169 emaitza jo bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

jo1, jo, jotzen
1 du ad. Gauza batek beste bat halako indarrez ukitu. Harriak harria jo. Haitz txiki bat jo zuen txalupak. Horma jo arte ez zen gelditu. Bazterrak joz. Konortea galdurik, lurra jo zuen. Bi autoek elkar jo zutenean. || (nor osagarririk gabe). Non jo du lehenbizi ontziak honakoan? Paretaren kontra jo zuen.
2 du ad. (Eguzkiaz, haizeaz edo beste zenbait eguraldi gertakariz mintzatuz). Ik. haizeak jo. Eguzkiak joz gero urtzen zelako. Ekaitzak jotzen zuenean.
3 du ad. Kolpe bat edo kolpeak eman. Ik. ukaldikatu. Haserretu eta inor jo dut? Eskola hartan haurrak jo egiten dituzte. Bularra eskuaz joz. Ezpataz jo. Zigorraz jo nauelako. Zuhaitza aizkoraz jo.
4 du ad. (Pilotaz, baloiaz eta kidekoez mintzatuz). Indarrez jo du baloia. Haien teknika eta baloia jotzeko modua ikusgarriak iruditzen zitzaizkidan. || Tarteka harritzeko moduko pilotakadak jotzen ditu.
5 du ad. Irabiatu, irauliz nahasi. Jo itzazu arrautzen zuringoak.
6 du ad. Eritasunez, gaitzez eta kidekoez mintzatuz, eraso. Gaitz hilgarriak jo zuen. Zorigaiztoak jo nau. Bihotzekoak jota hil da.
7 du ad. Intsektuez eta kidekoez mintzatuz, ausiki, ziztatu. Euliak jotako aberea baino ernegatuago. Ez dakit zer habek jo duen!
8 du ad. Musika-tresna bati soinua atera. Gaizki jotzen du pianoa. Txistulari bat behar zuten jaietan jotzeko. Berak jotzen eta abesten zuen.
9 du ad. (nor osagarria jotzen den musika-lana dela). Bolero bi jo zituen pianoan. Euskal musika jo. Utziko zenidake musika apur bat jotzen?
10 du ad. Soinu egin zerbaitek. (nor osagarririk gabe). Kanpaiek jo baino lehen. Ezkilak jo du mezara. Bi aldiz jo du txirrinak. Jotzen duenean gero tronpeta izugarriak.
11 du ad. (Orduez mintzatuz, nor osagarririk gabe). Arratsaldeko bostek jo zuten. Azkaineko elizan hamar orenek jo berri zuten. Jo zuenean Jainkoaren orenak. Goizeko seiak jo ditu erlojuak.
12 du ad. Tokiren baterantz joan. (nor osagarririk gabe). Ik. egin1 14. Venezuela aldera jo zuen gero. Egun guztia jo hona eta jo hara. Eskuin jo, ezker jo, osoro galdu zen azkenekoz. Urrutirago jo gabe. Olabideren hizkera gipuzkera soila da mami-mamiraino joz gero. Auzia garbitzeko, ez dugu iturburuetara jo besterik. || Okerreko bidetik jo zuen. Nondik jo ez nekiela.
13 du ad. Zerbaitetarako joera izan. (nor osagarririk gabe). Horretara jotzen dugu euskaldunok ere, erdaraz ari garenean. Arana Goirik eta Azkuek, nolabait, helburu batera jotzen dute.
14 du ad. Zerbait lortzeko, argitzeko edo konpontzeko bidea norbaitengan edo zerbaitetan bilatu. (nor osagarririk gabe). Norengana jo, agiri onak lortzeko? Zalantzazko puntuetan Mitxelena jaunarengana jo dugu iritzi eske. Sendabide bila, berarengana jotzen zuten eriek. Berri zehatzagoen bila dabilenak badu nora jo.
15 du ad. Kopuruez mintzatuz, kopuru hori aipatzen dena edo horren antzekoa dela uste izan. Zenbat balio duela jotzen duzu? Zenbat urte jotzen dizkiozu? Behetik jota.
16 du ad. (Pluraleko 1. pertsonan, aginteran (jo dezagun), perpaus osagarri bat ondoren duela, argudio edo gogoeta baten abiapuntu gisa). Ik. eman1 16. Jo dezagun erdaldun batekin ari garela hizketan.

Aztergaia: jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jo (musika tresna); hondoa jo, zola jo; ziztu egin, ziztu jo, (t)xistu egin, (t)xistu jo.

Euskaltzaindiaren Arauak

jo, jotzen. du ad. / AS: gora jo, -tzat jo: egokitzat jo, jo eta jo, jo eta ke, jo eta su.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: jo eta fuego, jo eta pasa ; eta AS nahiz adibide gisa: jo aitzina!

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gora jo, -tzat jo, jo eta jo, jo eta ke, jo eta su.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jo, jo, jotzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

jo2
iz. Pilota jotzea edo jotzeko moldea. Jo luzea, laburra, hutsa. Errebotearen joa doa urrunera.

Aztergaia: jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jo (musika tresna); hondoa jo, zola jo; ziztu egin, ziztu jo, (t)xistu egin, (t)xistu jo.

Euskaltzaindiaren Arauak

jo, jotzen. du ad. / AS: gora jo, -tzat jo: egokitzat jo, jo eta jo, jo eta ke, jo eta su.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: jo eta fuego, jo eta pasa ; eta AS nahiz adibide gisa: jo aitzina!

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gora jo, -tzat jo, jo eta jo, jo eta ke, jo eta su.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jo, jo, jotzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

jo aitzina
interj. Ipar. eta naf. Aurrera!
jo eta fuego
adb. Heg. herr. Jo eta su.

Aztergaia: jo eta fuego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Herr.

jo eta jo
adb. Etengabe joz. Errementariak jo eta jo darabilen burdin xafla. Pilota jo eta jo airean dabilen bitartean.

Aztergaia: jo eta jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

jo eta ke
adb. Gogoz eta lehiaz arituz. Han ari da jo eta ke lanean.

Aztergaia: jo eta ke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

JO ETA KE. (V-gip; kea V, G; keia V-gip). Ref.: A EY III 277; Etxba Eib; Elexp Berg. a) Con todas sus fuerzas; con la mayor dedicación, entrega. "Yo ta kea, destrozarlo [...] (V, G)" A EY III 277. "A toda máquina, a todo vapor. Jo ta keia diardue langilliak" Etxba Eib. * Jel-bidez jarraitzeko [...] / zuzenki... jo ta kia! Enb 177. Jo-ta-ke ari ziraden [artaburuak urratuz]. Or Eus 47. An eguan Txoria kartetan jo-ta-ke. SM Zirik 76. Lanean jardun ondoren jo ta ke. MAtx Gazt 56. Jo ta ke asten da, baño gero a(g)otz-galda (AN-larr). Inza NaEsZarr 448. Alkarregaz gobernu barria osatzeko asmotan jo eta ke ebizan. Gerrika 281. Korrika jo ta ke preparatzen ari ziranak. Albeniz 79. v. tbn. Bilbao IpuiB 45. Loidi 29. Lizaso in Uzt Noiz 33. Berron Kijote 25. Ostolaiz 143. Insausti 214. Kea: Lab EEguna 116. Txill Let 48. Ostolaiz 139. b) Viento en popa. * Batzun iritxiz, Anporrandiñekoak ziran jo ta ke ebiltzanak. Erkiag Arran 139. Onen [ugazabaren] zerak, beronen ustez, jo ta kea dabiltz, egunean baiño egunean erosoago. Erkiag BatB 155. c) Totalmente, absolutamente. * Jo-ta-kea zuzenesten dugun gure absolutua. Txill Let 125.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eta 11 (Esapideetan). Ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Gero eta gehiago. Hori entzunik, ikasleak orduan eta gehiago harritu ziren. Han ari da jo eta ke lanean. Lan eta lan beti. Hitz eta pitz ari zen. [jo] jo eta ke adb. Gogoz eta lehiaz arituz. Han ari da jo eta ke lanean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da adibidea, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa jo sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta eta ke sarreretan ere.

jo eta pasa
Heg. adkor. Zerbait harrapatu eta pasatu. Monumentu haren neurriek, ordea, jo eta pasa egiten zuten irudikatua zuen guztia.

Aztergaia: jo eta pasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

jo eta su
adb. Jo eta ke. Jo eta su berriketan.

Aztergaia: jo eta su

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

joaira
iz. Ur-lasterrez mintzatuz, uraren higidura. Ez zen inolako intziririk aditzen, errekaren joaira baino ez.

Aztergaia: joaira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

joaira formak 14 ager. ditu; guztietan urari egiten dio erreferentzia: 12 Izt C dira; eta bana Gazt MusIx eta Lf Murtuts; joaera behin jaso da: Arr GB; joanera 16 aldiz: Izt C, Lard (14), JAIraz Bizia; juaera behin: Mg PAb.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

joakera behin azaldu da, G: Azkue, R.M.; joaiera ere behin: Lekuona, M.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

joaera : HiztEn; LurE: joaira : AB38 2; HiztEn; LurE; joakera : DFrec 1; joanera : AB38 1; Euskalterm 2.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

joaira: uraren joana, joatea; joanera: joatea (orokorra, pertsonena, adib.)

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+e-: erregularra joaera da; baina ahoskaerrazagoak dira bai joaira eta bai joanera. Biak onartu dira arauaren salbuespen gisa (cf. mintzaira, lehenaren paraleloa), eta erabileremuak banatuz:

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

joaira: uraren joana, joatea; joanera: joatea (orokorra, pertsonena, adib.).

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(uraren) joana, joatea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]: "corriente" da besterik gabe.

 - Erabakia: EBB (1997-09): hurrengorako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

joaki
1 Esaldi hanpatuetan, joan partizipio burutuaren ordez erabil daitekeen forma, partizipio burutuak balio puntukaria duenean. Beti joaki eta joaki, eta sekula joaten ez.
2 (Aditz laguntzailea hartzen duela, adizki trinkoen pareko balio puntukariarekin). Gorputzez urrun joaki naiz, baina hemen uzten dut gogoa.
3 adb. Joaten, joanez. Ikusirik euskara eskuetarik joaki eta zenbait tokitan kasik joana. Iduri zait oraino ere ikusten dudala, hantxe, gazteluko karrikari goiti joaki.

Aztergaia: joaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag. Batez ere Ipar.: beti joaki eta joaki, eta sekula joaten ez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki aditzekin: cf. ego(n)ki, iza(n)ki.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+k-.

joaldi
iz. Zerbait, bereziki musika-tresna bat, jotzea. Txistularien joaldiak entzun genituen hurrengo.

Aztergaia: joaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-.

joaldun
1 iz. Ahariez eta idiez mintzatuz, joarea duena, eta, bereziki, taldearen gidaria.
2 iz. Zubieta eta Iturengo inauterietako pertsonaia, joare handiz hornitua ibiltzen dena. Iturengo joaldunak.

Aztergaia: joaldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. joare.

Sektore jakin bateko informazioa

ik. J. Garmendia Larrañagak (ik. Iñauteria, El Carnaval vasco, 192-203 or.) yoaldun eta yoaredun, biak jaso ditu; cf. "Zubietako yoaredunak eta Iturengo yoaldunak" (199 eta 201. or.), nahiz testuan usuago darabilen yoaldun.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Iturengo joaldunak.

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

idatzizkoan gutxi ageri da; baina joaredun baino erabiliagoa dateke.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

joale
adj./iz. Joaten dena; doana; dabilena. Munduz mundu ibili den joalea. Ernea, beti aitzina joalea.
joan den
adj. Urteez, hilabeteez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri dena. Ik. iaz; lehengo egunean; lehengoan; lehengo batean. Joan den urtean. Joan den hilean izan ziren hauteskundeak. Joan den udaberriaren hasieran. Joan den larunbatean. || Zigorra beteta, joan zen urtean atera zen espetxetik.
Loturak

Aztergaia: joan den

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JOAN DEN (Añ; gan H; goan Dv; j. dan V-gip ap. Elexp Berg). "Antaño, año pasado [...] joan dan urtea" Añ (s.v. año). "Goan den egunean [...] goan den igandean" Dv. "Joan dan illian izan zien eleziñuak" Elexp Berg. Ioan den gauean. Mat 330. Bele bat gelditu zan / joan dan egunean. It Fab 65. Juan dan gerratian. Sor Gabon 57. Joan dan domekan. AB AmaE 218. Yuan den mendearen akhabantzan. Elsb Fram 106. Joan den astearte arratsaldean. HU Aurp 136. Itz egiterik eztot izan joan dan jaiegunerarte. Ag Kr 118. Joan den astean galdu ukan dugu. JE Bur 65. Yoan den udan. Or Mi 5. Otsoatseko bordan gertatu uan joan dan udaldian. Etxde JJ 43. Frantses eginak gira joan den aspaldian. Xa Odol 179. Joan dan larunbatean. Insausti 99. v. tbn. EZ Eliç 20. Echag 255. Arch Fab 89. Xe 283. Goñi 81. Echta Jos 312. Iraola 113. A Ardi 27. Barb Sup 119. Tx B 228. Etcham 186. Lab EEguna 65. Lf Murtuts 21. Munita 81. JAIraz Bizia 52. Mde Pr 44. Basarri 169. JEtchep 24. AIr in Izeta DirG 13. Larz Senper 28. Alzola Atalak 104. NEtx LBB 46. TxGarm BordaB 102. Larre ArtzainE 149. MIH 297. Juan: Aran SIgn 209. Xe 199. Ud 120. PE 56. AB AmaE 251. Iraola 53. Auspoa 39, 106. Urruz Zer 131. Alz Ram 77. Noe 95. Zub 34. Tx B I 186. TAg Uzt 119. Juran: GH 1927, 432. Goan: Dv Dial 36. Izeta DirG 71. Gan: Larz Senper 96. Mattin 91. Fan: Mdg 141. "Gan den egun hoikietan, ces jours passés (l'usage admis, en cette locution, le solécisme gan den sing. pour gan diren plur.)" H. Cf. juan den zazpi urthian (ChantP 90), joan dan zazpi urtean (AN-erro, Balad 113), juan dan larogei urtian (Tx B I 25), juan dan amar urtian (Uzt Sas 253). v. JOAN DIREN. Joan dan San Isidrotan Madrillen izandu gera. Moc Damu 34. Juan dan egunetan baño obetoago nere burua arkitzen diat. Alz Ram 77. Gan den egun horietarik batez presuna bat pasatu omen da. Herr 1-11-1962, 2.

adib.: joan, joan, joaten 6 da ad. (Denbora adierazten duten hitzekin). Igaro. Joan den urtean. Joan den udaberriaren hasieran. Urteak joan ahala, euskalkiak elkarrengandik bereizten ari dira. Sasoia joan eta gero. Denbora joanez gerozko damua. || (Esapideetan). Orduak joan, orduak etorri, Josetxo ez zen agertzen. Baina urteak joan, urteak etorri, gauzak asko aldatu dira gure artean.

joan den hainbat eta hainbat: Aizu (“joan den udan”), ElCorreo (“joan den mendearen hasieran”), Deia (“Gereño joan den apirilaren 8an hil zen”), Elhuyar (“Joan den apirilaren 15ean bete ziren 300 urte”), Consumer (“joan den urtean”), HABE (“Joan den abenduan aurkeztu zuten”), Berria (“Joan den otsailean gertatutakoa jartzen du horren adibide”), Karmel (“Honela dio Euskaltzaindiak joan den urtarrilaren 29an”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

joan den hainbat eta hainbat: Herria (“hain xuxen joan den urteko agorril ondarrean”), Berria (“ETAk joan den hilean «hainbat herritan» banatutako eskuorria erakunde armatuaren agiri berritzat argitaratu izanak nahasmendua eragin zuen herenegun gauean”), Txillardegi (“Joan den astelehenean "egun batzutarako" aldegitekoa zela esan zidan, bai?, eta oraindik ez da itzuli”), Janbattitt Dirassar (“Joan den udan, saltegi handi batean ari izana naiz lanean”), Aingeru Epaltza (“Karrerako azken kurtsoko ikaslea, Ana praktiketan genuen egunkarian joan den uztailetik”), Pello Zabala (“Joan den mendean sortu zuen Mariano Castillok Calendario Zaragozanoa”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada eta aski da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da joan sarreran.

joan deneko
adj. Urteez, hilabeteez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri direnak. Ik. joan diren. Joan deneko bost urtean. Joan deneko hamar urte hauetan.
Loturak

Aztergaia: joan deneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JOAN DENEKO "Yoandeneko 10 urte otan [...], en estos últimos diez años" Asp Leiz2. "Ointxe, joan daneko illebete bat ero" Elexp Berg. Juan daneko sei urtian. EusJok II 89. Goan deneko gau erditik asi. Legaz 44. Juan daneko bost urtian. Tx B I 141. Yoan daneko Otsalla gain-beera asia zalarik. Ldi IL 29. Juan daneko lau egunian / nagualako gaxorik. BEnb NereA 158. Juan daneko aspalditik. Lizaso in Uzt Noiz 97. Joan deneko bi urtean. Mattin 65. Korrikalari famatu bat daukat, joan daneko iru edo lau urtean neri zirikaka. Albeniz 126. v. tbn. Lasa Poem 96. MMant 36. Larre ArtzainE 119. Juan daneko: Auspoa 39, 39.

joan deneko 60: Deia 8 (“Immigrazio espainiarraren olatualdi ugari izan ditugu joan deneko mende eta erdian, sinbiosi ikusgarria lortu arte; gutxi idatzi da horri buruz halere“), Berria 18 (“Badaki, orobat, Flora izeneko emakume batekin dagoela ezkonduta, eta joan deneko zazpi urtean magialari profesional gisa lan egin duela, gehienbat umeen urtebetetze-jaietan ibiliz”), EiTB 3 (“UNESCO Etxea- Euskal Herriko UNESCO Zentroa nazioarteko borondatea duen euskal GKE bat da, eta joan deneko 21 urteotan Bakearen Kulturaren eta Giza Garapen Iraunkorraren alde ari da lanean”), Jakin 3 (“Joan deneko hogeita hiru urtean erromesaldian ibili behar izan du medikurik mediku, Gurutzetan, Donostian eta Madrilen, gaitza, Cushing-en gaixotasuna antzeman ziotenetik”), Argia 25 (“Edo joan deneko berrogeita hamar urteotan amiantoak gaixotu eta hildakoen inguruko erreportajea egiteko? Ez, ez da errentagarri”), Erlea (“Joan deneko hogei urtean, literatur saiakera hau irakurri ondotik iraun duen duda zalantza da oraino…”), DiarioVasco (“Aurreko batean, joan deneko urte luzeetan Karibe aldean bizi den batekin egin nuen topo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

joan deneko 40: Herria 10 (“Ez du lehen aldia hitzemaiten diola eta beti errekan dago Haiti joan deneko 15 urte huntan”), Berria 8 (“Mindegia, joan deneko bi hilabeteotan Larretxearekin ari da prestatzen”), Juan Garzia 3 (“Joan deneko hogei urtean, genetika molekularraren eskutiko teknika berrien eskutik, baditugu azterbide erabat berriak”), Jon Muñoz 2 (“Egizu kontu aspaldiko bi bezero etorri zaizkidala, joan deneko bizpahiru urtean ikusi gabeak”), Pello Zabala 2 (“Too! Eta hau, urriko tenporen hau nondik atera da? Horixe galdetu zidan lagun batek joan deneko asteburu honetan”), Joxerra Garzia (“Joan deneko bi urte hauetan, Aitor izan dute entrenatzaile”), Iñaki Segurola (“Bizi erdia euskarazko testuei begira daraman honek deklaratzen du ezen joan deneko urte mordoan euskaraz irakurri duen esaldirik politena”), Koldo Izagirre 3 (“Bai, eskailera batera ematen duen kotxeen borta handi honetarik sartu nintzen atzo; joan deneko igandean, nobleen ikastetxeko lagun gazteekin promenatzen nintzela”), Bernardo Atxaga, Pako Aristi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta jasotzekoa izan liteke

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joan sarreran.

joan diren
adj. Urteez, hilabeteez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri direnak. Ik. joan deneko. Joan diren hamar urteotan. Joan diren urte hauetan. || Joan diren azkenengo urteetan.
Loturak

Aztergaia: joan diren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JOAN DIREN (H). Los (días, etc.) pasados, últimos. Cf. JOAN DEN. Ioan diren hamar urtheotan. Ax 82 (V 55). Ioan diren urthe hetan. SP Phil 41. Zenbait disgustu eman dirazu / juan diran iru urtian. Tx B I 210. Joan diran azkenengo urtietan. Alzola Atalak 138.

joan diren 16: Berria 10 (“Joan diren egunotan, eta Gobernu Arduratsuaren printzipioen karira, ikuskaritza lanak burutzen ari dira Euskadiko Autonomia Elkarteko hainbat Ente zein Sozietate Publikotan”), EiTB 4 (“Joan diren Gabonetan okerrera egin zuen”), Jakin (“Joan diren hamarraldietan ere hautu desberdinak egin zitezkeen, eta hautu jakin bat egin zen”), Argia (“Inkestetan zenbaki oso kaxkarrak ateratzen zituen joan diren asteetan, kazetari askok ia-ia galtzailetzat joz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

joan diren 10: Herria (“Joan diren larunbatean eta igandean jokatzen ziren finala hamaseigarrenak beren gora-beherekin”), Berria 7 (“Joan diren hauteskundeetako egitasmoan gure herriarekiko nortasun juridiko baten beharrizana dugula jarri genuen”), Xabier Olarra (“Behin ere, segundo batez ere, ez diat zalantzan jarri, joan diren hamarkadetan, hire asmoa ni hiltzea zela, eta erruki izan haut horregatik denbora guztian”), Gotzon Garate (“Joan diren gabonotan jendearen gogarako kolorea gorria izan da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Librea ere izan liteke baina, asko erabili denez, argigarria izan daiteke adibide gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa da joan sarrerako 6. adieran.

joan eta joan
adb. Gelditu gabe ibiliz. Ik. ibili eta ibili. Joan eta joan eta, azkenean, etxetxo bat aurkitu zuen. Arratsalde gehienean joan eta joan ibili ginen.

Aztergaia: joan eta joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JOAN ETA JOAN Andando, marchando sin parar. Beruta-muga pasako zuten, / jan-âla, joan ta joan. Or Eus 329. Arratsalde geienan joan da joan ibili giñan. Salav 90. Bagoiazan gu joan da joan / geroao ta tristeago. FEtxeb 45. Buetre ori joan da joan da joan. And AUzta 55. Arraunketan aldi luzean joan eta joan egin bear izaten eben. Erkiag Arran 77.

joan eta joan 6: Berria 2 (“Ez zebilen beribilik ia, erraz gindoazen galipotaren gainean, eguraldia ona zen, musika ere bai irratian. Joan eta joan egiteko gogoa ematen zuen”), EiTB (“joan eta joan”), Karmel (“Gure bizitzea ba-doa, orbelak aizean lez, / jausi ta jagi, aiz eta heurt, joan, joan eta joan. Amesak, amesak, amesak. Eta gero? / Ene, gero…!“), Erlea 2 (“joan eta joan etenik gabe”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

joan eta joan 10: Herria 2 (“Joan eta joan, hartu zuten Kapito-Harrin gaindi bidez bide, Arruntza eta Arrangoitze alderat Lafitte beti mintzo, galdeak ere huntaz eta hartaz, orena sakela xokoan ixil ixila zagoela, noizbait ohartu ziren halere, etxerat itzuli beharko zela”), Joxerra Garzia 3 (“Tiobiboan jira eta bira, gora eta behera, hor doa, joan eta joan, zalditxoa.”), Gotzon Garate 2 (“Joan eta joan, nire ustez bide zuzenetik nindoan”), Anton Garikano (“Gero eta urrunago iristen zen inor, joan eta joan, azkenean ohol mehar baten gainean zegoela iruditu arte, bakar bakarrik, itsasoan”), Juan Luis Zabala (“Norabide jakinik gabe, noraino helduko edo noiz itzuliko nintzen jakin gabe, bidez bide, joan eta joan, euskal txara, zelai, baso, mendi eta herrietan barrena, aspaldiko partez bizitzarekin aurrez aurre topo egiteko esperantzan”), Elizen arteko Biblia (“Moab nekatzeraino ibiliko da muinoetara bidean, otoitzerako bere santutegira joan eta joan, baina alferrik izango du”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Librea ere izan liteke baina, asko erabili denez, adibide gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa da joan sarreran.

joan-etorri
iz. Norabait joatea eta handik itzultzea; norabait joan eta handik itzuliz egiten den bidaia. Beste mundura joan-etorri bat egin ondoren. Itsasora hamaika joan-etorri eginak. Gida nazazu nire joan-etorri guztietan.

Aztergaia: joan-etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: joan-etorrika .

joan-etorrian
adb. Joan-etorriak eginez. Joan-etorrian dabilenak bide egiten du.

Aztergaia: joan-etorrian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JOAN-ETORRIAN Yendo y viniendo; paseando de un lado a otro. Grazia igarokorra edo juan etorrian dabillena. CrIc 123. Beren asto ta zakur eta ume / dabiltza juan-etorriyan. Tx B II 64. Itxutu ebazan joan etorrian ebiltzan gizadiak [autsak]. Ag Kr 195. Españar itxas-ontziren batean joan-etorrian dabillen iñork. EAEg 17-2-1937, 1095. Neska poxpoliñak egurasten joan-etorrian. Anab Poli 80. Joan-etorrian dabillenak bide egiten du. EZBB II 20. v. tbn. Insausti 129. Jun-e.: Or Eus 318.

adib.: irudizko 2 adj. Irudimenak sortua. Ik. irudipenezko. Etengabeko joan-etorrian, mundu errealaren eta irudizkoaren artean.

joan-etorrian 251: Aizu 6, Deia 9, Elhuyar 3, Consumer 11, HABE 2, Berria 126, EiTB 33, Euskaltzaindia, Jakin 3, Karmel 2, Argia 33, Laneki 3, Erlea 2, DiarioVasco 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

joan-etorrian 116: Berria 31, Herria, Agustin Otsoa 5, Fernando Rey 8, Asisko Frantzizko 4, Xabier Paya 4, Edorta Jimenez 3, Monika Etxebarri 3, Joxemari iturraldem Arantxa Iturbe, Jon Muñoz…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joan-etorri sarreran.

joan-etorrika
adb. Joan-etorriak eginez. Helena joan-etorrika zebilen gelan zehar, hortzak estuturik.

Aztergaia: joan-etorrika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

joan-etorri sarrerari dagokion azpisarrera.

joan-jin
iz. Ipar. Joan-etorria. Egunean bi joan-jin eginen ditu autobusak, bat goizean eta bestea arratsaldean.

Aztergaia: joan-jin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz.

joan1, joan, joaten
1 da ad. Aipatzen den tokiraino edo tokirantz higitu. Bilbora joan. Bihar zure etxera joango naiz. Hegoalderantz joan ziren (Ik. jo 11; egin1 13). Paulagana joan zaitez. || Ohera joan. Mezatara joan. Eskolara joan. Bisigutara joan. Zerbait ikustera joan. Dioena gezurtatzeko, ez da urrutira joan beharrik. Jakintza, poliki-poliki, aurrera joan da.
2 da ad. (Modua adieraziz). Oinez joan ziren Donostiara. Trenez joan. Anaiarekin joan nintzen. Lasterka joan. Ihesi joan. || batbedera beti izenordaina da eta beti singularrean doa.
3 da ad. (Ogibidea edo egitekoa adierazten duen izen batekin; dagokion izenak ez du artikulurik edo kasu markarik hartzen). Soldadu joan behar izan zuen. Bilbora joan zen neskame.
4 da ad. Dagoen lekutik alde egin. Ni joan egin nintzen, eta bera gelditu egin zen.
5 da ad. Desagertu; hil. Haurtzaroa joan zitzaigun. Orixe ere joan zaigu.
6 da ad. Igaro. (Denbora adierazten duten hitzekin). Sasoia joan eta gero. Denbora joanez gerozko damua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mende joanek erakusten digutenez. Aldi joanetako euskaldunak.
7 da ad. (Egintzaren jarraitutasuna adierazteko, osagarritzat beste aditz baten partizipio burutua -z atzizkiaz edo partizipio burutugabea hartzen duela). Harrabotsa areagotuz doa. Herri xehea galduz omen doa euskara. Zorrak gehitu ahala, dirutza urritzen zihoakigun.
8 da ad. (Era trinkoetan, gertaera baten berehalakotasuna adierazteko, osagarritzat aditz izen bat -ra atzizkiaz hartzen duela). Trena abiatzera doa. Erortzera zihoanean.
9 da/zaio ad. Zerbaitek (ongi, gaizki...) aurrera egin. (Gehienetan modua adierazten duen osagarriren bat (batez ere ongi, gaizki...) hartzen duela). Orduko giroa ezagutu genuenoi ez zaigu batere harrigarri egiten gauzak joan ziren bezala joan izana. Zelan ote doan bere zauria. Zer moduz doa zure enpresa? Futbol partida gaizki joan al da? Ongi zihoakion afera, libertitzen zen gogara.
10 zaio ad. Axola izan, gorabehera handia izan. (Nor-nori saileko era trinkoetan soilik). Herriari doazkion arazoetan. Horixe da hain zuzen hemen doakidan auzia. Munduari hainbeste zihoakion ordu larri hartan.
11 zaio ad. Egokia izan. (Nor-nori saileko era trinkoetan soilik). Ik. egon1 7; heldu1 5. Ez dagokio lekuari, eta ez doakit niri, zein den zein baino goiztiarrago erabakitzea.
12 du ad. Ipar. eta naf. Eraman. Ohoinak joan dizkizun ondasunak. Joan ezazu hori hemendik.

Esaera zaharrak

Aldi joana bihurtzen gaitz da. Ardi bat doan lekutik, oro. Erle joanak eztirik ez. Iturrira maiz doan pegarrak muturra hausten du. Kandelarioz elurra, joan da neguaren beldurra. Mundu honek dirudi itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doa. Ura joanda presa egin. Uretara maiz doan txarroa laster da hautsia. Urrun doana aldatzen da lekuz, baina ez buruz. Usoak joan, sareak heda.
joan2
iz. (Denbora-bitarte bat) igarotzea. Denboraren joana gelditzeko. Mendeen joanak errotu dituen hots legeak.
joanak joan
Garai batean gertatua ez dela kontuan izan behar adierazteko erabiltzen den esapidea. Joanak joan, barkatzen dizkizut niri egindakoak.
Loturak

Aztergaia: joanak joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: AS: joana(k) joan / EskolaHE: adib.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, joan 2 sarreran.

joanaldi
iz. Norabait joatea. Gure bizia ez baita besterik: heriotzari buruzko joanaldi bat.

Aztergaia: joanaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+a-.

joanarazi, joanaraz, joanarazten
du ad. Joatera behartu. Baionara joanarazi zuen. Ea zuk aurrera joanarazten duzun.

Aztergaia: joanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

joanarazi, joanaraz, joanarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

joanarazi, joanaraz, joanarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+a-.

joanean
postpos. Aipatzen den denbora-epeak aurrera egin ahala. (Denbora-epe bat adierazten duen izen baten eskuinean, izenak -en atzizkia hartzen duela). Diskurtso politikoak zaharkitu egin dira denboraren joanean. Mendeen joanean asko aldatu bada ere.
Loturak

Aztergaia: joanean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JOANEAN Yendo, marchando. Ez ianian, ez edanian, ez loan, ez jinian, ez ioanian. Tt Onsa 44. Joanean, bada, zijoalarik, onela zion gure ibiltari gartsuak. "Yendo, pues, caminando". Berron Kijote 42. Gazte denboraz akordatzen naiz / sasoia joanian. Xe 242. Etxerutz joanean. Echta Jos 68. Guardizibillak [zezen] bat iltzen dabe / arin-arin joanean. FEtxeb 99. v. tbn. (jua-) Ud 136. AzpPr 30.

(-en) joanean 185: Aizu (“Korrika bide onetik eta egoki joateaz arduratzen diren furgonetako kideekin ere harreman estua izan zuen, egunen joanean eta kilometroen igarotzean elkar ezagutu ahala”), Deia 11 (“urteen joanean”), Elhuyar (“denboraren joanean”), HABE (“denboraren joanean”), Berria (“Mendeen joanean”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

(-en) joanean 115: Berria 44 (“Azokak sano aldatu dira denboraren joanean”), Herria (“Dabilanari eta ari denari gertatzen, ez oraino harek ere patar guziak ordoki: haxoinetako zainen minberaz izanak zituen zangoak ibiliaren gostuz baina joanean joan ari zitzaion bere mina gogortzen, zoinu gehiagorik gabe”), Juan Garzia 4 (“Pobre zein aberats, denek loterian esku hartze berdina izatea lortzeko irrika hain bidezkoak haserre biziko asaldamendu bat piztu zuen, urteen joanean oraindik ezabatzeke dirauena”), Imanol Zurutuza 4 (“Hala zuen idatzia, agendaren txoko batean: "Egonean egonik ere, joanean goaz”), Mirentxu larrañaga 4 (“Biharamun gauean, berriro ere lubakietarantz gindoazen, joanean, beste ehunka soldadurekin batean, izendatu ziguten gudu-lerroa indarberritzeko asmoz”), Fernando Morillo 3 (“Orain, ordea, bazirudien hori guztia, urte gutxiren joanean, ahaztuz zihoala”), Xabier Amuriza (“Ortziko hodeiak xumetzen direnean ere sortzen dira oinaztuak; zeren, haizeak leunki sakabanatzen eta joanean disolbatzen dituela”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joan sarreran.

joaneko
adj. Kiroletan, bi taldek elkarren aurka jokatu beharreko bi partidetan lehenengoa. Joaneko partidan Eibarrek abantaila handiagoa lortzeko aukera izan zuen.

Aztergaia: joaneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-03-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2005-02-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

joaneko 11: Egin 1996 ("Joaneko aurreneko lau jardunaldietan elkarren kontra ariko diren bi taldeak"), Egunk 1997 eta 1999 9 (adib.: "Bi finalerdietako joaneko partiduak", "Eskuz banaka, adibidez, Herriarenek 18-17 irabazi zion Añorgari joanekoan eta oraingoan Añorgan jokatuko dute itzulikoa"), Athletic Club ("Joaneko partiduan lortutako 5-0 emaitza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FE eta EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

a) zalantzazkoa da osaeraz (ad. + -ko! — non eta ez den joan izenaren eratorri gisa azaltzen); b) hobeto ikustekoa da horren premia (lehen partida / bigarren partida proposatu du I. Sarasolak; eta lantaldeak posible ikusten ditu, adib., joanerako / itzuliko partidak).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-22) Onartu egin da forma, eta adibide batekin jasoko da: "joaneko izlag.: joaneko partida".

joanera
iz. Joatea. San Pauloren joanera Jerusalemera.

Aztergaia: joanera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. joaira.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+e-.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

joaira: uraren joana, joatea; joanera: joatea (pertsonena, adib.).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abiadura.

joarazi, joaraz, joarazten
du ad. Jotzera behartu. Joarazten diete bi belaunez lurra. Itsuari soinua joarazteko.
Azpisarrerak

Aztergaia: joarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

joarazi, joaraz, joarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

joarazi, joaraz, joarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-.

joare
iz. Zintzarria. Behi joarea. Joare mihia. Joare hotsa.

Aztergaia: joare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

joale (joale ots, joale-zulo...) 19 aldiz agertu da: B 1 (Erkiag Arran), EB 1 (Osk Kurl), G 17 (It Fab, Or Poem, Or Eus, SMitx Aranz, TAg Uzt, JMB ELG, Uzt Sas); juale aldaera 6 aldiz: B 5 (Laux BBa, Enb), G 1 (Xe); joare 14 aldiz: IE-ZuAm 10 (HU Zez, Ox, Bar Sup, Barb Leg, Etcham, Larz Iru, Casve SGrazi), EB 4 (Osk Kurl, MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

joal(e) - 3; juale 6, jualdegi 1: EBko ager. bat izan ezik beste guztiak HM; joalte , jualte eta jualtero formek agerraldi bana dute, IE; euskalki hauetan fare (2) eta gare (1) formak ere jaso dira; joare hirutan agertu da, EgAs eta joaregintza behin, G.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: joale (4), joaldun (1), joare (2); AB38: joale (8); AB50: joale (1); joaldun (1); HiztEn: joare, joaredun, joaredunzain; LurE: joare, joaredun.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

Euskaltzaindiaren lehendiko erabakia berretsi, nahiz B, G eta GN -l- den eta Ipar. bakarrik -r-.

joate
iz. joan aditzari dagokion ekintza. Zure joateak egindako zuloa. Zinera joate hutsa bekatu astuna izan daiteke.

Aztergaia: joate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2000-04-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

joera
1 iz. Norbaitengana edo zerbaitetara jotzea; bereziki, barne bultzada, norbait edo zerbait bide jakin batetik jotzera edo molde jakin batez aritzera daramana. Ik. jaidura; isuri2 2. Suak joera gora, harriak, behera. Konfuzioganako joera. Izokinak ibai handi gezetara du joera. Gaur badugu halako joera bat lurreko paradisuan sinestera. Izadiko indarrak jainko bihurtzeko joera. Egiazko lirikarako joera barrendik dator. Hizkuntza bakoitzak badu horretan bere joera. Azkueren joeraren jarraitzaileak.
2 iz. Zerbaiten bilakaerak hartzen duen norabidea. Egungo literaturaren joerak. Joera politikoak. Prezioen joera aztertzeko.

Aztergaia: joera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jogailu
iz. Jotzeko tresna. Gazteak pilotan ari ziren edozein jogailurekin: botila, atabal, bai eta sardeekin ere. || Disko jogailua piztu zuen.

Aztergaia: jogailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

diskojogailu.

jogurt
iz. Bazilo jakin batzuek eragindako hartziduraz lortzen den esnekia, gatzatuaren antzekoa; esneki horren errazio ontziratua. Inork ez du zehazten egunean zenbat jogurt jatea komeni den. Bi jogurt, baten prezioan.

Aztergaia: jogurt

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-08-24)

joia
iz. Bitxia.

Aztergaia: joia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. bitxi.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. bitxi.

joile
iz. Ipar. Jotzailea.

Aztergaia: joile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. jotzaile.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. jotzaile.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile: -o amaituei -tzaile dagokie.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+l-.

joka
adb. Joz, jotzen. Bular joka, Jaunari barkamena eskatuaz. Aizkoraz joka xehatua dute atea.

Aztergaia: joka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

jokabide
iz. Jokatzeko edo aritzeko modua. Ik. jokaera; jokamolde. Bere emaztearen jokabide makurrak minduta. Nire zuenganako jokabidea. Jokabide horri zuzen deritzat. Nire jokabidean zakar samarra naizela? Batasunari buruzko Euskaltzaindiaren jokabidea.

Aztergaia: jokabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jokaera
iz. Jokatzeko edo aritzeko modua. Ik. jokabide; jokamolde. Ez nuen nik jokaera hau espero. Bere amaren jokaeran ikasbide hartuz. Jokaeraz aldatu.

Aztergaia: jokaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

portaera, jokaera.

jokalari
1 iz./adj. Jokatzen zalea dena, dirua jokatzera emana dena. Senar nagi, jokalari eta edalea. Jokalaria izan zen oso, hil arte. Jokalari alfer bat.
2 iz. Joko jakin batean esku hartzen duen pertsona. Osasuna futbol taldeko jokalariak.
3 iz. Antzezlea. Pastoraletako jokalariak.

Esaera zaharrak

Jokalarien lasterra, gora-behera: goratzea hegi erdiraino, beheratzea hondarreraino.

Aztergaia: jokalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

jokaldi
1 iz. Joko batean bereiz daitekeen egite bakoitza; bereziki, jokalari baten txanda bakoitza, edo irabazten edo galtzen den gertaldi bakoitza. Jokaldi bakoitzean hogeita hamar euro baino gehiago ezin joka daitezke. Lehenbiziko jokaldian nola egin dezakezu joko hori? Partidako jokaldirik interesgarrienak.
2 iz. Zerbait lortzeko edo zerbaitetatik onura ateratzeko egiten den gauza, bereziki egintza makurra dena edo inoren kaltean gertatzen dena. Ik. jukutria. Saltzaile batek jokaldi makur bat egin zion. Gaizki atera zaizu jokaldia, ze orain hobetu egin da aitaren eta nire arteko harremana. Semea ere ontziolan sartu duzu; jokaldi bikaina. Jokaldi politiko hori, baina, harrigarria eta susmagarria da.

Aztergaia: jokaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jokalege
iz. Joko jakin bat arautzen duen legea. Ez ditu errespetatu jarri diren jokalegeak.

Aztergaia: jokalege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jokaleku
1 iz. Jokatzeko lekua. Donostia izango da trontzalarien jokalekua.
2 iz. Antzerki lan bat jokatzen den lekua; bertan irudikatzen den lekua. Jokalekua plazan eraikitzen zuten taulaz. Jokalekua: Kaliforniako ostatu-barne bat. || Bakezko eta demokraziazko jokalekua ekarriko duen akordio politikoa.

Aztergaia: jokaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jokamolde
iz. Jokabidea. Giza jokamoldea arautzen duten legeak.

Aztergaia: jokamolde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jokarazi, jokaraz, jokarazten
du ad. Jokatzera behartu. Inoiz ikusi ez zuen dantza bat jokarazi zion.

Aztergaia: jokarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jokarazi, jokaraz, jokarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jokarazi, jokaraz, jokarazten.

jokatu1, joka/jokatu, jokatzen
1 da/du ad. Joko jakin batean aritu; jokoan jardun. Ik. egin1 9; aritu; jardun1; ibili1 4. Sagardoa galanki edango dugu, tokan jokatzen dugun bitartean. Pilotan, musean jokatu. Harri txikiarekin jokatu nahi dute. Harria nork gehiago altxatu jokatu genuen. Taldeak ondo jokatu zuen igandean. Gaitezen joka, gaitezen dantza eta josta. Makila bat eskaintzen dio, joka dadin haren kontra.
2 du ad. Apustu egin. Afaria jokatu zuten musean. Peru Odolkik lepoa nahi zuen jokatu. Mila pezeta jokatu zituen loterian. Nahi adina diru, bi bati jokatuko ziola. || Usurbilen dema bat aurten da jokatu. Bi ahari joko dira Bizkaian jokatu.
3 du ad. Zezenez mintzatuz, zirikatu eta, datorrenean, haren erasoa antzez saihestu. Ik. toreatu. Sei zezen jokatuko dira gaur Azpeitiko plazan. Hiltzeko zezenak jokatu ziren. Horixe egin behar baitzuen: aurrez aurre zuen zezenarekin jokatu eta zezena bera jokatu.
4 da/du ad. Norbaitekin edo egoera jakin batean, aipatzen den moduan aritu edo jardun. (du aditza denean nor osagarririk gabea da). Ik. portatu; gobernatu. Era lotsagarrian jokatu dugu maiz kultura gaietan. Zer diote gure aitzinekoek, nola jokatu dira, zer egin dute? Ederki jokatu dira. Langileekin bakea nahi duen ugazabak garbi jokatu behar du. Oker jokatu ote zuen bere emaztearekin? Buruz eta zentzuz jokatu zuen Erromak auzi horretan.
5 du ad. Norbaiti bere kalterako zerbait egin. Ederra jokatu didak! Jokaldi makurra jokatu diote.
6 du ad. Antzerkiaz edo kidekoez mintzatuz, gertaerak antzezleen bidez irudikatu. Ik. antzeztu. "Iparragirre" pastorala jokatu zutenak. Bakarrizketa bat jokatzeko. || Dantza bat jokatu.
7 du ad. Antzerki lan edo film batean, pertsonaia baten rola egin. Zortzi aktorek 38 pertsonaiaren rolak jokatuko dituzte.
8 du ad. hizkl. Aditz baten adizkiak, hurrenez hurren esan edo idatzi; aditza, aspektu, modu, aldi eta pertsona markak agertzen dituela erabili. Aditz laguntzailea jokatu.
9 du ad. Ipar. Abere arrak emea estali. Ahariak ez du ardirik jokatu behar, hiru urte bete aitzinean.

Aztergaia: jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jokatu, joka, jokatzen. 1 du ad.: dirua jokatu du. 2 da/du ad.: era lotsagarrian jokatu dugu/gara.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jokatu, joka, jokatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremua. (Hizk.) 'aditza jokatu'" (1993-02)

jokatu2
1 adj. hizkl. Aditzez edo adizkiez mintzatuz, aldi edo pertsona markak dituena. Euskararen adizki jokatuek pertsonarekin eta numeroarekin komunztadura egiten dute eta marka horiek adizkietan islatzen dira.
2 adj. hizkl. Perpausez mintzatuz, adizki jokatua duena. Euskarazko perpaus jokatuetako subjektu eta osagarriak. Azkeneko bi liburukietan mendeko perpaus jokatuak aztertu dituzte.

Aztergaia: jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jokatu, joka, jokatzen. 1 du ad.: dirua jokatu du. 2 da/du ad.: era lotsagarrian jokatu dugu/gara.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jokatu, joka, jokatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremua. (Hizk.) 'aditza jokatu'" (1993-02)

jokatugabe
1 adj. hizkl. Aditzez mintzatuz, aldi edo pertsona markarik ez duena. Aditzak jokatuak nahiz jokatugabeak izan daitezke; jokatugabeak ikusiko ditugu atal honetan.
2 adj. hizkl. Perpausez mintzatuz, adizki jokaturik ez duena. Aditzoina aditz izena eta partizipioa baino gutxiagotan ageri da perpaus jokatugabe hauetan. Baldintza-perpaus jokatuak eta jokatugabeak.
jokatzaile
iz./adj. Jokalaria.

Aztergaia: jokatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2000-04-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-lari/-tzaile.

jokatze
iz. jokatu aditzari dagokion ekintza. Jan-edan galgarri, jokatze gaizto, tratu makurrak.

Aztergaia: jokatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

joker
iz. Zenbait karta-jokotan, jokalariari komeni zaion balioa hartzen duen karta. Ik. komodin. Mahukapean joker bat gordetzen zuen beti.

Aztergaia: joker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: komodin (Heg.), joker (Ipar.); Zehazki: joker; ez dugu aurkitu ap. HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): comodín; it (S. Carbonell): matta; fr (DLLF): joker; en (Collins): joker; de (Langenscheidts): Jolly.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak.

Sinonimoa(k)

Sin. komodin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): joker Sin. komodin.

joki
iz. Abereentzako janari mota, ote xehatua artoarekin edo arbi zatiekin nahasiz egiten dena.

Aztergaia: joki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: "v. joiki".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(abereentzako janari-mota).

joko
1 iz. Atsegin hartzeko, eta, askotan, tartean dirua dagoela, egiten den jarduera arauduna, batek edo batzuek irabazten eta beste batek edo beste batzuek galtzen dutena. Ik. jolas; josteta. Pilota-jokoa. Erreboteko joko handia. Euskal jokoak. Herri jokoak. Aizkora-jokoa. Makina bat ahari joko irabazi eta galdutako baserritarra. Aritzen dira denbora puska batean karta-jokoan.
2 iz. (Dirua jokatzearen aldeari begiratuz). Jokoa debekatu, baimendu. Jokoa ez da errenta. Etxe asko hondatu ditu jokoak. Jokorako ohitura. Jokoan ondo larrutu omen dute. Jokotik aberastea. Joko galgarriak.
3 iz. Joko batean, bereziki mahai-joko batean, aritzeko behar diren pieza eta tresnen multzoa. Olentzerok Trivial jokoa oparitu dit.
4 iz. Jokoarekin halako antza duen ariketa. Poesia deitzen den joko bitxi hori. Maite joko luze eta korapilatuak.
5 iz. Musean, lau karten artean hogeita hamar baino gehiago izatea. Jokorik baduzu?
6 iz. Pilota-joko batzuetako partida banatzen den zati bakoitza. Partida egiten da honenbeste jokotara; maizenik hamahirutara.
7 iz. Aditz-jokoa. Ik. flexio. Joko sintetikoaren erabilera atzeraka joan da euskararen historiaren hasiera-hasieratik.

Esaera zaharrak

Jokoa ez da errenta. Jokorik hoberena gutxien dirauena.

Aztergaia: joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

truke (karta-jokoa).

Jatorrizko forma

joko; bolajoko; etxagintza-joko; xake-joko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: jokoan egon,jokoan izan, jokoan jarri, joko-etxe, joko garbi, joko-lagun .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " joko / joku: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

joko antolatzaile, joko-antolatzaile
iz. kirol. Saskibaloian eta kideko jokoetan, erasoaldia antolatzen eta zuzentzen duen jokalaria. Torontok bost urterako berritu dio kontratua Jose Calderon Tau Baskoniako joko-antolatzaile ohiari.

Aztergaia: joko-antolatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): joko-antolatzaile 45: Berria 34 (adib.: “Julius Jenkins joko-antolatzaile estatubatuarrak hilabete pasa darama jokatu gabe hankako lesio batengatik”), EiTB 10 (adib.: “Caja Laboralek Taylor Rochestie joko-antolatzailea fitxatu du”), Argia (“Kontua ez da joko-antolatzaile, hegaleko edo pibot baten bila zabiltzan soilik, beste elementu batzuek erabakitzen dute fitxaketa”); joko antolatzaile 327: Berria 303 (adib.: “Blums joko antolatzailea fitxatu du Bilbo Basketek”), EiTB 24 (adib.: “Caja Laboralek Thomas Heurtel joko antolatzaile frantziarraren fitxaketa baieztatu du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: joko(-)antolatzaile 75: Berria 74 (adib.: “Are gehiago joko antolatzaileak Bidorretaren eraso jokoan duen garrantzia ikusita”), Herria (“Igandean, goizeko 11-k eta erdietarik harat, Donibane Lohizune eta Ziburun, estropadak, Itsas-Kirolak eta Ur-Joko antolatzaile”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joko sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

joko arau, joko-arau
1 iz. pl. Joko jakin batean aritzeko bete behar diren arauak. Euskaldunek beren tokira moldatu zuten pilota-jokoa eta hainbat gauza aldatu zituzten: jokalekua, joko-arauak, pilota, jotzeko tresnak eta abar. Joko arauak hautsi.
2 iz. pl. Egoera jakin baterako ezarritako arauak. Bozetako joko-arauak aldatuta, zerrenda bozkatuenak beti izango du gehiengo osoa legebiltzarrean. Joko arau demokratikoak errespeta ditzaten besterik ez dugu eskatzen.
joko etxe, joko-etxe
iz. Dirua jokatzen den etxea. Ez kartarik hartzeko, ez joko etxera joateko.
joko garbi
1 iz. Azpikeriarik gabeko jokoa. Anton. azpijoko. Etsaiak aurpegiz aurpegi eta joko garbian ezin menderatu dituztenean. Hori ez da joko garbia.
2 iz. Atxiki txikia. Ezker ederra erakutsi zuen errebotean eta joko garbian.

Aztergaia: joko garbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. atxiki txiki.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-garbi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

joko sarrerari dagokion azpisarrera.

joko lagun, joko-lagun
iz. Karta-jokoan aritzeko laguna. Sartu zen ostatura eta berehala egin zituen joko-lagunak.
jokoa egin
1 du ad.-lok. Aipatzen den eran jokatu edo aritu. Bi pilotariek antzeko jokoa egiten dute eta partidaren hasieran oreka izan zen nagusi. Athletic-ek goi mailako jokoa egin du. Akordioetarako aukerak irekita dauden garaian, alderdi bakoitza bere jokoa egiten ari da.
2 du ad.-lok. Aipatzen den jokoan aritu. Indar lehia da ekidin nahi izan duguna hastapenetik; adibidez, ur puxiken jokoa egin dugu.
3 dio ad.-lok. Norbait, oharkabean, beste norbaiten interesen alde aritu. (-i atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Ez dute egokitzat jotzen kondenaren bidea, hain zuzen ere, sistemari jokoa egiten zaiolako. Orduan, kontuz, ea nori ari garen jokoa egiten. || Ipar. Iragana ukatzea etsaiaren jokoa egitea da. Baina Darfurren gerrak jarraitzen du; nor axolatzen da?, gobernuak?, diktaduren jokoa egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak?

Aztergaia: jokoa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-05-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'norbaiti jokoa egin' gisako 3: X. Mendiguren B. ("Partiduak, erreboluzioaren kontrako zirela aitortuaz, kapitalismoari jokoa egin"), Azurm ("Onenean ere, ezkerkeriaren erreazioari jokoa egitea, iruditzen zaio"), Euskadi Obrera 1978 ("Beste era batera esanez, nork egin dion jokua Nafarroako UCDri, bere proposamendua [...] aurrera eramateko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jokoa egin : DFrec 4 (ZArg: "xxko sozialismoak jokoa egiten dio", "kapitalismo zaharrari eta bere eusleei jokoa egitea da", "gazteria jestio orotatik arbuiatzea burgesgoari jokoa egitea izanen litzateke", "independiente bezala agertzea gobernuari jokoa egitea da") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Baztertua (edo kalko saihestekoa).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

jokoan
adb. Karta-jokoan. Debekatua zegoen jokoan aritzea edaria saltzen zen lekuan. Ostatu batean jokoan hasi ziren.
Loturak

Aztergaia: jokoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

JOKOAN a) Jugando (a un juego de azar). * Beti zeonzen / Satanasekin jokuan, / pensamentuok / ifini baga zeruan. Lazarraga 1199v. Hek guztiak iokoan, ian edanean eta arloterian gasta balitza. Ax 164 (V 110). Noiz sori den iokoan edo danzetan haritzea. SP Phil 375. Jolasean, jokoan, lotan, eizean ibiltea. Lar SermAzc 55. Jai ta igande beretan anitz dabilza tripazanzan, jan-edan luzean, danzan, jokoan. Mb IArg I 117. Egunik geiena jokoan, dantzan, ordi-lekuetan emon dozunez. Añ EL1 130. Lanen pitinik egin gabe aste osoak jokuan igarotzen zituztela. Izt C 68. Bere aurrian jokuan diardugulako. Ur MarIl 92. Ostatü batetan jokian hasi zirela. Ip Hil 86. Bertze batzu badire jokoan ari direnak. Zerb Metsiko 56. Itzal balzdun ordi mindubak / jokuan dabiltz mai-ganetan. Laux AB 94. Etzan nolanaiko jokalaria izan bear, arekin aurrez aurre jokoan asteko. TAg Uzt 170. Jokuan ari ziren maira inguratzeko. Etxde JJ 206. Jokuan egozan arraiuok; musian gogotsu, enbidoka ta ordagoka. Bilbao IpuiB 242. Diru pizer batzuk ere irabaziak baititut yokoan. Izeta DirG 109. Arratsaldero, lanak utzi ondoren [...] jokoan aritzen omen itun biak. Ataño TxanKan 109. Non zinen bart? Jokoan, adiskideren baten etxean? MEIG IX 108. v. tbn. Gç 166. Ch I 23, 7. Brtc 67. Mg CC 190. AA I 578. Zav Fab RIEV 1909, 38. Gy 298. Elzb Po 207. Azc PB 214. CatJauf 16. JE Bur 103. Or Tormes 107. Ibiñ Virgil 102. NEtx LBB 66. Jokuan (correspondiente a los temas joko o joku): CatLan 89. Gco II 75. fB Olg 29. Astar II 65. Xe 256. AB AmaE 212. Kk Ab I 17. Otx 59. SM Zirik 70. Salav 14. Jokian: Egiat 166. AstLas 16. Arch Fab 239. b) (Con verbos como ezarri, ipini, etc.). En juego, como apuesta. * Iokoan ezarten diren gauzen balioa. SP Phil 367. Jokoan bere edo partidaren ahalaz gehiago ezartzen dutenek. Brtc 65. Debekatua dago legeak diona baño geiago jokoan ipintzea. AA II 75. Lau milla duro señale, ogei milla jokuan. EusJok II 31. -- (Fig.). En riesgo. * Semeen bizia jokoan zebillelako. Ataño TxanKan 225. Bizia bera be jokuan ipiñi biar bada be. Gerrika 279. c) Interviniendo. * Bainan etzen hura gatik ixurtzen odola. Lurraren aitzakian, urgulua eta nausi izan nahia ziren yokoan. Hb Egia 44. Eta erantsi beharko da era bateko baino gehiagotako kausak dabiltzala dudarik gabe jokoan. MEIG VI 51. JOKOAN EGIN (V-gip, G-goi-azp, B, BN-arb; -uan V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 183. Jugar a cartas. "Jokuan eiñ, jugar los cuartos. Jokuan eitten eben Ondamendin goiz aldera arte" Etxba Eib. "Urtero eitten dou jokuan Gabonetan" Elexp Berg. * Eragotzitako lekuban jokuan egitia. fB Olg 30. Jokuan larregi ein. SM Zirik 102. An egon giñan. ganbarako belar pillan jokuan egiñez, zortzi bat egunean. BBarand 134

LB: jokoan egin 5, jokoan izan 41, jokoan jarri 41; EPG: jokoan egin 8, jokoan izan 32, jokoan jarri 52; ETC: jokoan jarri 568.

Bestelakoak

jokoan 1 adb. Arriskuan, galtzeko edo irabazteko egoeran. (egon, izan edo jarri bezalako aditzekin erabiltzen da). Bizitza bera jokoan zegoen. Bi etxe horien jabegoa da jokoan. 2 adb. (ari, egin eta kideko aditzekin). Karta-jokoan. Urtero egiten dugu jokoan gabonetan. Debekatua zegoen jokoan aritzea edaria saltzen zen lekuan. [s.u. joko]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

jokoan 1 azpisarrera erabat ezabatzekoa da, jokoan egon, jokoan izan eta jokoan jarri azpisarrerak sortzea proposatu da eta. jokoan 2, berriz, hurrengo bilerarako prestatuko dugun proposamenaren barruan jasotzekoa da; mahai-jokoak, jolasak eta kirolak sailekoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

jokoan 2 adierari dagokionez, utzi dagoena, oharra kenduta (2022-01-11). Hemendik aurrera jokoan soila izango da jokoan1 ezabatzea erabaki denez.

jokoan egin
ad.-lok. Karta-jokoan jokatu. Urtero egiten dugu jokoan gabonetan.

Aztergaia: jokoan egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JOKOAN EGIN (V-gip, G-goi-azp, B, BN-arb; -uan V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 183. Jugar a cartas. "Jokuan eiñ, jugar los cuartos. Jokuan eitten eben Ondamendin goiz aldera arte" Etxba Eib. "Urtero eitten dou jokuan Gabonetan" Elexp Berg. Eragotzitako lekuban jokuan egitia. fB Olg 30. Jokuan larregi ein. SM Zirik 102. An egon giñan. ganbarako belar pillan jokuan egiñez, zortzi bat egunean. BBarand 134.

adib.: jokoan 2 adb. (ari, egin eta kideko aditzekin). Karta-jokoan. Urtero egiten dugu jokoan Gabonetan. Debekatua zegoen jokoan aritzea edaria saltzen zen lekuan.

jokoan egin 1: Berria (“Gero, bazkaldu, eta karta jokoan egin behar bada, partidatxo bat jokatu, edo playstation -ean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jokoan egin 3: Ramon Saizarbitoria (“Ikasi bai, baina ezin du beste inorekin jokoan egin, pokerrean dakien beste zakurrik ez dagoelako”), Pedro Alberdi (“Gaur ere jokoan egin gabe gelditu behar al dugu?”), Jose Morales (“Eta, aurkitu ez bazuen ere, jokoan egindako okerrak jadanik ez zion ez amorrurik ez haserrerik eragiten; are gehiago, ozen mintzo zitzaion zerbait on eta ezustekoaz, hiltzat emandako adiskide min bat onik eta osorik, bizirik eta irribarretsu agertu balitz bezala”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada eta aski da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da jokoan sarreran.

jokoan egon
ad.-lok. Arriskuan egon, galtzeko edo irabazteko egoeran egon. Bizitza bera jokoan zegoen.

Aztergaia: jokoan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jokoan egon (eta jokuan egon 1) 12: SM: "bizitza bera jokoan zegoenekoa"; T. Sarasola: "Azken batean, Ipar eta Hegoaldekoen arteko harremanen aldaketa da jokoan dagoena"; SEIE: "Galderak eta erantzunak daude jokoan, baina, erantzunak aukeran daude"; J.J. Uranga: "Hemen jokoan dagoen arazoa ez da eguneroko tentazioena; azken proba edo tentaldi handia baizik"; R. Garate: "Dena dago, haurtxoarengan, jokoan"; DV Zabalik 1989: "Zer kontzientzia eta borrokamen daukagu kontsumitzaileok eta nekazariok Europako janari-merkatuan jokuan dauden estrategia eta politiketan esku hartzeko?"; J. Agirre: "Herriaren izen ona jokoan bailego bezala egiten du jendeak lan"; J. Otaegi: "Bi gerrate eta atzerri bizitza urduria daude hor jokoan"; J.R. Bengoetxea: "gure jarrera edo iritzi morala dago jokoan eta ez gure ezagutza"; A. Iturbe: "Nere etorkizuna jokoan dagoen momentuan, ixo!"; A. Iban: "Milioiak jokoan daudela askotan (...) jakinik, ez litzateke arraroa erantzun bortitza dutenekin topo egitea"; Berba: "Karrera bat dago jokoan".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jokoan egon : DFrec 1 (ZArg: "erabaki lezake jokoan dagoen hauzi larri garrantzitsu honen irtenbidea") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

Hegoaldeko testuetan bakarrik jaso da, baina onartzeko modukoa iruditzen zaio J-L. Davanti, denek ulertzen dutenez (frantsesez ere badago parekoa: être en jeu).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Bizitza bera jokoan zegoen adibidea hemen jaso.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

joko sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bizitza bera jokoan zegoen.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joko eta egon sarreretan.

jokoan izan
ad.-lok. Arriskuan izan, galtzeko edo irabazteko egoeran izan. Bi etxe horien jabegoa da jokoan.

Aztergaia: jokoan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan jokoan izan 'actuar' adierakoa: Hb Egia ("Bainan etzen hura gatik ixurtzen odola. Lurraren aitzakian, urgulua eta nagusi izan nahia ziren yokoan"); ez dugu jokoan jarri esapiderik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jokoan izan 9: Elhuyar ("Zein magnitude fisiko ditugu jokoan oraingoan? Indarra, lehengo pisu bera, 60 kp; baina ukipen-gainazala ez da bera"), Egunk 1991 eta 1997 3 (adib.: "Udalak, Batzar Nagusiak eta Diputazioak eta Nafarroako Parlamentua eta Gobernua jokoan dituzten hauteskundeak"), A. Alonso ("Azkoitiako 6-0ko emaitza berdintzeko zorian izan zen Segura, baina jokoan zen puntuetako bat galdu zuen Zestoaren mesedetan"), G. Markuleta ("Bizitza edo patua — ondare hutsalak / baino zerbait gehiago dut jokoan"), I. Galarraga ("Eta nagusigoa jokoan zuen gerra honek bien porrota ekarri zuen"), Touring ("Hamaika pezeta zituzten jokoan, bat jokalari bakoitzeko"), P. Urzelai ("Gaurko negoziatzaile nagusiak PP eta PSE-EEkoak dira: Arabako aulkiak dituzte jokoan"); jokoan jarri 11: X. Lete ("Iritzi politiko, gizartetsu eta moralak jokoan jarriko ditugu"), Kirolak 1975 (""Match-ball": Partiduaren martxaren arabera, hartan azken pilota izan daitekeena jokoan jartzea"), T. Sarasola ("Estatu Batuen sinesgarritasuna da hemen jokoan jartzen dena"), Hemen 1987 eta 1988 2 (adib.: "Baina gatozen orain [...] jauregiko konspirazio eta ego desberdinen arteko batailak sortarazten dituzten ataletara, izen propioak jokuan jartzen dituzten horietxetara"), M. Lopez ("Ikuspuntu horiek berekin daramatzaten helburu eta metodologiak direla hemen jokoan jartzen direnak"), X. Mendiguren B. ("Paepcke eta Heidelbergeko Eskolakoentzat itzulpengintza-konpetentziak itzultze prozesuaren funtsezko faktore gisa ulertzea eta xede-hizkuntzaren arabera taiutzea hartzen ditu bere baitan, horretan itzultzaileak munduarekiko bere esperientzia eta aurrejakitea jokoan jartzen dituelarik"), UnescoAlb 1992 ("Egokipen-mekanismoak jokoan jartzeko behar den testuinguru soziokulturala"), Umandi ("Geron aldetik egoki ta bearrak diran eragipenak jokoan jarri ez ditugulako"), GaztEntz/7 ("Gorputz osoa jokoan jartzen duen ariketa fisikoa eragiten duen kirola da"), J.M. Zalakain ("Argia Kooperatiba bultzatu zutenek, ordea, aitortu beharra dago, horixe egin zuten: ekonomia pertsonala jokuan jarri").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jokoan izan : DFrec 1 (ZArg: "bizi ala hil jokoan denean"); jokoan jarri : DFrec 2 (Sindikatoak nolakoak dire: "sistema biak jokoan jartzen dituztela frangotan"; Egin: "munduko oilar pisukoen tituloa jarriko du jokoan") // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Bi etxe horien jabegoa da jokoan adibidea hemen jaso.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

joko sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joko eta izan sarreretan.

jokoan jarri
ad.-lok. Arriskuan jarri, galtzeko edo irabazteko egoeran jarri. Bost pertsonaren etorkizuna horrela jokoan jartzeko eskubiderik ez dagoela.

Aztergaia: jokoan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2003-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jarri: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

joko sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joko eta jarri sarreretan.

jokoan sartu
1 da/du ad.-lok. Kiroletan, jokoan parte hartu, jokoan eragin nabarmena izan. Izarrak aurrelariak ziren, eta bere aurrelaria jokoan sartzea lortzen zuen bikoteak asko zuen irabazia. Arretxe II.ak ederki aprobetxatu zuen sakea eta ez zion Lekuineko pilotariari jokoan sartzen utzi. Sakea berreskuratu eta jokoan sartu zen. || Jokoan gutxi sartu arren, aukera izan zuenean, gola maisuki sartu zuen. Aurrelaria nahi baino gutxiago sartu zen jokoan.
2 da ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek gertaera, ekintza edo kideko batean eragina izan edo esku hartu. Hainbat faktore sartzen dira jokoan. Hor sartzen da jokoan poesia. Txina ere sartuta dago jokoan. || Ez naiz zure jokoan sartuko. Ez dut haien jokoan sartu nahi; musika egiten dut nahi dudalako, ez dirua lortzeko.

Aztergaia: jokoan sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Bi adiera bereizi: kirolekoa eta irudizkoa (politikaren jokoan sartu edo halakoren bat).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joko eta sartu sarreretan.

jokora
adb. Musean, jokoaren apustuan. (irabazi, galdu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Museko jokaldi guztietan irabazteko kartak zeuzkan: txikira, handira, pareetara eta jokora. Txikira esku bat edo beste irabaziz, baina pareetara, jokora eta handira galduz, behin eta beste behin.
Loturak
jokozain
iz. kirol. Kiroletan, arauak betearazten eta epaile lanak egiten dituen pertsona.

Aztergaia: jokozain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: jokozain 1 'Coime, el garitero de la casa de juego' Lar; 2 Arbitro, Herr 1-11-1956: "Ea pilota partidetan behar litaken jokozain bat".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jokuzain 1, Kuxkux/2: "Jokuzainak 'uretara!' esaten duenean, denek uretara salto egin behar dute eta 'lehorrera!' esaten duenean, ba, lehorrera".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jokozain : AB38 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jokozain : ElhHizt, HiruMila, XarHizt, Casve EF (joküzain), DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal árbitro / arbitre beste hiztegietan: ElhHizt: arbitro, jokozain, kirol-epaile, jujari (pilotan) // HiruMila: epaile, tartekari, arbitro, jokozain, juez, juje // Lur EG/CE eta EF/FE: epaile, ebazle // XarHizt: epaile, (de jeu) jokozain // Casve FE: (jeu) xedazale, (juge) arteskü, bitarte, (libre-) haütabide, haütesmen // HaizeG FB: antolatzaile, jujari, juje, trenkatzaile, (médiateur) bitarteko, arteko, ararteko // T-L LFB: juje, jujari; (médiateur) artekari, bitarteko // PMuj DCV: (mediador, tercero) antolatzaile, epaile, artekari, bitarteko; (en los deportes) epaile.

Erdaretako formak

fr (DLLF): arbitre; it (S. Carbonell): arbitro (libero, padrone assoluto di fare); arbitro (Giur.); en (Collins): arbiter, arbitrator; (tenis, etc) umpire; (boxeo, futbol etc) referee; de (Langenscheidts): Schiedsrichter.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "jokozaina = árbitro / a de juego".

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

ia erabili gabea da, baina ongi eratua; eta ez du trabarik egiten.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

jokozale
iz./adj. Jokatzen zalea dena, dirua jokatzera emana dena. Ik. apustuzale; jokalari. Jokozale amorratua da.

Aztergaia: jokozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jokozale 2: I. Mendiguren ("Eta ezin ni guzti honetaz harritu, ikusi nuenean zenbat gortemutil, lekaio, gurtzain, jokozale, arrabitari, antzezlari, kapitain eta ebasle zegoen tartejarrita oinordeen segidan"), Baietz ba! ("rockzalea, jokozalea, apustuzalea, bertsozalea"); joku-zale (eta ezpata-jokuzale) 2: Agur 1974 ("Euskaldunok, joku ta jolas-zaleak gara oiñetatik bururaiño"), X. Odriozola ("Ez dago borrokarik, ez dira ezpata-jokuzaleak, ez dute ardorik edaten, ez ere lo-belarrik erabiltzen, eta ez dute dirurik jokatzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jokozale : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jokozale : HaizeG BF (joueur), Lh DBF (1 joueur, qui aime à jouer; 2 joueur, pour l'argent), PMuj DVC (joko-zale: tahúr, jugador); joküzale : Casve EF (joueur) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

jolas
1 iz. Atsegin edo atseden hartzeko jarduna, olgeta, jokoa (dirurik jokatzen ez dena) edo kirola. Ik. josteta; joko. Haurren jolasei begira egoten zen. Euskaraz jolasean, euskaraz lanean. Euskal abesti, dantza eta jolas garbiak. Gaurko jolasetan garrantzirik handienetakoa duena zinema da. Neskatxen eta mutilen bilerak, jolas eta hitz egite lotsagarriak. Ez dute atseden eta jolas beharrik. Maite jolas arin bat. Haragizko jolasetara iraultzen da gehienez, gogo gaiztoz bezala. || Haren azken zinema lana irudimen jolas arin bat da. Jolas bertsoak ondu zituen Larramendik.
2 iz. Solasa, hizketa.

Aztergaia: jolas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jolas, ik. solas [solas hobestekoa da].

Jatorrizko forma

jolas, jostaketa; josteta, jolas.

Jatorrizko forma

jolasak, jolastoki.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: jolasean (ibili, ari izan...), jolas egin, jolas(-)ordu, jolas(-)parke.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

jolasean {ibili, ari izan...}, jolas egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Ez 'joko'" (1993-02)

jolas egin
ad.-lok. Jolasean jardun. Ik. jolastu. Haur jostailu bat bezala hartu haute jolas egiteko. || Nahi adina jolas egin dun nirekin. || Hari bati eragin eta katuari jolas eginarazten nion.

Aztergaia: jolas egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

jolas lagun, jolas-lagun
iz. Jolasean aritzeko laguna. Ik. jolaskide. Txikitako adiskidea zuen Telleria, jolas laguna. Nahi al duzu beste jolas lagun bat aukeratu?
jolas ordu, jolas-ordu
iz. Jolaserako denbora; ikastetxeetan, eskola-saioen artean hartzen den atsedenaldia. Ik. jolasaldi; jolasgarai. Hamarretatik hamar eta erdietara dute jolas ordua.

Aztergaia: jolas ordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-04-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra s.u. jostaldi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

jolas parke, jolas-parke
iz. Jolaserako eta jostatzeko instalazioak dauzkan barrutia. 1955ean lehen jolas parkea sortu zen Kalifornian: Disneyland.

Aztergaia: jolas parke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

konposatu arruntak.

jolasaldi
iz. Jolaserako denbora. Gero ordubeteko eskola eta ondoren jolasaldia.

Aztergaia: jolasaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jolasbide
iz. g. er. Jolaserako bidea; josteta.

Aztergaia: jolasbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jolas(-)bide (eta jolaspide 1) B-G 6: Kk Ab I ("Orain jolasbidian igarkixunakaz asten bagara, Jainkua zirikiatzia ixango da"), Eguzk GizAuz ("Baltsakeria irakasteko baño ames bitxiz gizonai jolasbidea emoteko egiñak obeto dirudie [Mororen Utopia eta Kanpanillaren Eguzki-Uria]"); Xe ("Jolas-bidia jarri / digu kanturako"), Inza Azalp ("Jolasbidez bezala lurra landa bear zuan nekerik gabe"), Tx in Imaz ("Au da jolas-bidia / ipiñi deguna"), MAtx Gazt ("Aberekeriz jolasak indartu, lizunkeria jolaspide jarri") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, JFlor: "Bertsolarien kantuzko jolasbidea", "Bertsolarien jolasbidea"; Otag EE 1880: "Zeren gure baserritarrari sekula etzaizka aztutzen aoz ao ikasten dituen jolasbideak".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jolas(-)bide (eta jolaspide 1) 9, B 1 eta G 8: Kk Ab (OEHko testuinguru berean); A. Arzac ("Bersolaien jolasbidea"), El Día 1932 ("jolas-bide ederrak daude: ping-pong, kartak, irratizkiñ-tramankulua, eta abar"), ADonostia ("Sentarteko jaietan, eztai, bataio, erri jaietan, eta abar, jolasbide bakarra auxe zuan beraz, dantza"), Lab ("Latiñezko 'ludus' itzetik, guk euskeraz 'jostari' edo jolas bidea deitu genezakeana"), J.L. Iriarte 2 ("Oraiñaldian ba-ditugu eskuera milla eratako jolasbideak", "Eta jolasbide jatorrik asmatu zuten"), R. Zapirain ("Zenbait eta zenbait mutikok or aurkituko dituzte ezpairik gabe, beren ikastoletako jarraipen bat jolasbidez eta batez ere eziketa bidez"), Garm Inauteria ("Nereganaño eldu dira Tolosako urian jolaspide aitzakiz gertatzen diren geiegikeri ta neurriz-gorakoen berri, zezen enbolatu, dantzaldi ta beste jolasak direla ta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jolas-bide : PMuj DVC (1 -medio de- diversión, recreo, pasatiempo; 2 motivo de habladurías) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-s+b-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

jolasean
adb. Jolasten. Ez nauk jolasean ari. Neska-mutilak elkarrekin jolasean badabiltza. Jolasean dabiltza bildotsak soroan. Jolasean hasi zena benetan bukatu zen.
Loturak
jolasgarai
iz. Jolaserako garaia edo denbora-tartea. Ik. jolas ordu; jolasaldi. Jolasgaraian gozokiak eskaini nizkien irakasleei eta ikaskideei.

Aztergaia: jolasgarai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: recreo (tiempo).

Ongi eratua da

forma berri eta egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-garai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

jolasgarri
1 iz. Jolaserako erabiltzen den gauza. Ibilera hauek ziren haien jolasgarri kutunenak. Jolasgarritzat hartzen den egitekoa.
2 adj. Atsegingarria. Joko jolasgarria.
3 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Zoro-ergelak, inoren atsegingarri eta jolasgarri izaten direnak, etxekoentzat ondo negargarri izaten dira.

Aztergaia: jolasgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-s+g-.

jolasgune
iz. Jolastokia, jolaserako gunea. Liburutegi txiki bat, haurrentzako jolasgunea eta bilerak egiteko gelatxoa. Gaddafiren bunkerra zena, izuaren sinboloa urte luzez, jolasgune bilakatu da tripoliarrentzat.

Aztergaia: jolasgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh75 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu jolasgune formarik.

jolasgune 75: Aizu 4 (“Horrenbestez, parkea sei alorretan dago banatuta: Terrasauro, Jurasikoko dinosauroak ikusteko; basapiztien Gastornisland lorategia; lehen aipatutako Chavarri jauregia; txikienentzako, Dinotxiki jolasgunea”), Argia 7 (“2007an, ordea, gazteok beren gain hartu zuten komertzioa, dendaz gain dauzkana egunero inguruko baserrietaraino banaketan iristen den kamioia, herriko ostatu bakarra eguneroko otorduak ere eskaintzen dituena, liburutegi txiki bat, haurrentzako jolasgunea, bilerak egiteko gelatxoa...”), Berria 14 (“Azken urteetan Bilboko Udalak hartutako neurriek ez dute bermatzen basoak leheneratzea, Quintelaren arabera; uste du landa eremuak jolasgune bihurtu baino ez duela egin”), Deia 4 (“Morgako Udalak umeentzako jolasguneak berrituko ditu”), DiarioVasco 6 (“Haur ttikienentzat jolasgune berezi bat egongo da eta marrazkiak egiteko aukera ere izango dute bertaratzen diren haurrek”), Euskal Herriko Agintaritza (“Jolasguneetan (parke tematikoetan, esaterako) edota aisialdirako edo dibulgaziorako guneetan”), EiTB 7 (“Helburu nagusia jolasgunean zehar ahal bezain puntu gehien lortzea izango da, baina beste arau batzuk izango ditu”), Elkar 3 (“Bien bitartean Fausto, nahastea aprobetxatuz, jesarlekutik altxatu, jolasgunearen ezkerraldean une batez bakarrik geratutako gurditxora arin hurreratu, barruan zegoen ume txikiari oratu eta ziztu bizian eman zion ihesari ondoko arbolen artetik”), Consumer 21 (“Haur parkeak: 132 jolasgunetako 739 tresna aztertu ditugu, Espainiako 18 hiritan“), Goiena 7 (“Skatepark berria inguru horretan egiten ari diren jolasgunearen elementuetako bat da, baina ez bakara; xake eta ping-pongeko mahaiak ere jarriko dituzte, besteak beste”), Laneki (“Askatasun-giro hartan, elkarteak, fundazioak, auzo etxeak, kultura etxeak, herriko unibertsitateak, jolasguneak... sortu ziren”); jolas(-)gune 33: Berria 3, Deia, DiarioVasco 5, Euskal HerrikoAgintaritza 4, EiTB 4, Consumer 4, Goiena 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jolasgune 1, Pello Zabala (“Aurrerapenak abantan doazen hainbestean, tximistarentzat jolasgune gehiago prestatu dizkio teknikak berak ere: elektronikaz osatu hainbat zirkuito inpreso ttiki, eta dijitalizaturiko hainbat gune ordenadoretako eta beste... mauka oparoa utzi zaio eskura”); jolas gune 1, Herria (“Abentura bat bezala bizitzen den jokoa, jolas gune berezi batean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa jolasleku eta jolastoki formekin egin den bezala.

jolasgura
1 iz. Jolasean ibiltzeko gogoa. Jolasgura bizia ekarri duzue gaur.
2 pred. Jostagura.

Aztergaia: jolasgura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B 2 eta G 4 dira jolasgura (eta jolas-gura) 2: Erkiag Arran: "Alaitasun, jolasgura, barregozo, dantzadeia, orixe izaten da leen itxaropen, egoarriz ta nekez irabazitako saria"; Uzt Sas: "gaiñetik dator ekaitza eta bizkarrian intza, jolas-gurarik gabe illuntzian ari dan bakoitza"; jolasgure (eta jolas-gure, jolas gure) 4: AB AmaE: "Bizkortasuna gorputzean neukan ta biotzean jolas gurea"; Uzt Sas: "Aste-egunak ortan pasa baziñuzen, jaiko jolas-guriak kenduko ziñuzen"; NEtx 2: "Katakumeak baiño jolasgure ta zarata-gogo geiago dute biak", "Jolasgure bizia ekarri dezue gaur".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jolasgura 4">J.L. Iriarte ("Baten jolasgura, biren arteko leitasuna ta... askoren zaletasuna"); SGarm Izadia ("Gerta ere gertatzen da jolasgura direla"); J.M. Elexpuru ("Uretan jolas eta jolas ibili gara hirurok ordurarte; gero ere jarraitu dugu, baina nere jolasgura aztoratu xamartua dabil ondorenean"); Satr (izond.: "Itzuli asko eman ondoan, jolasgura hurbildu zitzaion halako batez nagusi hori"); jolas gure 1, I. Linazasoro: "Juanito'k, jolas gurea du".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jolasgura : HiruMila, PMuj DVC; jolasgure : PMuj DVC (ik. jolasgura) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

jolaskeria
iz. Jolasa, gaitzesgarritzat hartua. Ezkondu gabe, jolaskerietan ibili nahi zuen.

Aztergaia: jolaskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jolasketa
iz. Jolastea, jolasa.

Aztergaia: jolasketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jolaskide
iz. Jolas laguna. Aitona-amonak askotan biloben jolaskide izaten dira.

Aztergaia: jolaskide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-03-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2000-04-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu jolaskide formarik aurkitu; ik. OEH argitaratuan jolas(-)lagun 3: Enb ("Ikasle-lagun eta / Jolas-lagunak, / Gura dodaz euzkeldun / Bijotz ondunak"); Etxde JJ ("Bi auzotako aurren artean etzegon adintsuak bereizten zitun izotzezko arresirik eta jolas lagunen bearrez, noiz-nai alkarrekin zebiltzan etxe batekoak eta bestekoak"); Ldi UO ("Bekaitzez Iguzkik / begira die; / Zuen yolas-lagun / pozik nentorke...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu jolaskide formarik aurkitu; jolas-lagun 2: A. Barreña ("Jolas-lagunak euskaldunak eta gaztelaniadunak dituenez, hizkuntza biak darabiltza arlo honetan"), J.A. Ormazabal ("Annika eta Tommy Pippiren jolas-lagunak ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jolaskide : AB38 1 (compañero de juego), HiztEn; jolaserako lagun : AB38 1 (amigo para jugar) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jokakide : EuskHizt (XIX), Casve EF, DRA, Lh DBF; joko-lagun : HaizeG FB, DRA (var. de jokakide); jolaskide : ElhHizt, HiruMila; jolas-lagunarte : PMuj DVC (sociedad recreativa); jostalagun : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

forma egokia da (eta hiztegietan proposatua), baina erabili gabea; jolas-lagun lehiakidea, berriz, erabili izan da, gutxi bada ere.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide/-lagun.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-08-24)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-22) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

jolasleku
iz. Jolastokia. Zelai zabal eta jolaslekuak gaur dira basamortuak.

Aztergaia: jolasleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jolasti
1 adj. Jolasean, jauzika edo lasterka ibiltzeko joera duena. Ik. jostalari. Txori jolastiak.
2 (Adizlagun gisa). Haizea pago adarretan zebilen jolasti. Itsasertz harrizkoan uhinak jolasti.

Aztergaia: jolasti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

jolastoki
iz. Jolasean ibiltzeko edo jolas egiteko tokia. Ik. jolasleku; jolasgune. Eskolako jolastokia. Haurrentzako jolastokiak. Herrian jolastokirik ez dagoelako. Ipar Amerikan, dantzaleku eta jolastokiak ugariak izanagatik, ez da jendea bestetan baino alaiago.

Aztergaia: jolastoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jolas, jolastoki.

jolastu, jolas/jolastu, jolasten
da ad. Jolasaren bidez atsegin hartu, jolasean ibili, jolas egin. Ik. jostatu. Jolastu ginen haren ateraldiekin. Bertako zelaitxo batean jolasten ziren abesten eta dantzan jaiegun arratsaldeetan. Ederki jolastu gara: futbolean jokatu dugu.
[Oharra: futbolean jolastu dugu, futbolean jolastu gara eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak futbolean jokatu dugu, futbolean aritu gara eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: jolastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jolastu, jolas(tu), jolasten. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

jolastu, jolas(tu), jolasten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

jolastun
adj. Berritsua, hitzontzia.

Aztergaia: jolastun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: jolastun, jolasdun.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du

-t-duna hobetsi da, zaharra delako.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-s+d-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

berritsua, hitzontzia.

jole
iz. Jotzailea.

Aztergaia: jole

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jotzaile (+ jotzalle... eta konposatuek) 40 ager. dituzte: B 8 (Bilbao IpuiB; SM Zirik; Etxba Ibilt; Alzola Atalak), G 27 (Sor Bar; Ag G; Iraola; Ill Pill; Mok; Alz Txib; TAg Uzt; JMBELG; Or Eus; TAg Uzt; EA OlBe; JAIraz Bizia; NEtx Antz; Basarri; Vill Jaink; Ibiñ Virgil; Uzt Sas), IE 1 (Mde Pr), EB 4 (MEIG 3, Osk Kurl); yotzaille (+ yotzalle, iotzaile) 4 ager.: B 1 (Kk Ab II), G 2 (Zait Plat), IE 1 (Gy); -jotzale : soñu-jotzale (+ tobera jotzale) 3 ager. G (Or Eus; Anab Aprika); -jole : eresjole, esku-soñu-jole, soiñu-jole, txanbolin-jole 6 aldiz: B 3 (Kk Ab II; Etxba Ibilt), G 3 (Salav; Berron Kijote); joile (+ konposatuak) 6 ager.: IE-ZuAm.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jole (+ konposatuak) 56 dira: B 2, G 14, EB-EgAs 40; jotzaile (+ jotzalle eta konposatuak) 27: B 2, G 10, EB 6, EgAs 9; jotzale G 1; joile IE 3.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: jole 10; joile 1; jotzail(l)e 7; soinujolari 1; soinujole 7; soinujotzaile 1; AB38: disko-jotzaile 2; jole 1; jotzaile 5; ohizko jotzaile 1; soinu jole 1; AB50: pandero jotzaille 2; piano jotzaille 2; musika-jole 1; soinu jole 2; Euskalterm: biolin-jole 1; jole 1; jo(tzai)le 1; organo-jotzaile 1; LurE: joile edo jole; jotzaile; HiztEn: jotzaile; jole; soinujole; soinujotzaile.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. jotzaile.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. jotzaile.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-ile.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jole.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "h. jotzaile. Hala ote da?" (2007-05-08)

jomuga
1 iz. Helburua, xedea. Jo genuen jomuga eta heldu ginen helburu nagusira. Gure gutizien jomuga. Jomuga bat erdietsi nahian. Jomugak finkatu.
2 iz. Tiroaren helburua. Ik. itu. Tiratzaileek jomugatzat hartu zuten. Jomuga urrutiegi zegoen.

Aztergaia: jomuga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jondane
zub. Kristau erlijioko santu jakin batzuei aurretik ezartzen zaien hitza. Ik. san; done 2.
[Oharra: izen jakin batzuekin erabiltzen da; ik. Euskaltzaindiaren 125. araua].

Aztergaia: jondane

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2005-02-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArau125: "Lapurdin eta Nafarroa Beherean bizirik dauden Jondoni eta Zuberoako Jondane (hitz batean) erabil daitezke tradizioa halakoa izan denean, hala nola santu izen hauekin: / Jondoni: Batista, Eztebe, Joanes, Laurendi, Murtuts, Paulo, Petri, Salbatore, Saturdi. / Jondane: Joane Batista, Eztebe, Paulo, Petri. [...] Idazkerari dagokionez [...] Jondoni, Jondane [...] letra larriz erabiliko dira".

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

santu jakin batzuekin erabiltzen den praenomen gisakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. EArau125: 'Lapurdin eta Nafarroa Beherean bizirik dauden Jondoni eta Zuberoako Jondane (hitz batean) erabil daitezke tradizioa halakoa izan denean, hala nola santu izen hauekin: Jondoni [...] Jondane [...] Idazkerari dagokionez [...] Jondoni, Jondane [...] letra larriz erabiliko dira'.

jondoni
Ipar. Kristau erlijioko santu jakin batzuei aurretik ezartzen zaien hitza. Ik. san; done 2. Jondoni Joane eguneko sua. Jondoni Jakobe apostoluari eskainia.
[Oharra: izen jakin batzuekin erabiltzen da; ik. Euskaltzaindiaren 125. araua].

Aztergaia: jondoni

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-02-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jaun- hasiak 1900 aurreko IE dira nagusiki; jaun + - doni 140 aldiz agertu da, 7 autoretan: EZ Man II (5);EZ Eliç (7); Dh (20); MarIl (2);Jaur (27); ;Dh (1); Zby (1); Lg I (2) eta II (75); jaun + - done 71 aldiz, 10 autoretan (IE 64; B 2; G 2): EgiaK (1);Lar Fueros (1);Mg PAb (1);Dv LEd (12);Zub (1); Dh (46); Arb Igand (6);Ip Hil (1);MEIG I (1); Or Mi (1); jon- hasietan, jon + - doni da erabiliena (243 ager. eta 23 autore), IE eta XX. mendeko G: INav (2);Ch (2); Or Aitork (1);Or QA (6);He Gudu (1);Barb Sup (12); Barb Leg. (72);Ox (5); ES (4); Monho (1); JesBih (18);Zby (8); Arb Igand (1);Jnn SBi (29);Laph Bi Saindu (13);Or Eus (1);JMB LEG (1); CatJauf (20);Zerb IxtS (3);Lf Murtuts (6);Zait Plat (3);Ardoy SFran (12);Xa Odol (1); Mih (1); Hb Egia (16);Elsb Fram (1); Or QA (3); jon + - done : 188 aldiz agertu da, 16 autoretan (IE: 146; ZuAm: 6; G: 31; B: 1): EZ Eliç (6);Ax (65); Harb (21); Hm (2); SP Imit (8);SP Phil (41);Tt Arima (1);Erkiag Arran (1);Or QA (1); JesBih (1);Ip Hil (5);Lf Murtuts (1);Etxde JJ (10);Mde Pr (1);MEIG I (4); Ldi BB (1);Or Mi (17);TAg Uzt (1);Or QA (1); jon + - dane : FPrS (8);Bp I (7); Bp II (11); MEIG I (8); Bp I (4); Bp II (27); Mercy (1); Mst (2); UskLiB (9);Ip Hil (6);Etxde JJ (1);MEIG I (1).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jondoni (jon doni, jon-doni, jondoni) forma da erabiliena, 35 ager. dituela IEn; jondone (behin yondone) 14 aldiz azaldu da (EB: 12; G-IE ager. bana); iaundone behin aurkitu da EBn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArau125.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Iparraldeko forma da, eta hor gaur jondoni da erabiliena, eta hori proposatuko du batzordeak, Iparraldekoei galdetuz. // "Jaundone- hurrengo bilerarako uztea proposatu du E. Knörrek eta hala onartu da [...] Urtarrileko bileran argitzeko utzi da". // BAgiria (1998-03-27): "Jaundone / jondoni auzia ere ez dago argi oraindik. Argitu arte zerrendatik kentzea litzateke proposamena". // Ik. gainera 1998-11-27, 1998-12-18, 1999-01-29 eta 1999-10-29 BAgiriak.

Lantaldearen irizpideak
Forma berriagoa, bere euskalkian berritu-nagusitua

Iparraldeko forma da, eta hor gaur jondoni da erabiliena, eta hori proposatuko du batzordeak, Iparraldekoei galdetuz.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

santu jakin batzuekin erabiltzen den praenomen gisakoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: jondone [da nire ustez hobestekoa] (1995-08-24)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. EArau125: "Lapurdin eta Nafarroa Beherean bizirik dauden Jondoni eta Zuberoako Jondane (hitz batean) erabil daitezke tradizioa halakoa izan denean, hala nola santu izen hauekin: Jondoni [...] Jondane [...] Idazkerari dagokionez [...] Jondoni, Jondane [...] letra larriz erabiliko dira".ik. oharrak s.u. jaundone.

joniar
1 adj. Joniakoa, Joniari dagokiona.
2 iz. Joniako herritarra.

Aztergaia: joniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2000-04-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-01-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

joniar izond. 4: UZEI (“Tenplu joniarra”), Kuxkux/6 (“Itsaso joniarra”), Fisikaren historia (“Fisika joniarra lantzera heldu zen”), L.M. Bandres (“Zientzia joniarra”); G. Bilbao (“Estrabonek onartzen zuen joniarren zatiketa hirukoitza”); joniko 2, J. Artaraz (“txapel joniko batez amaitzen da”, “Fuste jonikoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

cf. supra doriar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Euskaltzaindiaren Arauak

EArau142: Jonia / joniar.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa; eta cf. joniko arautua.

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

cf. joniko arautua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

joniko
adj. Greziako Jonia deritzon eskualdeari dagokiona. Itsaso jonikoa. Kostalde jonikoa.

Aztergaia: joniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: Itsaso Jonikoa.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

joniar ere arautua da

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tar/-iko.

jonki
iz. lgart. Heroinazalea. Zubi azpiko bazter batean uzkurtuta, jonki bi ari dira beso ubelduak ferekatzen, gerizpean. Jonki bat azken heroina-dosiaren eske bezala.

Aztergaia: yonki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-02-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "†  yonki e. heroinazale".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ez dago mailegu honen beharrik (cf. heroinazale proposatua).

Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

onartzekoa, egokitzapenarekin.

Informazio osagarria
Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jonkiren bat azken heroina-dosiaren eske.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Sartzea proposatzen dut. || Heroinazale, drogazale eta yonki ez dira inondik ere maila eta konnotazio berekoak. Tokia guztientzat dago.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-23) Kendu lerroa.

joño
interj. Heg. lgart. Harridura edo ustekabea adierazten duen hitza. Ik. kontxo; koño. Joño!, txirrindularitzaz ere badakizu!

Aztergaia: joño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh71 2022-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

joño joñe . (Interj. de asombro o enfado). "Parian, da! geratu ta: --Joño, Sabastien, joño Sabastien. --Ez zindduazen ezautzen" Elexp Berg. Joñe, nor te-da? (AN-gip). AEF 1924, Joño arraioa, hori ezagutzeko badituzue urteak! MEIG IX 70.

LB: Errorea ñ letrarekin; joino 4; ETC: 618. Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0; Euskalterm: 0.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0; Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Lgart.

jopu
1 iz. Morroia, zerbitzaria, bereziki gizarte feudalaren antolaketan. Geure otsein eta jopu denak euskaradunak dira.
2 iz. Esklaboa. Jopuak erosi. Joputzat saldua.
3 iz. Norbaitek edo zerbaitek erabat mendean duen edo haren zerbitzura erabat emana dagoen pertsona. Estatuaren jopu izatea. Emakume baten jopu haiz. Denak ere patu beraren jopu baitziren.
4 (Izenondo gisa). Ama jopuaren seme jopua naizela.

Esaera zaharrak

Urtearen goienean, jopua jabearen aldean.

Aztergaia: jopu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jopuntu
1 iz. Norbaiten arreta eta atentzioaren helburua. Europan salgaien % 72 kamioietan garraiatzen da eta Europako Batzordeak kamioiak jarri ditu jopuntuan. Komunikabideen jopuntuan zaudetela uste al duzu? Hedabideek eta bereziki telebistak sustatzen duten ikuskizunaren gizartea jopuntuan jarri du Alex de la Iglesiak bere azken filmean.
2 iz. Jomuga, tiroaren helburua. Ik. itu.

Aztergaia: jopuntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): jopuntu 64: Berria 63 (adib.: “Batzuek jadanik kalean egon beharko lukete zigorra beteta edo gaixotasun larria daukatelako, baina denak Estatuaren jopuntuan daude, PSOEk eta PPk diseinaturiko eta EAJk babestutako ofentsiba errepresiboan”), Argia (“Sautrelan erreportajea egin zuten euskal literaturaren azken boladako balizko sikutasunaren gainean, Autobusa jopuntuan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: jopuntu 48: Berria 33 (adib.: “Batasunaren aurka egin ordez hura babestu eta PP jopuntuan jarri izana egotzi dio Carlos Iturgaiz PPren eurodiputatuak Balzari”), Josu Landa 6 (adib.: “Adikunea sabaiaz haratagoko jopuntu batean finkatuta segundo batzuk igaro eta gero, soluzioa aurkitu izanaren aurpegiera egin zuen”); Edorta Jimenez 2 (adib.: “Eguerdirako ehizegazkin bik Gernikaren gainetik hegaldi bat egin zuten, behaketarako eta jopuntuen argazkiak egiteko”), Joan Mari Irigoien 3 (adib.: “haren tiroa ez zen jopuntutik urrun ibiliko”), Patxi Zubizarreta (“Raduan Husainiren emaztea ere bere maisiaketen jopuntua zen”), Jon Alonso (“aldi berean jopuntutzat aukeratu zuten bi mairuek belatzaren begia”), Juan Kruz Igerabide (“orain beste jopuntu bati botako diot, baldin Apolok aintza ematen badit”), Filosofiako gida (“Teoria honen oinarrian aurkitzen den giza izaerari buruzko kontzepzioa ere kritiken jopuntuan dago”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es punto de mira / fr point de mire: Elhuyar: [armas de fuego] mira; [objetivo] jomuga / Nolaerran: jomuga / Zehazki: (objetivo) jomuga, jopuntu; (en rifle) mira, ikuste puntu; (punto de vista) ikuspuntu / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta onartzekoa.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper