9 emaitza ibai bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

ibai
1 iz. Berezko ur-lasterra, aski handia, itsasora edo beste ibai batera isurtzen dena. Ik. erreka; lats1. Iturri, erreka eta ibaiak. Urola ibaia jaiotzen den tokian. Nilo deritzon ibai handia. Ibai zabalean. Ibai lehor baten ondotik pasatu ginen. Ibai aldera joan ziren bi adiskideak egurastera. Ibai-ondoko lili zuri apala. Ibaiko ura. Ibaiaren ibietan. Ibaiaren bihurguneak. Ibaia igarotzean. Ibai arrainak. Ibai baten (ur) emaria.
2 iz. Ur-laster baten antzera mugitzen den fluido baten isuri handia. Suzko ibai bat. Lurra estalia da dena gorputz hilez, trenpatua odol ibaiez.

Esaera zaharrak

Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo.

Aztergaia: ibai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(h)ibai

Jatorrizko forma

arro, (h)ibai

Euskaltzaindiaren Arauak

: Ibai Beltza; Ibai Gorria. / AS: ibai(-)aho.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ibaiaz, ibai(-)bazter .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ibaika

ibai aho, ibai-aho
iz. Bokalea. Bidasoaren ibai ahoa.

Aztergaia: ibai aho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-02-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ibaiaho, uhao

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz-elkarketari dagokion grafia

Ik. ibai-aho.

ibai bazter, ibai-bazter
iz. Ibai bazterretako hondartzetan.
ibai laster, ibai-laster
iz. Ibai baten bidean malda handiak edo pasabidea estutzeak sortzen duen abiadura handiko ur-lasterra, ur gainean zurrunbilo antzekoak eragiten dituena. Ibai lasterra gainditu nahiz, arraunketa gogorrean dabilen arraunlaria. Ibai-laster batean itoa.
ibaiadar
iz. Beste ibai batean isurtzen den ibaia. Arga ibaiadarra.

Aztergaia: ibaiadar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-02-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-elkarketari dagokion grafia

Ik. ibai-adar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "forma lotuak lexikalizatu egiten direlako errazago" (1996-06-12)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: [ibai(-)adar] baina itsasadar. Beraz, biak eredu berberaz egitea hobe, ibaiadar alegia.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): ibaiadar onartu da.

ibaiaz
adb. Ipar. Ibaika. Ibaiaz isuriko ditut negarrak.
Loturak

Aztergaia: ibaiaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z: -az.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ibai sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ibaika.

ibaibide
iz. Ibaia, ontziak ibiltzeko bidetzat hartua. Seattle-n hartu genuen ibaibidea Alaskara joateko.

Aztergaia: ibaibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

ibai-bide, ibilgia, ibilgo, ibilgu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan ibaibide (Prop 1911 ap. DRA: "Han -Seatlen- hartuko ginuen ibaibidea eta bathuko Alaska, gure eskualde maitea") eta ebilgia (s.u. ibilgu - Herr 1961: "Beribil bat [...] baztertü da ebilgiatik eta gaztañatze bat tokatü"); corpusekoak dira: ibilgo 5: Ldi BB ("Legorra zuri, beltz itsasoa: izotz bat untzi gure ibilgoa"); SMitx Aranz ("Berrogein bat jetxita buka da ibilgoa"); Gand Elorri 3 (adib.: "Klaustroko ibilgoetan ego asko dagoz"); OEH argitaratuan, gainera: Etxde Itxas; ibilgo-buru : Ldi BB ("Otoi, Yauna, ibilgo-buru, maitasun-edermen-zitu, aur begi-argirik anitz bekargu"); ibilgu : Or Mi ("Kartuxa-etxe paketsu artako ibilguetan maite-bizitza egiten dirautenekin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ibaibide eta konposatuak 11: K. Igea 3 ("Oriaren erdi-ibaibidea industriala da", "Baina Beasainen goi-ibaibidea utzi dugu", "Hemendik hartzen du Oriak bere itxurazko ibaibidea"); Ingurunea/OHO 2 ("Herriak ibaiaren ura fabriketarako edota arregaketarako erabili nahi badu, edo ibaibidea aldatu nahi badu, Udaletxeak har al dezake erabaki hori ibaia pasatzen den beste udaletxeei ezer esan gabe?", "Beha ezazu ibaibidearen marrazkia eta kalkula zenbat aldiz itzultzen den ibaira erabilitako ura"); GizarteZ/OHO 2 ("Ibaibide bat. Hona hemen Debaren Ibaibidea"); K. Navarro ("Egin duen bidean, lur azalera atera aurretik eta gero, ibaibidean, era askotako materialeak disolbatu ditu, eta disolbaezinak berriz eraman"); Ingurua/LH 2 ("Ibaibidea estutzen doan neurrian zenbait aldiz zeharkatuko dugu", "Itzulera etorri garen bide beretik egingo da, ibaibidearen lehenengo zatian"); BAO 1993 ("Arrantza errazteko helburuaz, harrizko, zurezko edo beste materialezko oztopoak nahiz langak jartzea, edota ibaibidea edo uraren joan-etorria aldaraztea erakartzen duten prozedura guztiak"); ibilgo 2, 'tráfico' adierakoak: H. Knörr ("Ibilgo handia duen edozein hiritan bezala, autoei eta autobusei darien keak airea kutsatzen du pozoinezko hodeiskez", "Berdegunezko oasiak dira, horren zarata handia eztitu nahi dutenak, orobat zarata horren kumeak: gurpilezko ibilgoa, presak, merkatarizko harat-hunatak, nonahi jendearen joanetorria"); ibilgu eta konposatuak 16: Gipuzkoako geografia 2 ("Donostiatik hegoalderantz, Oriaren erdi-ibilguraino", "Oiartzun errekako erdialdeko ibilguaren sedimentuak"); J. Ortaraz 2 ("Ibaiaren goi-ibilgutik hasita zure herriraino dagozan lantegiak", "ibaiaren ibilgu osoa adieraziko dauan ormairudi bana egizue talde bakoitzak"); I. Antiguedad 6 ("L1-ren prezisioa, esate baterako, txikia da, 1 ordenako ibilguen luzeraren neurketaren zailtasuna dela medio", "Ordena jarraituetako ibilguek drenaiatzen dituzten arroen batezbesteko azalerek, progresio geometriko bat osotzen dute"); X. Arregi ("Galiziako ibaien ibilgua Kantauri isurialdekoen antzekoa da, nahiz eta hauen ibilbidea eta perfila lasaiagoa eta lauagoa den"); Elhuyar 3 ("Erdiko ibilguetan, soro eta belardiak ibai-ertzetaraino heltzen dira", "Faunari dagokionez (...) erdiko ibilguak oso aberatsak dira animali espezietan"); A. Aldezabal ("Ergoien eta Ugaldetxo arteko haran-tartean, ibaiaren uhertz biak beha daitezke, bai eta laugune-multzoak ere, batzutan mailakatuak, zabalera maximoz hamarreko metro batzu dituztenak, eta ibilguarekiko paraleloki garatzen direlarik"); Egin 1992 ("Pirinioko ibaiek eragindako kainoi eta amildegi ikusgarrietan bi gaztek ibilgu beretik jarraitzen dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ibai-bide : AB38 1 (cuenca fluvial); ibaibide : AB38 6 (curso, vía fluvial; hauetan behe-i., goi-i.); HiztEn (ik. ibilgu); ibilgo : AB38 1 (recorrido); HiztEn (ibilera); ibilgu : DFrec 1; AB38 12 (curso; hauetan behe-i., erdi-i., goi-i.); HiztEn (1 komentuen, jauregien, etab.en barrutian, ibiltokitzat erabiltzen diren alderdiak 2 Geol. ibai-errekek egiten duten bidea); LurE (komentuen, jauregien eta horien gisako tokien barrutian, ibiltokitzat erabiltzen diren alderdiak // Geol. iturburutik ura isurtzen duen lekuraino ibaiak egiten duen bidea); Euskalterm 10 (1 'recorrido', 9 'cauce, curso, tramo — de río'; eta i.-aldaketa, goi-i., ibai-i., ur-i.) // Ez ditugu aurkitu ap. AB50 // 'cauce' itzulitako besteak: isurpide : AB50 3 (hauetan 2 herri-isurpide: cauce público); leku : AB50 1; ubide : AB50 1; uharka : AB38 2 (hauetan u. higadura); uharroil : AB38 1; urbide : AB38 3; AB50 5 (hauetan 3 herri-urbide: cauce público).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ibaibide : ElhHizt (ik. ibilgu); HiruMila (curso de un río); Casve EF (cours du fleuve); DRA (vía o conducto fluvial - Prop 1911); PMuj DVC (ibai-bide: 1 línea fluvial, vía fluvial 2 vaguada 3 curso de un río); ebilgia : DRA (calzada, carretera, lugar por donde se anda - Herr 1961); ibilgo : ElhHizt (marcha, caminata, paseo); HiruMila (marcha, viaje, andanza, paseo, caminata); DRA (ibilgoa: 1 marcha 2 galería, corredor); PMuj DVC (viaje, andanza, paseo, caminata, marcha); ibilgu : EuskHizt (1930 1 komentuen, jauregien... barrutian, ibiltokitzat erabiltzen diren alderdiak 2 ibaiak egiten duen bidea); ElhHizt (1 corredor, pasillo — de un convento, palacio 2 cauce, curso, lecho — de río, ...); HiruMila (corredor, carrejo, pasillo); EskolaHE (ibai batek egiten duen bidea // komentuen, jauregien eta horien gisako tokien barrutian, ibiltokitzat erabiltzen diren alderdiak); PMuj DVC (1 tránsito, corredor, pasillo, carrejo 2 ontziko ibilgu: crujía, pasamano) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

cauce de río.../lit d'un cours d'eau erdarazkoen ordainak: erreka : HiruMila; PMuj DCV; erreten : ElhHizt; PMuj DCV; ibilgu : ElhHizt; ohatze , ohe : T-L LFB; ubaska : PMuj DCV; uberka : Lur EG/CE; PMuj DCV; ubide : ElhHizt; uharka , uhaska : HiruMila; uhobi : XarHizt; ur-bide : Casve FE (hurbide); HaizeG FB; zola : Casve FE // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EF/FE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

(h)ibaibide

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. ibilgu / LurE: - / ElhHizt: ibaibide: Ik. ibilgu / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

oraingoz baztertzekoa da, ez baita aski erabilia.

ibaiertz
iz. Ibai bazterra, ibai baten alboetako lurra. Ibaiertz batetik ez zen ikusten bestea. Ibaiertz aldera igeri egin zuen.

Aztergaia: ibaiertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-08-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Falta da'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'sartzea onartu da'.

ibaika
adb. Kopuru izugarrietan. (Isurkariez mintzatuz erabiltzen da batez ere). Ik. turrustaka; uharka1;  + pesiaka; gaindika; purrustan; zurrutaka; gogotik 2; gogoz 3. Nahiz ibaika isuri kristauen odola. Ibaika ari du euria. Honetan Bibliak zabaldu zigun argia ibaika. Erdaldun jendea ibaika agertu zen.

Aztergaia: ibaika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper