101 emaitza lau bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

lau1
1 zenbtz. Hiru eta bat, 4. (Kasu atzizkiekin, pluralean, laur- forma hartzen du). Lau agure heldu ziren. Lau seme-alaba zituen. Munduaren lau bazterrak. Hegoaldeko lau eskualdeetan. Lau egunen buruan. Lau mila oinezko hasi ziren erasoan. Hirurehun eta lau pezeta. Haietako lauri gertatua. Laurak bat. Lehen laurak. Lau oineko aberea (Ik. lauoineko). Lau bat urte zituela. Lautarik bat. Hiru edo lau adiskiderekin (Ik. hiruzpalau). Lau-bost adiskideren laguntzaz (Ik. lauzpabost).
2 iz. Zenbaki arrunten segidan laugarrena. Zenbaki gutxi erabiltzen ditu: laua, bosta, hirua eta bata dira erabilienak. Bi eta bi lau dira.
3 (Data adierazteko). Gaur, apirilak lau, osteguna. Uztailaren lauan.
4 (Ordua adierazteko). Arratsaldeko laurak dira. Lauretan joan ziren. Goizeko laurak arte. Lau eta laurdenak. Laurak eta laurden. Lau(rak) eta laurdenetan. Laurak eta bostean. Laurak hamar gutxi(ago). Laurak laurden gutxi(ago)tan.
5 zenbtz. (alde, bazter eta kideko hitzekin (lekuzko atzizkiekin) 'alde guztietan', 'alde guztietatik', 'bazter guztietara'... adierarekin). Ik. lau haizeetara. Atera ziren Rivotortoko estalpetik munduaren lau aldeetara zazpi ikasleak. Sabindar zinen lau aldeetatik. Munduaren lau bazterretara hedatua zen haren omena. Zenbat haur hiltzen diren munduaren lau bazterretan! Munduko lau hegaletatik etorriak ziren. Munduari lau saihetsetatik su emanik.

Esaera zaharrak

Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua.
lau2
1 adj. Gorabeherarik edo garaiera-desberdintasunik ez duena, aldaparik ez duena. Ik. zelai; ordoki; ordeka. Lurralde lauak. Ea Lurra biribila edo laua den. Bide laua. Hondo laua duen ontzia.
2 adj. mat. Angeluez mintzatuz, 180°-koa. Ikus daiteke triangelu baten hiru angeluak batuta, angelu lau bat eratzen dela.
3 adj. Inolako berezitasunik ez duena, apaingarririk, zailtasunik edo tolesik gabea. Ik. laño. Euskara laua darabil. Hitz lauak.
4 Modu apalean. (Adizlagun gisa). Lau-lau bizi da.
5 iz. Ordokia. Baserri zuri politak tontorrean eta lauan.
lau eta erdi
iz. Pilotan jokatzeko era, lau koadro eta erdiko eremuan jokatzen dena. Lau eta erdi sailean elkarren kontra jokatuko dute lehen aldiz. Lau eta erdiko txapelketa.
lau haizeetara
adb. Bazter guztietara, norabide guztietan. Keak lau haizeetara barreiatu zuen okela errearen usaina. Nahi adina mikrofono izan ditu eskura, bere gezurrak lau haizeetara zabaltzeko. Ez ibili lau haizeetara oihu egiten. Lau haizeetara aldarrikatuko du egia.

Aztergaia: lau haizeetara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZETARA. a) (Cambiar el tiempo) a viento, a ventoso. Eguraldie aizetara nai euritara aldatu bear dan egunetan [...]. A BGuzur 154. b) (Salir...) afuera, al aire libre. Cf. haizetegi. Gonbidatu zituan bere lagunak, umore onian arratsalde on bat elkarrekin, [...] igarotzera. Eztai gisako lege au igaro onduan irten ziraden aizetara. Bv AsL 33. Egun illuna. Euria da barlara aizetara joateko. Erkiag BatB 194 c) (Echar...) al aire. Ezpel-ardeak aizetara yaurtitzen ziñan gari-odeia usu ta arin. Or Mi 104. Arkaitz garaipean kimatzailleak bere abestiak aizetara jaurtiko ditu. Ibiñ Virgil 32. [Landareak] aienak aizetara eraikitzen dituenean. Ib. 89. d) Al viento. [Jel-ikurriña] dana axetara / zabal jarri dabenian, / didar ein dabe: Gora Euzkadi. Enb 35. Eta oial nagusia aizetara jasorik, ondartzara yoiazan. Ker Act 27, 40 (Lç haizeari bela altxaturik, Dv, IBe haizeari emanik, Ol aizera edaturik, Ker aizetara jasorik).

haizetara 6: Berria 3 (“Istorio hau ongi amaitu eta historia egin dezagun guztiok izan behar gara protagonista; zabaldu mezua zazpi haizetara”), Jakin (“Oraingoz nik ez dut uste inundik ere istilu hau haizetara ematea komeni denik”), Argia 2 (“Kantua haizetara bidaltzen duzu eta gero haizea da”). Gainerakoak izen propioak dira.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haizetara (gehienak lau haizetara dira) 93: Berria 20 (“Gazteok nahi eta behar dugun independentziaren aldarria lau haizetara zabaltzea”), Herria 5 (“Kanpoari hetsiak girela? Iduri luke alta gure xilkoa lau haizetara idekia dela!”), Javi Cillero 4 (“Azken urteotan bere buruari aitortu nahi izan ez diona, lau haizetara zabaldu du keinu xume horren bidez”), Felipe Juaristi 7 (“Erregeak bere alaba basoko jauregian lo zegoela aldarrikatzen omen zuen lau eta bost haizetara eta alaba hori esnaraztea lortzen zuenak, hark beste inork ez, hartuko zuela emaztetzat”), Agustin Otsoa 3 (“Errautsak eta kea haizetara!”), Ramuntxo Etxeberri 3 (“Lau haizetara ibiltzen zen, pilotari profesional gisa eta gero merkataritzan”), Bernardo Atxaga 3 (“Haizetara marinel, hé, ho, jaso gora hé ho!”), Joseba Sarrionandia 3 (“Txileko bandera masta nagusian haizetara ikusiko da”), Karlos Zabala 2 (“Baina lehen esan dudan abantaila bazuten behinik behin, nahita ere ezin ibili Txile kalean barrena gurekin egindako balentriak lau haizetara kontatzen”), Josetxo Azkona 2 (“Hark eraginda-edo, lasterrean bildu ziren bazter batera Mediterraneoko herrietako bizilagun batzuk, zeinak, dotoreki dantzatu bitartean, hala taldeka nola bakarka, latinetiko mintzaira batzuk aireratu baitzituzten lau haizetara”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa lau haizeetara forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

lau hankan
adb. Lau oinean. Lurrean miaka eta bilaka hasi nintzen, mahaien azpian, lau hankan. Oraindik lau hankan dabilen ume bat.

Aztergaia: lau hankan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'eskuak eta zangoak lurrean ezarriz'.

lau oinean
adb. Eskuak eta zangoak lurrean ezarriz. Ik. katuka; katamarka. Lau oinean ibili.

Aztergaia: lau oinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'eskuak eta zangoak lurrean ezarriz'.

lauburu
iz. Adar bakoitzean buru moduko bat duen gurutzea, ohiko euskal ikurra. Lauburuaren irudiaz. Zilarrezko lauburua.

Aztergaia: lauburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. osaerakoak.

laudagarri
adj. Laudatzea merezi duena, goragarria. Ik. goresgarri. Miragarria eta laudagarria da haren karra Jainkoaren aldera. Usantza laudagarriak.

Aztergaia: laudagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
laudamen
1 iz. Laudatzea, laudorioa. Guztiek aho batez aitor hau eta laudamen bera ematen diote Sarako euskarari.
2 iz. Baimena. Elizako liburuek behar dute apezpikuaren laudamena.

Aztergaia: laudamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
laudarazi, laudaraz, laudarazten
du ad. Laudatzera behartu.

Aztergaia: laudarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

laudarazi, laudaraz, laudarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

laudarazi, laudaraz, laudarazten.

laudatu, lauda, laudatzen
du ad. Goratu, goraipatu. Ik. goretsi. Orduan, nork zer esaten baitizu, hura laudatzen duzu. Lauda dezagun Jainkoa.

Aztergaia: laudatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

laudatu, lauda, laudatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

laudatu, lauda, laudatzen.

laudatzaile
adj./iz. Laudatzen duena. Ik. goresle. Lege guztien zu zara, Jauna, laudatzailea. Eman diezaiogun aitor laudatzailea. Honelako laudatzaileak etsaiaren ordekoak dira.

Aztergaia: laudatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
laudioar
1 adj. Laudiokoa, Laudiori dagokiona.
2 iz. Laudioko herritarra.
laudo
iz. zuz. Arbitraje batean, prozedurari amaiera emateko arbitroek hartzen duten azken erabakia. Nafarroako Gobernuak proposaturiko laudoa ez dute onartu zuzendaritzak eta langileen batzordearen gehiengoak.

Aztergaia: laudo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): laudo 36 (denak dira Zuzenbidekoak): Consumer 16 (adib.: “Hortik lau hilabetera, erabaki edo laudoa emango da”, “Biek kontsumo arbitraia onartzen badute, epaitegi antzekoa den Kolegio Arbitralak emango duen laudoa ere onetsiko dutela hitz eman behar dute”), Berria 15 (adib.: “Zortzi hilabetez greban egon ostean, laudo bat lortu zuten: soldatak %50 igo zizkieten eta lan eguna murriztu zieten”), EiTB 5 (adib.. “Laudo Finala Bartzelonako Palau Sant Jordin izango da, maiatzaren 6tik 8ra bitartean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: laudo 73 (agerraldi guztiak dira Zuzenbidekoak) Berria (adib.: “Zenbait ikerketa antropologiko egin zituen eta Arara herriaren aldeko laudo bat ere lortu zuen”, “Caballitok laudoa gaur ezarri nahi du, langileek helegitea ezarri arren”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es laudo / fr arbitrage: Elhuyar: (Der.) laudo / Nolaerran: - / Zehazki: (Der.) arbitraje / Labayru: epai, erabaki; [resolució] ebazpen, ebatzi, burubide, buruzpide, arrasta / Adorez5000: (Der.) laudo, arbitraje.

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa da, baina Iparraldean eta Hegoaldean ezaguna

Ez ditu gutxienekoak betetzen, baina onartzekoa da Iparraldean ere ezaguna delako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zuz.

laudorio
iz. Laudatzea, goraipamena. Ik. goresmen. Zertan hasiko naiz J. M. Barandiaran jaunaren laudorioak errepikatzen? Munduko laudorio eta ohore guztien ezdeustasuna. Hainbeste laudorio aditu ondoan.

Aztergaia: laudorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: laudorio(ak) eman, laudoriotan, laudorioz, laudoriozko .

laudorio(ak) egin
ad.-lok. Laudatu, goratu. Aita on bat irudi, gazte batzuez eta haien gurasoez laudorio egiten. Mariaren laudorioak egin zituen Jesusek.
laudorio(ak) eman
ad.-lok. Laudatu. Eskerrak eta laudorioak ematen dizkizut. Mihi orok laudorio emango dio Jainkoari.
laudoriotan
adb. Laudatzen, laudatzeko. (-en atzizkiaren eskuinean). Gau guztia Jainkoaren laudoriotan iragaten dute. Haren laudoriotan kanta eder bat kantatuko du.
Loturak

Aztergaia: laudoriotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: laudorio(t)an.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

laudorio sarrerari dagokion azpisarrera.

laudorioz
1 adb. Laudorio bidez. Barreia bezate laudorioz zure izen santua.
2 adb. Laudoriotan. (-en atzizkiaren eskuinean). Adiskidetasunaren laudorioz nahi dut mintzatu.
3 adb. Laudatzen, laudatuz. Judeako populua oihuz eta laudorioz zebilen.
Loturak

Aztergaia: laudorioz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

laudorio sarrerari dagokion azpisarrera.

laudoriozko
adj. Laudatzen duena. Laudoriozko hitzak. Laudoriozko koplak.
Loturak

Aztergaia: laudoriozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

laudorio sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

laudoriozko hitzak.

laudun
1 iz. mus. Eskalako nota batek eta ondoz ondoko goranzko edo beheranzko hiru notek osatzen duten bitartea. Erregistro grabeko notak fa klabean idazten dira laugarren lerroan, eta 1920 baino lehenagoko partitura gehienetan adierazitako notak baino laudun bat gorago jotzeko idatziak zeuden.
2 adj. mus. Bitarteez mintzatuz, eskalako nota batek eta ondoz ondoko goranzko edo beheranzko hiru notek osatzen dutena. Ensemble Diatessaron taldearen izenak antzinako musikaren bitarte bereizgarri bat aipatzen du: laudun bitartea.

Aztergaia: laudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Mus.

laugain
iz. g. er. Lauhazka. Tentetuko duzu gorputza, neka-neka eginda, eta mantsotuko laugaina.

Aztergaia: laugain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

laugain, lauhankan, lauhazka, lauoinean, lauoinka, laurenka, laukoan osaerakoak begiratu dira (lauhinka osaerakorik ez da aurkitu). Bi adiera bereizi dira ('urratsik bizienean; azkar' eta 'eskuak eta zangoak lurrean ezarriz'): forma guztiak bi adieretan ageri dira, laurenka izan ezik. Llabur: lau + hankan: B-G 4 (Bilbao, Gand; Ag, NEtx); lau + oinka: B-G 11 (Zav, Añ; Ub, Goñi, Or, Ibiñ, Zait, Berron), IE 1 (Ax); lau + oinean: B-G 10 (Ur, AB, Etxba; It, Urruz, JanEd, Ag G); lau + hazka: B-G 3 (Erkiag; Zait, Berron); IE-ZuAm 6 (Hb, HU, Zby, JE; AstLas, JEtchep); lau + atzetan: IE 1 (Gy); laugain(ka): G 9 (Or, TAg); laurenka: IE 5 (Gy); a) 'urratsik bizienean; azkar': laugainka : G 9 (Or, TAg);eta laugain (laugaiñ, laugañ) [iz.] 2 (Or); [adlag.] 1 (Or); lau ankan (lau-ankan): B 2 (Bilbao, Gand); lauhazka (+ lau-azka, lau-hazka, lauazka, laur hazka): B 1 (Erkiag), G 1 (Zait), IE-ZuAm 4 (AstLas, Hb, Zby, JEtchep); eta lauazka [iz.] 2 (Berron; JE); laur atzetan 1 (Gy); lau-oinka (+ lau oinka, lauoinka, laur-oinka, laur-oiñka): B 3 (Zav, Añ), G 3 (Or, Ibiñ), IE 1 (Ax); eta lauoinka [iz.] 2 (Zait, Berron); lau oñean (+ lau oñan, lau oñian): B 3 (Ur, AB), G 1 (It); laurenka IE 5 (Gy); b) 'eskuak eta zangoak lurrean ezarriz': lau anketan : B 1 (Ag Kr); lau ankan: G 2 (Ag G, NEtx); lau-hazka : IE 1 (HU); lau oiñean (+ lau-oñean, lauoñean, lau oñian, lau-oñian, lauoñian): B 2 (AB, Etxba), G 4 (Urruz, JanEd, Ag G); lau-oinka (+ lauoinka): G 3 (Ub, Goñi, Or).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'urratsik bizienean; azkar': laugainka: G 1 (TAg); lauhazka: IE 1 (Zephuru); laukoan: EB 1 (J.A. Agirre); lauroinka: EB 1 (Non daude pandak?); lauoinka [iz.]: G 1 (Berron); b)'eskuak eta zangoak lurrean ezarriz': lau hankan: EB 4 (HABE, T. Peillen); lau hanketan: EB 1 (E. Antxustegi); lau-azka: IE 1 (P. Lafitte); lau oñian: EgAs 1 (Ez-bildurr in Euzkadi); lau oinka (+ lauroinka): B 1 (M. Olazar), EB 1 (Txillargegi); c) adiera erabakigaitzekoak dira lauhazka formaren 2 ager. EB (Txillardegi; Ipuinak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lau hankan ([b] 'eskuak eta zangoak lurrean'): AB50 1; laugain ([a] 'urratsik bizienean; azkar'): HizEn, LurE; laugain (b): HizEn, LurE; lauhankaz (b): AB38 1; lauhazka (a): HiztEn, LurE, Euskalterm 1; lauhazka (b): HiztEn, LurE; lauhazkaldi : HiztEn, LurE; lauhazkatu : HiztEn; lauka (b): HiztEn; lauoinka (a): HiztEn, LurE; lauoinka (b): HiztEn, LurE.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ik. lauhazka (hau da hobestekoa 'bizkor, abiada bizian [joan, zaldiak eta]' adieran); laoinka ('eskuak eta zangoak lurrean ezarriz' adieran).

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

laugainka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

lauhazka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-12): laugain eta laugainka kendu egin dira.

laugainka
adb. g. er. Lauhazka, lauoinka. Zaldun bakarti batek laugainka zeharkatu zuen plaza.

Aztergaia: laugainka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AS: laugainka h. lauhazka // EBB (1997-12): laugain eta laugainka soildu egin dira.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. lauhazka.

Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

lauhazka, lauoinka.

laugarren
1 ord. Zerrenda batean aurretik hiru dituena (4.). Laugarren aldiz. Zein da laugarrena? Espainiako errege Filipe laugarrenak. Laugarrenean bizi da. || Hogeita laugarren kapitulua.
2 adb. Laugarren heldu zena.

Aztergaia: laugarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Sistematikak erabakitzekoa da

ordinalak noiz jaso erabakitzeko dago.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: laugarrengo ; eta adibide gisa: laugarren mundua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

laugarren mundu
iz. Lehen munduaren barnean, pobrezia gorrian, babesik gabe edo bazterturik bizi den jendeak osatzen duen multzoa; behartasun eta gabezia handian bizi diren herrialdeen multzoa. Ik. lehen mundu; bigarren mundu; hirugarren mundu. Eta laugarren mundu horretan bizi diren baztertuak egoerarik gogorrenetan bizi dira: konparazio baterako, New Yorkeko Harlem auzoan jaiotzen den ume batek Bangladesh-en jaiotzen den beste batek baino bizi itxaropen txikiagoa du.

Aztergaia: laugarren mundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "Laugarren Mundua".

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, laugarren sarreran.

laugarrenean
1 adb. Laugarren lekuan. Ik. laugarrengo 2. Lehenik, oroit zaitez (...), laugarrenean (...).
2 adb. Laugarren aldiz. Ik. laugarrenez.
Loturak
laugarrenez
adb. Laugarren aldiz. Txapelketa Nagusiko finalean laugarrenez kantatuko du.
Loturak
laugarrengo
1 ord. Laugarrena. Laugarrengo agindua.
2 adb. Laugarren lekuan. Lau gauzagatik egin liteke beharra: lehenengo: (...); laugarrengo: premiagatik.
Loturak

Aztergaia: laugarrengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-garren-go: ik. hirugarrengo (arautua) eta bigarrengo (proposatua itzuli honetan).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

laugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

laugune
iz. Gune edo zati laua. Guggenheim museoaren kanpoaldeko laugunea. Lauoinka igo beharreko haitz-hormak laugune belartsu batzuk izaten zituen tarteka.

Aztergaia: laugune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-06-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

gutxitan erabili da, baina egokia dirudi 'gune edo zati laua' adierazteko.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

lauhankako
iz. Lauoinekoa. Lauhankakoak badira gizon hori baino zentzu gehiagokoak.

Aztergaia: lauhankako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: zenb. + iz. + -ko: cf. lauoineko arautua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lauoinekoa, aberea.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lauhankakoak badira gizon hori baino zentzu gehiagokoak.

lauhazka
1 adb. Zaldiez eta kidekoez mintzatuz, urratsik bizienean. Ik. lauoinka. Etxeko zaldi beltzaren gainean jartzen da eta lauhazka hirirantz abiatzen.
2 iz. Lauhazka doanaren urratsa. Espainiar behorren lauhazka pisua.

Aztergaia: lauhazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. laugain.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag. 'urratsik bizienean (ibili, zaldiak eta)'. 2 iz.: espainiar behorren lauhazka pisua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  lau hazka eranstea proposatuko nuke.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): lauhazka emana dago.

lauhazkatu, lauhazka/lauhazkatu, lauhazkatzen
da ad. Lauhazka, lauoinka joan. Karrozan etorri da, baina zaldiz lauhazkatzea du maite.

Aztergaia: lauhazkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lauhazkatu, lauhazka(tu), lauhazkatzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lauhazkatu, lauhazka(tu), lauhazkatzen.

lauhilabetekari
iz. Lau hilabetean behin ateratzen den aldizkaria. Kalean da dagoeneko HABEren lauhilabetekaria.

Aztergaia: lauhilabetekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHn ez ditugu aurkitu; EEBSkoak dira: bihilabetekari 4, bihileko 3, hiruhilabetekari 2, hiruhilabeko 10, hiruhilaberoko 5, hiruhileko 24, hiruhileroko 2, lauhilabeteko 1, lauhileko 1, seihilabetekari 1, seihilabeteko 4, sehileko 9.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bihilabetekari 4: J.M. Elexpuru 2 ("Euzkadiko Ezkerraren "Hitz" bihilabetekarian", "PCE-EPKren 'Hemen eta Orain' kazeta, bihilahetekaria omen"), F. Ibargutxi 2 ("Lehengo urrian atera zen lehen zenbakia eta laster izango da kalean hirugarrena, bihilabetekaria denez", "Aldizkaria bihilabetekaria da"); bihileko 3, Gipuzkoako Ekonomia ("eragin nabari batekin gainera urtearen azken bihilekoan", "Janarien sektorean, salmenta-adierazleen eboluzioa, bai aurreko bihilekoaren aldean eta baita urtebete lehenagokoaren aldean ere", "Erosketa-prezioek, bihileko guztietan, 1984ean baino komertzio-proportzio txikiagoan esperimentatzen zituzten igoerak"); hiru( )hilabetekari 2: M.A. Elkoroberezibar ("Ordurako erabakita zuten aldikotasuna: aldizkari hiruhilabetekaria"), Deia 1991 ("Ikastolako umeek prestatutako hiru hilabetekaria den 'Olarru Mamarru' aldizkaria plazaratu digute"); hiruhilabeteko (eta iru-illabeteko) 10: Txostena 1978 2 ("Donostiako Banka Konpentsatze Ganbarak hileko 41.603 milioi pezetako konpentsapena eman zuen 1978-ko lehen hiruhilabetekoan", "1979-ko lehen hiruhilabetekoan honako sail hauetara aplikatuko [...]"), Jakin 1981 ("Hiruhilabetekoan landu ditugun egitura, aditz eta abarren arabera hogei galdera jartzen dizkiegu"), Jesusen jarraitzaile 1985 ("Salbazio-kondairaren beste aldi berri bati asiera ematen dio Jesus'ek: Elizaren aldiari alegia, bigarren iru-illabetekoan azalduko duguna"), EHAA 1986-1993 arteko 3 ("Eskola kontseiluko kideen aukeraketa, ikasturtearen lehenengo hiruhilabetekoaren barruan egingo da", "Epemuga: Hiruhilabeterokoa, hiruhilabeteko bakoitza amaitu ondoren", "Ikasturtearen lehen eta bigarren hiruhilabetekoan burutuko da irakurmen eta deklamazio lanketa"), U. Larramendi ("Lehenaldia erabiltzen zen istorio hauetan, testuliburuan azken hiruhilabetekoaren erdi aldera arte azaltzen ez bazen ere"), Egunk 1992-1994 arteko 2 ("lehen hiruhilabetekoari dagokion dibidendoak", "Urtearen lehen hiruhilabetekoan IGAEren hazkundea"); hiruhilabeteroko (eta hiru ilabeteroko, iru-illabeteroko) 5: Onaind ("'Euzkadi' iru-illabeterokoa ta 'La Patria' asterokoa"), Punto y hora 1977 ("Hiru ilabeterokoa izan nahi du, eta 150 pta. balioko du ale bakoitzak"), A. Martinez ("ikasle horiek lortu dituzten puntuazioak bai hiruhilabeterokoetan bai Ekaineko examinetan"), EHAA 1988 2 ("Epemuga: Hiruhilabeterokoa jasotakoa eta korrituak kitatzeko, epemugako hiruhilabetetan", "Epemuga: Hiruhilabeterokoa, hiruhilabeteko bakoitza amaitu ondoren"); hiruhileko 24: Gipuzkoako Ekonomia 3 (adib., "Murriztapenaren moderazioa, ordea, nabariago egiten da urte bakoitzeko laugarren hiruhilekoak konparatzen baldin baditugu"), J.M. Torrealdai ("Urtearen azken hiruhilekoan hasita, ETBko telegunkari bat erdaraz egingo zela, zioen albisteak"), Biztanleria 1987 9 (adib., "Mostra hau aldizka-aldizka banatzen da hiruhileko batean zehar", "Horrela laginak panel bat eratzen du, hamabostaldi osoka berritzen dena, hiruhileko bakoitzean bateko proportzioan"), Osabide Hezkuntza 1989 ("Azkeneko hiruhilekoan erabili beharreko txirringak konpondu eta azkeneko errepasoak ematen dizkiete"), G. Nazabal ("1963ko azken hiruhilekoan 'Donostiako Hirigintzako I. Ihardunaldi Internazionalak' ospatu ziren"), BAO 1994 8 (adib., "2gn. Jardueraren egutegiko hiruhileko bakoitzeko, kuotaren laurdena sartuko da"), NAO 1996 ("Lege agindu berak ezartzen du enpresa horrek [...] finantzaketa programa [...] Departamentuan aurkeztuko duela ekitaldi bakoitzaren aitzineko hiruhilekoan"); hiruhileroko 2, Biztanleria 1987 ("Hiruhileroko ustiapenak, erreferentziako denboraldiko hiruhilekoari dagozkion bata bestearen segidako hiru hilabeteen mostran oinarrituz egiten dira"); lauhilabeteko 1, EHAA 1993 ("irakasgai horiek lauhilabetekoak diren eta zenbat kreditu dituzten adierazi beharko da"); lauhileko 1, 1987ko Laburbilduma ("aurtengo urte honen azken lauhilekoan egitea pentsatua dagoen bezala"); seihilabetekari 1, DNoticias 1997 ("Seihilabetekari honen zioa zuzenbidea euskaraz bizi duen juristari zerbitzu bat eskaintzea da"); sei(-)hilabeteko 4: J. Agirre ("Lehen sei-hilabetekoan itxuraz diabetea mantsotu egiten dela pentsa daiteke"), Hemen 1986 ("Douglas Hurd britaniarra izan da Treviko Taldea delakoaren eztabaidak presiditu dituena, seihilabeteko honetan Erresuma Batuari baitdagokio Elkartearen lehendakaritza"), Egunk 1992 ("Guztira mozkin garbiak 43.485 milioi pezetakoak [...] izan dira 1992ko lehen seihilabetekoan"), NPAO 1994 ("1993ko bigarren seihilabetekoan hasita egunkarietan jarritako iragarkien bidez eskatzen dira eskaintzak"); seihileko 9, denak GAO 1989 9 (adib., "Alokairuak eta seihileko berrikuspena", "Udako eta Eguberriko aparteko haborokinak seihilekoak izango dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihilabetekari : AB50 1 (bi-hilabetekari), HiztEn; hiruhilabetekari : DFrec 1 (hiru-hilabetekari), AB38 1 (hiruilabetekari), AB50 3 (hiru hilabetekari 2, hiruilabetekari 1), HiztEn; hiruhilabeteko : DFrec 1, AB50 1, Euskalterm 1; hiruhilabeteroko : Euskalterm 1; hiruhileko : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 9; hiruhilekoarteko : Euskalterm 2; hiruhileroko : Euskalterm 6; lauhilabetekari : AB50 1, HiztEn; lauhileko : HiztEn; seihilabeteko : AB50 1, Euskalterm 3; seihileko : HiztEn, Euskalterm 5 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihilabetekari : HiruMila (revista o publicación bimestral), ElhHizt (publicación bimestral), PMuj DVC (bi-ilabetekari: boletín bimestral); bihilabeteko : (bimestral), PMuj DVC (bi-ilabeteko: 1 -boletín- bimestral; 2 bimestral, que dura dos meses); bihileko : ElhHizt (bimestre), Lh DBF (bimestre, -pour bi-hilabeteko), DRA (bimestral, bimestre), PMuj DVC (bi-ileko: 1 duomesino; 2 -boletín- bimestral); bi-ilabeteroko : PMuj DVC (bimestral, que ocurre cada dos meses); bi-ilari : PMuj DVC (-paga de un- bimestre); bi-ileroko : PMuj DVC (1 bimestral, que ocurre cada dos meses; -boletín- bimestral); hiruhilabetekari : HiruMila (publicación trimestral), ElhHizt (publicación trimestral), Casve EF (publication trimiestrielle), PMuj DVC (iru-ilabetekari: boletín trimestral); hiruhileko : HiruMila (1 trimestre; 2 trimestral), ElhHizt (trimestre), PMuj DVC (iru-ileko: 1 tremesino, tresmesino, de tres meses, tremés; 2 -boletín- trimestral); iru-ilabeteko : PMuj DVC (1 trimestral, que dura un trimestre; 2 boletín trimestral); iru-ilabeteroko : PMuj DVC (trimestral, que se repite cada trimestre); iru-ileroko : PMuj DVC (-boletín- trimestral, que se repite cada trimestre); iru-ilko : PMuj DVC (tremesino, de tres meses, tremés); lauhilabeteko : HiruMila (cuatrimestral), PMuj DVC (lau-ilabeteko: 1 cuadrimestre, cuatrimestre; 2 cuadrimestral); lauhilabetekari : ElhHizt (publicación cuatrimestral); lauhileko : HiruMila (1 cuatrimestre; 2 cuatrimestral), ElhHizt (cuatrimestre); seihilabetekari : ElhHizt (publicación semestral), PMuj DVC (seilabetekari: publicación semestral); seihilabeteko : HiruMila (semestral), Lur EG/CE (sei hilabeteko: semestre) eta EF/FE (sei hilabeteko: semestre), Casve EF (semestriel), PMuj DVC (sei-ilabeteko: 1 boletín semestral; 2 semestral, que dura un semestre); seihileko : HiruMila (1 semestre, período de seis meses; 2 semestre, renta o sueldo que se cobra o paga cada semestre; 3 semestral), ElhHizt (semestre), PMuj DVC (sei-ileko: boletín semestral); sei-ilabeteroko : PMuj DVC (semestral, que sucede cada seis meses); sei-ileroko : PMuj DVC (boletín semestral) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "Lauhilabetekaria: Cuatrimestral".

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. + -kari / -ko osaerakoak batera berrikustekoak dira.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

lauhileko
iz. Lau hilabeteko aldia. Urteko lehen lauhilekoan zerga bidez bildutako dirua % 10 murriztu da Gipuzkoan. Ikasleek, bi lauhilekotan, lau ikasgai jorratuko dituzte.

Aztergaia: lauhileko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “bihileko iz. Bi hilabeteko aldia. Larruaren eta oinetakoen sektoreak murriztu egin zuen joera negatiboa urtearen azken bihilekoan.”; “hiruhileko iz. Hiru hilabeteko aldia. Urteko lehen hiruhilekoaren emaitzak. Hiruhilekoaren bukaera hurbiltzean.”

LBeh (2016-10-26): lauhileko 38: Elkar, Elhuyar, Consumer, Berria 13, EiTB 17, Argia 3, DiarioVasco 2; lau hileko 3: Berria 2, EiTB; lauhilabeteko 10: Elhuyar, Berria 3, EiTB 4, Karmel, DiarioVasco; ez dugu aurkitu lau hilabeteko formarik adiera horretan.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lauhileko 16: Berria 8, Joxerra Garzia 5, Iñaki Iñurrieta, Xabier Paya, Iban Zaldua; lauhilabeteko 2: Berria, Filosofiako gida; lau hilabeteko 1, Berria. Ez dugu aurkitu lau hileko formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: lauhileko (lauhilabeteko*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cuatrimestre / fr quadrimestre: Elhuyar: lauhileko; lau hilabete / NolaErran: - / Zehazki: lau hilabeteko (epe): en el primer cuatrimestre de 1996, 1996ko lehen lau hilabeteetan, lehen lau hilabetekoan / Labayru: lauhileko, lauhilabete(ko) / Adorez5000: lau hilabetealdi, urte(-)laurden, lau hileko, lau hilabete.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta jasotzekoa lehendik araututako bihileko eta hiruhileko sarrerekin batera.

lauhortz
iz. Lau hortz dituen goldea. Ik. nabasai.

Aztergaia: lauhortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-10-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lau-ortz 1 (Ag G); lauortz 2 (Izt, Ag Kr); lau ortzako: 1 (Sor); cf. gainera: bi-ortzeko 1 (Or) / biortzeko 1 (JMB); hiru hortz 1 (Hb) / iruortz 3 (Mg, Ibiñ) / hiru hortzetako 1 (Ox); bostortz 3 (Añ; It, Arr).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

labortz 1 (S. Muniategi); eta irurtz 1 (J. Legarreta: interpretazio zaileko testua).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lau-ortz(eko): DFrec 1 / lauhortz: AB38 2; HiztEn; LurE / lauhortzeko: Euskalterm 1; eta bihortz: HiztEn; LurE / bihortzeko: HiztEn; LurE; bostortz: HiztEn; LurE / bostortzeko ik. bostortz; hiruhortz: HiztEn; LurE; Euskalterm 1 / hirurortz: AB38 1 / hiruhortzeko: AB50 1; Euskalterm 2; zazpihortz: HiztEn.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

lauhortz /tresna/.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

lehendikoa aldatzeko arrazoirik ez da ikusten; serie osoari begira, bestalde, ugarixeagoak dira -ko gabeak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. osaerako bahuvrîhiak (ik. HE/4, 56-57: bostortz, hamalauzanko, hiruadar, hiruhortz, lauburu aipatzen dira, eta -bakar osagaikoak).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "erran bezala lauhortzeko hobesten dut" (1993-02-20)

lauki
1 iz. mat. Lau aldeko poligonoa, bereziki lau aldeak berdinak eta lau angeluak zuzenak dituena. Sei lauki berdinez osaturiko poliedroa.
2 iz. Lauki itxurako gauza edo irudia. Laukitan zatituriko saila. Orrialdeko laukietan.
3 iz. Margolana, pintura. Mahai polita, eserleku apainak; lauki, lore eta beste edergarri motak.
4 iz./adj. Senideez edo umeez mintzatuz, lauko sabelaldi berean jaiotakoa. Gure txakurrak laukiak izan ditu.

Aztergaia: lauki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lauki, artailu.

laukidun
adj. Laukiak dituena. Ik. koadrodun. Gurutzez jositako orri laukidunetan. Alkandora laukiduna.

Aztergaia: laukidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH2016): sartzea erabaki da, koadrodun forma definitzeko erabili denez.

laukitu, lauki/laukitu, laukitzen
1 du ad. Laukietan zatitu edo banatu. (Batez ere partizipio burutuan erabiltzen da, izenondo gisa). Bi orri laukitu, eskolako koadernotik kenduak.
2 du ad. Laurdendu.

Aztergaia: laukitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

laukitu 2: Or Eus ("Beeko Ostabe'ko labaki ori, eskuz ara keiñaturik, bina zatitan laukitzen dite gurutzeran zotz-egiñik"); Mde Pr ("Soineko hertsi, laukitu bat zekarren, eta buruan adar-itxurako txapel girgildun bat"); laurgitu 2: EZ Eliç ("Laurgitu ere zitzaitzun zeure bihotz mansoa, burura ziotenean, elhorrizko khoroa, indazu damu lagunak sofritzean laidoa"); Lar Fueros ("Orain laurgitu dezagun, gero osatuko degu fueroa"); laurkitu 1, Berron Kijote ("Dalako Oliondo ori laurkitu bai ta sutan erre"). Ik. OEH argitaratuan, gainera: laukittu AG ("Biztanliak milla-neurkin laukittu batan"); laukitu EgutTo 1923 (ap. DRA: "Japonen eun kilometro laukitu bakoitzeko ez dago ageriko urrutizkin etxe bat bakarra ere").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

laukitu 7: B. de Arrizabalaga 2 ("Bere 2.217 metro laukituetan 1.205.000 lagun bizi gara orain eta herrikoen trinko-neurria kilometro laukituko 543 lagun izan arren, ez dugu ezetariko esturarik"), J. Artaraz 4 ("Danbor laukitu honen gainean, zeharkatutako bi besodun kurutze sinple bat jasoten da", "San Juanekoan oinarri laukitu baten gainean kubo bat eta txapel toskanoan eta koilarin bikunean amaitutako fuste leuna doa", "Kanpotik begiratuta laukitu itxurako masa bat da", "Horren gainean, danborra Santa Elenakoaren bezala laukitua eta hemen ere lau Ebangelistak agertzen dira"), I. Iñurrieta ("Hala laukitu eta ttittatutako oihal batekin konpara daiteke pentsamendu modernoaren egoera, bere helburu desberdin eta joera kontrajarri guztiekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

laukitu : AB38 4, Euskalterm 3 (hauetako bat enkoadratu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

laukitu : DRA (cuadrado, EgutTo aipatuz), PMuj DVC (1 cuadrar, dar figura cuadrada; 2 recuadrar, cuadricular; 3 tasajear la carne en pedazos; 4 cuadrado; 5 cuadrado, cuadrángulo, cuadro; 6 cuadriforme, de cuatro formas; 7 jaquelado, encasillado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

gutxitan erabili da, baina onartzekoa dela uste du lantaldeak (dagokion lekua mugatzea zail den arren), laurgitu formaren ondoan.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lauki(tu), laukitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

laukitxo
iz. Lauki txikia. Belardia 2.500 laukitxotan banatu dute. Peoi zuria bi laukitxo mugitu zuen aurrera. Inprimakiari beste laukitxo bat gehitu diote. || Tomatea zuritu, hazia kendu eta laukitxoetan zatituko dugu.

Aztergaia: laukitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: casilla / PFGZ: "Laukitxo: Casilla".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

laukiztar
1 adj. Laukizkoa, Laukizi dagokiona.
2 iz. Laukizko herritarra.
laukizuzen
iz. Lau angeluak zuzenak eta lau aldeak binaka berdinak dituen paralelogramoa. Ik. angeluzuzen; errektangular. Laukizuzen honen azalera kalkula ezazu.

Aztergaia: laukizuzen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

laukizuzen (eta lauki zuzen 8, lauki-zuzen 1) 38: J. Dorronsoro 7 (adib.: "Orri bat, zure idaz-liburuaren edozein orri, liburu-azala, ikas-gelako arbela, zure mai-gaina, lauki zuzen edo zutangulu dira", "Lauki zuzenen ertz edo bira osoa, lau zuzen-zatiz egiña dago, ta izenez, alboak dira"), S. Aranbarri ("Euskal etxea, Europa-biotzean ezagutzen dan, euri aldeko etxea da, eskortarik gabeko etxea, lauki zuzeneko edo lauki berdiñeko oiña duan etxea"), J. Kortabarria ("Kasu honetan laukizuzenen oinarriak tarteen zabalerak izaten jarraitzen dute"), Elhuyar 7 (adib.: "Laukizuzen honen perimetroa 20 cm-koa da", "Kasu honetan laukizuzenen oinarriak tarteen zabalerak izaten jarraitzen dute"), J.M. Goñi ("grekoek nekez menperatzen zituzten zenbakiok, eta bakar-bakarrik adierazpen algebraikoetan idazten zituzten — hala nola laukizuzenaren azaleran), NekazArkit 2 ("Beraren oinplano laukizuzena, bertan udal-baskula jarri zen geroztik, bi aldetatik murriztua geratu zen"), Garm Bidaso 3 (adib.: "Ondo au laukizuzena da egituraz, gibelaldea izan ezik, berau borobilla delarik, atzekalde ortan zimitz erdimakurra ezarri zaiolako", "Antxordoki-ren lantegia egituraz laukizuzena da, sei metro luze ta lau zabal"), Biderkaketa ("Bi zenbaki triangeluarrak simetrikoki elkartzean zenbaki laukizuzen bat lortuko dugu"), A. Trancho ("Ebakidura laukizuzena eta horma launak dituen kanal bat hartzen da"), X. Mendiguren B. ("Nola du izena horrek zure hirian? Etxadiak karratuak edo laukizuzenak izan ohi dira"), J.A. Berriotxoa 2 ("Dorre horietan, gainera, zerikusia izan zuen hiri-partzelazioak, eta horrela, oin planoek itxura laukizuzen luzeska agertzen dute", "Unbrela itxura kubiko edo laukizuzenekoa da"), Bi ta Bi 3 (adib.: "Nire jostailua ez da karratua, ezta laukizuzena ere"), Esaizu/BBB1 ("Teilatuak: egin bi laukizuzen kartulina gorriz, kortxoaren luzerakoak eta gutxi gorabehera beraren zabalera dutenak, eta tolestu erditik"), Txepetx/6 ("Errutoki hauen itxurarik ohizkoena, sarrerarako zulo bat eta erroak dituen kutxatxo laukizuzena izaten da"), Markina-Xemein 4 (adib.: "Baselizeari loturik, limosna-santutxu laukizuzena be azaltzen da, lau isurialdeko ganaldea eta hegoaldeko hormea babesteko zurezko hesia daukazana", "Oinplano laukizuzenekoa da"), Matematika/DBH ("Triangeluz, laukizuzenez eta beste zenbait irudi erregularrez osaturik dago"), Arabako zubiak ("Eraikuntza-fase honetakoa da, halaber, oin laukizuzenean eraturiko pilarea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

laukizuzen : AB38 11, HiztEn, LurE, Euskalterm 6 (hauetako 2 angeluzuzen eta errektangelu sinonimoekin); laukizuzenkiar : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

laukizuzen : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF (laukizüzen), PMuj DVC (eta lauki-zuzenezko) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal rectángulo / rectangle formen ordainak: ElhHizt: 1 angeluzuzen (triángulo rectángulo: triangelu angeluzuzen); 2 laukizuzen. / HiruMila: 1 zuzen (triángulo rectángulo: triangelu zuzena; 2 errektangelu, laukizuzen. / Lur EG/CE eta EF/FE: laukizuzen. / Vox es-eu: laukizuzen / Casve FE: zokoxüxendün, zokoxüxeneko; (nom.) laukoxüxen, laukolüze. / HaizeG FB: lau-kantoineko, laurki-luze. / PMuj DCV: lauko-zuzen, lauki luze, lauko luze.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "lauki zuzena = rectángulo" / MilaHitz: "laukizuzena".

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

lauko
1 iz. Lau marabediko diru zaharra; lau zurikoko diru zaharra. Ik. kuarto2. Zortzi arbi buruk hamabi zuriko edo hiru lauko balio dute. Berrogeita zortzi lauko, hau da, bost erreal eta bost lauko eta erdi.
2 iz. Lau lerroko ahapaldia. Ohitu ez direlako euskaldunak zortziko eta laukoetara baizik. Hamalau lerroak bi lauko eta bi hirukotan banatuz.
3 iz. Lau librako ogia. Makinatxo bat izerdi gizagaixoak, laukoa irabazteko!
4 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko lau irudi dituena. Lauko ezpata, lauko urrea. Lauko diamantea. Azkenean berak erregea bota zuen eta nik laukoa.
5 iz. mat. 4 zenbakia. 345 zenbakia pentsatu badugu eta besteak 147 esaten badu, gurutze bat duela esango diogu, laukoa eta haren kokalekua ondo asmatu dituelako.

Aztergaia: lauko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(El) cuatro. "El cuatro del naipe" A. Ref.: A; Elexp Berg. JE Bur (“Han hemenka baditugu hitz batzu, hunenbertzeko batekin [bateko, biko, hiruko edo laukoa] sahetsaren gaineko aldetik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lauko: HiztEn (lauko ezpata, urrea), LurE (lauko ezpata, urrea).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: lauko; (el cuatro de oros) lauko urrea; HiruMila: lauko, lau; (el cuatro de oros) lauko urrea; (tú siempre tienes el cuatro) zuk beti duzu laua (laukoa); ElhHizt: lauko, (cuatro de espadas) lauko ezpata.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

lauko bastoia, lauko diamantea adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko zenb.ekin.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): lauko iz.: lauko bastoia, lauko diamantea.

laukoitz
1 adj. Lau osagai berdinez, mota bereko lau gauzaz osatua. Ik. laukun. Sbarbi-Urkixo Eskuizkribua izenarekin ezagutzen den hiztegi laukoitza.
2 adj. Lau bider handiagoa. Bikoitzak edo laukoitzak.

Aztergaia: laukoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
laukoiztu, laukoitz/laukoiztu, laukoizten
da/du ad. Lau bider handiagoa egin. Lantegiaren ekoizpena laukoizteko.

Aztergaia: laukoiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

laukoiztu, laukoitz/laukoiztu, laukoizten. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

laukoiztu, laukoitz/laukoiztu, laukoizten.

laukote
iz. Lau lagunez osaturiko taldea. Kantari laukotea.

Aztergaia: laukote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kote.

laukun
adj. Laukoitza. Bikunak edo laukunak.

Aztergaia: laukun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
laumaraiko
iz. Lau marabediko diru zaharra. Ik. lauko 1. Enorrak osatzeko, laumaraiko batez igurtzi eta dirutxo hori bidegurutze batean uzten zen.

Aztergaia: laumaraiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan laumarai: “Cuarto, moneda antigua de cuatro maravedises” A. // Mg PAb (“Ardi ta imitxa bakotxeko laumarai esketan [dau]”), CrIc (“Lamarairen edo zortzimarairen baliua ostzeia”), Añ MisE (“Kutiziotsu diru zale bat ikusiko dozue [...] pena emoten deutsala laumarai eskatuteak, limosna bat egiteak”), Astar (“Puskaka ostubagaz, gaur lazuri, bijar laumarai, etzi zorzimarai”). laumaraiko: “Cuarto, moneda antigua de cuatro maravedises” A. // A Txirrist (“Konturatuko dira atzamarretan darabilguzan lauzuriko-laumaraikoak!”), Ag Kr (“Egin oi zituen billeratxoak, lauziri laumaraikoak ogeitamaikan jokatuaz”), EEs 1924 (“Nik laumaraiko bi baño etxuadaz”), Otx (“Lamaiko baten erosi letteken txori baten balijorik be ez ete-dogu?”), A EY (“Lekeition laumaraiko dirutxo bat bere sartzen eutsen”, “Enorrak osatzeko laumaraiko bategaz igortzi ta dirutxo ori bide-kurutze baten izten zan”), Erkiag BatB (“Sabelean, gose-egarria. Zarpan zuloa ba leu ainbat: lauzuriko lamarikorik ez”); eta laumaraikoari bota: (“lamaikuari bota, poner una moneda de cobre contra la cual jugaba nueces el que las tenía, por si la suerte favorecía al de la moneda y se hacía con ellas, con las cuales podía seguir jugando. Lamikuari bota bost intxaurrekin!”) Etxba Eib.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

laumaraiko : HiztEn, LurE // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

laumarai : DRA, PMuj DVC; laumaraiko : EuskHizt (eta lamaiko ik. laumaraiko), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA (laumar(a)iko), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ez dugu aurkitu ap. ZTC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "Bizkaian betidanik erabili izan da, lau marabediko txanpona identifikatzeko. Honen adibideak non-nahi ditugu (Lauzuriren pupua ta laumarairen mantarra... Modu bitan gauzia ostu leiteke; edo beingo baten kendubagaz gauza nagusija, edo puskaka puskaka ostubagaz, gaur lauzuri, bijar laumarai, etzi zortzimarai...). Modu berean ere, hiztegiek hala jasotzen dute (Diccionario Retana de Autoridades del Euskera, Azkueren hiztegia, Mujikaren hiztegia, Elhuyar hiztegia, 3000 hiztegia, VOX hiztegia...). Txakur txiki eta txakur handi zerrendan agertzen diren heinean, beste hau ere jaso behar da; zaharrak izanik, bertan daude, orobat, imilaun, imia, iminerdi... edukieraren neurriak adierazteko, eta txanponen ingurukoak ere jaso behar direla uste dut". // BAgiria (1998-04-24): hurrengo pasaldirako.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. + -ko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lau marabediko txanpona.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): hurrengo pasaldirako.

launa
banatz. Bakoitzari lau, bakoitzak lau. Denbora hartan arkumeak erosten ziren launa errealean. Launa kilo gatz eman dizkigute. Launa mila euro eman zizkien.

Aztergaia: launa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria eta adibidea gehituz: "banatz.: launa mila".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

launaka
adb. Launako multzoetan. Enborrak launaka hartzen zituen. Launaka lerrokatuak. || Launakako dantza.

Aztergaia: launaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

launaka forma 2 aldiz agertu da, G (Anab, Ibiñ); launazka 4 aldiz, L (JesBih, Hb, JE).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

launaka 5: G (P. Lazkano), EB (D. Calgada eta beste; X. Mendiguren Elizegi); launazka 2: IE (J. Etchepare eta Eskualduna).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

launaka: AB38 1; HiztEn, LurE; launazka: LurE.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria gehituz: adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka: -na-ka.

launakatu, launaka/launakatu, launakatzen
da/du ad. Launaka jarri edo banatu.

Aztergaia: launakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

launakatu, launaka(tu), launakatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

launakatu, launaka(tu), launakatzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -na-ka-tu.

launazka
adb. Ipar. Launaka.

Aztergaia: launazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. launaka.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. launaka.

Atzizkien araberako erabakiak

-ka: -na-ka/-naz-ka.

lauoindun
adj. Lau oin dituena. Animalia lauoindun guztiak.

Aztergaia: lauoindun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma osatua den arren, onartzekoa da

osaera arrunt-ohikoa, zenb. + iz. + -ko da (cf. lauoineko); -ko osaerako hau, ordea, abereei dagokie, dirudienez, eta, horregatik, -dun osaerakoa ere onartzekoa da bestelako adierazkizunetarako.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. + -dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

lau oin dituena.

lauoineko
iz. Lau oin dituen aberea. Lauoinekoen mailara jaitsi nahi ez baduzu.

Aztergaia: lauoineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. + -ko.

lauoinka
1 adb. Zaldiez eta kidekoez mintzatuz, urratsik bizienean. Ik. lauhazka. Zaldia bezala lauoinka.
2 iz. Lauoinka doanaren urratsa. Zaldien lauoinka ezin geldituz.

Aztergaia: lauoinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag. 'urratsik bizienean (ibili, zaldiak eta)'. 2 iz.: zaldien lauoinka ezin geldituz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

laurden
1 iz. Lau zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Hiru laurden. Liburuaren laurdena ere ez du irakurri. Zerri laurden bat bidali zidan. Hiru kana-laurden zituen zabalean. Kilo laurden bat urdaiazpiko. Bigarren laurdena. Bere ondasunen laurdena galdu zuen. Lau laurden egin (Ik. laurdendu). || (Orduez mintzatuz). Ordu bata eta laurden. Ordu bat eta laurdenak. Hirurak eta laurden. Hiru eta laurdenak. Ordu bata laurden gutxi. Bostak laurden gutxiago.
2 iz. Zenbait edukiera-neurriren laurdena. Laurden bat olio fin. Har ezazu laurden bat gurin.

Aztergaia: laurden

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

orrilaurden.

Euskaltzaindiaren Arauak

ordu bat eta laurden; ordu bat eta laurdenak; hirurak eta laurden; hiru eta laurdenak.

laurdendu, laurden/laurdendu, laurdentzen
da/du ad. Lau laurden egin; zatiak egin. Ik. laurdenkatu. Laurdendu behar dugu basahuntz hori.

Aztergaia: laurdendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

laurdendu, laurden(du), laurdentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

laurdendu, laurden(du), laurdentzen.

laurdenkatu, laurdenka, laurdenkatzen
du ad. Ipar. Laurdendu. Jujatu eta lau zamarien artean bertan laurdenkatu zuten. Gillotina gutxietsirik, gizonak laurdenkatzen zituzten aldi eder haiekin ametsetan. || du ad. Lau zatitan bereizi. Oihala laurdenkatu. Urtearen egunak laurdenkatuak diren bezala. Laurdenkatua dakar bere armarria arma urdin, berde, zuri eta horiz.

Aztergaia: laurdenkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

laurdenkatu, laurdenka, laurdenkatzen. du ad. Ipar. 1 'laurdendu'. 2 'gillotinatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

laurdenkatu, laurdenka, laurdenkatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 laurdendu; 2 gillotinatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak araua aldatu du 2 adiera soilduz.

laurehun
1 zenbtz. Lau bider ehun, 400. Laurehun dukat emango zizkidala esan zuen. Duela laurehun urte. Laurehun urteren buruan. Ez lau orrialdek, ez laurogeik, ez laurehunek ez diote euskarari gora edo behera handirik egingo. Hamalau mila eta laurehun arkume. Laurehun eta bost. Laurehun eta hogei.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan laurehungarrena. Laurehun eta bata laurehunaren ondoren eta laurehun eta biaren aurretik doan zenbaki osoa da.

Aztergaia: laurehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

la(u)rehun.

Euskaltzaindiaren Arauak

laurehun eta bost; laurehun eta hogei.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

laurehun eta bost; laurehun eta hogei.

laurehuna
banatz. Bakoitzari laurehun, bakoitzak laurehun. Laurehuna errubloko kapitala zuten bi funtzionarioek. Laurehuna mila euro eman zizkien.

Aztergaia: laurehuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb.en eratorriak: ik. oharra s.u. hamabigarren.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

laurehuna mila.

laurehunaka
adb. Laurehunako multzoetan.

Aztergaia: laurehunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

laurehungarren
ord. Zerrenda batean aurretik hirurehun eta laurogeita hemeretzi dituena (400.). Galileoren behaketen laurehungarren urteurrena. || Mila eta laurehungarren urtean.

Aztergaia: laurehungarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

lauretako
iz. Arratsaldeko laurak aldera egiten den askaria. Lauretako eder bat egin dute.

Aztergaia: lauretako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: lauretako, lauetako.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan ezagun-erabilia dela dio P. Xarritonek.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

arratsaldeko laurak aldera egiten den askaria.

lauretan hogei
zenbtz. Ipar. eta naf. Laurogei. Lauretan hogei euro. || Lauretan hogeita bederatzi urtetan hil zen.

Aztergaia: lauretan hogei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 'laurogei'.

laurgitu, laurgi, laurgitzen
da/du ad. g. er. Laurdendu. Ik. laurdenkatu. Laurgitu zitzaizun bihotza bururatu ziotenean elorrizko koroa.

Aztergaia: laurgitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

laurgi, laurgitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

laurdendu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: ""laurkitu" grafia proposatzen dut" (2008-01-09)

laurleko
iz. g. er. Pezeta.

Aztergaia: laurleko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. h. pezeta.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. pezeta.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. + -ko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  g. e. h. pezeta-ren ordez * e. pezeta proposatzen du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): ez da oharra onartu.

laurogei
1 zenbtz. Zortzi bider hamar, 80. Laurogei urte zituela hil zen. Laurogei urte geroago. Laurogei orrialdeko liburua. Laurogei bat urte ibili zen lurpean. Ez lau orrialdek, ez laurogeik, ez laurehunek ez diote euskarari gora edo behera handirik egingo. || Laurogeita bat. Laurogeita hamar.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan laurogeigarrena. Hirurogeita hemeretzia hirurogeita hemezortziaren ondoren eta laurogeiaren aurretik doan zenbaki arrunta da. Laurogei zenbakia. Berrogei eta berrogei laurogei dira.

Aztergaia: laurogei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

la(u)rogei.

Euskaltzaindiaren Arauak

laurogeita bat; laurogeita hamar; laurogeita batgarren.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

laurogeina.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

laurogeita bat; laurogeita hamar.

laurogeigarren
ord. Zerrenda batean aurretik hirurogeita hemeretzi dituena (80.). Laurogeigarren kapitulua. || Mila seiehun eta laurogeigarren urtean.

Aztergaia: laurogeigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

laurogeina
banatz. Bakoitzari laurogei, bakoitzak laurogei. Laurogeina zigor eman zizkieten.

Aztergaia: laurogeina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria eta adibidea gehituz: "banatz.: laurogeina mila".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

laurogeinaka
adb. Laurogeinako multzoetan. Orain ez gindoazen hirurogeinaka, laurogeinaka baino.

Aztergaia: laurogeinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

laurogeitaka
adb. Laurogei baino batzuk gehiago. Laurogeitaka urte zituela hil zen, 1928an. Laurogeitaka erlijioso eta moja bildu zituen batzar interesgarria.

Aztergaia: laurogeitaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + -taka osaerakoetan jasotzekoak dira: hogeitaka, berrogeitaka, hirurogeitaka, laurogeitaka.

lausengari
adj./iz. Pertsonez mintzatuz, lausengatzen duena. Ik. losintxari. Sehi lausengaria. Beti da lausengaria entzuleen gustuz hazia. Lausengarien hitzak sinesten dituena.

Aztergaia: lausengari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lausengarri
adj. Gauzez mintzatuz, lausengatzen duena. Ik. lausengari. Buruaren keinu lausengarriz eta eztizkoz egiten zuten ahalegina, bat bakarrik bazen ere, han sarrarazteko.

Aztergaia: lausengarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan lausengarri sarrera: Mb IArg ("Buruaren keñu lausengarriz ta eztizkoz egiten zuten alegiña [...] bat bazen ere an sar-erazteko"), Michel ap. Vill Jaink ("Lausengarri, engañakor, tristea, / atzeman nauk eta zenbatetan!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lausengarri 2: Leon ("lausengarri fartzuntzi guziek zer esku-zartak!"), J. Elortza ("egia esan jendeak ahaleginak egiten zituen berriketa lausengarriekin gu ez asperrarazteko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lausengarri : DFrec 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lausengarri : EuskHizt, ElhHizt, Lur EG/CE, Casve EF, PMuj DVC; lausengagarri : Lh DBF // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FE, HaizeG BF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

gutxitan erabili da (Mb, Vill; Leon, J. Elortza), eta beti lausengarri forman; lausengagarri forma oso-gardena hobestekoa izan litekeela aipatu da.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ga(tu) + -garri, -gailu: cf. frogagarri, mugagarri; xurgagailu arautuak; ez da maila bereko kontua, noski, baina haplologiarik gabeak hobetsi dira -ra(tu) + -arazi osaerakoetan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

lausengatu, lausenga, lausengatzen
du ad. Lausenguak egin. Ik. balakatu; losintxatu. Aberatsak lausengatzen dituena. Mundua maite duena munduak du lausengatzen. Gu galtzeko lausengatzen gaituzte. Ez ote duzu zeure burua lausengatzen, zutaz mintzatzen zarenean?

Aztergaia: lausengatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lausengatu, lausenga, lausengatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

lausengatu, lausenga, lausengatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-u/-a-.

lausengu
iz. Norbaiti, haren gogoa edo onginahia irabazteko egiten zaion hitza, txera edo keinua, askotan, engainuzkoa. Ik. balaku; koipekeria; losintxa; zurikeria. Lausengu eta hitz harrorik gabe. Lausengu maltzurrak. Oro maina eta lausengu.

Aztergaia: lausengu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lausenguz .

lausenguz
adb. Lausengu bidez. Lausenguz ala bortxaka. Alkatea diruz itsutzen da, lausenguz eta faborez gobernatzen da.
Loturak

Aztergaia: lausenguz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: lausengu(e)z, lausengaz.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lausengu sarrerari dagokion azpisarrera.

lauskitu, lauski, lauskitzen
du ad. Batez ere bizk. Marruskatu, indarrez estutu edo igurtzi. Alferrik eskuekin errapeak lauskitu dizkiegu.

Aztergaia: lauskitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

lauski, lauskitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

marruskatu, indarrez igurtzi.

lauso
1 iz. Begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. Ik. gandu; begi-lauso. Begian lausoa balu. Gure aurrekoek ez zuten, agidanean, begi lauso handirik gaizkiari antzemateko. Zein lauso lodiak bekatuak sortzen dituen, behar bezala begiratzeko.
2 iz. Gehiegi edaten denean, begiek hartzen duten itxura. Ederretsi diezu edari biziei eta askotan lausoa jarri zaizu begietan.
3 iz. Beiretan itsasten den hezetasuna, gardentasuna kentzen diena. Beiretako lausoa.
4 iz. Gandua; ikustea eragozten duen zernahi gauza. Eguzkiak desegiten duen ipar lausoa bezala.
5 adj. Zehaztasunik gabea. Zeinen argi mintzo iduri duen lehenengo hiru ahapaldietan eta zeinen lauso eta adigaitza den, aitzitik, azkenengoa. Kontzeptu lauso eta nahasia da, oraindik ere, eta bakoitzak nahi duen —edo komeni zaion— adieran erabiltzen du. Nire jaioterriaz, oroitzapen lauso bat besterik ez nuen, hiru urte nituela atera bainintzen handik. Partikulen fisikak aspaldi erakutsi zion oso lausoak zirela zientziaren eta filosofiaren —eta are mistikaren— arteko mugak. || (Adizlagun gisa). Lauso ikusten nuen dena gure aurrean.
6 adj. Begiez mintzatuz, lausoa duena; ikusmenaz mintzatuz, zorrotza ez dena, argitasuna galdu duena. Mozkor-begi lausoak landatu zizkidan. Bista ederra daukate eta ez dira begiz lausoak.

Aztergaia: lauso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria biak aipatuz: 1 iz. 2 izond.

lausodura
iz. Begiez mintzatuz, lausotzea. Ik. lauso. Begietako lausodura.

Aztergaia: lausodura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lausodura 4: HezkSaila 1984 ("Lausodurak egiteko modua aztertu"), F. Mendizabal 3 (adib.: "Meersburger-eko aldarean lausodura okre bat da prestakina, eta Blauberer-ekoan miniozkoa da lausodura").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lausodura : DFrec 2 (Gand: "Begiok lausodura latz batek lauskitzen dizkidalako"; "Begiotako lausodura begiz kanpo errealitatea garratzagoa delako"), HiztEn (1 lausotzearen ekintza eta ondorioa; 2 prestakin koloreztatua edo kolorgea, zeharrargitsua eta zenbaitetan gardena, oso likidoa izaten dena), Euskalterm 1 (veladura) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lausodura : ElhHizt (1 turbidez, opacidad, falta de nitidez; 2 veladura), PMuj DVC (encandilamiento) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

begietako lausodura.

lausogarri
adj. Lausotzen duena. Badator eztei zopa, begi-lausogarri.

Aztergaia: lausogarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

lausotan
adb. Lausoturik. Ez nuen ezer entzuten, edo ez nuen ezer entzun nahi; lausotan bezala ikusten nuen inguruko dena.
Loturak

Aztergaia: lausotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LAUSOTAN. (Estar, etc.) nublado; abrumado. Duazen ardijoi begira / lausotan dozubez begijok! "En niebla los ojos". Laux AB 44. Kezketan eta lausotan jarrai ez dezazuten, garbi mintzatuko natzaizute. Etxde JJ 217. Gai honen moldaberak lagunduko bai zidan nik artean lausotan neukan burutapena garbitzen. "Vaga". MEIG IX 138 (en colab. con NEtx). Begi-biotzak malko-lausotan; / mingaiñak berriz, aterri. NEtx LBB 276.

adib.: lauso 4 iz. Gandua; ikustea eragozten duen zernahi gauza. Eguzkiak desegiten duen ipar lausoa bezala. Lausotan bezala ikusten nuen dena

lausotan 2, Berria (“Denbora bat lausotan daramazunean, ez duzu galdu ondo pasatzeko gaitasuna, aurrekoetan bezala dibertitzen zara, langile ona eta eraginkorra izaten jarraitzen duzu, lagunek ateratzeko deitzen dizute, besteek beti bezala maite zaituzte eta «zer moduz» galdetzen dizutenean, «oso ondo» erantzuten segitzen duzu, gezurrik esan gabe”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lausotan 2: Oskar Arana (“Zeruertzean distira gorri bizi bat ageri da; goian ilargia, lausotan; lainoa dago airean eskegita”), Fernando Rey (“Sofik gogoan zuen, lausotan bezala, eguzkia eta arbola nonbait ikusia”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, ez baita erabat librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lauso sarreran.

lausotasun
1 iz. Lausoa denaren nolakotasuna. Ebazpenaren lausotasun horrek hainbat kezka eragin ditu gizartean.
2 iz. Ikusteko eragozpena. 1911. urtean diagnostikatu zioten diabetesa, erreumatismoa, neuralgia eta begi-lausotasuna.

Aztergaia: lausotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lausotu, lauso/lausotu, lausotzen
1 da/du ad. Adimenaz, gogoaz eta kidekoez mintzatuz, ilundu, zolitasuna edo bizitasuna galdu edo galarazi. Adimena lausotzen duen gauza. Estutasunak lausotu zion adimena. Nahasi egiten dira, gogoa lausotzen zaie. Bere emazte zenaren oroitzapena lausotzen joan zitzaion.
2 da/du ad. Gardentasuna edo garbitasuna galdu edo galarazi. Automobilaren beirak berriro lausotu dira. Neska haren garbitasuna lausotu duelako. Bere itxaropen gozoak lausotu eta arretu zitzaizkion osoki.
Azpisarrerak

Aztergaia: lausotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lausotu, lauso(tu), lausotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lausotu, lauso(tu), lausotzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o-.

lautada
iz. geogr. Ordokia. Arabako Lautada.

Aztergaia: lautada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lautada 2 agerraldi autore eta obra berekoak: Erkiag BatB ("Aldapearen goenera eldu ziran eta an egoan lautada ezagunean", "Ainbat bidar egin zituen lautada aetako bide zatian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goi-lautada (+ goi lautada, goilautada) 18: Geografia orokorra ("Mendi lerroak goilautadako andes zona hartzen du bere baitan"); E. Garmendia 3 (adib.: "Afrikako gehiena goilautada zabalez osaturik dago"); UZEI 2 ("goi-lautadan, esanahi historiko handia izango duen kulturgunea garatzen ari da", "Andeetako lehenengo eta bigarren lerro-katearen tartean dagoen goilautada [altiplano]"); J.L. Egireun ("Senegaleko goilautadan zegoen"); Kuxkux/6 ("goilautada / mendia / tontorra / urmahela / sakana"); Eguna 1990 3 (adib.: "Entzia eta Urbasako Goi Lautadetako Okupazioa iraunkortzat hartu da"); J.M. Elexpuru 2 (adib.: "Asiago-ko goilautadan herri berezi bat bizi da"); BidaiaZient ("Quitoko goi-lautada"); Txepetx/6 ("erosionatu eta gastatuz goilautada bihurtu zen"); BAO 1997 3 (adib.: "sarbidearen pareko zabaleradun goilautada bat edukiko dute"); lautada 93: Saioka/5 3 ("Mendi horik, berriz, erosioak agortuta geldituz zihoazen neurrian, herzyniar ondoko lautada bihurtu ziren"); Geografia orokorra ("lautadan nahiz mendietan egon"); Oihenart Taldea ("Arabako Lautada, Nafar Erribera, Errioxa"); I. Zabaleta 8 (adib.: "Ametsaren lautadan, / lautada aberatsean, / harririk ez zuen ikusi nahi"), E. Ozaeta 2 (adib.: "Arabako erdi aldea, Lautadako lurrak gora behera"); OinEntz/1 ("hegoaldeko lautada marduletan pertsiarrak finkatu ziren"); E. Garmendia ("Itsasertzeko lautadak estuak dira orokorki"); Gipuzkoako geografia ("Arabako lantadarantz jeisten den malda monoklinal baten egitura du"); K. Igea 9 (adib.: "erriberako lautada"); UZEI 3 (adib.: "ezarri zuten beren agintea ibaiarteko lautadan"); J. Hazabal ("basoa zena orain lautada bihurtu zaigu"); Gasteiz ("Antxinako Lautada aske eta etsaiean zehar zabaldu da"); Hemen 1987 ("Hospitalaren aurrean dagoen lautadan jolasten ari ziren"); J.L. Agote 3 (adib.: "Pirineoetatik eta Akitaniako lautadatik barrena beren egoitzak berriz bereganatzera ahalegindu ziratekeenean"); Zubk ("Aspiltza deitzen dan lautadan jasoko zala"); J. Agirre ("Lautada azkengabe horietan ura egiten da lau hilabetez jaun eta jabe"); Gizartea/OHO 4 (adib.: "Lautada: Ezin dezakegu Lautadari buruz orokorrean hitz egin"); K. Santisteban ("lautada txiki batetan errepideko ezkerraldean"); Kuxkux/6 5 (adib.: "Hau egia den ala ez frogatu behar duzu, mapa batean ikusiz laboreak egiten diren lurraldeak lautadetan ala leku menditsuetan agertzen diren"); X. Mendiguren B. ("Hamar baino gehiago zeramatzan Andeak zeharkatu zituenean"); B. de Arrizabalaga ("europar lautadea kateatuten dogu mendebaldeko Mediterraneoko lurburuekaz"); I. Aldabe ("lautada hauek, batzutan, Larrageta [658 metro] edo Salloandi [732 metro] bezalako irlatxo menditsuez etenak direlarik"); K. Navarro ("Lautada gurutzatzen zuen"); J.R. Eskibel ("Mendiz inguraturiko zure lautada orlegi horretaz"); Islam-a ("Pertsiar golkoaren artean kokatutako lautada handia"); I. Tapia 2 (adib.: "Gasteizko lautadaranzko jaitsiera bikaina eta erraza da"); J.A. Berriotxoa 6 (adib.: "Oka-Iruña Arabako Lautadako udalerria da gaur egun"); MAtx ("Euskarak, mendi aldean baino aldapa biziagoak bait ditu lautadetan"); Orhipean ("bi eskualde bereiz ditzakegu: bata lautadena, Arabako eta Nafarroako behe herria hartzen duena, eta bestea gainerako guztia, orohar mendiena"); J. Urkijo ("Eraikuntzak lautada txiki kiskaldu baten erdian zeuden"); K. Olaetxea ("Aialako lautadan dago kokatua"); GaztEntz/1 3 (adib.: "Ezponda kontinentalaren azpitik, 4.000 eta 6.000 m-ko sakoneren artean, lautada abisala hedatzen da"); Gizakia ("Haizeak ere aldatu egin ziren eta elur-bisutsak eta izotzak ziren lautadetan nagusi"); HezkSaila Barnet 1993 ("ibiliz ibilian lautada handi batera iritsi nintzen"); BAtx Gizona ("itsasoak une hartan zeukan lautada birjinaren irudia"); Egunk 1993 ("bera izan zen eta onena, bai lautadan eta baita maldan gora ere"); Ingurua/3 3 (adib.: "Lautada, lur laua eta altura txikia duen lurrari deitzen zaio"); Ingurua/4 ("Eskualdearen paisaia kontutan hartzen badugu, mendikoa, lautadakoa, haranekoa edo kostaldekoa izan daiteke"); A. Perez ("Arabako Lautada pasabidea izan zen musulmanentzat"); B. del Teso 2 (adib.: "Irudi bakarra agertzen zen pantailan, lautada urdin batena, alegia"); I. Murua 2 (adib.: "Zarauzko lautadan ere, 1988an, Neolitiko zaharreko aztarnak aurkitu ziren kanpoan"); J.A. Arrieta ("Lur landutako lautada oparoak"); Txepetx/6 ("Levanteko lautada zabaldu egin zen"); Mega gaztetxo ("Barneko meseta eta lautadetan klima kontinentala da nagusi"); 15 gertaera ("Nork jaso zituen Euskal Herriko mendietan eta lautadetan sakabanatutako trikuharriak?"); Musika/5 ("tipi-tapa aldapak igoz, Adarrako azken malda baino lehen dagoen lautada handirarte"); EUSTAT 1996 ("Arabako Lautada"); H. Etxeberria ("itsaso, mendi eta lautada; denetarik"); P. Iztueta ("Arabako lautadan Aizkomendi"); P. Ezkiaga ("lautada hareatsuak eta ibai zabalak gurutzatu ondoren"); F. Ibargutxi ("Aita-alaba batzuk dabiltza kalesa batean Ipar Ameriketako lautadetan zehar"); lautada-erreka 1: X. Mendiguren B. ("Urrun zeuden lautada-erreka esku bat lotua zuela"). lautada mota 1: Gizartea/OHO ("bi lautada mota bereiztuko ditugu"); lautadari 1: X. Mendiguren B. ("laurehun lautadari oinutsen buru zihoala"); lautadatxo 2: J.M. Nuñez ("lautadatxo hartan, lur eremu huts hartan"); J. Muguruza ("Hezurrak zeuden lautadatxoan barna abiatu zirenean"); legar-lautada 3 agerraldi autore eta obra berekoak: J.A. Berriotxoa ("Behe legar-lautadak.- Erribera ureztatzen duten ur-emari guztiak zabalera ezberdineko legar-lautadak dituzte, zehazki esateko, Quiles eta Alhama ibaietan, legar-lautadak zabalera murriztua agertzen dute, Aragoi eta Ebro ibaietan zabalkuntza handiagoa lortzen duten bitartean"); mendilerro goi-lautada (mendilerro-goi lautada)2 agerraldi obra berekoak: Eguna 1990 ("Araba eta Nafarroa artean dagoen mendilerro-goi lautada ikertzeko", "Araba eta Nafarroa artean dagoen Entzia-Urbasa mendilerro-goi lautada"); sekain-lautada (+ sekain lautada) 2 agerraldi obra berekoak: Gizartea/OHO ("bi lautada mota bereiztuko ditugu: Sekain lautada eta Lautada hezea", "Sekain-lautada, ostera, lur zabalgune handietan ematen da gehienbat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lautada : DFrec 7, AB38 17, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 34 (goi-lautada 5, gatz-lautada 2, uholde-lautada 1, alubioi-lautada 1).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lautada : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Geogr. h. ordoki.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpena egokitzekoa izan liteke, batzar-agirien argitan; ik. BAgiria 2001-05-25: "Ez dirudi guztiz gogobetekoa denik Hiztegiko bereizketa, non lautada baino hobetzat ematen baita ordoki. Lau, lautada, zabaldi, zelai eta abarrez luze mintzatu dira euskaltzainak, baina azkenean hurrengo hilerako utzi da kontua"; 2001-06-29: "Luze eztabaidatu ondoren, bozkatzea erabaki da. Bi aukera eman dira: a) lautada `Arabako lautada' eta b) lautada Geogr. h. lau, zabaldi. Lehenbiziko aukeraren alde 13 boto izan dira; bigarrenaren alde, 8. Beraz, "h." hobespen marka hori kendu egingo zaio lautada sarrerari"; 2001-07-20: "Aurreko batzar-agiria onartzea / Andres Iñigo jaunak lautada-ri buruz egiten den azalpena zuzentzeko eskatu du. Bi aukera ematea onartu zela [...] "Geografia hitzen zerrenda" onartzea [...] Llanada eta ordoki-ri dagokion zuzenketa ere gehitu behar zaio zerrendari: / Llanada (alavesa): Arabako lautada. / Llanada: zabaldia".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: baztertzekoa da.

 - [E208]:  lautada Geogr. 'leku lau zabala', Sin. ordokia. || Bizkaialdean erabat ezagun eta erabilia da, Arabako lautada esaldian adibidez. Ordoki ere ongi da, baina beste erro batekoa denez, sinonimotzat utzi behar da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): lautada Geogr. h. ordoki onartu da. // Erabakia (2001-05-25; 2001-06-29): "Luze eztabaidatu ondoren, bozkatzea erabaki da. Bi aukera eman dira: a) lautada 'Arabako lautada' eta b) lautada Geogr. h. lau, zabaldi. Lehenbiziko aukeraren alde 13 boto izan dira; bigarrenaren alde, 8. Beraz, "h." hobespen marka hori kendu egingo zaio lautada sarrerari"; 2001-07-20.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Euskaltzaindiaren 2001-06-29ko erabakia aplikatuz, forma hobetsirik aipatu gabe eskainiko da, eta adibidea erantsiz: «lautada iz. Geogr.: Arabako lautada».

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Euskaltzaindiaren 2001-06-29ko erabakiaren arabera moldatuko da azalpena (eta hala egiteko eskatu zaio H1.1 lantaldeari): "lautada iz. Geogr.: Arabako lautada".

lautan
adb. Lau aldiz. Hiru bider ez eze, lautan eta gehiagotan ere iraindu duzu nire emaztea.
Loturak

Aztergaia: lautan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan lautan azpisarrera: a) "de dos, tres, cuatro maneras, [...], irurez, lautan, laurez" Añ v. Laurez; b) cuatro veces v. lauretan. Otx ("Iru bidar ezeze, lautan eta geiagotan be irainddu dozu nire emaztia"), SMitx Aranz ("Lautan erretzen ikusiko zan / Aloñako lekaidetza").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lautan 3: K. Alkorta ("Edaten hirutan edo lautan eman behar zaio egunean"), J. Artaraz ("... Andra Mariko arduradun kargua lautan hartu eban Gasteluko Jose izan ezik", "Zarandonako Domingo [zortzi bider], Landaidako Martin [bost bider], Ugaldeko Cristobal [lau bider], Loroñoko Juan [lautan], Zarandonako Juan Antonio [lau bider], Ugaldeko Gabriel [hirutan]"), Musika ("Pobrea aberats balitz, / hiru ta lautan be / lehen hotsera atean / begira gengokez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lautan : DFrec 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lautan : PMuj DVC (adibide gisa: lauretan, lautan, lau alditan, lau aldiz, lau bider) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + -tan ('x aldiz') osaerakoak batera berrikustekoak dira.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Onartu egin da forma, eta lau sarrerako azpisarrera gisa aipatuko da.

lautasun
iz. Laua denaren, gorabeherarik gabea edo tolesgabea denaren nolakotasuna. Ik. lañotasun. Bidearen lautasuna. Nahiago du baserritarren lautasuna kaletarren bitxitasuna baino.

Aztergaia: lautasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
laute
iz. Hatzekin sakatzen eta jotzen diren sei hari bikoitz dituen musika-tresna, gider batez eta arrautza erdiaren eitea duen kutxa batez osatua. Oso ondo jotzen zituen arrabita eta lautea.

Aztergaia: laute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan laud "laúd, guitarra de más cuerdas" Lar.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

laud 1, X. Diaz ("Laud musika"); laute 1: A. Ugidos ("bazegoen ere belarrean esertzen eta laute bat zarrastaka jotzen zuen dama eder bat"); lautejole 1: L. Fernandez ("Dowland lautejoleak ere ezin ditugu ahaztu"); cf. laute-hego , X. Kaltzakorta ("honako kirkil mota honeek aitatzen dira: 'Triparrastrari horia', 'Haginzuri berdea', 'Kalamuburu berdea', 'Datilazurra', 'Liztor antzekoa', 'Hegoluzea', 'Tximeleta antzekoa', 'Kanpaitxoa', 'Laute hegoa', 'Okaran hegoa', 'Jantzia' eta abar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

laut : LurE; laute : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

J.M. Beltran: laud(a); Euskal musika-tresnak: laute eta lautejole.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

laut : EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; laute : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) laúd/luth: arrabit : (PMuj DCV); laut (HiztHand, Lur EG/CE eta EF/FE, Vox); laute (ElhHizt, HiruMila) // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): luth; en (Collins): lute; it (S. Carbonell): liuto; ca (DCC): llaüt; de (Langenscheidts): Laute.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: laúd.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

-te formakoa da testuetan jaso dentxoa; hiztegietan, berriz, laut eman dute batzuek eta laute besteek (ondoko erdaretan ere hainbat dira formak).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Onartu egin da laute forma, eta bere soilean aipatuko da.

lautu, lau/lautu, lautzen
da/du ad. Lau bihurtu, gorabeherak kendu. Ik. berdindu 3; zelaitu. Bide aldapatsuak lautuko dira. Aldatsak lautzen, zuloak berdintzen. Mendi osoak lautu dituzte Bizkaian, burdingaia atereaz.
lautze
iz. Lau bihurtzea, gorabeherak kentzea.

Aztergaia: lautze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

lauza
iz. Harri aski handia, mehea eta laua. Ik. harlauza. Lauzaz estaliriko etxolak. Emeki-emeki ohartzen gara lauzak hoska bat egiten duela lurrarekin, harriak ere ez dauzkala oro hein berean zelai. || Esnea erori da sukaldeko lauzetan.

Aztergaia: lauza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
lauzadura
iz. Lauzazko zoladura. Txapinak arrastaka lauzaduran.

Aztergaia: lauzadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

lauzatu1, lauza/lauzatu, lauzatzen
du ad. Lauzaz estali edo hornitu. Bidea lauzatu. Gurina egiten den gelaren zolak izan behar du lauzatua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Korridore lauzatuan zehar.
lauzatze
iz. Lauzaz estaltzea edo hornitzea. Eliza aitzinean lauzatze ederra egin da.

Aztergaia: lauzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

lauziriko
iz. bizk. Bi marabediko diru zaharra. Lauziriko bat ez du balio.

Aztergaia: lauziriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: (Añ (V), A Morf 227), lauzuriko (V; Lcc, Aq 248, Añ (V)), lauziko (V-gip; A). Ref.: A (lauzuri); Iz UrrAnz y ArOñ (lausiko); Etxba Eib (lausikua); Elexp Berg (lauziko). "Ochavo" Lcc y Añ. "Al delicado, poco mal y bien atado, zuri baten papua eta lauzuriko trapua" Aq 248. "Lausiko bat, una moneda antigua de poco valor; podía hacerse cortando un pedazo de caldera de cobre" Iz UrrAnz. "Lausiko bat eztau balixo" Iz ArOñ. "Parece que se refiere a alguna moneda de cuatro suses. Lausin legatza, baña lausikua gatxa" Etxba Eib. v. lauziri. Tr. Documentado en textos vizcaínos de los ss. XIX y XX. Edozein Errege lurreko elitzateke aserratuko, lauziriko bat eskatuteko, biralduko bazeuskioe paper edo memorial bat? Añ LoraS 44s (tbn. 45 lauzuriko). Ez ebeen aurkitu lauzirikorik. JJMg BasEsc (ed. 1845), 253s (ed. 1816, 252s ez ebeen beste gauzarik topau). Gogoz bear egin da, / Kuban baltzak legez, / lau zurikoak gorde / ta ardaorik edan ez. Azc PB 319. Lauzuriko bat emon balitzakitt [...] ezalzan egongo ni baizen atso ez agura aberatsik. A Ezale 1897, 140b. Konturako dira atzamarretan darabilguzan lauzuriko-laumarikoak! A Txirrist 253. Lauzirien beia eta lauzirikorik ez, aor ezebez. Alt EEs 1917, 43. Gixon ori arin juan da gorantz eta ni gelditu naz pralle, aldian lauziko barik. Kk Ab I 66 (14 lauziriko). Lauzikorik ez-ei-dauko. Altuna 11. Sabelean, gose-egarria. Zarpan, zuloa ba leu ainbat: lauzuriko lamarikorik ez. Erkiag BatB 116.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lauzuriko 1, A Latsibi ("Ezeutsen lauzuriko zar bat emon!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lauziriko : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lauziriko : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "Laumaraiko hitzaren inguruan egindako ohar berbera". // BAgiria (1998-04-24): hurrengo pasaldirako.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. ‘bi marabediko diru zaharra’ Bizk.; cf. lau dukateko ‘doblón de a cuatro’ (OEH).

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

hiztegietan eta, forma hau ageri da gaur; eta -zuri- osaerakoa bezain erabilia da, eta -ko gabea bezain egokia, gutxieneko kontuan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. +-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

bi marabediko diru zaharra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): hurrengo pasaldirako.

lauzka
iz. Ipar. Lauzkatzea; laguntza. Nire lauzkarik gabe.
Azpisarrerak

Aztergaia: lauzka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria-adierak argituz ("iz. 'lauzkatzea, laguntza'") eta AS gisa gehituz: lauzkan .

lauzkan
adb. Bi idi pareren indarra erabiliz. (Batez ere irudizko adieran erabiltzen da). Lauzkan iganen dugu patarra. Erreka jo hurbil du euskara zaharrak, baldin euskaldun guztiek ez badute lauzkan ateratzen goiti.
Loturak

Aztergaia: lauzkan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lauzka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

lauzkatu, lauzka/lauzkatu, lauzkatzen
du ad. Ipar. Lagundu, indartu. Gure herrietako hautetsi askok errotik lauzkatzen dute kanpotarren olde hori.

Aztergaia: lauzkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lauzkatu, lauzka(tu), lauzkatzen. Ipar. du ad. 'lagundu, indartu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lauzkatu, lauzka(tu), lauzkatzen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  lauzka eta lauzkatu-ren esanahia argitzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): 'lagundu, indartu' gehitzea onartu da.

lauzkatzaile
iz. Laguntzaile, bultzatzaile. Ez gaitezen izan gaizkiaren lauzkatzaile.

Aztergaia: lauzkatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

lauzkatze
iz. Laguntzea, indartzea.

Aztergaia: lauzkatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper