29 emaitza izar bilaketarentzat - [1 - 29] bistaratzen.

izar
1 iz. Zeruan distiratzen ikusten den zernahi argizagi, Eguzkia edo Ilargia izan ezik. Eguzkia, Ilargia eta izarrak. Zeruko izar argiena. Gau argi izarrez josia. Izarrei begira. Izar eder distiratsua. Izarrak dirdiraka ari ziren. Izarren keinua. Izar dardartiekin ametsetan. Izar geldiak eta kolokak. Egunsentiko, goizeko izarra (Ik. artizar).
2 iz. (Izar baten antzera distira egiten duen eta gidaritzat hartzen den pertsonaren irudi bezala). Agur Maria, itsasoko izarra. Emazte maitagarria, gure etxeko izarra. Ene izarra zaren ama amultsua.
3 iz. (Erkaketetan, zerbaiten edo norbaiten distira edo edertasuna azpimarratzeko). Izarrak bezala argitzen du haren begitarteak. Izarra baino ederragoko andrea.
4 iz. astron. Energia sortzen eta igortzen duen argizagia. Eguzkia ere izar bat da. Izarrak eta planetak. Izarren ibilbidea. Izar erraldoi gorriak. Izar bikoitzak. Izar aldakorra.
5 iz. Izar formakotzat jotzen den irudia. Izarrezko koroa. Sei puntako izarra. Estatu Batuen banderako izarrak. || Irudi hori, hierarkia edo mailakatze bateko maila adierazteko erabilia. Jeneralen mahuketako izarrak. Bost izarreko hotela.
6 iz. Zaldi baten kopetako zuriunea.
7 iz. Ileak ateratzen diren gunea. Ile izarra. Izarra hedatuagoa eta behia esnedun hobea.
8 iz. Lanbide batean, batez ere zineman eta kiroletan, nabarmentzen den edo jendeak miresten duen pertsona. Telebistako izar bat. Izar ospetsu guztiak bizi diren tokia. Bai, izar bat izango haiz, eta jende guztia esku-igurtzika ibiliko zaik.

Aztergaia: izar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

iparrizar; itsasizar.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izar(-)belar Stellaria holostea, izar egon: zerua izar dago, izar(-)laino Sin. nebulosa, izar(-)multzo Sin. konstelazio.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: izar iheskor (edo/eta izar uxo : erabakitzen dena), izar-ihintz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

izar egon, izar-belar, izar-multzo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Izar iheskor duela urte asko proposatu eta erabiltzen hasi nintzen. Izar uxo delako hori, gaizki dagoenik esan gabe ere, askoz geroagokoa da, eta ez dut uste, ez zuzentasunagatik ez eta erabileragatik ere, besteari lehentasuna kentzeko eskubidea duenik. Izar iheskor jartzearen alde nago, beraz. || Besterik ez balitz ere, nork bere umeak maitatzeko daukan eskubideagatik. Geroago helduak bere aurretik egindakoa (ongi egina baldin bada behintzat) errespetatzeko beharkia duelako. Ez dago beti Mediterranioa aurkitzen ibiltzerik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-22): Lantaldearen abisu-oharra isilduz aipatuko dira proposaturiko bi azpisarrerak.

izar belar, izar-belar
iz. Caryophyllaceae familiako landarea (Stellaria holostea).
izar egon
ad.-lok. Izarrez betea egon. Ik. izartsu. Zerua izar dago. Izar dagoen gauean.

Aztergaia: izar egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zerua izar dago.

izar iheskor
iz. Atmosferan sartzean lorratz argitsua uzten duen meteoritoa. Ik. izarloka; izar uxo. Atzo egin ez zutenek nekez izango dute gaur izar iheskorrak ikusteko aukera, eguzkiak ez baitu utziko.

Aztergaia: izar iheskor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-03-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izar iges 1, Or QA ("Zirrara bat buruan [...] ziri-izar edo izar iges bat bezala"); ihesdun izar 1, Ox ("Dantzan pindarra / Hala nola zeruan ihesdun izarra"); iheskar' izar 1, Ox (aurreko kantu bera, birmoldatua: "Dantzan pindarra / hala nola zeruan iheskar' izarra"); cf. izar errebelatu : Lç (Ju 13) // Ik. OEH argitaratuan, gainera, izar igeslari : Ker Ju 13 ("Izar igeslariak" — eta Dv izar bidetik makhurtuak, Ol iraizeko izarrak, BiblE izar iheskorrak); izar koloka : Kortazar Serm ("Karguak edo ekindeak dira izar kolokak bezala, orain diranak ta puntuko eskutatzen diranak"); izar loka : ap DRA (A: "izar lokak") // Ez dugu aurkitu izar uxo formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izar iheskor 5: Kirolak 1975 ("izar iheskor baten pasea oroitarazten zuten irudiak deskribatzen zituzten"), K. Santisteban ("Zodiakoaren ikurrak eta Hartz Nagusia gonbidaturik daude. Ba liteke ere izar iheskorrak honaino etortzea"), I. Segurola ("pozaldi honi darraizkion bihotz-eragin, malko, kometen eta izar iheskorren antzerako zirrara"), Musika 5 2 ("ausartenak, mendi gainetara igotzen ziren sare handiekin, izar iheskorrak harrapatu nahian; jakin bai baitzekiten izar iheskorrek zori ona ekartzen zutela"); izarloka 4: K. Santisteban 3 ("Izarloka bati su eman nion buztantxoan eta zzzsssshhh!, espazioan zehar abiatu zen arin baino arinago eta egundako trumoi baten eztula aditu zenean jaiak hasi ziren", "eguzki guztiek eklipse egin zioten elkarri eta iluntasun sakon hondogabean koloreaskotako izarlokek, ostarriek, tximistek, eguzkiek, izar kiñulariek eta gainerako astroek paregabeko emanaldia eskaini zuten" "Hasieran korrikalari guztiak pare-pare zebiltzan baina laster izarlokak, bakoitza bere aldetik aldendu ziren norarik gabe"), E. Jimenez ("Haietan izarloka baten izarniadura-edo antzemanik, larrua eta ehuna bat egiten diren aldean sartu ditu eskuak"); izar uso 1, J. Gaztelumendi ("Kutxan kosmosa ageri zen, izar andana handia galaxiak osatzen, kometak, izar usoak; lurra ageri zen, urdin, hodeien artean...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

izar iheskor : AB38 1 ('estrella fugaz'), HiztEn (AS: ik. izar uxo), LurE (adib. gisa); izar loka : HiztEn (AS: ik. izar uxo); izar uxo : HiztEn (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: "izar iheskorra = estrella fugaz".

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Cf. Ju 13 pasartearen beste itzulpenetakoak: Lç ("izar errebelatuak"); TB ("izar ezin egonak"); Ur ("izar kolokak"); ZugKer ("izar igeskorrak"); Olariaga ("izar galduak"); IBk ("izar galduak"); TesBer ("izar iheskorrak").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

izar iheskor : EuskHizt (adib. gisa), HiruMila (meteorito), Lur EF/FE (AS: étoile filante), PMuj DVC (izar igeskor); izar igesti : PMuj DVC (estrella fugaz); izar uxo : PMuj DVC (adib. gisa, izar uxoak: estrellas fugaces); izar uxo edo izar iheskor : ElhHizt (AS, estrella fugaz); izarkoloka : DRA (estrella errante); izarloka : DRA (estrella errante); izar loka : XarHizt (planète) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal estrella fugaz / étoile filante formen ordainak: izar iheskor : HiruMila, Lur EF/FE; izar uxo : HiztHand, ElhHizt, Casve FE (izarruso), PMuj DCV; izar arin : Casve FE (izarrarin), PMuj DCV; izar-adats : HaizeG FB // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, XarHizt, T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): étoile filante; it (S. Carbonell): stella cadente; ca (DCC): estel fugaç; en (Collins): shooting star; de (Langenscheidts): Sternschnuppe.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "izar iheskorra = estrella fugaz".

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ongi eratua da, lantaldearen ustez; baina, gaur, izar uxo erabiliagoa izan daiteke.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-iheskor.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Izar iheskor duela urte asko proposatu eta erabiltzen hasi nintzen. Izar uxo delako hori, gaizki dagoenik esan gabe ere, askoz geroagokoa da, eta ez dut uste, ez zuzentasunagatik ez eta erabileragatik ere, besteari lehentasuna kentzeko eskubidea duenik. Izar iheskor jartzearen alde nago, beraz. || Besterik ez balitz ere, nork bere umeak maitatzeko daukan eskubideagatik. Geroago helduak bere aurretik egindakoa (ongi egina baldin bada behintzat) errespetatzeko beharkia duelako. Ez dago beti Mediterranioa aurkitzen ibiltzerik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-22): Lantaldearen abisu-oharra isilduz aipatuko dira proposaturiko bi azpisarrerak.

izar laino, izar-laino
iz. Nebulosa.

Aztergaia: izar laino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

izar-la(i)no, nebulosa.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. nebulosa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, maileguarekin batera

mailegua eta euskal ordaina, biak emateko irizpide orokorra: 1) nebulosa onartzekoa da, nazioartekoa baita; 2) badu euskal ordain egoki posiblea, izar-laino, eta maileguarekin batera proposatzekoa da, ez baita euskaldunari beste gabe bururatuko zaion elkarketa (ez da, alegia, año astronómico / année astronomique > astronomi urte bezalakoa).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): izar-laino iz. 'nebulosa' [Sinonimoa zena definitzaile gisa jaso]

izar multzo, izar-multzo
iz. Konstelazioa.

Aztergaia: izar multzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. konstelazio.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, maileguarekin batera

mailegua eta euskal ordaina, biak: erabili-dokumentatua da 'konstelazio' adieran; IkHizt-ko izar-sail, berriz, ez dugu dokumentatu. Bestalde, -sail osagaikoak 'ilara' adieratik hurbilagoak dirateke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): izar-multzo edo izar multzo iz. 'konstelazioa' [Astron. Marka kendu eta sinonimoa zena definitzaile bihurtu]

izar uxo
iz. Izar iheskorra. Pentsamendu batek zeharkatu zidan gogoa, udako gaua une batez argitzen duen izar uxoaren antzera.

Aztergaia: izar uxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-03-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ik. oharra s.u. izar iheskor.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E206]:  izar iheskor soila eta "izarloka iz. 'izar iheskorra'" onartu zituen batzorde honek 2010-03-22an; eta orain aztertzeko utzi zuen izar uxo. // Cf. H1.1 lantaldeak adibideen artean eskaini dituenak: "Izar geldiak eta kolokak. Izar iheskorrak".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-22): "F" marka daramaten besteekin batera ikusiko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-08) Onartu egin da, eta izar sarrerako azpisarrera gisa eskainiko da.

izara
1 iz. Ohean, bata lastaira estaltzen eta bestea horren gainean eta estalkien azpian, jartzen diren oihalezko piezetako bakoitza. Ik. maindire; mihise. Azpiko izara eta gainekoa. Izara zuri garbiekin jantzitako ohea dut nire zain.
2 iz. Izara baten antzera hedatzen den zerbaiten geruza. Iluntzeak bere izara beltzak zabaltzen ziharduen zeru eta lurrean.
3 iz. Hila biltzeko erabiltzen den izara. Izara Santua.

Aztergaia: izara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-04-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. maindire, mihise.

Lantaldearen irizpideak
Erdiko euskalkietako formari dagokio lehentasuna

maindire erdikoari dagokio lehentasuna, eta izara / mihise alboetako forma biei bigarren maila.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. (eta Gip.ko zein eremu?). Ik. maindire.

izarbeibartar
1 adj. Izarbeibarkoa, Izarbeibarri dagokiona.
2 iz. Izarbeibarko herritarra.
izarbel
iz. g. g. er. Planeta. Lurra, gure izarbel urdina.

Aztergaia: izarbel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izarbel 7, Ibiñ Virgil ("Saturn izarbela"); Zait Plat 5 (adib.: "Orobat borobil omen ziran beste izar eta izarbelak", "Izar eta izarbelok irraidan ari ditezenean, berez ots berezia ateraten omen dute, belarrien gozagarri"); Mde HaurB ("Ohiko mundua eta izarrak eta izarbelak"); ik. OEH argitaratuan, gainera, Bera EEs 1915; Herr 1959; Etxde Egan 1961; eta ixarbel: ZA Euzk 1929.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izarbel 9, Txill ("Eguzkia bezelako izarrak millaka ditu, milloika; eta auek ere, seguru asko, izarbelak lagun mugitzen dira"); Zait 4 (adib.: "Ibillian ibilliz dabiltzan izarbelak amar omen ziran"); Onaind ("Gure izarbel onen ekonomi-aurrerapenen esku artzeko gai"); Larrak ("Izarbela gabaz legetxe yausiko naz"); ErlijOEO/4 2 (adib.: "Argazkian ikusten duzun izarbel borobil ortan...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

izarbel : AB38 1 (astro); HiztEn (ik. planeta); LurE (planeta) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ixarbel : DRA (planeta — ZA Euzk); izarbel : EuskHizt (1915 — g. er. planeta); ElhHizt (Neol. planeta); HiruMila (planeta); EskolaHE (planeta); Lur EF/FE (planète); Casve EF (planète; izarbelütsüne: vide interplanétaire); HaizeG BF (planète); DRA (1 planeta — Herr 1959, A. Atutxa 2 satélite — J. L. Davant); PMuj DVC (planeta, satélite); izarbel-arteko : PMuj DVC (interplanetario); izarbel-bide : PMuj DVC (planetario, órbita planetaria); izarbeleko: PMuj DVC (planetícola); izarbeltxo : PMuj DVC (asteroide — sust.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Lh DBF.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

planeta, izarbel.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

planeta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: ik. planeta onartzekoa ez da g.er.. Astronomia da gutxi aipatzen dena.

 - [E208]: Hitz bitxi hori ez darabil gaur egun inork. Hortaz, "e. planeta".

 - Erabakia: EBB (1997-06): kendu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-22): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatu duena.

izari
iz. Ipar. Neurria, tamaina. Ik. kaizu. Bada izari bat orotan. Kabalek badakite gizonak baino hobeki beren indarren izaria, eta ez dute gainditzen. Izarian egina. Izari gabe handitua. Izaria hartu. || Zuhurki eta izarian.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Eskerdunari mukuru izari. Nolako izari, halako sari.

Aztergaia: izari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'neurria, tamaina'.

izarigabe
adj. Ipar. Neurrigabea. Ontasun izarigabea. Haur baten zorion izarigabea.
Azpisarrerak

Aztergaia: izarigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: izarigabeko .

izarigabeko
adj. Ipar. Izarigabea. Hegelek, ene ustez, oroitarazi digu hori: faraoien piramide izarigabekoek faraoien jainkotasun beldurgarria adierazten zutela.
Loturak

Aztergaia: izarigabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izarigabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

izariko
adj. Ipar. Neurrikoa. Zangoei eman izariko zapatak. Izariko zetabea emaguzu, Jainko maitea.
Loturak

Aztergaia: izariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: IZARIKO (BN-arb ap. Gte Erd; H). a) De la medida, ajustado a la medida."Izarikoak ditut (BN-arb), izarian ditut zapeta hauek (BN-ciz)" Gte Erd 231. Guziek entsaiatzen dute [khoroa] / baiñan izariko batek ere ez duke. Gy 95. Zangoeri eman izariko zapatak. Zerb GH 1936, 417. Batzuk zetabe larriegia [...]. Bertzek aldiz, xehegia. Izariko zetabia emaguzu, izarikoa. Larz Senper 38. Azkenean denek hatzemaiten dute izariko zapeta (hablando de unas bodas que parecían irrealizables). DRA. b) Grande, espacioso. Etxaldeak arras izarikoa izanez, arranda gutiegi zuen haur andana baten hazteko. Othoizlari 44, 22.

adib: izari iz. Neurria, tamaina. Ik. kaizu. Bada izari bat orotan. Kabalek badakite gizonak baino hobeki beren indarren izaria, eta ez dute gainditzen. Izarian egina. Izari gabe handitua. Izaria hartu. Izariko zetabea emaguzu, Jainko maitea. || Izariz mintzatzea beti hobe duzu. Zuhurki eta izarian. || Esr. zah.: Nolako izari, halako sari. Eskerdunari mukuru izari.

Ez dugu aurkitu izariko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

izariko 8: Herria 4 (“Haatik aitak ditu giderrak atxiki orain arte, salbu kirola eta elkarte izariko batzuenak”), Piarres Xarriton 2 (“Orduan dugu anitzek onartu ez genuela euskaldunek nehongo faboreen aiduru egoiterik gure nazioari bere izariko estatuaren orkoia moldatzeko, eta euskaldunoi zegokigula, Txillardegik dioen bezala, Euskal Herria Helburu hartzea.”), Marzel Etxehandi (“Albak ez ziren denak izarikoak, meza-soineko zenbait deskoloratuak ziren, hortaz apez frantses, belgikano eta italianoek ez zuten axolarik, baina apez alemanek ez zuten hori onartzen, mezako sakrizio sainduaren desohoratzea zitzaien”), Piarres Aintziart (“Duela mila urte, leku honen garrantzia Orreaga eta Cebreiroren izarikoa zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa, neurriko bezala. Ipar. marka gehitzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa izari sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

izariz
adb. Ipar. Neurriz. Izariz mintzatzea beti hobe duzu.
Loturak

Aztergaia: izariz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: IZARIZ (H). Con medida, con moderación. "Izariz mintzatzia bethi hobe duzu, il vaut toujours mieux parler avec mesure, en observant la modération, les ménagements et les convenances voulues. Guziak izariz, izarirekin egitea, faire tout avec poids et mesure. [...] Izariz emaitea, donner parcimonieusement, chichement" H. Abertitzen zaitut / andere gaztia, / izariz ar dezazun / banitatia. Bordel 72. Hekin osasunaren beiratzaile ona / bizi bethi izariz eraman dutena. Hb Esk 186. Jainkoak eman derauko gizonari arnoa, bainan izariz eta beharorduan edateko. Arb Igand 130. Jan eta edan dezagun xuhurki edo izariz. Elsb LehE 16. Badaki zentzuz mintzatzen eta izariz. JE Ber 47 (v. tbn. Hb Egia 84, HU Aurp 60 izariz mintzo). Airea epel da, baina izariz. Ib. 90. v. tbn. Dv LEd 85. CatJauf 93.

adib: izari iz. Neurria, tamaina. Ik. kaizu. Bada izari bat orotan. Kabalek badakite gizonak baino hobeki beren indarren izaria, eta ez dute gainditzen. Izarian egina. Izari gabe handitua. Izaria hartu. Izariko zetabea emaguzu, Jainko maitea. || Izariz mintzatzea beti hobe duzu. Zuhurki eta izarian. || Esr. zah.: Nolako izari, halako sari. Eskerdunari mukuru izari.

Ez dugu aurkitu izariz formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

izariz 20: Herria 13 (“Erran dute xifre horiek izariz kanpokoak zirela, ezin konprenitua dela leku horietan egoitza sozialik ezin eraikia, erostun berriek berrehun metro baino handiagoko egoitzak altxatzen ahalko dituztelarik”), Itxaro Borda (“Izariz kanpoko fedea ezarri zuten gauzen eta egituren progrean”), Marzel Etxehandi (“Ohoinak gogorki gaztigatuak ziren, izariz kanpo”), Jon Muñoz (“Baina ezein grinak ez baininduen mendean hartua, beharrezkoa iruditzen zitzaidana baizik ez nuen egin eta zuhur eta izariz baliatu nituen neure burugabekeriak”), Xipri Arbelbide (“Eta guziak ere baino beltzago zena, etxeko jaun hazkarrenek elgar aditu zuten ogiaren eta artoaren prezioa goratzeko izariz goiti”), Piarres Aintziart (“Denborak estiratzen du denbora nahi duen izariz, ene kontzientzia aldiz tinko dagoelarik”), Juan Garzia (“Ez eduki gehiagotzat; ezen adinean gora ez gara hazten soil-soilik kemen eta izariz, baizik, garen tenplua osatu ahala, gogoen barne-gaitasuna ere harekin batera da hazten eta zabaltzen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa, neurriz bezala. Ipar. marka gehitzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa izari sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

izarloka
iz. Izar iheskorra. Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian.

Aztergaia: izarloka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: izar loka (V. ap. DRA) v. izar-koloka .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izarloka 4: K. Santisteban 3 (adib.: "Izarloka bati su eman nion buztantxoan eta zzzsssshhh!, espazioan zehar abiatu zen arin baino arinago eta egundako trumoi baten eztula aditu zenean jaiak hasi ziren", "satelite eta eguzki guztiek eklipse egin zioten elkarri eta iluntasun sakon hondogabean kolore askotako izarlokek, ostarriek, tximistek, eguzkiek, izar kiñulariek eta gainerako astroek paregabeko emanaldia eskaini zuten"), E. Jimenez ("Haietan izarloka baten izarniadura-edo antzemanik, larrua eta ehuna bat egiten diren aldean sartu ditu eskuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

izarloka : HiztEn (AS: ik. izar uxo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

izar(-)loka : HiruMila (AS: estrella errante), DRA (izarloka: estrella errante), PMuj DVC (planeta, estrella errante) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-loka (hitz bakarrean idatzia proposatzen da, oilaloka arautua eredutzat harturik).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

izar iheskorra (edo 'izar uxoa', baldin hau hobetsiko balitz forma nagusitzat).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "izarloka iz. izar iheskorra". Besterik gabe || Izar iheskor-ean esandakoengatik.

 - [E204]:  izarbuztan edo izarbuztandun. || “izarloka”, nago ez ote den nahasiko ‘Pleiades’ izendatzeko hitzarekin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-22): Forma berririk ez da orain erantsiko; eta oharra isilduz edo "besterik gabe" jasoko da proposamena.

izarniarazi, izarniaraz, izarniarazten
du ad. Ipar. Izarniatzera behartu. Ik. distirarazi. Dena dirdiraz izarniarazten du.

Aztergaia: izarniarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izarniarazi, izarniaraz, izarniarazten. Ipar. du ad. 'distirarazi'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

izarniarazi, izarniaraz, izarniarazten.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'izarniarazi / izarniatu. Iparraldeko formak direla aintzat harturik, agian merezi du euren esangura zehaztea'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'onartu dira honako [ohar] hauek: [...] izarniarazi'.

izarniatu, izarnia, izarniatzen
1 du ad. Ipar. Distiratu. (nor osagarririk gabe). Haren bisaiak izarniatzen zuen argizagi batek bezala. Zuhurtziak izarniatzen du gizonaren aurpegian.
2 du ad. Ipar. Distirarazi. Ardoak izarniatzen zizkion begiak.

Aztergaia: izarniatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izarniatu, izarnia, izarniatzen. Ipar. du ad. 'distiratu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

izarniatu, izarnia, izarniatzen.

izarño
iz. Izartxoa. Izarñoen negarra, ihinztatuz belarra.

Aztergaia: izarño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

izaro
iz. g. er. Uhartea.

Aztergaia: izaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2000-03-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

uhartea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: *izaro e. uharte. || Garbizaleren batek Bizkaiko kostako uharte horren izen propioak 'uharte' esan nahi duela pentsatu arren, hori ez dago frogaturik, eta gainera, gaur egun inork ere ez darabil horrela.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-22): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

izarrarte
iz. g. er. Izartegia, ortzia. Zein den eder arratsetan izarrarte garbia!

Aztergaia: izarrarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

izartegia, ortzia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: adierak jartzea komeni. Bi adiera eman dizkiote VOX eta Elhuyar hiztegiek (2006-12-20)

izarratu, izarra/izarratu, izarratzen
da ad. Izartu, izarrez bete. (Batez ere izenondo gisa erabiltzen da). Zeru izarratua. Udazkeneko gau eder izarratu bat zen.

Aztergaia: izarratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izarratu, izarra, izarratzen. da ad.: zeru izarratua.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

izarratu, izarra, izarratzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-atu.

izarretik izarrera
adb. Goizetik gauera, egun guztia. Izarretik izarrera egiten dute lan.
Loturak
izartegi
1 iz. Zeru izartsua.
2 iz. Ortzia, izarren egoitzatzat hartua. Argizagiak astiro dabiltza izartegian.

Aztergaia: izartegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izartsu
adj. Izarrez betea. Betor gau izartsua.

Aztergaia: izartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

izartu1, izar/izartu, izartzen
1 du ad. Neurtu. Oihala izartu. Besteren fedea izartzen eta pisatzen. Hitzak ongi izartuz mintzatu.
2 du ad. Erkatu, alderatu. Buda Kristorekin izartu nahi dutenak.
izartu2, izar/izartu, izartzen
da ad. Izarrez bete. Zerua izartu zait bat-batean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ik. izarratu. Zeru izartuan. Gau izartua.
izartxo
1 iz. Izar txikia. Ik. izarño. Zeruan izartxo bat ere ez da agertzen.
2 iz. Izar formako ortografia-marka (*), hitz edo esaldi bat nolabait markatzeko erabiltzen dena. Izartxoarekin seinalatutako hitzak.

Aztergaia: izartxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper