23 emaitza jaio bilaketarentzat - [1 - 23] bistaratzen.

jaio, jaio, jaiotzen
1 da ad. Mundura etorri, amaren sabeletik irten. Ik. sortu1 5. 1888an jaio zen, Gipuzkoako Orexan. Euskaldun jaio nintzen. Maria Birjinagandik jaio zela. Zure odoletik jaioko da munduaren salbatzailea. Zazpi mende Kristo jaio aurretik. Jatorrizko bekatua da guztiok jaiotzean dakarguna. Lehenbizi jaiotzeari darraizkion eskubideak. Berriz jaio (Ik. jaioberritu). Lapurtzen iaioa, hartako jaioa. Ikasletarako jaio garenok. Baserrian jaio, hazi eta hezitako ezjakin bat naizenez gero. Gurasorik gabe, mirariz jaioa balitz bezala. Txahala, bildotsa eta antxumea, jaiotzen direnean, egongo dira zazpi egunez bere amaren errapean. || Mundura jaio.
2 da ad. Arrautzatik irten. Urliak ez dizkio oilalokari ipini nahi arrautzak bakoiti baizik, zeren uste duen txita gutxi jaioko direla pareka ipintzen bazaizkio.
3 da ad. Landareez eta kidekoez mintzatuz, sortu. Euskal baratzean jaio den lorea. Egun gutxiren buruan jaiotzen da bizarra. Urterako hortzak jaiotzen hasten zaizkio haurrari.
4 da ad. Izaten hasi. Zortzi erreka jaiotzen dira han. Bihotzetik jaioa den liburu bikaina. Senide gazteago bat jaio zitzaion filosofiari: jakintza. Jaio gabe geldituko ote da musika eder hori? Egungo trakeskeriatik bakarrik jaioko da biharko edo etziko apaintasuna. Nor geure aldian eta tokian gertatzen gara, nola ez dakigula; eta gurekin jaiotzen da gure denbora, gure sorterria bezala, beste edozein baino maiteago bihurtzen diguna.
5 zaio ad. Jarrerez eta kidekoez mintzatuz, berez sortu. Martintxori bihurrikerian aritzea besterik ez zitzaion jaiotzen. Berarekin atsegina izatea ez zait jaiotzen.

Esaera zaharrak

Aldi gaiztoan jaio doa [=ohi da] ospe gaiztokoa. Haitzean jaioak haitzera nahi.

Aztergaia: jaio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jaio, jaiotzen. da ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

jaioberri.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jaio, jaio, jaiotzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "sortu ere eman behar sinonimoak balinbadira" (1993-02-20)

jaioarazi, jaioaraz, jaioarazten
du ad. Jaiotzera behartu. Jainkoak jaioarazten du bere eguzkia on eta gaiztoen gainean. Eta edateko, haitz batetik jaioarazi zuen iturriko ura.

Aztergaia: jaioarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jaioarazi, jaioaraz, jaioarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jaioarazi, jaioaraz, jaioarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-.

jaioberri
adj./iz. Sortu berri dena, berrikitan jaioa. Haur jaioberria. Jaioberri guztiek egiten dute negar. Galdua ote dugu poema jaioberria?
Azpisarrerak

Aztergaia: jaioberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: jaioberritan .

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-berri (loturik idazteko salbuespenetakoa).

jaioberritan
adb. Jaio eta denbora gutxiren buruan. Umezurtz geratu zen jaioberritan. Jaioberritan hil zen.
Loturak

Aztergaia: jaioberritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jaioberrian (yaioberrian, jaio berrian) 3: Bv AsL: "Onela bada gure santuaren jaio berrian iru Aingeru ikusi ziran"; Lard: "Herodes, izen-goitiz, Antipas zeritzan au zan, Jesus jaioberrian ainbeste aurtxo ilerazo zituen Herodes zarraren, eta Kleopatra Jerusalen'darraren semea"; Or QA: "Berton ez baitaratu, ez baita ain errez yaioberrian ezagutzen, eta garbitu aurrean amak ikusi ez; berenak bezala artu". Ik. OEH argitaratuan, gainera, Mb OtGai II: "Eta era berekoak izandu ziran Jesusen etxea, Jesusen jaitegia ta Jesusek jaio-berrian artu izandu zituen gauza guziak"; yaio-berritan 1, Ldi IL: "Euskeltzale guziak ditu asieratik arpidedun; apaiz ta Yainko-gizaki orok laguntzarik zabalena zor lioteke; beste askoek erosten dute, yaio-berritan ikusmiñez".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jaio berritan 1, NekArd: "Jaio berritan zuzenean joaten dira ostoetara jateko; ordea, lenbiziko berak botatako ariekin bil-bil egiten dituzte".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jaio-berritan : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EuskHizt, ElhHizt.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jaioberri sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

jaioberritu, jaioberri/jaioberritu, jaioberritzen
da ad. Berriz jaio, birjaio. Ik. sorberritu. Urarekin eta Espiritu Santuarekin jaioberritzen ez dena ezin sar daiteke Jainkoaren erreinuan. Bataioarekin graziara jaioberritzen da haurra.

Aztergaia: jaioberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jaioberritu, jaioberri(tu), jaioberritzen. da ad.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

birjaio.

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

jaioberritu, jaioberri(tu), jaioberritzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-berritu erdal re- aurrizkiaren ordain.

jaioera
iz. Jaiotza.

Aztergaia: jaioera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Bizk. dira jasotako ia denak: jaioera 1 (Ag Kr); jaiokera 5 (CatLlo; CatBus; Otx; Azc PB eta Ibiñ Virgil).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jaioera 1 (Etxeberri, I. Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz); 2 jaiokera (+ jayokera: Zeu zeutara. Bakarkako alfabetatze gidatua 1; Cristiñau dotriñea bere esplicaciño laburrragaz); jayakera 1 (Garitaonandia, B. Veni mecum edo erdu neugaz).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jaioera: HiztEn; jaiokera: DFrec 1; jaiokera ik. jaioera: HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'jaiotza'.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-era erregularra hobetsi da, -kera markatuaren kaltetan, hau erabilixeagoa den arren, baina ez hain erabilia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-era/-kera.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+e-.

jaioleku
iz. Jaiotza-lekua. Ik. jaioterri. Izen-abizenak eta jaiolekua. Ez bedi, beraz, inor urrunegi heda; jaiolekua baino hoberik gutxi da.

Aztergaia: jaioleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+l-.

jaiotegun
iz. Norbait jaiotzen den eguna. Ik. sortegun. Bere aitaren jaioteguna ospatzeko.

Aztergaia: jaiotegun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+e-.

jaioterri
iz. Norbait jaio den herria. Ik. sorterri. Donostia da nire jaioterria. J. R. Jimenezen omenez bere jaioterri Moguer-en prestatzen ari diren jaialdia. Mendiburuk jaioterriz eta ohiturazko bizilekuz Nafarroarako zuen isuria.

Aztergaia: jaioterri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+e-.

jaiotetxe
iz. Norbait jaio den etxea. Ik. sortetxe; oinetxe. Hara hor Elbitxuri, hire jaiotetxea. Zaldibiako bere jaiotetxean.

Aztergaia: jaiotetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+e-.

jaiotoki
iz. Jaiolekua.

Aztergaia: jaiotoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki/-leku.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

jaiolekua.

jaiotordu
iz. Norbait jaio den ordua. Ezkontza aurreko egun eztiak, bere semeen jaiotorduak, ilobatxoen etorrera pozgarria. || Euskal literaturaren hasieran, jaiotorduan ia, Etxepare dugu.

Aztergaia: jaiotordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+o-.

jaiotza
1 iz. Jaiotzea, mundura etortzea. Erregezkoek jaiotza hutsez hartzen zuten agintea Jainkoagandik. Hurrengo urteko irailaren 8an, Andre Mariaren jaiotza egunean, egin zuen profesa.
2 iz. Jesu Kristoren jaiotzaren irudikatzea, Betleemgo estalpea eta Jesus Haurraren, San Josef eta Ama Birjinaren, eta asto eta idiaren irudiak dituena, eguberrietan ipintzen dena. Gogoan daukat Tolosako frantziskotarrek ipintzen zuten jaiotza. Gure ohitura begiragarria gorde behar genuke batik bat: haurrek, artzain-jantzian eta kantari, etxerik etxe daramatzaten jaiotzak.

Aztergaia: jaiotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: jaiotzatik, jaiotzatiko .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/tze.

jaiotza agiri, jaiotza-agiri
iz. Pertsona baten jaiotzari buruzko argibideak jasotzen dituen agiria, haren jaiotegunaren, jaiolekuaren, sexuaren eta filiazioaren berri ematen duena. Kairoko Unibertsitatean aurkitutako jaiotza-agiriak argi dio Kairon bertan, 1929ko abuztuaren 24an, jaio zela.
jaiotza inskripzio, jaiotza-inskripzio
iz. Erregistro Zibilean pertsona baten jaiotzaren eta haren inguruko hainbat daturen berri ematea; datu horien fede ematen duen idazpena. Saiatu diren guraso gehienek amore eman behar izan dute haur jaioberriaren jaiotza-inskripzioa euskaraz egiteko oztopoen aurrean.

Aztergaia: jaiotza-inskripzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh94 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu jaiotza(-)inskripzio formarik.

jaiotza(-)inskripzio 60: Berria 2, Deustuko Unibertsitatea 45, DiarioVasco 4, Gomylex 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu jaiotza(-)inskripzio formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: jaiotza-inskripzio (Termino onartua; Zuz.; es inscripción de nacimiento).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jaiotza sarreran.

jaiotza tasa, jaiotza-tasa
iz. Leku jakin batean, aintzat hartzen den kopuru osoarekiko, denbora tarte batean jaiotzen diren haurren kopurua. Jaiotza tasa handia arazo ere bihur daiteke Indiarentzat. 2007an jaiotza-tasa 9,7koa izan zen 1.000 biztanleko.

Aztergaia: jaiotza-tasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh132 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 125; ETC: 817

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: jaiotza-tasa tasa de natalidad / Adorez: jaiotza-tasa: tasa de nacimiento / Labayru: jaiotza-tasa 1 iz.tasa de natalidad / NolaErran: taux de natalité sortze tasa.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: tasas de natalidad.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jaiotza eta tasa sarreretan.

jaiotzako marka
iz. Larruazaleko jaiotzatiko orbana. Ik. sor-seinale. Aurpegian jaiotza marka bat zuen.
jaiotzatik
adb. Ik. jaiotzaz. Jaiotzatik dakar herrena.
Loturak

Aztergaia: jaiotzatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jaiotza sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jaiotzatik dakar herrena.

jaiotzatiko
adj. Jaiotzatik dena, norbaitek jaiotzatik duena. Ik. sortzetiko. Ideia horiek jaiotzatikoak omen ditugu.
Loturak

Aztergaia: jaiotzatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jaiotzatiko 2, Mde Pr ("Estatuak eginerazi duen zenbakundearen araura, jaiotzatiko mintzatzaileak, hots, Irlandara gurasoen ganik ikasi dutelakotz dakitenak, 37000 baino gehiago ez dira", "Erran dut hogei eta hamazazpi mila jaiotzatiko mintzatzaile badirela"); jaiotzetiko (eta i-, y-) 3: Zait 2 ("or darakarkigute igarle antzetsua, egia yaiotzetiko dun gizakume bakarra", "Ideia oiek iaiotzetiko omen ditugu guregan"), Mde Pr ("[Mediumtasuna] jaiotzetikoa da zenbait aldiz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jaiotzatikako 1, JAMuj ("Hizkuntzak [...] elementu desberdinez osaturiko sistemak dira, sistema konpleju eta aberatsak. Jaiotzatikakoek berek ere nahiko lan izaten dute beren hizkuntzaren aberastasunetan aurrera egiteko"); jaiotzetiko 7: Biologia orokorra ("Animalia batzuen jokaerak jaiotzetikoak dira"), I. Zaldua ("Iruineako erregetza berezia zen, alegia, jaiotzetiko eta aukerazkoa batera"), PsikolSoz 3 ("Hil- eta Jaiotzetiko-Instintuak [...] Pertsona bat ez dago jaiotzetiko faktoretaz motibaturik [...] Frustrazio eta Agresio artean suposatzen den jaiotzetiko erlazioa zalantzan jarri izan da"), X. Arregi 2 ("esan dezakedan gauza bakarra da ideia hori jaiotzetikoa dudala, niaren ideia jaiotzetikoa dudan bezalaxe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jaiotzatiko : Euskalterm 1 ('congénito, innato' — sortzetiko, kongenito sinonimoekin); jaiotzetiko : LurE (AS: Jaiotzean bere izatearekin batera norberak dakarren ezaugarria; eta jaiotzetiko gaitza AS: Med. Gorputzaren egituran edo funtzioren batean, jaiotzean agertzen den akatsa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jaiotzatiko : HiruMila (natural, innato/ta, nativo/va), DRA (sin. de jaiotzazko); jaiotzetiko : EuskHizt (adib. gisa), EskolaHE (Biol. jaiotzean, bere izatearekin batera, norberak dakartzan ezaugarriak; jaiotzetiko gaitza: Biol. gorputzaren egituran edo funtzioren batean, jaiotzean agertzen den akatsa), Lur EG/CE (innato) eta EF/FE (inné), PMuj DVC (ik. jaiotzeko) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jaiotza sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ideia horiek jaiotzatikoak omen ditugu.

jaiotzaz
adb. Jaiotzez. Nolanahi ere, jaiotzaz ez bazen handiki, ezkontzaz bihurtu zen. Jaiotzaz judua eta gero kristau egina. Aita, jaiotzaz, bilbotarra.
Loturak
jaiotze
iz. Ipar. eta naf. Jaiotza.

Aztergaia: jaiotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. h. jaiotza.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

jaiotzez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: jaiotza [da nire ustez hobestekoa] (1995-08-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  jaiotze eta jaiotza berdinak ote diren galdetzen du. Bi sarrera ematea proposatu du.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): dagoenean uztea.

jaiotzetik
adb. Jaiotzez. Ik. jaiotzatik. Jaiotzetik itsua izana sendatu zuen. Gu bezalaxe, jaiotzetik zara bertsolaria.

Aztergaia: jaiotzetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2012-05-03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-05-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

onartzekoa dela uste du lantaldeak, jaiotzatik ere badagoen arren (biak baitira posible, osaeraz); sarrera beregain gisa eman liteke (jaiotzez arautua bezala) nahiz jaio sarreraren azpisarrera gisa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (MU;AS / 2012-05-03) Onartu egin da jaiotzetik forma, eta bere soilean aipatuko da.

jaiotzez
adb. Sortzez, jaiotzatik. Ik. jaiotzaz. Andoaindarra jaiotzez. Gizon hura ez zela jaiotzez itsua.

Aztergaia: jaiotzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper