120 emaitza min bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

min1
1 iz. Gorputzaren alderen batean nabaritzen den sentipen nekagarria. Belarriko minak salatzen du ezin daitekeela gure hizkuntzan horrelakorik esan. Min bizi bat sentitu zuen giltzurrunetan. Enplastu bat, minak gutxitu dakizkizun.
2 iz. Oinazea. Atsegin malko samurretan lasaitzen den mina. Min sorgor batek harturik. Min gaiztoa, gogorra, ikaragarria. Min samina. Min zorrotza. Hazi beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak. Neure minak kentzera zatoz gaur neuregana.
3 adj. Janariez, edariez edo gaiez mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun sentipena sortzen duena. Piper mina.
4 adj. Janariez eta edariez mintzatuz, garratza; mingotsa. Sagar gezak eta minak. Behazunaren garraztasun mina. Ez baitago hori baino ozpin minagorik. || Heriotza gogor baten edari mina.
5 adj. Oinazea eragiten edo adierazten duena. Zigor mina. Oihu minak. Oinaze min bat duzuenean. Halako batean, txistu min batek iratzartu du goizeko isila. Justizia min da eta garratz, eta miserikordia gozo eta ezti. Anaiak saldua izatea baino zer da minagorik? Hitz minak pairatu.
6 adj. Adiskideez-eta mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoa. Ik. mami 4. Ez ziren denak gogaide minak, agidanez, ezta hizkuntza auzietan ere.
7 adj. Batez ere Ipar. Bizia. Gose mina. Bere gaiztakeriaren damu min bat hartu zuen. Bere izate guztiko lehiarik minena emaztearen aldera baizik ez dezakeela erakuts gizonak.
8 adj. Erdia, une gorena. (Denbora adierazten duten zenbait izenekin). Ik. bete2 3. Urtarril mina zela, bi gaskoi ehizan. Jaiki zen gauaren minean.

Esaera zaharrak

Ahoan min duenari eztia karmin. Astoaren arrantza min gabea. Beso minduna bularrean, zango eria ohatzean. Ginga, gozo dela, min da. Haginean min duenak, mihia hara. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Min duen haginera mihiak laster. Orak non mina, han mihia. Sos baten mina eta bi sosen lotura. Zor zaharra, min-berritzaile.
min eduki
ad.-lok. Min izan. Min daukan lekura eramaten du eskua. || Hagineko mina dauka.

Aztergaia: min eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MIN EDUKI (G-azp). Sentir dolor. "Hoy, desgraciadamente, nos valemos de la locución min euki o iduki" A (s.v. min izan). Maitatu dut, min euki dut bihotzean. Mde Pr 128. Min dauken lekure eramaten da eskue (AN-larr). Inza NaEsZarr 249. Jakiña, min neukan da erren egiten nuan. JAzpiroz 109. (Det., tras -ko). Buruko miña eukan makala! Bilbao IpuiB 221. Agiñako miña daukana goian dago. SM Zirik 69.

min eduki 9: Berria 6 (“Ukondoan min daukat”), EiTB 3 (“Erdilari zuri-gorriak min dauka bizkarrean. Iturraspe eta Toquero dira hemeretzi jokalariko deialdiko nobedadeak“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

min eduki 3, Berria 2 (“Yestek, berriz, min dauka bizkarrean, baina ez du arazorik izango jokatzeko.”), Jon Alonso (“Bi mintzaldiak alderatu eta gero zuzentzaileak min eduki zuen ikusirik fede egiazkoaren argiak falta zituen mairu xume batek, gobernadore karguaz apaindurik, hori bai, jakin zuela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. Azpisarrera horren barruan, eta azpiadiera gisa, mina eduki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa min sarreran.

min egin
ad.-lok. Ik. mindu. Bihotzak min egiten dio. Ez nuke nahi nehori minik egin.

Aztergaia: min egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

min eman
ad.-lok. Ik. mindu. Oinetako estuegiak min ematen digu. Gure zabartasun honek min ematen zidalako. Minik eman gabe.

Aztergaia: min eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

min eragin
ad.-lok. Mina sorrarazi. Sufrimendua ez da desagertzen edo ez da gutxitzen min eragiten duen egoera horretatik urrunduz. || Garrantzitsua iruditzen zitzaidan horrenbeste min eragiten ari zen gaixotasun horri muga jartzea. Zertarako balio izan du horrenbeste urtean hainbeste min eragin duen indarkeria mantentzeak?

Aztergaia: min eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MIN ERAGIN Hacer daño. Ludijan diran urre gustijakattik be eneukian, ba, olakorik esan gura ixan, ta esan ixanak min eragitten daust. Otx 29. Ohartu gabe besoa min eragiteraino tinkatzen ziolarik. Mde HaurB 69. (Con determinantes). Esaten eben bakaldunari min geiago eragingo eutsala bere esana egin ez ixatiak. Otx 50. (minik eragin, en contextos negativos). Ia, zabiltze arduraz, miñik eragin eztagijozuben. Otx 117. Emaztia emon utsagaz eleuskide niri miñik eragingo. Ib. 74.

min eragin 17: Consumer (“Sufrimendua ez da desagertzen edo ez da gutxitzen min eragiten duen egoera horretatik urrunduz”), Elkar 3 (“Azken finean susmoa dut berak ere, nahita edo nahi gabe, min eragiten diola gure maitasunari oraindik bizi dela frogatzeko”), Berria 6 (“Oso garrantzitsua iruditzen zitzaidan horrenbeste min eragiten ari zen gaixotasun horri muga jartzea”), Jakin (“Menpeko izateko jaioa dela dirudi, patuak ez ezik, buru barnetik agintzen dioten ahotsek eta min eragiten dion psikiatrak menpera dezaten onartzen baitu”), EiTB 2(“eta boto emaile estatubatuarrei belarrian min eragiten dien izenondoa da hori”), Goiena (“Belarrietan min eragiten duten horietakoak”), DiarioVasco 3 (“Bestaldetik, ordea (Makiavelok segidan), inori min eragindakoan, kontu emazue ondo!, mendeku hartzeko modurik ez dezala inondik inola izan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

min eragin 5: Berria 2 (“Zirrikituetan, berriz, bala, misil edo bonbek adina min eragin dezaketen uranio pobretuaren hauts-izpiak ezkutatzen dira”), Bego Montorio (“Frogatuta dago min eragitea oso sentimen atsegina dela guretzat”), Edorta Jimenez (“Eta gu barrura - gogoratzeak min eragiten zidala oharturik jarraitu nuen”), Harkaitz Cano (“Ezen gizakia ala da jaiotzaz, atsegabe ematen baitio urko lagunari min eragiteak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa min sarreran.

min hartu
ad.-lok. Lurrera erori eta min hartu zuen belaunean. Abere batek min hartzen duenean. Zigorraz jo arren, ez duzu minik hartuko.

Aztergaia: min hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "mina hartu = hacerse daño".

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

min hori
iz. Larruazalak eta begiek kolore horia hartzea, gibela ondo ez aritzeak eragina. Ik. horitasun 2; ikterizia; laruen; larumin. Min horia eta burua nahastea edari galgarrietatik sortzen da askotan.

Aztergaia: min hori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

horitasun formak 3 ager. ditu (SP Phil); laru eta iterizia formek bina (Astar II: "Iterizija, edo laruba dauka?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ikterizia eta min ori formek ager. bana dute, EBko testu berean (M. Aramendi, Giza gorputza: "...ikterizia edo min oria sor daiteke"); larumin ere behin jaso da, EB (M.E. Ituarte: Erregearen postaria).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: ikterizia 2; minori 8; LurE:min hori; laru; laruen; larumin; horitasun; ikterizia "ik. larumin"; HiztEn:ikteriko, ikterizia; minori; larumin; horitasun; laru, laruen: ik. larumin.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-hori: bereiz idaztekoa da (mingorri ez bezala), lotu eta sonante ondoan h galduz, identifikagaitza bailitzateke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

min izan
du ad.-lok. Bihotzean min dut, min etsia, negar isila darion mina. Batean, begietan duzu min; bestean, eskuetan. || Min duzu holakorik aditzeaz.

Aztergaia: min izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

mina
1 iz. Ukitzen denean eztanda egiten duen lehergailua. Alemanek zubiak bota eta minaz erein zituzten bazterrak.
2 iz. Arkatzek barnean duten grafitozko hagatxo mehea. Karbonoaren banaketa kubikoa edo hexagonala izan, diamantea edo grafitoa izango duzu, alegia, harribitxi bat edo arkatzaren mina izango duzu.
minagre
iz. Ipar. Ozpina.

Aztergaia: minagre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. ozpin.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. ozpin.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

b-/m-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta Heg. binagre, ahozkoan behintzat; ozpin-en alde egitea onena, ez?" (1996-05-20)

 - [E301]: "nire ustez hitza zerrendatik kentzea hobea [da]" (1996-06-13)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): zerrendan dagoen bezala uztea erabaki da.

minantz
iz. g. er. Oinazea, gaitza. Minantz bat, ezin senda daitekeena.

Aztergaia: minantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

minaren minez
adb. Min handiz, min handiaren eraginez. Haur gaixoa ez daiteke altxa lurretik, minaren minez.
Loturak

Aztergaia: minaren minez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: [minaren minaz] ik. oharra s.u. poz (1996-07-30)

minarete
iz. Meskitaren dorrea, fededunak otoitzera deitzeko erabiltzen dena. Minarete luzeko meskitak.

Aztergaia: minarete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

-t amaitua baino egokiagoa da euskaraz -e amaitua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

minatxa
iz. Upeleko mahats hondakina urarekin nahasiz egiten den ardo motela. Negua baldin bazen minatxa, eta udan pitarra.

Aztergaia: minatxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan minatxa v. 1 minata ; Elsb LehE ("Emazte gehienek sagar arnoa zuten preferatu, eta batek edo biek galdegin zuten bakharrik pitarra edo bineta"), JE Bur ("Beharrik baikinuen mineta bat hauta: gorri arin, garbia"), Barb Sup ("Hots, ama, badut uste minatxa xorta bat ongi guretua dukegun!"), Barb Piar ("Piarresek pitxer handi baten bethea minatxa ekarririk, danga danga edan zuten guziek"), Etcheb MGaric ("Neguan balinbazen minata eta udan pitarra"), Gatxitegi Laborantza ("Minatarekin, gaztaina zen, neguan, gure afaria"), Herr 1994 ("Merkea bazela edaria sasoi hontan, etxekoa, urteko brentsa berriaren mineta freskoa, peko iturritik ederki bataiatua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minatxa : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

minatxa : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA; minata : Lh DBF, PMuj DVC (minat, minata, minatxa) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

lantaldeak ez daki zein den formarik hedatuena (cf. minata eta mineta); hiztegiek minatxa hobetsi dute, eta horregatik proposatzen du lantaldeak.

minbera1
1 adj. Mina erraz sentitzen duena; zirrara txikiei sentibera dena. Gorputzaren alderdirik minberenean. Haragi minbera eta guperak bide dauzkazu. Guregatik hartu duzu giza gorputz minbera. Gure belarri minberentzat mingarri diren hitz eta esaerak.
2 Minberaturik. (Adizlagun gisa). Sabela minbera du. Begiak minbera zituen. Bihotza minbera daukat, maitasunez minberatua.
3 adj. Irudikorra. Ik. gaitzikor. Gizon gaitzikorra eta minbera baita ohore kontuetan.
4 adj. Mingarria. Zauri minbera.
Azpisarrerak
minbera2
iz. Jatorriz Tropikoetakoa den zuhaixka, ukitzean uzkurtzen diren hosto txikiak dituena (Mimosa pudica).
minberakaitz
adj. Erraz minberatzen ez dena, ia ezin minberatuzkoa. Aingeruak bezala minberakaitza.

Aztergaia: minberakaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

minberakaitz: G 2 (Or QA).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez da agertu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minberakaitz: HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-kaitz.

minberakor
adj. g. er. Erraz minberatzen dena. Ik. minberatsu. Ez zaitu izutzen nekeak, minberakor eta alfer txarrak izutzen dituen bezala.

Aztergaia: minberakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erraz minberatzen dena.

minberatasun
iz. Minbera denaren nolakotasuna. Bere burua apaldu zuen, bere ohorearen minberatasuna hilduratu. Ez du luzaro begiratzen arima epelak bekatuen alderako higuintza; emeki-emeki galtzen du kontzientziaren minberatasuna.

Aztergaia: minberatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
minberatsu
adj. Aski minbera dena. Ik. minberakor. Gurearen antzeko herrialde minberatsua ez dela bakarrik mendekuaz gobernatzen.

Aztergaia: minberatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

minberatu, minbera/minberatu, minberatzen
da/du ad. Minbera jarri edo bihurtu; erraz mintzeko egoeran jarri; mindu. Hortz bat minberatu zait. Gorputz guztia minberatu dion erorikoa. Gehiegi ibiltzetik dator oinak minberatzea. Bihotza minbera daukat, maitasunez minberatua. Edonoren belarriak minberatzen dituzten hitzak. Batasun premiari ez diogula jaramonik egin, lotsa gaiztoz batez ere, batzuk edo besteak ez minberatzearren. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bere oin minberatuek ozta-ozta eusten zioten zutik.

Aztergaia: minberatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

minberatu, minbera(tu), minberatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

minberatu, minbera(tu), minberatzen.

minbizi
1 iz. Handitsu gaiztoa; gorputz ehun bateko zelulak eragabeki ugaritzea eragiten duen eritasuna, inguruko ehunetara hedatzeko joera duena. Minbiziak ez du sendabiderik. Bularreko minbizia duela adierazi diote. Minbiziaren lehenengo abisua min bizi baten itxuran agertu zen. Minbiziak jotako eri batek.
2 iz. Haragiak jaten zituen zernahi handitsu edo zauri. Aurkitu zuen gizon bat, minbiziak ezpainak eta sudurra jana.

Aztergaia: minbizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bizi.

minbizidun
adj./iz. Minbizia duena, minbiziak joa. Handitsu minbizidunak erauzteko. Zelula minbizidunen hazkundea mantsotzeko. Minbizidunentzako eritegi berezia.

Aztergaia: minbizidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

mindu, min/mindu, mintzen
1 da/du ad. Haserrea, nahigabea edo samina sentitu edo sentiarazi. Ik. samindu; min eman; min egin; min hartu. Egin dioten irainak mindu du. Bekatuarekin Jainkoa mindu duzulako, bihotzean damua hartu behar duzu. Herodias mindu zen Joan Bataiatzailearen kontra halako eran, non hartu zuen santuari bizia kentzeko asmoa. Mindurik egon. Inork ez zion ezer esan, min ez zedin. Ez dizut nik lotsarik galdu, baina bai egia garbia esan, eta, mintzen bazara, zeurea izango da errua.
2 du ad. Oinazetu. Ik. minberatu. Belarriak mintzen dituzten hitzak. Beldur honek Gedeoni bihotza mindu eta laztu zion. Eskuak handituak eta minduak.
3 da/du ad. Ahogozo mina hartu edo eman. Ik. garraztu. Gazta mintzen hasten bada. Ardoa mirrarekin nahasia eta behazunarekin ondo mindua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ardo mindua.
4 da/du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Berri hori aditzean, txit poztu ziren; baina gozoa laster mindu zitzaien. Benetako maitasuna ezbehar askok nahigabetzen dute, baina ez du ezerk minduko.

Aztergaia: mindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mindu, min(du), mintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mindu, min(du), mintzen.

mindulin
adj. Ipar. Gogortasun txikienak asaldatzen duena. Ik. milika2. Neska mindulinak basakeriak esanez uxatzea gustatzen zitzaion. Bisaia mindulina.

Aztergaia: mindulin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

minddulin 1: Iratz ("Aski, mundua, gorde zak bisai minddulin hori") // Ikus OEH argitaratuan beste 3 mindulin(a): Herr 1960 ("Eta kolpatuak arrapostu boz mindulin, pleinutsu batekin"); Etcheb MGaric (ap. DRA: "Behin edo bertze ikusten dire presuna mindulina batzu othoitzean hari, lephoa han-harat makhurtua"); Lf ELit ("Sinheste apurreko mindulin horiek ez bide zakiten Jainkoari emana irabazitan emana dela"); mindulinkeria 1: JEtchep ("[Ilobak] maitatzen zituen, bainan batere mindulinkeriarik gabe, sakonki, gizonki") // OEH argitaratuan beste 5 (-ntu-, -nddu- formako bana): GH 1922 ("Ez dautzut batere mintulinkeriarik eginen nik: sobera ona zarela, ez dutala deusen beharrik eta holako"); Herr 1958-1962 3: ("Filma begiratu dute mindulinkeria guzietarik", "Ez uste ukan ikusgarri hau minddulinkeria bat dela", "Gure amodiozko lehen agintzetan zinetan ari ginela, nion. Amodioa zirela nire mindulinkeriak, uste nuen"); Larz (Gosea munduan, ap. DRA: "Dautzuet ez direla han hemengo mindulinkeriak janhariaren aintzinean")

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

minddulin 1: Nor da hor? ("Piska bat minddulin eta batzuetan mihi xorrotxekoa"); mintulinkeria 1, Lf (OEHko testuinguru berean: GH 1922).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mindulin : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; mindulinkeria : ElhHizt, DRA, PMuj DVC // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "mindulin/mingurin".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

mindulinkeria
iz. Pertsona mindulinari dagokion jarrera edo egitea. Ik. milikeria; samurkeria. Ilobak maite zituen, baina batere mindulinkeriarik gabe, gizonki.

Aztergaia: mindulinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

mindun
adj. Mina duena, minberatua. Beso minduna bularrean, zango eria ohatzean. || Gogoa mindun gelditu zaio.

Aztergaia: mindun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

mindura
iz. Nahigabea, atsekabea. Nire bihotzari bakarrik mindura dario.

Aztergaia: mindura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
minduri
iz. Ipar. Erostaria, hiletaria. Orduan minduriak heldu ziren, kondenatu gaixoa deitoratzera.

Aztergaia: minduri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'erostaria, hiletaria'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

erostaria, hiletaria.

mineral
1 iz. Mea. Harkaitzetan meazuloak eginez, mineral baliotsuak aurkitzen.
2 adj. Mineralei dagokiena. Gatz mineralak.

Aztergaia: mineral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-l(e): -al(e).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "Zer da? Izena, adjektiboa, ala biak batera?" (J. agirre, 1996-06-06)

mineralizatu, mineraliza, mineralizatzen
da/du ad. Mineral bihurtu; gai mineralak hartu. Aranpasek hezurrak mineralizatzen laguntzen dute. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Dentsitate handiko eremu mineralizatuak.

Aztergaia: mineralizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

mineraliza, mineralizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

mineralizazio
iz. Mineralizatzea. Hezur eta hortzen mineralizazioa.

Aztergaia: mineralizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

mineralogia
iz. Zientziaren adarra, meak aztertzen dituena. Mineralogia ikasketak.

Aztergaia: mineralogia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): sartzea erabaki da, kristal sarreran hitz horren erabileremua mugatzeko sartua baita.

mineralurgia
iz. Meen ustiapenerako erabiltzen diren teknika eta lanen multzoa.

Aztergaia: mineralurgia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: mineralurgia.

mineri
iz. Nostalgia, oroimina; herrimina. Garai ugariagoen mineria. Ameriketara joan eta mineriz eritu.

Aztergaia: mineri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean // Ik. OEH argitaratuan mineri 1, Izeta BHizt2 ("Aunitz badire Ameriketara gan ta mineriz eritzen direnak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mineri(a) 1, X. Mendiguren B. ("Lehen-mina —mineria 'nostalgia'— sentitzen zuen, hutsunea, ibaiko eta kobazuloko isiltasun eta patxadaren premia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mineri : HiztEn (mina, goibeltasun-egoera) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mineri : ElhHizt, HiruMila, DRA, PMuj DVC (miñeri): lauretan 'nostalgia' itzulia // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

entzuna du P. Rekalde taldekideak 'herrimina' adierakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hamaikatxo hiztegitan agertzen da hitz hori eta gurean ere barneratzea komenigarri izan daiteke'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): 'ez da onartu'.

minez
1 adb. Mina dela eta, minaren eraginez. Nori ez zaio estaliko bihotza eta minez erdiratuko.
2 adb. Min duela, mina jasaten; gaixorik. Jakin behar da zer egin behar zaion minez aurkitzen denean. Sabeleko minez nago.
3 adb. Gogoz, irrikatsu; nostalgiaz, oroiminez. (-en atzizkiaren edo izen soilaren eskuinean). Ik. herrimin; jakin-min; ikusmin. Sustraiak lur minez beti. Haren minez orain nago ezin hilez bizirik.
Loturak

Aztergaia: minez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min sarrerari dagokion azpisarrera.

mingain
iz. Mihia. Mingaina pasatzen dut ezpainetatik. Lana egiteko gogoa falta eta mingaina leuna, bedeinkatua izan dadila alde egin zuten eguna.

Aztergaia: mingain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-11-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'mihia'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mingain-gaizto / mingaingaizto, mingain-luze / mingainluze .

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Gip. Ik. mihi.

mingain punta, mingain-punta
iz. Mihi punta. Lehen kafe tragoak mingain punta erre zion Nestorri.
mingain puntan eduki, mingain-puntan eduki
du ad.-lok. Mihi puntan eduki. Ez dakit berorrek ikusia duen Gregory Peck Vespa baten gainean dabilen film hori, mingain-puntan daukat titulua.
mingain puntan izan, mingain-puntan izan
du ad.-lok. Mihi puntan izan. Seguru mingain puntan duzuela erantzuna!
mingain puntara etorri, mingain-puntara etorri
zaio ad.-lok. Mihi puntara etorri. Mingain puntara etorri zitzaion biraoa. Irentsi egin nuen mingain-puntara etorri zitzaidan galdera.
mingaina atera
1 ad.-lok. Mihia atera, iseka egin. Ibonek mingaina ateratzen dio eta barre egiten dute denek. Mingaina ateratzen diezu metro-bagoietako bidaiariei.
2 ad.-lok. (mingaina aterata eta kideko esapideetan, 'neka-neka eginda' adierarekin). Nik Lasarten ikusi nuen Zatopek, 1950a zela uste dut, han zihoan mingaina aterata.

Aztergaia: mingaina atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

mihia atera azpisarrera lantzean proposatua. Adierazle egokia eta, irudizko adiera ere baduenez, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mingain sarreran.

mingaina dantzatu
ad.-lok. lgart. Hitz egin, jardun. Mingaina neurriz dantzatzea hobe. Niregatik dantzatu duzu gaizki esaka mingaina.

Aztergaia: mingaina dantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MINGAINA DANTZATU. Hablar, darle a la lengua. Gezurrarekin ez du baliyo / dantzatutzia mingaña. EusJok II 137. Mingaña neurriz dantzatzia obe. EusJok 140. Neregatikan dantzatu dezu / gaizki esaka mingaña. Tx B I 62. Ezin lezake gaizki / dantzatu mingaña / jatorriz ortarako / ez duanak griña. MendaroTx 48. Ta ontan ere Naparroakin / dantzatu bear mingaiña. MMant 99. Esaera zarrakin / naiz dantza mingaiña, / batzuen ondorena / ez da liraiña. Insausti 140. (Mingaina dantzarazi). Mingaña ederki dantzerazirik esaten dutena. Sor Bar 110

adib: mingain iz. Mihia. Mingaina atera. Mingaina pasatzen dut ezpainetatik. Lana egiteko gogoa falta eta mingaina leuna, bedeinkatua izan dadila alde egin zuten eguna. Mingaina dantzatu. // dantzatu 3 du ad. Beh. Eragin, mugitu, astindu. Niregatik dantzatu duzu gaizki esaka mingaina. Hankak, zangoak dantzatu: lasterka egin. Makila dantzatu zuela besteren hezurretan. Batean mutur joka, bestean ezpata dantzatzen. Labana dantzatzen oso iaioak ziren.

mingaina dantzatu 5: Argia (“Ohikoa den bezala, bazkal aurreko lunch txikian mingaina dantzatzeko aukera izan zuen nahi zuenak; ondoren, mahai borobil dotoreetan eseri, eta otordu goxoaz gozatu zuten gonbidatu guztiek”), Elkar (“Ahozkotasunaren aldeko proposamen batzuetan xalotasun gehitxo dagoela iruditu izan zait: “(…) inpresioa dut letren alorrean aurreratu duguna ez ote dugun mingaina dantzatzerakoan galdu”), Berria (“Mende erdi pasatu da, ordea, eta inpresioa dut letren alorrean aurreratu duguna ez ote dugun mingaina dantzatzerakoan galdu”), EiTB 2 (“Mingaina dantzatu duzu?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu mingaina dantzatu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mingain sarreran.

mingainez
adb. Hitzez soilik, ez benetan. Euskara oso maite, baina mingainez. Diru asko mingainez, poltsan sosik ez.
Loturak

Aztergaia: mingainez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MINGAINEZ De palabra. Euskera oso maite... bañan minganez. EgutTo 18-5-1921 (ap. DRA). Au poza! Onekin naigabeak oro estal dira gaiñez, / irrintzi, poz-dardar, lekaio ta laztan, txaloz ta mingaiñez. Or Poem 552. Mingaiñez uso, barrutik otso. BEnb NereA 168. Tratantia dotore / ari da mingaiñez. Uzt Sas 236. Diru asko mingaiñez, poltsan sosik ez. EZBB II 81. Mingaiñez deken aiña fede eduki ezkero, zer dek, bada, ordu beteko meza? Insausti 30. v. tbn. Olea 190. MMant 164. Zendoia 122

adib: dotore 3 adb. Dotoretasunez. Dotore jantzia. Oso dotore etorri zaigu, bi alkandora jantzita. Aberatsa ibiltzen da dotore pausoan. Esatekoak egoki eta dotore esaten zekien. Gorriz eta urrez margotutako burua dotore agertuz. Tratularia dotore ari da mingainez, fraide batek bezala ondo hitz eginez. // iruditu1 1 du ad. Aipatzen denaren itxura izan, hura izango balitz bezala azaldu. Ik. irudi izan; eman 8. Zaharrak izan arren gazteak dirudite. Haren begiek tximistak ziruditen. Mingainez dirudizu gizon guztiz ona. Altubek arrazoi zuela dirudi horretan. // talentu 2 iz. Gaitasun berezia; adimena. Mingainez larriak, talentuz urriak.

mingainez 1, Argia (“Hire barruko txinpart bakoitza azaltzen huen mingainez dotore jantziz ziri zorrotzez eta esaldi apainez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mingainez 1, Juan Kruz Igerabide (“Antinoo, lotsagabe gaizto hori; Itakan diotenez, buruz eta mingainez onena omen haiz, baina ez duk hala”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mingain sarreran.

mingaingaizto, mingain-gaizto
adj./iz. gip. Mihigaiztoa. Ez zenuke faltako Agustin mendian mozkortu egin dela esango lukeen mingaingaiztorik.
Azpisarrerak
mingainluze, mingain-luze
adj./iz. Heg. Mihiluzea. Plazagizon, jokalari, edalea senarra, eta mingainluzea emaztea.
Azpisarrerak
mingar
adj. zub. Mingotsa, garratza. Ardo mingarra zein txarra den. Ele mingarrak.

Aztergaia: mingar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zub. 'mingotsa, garratza'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Zub. batez ere. Ik. mingots, garratz.

mingarratz
iz. Polygonaceae familiako landarea, hosto garratzak eta jateko onak dituena (Rumex acetosa). Ziazerba eta mingarratz sortak.

Aztergaia: mingarratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Rumex acetosa.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Rumex acetosa.

mingarri
1 adj. Min ematen edo egiten duena. Arantza mingarria. Handitu mingarriak. Ukaldi mingarriak. Zigorrik mingarriena. Hilberri hori mingarria izan da guretzat. Gure belarri minberentzat badira soinu mingarriak. Mingarri zitzaidan ezizen hori entzutea. Zahartzaro mingarria zeraman.
2 iz. Min ematen duen gauza. Betoz gaitzak eta mingarriak. Gure bekatuak merezi zituen mingarri guztiak Jesusen gain erori ziren.

Esaera zaharrak

Bata mingarri, bestea sorgarri. Ematea handizuren, hartzea mingarri.

Aztergaia: mingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mingatz
adj. zub. Mikatza, mingotsa.

Aztergaia: mingatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

mingotsa.

mingor1
iz. Istingorra. Oilagor bi eta mingorra ekarri ditu Barojak.
mingor2
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, mingor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. minkor].
mingorri
iz. Elgorria. Ik. gorrina 2; txarranpin. Angolan oraindik umeen % 20k ez dituzte bost urte betetzen, mingorria, malaria edota ahaztuta dugun loaren gaitzak jota.

Aztergaia: mingorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'elgorria'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. elgorri, gorrina.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

mingostasun
1 iz. Mingotsa denaren nolakotasuna. Behazunaren mingostasuna.
2 iz. Samintasuna. Bere barreneko mingostasuna negarretan hustu zuen.

Aztergaia: mingostasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mingostu, mingots/mingostu, mingosten
da/du ad. Mingots bihurtu, mingostasuna eman edo hartu. Ik. samindu. Behazunez eta ozpinez mingostua. Alegia xalo honek, ikusle bati baino gehiagori, ahoa gozatzen diolakoan, sabela mingostuko dio. Bihotza mingostu dioten berriak.

Aztergaia: mingostu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mingostu, mingots/mingostu, mingosten. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

mingostu, mingots/mingostu, mingosten.

mingots
1 adj. Behazunaren, kininaren eta beste alkaloide batzuen ahogozoa duena, bizia denean ezatsegina gerta daitekeena. Ik. kirats 2; mikatz; garratz; karmin1. Edari mingotsa. Behazunezko tanta mingotsa nabaritzen dut bihotzean. Txokolate mingotsa. Lozio eta berniz jakin batzuk ematen dira azazkaletan, zapore mingots, min edo desatsegina dutenak; hatza ahora eraman eta atzera eginaraztea izaten da horien helburua.
2 adj. Atsekabea eta mina sortzen duena; bereziki, hitzez edo adierazpenez mintzatuz, gogorra edo iraingarria dena. Ik. samin 2. Berri mingotsak. Negar mingotsak. Mendeku egarri mingotsa. Bizitzak irakatsi dion jakituria mingotsa. Ilunabarrak, udazkenak, zirrara ezti-mingotsa zabaltzen digute bihotzean, egunsentiak eta udaberriak ez bezala. Zuri hain hitz mingotsak entzutea ere, zure aita hilari buruz!
3 adj. Atsekabea edo mina adierazten duena. Negar mingotsak.

Aztergaia: mingots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mingotx
iz. Ipar. eta naf. Mingarratza. Gure belaian bada mingotxa.

Aztergaia: mingotx

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: ik. mingarratz / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Forma baten adiera(k)

mingarratza.

mingrana
iz. Mingranondoaren fruitua, jateko ona, laranjaren tamainakoa, barruan hazia duten hainbat ale mami-gorrik osatua. Orduan ireki zen lapurraren bihotza, mingrana bat bezala.

Aztergaia: mingrana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mingranondo
iz. Zuhaitz enbor-bihurria, arantzatsua eta lore-gorria, fruitutzat mingranak ematen dituena (Punica granatum). Shakespearek ere zerbaitengatik jarriko zuen Romeo mingranondo baten gerizpean.

Aztergaia: mingranondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Punica granatum.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Punica granatum.

miniatura
1 iz. Tamaina txikiko margolana, askotan liburu eta eskuizkribuetan ilustrazio edo apaingarri gisa jartzen dena. Martzeloren bizitzaren ale bat, Plutarkorena, Girolamo Kremonakoak miniatura miragarriz irudiztatua.
2 iz. Zerbaiten erreprodukzio txiki-txikia; gauza oso txikia. Itsasontzien miniaturak elizaren alboetan zintzilik.

Aztergaia: miniatura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

minigona
iz. Gona oso laburra. Ik. gonamotz1. Minigona zeramalako. Minigona jantzi.

Aztergaia: minigona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

exoelkarteak.

minimalismo
iz. art. Arte joera, soiltasuna ezaugarri duena eta behar-beharrezko elementuak bakarrik erabiltzen dituena. Minimalismoa eta garapen teknologikoa uztartu dituzten bi artista entzutetsu gonbidatu dituzte aurten ikus-entzunezko erakusketara. Minimalismoaren ezaugarriak biltzen dituzten ipuin guztiak berrargitaratu ditu Ereinek.

Aztergaia: minimalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): minimalismo 33 ager.: Consumer 2 (adib.: “Minimalismo hori efimeroa da”), Berria 19 (adib.: “Kaurismakiren eskolako minimalismoz dago kontatua film greziarra, oso hitz gutxirekin”), EiTB 9 (adib.: “Eragin zeltak, Gaztelakoak, klezmer eta ganbera-musika batera aritzen dira minimalismoarekin eta egile-abestiarekin batera, taldeko ideietan”), Argia 2 (adib.: “Minimalismoak erakarri nau beti. Haikuaren biluztasunaren esanahia ikaragarria iruditu zitzaidan”), DiarioVasco (adib.: “Bere mundutik «oso aparte» gustura ibili dela dio Linazasorok, xumetasun eta minimalismo ariketa gordinak, idazterakoan, arazo eta neke ugari ekarri dizkiola ezkutatu gabe”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: minimalismo 25: Berria 16 (adib.: “Beste korronte artistiko batzuk ziren nagusi: pop artea eta minimalismoa, kasu”), Koro Navarro 4 (adib.: “Minimalismoa ez omen zuen gogoko, eta hitza bera ere gutxiesgarria-edo iruditzen zitzaion”), Oskar Arana 2 (adib.: “Gizon gazte ederrak laster igarri zien Harryren asmoei, eta hogei minutuz minimalismo geometrikoaren bertuteez berriketan aritu ondoren, lasai-lasai belaunikatu eta arte-tratulariaren galtzazuloa ireki zuen”), Ana Urkiza 2 (adib.: “Batzuek, horri, minimalismoa deitu diote”), Iban Zaldua (“Badakizu minimalismoa atsegin duela Luisek”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es minimalismo / fr minimalisme: Elhuyar: (Art.) minimalismo / Nolaerran: - / Zehazki: minimalismo / Labayru: (Arte) minimalismo / Adorez5000: (Art.) minimalismo.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta besterik gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Art.

minimalista
1 adj. art. Minimalismoarena, minimalismoari dagokiona. Margolaritzan estilo minimalista eta kontzeptuala nagusi ziren garaian agertu ziren Schnabelen margolanak. Eszenografia minimalista. Philip Glass erreferentzia garrantzitsua da musika minimalistaren munduan.
2 adj./iz. art. Minimalismoaren jarraitzailea. Arnold Dreyblatt: 70eko hamarkadako minimalisten belaunaldiko ordezkaria.

Aztergaia: minimalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): minimalista 75 ager.: Aizu (adib.:” Hala eta guztiz ere, diskoaren aurkezpen biran jendeak oso harrera ona egin zion Kalakan hirukoteari, gertutasunak, testu zaharren moldaketak eta alde minimalistak sortu orekari eta emozioari esker”), Consumer 2 (adib.:” Azken hamarkada honetan diseinugile berriak estetika minimalistaren alde agertu dira: beltza, zuria eta, batez ere, soiltasuna”), Berria 43 (adib.:” Zorrotz eta izenlagunik gabe idaztea ez da minimalista berarentzat”), EiTB 15 (adib.:” Estetika aldetik, pintxo minimalista dela esan daiteke”), Jakin 3 (adib.:”Agertoki minimalista. Mikrofono sakeladunak. Berrehun bat pertsona”), Argia 10 (adib.:” Zure ekintzak erabat minimalistak izan dira beti, apenas ekintzarik gabeak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: minimalista 34: Berria 26 (adib.: “Epaimahaiaren arabera, ekonomia handiz idatzitako ipuina da, minimalista eta hitz gutxikoa”), Koro Navarro 3 (adib.: “Ezaugarri horien guztien arabera, argi dago Carver idazle minimalista dela”), Iban Zaldua 2 (adib.: “Makina deitzea zilegi bada, behintzat, itxuraren aldetik ez baitzirudien makina, eskultura minimalista bat baizik”), Itxaro Borda (“Lau asiatiko elkarrekin mintzo ziren kantoi batean, beren hizkuntza minimalista kantariak aldiro, urteak joan arau, hunkitzen ninduela”), Anjel Lertxundi (“Zaldun bat oihuka, museo-zaintzaileen look minimalistari”), Patxi Iturritegi (“Enekoren luxuzko apartamentu minimalista”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es minimalista / fr minimaliste: Elhuyar: (Art.) minimalista / Nolaerran: - / Zehazki: 1 (del minimalismo) minimalista; 2 (artista) minimalista / Labayru: (Arte) minimalista / Adorez5000: (Art.) minimalista.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta besterik gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz./izond.

Jakite-arloak

Art.

minimizatu, minimiza, minimizatzen
du ad. Gutxienekora edo ahalik eta maila edo neurri txikienera murriztu. Hizkuntza teknikoa minimizatzen saiatu gara.

Aztergaia: minimizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

minimizatu 4: A. Iztueta (formula batekin: "Minimizatu / edo / maximalizatu"), Eta kitto! 1993 ("Arazoak gutxitu edo minimizatzeko"), Estratega Game ("Mantenimenduko gastuak minimizatzeko helburua jarri dugu"), Azurm ("Kontsolamendua historiaren esanahia minimizatuz bilatzeak, arrisku ebidenteak ditu"); minimizazio 1, NAO 1996 ("Hondakin horien prebentzioa, ikerketa, garapen teknologikoa, minimizazioa, birziklapena eta balorazioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minimizatu , minimizazio : Euskalterm // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

minimizatu : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal minimizar / minimiser formen ordainak: HiztHand: minimizatu // ElhHizt: 1 txikiagotu; 2 minimizatu // HiruMila: 1 txikiagotu, niminotu, txikitu; 2 Mat. minimizatu // Casve FE: himinitü, txipiñitü, ttipienetik ari // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): minimiser; en (Collins): to minimize; de (Langenscheidts): bagatellisieren, herunterspielen // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxieneko baldintza betetzen du.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

minimiza, minimizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

minimo
1 adj. Abiaduraz, indarraz eta kideko balioez mintzatuz, txikiena. Ik. gutxieneko. Tenperatura minimoek ere gora egingo dute eta barnealdeko toki batzuetan baino ez du izotzik egingo.
2 iz. mat. Funtzio baten balioa, eskuineko eta ezkerreko ondo-ondoko balioak baino apalagoa dena.

Aztergaia: minimo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-imo.

minio
iz. Kolore gorriko pigmentua, berun urtuaren oxidazioz lortzen dena eta pinturetan herdoilaren kontrako gai bezala erabiltzen dena. Zutabe astunak minioz margoztaturik zeuden.

Aztergaia: minio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

minio 2, Munita ("Ezkurra piska bat legortzen danean, onena da minio-kin igortzita ereitea. Minio edozein drogeritan billatuko dezu"), eta OEH argitaratuan, mineo (Echaide Orio).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

minio 3: Elhuyar ("Garai honetan, okrea, minioa, oropimentea, etab. erabiltzen ziren"), F. Mendizabal 2 ("Hura osatzen da, oleo lehorgarriz, erretxinez eta minioz [...] Blauberer-ekoan miniozkoa da lausodura").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minio : AB38 2, HiztEn, LurE (Geol.), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

minio : ElhHizt, EskolaHE (Geol.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

-o amaitua egokiagoa da -um amaitua baino.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ministerio
1 iz. Estatuaren gobernua banatzen den sail nagusietako bakoitza, ministro baten mendean dagoena. Hezkuntza Ministerioa.
2 iz. Ministerio baten zerbitzuak dauden eraikina. Ministerioko bulegoetan.
3 iz. Eginkizuna edo betekizuna, bereziki Eliza katolikoaren kargu eta kideena. Kontzilioak asko nabarmendu du laikoen ministerioa.

Aztergaia: ministerio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ministerio forma agertu da bakarrik, 31 aldiz:G 3 (Cb EBO, TAg Uzt), IE 24 (Lç, Lç Ins, He Gudu, CatB, Jaur, Arb Igand, HU Zez), ZuAm 3 (Tt Onsa, CatLan), EB 1 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ministeritza (minixteritza) forma da erabiliena, 43 ager.ekin: B 1 (Itunben ekonomikoaren legea), EB 14 (K. Navarro, E. Kortadi, X. Gereño, J.M. Satrustegi, J. Haritschelhar, C. Bueno, UZEI, F. Telleria, J. Arzubiaga); EgAs 28 (J.M.S., Egin, Hemen, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria, Amatiño, L. Etxezaharreta); ministerio (minixterio) formak 26 agerraldi ditu: B 12 (J. Legarreta, K. Egileor), G 1 (J. Etcheverria), EB 12 (C. Bueno, M. Onaindia, J.A. Agirre, M. Urkola, L. Villasante, Lurgintza, J. Hiriart-Urruty, J. Azurmendi), EgAs 1 (Herria); ministraritza 7 aldiz agertu da: EB 4 (Elhuyar, I. Fernandez, M. Irazgoiti, Euskal estatistika-erakundea), EgAs 3 (Vasco Press); ministergo bitan (EB-EgAs); ministrotza behin (EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ministergo: DFrec 13; ministeri: AB50 1; ministerio: DFrec 21, AB38 1, AB50 6, Euskalterm 33; HiztEn-LurE; ministeriotza: DFrec 1; ministeritza: DFrec 77, AB38 5, AB50 185, Euskalterm 7; ministraritza: DFrec 5, AB38 1, AB50 3, Euskalterm 5, HiztEn ("ik. ministerio"); ministrotza: AB38 1.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

azaldu egingo da arrazoia, tradizioak forma honen alde eskaintzen duen bermea, alegia; aipatu egingo dira, halaber, korritzen duten forma baztertzekoak (honela, adib.: "eta ez *ministergoa, *ministeritza, *ministraritza"): cf. 41.202 eta 42.3 irizpideak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: ministerio-agindu edo ministerio agindu Administrazio (Adm.) eta Zuzenbidea (Zuz.) markekin. || 1- Zuzenbidean maiztasun handikoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Forma berririk ez da orain erantsiko.

ministeritza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ministeritza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ministerio].

Aztergaia: ministeritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-07-29 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh53 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ministeritza iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ministeritza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ministerio].

ministeritza 53; ministerio 9341

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ministeritza 77; ministerio 1818.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ministeritza* e. ministerio.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Gaizki eratutako hitza da ministeritza, eta gomendioa mantentzekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

ik. ministerio.

ministrari
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ministrari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ministro].

Aztergaia: ministrari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ministrari* e. ministro.

ministraritza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ministraritza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ministerio].

Aztergaia: ministraritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-07-29 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ministraritza* e. ministerio.

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

ik. ministerio.

ministro
1 iz. Estatuaren gobernuko sail nagusi bateko burua. Ministroen kontseilua. Hezkuntza-ministroa. Barne Arazoetako ministroa. Clemenceau zen, orduan, ministroen buruzagi.
2 iz. Kristau erlijioan, kargu bat duen edo zerbitzu berezi bat eskaintzen duen pertsona. Ik. apaiz; apezpiku; gotzain; diakono. Jainkoaren ministroa. Elizako ministroa.
Azpisarrerak

Aztergaia: ministro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
ministrorde
iz. Ministroaren hurrengoa, hainbat eginkizunetan haren ordez jarduten duena. Kongoko Errepublika Demokratikoko Joseph Kabila presidenteak gobernu berria izendatu zuen atzo; 33 ministrok eta 14 ministrordek osatuko dute gobernua.

Aztergaia: ministrorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): ministrorde 156: Berria 123 (adib.: “Indiako Maharashtra estatuko gobernadoreak, Vilasrao Deshmukhek, R.R. Patil lehen ministrordeak, eta Shivraj Patil Barne ministroak kargua utzi dute”), EiTB 33 (adib.: “Hasan Yalaf Hamaseko Osasun ministrordeak azaldu duenez, inbasioa atzo gauean hasi zenetik hildakoen gehiengoa zibilak dira”); ministroorde 1, Berria (“Suthep Tuagsuban Thailandiako lehen ministroordeak pozik hartu zuen su-etenaren berria”), EiTB 2 (adib.: “Nick Clegg Britania Handiko lehen ministrordeak hala definitu du Wikileakseko filtrazioek Irakeko gerraren inguruan diotena”); ministro orde 13: Berria (“Adel Adaui Egiptoko Osasun ministro ordeak 590 zauritu egon direla esan duen arren, larrialdi zerbitzuek mila pertsona baino gehiagori lagundu behar izan zieten”), EiTB 12 (“Yorgos Kutrumanis Lan ministro ordeak jakinarazi duenez, 321 hildako pentsiodunen senideek pentsioak jasotzen jarraitzen dute Grezian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ministrorde 123: Berria 119, Pako Aristi 4; ministroorde 3, Berria; ministro orde 6: Berria 3, Herria 2, Pako Aristi; ministro-orde 1, Iñaki Mendiguren.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es viceministro / fr sous-ministre: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago.

minitel
iz. Frantzian, batez ere Interneten aurretik, erabili zen komunikabide telematikoko teknika.

Aztergaia: minitel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Ekologia): minitel / EEgunk: "Minitel. Marka bat da, baina letra xehez ere erabil liteke".

minki
1 adb. Era mingarriz; mintasunez, saminki. Liztorrek minki ausikitzen dute. Minki zauritua du bihotza. Minki hartu zuen bere nagusiari egin zioten iraina. Minki negar eginez.
2 adb. Nahi bizia agertuz. Minki eskatu zion.

Aztergaia: minki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+k-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

minkor
adj. Mingotsa. Horra egia, nahiz izan egia minkorra.

Aztergaia: minkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ng-/-nk-.

minoiko
adj. Antzinateko Kretakoa, antzinateko Kretari dagokiona. Arte minoikoa eta mizenikoa. Zibilizazio minoikoa sortu zutenak.
minor
1 adj. mus. Akordeez eta tonuez edo moduez mintzatuz, hirugarren nota lehen notatik tonu eta erdira dagoena. Orkestra handirako sinfonia re minorrean.
2 iz. mat. Matrize karratu batetik errenkada eta zutaberen bat edo gehiago kenduta lortzen den matrize karratuaren determinantea.

Aztergaia: minor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mus.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): minor 1 izond. Mus. 2 iz. Mat.

minoria
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, minoria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutxiengo].

Aztergaia: minoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-11-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh44 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

minoria iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, minoria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutxiengo].

minoria 82; gutxiengo 2532.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

minoria 21; gutxiengo 566.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

minoria* e. gutxiengo.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. gutxiengo forma finkatu samar dago tradizio idatzian, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. gutxiengo.

minoritario
adj. Gutxiengoarena, gutxiengoari dagokiona. Badakigu artea minoritarioa dela.

Aztergaia: minoritario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 2001-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh251 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

minoritari 3, Mde Pr (adib.: "ez daudela Europaren Sartaldeko hizkuntza minoritari gaizo horiek nik diodan bezain gaizki", "RFT'ak nahi zuela emisione bat egin Frantziako hizkuntza minoritarien gainean"); ez dugu minorizatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

minoritario 21: Marxismoa ("Europako herri minoritarioentzat ere kolonialisma eta inperialisma etsai hilkor dira"); J. Sudupe ("Ez dago "minoritario" izan den egiazko erreboluzio sozialistarik"); J.M. Torrealdai 3 (adib.: "telebista minoritario izateko bokaziorik ez du ETBk"); Oihenart Taldea ("nazionalismo mota ezberdin eta minoritarioak ezin konponduzkoak dira faxismoarekin"); Zutabe 1985 7 (adib.: "Hizkuntza minoritarioa maioritario batekin batera badago, errazago biziko da diglosiaren bitartez babesten bada", "Hizkuntza minoritarioa bakarrik erabiltzen den egoera berezirik baldin bada, luzaroan iraun dezake", "aurre eman behar zaie hizkuntza minoritarioari buruzko jarrera ezkorrei"); J. Bergara ("talde minoritario horretako batzuk beste batzuk baino gogo handiagoa izango dute beren talde txertaturik dagoeneko gizartearekin harremanetan jartzeko"); R. Manjon ("hizkuntza minoritarioaren kulturari on eritzi nahi dion gizartearen literaturan baliotsu suertatu da"); KultUrtekaria 1989 ("Behar beharrezko dena, euskararen aldeko diskriminazio positiboa baino ez da, beste zenbait sektore baztertuak edo minoritarioetan bezalaxe"); Agenda 1990 ("Gerra zibilaren aurreko aldian lirika minoritarioak eta kultistak herriarengan izan zuten oihartzun eskasaren ondoan..."); Ikastola 1992 ("belar hockeyko taldeak inor gutxik espero ez zuen garaipena lortu zuen Bartzelona 92en, geroztik asko mintzatu da kirol minoritario horretaz"); K. Amonarriz ("Herrialde guztietan euskararen kaleko erabilpena minoritarioa da"); J.M. Arrizabalaga 2 (adib.: "banekien oso lan minoritarioa izango zela"); minorizatu 14: cf. infra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minoritario : DFrec 9 (minoritari 1), AB38 2 (minoritari 1), AB50 2, Euskalterm 9; minorizatu : cf. infra. // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE // a) 'minoritario' itzulitako besteak: gutiengotar : AB38 1, gutxiengo-maila : AB50 2; ttipi : AB50 2; minus : AB50 2; b) minorizado itzulia: gutxitu : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

minorizatu : cf. infra. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) minoritario/minoritaire: apürreneko , gutieneko (Casve FE); gutienen aldeko (HaizeG FB); gutienetarik (HaizeG FB); gutxienen (ElhHizt, HiruMila); gutxiengotar (HiruMila); gutxiengoa duen(a) , gutxiengoan dagoen(a) , txiki (ElhHizt); b) minorizado: gutxitu , minorizatu (ElhHizt); c) minorizar: bakandu , eskastu , gutxitu , urritu (HiruMila) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): minoritaire; en (Collins): minority; de (Langenscheidts): minoritär, Minderheits // Ez ditugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

minoritario 251.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

minoritario 22.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Maileguak baldintza minimoa betetzen du

ik. oharra s.u. maioritario.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da, eta praktikoa da. Jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-14): Oraingoz ez da hiztegian jasoko.

minorizatu
adj. hizkl. Hizkuntzez mintzatuz, gutxitua, hainbat esparru eta funtzio galdu dituena. Hizkuntza minorizatuak.

Aztergaia: minorizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

minorizatu 14: Zutabe 1985 ("Ekintza kulturalak hizkuntza minorizatuetan duten eragina ez dut inoiz gutxietsiko"), I. Uria 2 ("Noski, konformismoaren bidetik gaur euskarak ez zeukak irtenbiderik, ez euskarak eta ez inolako hizkuntz minorizatuk", "Egoera minorizatuarekiko konformismoa suizidioren pareko gertatzen duk"), Egin 1988 ("Estatuaren babesarekin, eta bestea, minorizatua, elebakartasun printzipioa ukatuta, atzerako joanen da"), A. Egaña ("Euskara normalizazio-bidean dagoen hizkuntza minorizatua da"), P. Iztueta ("Esana da genero hau izan ohi dela hizkuntza minorizatuen normalkuntzako lehen fasean gehienik lantzen dena"), EstiLib ("Frantziako beste nazio minorizatuen kasua konplikatuagoa da"), O. Ibarra 4 ("hizkuntza bat minorizatzen denean, hizkuntz menperatzaileak eragina egiten du honen egituran"), J. Sarrionandia ("Beren mezuaren muinean hizkuntza minorizatu horri buruzko ideia bat dago"), J. Kintana 2 ("Minorizatutako hizkuntza bizitzako arlo guztietan erabiltzeko egokitzeari heltzen dio", "Erabat makurra da hizkuntza minorizatudun herri xeheak nazionalismo linguistikoagatik interes handirik erakusten ez duela esatea, beren hizkuntzak ardura ez balie bezala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minorizatu : DFrec 1, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

minorizatu : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "minorizatu h. gutxitu, hizkuntza gutxituak...".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

oso berria da; onartuz gero, azal liteke: "izond. Sozioling.: hizkuntza minorizatuak".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (2011-06-14): Onartu da: minorizatu izond. Hizkl.: hizkuntza minorizatuak.

minorizazio
iz. Beste kultura indartsuago baten eraginez hainbat erabilera-esparru eta funtzio galduz doan kulturak, bereziki hizkuntzak, bizi duen prozesua. Egia da euskarak minorizazio prozesu historiko bat izan duela, bazterketa historiko oso gogorra, eta une jakin batzuetan errepresio politiko zuzena. Minorizazio egoera.

Aztergaia: minorizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): minorizazio 31: Elkar 6, Berria 13, Jakin 8, Argia 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu minorizazio formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: gutxitze termino normalizatua da (minorizazio): (es minorización; fr minorisation; en minorization).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu minorizazio formarik.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

Baldintza minimoa betetzen duen forma da, beste gabe onartzekoa.

minskar
1 adj. Minskekoa, Minski dagokiona. Minskar langileak.
2 iz. Minskeko herritarra.

Aztergaia: minskar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

minsor
iz. Min arin iraunkorra. Barnean dudan halako minsor hau.

Aztergaia: minsor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

mintasun
iz. Mina denaren nolakotasuna. Amodioak garraztasuna eztitzen eta mintasuna gozatzen die manamenduei.

Aztergaia: mintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mintegi
1 iz. Lursaila, beste toki batean birlandatuko diren landareen haziak ereiteko prestatzen dena. Ik. hazitegi. Haritzak ez du mintegian bost urte baino gehiago egon behar. Mintegiko lurra ez bedi izan oso buztintsua.
2 iz. Zerbaiten, bereziki gauza txarren, sorlekua. Presondegiak ohoin mintegi direla. Alferkeria, grina gaiztoen mintegia.
3 iz. Irakasle eta ikaslez osaturiko ikerketa taldea, bereziki unibertsitate mailakoa; talde horrek lan egiten duen tokia. Julio de Urkixo Euskal Filologia Mintegia.
4 iz. Arazo edo gai jakin bat aztertzeko, adituek egiten duten bilera.

Aztergaia: mintegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra, s.u. mindegi.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

mintegi, txirpi.

mintsu
1 adj. Mingarria, oinazetsua. Ebakitze mintsua.
2 adj. Mindua; gaixoa. Emakume bat mintsu egonik, joan zen izen handiko mediku batengana.

Aztergaia: mintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

mintz
iz. Ehun organikozko geruza mehea, fruituak edo organoak biltzen dituena. Gaztainaren mintza. Arrautzaren azala eta mintza. Tipularen mintza. Txakurraren mutur mintza. || Egosi den esnearen gainean egiten den mintza.

Aztergaia: mintz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mintzabide
iz. Hitz egiteko bidea, hitzezko adierazpidea. Hizkuntza mintzabide bat besterik ez da; hobeto esan, gizonak duen mintzabidea. Euskal kultura nahi nuke, kultura horrek euskara mintzabide eta adierazpide duela. Olerkari banaka batzuek neurtitza mintzabiderik eztiena bihurtzen dute. Zinemak, hain beheratua eta gaitzetsia izan den mintzabide horrek.

Aztergaia: mintzabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

mintzaera1
iz. Mintzatzeko modua. Beldur nintzen mintzaera bitxi horrekin ez ote zen jendea miraz geldituko. Zaitegiren mintzaerak badu beti trinkotasun sendoaren ume den zailtasuna.
mintzaera2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, mintzaera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'mintzaira' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mintzaira].
mintzagai
1 iz. Hizketaren edo solasaren gaia. Arratsaldeko apustuaren gorabeherak zituen mintzagai. Leibniz hartu nahi dut mintzagai. Ez da hau nire aitorkizunen mintzagaia.
2 iz. hizkl. Esaldian, lehendik ezagutzen dena errepikatzen duen atala. Galdegaia eta mintzagaia.

Aztergaia: mintzagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mintzaide
iz. Hizketa-laguna, solaskidea. Erabateko aditza, mintzaidea ahotan hartzen ez duena.

Aztergaia: mintzaide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mintzaira
1 iz. Hizkuntza, hitzezko adierazpidea. Gure mintzaira ederra. Euskal Herriko ohiturak eta mintzaira. Bretoien mintzaira. Frantses mintzaira.
2 iz. Hizkera. Eguneroko mintzaira arrunta. Baigorri aldeko mintzaira.

Aztergaia: mintzaira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mintzakide
iz. Mintzaidea, solaskidea. Ik. mintzalagun. Bide horretan ezinbestekoa da mugimendu feminista mintzakide politiko gisa onartzea eta parte hartze zuzenerako espazio demokratikoak sortzea.

Aztergaia: mintzakide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): mintzakide 80: Consumer 11 (adib.: “Adierazi mintzakideari, hitz edo keinuekin, adi gaudela, eutsi begiradari, erantsi zerbait beste mintzakideak atera duen gaiaz eta, xedea gaiz aldatzea baldin badugu, adierazi aurretiaz”), Berria 32 (adib.: “Ezker abertzalea mintzakide izatea da saihestu nahi dena”), EiTB 13 (adib.: “Gipuzkoako ahaldun nagusia izango dute mintzakide goizeko 8:30etatik aurrera ETB-2n”), Jakin 2 (adib.: “Bide horretan, elkartea sortu, eragileak mugitu, mintzakidetzarako pautak ezarri eta euskara eta kulturaren inguruko komunitatea antolatzea izango dira eginbeharreko nagusiak”), Argia 17 (adib.: “ETAk utzi behar dio eragile eta mintzakide politiko izateari”), DiarioVasco 5 (adib.: “Hau horrela izanik, urte berriaren hasierarekin batera herritarrei mintzakide izateko deia luzatu nahi zaie”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mintzakide 44: Berria 33, Edorta Jimenez 2, Oskar Arana, Itxaro Borda, Joxan Elosegi, Txillardegi, Gotzon Garate 2, Koldo Izagirre, Piarres Xarriton, Aingeru Epaltza.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es interlocutor / fr interlocuteur: Elhuyar: hizketakide, solaskide, mintzaide / Nolaerran: haren/ene solaskide / Zehazki: hizketakide, solaskide, elkarrizketari / Labayru: berbalagun, solaskide, hizketalagun, hizketakide, mintzaide, solastiar, solasturi / Adorez5000: solaskide, hizketakide.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

hizketakide, mintzaide, solaskide arauak dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

onartzekoa da hizketakide, mintzaide, solaskide arautuekin batera.

mintzalagun
iz. Hizketa-laguna. Ik. solaskide; berbalagun. 2007an eta 2008an bi egonaldi luze egin zituen egileak Sakanako euskarari buruzko liburua osatzeko eta adin tarte askotako jendea izan du mintzalagun.

Aztergaia: mintzalagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): mintzalagun 413: Aizu! 1 (adib.: “Mintzalaguna egitasmoa dute abian eskualdeko bi herritan”), Deia 183 (horietatik 182 aldiz “Kerman mintzalagun bila” ETBko saioaren izena da), Berria 25 (“uda honetan euskara praktikatu nahi duten mintzalagun edo berbalagunak”), EiTB 59 (“Ainhoa Urretabizkaia kazetari urretxuarra izango du mintzalagun ostegun honetan Mailu Odriozolak”Aperitifa” saioan”), Argia 22 (“mintzalagunak berbalagunak eta mintzakideak elkartzeko festa”), DiarioVasco 123 (“Orain beste urrats bat egitera doaz: gurasoak mintzalagun”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mintzalagun 9: Herria 3 (adib.: “AEK jarri da beraz dei baten zabaltzeari, euskara dakiten batzu izan diten mintzalagun, erran nahi baita beren izena eman dezaten astean oren batedo hola euskara ikasten ari duten horietarik bat edo biekin solasean egoiteko”), Berria 2 (adib.: “Izan ere, mintza praktika proiektuak asko zabaltzen ari dira, eta «berbalagun eta mintzalagun guztiak» elkartu nahi dituzte”), Matias Mugica 2 (adib.: “Begi urdin argiak zituen, inoizka distiratsuak, alkoholak behin ere lainotu gabeak, eta peto begiratzen zion haiekin bere mintzalagunari”), Koldo Zuazo (“Edozein egoeratan, edozein jardunetan, edozein mintzalagunekin, lotsarik eta beldurrik gabe erabiltzeko dira hizkuntzak”), Jose Morales (“Bagration eta Kolokotronisen potretak esekirik zeuden hormarantz jiraturik esan zituen azken hitz horiek, hala nola gertatu ohi baita solaskideetako batek, bat-batean eta ageriko arrazoirik gabe, mintzalagunari zuzenean hitz egin ordez, ustekabean iritsi berria den hirugarren bati so egiten dionean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Lantaldeak (2014-06-10), s.u. berbalagun: “Adierazle egokia da, eta asko erabili da. Onartzekoa mintzalagun formarekin batera”.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta asko erabili da. Onartzekoa berbalagun formarekin batera.

mintzalari
iz. Hizlaria. Banukeela munduan etorkizun, mintzalari eder izanik.

Aztergaia: mintzalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mintzaldi
iz. Hitzaldia. Elizako mintzaldiak.

Aztergaia: mintzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

mintzaleku
1 iz. Bertatik hitz egiteko erabiltzen den lekua. Diputatua mintzalekura igo da, eta, hitzaldiari ekin aurretik, esan du (...).
2 iz. Mintzategia. Espetxeko mintzalekuetan astean bi aldiz hitzez komunikatzeko eskubidea dute lehen eta bigarren graduko presoek.

Aztergaia: mintzaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

mintzamen
iz. Mintzatzeko ahalmena edo gaitasuna. Euskara, bere horretan, sistema bat besterik ez da, ez arruntago, ez bakanago, giza mintzamenak sortu dituen milaka sistemaren artean.

Aztergaia: mintzamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper