36 emaitza ile bilaketarentzat - [1 - 36] bistaratzen.

ile
1 iz. Azalean edo larruan sortzen den adarkizko zuntz mehea. Ik. bilo. Gizonaren buruko ileak. Ile bakan batzuk buruan. Betazal ertzetako ileak (Ik. betile). Ile-sapa beltz zarratua. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik, ile urdinak gorabehera (Ik. ile-urdin). Pentsatze soilak ile guztiak lazten zizkidan.
2 iz. Ileen multzoa. (Multzokari gisa). Luzea du ilea. Ile horaila, gorria. Ile beltz kizkurra. Zer polita dagoen bere ile kizkurrarekin (Ik. ile-kizkur). Jantzi luze eta ile harroz apaindurik (Ik. ile-harro). Gameluaren ile latza. Ile leuneko aberea. Aurpegiko ilea. Ilea ongi orrazturik. Ilea erortzen hasi zaion azeri zahar bat. Abere ile-beltza. Ugaztun ile-sarria. Ile ugari duen animalia edo gizakia.
3 iz. Abereen ilea, ehungintzarako gaitzat hartua. (Multzokari gisa). Ik. artile. Ardiaren ilea. Ile latzez egindako atorra. Ile xehea.
4 iz. Ilea kendu gabe ondu den abere larrua, berokiak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena. (Multzokari gisa). Azeri ilezko berokia. Larruzko eta ilezko berokiak.
5 iz. Zenbait landaretan agertzen den zuntz izpi mehe-mehea. Ilez estalitako hostoak.

Esaera zaharrak

Ardia ahuntzari ile eske. Edozein ilek bere geriza. Otsotik ile bat bederik, eta hura betondotik.

Aztergaia: ile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ile /biloa/

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ile alde, ile(-)apaindegi, ile-apaintzaile, ile kontra, ile(-)motots.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ile(-)apainketa, ile gorri, ile-gorri, ile harro, ile(-)izpi, ile kizkur, ile(-)mataza, ile-moztaile, ile(-)mozte, ile(-)ondo, ile urdin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ile alde, ile kontra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "baina ilealde eta ilekontra aditzondo gisa" (1996-06-12)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  ile-apaintzaile [azpisarreran] 1- Forma aldatu: ile-apaintzaile edo ile apaintzaile. || 1- Halaxe dio 25. arauak (139 or.).

 - [E210]:  ile gorri [azpisarreran] 1- Kategoria gramatikala ere eman: iz.

 - [E210]:  ile-gorri edo ilegorri [azpisarreran] 1- Ordena aldatu: ilegorri edo ile-gorri. 2- Kategoria gramatikala ere eman: izond.

 - [E210]:  ile-hori edo ilehori [azpisarreran] 1- Ordena aldatu: ilehori edo ile-hori.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-08): a) bai lehen itzuliko eta bai bigarren itzuliko azpisarreren grafia bikoitzak ohargileak nahi duen moduan eskainiko dira, horrela jokatzea erabakia dagoenez (formak bere osoan aipatuz, edo tarteko dela: ile-apaindegi edo ile apaindegi, ile-apaintzaile edo ile apaintzaile, etab.); bahuvrîhien forma bien ordena, berriz, proposamenean dutena da azpisarreran, eta ohargileak eskatu duena, bikoiztean izango duten sarrera berrian (hala erabaki baitzuen Euskaltzaindiak — "guztiak sistematikoki zuzenduko dira bikoteka emanaz"; eta hala egiten da argitaratzeko prestatzean): «ilegorri izond. edo ile-gorri», «ilehori izond. edo ile-hori»; b) isildu egingo da oraingoz lantaldeak proposatu duen ile gorri azpisarrera.

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren hiztegiak araua aldatu du: ile iz.: ile-zapa

ile alde
adb. Ilearen berezko noranzkoan. Abere bat ile alde ferekatu.

Aztergaia: ile alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ile apaindegi, ile-apaindegi
iz. Ilea mozten eta apaintzen den tokia.

Aztergaia: ile apaindegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: ileapaindegi [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-08-24)

 - [I102]: "ile-apaindegi / ile-apaintzaile zalantzarik gabe lotuta jarriko nituzke, geroagoko elkartuei hain zuzen bide egiteko, hala nola ileapaintzaile-eskola / ileapaintzaile-artaziak / ileapaintzaile-modu e.a." (1996-06-12)

ile apainketa, ile-apainketa
iz. Ilea apaintzea; ile-apaintzailearen jarduna edo lanbidea. 34 urte darama ile apainketako irakasle. Ile apainketa eta sukaldaritza.
ile apaintzaile, ile-apaintzaile
iz. Lanbidez ilea mozten eta apaintzen duen pertsona.
ile izpi, ile-izpi
iz. Ilea. Ez baitzuen huts egingo harri batekin ile izpi bat ere.
ile kontra
adb. Ilearen berezko noranzkoaren kontra.

Aztergaia: ile kontra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ile mataza, ile-mataza
iz. Ile multzoa, adatsa. Ik. kalpar. Ezti koloreko ile mataza. Atzerantz orraztu du ile mataza.
ile motots, ile-motots
iz. Mototsa. Haren ile motots leporaino eroria.

Aztergaia: ile motots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '"Ile"aren inguruko eratorrietan, hori oso zabala da trenza, moño esateko'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-10-31): 'Ile-motots sartzea onartu da'.

ile moztaile, ile-moztaile
iz. Ilea mozten duen pertsona. Ik. moztaile. Ile-moztailearen aurrean isilik dagoen ardiaren irudiko. Ia burua zuritzeraino moztu zion ile-moztaileak ilea mutilari.
ile mozte, ile-mozte
iz. Ilea moztea; bereziki, abereei ilea moztea. Uztailean dute ardien ile-moztea.
ile ondo, ile-ondo
iz. Buruko ilea. Gizonak sortzen dira ile-ondo bat gabe. Ikaraz harrotzen ziren haren buruko ile-ondoak.
Loturak

Aztergaia: ile ondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ILE-ONDO (L-ain-côte, B; ulondo). Ref.: A; Lander (ap. DRA). Cabello. v. ILE-IZPI. * Ikaraz arrotzen ziran haren buruko ille-ondoak. Mb OtGai III 390. Deusere ezta, ez eta ile hondo bat ere, nere baitharik dudanik. Dh 105 (v. tbn. 420). [Gizonak] sortzen dire [...] ile ondo bat gabe. Hb Egia 61s. Etzan a ulea ez / ezpada urrea; / ulondo bakotxeko / zerion perlea. Balad 202. [Zakurra] haguna zariola ahotik, ile-ondoak xutik. JE Bur 64 (v. tbn. Med 22). Gizonak, hoberenak, badu hille-hondo bat beltza. (L-côte). Lander (ap. DRA ). v. tbn. v. tbn. Jaur 144 (ap. DRA )

Bestelakoak

ondo3 2 iz. Batez ere Ipar. Zenbait landare edo zuhaitzen banakoa. Ondo zaharraren muskil berriak. Belar ondo bat. || Ezta ile ondo bat ere: ezta ile izpi bat ere. [s.u. ile] ile ondo, ile-ondo iz. Buruko ilea. Gizonak sortzen dira ile-ondo bat gabe. Ikaraz harrotzen ziren haren buruko ile-ondoak.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa ile sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran ere.

ilea atera
da ad.-lok. Hormonak hartuta, ilea ateratzen zaie, eta ahotsa sendotzen. Gizon bilakatuko zara, bularraldean ilea aterako zaizu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ilea atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

ilea erori
da ad.-lok. Baina denborarekin, zahartu egin gara eta ilea erori zaigu. Ilea erortzea, azazkalak ahultzea eta azala zuritzea dira anemiaren ondorioak. Ilea erortzen hasi zaion azeri zahar bat.

Aztergaia: ilea erori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jaso zen ilea atera formarekin batera aurreko multzoan.

ilea laztu
1 da/du ad.-lok. Ilea zutitu eta zurrundu. Halako batean, nire mandoaren ilea lazten da.
2 da/du ad.-lok. Izu handia sentitu edo sentiarazi. Pasatu dut gau osoa ikara bizian, laztu egin zait ilea behin baino gehiagotan. || Ez du irakurgai honek inoren ilerik laztuko. Hitz horiek entzutean, nor ez da ikaratuko, nori ez zaizkio buruko ileak laztuko?

Aztergaia: ilea laztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ahotsa laztu aztertzean azpisarrera gisa proposatua. Beraz, laztu sarrerako 2. adiera ezabatzekoa da (eta 3. adierako lehenengo adibidea azpisarrerara eramatekoa).

ilea moztu
du ad.-lok. Anek ilea moztu du. Ardi horri ilea moztu diote. Ezkondu artean ez dute buruko ilea mozten, ez estaltzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ilea moztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-04-28 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

ilea urdindu
ad.-lok. Ileak kolore urdina hartu. Hasia zuen ilea urdintzen. Zahartzaroan, ilea urdintzen denean.

Aztergaia: ilea urdindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ILEA URDINDU (V-arr, G-azp, AN-gip ap. Gte Erd 164; Lar, Añ (+ ullea)). Encanecer. v. ILEA ZURITU. [Zahartzean] illea urdintzen da. Ax 182 (V 123). Hasia zuelarik ilea urdintzen. Hb Esk 220. Neska-zarrari, zarraren zarrez, / illia zaio urdindu. Urruz Urz 45

adib.: ile 2 iz. (Multzokari gisa). Ileen multzoa. Luzea du ilea. Ile horaila, gorria. Ile beltz kizkurra. Zer polita dagoen bere ile kizkurrarekin (Ik. ile-kizkur). Jantzi luze eta ile harroz apaindurik (Ik. ile-harro). Gameluaren ile latza. Ile leuneko aberea. Aurpegiko ilea. Ilea moztu du. Ardi horri ilea moztu diote. Ilea ongi orrazturik. Zahartzaroan, ilea urdintzen denean.

ilea urdindu 24: Berria 10 (“Ilea urdindua duen gizon bat kalea gurutzatzen, hegoalderantz”), Deia (“Muino batetik kea ikusi zuen neskari aspalditxo urdindu zitzaion ilea”), EiTB 4 (“Bada ba garaia! Laster ilea urdintzen hasiko zait”), Elkar (“ilea zeharo urdindua”), Argia 4 (“Europako zientzialari talde batek ilea urdintzearen zergatia argitara eman du Federation of American Societies for Experimental Biology (FASEB) aldizkarian”), DiarioVasco 3 (“Hain izugarri handia duk, txotxo gazte bat popatik irten oinez, ababorreko kareletik brankaraino joan eta istriborrekotik atzera bueltan popara iristerako, ilea urdindu egiten zaiok eta azala zimurtu”), Erlea (“Ile kizkur urdindu estuen eta betaurreko handi batzuen artetik, aurpegi goxo eta alaia nabarmentzen zitzaion”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ilea urdindu 53: Berria 5 (“Funtsean, gaztetasuna galtzeko zorian dagoenaren ile urdinduaren antzekoa.”), Fernando Rey 2 (“bere ile kizkur urdindua nahasiz”), Joxean Agirre 6 (“Giltzak arazorik gabe ireki zuen bebarruko atea eta igogailuko ispiluan kosta egin zitzaidan neure burua ezagutzea, ilea urdintzen hasia zuen tipo lasai itxurako bat”), Joseba Sarrionandia 3 (“Eta atso haien ile urdinduan gauza guztien gainera eroritako errautsa igarri zuen, eta haien aurpegietan Jainko gogaituaren keinua islatzen zela sumatu zuen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ile sarreran.

ilea zuritu
ad.-lok. Ileak kolore zuria hartu. Gazte denboran neukan haizezko burua; ilea zuritzean bete zait kaskoa. Ilea zuritzen hasi zaizu.

Aztergaia: ilea zuritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ILEA ZURITU (Lar, Añ (+ ullea)). Encanecer. v. ilenabartu. Gazte denboran neukan aizezko burua / illea zuritzean bete zait kaskua. AB AmaE 403. Begiak lausotu [...], / illia zuritu. Urruz Urz 56. Gure ille beltzak txuritu diranez gero. Zait Sof 192. Igort-uzkitzu "Ranchero" hetarik zonbait hunarat. Ahatik, ez gero ileak sobera zuritu ondoan. Larz Iru 20. v. tbn. Tx B I 62. Uzt Noiz 14. Ulea zuritu: JJMg BasEsc 189. Otx 41

adib.: zuritu, zuri/zuritu, zuritzen 2 da ad. Kolore zuria hartu. Buruko ileak zergatik zuritzen diren bizarra baino lehen. Etiopiako beltz bat zuritzen denean, eta katamotzak uzten dituenean bere orbanak. Burua zuritu zait zure bihotz eske.

ilea zuritu 4: Elhuyar (“ilea zuritzen zaie, burusoildu egiten dira, osteoporosia eta arteriosklerosia izaten dute eta abar”), Berria (“Lopez Ufartek ilea zuriturik du aspaldian, eta beteranoen partidetan baino ez du ukitzen baloia”), Argia 2 (“amaika aldiz ikusi dugu kazolakada eder bat egiteko adina txori buruan dituen pilotari gaztea aldagelan erabat jota, ilea zuritzen hasi zaion beteranoak finalean izateko aukera kendu diolako, ordu eta erdiko partidaren ostean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ilea zuritu : Elizen arteko Biblia 8 (“eta zuek zahartzean ere, ni beti berbera: zuei ilea zuritzean ere, nik eutsiko dizuet. Orain arte bezala, aurrerantzean ere nik eramango zaituztet, nik eutsi eta salbatuko”), Anton Garikano (“Baina ilea zurituta zeukan - arrebak bezala - gazte-gaztetatik”), Jon Arretxe (“Ile zurituak bizkorregi zahartu den itxura ematen dio, aurpegiko zimur ugariek bezalaxe; janzten dituen praka beltz zaharkituek eta jaka gris adabatuak, egun batzuetako bizarraz gain, ez diote laguntzen irudia argitzen; eta halako tristura kutsua nabaritzen zaio begitartean”), Joan Mari Irigoien (“Ezagun du Nekanek, denbora honetan ilea zuritzen hasi baitzaio, zimurrak nabariagoak egiten eta ugaritzen...”), Josu Zabaleta (“Horrela, bada, minutu batzuetan berriro nire onera ez nintzela etorriko iruditu zait, eta ez dut, hala ere, ikusi nire baitan ilea zuritzen omen duen larritasun erregarri hori”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

zuritu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ile sarreran.

ileberritu, ileberri, ileberritzen
da ad. Abereez mintzatuz, ilea aldatu. Orkatza urtean bi aldiz ileberritzen da.

Aztergaia: ileberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ileberritu, ileberri(tu), ileberritzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ileberritu, ileberri(tu), ileberritzen

iledi
iz. g. er. Ile multzoa, adatsa. Ik. ilaje.

Aztergaia: iledi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2000-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ilede 2, Zerb IxtS: "Bera ongi egina zen zango puntetarik buru gaineraino eta guziz ilede bat batzuen xoragarria", "Haitz adartsu baten azpian iragaitean, haren ilede aberats eta ederra adarretan kurubilkatu zen eta mandoa aintzinat joan"; illedi 1, Ldi BB: "Egunek biztu dio / yorik illedia"; OEH argitaratuan, gainera, uledi : TP Y 1933, BAizk Ipuin (ap. DRA).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

illedi 2, B. Latiegi: "Aurpegia, ezpaiñak, eta azkazalak margoztuak zeuzkan ordurako, eta ondo orraztua illedi orail luzea", "Gero, mutillaren bizkarrean ezarri zuan legun-legunki illedi beltz dizdiratsuz ornitutako bere burua"; uledi 1, Onaind: "Gure uledi dizditsua nastuazo ta gero orraztu ta apain ipiñi nai izatea".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ilede : DRA (illede: cabellera - Har.); PMuj DVC (melena, cabellera, crines, cabello); iledi : DRA (illedi: cabellera - Ldi Udaberria); PMuj DVC (melena, cabellera, crines, cabello); uledi : DRA (cabellera - TP Y 1933, BAizk Ipuin); PMuj DVC (cabellera, cabello, crin) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Casve EF; Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-di.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

adatsa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: kendu edota "e. adats". || Gaur erabiltzen ez delako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-08): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

iledun
adj. Ilea duena. Ik. iletsu. Orobat gertatzen da abere iledunetan. Ardi larru iledun beltz handi bat buruan. Lau zangoko iledun bat.

Aztergaia: iledun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
ilegabe
adj. Ilerik ez duena. Esau gizon iletsua zen eta Jakob ilegabea. Animalia ilegabeak.

Aztergaia: ilegabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

ilegal
adj. Legearen kontrakoa, legez kanpokoa. Droga ilegalak.

Aztergaia: ilegal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2000-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu ilegal formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ilegal a) izond. 6: Habe 1983 ("Irrati libreak: ilegalak baina bizirik"); Egin 1986 ("Ezin izan dute, beraz, ETB2 ilegaltzat jo"); Azurm ("'Biolentzia zuzengabekoa da hortaz' — inmorala eta ilegala, biak izatearen zentzuan"); EKB ("Gasteizko Gobernuak bideratutako euskara legea gainditzen duenez ilegaltzat jo eta errekurritu dituzte toki gehienetan"); Egin 1992 2 ("Beraien enpadronamenduaren aurka, agintariek izandako jarrera 'ilegala' salatzen dute", "Hau ilegala da zeren beraiek ez dira inor eskubide hori ukatzeko"); b) adond. 2: P. Sastre ("Bestea bost urte beranduago etorri huen, ilegal, legez itxi bait zen inmigrazioa", "Patricio ilegal zebilek eta, neu ere ez niabilek oso legezko, txakurren ustetan"); ilegalitate 2: Egin 1989 ("Idazkari horri udal postua ukatzean ilegalitatearen bideetan sartu da alkatea"); J.L. Goikoetxea ("Herri honetan ez da agintea duenik ilegalitate hau konpon dadin arduratzen denik"); ilegaltasun 1 M. Lopez ("Azken finean, ziutatean, legaltasuna eta ilegaltasuna izenez ezagutzen diren bi errealitate arbitrario horien artean muga estu fin bat besterik ez dago").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ilegal : DFrec 17; AB38 1; AB50 8; HiztEn; Euskalterm 8; ilegaldu : DFrec 2; ilegalitate : DFrec 5; ilegalizapen : AB50 1; ilegalki : DFrec 4; AB50 3; ilegalpen : DFrec 1; ilegaltasun : DFrec 3; Euskalterm 3 // Ez ditugu aurkitu ap. LurE // 'ilegal' itzulitako besteak: arauz kontrako : Euskalterm 2; ez-legezko : Euskalterm 1; ezlegal : AB50 1; legearen aurka(ko) : Euskalterm 25; legetik at : AB50 1; legez kontrako : AB50 2; Euskalterm 5; legezkontrakotasun : Euskalterm 4; legezkontra(ko) : AB50 2.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. EEgunk: ilegal: h. legez kontrako, legez kanpoko // Admin. eremukoak: a) ilegal: lege-kalte(ko) : AdminEL; legez kanpoko : AdminEL; legez kontrako : AgAld hitz-bilduma; LurraldeAntol; HezkAdmin; legezkontrako : AdmMila; b) ilegalidad: legez kanpokotasun : AdminEL; legez kontrako izate : LurraldeAntol; legez kontrakotasun : AgAld hitz-bilduma; HezkAdmin; c) ilegalmente: legez kontra : AgAld hitz-bilduma.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako ordainak: a) ilegal/illégal: bidegabeko (Lur EF/FE); debetü (Casve FE); ez haizü (Casve FE); ezlegezko (Casve FE); ilegal (ElhHizt, HiruMila — ik. legezkontrako); lege-kalteko (PMuj DCV); lege-kontrako (HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV); legez aurkako (HiruMila); legez kanpoko (XarHizt); legez kontrako (HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCVlegez-kontrako); legezkontrako (ElhHizt); b) ilegalidad/illégalité: debetarzün (Casve FE); ezlegetarzün (Casve FE); ilegaltasun (HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE); lege-gabekeria (PMuj DCV); lege-kalte (PMuj DCV); legez aurkakotasun (HiruMila); legez kontrakotasun (HiruMila); zuzen-gabekeria (PMuj DCV); c) ilegalización: legez aurka jartze (HiruMila); d) ilegalizar: legez aurka jarri (HiruMila); e) ilegalmente/illégalement: debetüki (Casve FE); ez haizüki (Casve FE); ezlegez (Casve FE); lege-aurka (PMuj DCV); lege-kalte (PMuj DCV); lege-kontra (PMuj DCV, HaizeG FB, T-L LFB); legez aurka (HiruMila); legez beste (Casve FE); legez kontra (HiruMila); zuzen-kontra (PMuj DCV) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): illégal; illégalité; it (S. Carbonell): illegale; illegalità; illegalmente; ca (DCC): il·legal; il·legalitat; en (Collins): illegal, unlawful; illegality, unlawfulness; outlawing, banning; to outlaw, declare illegal, ban; illegally, unlawfully; de (Langenscheidts): ungesetzlich, gesetzwidrig, illegal; Gesetzwidrigkeit, Illegalität; wider Recht u. Gesetz, illegal.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "ilegal h. legez kontrako, legez kanpoko".

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

legearen kontrakoa; legez kanpokoa.

ilegalizatu, ilegaliza, ilegalizatzen
du ad. Legez kanpo utzi. Terrorismoari eta biolentziari aurre egin behar zaie, terroristak epaitu eta zigortu egin behar dira, baina ideia politikoak ezin dira ilegalizatu. Guztia debekatu eta ilegalizatzeko joera horrekin batere konforme ez nago.

Aztergaia: ilegalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): ilegalizatu 104: Berria 39 (adib.: “alderdiak ilegalizatzeko erraztasunak”), EiTB 39 (adib.: “aurreko lehendakaria eta PSEko buruak ilegalizatutako Batasunarekin biltzeagatik akusatuen aulkian eseri dituzte”), Jakin (“Euskaltzaindia ilegalizatu beharko dute”), Argia 22 (adib.: “Ezker abertzale ilegalizatuaren presentzia mediatikoa deuseztatuz ala areagotuz?”), DiarioVasco 3 (adib.: “Hainbat sektore ilegalizatuta daude herrian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ilegalizatu 36: Berria 29 (adib.: “Zerrenda ilegalizatu arren, ez dugu jo behar ziurtzat PSOE PPren jarraipen hutsa denik”), Herria (“Eta jadanik, ezker abertzaleko beste egiturak ilegalizatuak dira”), Jokin Urain 2 (adib.: “Direnak eta ez direnak ilegalizatu dituzte, eta ilegalizatu ez dituzten batzuk ere mehatxupean daude”), Iban Zaldua (“Batasuna, AuB, Herritarren Zerrenda eta ondorengo guztiak ilegalizatuko ditiztek”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Gaizka inoiz baino lanpetuago zebilen; herriko kontuekin ez ezik maila nazionaleko arazoekin; gezurra ematen du, alderdi ilegalizatu batek lan gehiago izatea legezkoa zenean baino”), Joxe Azurmendi (“gaur eztabaida hori ilegalizatua dago”), Hasier Etxeberria (“Lizarra-Garaziko bidearen muturra ikusi zutenetik, espainiarren gehiengoak nahi omen du Batasunaren ilegalizatzea eta gehiengoaren nahi horixe omen da gaur arau”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ilegalizazio, ilegalizatu h. legez kanporatze, legez kanporatu, legez kanpo utzi.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ilegalizar / fr illégaliser: Elhuyar: legez kanpo utzi, legez kanpokotzat jo, ilegaltzat jo / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: legez kanpo utzi, legez kanpokotzat jo / Adorez5000: legez aurka jarri, legez aurkako deklaratu.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

nazioarteko forma da, eta onartzekoa, baina euskal osaerako baliokidea sustatu nahi da.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

ilegalizatu, ilegaliza, ilegalizatzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

legez kanporatu.

ilegalizazio
iz. Legez kanpo uztea. Horrelako ilegalizaziorik ez da inongo estatu demokratikotan ezagutu.

Aztergaia: ilegalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): ilegalizazio 286: Berria 112 (adib.: “Ilegalizazioak salatu eta elkarrizketa babestu du Eusko Legebiltzarrak”), EiTB 104 (adib.: “Batasunaren zuzendaritza berriro osatzea eta Demokrazia 3 Milioi eta Askatasuna alderdiekin ilegalizazioari muzin egiten saiatzea egotzita.”), Jakin 3 (adib.: “Normalizazio-prozesu bat koxkortuko ote da horren ostean, ilegalizazioen fasea gainditzeko modua ekarriko duena?”), Argia 58 (adib.: “ETAk ez du ilegalizazioen beharrik izan bere erasoetarako”), DiarioVasco 9 (adib.: “Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ilegalizazio 175: Berria 170 (adib.: “Ilegalizazioak kalte egin dion arren, Batasuna politika gunearen «erdi-erdian» dagoela esan du“), Herria 4 (adib.: “Batasunaren lan politikoa geldiarazia da, ilegalizazioa martxan da”), Iban Zaldua (“Zer edo zer egin beharko duzue ilegalizazioaren kontuarekin, ezta?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ilegalizazio, ilegalizatu h. legez kanporatze, legez kanporatu, legez kanpo utzi.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ilegalización / fr illégalisation: Elhuyar: ilegalizazio, legez kanpo uzte; ilegaltzat jotze / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: legez aurka jartze.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

nazioarteko forma da, eta onartzekoa, baina euskal osaerako baliokidea sustatu nahi da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

legez kanporatzea.

ilegorri, ile-gorri
adj. Ilea gorria duena. Emakume ile-gorriak. Zaldi ilegorri indartsu baten gainean. || (Izen gisa). Atzo ilegorri batekin ibili zinela esan didate.
Azpisarrerak

Aztergaia: ile-gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ile sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  ile gorri [azpisarreran] 1- Kategoria gramatikala ere eman: iz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-08): a) bai lehen itzuliko eta bai bigarren itzuliko azpisarreren grafia bikoitzak ohargileak nahi duen moduan eskainiko dira, horrela jokatzea erabakia dagoenez (formak bere osoan aipatuz, edo tarteko dela: ile-apaindegi edo ile apaindegi, ile-apaintzaile edo ile apaintzaile, etab.); bahuvrîhien forma bien ordena, berriz, proposamenean dutena da azpisarreran, eta ohargileak eskatu duena, bikoiztean izango duten sarrera berrian (hala erabaki baitzuen Euskaltzaindiak — "guztiak sistematikoki zuzenduko dira bikoteka emanaz"; eta hala egiten da argitaratzeko prestatzean): «ilegorri izond. edo ile-gorri», «ilehori izond. edo ile-hori»; b) isildu egingo da oraingoz lantaldeak proposatu duen ile gorri azpisarrera.

ileguri
iz. g. er. Belusa.

Aztergaia: ileguri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2000-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira ille-guri , Ibiñ Virgil ("Zertako Etiopiako ille-guriz zuritutako basoak, edota Serestarrek ostoen larru-mintza nola orrazten duten?"); uleguri , Otx ("Ermini; zuaz nire gelara, ta uleguri baltzezko estalgijaz dagon arako kutxatillea ekarri egidazu ona").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ileguri 1, X. Gereño ("Alizek ilegurizko jantzi gorria zeraman, bordatu zilarreztatuez edertua, eskote handikoa, nondik bularren hasiera ikusten bait zitzaion").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ileguri : DFrec 1, AB38 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ileguri : HiruMila, PMuj DVC (eta ileguritsu); uleguri : DRA, PMuj DVC (ule-guri) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

balus(a), ileguri

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

Ik. belus.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

belusa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "oso naharoa izan ez arren gordeko nuke belus-aren ondoan, ondo eraturiko berba baita" (1996-06-12)

ileharro, ile-harro
adj. Ilea harroa duena. Katu txiki-txiki ile-harro bat.
Azpisarrerak
ilehori, ile-hori
adj. Ilea horia duena. Soldadu gazte ilehori bat. Txapel gorria buru ilehorian. || (Izen gisa). Hollywoodeko ilehori batekin txotxolotuta.
Azpisarrerak

Aztergaia: ilehori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:016 2003-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Grafia bikoitzak

edo ile-hori.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

ileki
iz. Ipar. Abereen ilea, eta, bereziki, artilea.

Aztergaia: ileki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

ilekizkur, ile-kizkur
adj. Ilea kizkurra duena. Ikusten al duzu neskatxa ile-kizkur hori?
Azpisarrerak
ileorde
iz. Ordezko ilea. Ez zuen ileorderik erabiltzen. Olatz da, mutil jantzian eta ileorde beltz bat jantzia duela.

Aztergaia: ileorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ileorde bitan agertu da; ileordeko behin.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: ileorde; Euskalterm: ileorde.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ileorde eta itsatsi.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-orde(ko); cf. hortzorde.

ilergete
1 iz. hist. Antzinatean, Iberiar penintsulan, gaur egungo Huesca, Zaragoza eta Lleidako ordokietan bizi izan zen herri bateko kidea.
2 adj. Herri horrena, herri horri dagokiona.

Aztergaia: ilergetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2000-01-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ilergetar 3, B. Latiegi: "Andik zortzi urtera, ilergetarrak, suesitarrak eta iazetarrak, gudan ziran berriro Erroma'ren aurka", "Ala, zortzi urte geroago, or ditugu berriro erromatarren aurka guduan ilergetarrak, suesitarrak eta jazetarrak".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ilergete : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ilergeteak : EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Lantaldeak aipatua du bigarren itzulikoetan, eta Onomastika batzordeak argitzeko utzia, nahiz ilergete jatorrizkoa mailegatzea aski dela uste duen.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Isildua. ilergete forman jasoa

iletsu
adj. Ile asko duena. Esau gizon iletsua zen eta Jakob ilegabea. Bere esku iletsuetan. Bekain iletsuak. Ardi iletsuenak hautatuz. Larru iletsu batekin.

Aztergaia: iletsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

ileurdin, ile-urdin
adj. Pertsonez mintzatuz, ilea urdindua duena. Ik. bilourdin. Agure txiki ile-urdina zen.
Azpisarrerak
ilezuri, ile-zuri
adj. Ile zuria duena. Jaun ile-zuri agurgarriak. Orain, zahar eta ile-zuri naizenean, ez nazazu bertan behera utz.
Azpisarrerak
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper