dizkidazu, niretu dute, niretu duzue. Gogoan izan, adibidez, geureganatu jarri genuela. Gauza bera nireganatu, nirekoi, kasuetarako ere, neureganatu eta neurekoi normalagoak dira eta'

 - Erabakia: BAgiria (1998-11-27): 'sistema osoa ematea onartu egin da. Nire / neure bikoteari dagokionez, biak onartu dira bai -tu atzizkiarekin bai -ganatu-rekin. Horrenbestez, niretu / neuretu eta nireganatu / neureganatu sartuko dira zerrendan. Sistema hau onarturik, gainerako izenordainei dagozkien eratorriak modu berean zuzendurik emango dira hiztegian. Dena dela, argi gelditu behar du zuenganatu bada ere, *zuendu-rik ez dela. / AUk, hiztegia argitaratzen denean ohar bat jarri behar dela dio jendea kontura dadin irizpidea zein den. Adibidez, 'niretu ditut bestek egin dituen bekatu guztiak' alde batetik eta 'mutil hori nireganatu arte ez dut atsedenik hartuko' bestetik'.

nirezko
adj. Nire berezkoa. Gogo iluntasuna dut nik nirezkoa. Nirezko grina hau.
Loturak

Aztergaia: nirezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

nirezko (+ nerezko) 7: Or Aitork 2 (adib.: "Sarturik, ikusi nuan ene animako begiñoz, ene animako begiz goitik, nirezko argiz goitik, argi aldaezin bat"); Txill Let ("Nola edo ala, iñoiz baiño nerezkoago jokatu dut gaur"); Xa Odol 2 (adib.: "Gogo iluntasuna dut nik nerezkoa"); Berron Kijote ("nerezko griña onek eragin-ta"); MIH ("Oraingo zenbaiten ustez, beraz, ni naiz eta besteak beste, eta nere-nerezko dudana ikara eta nahigabe hutsa den bakartasun tristea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nerezko 2: S. Muniategi ("nerez-nerezko eguntza"); IMuj ("Nik, harako hartan, eta nerezko kobardiari aurre eginda, bidea bakarrik egitera deliberatu nintzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nirezko : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nerezko : PMuj DVC; nirezko : EuskHizt, EskolaHE, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nire sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

nirvana
1 iz. Budismoan, erabateko zoriontasuna, mundu honetako oinaze eta desira guztien desagertzean eta gizabanakoa jainkozko izatearekin batzean datzana. Monje izatean, bizitza-heriotza ziklo amaigabetik askatu eta nirvanara iristeko gertuago egongo dira.
2 iz. Erabateko zoriontasuna. Hasiera-hasieran, ez gazi eta ez gozo, nirvana egoera moduko batean nengoen.

Aztergaia: nirvana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2001-04-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "nirvana".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

v.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

nitasun
iz. Ni izateko nolakotasuna. Ik. banakotasun; nortasun. Zeren, ni ni banaiz, nitasun bat dudalako da, eta ni nor banaiz, nortasun bat dudalako.

Aztergaia: nitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2001-04-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

nitasun 1, MIH ("bere nortasuna, edo "nitasuna", deuseztatuko ez zuen hilezkortasun baten bila"); OEH argitaratuan, gainera: Zarate Bizipenen bultzadaz ("Gizartearen gutasunean, bakardadearen nitasunean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nitasun 7: M. Pagola ("Gure zentzuen objetoa ez da kanpokoa bakarrik, nitasuna [...] ere bai"); A. Lasa ("nigan nitasuna moldaturik mugituko ez duen nortasuna"); A. Urretavizcaya ("beti gordetzen zuen nitasunaren mugekin lokarri bat"); F. Rodriguez 3 ("Fichte-ren [...] obrak [nitasuna eta bilakaera] izan zuen arrakasta", "nitasunak askatasun osoa zuela [...] zioen", "zientziaren betebeharra, nitasunetik errealitatea ondorioztatzea zen"); T. Irastortza ("Intimitatearen hondarretan desagertzen da nitasuna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

niretasun : DFrec 1; nitasun : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitua ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nitasun : DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

nitrato
iz. kim. Azido nitrikoaren gatza. Potasio nitratoa ongarritzat erabiltzen da nekazaritzan. Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen.

Aztergaia: nitrato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

nitriko
adj. kim. Nitrogenoa 5 balentziarekin daukana. Ik. azido nitriko. Oxido nitrikoak immunitate-sistema suspertzen du, eta, hala, begietako infekzioak sortzen dituzten bakterioei aurre egiten laguntzen du.
Azpisarrerak

Aztergaia: nitriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Kim.

nitrito
iz. kim. Azido nitrosoaren gatza. Nitratoen arazo larriena nitrito (beraz, gizakiarentzat toxiko) bihurtu ahal izatea da.

Aztergaia: nitrito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

nitro
iz. Potasio nitrato naturala. Nitro gatza.

Aztergaia: nitro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

nitro 1 ap. ZTC (Arkitekturaz); ik. Geologia HE paperezkoan: nitro / en niter / es nitro / fr nitro [sic; baina nitre da frantsesezkoa] // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o amaiera dagokio, nitrum latinezkoaren ondokoa denez (eta ez honen etimo nitron grekozkoarena).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

nitrogenatu
adj. kim. Nitrogenoduna. Base nitrogenatuak.

Aztergaia: nitrogenatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nitrogenatu 4: J.A. Berriotxoa ("Leku ongi nitrogenatu eta mugituetan"), J.R. Aizpurua ("Atmosferan dauden konposatu nitrogenatuek azido nitrikozko lainoak sortzen dituzte"), Harluxet HE (definizio batean, "Alkaloide iz. Kim.: Landareetatik erauzitako konposatu nitrogenatu basikoen familia"), Ingurune estresa ("Hondar nitrogenatu modura gertatzen diren energi galerak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nitrogenatu : DFrec 1 (Egin: "Ongarri nitrogenatuak"), AB38 7, HiztEn (nitrogenoa duena), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nitrogenatu : ElhHizt (Kim. nitrogenado, -a), HiruMila (1 nitrogenado, -a; nitrogenatu 2 nitrogenar[se]) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Kim.

nitrogeno
iz. Gas koloregabea eta usaingabea, arnasa hartzeko edo bertan errekuntzak egiteko balio ez duena eta atmosferaren lau bostenak osatzen dituena (N; zenbaki atomikoa, 7). Lurreko nitrogeno horrek handitasuna dakarkio sagarrondoari.

Aztergaia: nitrogeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

es nitrógeno, fr azote, en nitrogen.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez da aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nitrogeno (+ konposatuak) 19 ager.: G 2 (X. Kintana in Jakin 1967, J. Agirre), EB-EgAs 17 (I. Aizpuru, J. Iturbe, M. Etxaide, M. Murua, B. Astobiza, Arantzadi/Jakin, K. Altonaga, J. Agirre, Egin, Zinetika kimikoa I); nitrogenatu : EB 1 (I.A. Berriotxoa); nitrogenodun : EB 1 (J. Agirre).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nitrogeno : DFrec 3, AB38 17, Euskalterm 13, HiztEn-LurE; nitrogenatu : DFrec 1, AB38 3, Euskalterm 2, HiztEn; nitrogenodun : AB38 2, Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: N.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nitrogeno: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

nitrogenodun
adj. Nitrogenoa duena. Ik. nitrogenatu. Ongarri nitrogenodunak.

Aztergaia: nitrogenodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nitrogenodun (eta -j-) 3: J. Agirre ("Bizitzarako nahitaezkoak ziren konposatu nitrogenodun bezala definitu ziren [bitaminak]"), Elhuyar (definizio batean, "pirimidiko. izond. Kim. base pirimidiko: Pirimidinatik eratorritako hainbat molekula organiko nitrogenodunen izena"), NekHizt ("nitrojenodun abono, fosfatodunak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nitrogenodun : AB38 2, Euskalterm 1 (nitrogenodun ongarri) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nitrogenodun : EuskHizt (proteina eta alkaloide sarreren definizioan) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

nitroglizerina
iz. kim. Glizerinaren nitrato hirukoitza C3H5(NO3)3, isurkari horixka, astuna, likatsua, dinamitaren osagai nagusia, kolpe baten eraginez bortizki eztanda egiten duena.

Aztergaia: nitroglizerina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
nitroso
adj. kim. Nitrogenoa 3 balentziarekin daukana. Ik. azido nitroso. Ibilgailuek isurtzen duten oxido nitrosoa.
Azpisarrerak
nitruro
iz. kim. Nitrogenoaren eta metal baten arteko konbinazioa. ETSF zentroak lehen aldiz ikertu ditu boro nitruroak eskala nanometrikoan dituen propietate guztiak.

Aztergaia: nitruro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): nitruro (boro nitruro, indio nitruro, titanio nitruro eta galio nitruro dira) 25, Elhuyar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu nitruro formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: nitruro (Kim.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es nitruro / fr nitrure: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: nitruro (Kim.) / Labayru: / Adorez5000: nitruro (Kim.).

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta sartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

nitxo
iz. Horma batean eginiko kokagune edo barrunbea, bereziki hilerrietan, hilobi gisa erabiltzen dena. Ez da gauza bera gorpua hobi batean lurperatzea edo nitxo batean sartzea. Ez da beharrezkoa kontagailua armairu edo nitxo batean sartuta egotea.

Aztergaia: nitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko nitxo (""Nicho" Lar y Añ").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nitxo 12: M. Jimeno ("Iru otoigobe edo nave dituana, bobedaz estaliya, eta beste ainbeste nitxo"), SEIE ("Sarkofagoek gaineko harria daukate, arrasto triangularrarekin, eta kaxan hala holako nitxo antropomorfoa zizelatuta"), Islam-a (hiztegi-sarrera baten definizioan, "Mihrab. Mekaren norabidea markatzen duen nitxoa"), ArrPress 1993 4 (adib.: "Nitxoak hustutzean, jendeak eroan egiten ditu hezurrak?"), G. Markuleta 4 (adib.: "Ez zen hilobia, nik uste bezala, nitxoa baizik"), Ospitale Psikiatrikoa ("Hilerrian nitxo berriak gehitu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nitxo : HiztEn (Horma batean irekitako kofagune edo barrunbea...), Euskalterm 2 (hauetan 1 txoko sinonimoarekin; eta merkatu-nitxomerkatu-txoko sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE // eta Euskaltermen 'nicho' itzulia, txoko : 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nitxo : HiruMila (Arkit. nicho), Lur EF/FE (niche) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal nicho / niche formen ordainak: HiztHand: horma hilobi // ElhHizt: 1 hornacina horma-hobi; 2 del cementerio horma-hilobi; txoko ekologiko AS // HiruMila: 1 Arq. nicho; 2 horma(r) hilobi // Lur EF/FE: nitxo, tegi // Casve FE: hütsüne, -tegi // HaizeG FB: tegi; dans un mur zilo // T-L LFB: tegi; niche de saint saindu-zilo, saindu-toki // PMuj DCV: 1 hueco: uts-une, tegi, zizku; 2 n. de santo, hornacina kapera, saindutegi // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, XarHizt.

Erdaretako formak

fr (DLLF): niche; en (Collins): niche; fig. recess, hollow; nicho ecológico ecological niche; de (Langenscheidts): Nische; de antepecho Brüstungslinie // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

ez da formarik nazioartekoena (cf. fr-en niche, de Nische); hala ere, onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari.

nizear
1 adj. Nizeakoa, Nizeari dagokiona.
2 iz. Nizeako herritarra.

Aztergaia: nizear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nizeatar : Erlijioa Hiztegia (ik. sinbolo nizeatar-konstantinopolitarra sarrera).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Nizea / nizear.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper