16 emaitza leher bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

leher egin
1 du ad.-lok. Lehertu, eztanda egin. (nor osagarririk gabe). Ik. zartatu1 2. Larrua etenda, leher egin zuen. Zaku hura lastoz betetzea, leher egiteko heinean. Leher egiteko zorian. Aipatu dugu nola leher egin duen Panamako zauri izugarriak. Leher egin duen itsasontzia.
2 du ad.-lok. Ezin gehiagoan barre egin. (nor osagarririk gabe). Irriz, algaraz leher egin. Izkirimiriak entzuten leher egin genuen.
3 du ad.-lok. Egin den ahaleginaren ondorioz guztiz nekatu edo ahuldu. (nor osagarririk gabe). Aurten ere leher egin dugu garia jotzen. Izerdi patsetan, soinekoa blai, leher egin arte ez zen gelditu. Leher eginda zaude, lo egin beharra daukazu. Etxez etxe eskean, bide-bazterrean leher egin arte.

Aztergaia: leher egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'lehertu, eztanda egin'. 2 'guztiz nekatu' / AS: ahalak eta leherrak egin, leher eragin, leher gaizto egin, leherrenak egin.

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

aski dira leher egin sarrera arautuan aipatzen direnak.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

leher egin, leher gaizto egin, leher eragin, leherrenak egin; ahalak eta leherrak egin.

Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 lehertu, eztanda egin; 2 guztiz nekatu.

leher eragin
ad.-lok. Leher eginarazi. Azpikoari leher eraginda.

Aztergaia: leher eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

leher eta zapart egin
ad.-lok. Leher egin. (Irudizko adieran erabiltzen da). Errepublikak lehenbailehen leher eta zapart egin dezala! Leher eta zapart egin lanean.

Aztergaia: leher eta zapart egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHER ETA ZAPART EGIN. "(L, BN, S), reventar de despecho" A. "Ler ta zapart egiteko zorian (AN-ulz)" A Apend. "Leher eta zapart eginik niz (BN-arb, S)" Gte Erd 211. Framazonen eta yuduen errepublikak lehen bai lehen leher eta zapart egin dezala! Elsb Fram 154. Oh, oh, hauxe da lana! Leher eta zapart egin behar othe dut hementxet? Barb Sup 25. Aserreak irakiten, ler eta zapart egiteko zorian egoten zan. Zait Plat 85. "Lerzapart egin, quedar baldado" Satr VocP (s.v. zapart)

adib.: zapart egin 2 Irud. Errepublikak lehenbailehen leher eta zapart egin dezala! Leher eta zapart egin lanean. Zapart eginik nago. Zapart egin du irriz.

leher eta zapart egin 1, Berria (“Bai egiazki oraikoan Alamaniak leher eta zapart egin du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

leher eta zapart egin 10: Eneko Bidegain 5 (“Ez zinan leher eta zapart egiteko arrisku handirik, segur ezetz”), Jose Angel Irigaray 2 (“Elemeniaka, oro begi belarri, mihi, aho eta zintzur, leher eta zapart sekula fingabeko otoruntza eta edasian, goseak amikatuak txitxipapetan batetik bestiala kurruk, uzker eta zurrut, arraileria, potroiska eta horderia nasai, kirika eta koroka barrastan, ez guti lo korrokan, sudurzilo, uzkuzilo eta uretra, zangopilo eta kultureta txotxalamotxean - elasturiaren kalamatika! – hitzaspertu”), Josetxo Azkona (“Instantean, ordea, leher eta zapart egiteko moduan zebilen Txema, zeren edandakoak su-labaz osaturiko labana zorrotz batek bezala ahotik hesteetarainoko bidea urratu baitzion bortizki, barrengoa erabat kiskali zion arte”), Elena Touyarou (“Munduak leher eta zapart egin baleza, dena buka dadin azkenean!”), Koldo Biguri (“Eta leher eta zapart egin dezala han!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa leher egin eta zapart sarreretan.

leher gaizto egin
ad.-lok. Leher egin, zeharo nekatu. Leher gaizto eginda, hamaika aldiz etxera.

Aztergaia: leher gaizto egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

lehergai
1 adj. Leher egiteko gai dena. Hauts-nahastura lehergaia.
2 iz. Era egokian eragiten bazaio, denbora txit laburrean oso gas kantitate handia eta beroa sortzen duen gai edo nahastura. Nitroglizerina eta gainerako lehergaiak. Kolpe batez eztanda egiten duten lehergaiak.

Aztergaia: lehergai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+g-.

lehergailu
iz. Eztanda egiten duen gailua, lehergaiz osatua. Ik. bonba. Lehergailu bat jarri, bota. Lehergailu batek apurtua. Lehergailu-teknikariak autora hurbiltzen ari zirenean egin zuen eztanda bonbak.

Aztergaia: lehergailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lehergarri
adj. Leherrarazten, erabat nekarazten duena. Lan lehergarrietan. Zama lehergarria. Bihozmin, atsekabe lehergarria. Sokadantza lehergarri batean.

Aztergaia: lehergarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria-adierak gehituz: "izond. 'leherrarazten duena'".

leherkari
adj./iz. hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, silaba hasieran handituz doan tinkotasunez ahoskatzen dena. Toki hitzeko t-a leherkaria da. Hasiera leherkaria duten igurzkariak.

Aztergaia: leherkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Hizkl.

leherketa
iz. Lehertzea, eztanda. Leherketa gas bonbona batzuek eragin dutela zabaldu da. Txinan hogei meatzari hil dira leherketa batean. 170.000 argi urtera dagoen sistema baten irudiak eskaini zituen NASAk; supernoba baten leherketaren ondorioz, izarrak sortzen ari dira bertan.

Aztergaia: leherketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
leherkor
adj. Lehertzeko joera duena. Ez genekien zer gerta daitekeen gatz leherkor hori behar adinako artarik gabe berotuz gero.

Aztergaia: leherkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma egokia da, erabili gabea izan arren (testu bakarrean jaso da).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-garri/-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

lehertzeko joera duena.

leherra
Ipar. Ugaritasun guztiz handia adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. elemenia. Arrainez bazen leherra han. Jendez leherra alderdi guztietan. Aste guztian euriz leherra egin zuen.

Aztergaia: leherra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.: arrainez bazen leherra han; aste guztian euriz leherra egin zuen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Arrainez bazen leherra han; Aste guztian euriz leherra egin zuen.

leherrarazi, leherraraz, leherrarazten
du ad. Lehertzera behartu. Ik. zartarazi. Zaldarrak leherrarazteko. Upel ederraren uztaiak leherraraziz. Israeldarrak oraino gehiago leherrarazteko lanean. Ireki, edo etxea leherraraziko diagu!

Aztergaia: leherrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

leherrarazi, leherraraz, leherrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

leherrarazi, leherraraz, leherrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "eta ez lehertarazi? Ez al da gehiago erabiltzen bigarrena?" (1996-01-10)

leherrenak egin
ad.-lok. Erabat leher egin edo nekatu. Ontzi askok, leherrenak egin ondoren, lortu zuten porturatzea.

Aztergaia: leherrenak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

lehertu, leher/lehertu, lehertzen
1 da/du ad. Barneko indarrak eraginik, barneko mamia irteten dela ireki; indarrez eta, gehienetan, zarataz hautsi, pitzatuz edo zatiak jaurtiz. Ik. leher egin; zartatu1 2. Hesteak leher ez daitezen. Pagoen kimu lehertu berriak. Bestela ardoak lehertzen ditu zahagiak. Borrero batek lehertu zizkion begiak. Ekaitza lehertu zitzaigun gainera. Bitartean bonbaren bat lehertzen ez bada. Ez zen harritzekoa lehertzear dagoen motor bat bezala sentitzea. Negar-aspertu bat egin nahi eta malkorik ezin lehertu.
2 da/du ad. Erabat nekatu. Ik. leher egin 3. Lanean lehertu arte. Akitua, lehertua, ezindua.
3 du ad. Batez ere Ipar. Zapaldu, zanpatu. Infernuko sugearen burua lehertu behar zuen emazte bortitza. Hobe nuke mendiek azpian lehertu banindute! Lehertua dute herria zergen azpian. Bere kargaren azpian leherturik.

Aztergaia: lehertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'zapaldu' adierakoa 96 aldiz aurkitu da, L-BN-Z eta 1900 aurretik nahiz ondotik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lehertu 'zanpatu' adierakoa: G 3, IE 13, EB-EgAs 4; lehertzaile 'zanpatzaile' EB 1.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

lehertu, zapartatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

lehertu, leher(tu), lehertzen. da/du ad.: 1 'eztanda egin'. 2 'nekatu'. 3 Batez ere Ipar. 'zanpatu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lehertu, leher(tu), lehertzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 'eztanda egin'; 2 nekatu; 3 (Batez ere Ipar.) 'zanpatu'.

lehertzaile
adj./iz. Zapaltzailea. Herri bat lehertzeak ez dio lehertzaileari eskubiderik ematen.

Aztergaia: lehertzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lehertze
iz. lehertu aditzari dagokion ekintza. Bat-bateko lehertze zarata gabeko bat.

Aztergaia: lehertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2000-11-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper