23 emaitza gol bilaketarentzat - [1 - 23] bistaratzen.

gol
iz. Futbolean eta hainbat kiroletan, baloia atean sartzea; horrela lortutako tantoa. Badakigu futbolean golak direla garrantzitsuena. Gol zaparrada.
Azpisarrerak

Aztergaia: gol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gol: futbolean'.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gola egin.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'gol hitza sartzea' onartu da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain erantsiko (eta bere hartan utziko da lehen itzulian arautua, H1.1 lantaldeak osatu arte).

gola sartu
1 du ad.-lok. Kiroletan, baloia ateko marratik barrura igaro. Gola sartu gura eta ezin, aukera garbiak izan arren. Bakarrik geratu zen Jauregi atezainaren aurrean, baina ezin izan zuen gola sartu. Girondinsek gola sartu zion Juventusi. || Gaur bi gol sartu ditut. Zerbaitegatik da gol gehien sartu dituen taldea.
2 dio ad.-lok. Norbaitek beste norbait, ustekabean, nabarmen edo leku txarrean utzi. Esan izan duzu udalei gol asko sartu izan dizkietela; beraienak ez diren eskumenak hartu dituzte euren aurrekontuen kargu.

Aztergaia: gola sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gol, gola sartu (egin), golegile".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gol eta sartu sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  gol egin: gol hitzaren adibide moduan gehitu behar genituzke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Kendu lerroa.

golardo
iz. Ipar. zah. Saria. Obra onak ukanen du golardoa frankoki.

Aztergaia: golardo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

golardatu (eta golardoatu) IE 3: EZ Eliç: "Eta golarda gaitzatzun / liberalki sariaz"; Ax: "Han gaixtoak izanen direla sekulakotzat penatuak, eta onak golardoatuak"; Hm: "Arren golarda gaitzaitzu"; golardo (eta galardo, goalardon, golardoa, gollardo) 58: IE 56, XVI-XVIII. mendeetakoak (E: "Obra honak ukhenen du goalardona frangoki"; EZ 10, adib.: "Nekearen golardotzat deus eztiat galdetzen"; Hm in Harb: "Golardo sainduez / segur zaitu betheko"; Ax 3, adib.: "Badu Iainkoaren zerbitzatzeak [...] mundu hunetan ere zenbeit golardoa, zenbait pagamendu"; SP 4, adib.: "Antzearen saria eta golardoa"; Mong 3, adib.: "Idiak golardoa duenian"; Ch 10, adib.: "Jainkoa leial izanen da eta liberal zure golardoan"; Lg 7, adib.: "Ordean zer behar dugu iguriki gollardotzat?"; Mih 2, adib.: "Zeruan sari eta golardo hautetsiago baten mereziarazteko"; Monho: "Kastoaren golardoa"; Dh 13, adib.: "Ni nerorri izanen naiz zure golardo guziz handia"; Jaur: "Zeruko golardoak"); EB 2 (Arti Tobera, adib.: "Girlandaz eta galardoaz horniturik agertuko da [etxea]"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Urt Gen 15,1: "Hire golardo haundia nauk ni"; He Apoc 11,18: "Golardoa ematekoa [denbora]"; Lander RIEV 1914-17: "Goresmen hori onhets dakioten, buruzagitasuneko bere kharraz irabazia duten golardo bat bezala"; eta golardogarri , golardotzaile , golardoztu testu-lekukotasunik gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galardoi EB 1: Hemen 1987: "Oscars 87 zinema galardoien banaketa ospatuko da".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goalardo(a) : HiztEn (ik. golardo); golardatu : HiztEn (Ipar. golardoa, saria eman); golardo : HiztEn (Ipar. zah. saria) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

galardo : Lh DBF (1 récompense, rémunération, prix d'un travail, d'un service; 2 rémunerateur, qui récompense [cf. esp. galardón]); goalardo(a) : HiruMila (ik. golardo); golardatu : HiruMila (galardonar), ElhHizt (Ipar. galardonar, premiar), DRA (galardonar); golardo : EuskHizt (1627; golardoa 1643; goalardona 1545; galardoi *1562; Ipar. Zah.; Saria), HiruMila (galardón, distinción), ElhHizt (Ipar. galardón, premio), Lh DBF (ik. galardo), DRA (1 recompensa, galardón; 2 papera), PMuj DVC (galardón, premio); golardoatu : HiruMila (recompensar), PMuj DVC (galardonar) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: golardo / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt. (eta aski dira sari bezalakoak).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'golardo: galardón, récompense'.

 - [E208]: Zer dela eta kondenatu behar dugu sari-ren sinonimo klasiko hau, hitz erabat ezberdina izanik? Lehenbiziko euskal idazleek erabilia da.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Jaso egingo da hiztegian: golardo iz. Ipar. Zah.

golatu, gola/golatu, golatzen
da/du ad. Ipar. Goloa harrapatu. Ik. golo 3. Ardien golatzeko lanjera ere ttipitzen da horrela.

Aztergaia: golatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. golo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gola, golatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

goloz eritu.

goldaketa
iz. Goldatzea. Goldaketarako idiak.
Azpisarrerak

Aztergaia: goldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: goldaketan .

goldaketan
adb. Goldatzen. Goldaketan ari ziren.
Loturak

Aztergaia: goldaketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goldaketa sarrerari dagokion azpisarrera.

goldatu, golda, goldatzen
1 du ad. (Lurra) goldeaz irauli. Ik. laiatu; jiratu. Lurra goldatu. || (nor osagarria goldatzean sortzen den ildoa dela). Landa zabaletako ildo goldatu berriak.
2 du ad. (itsasoa goldatzea baino ezinezkoagoa, itsasoa goldatzearen antzekoa eta kideko esapideetan, egiteko bat ezinezkoa dela edo alferrikakoa dela adierazteko). Ez da krimenaren arrastoak ezabatzera itzuli: itsasoa goldatzea baino ekintza ezinezkoagoa luke. Eta denok dakigun arren nolakoa den literaturaren eragina gizartearen goldaketan (itsasoa goldatzearen antzekoa), letrak behar ditugu mundu hobeago bat egin eta izendatzeko.

Aztergaia: goldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

goldatu, golda, goldatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

goldatu, golda, goldatzen

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-

goldatz
iz. naf. Goldeaz eginiko ildoa. Goldean ari denak goldatz edo ildo edo erreka zuzena egin nahi du.

Aztergaia: goldatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

goldeaz egindako ildoa.

golde
1 iz. Lurra iraultzeko lanabesa, burdinazko pieza zorrotz bat edo gehiago dituena eta abereek edo traktore batek herrestan eramaten dutena. Ik. nabar2. Goldearen belarriak, muturra, nabarra, hortza, giderra. Golde hortza. Lurra goldez irauli.
2 iz. Lur neurria, egun batean goldatzen den hedaduraren baliokidea. Ik. golde lur. Baiona eta Uztaritzeko barrutietako herrietan goldea 4.200 metro koadrokoa da, eta Sarakoan 2.800 metro koadrokoa. Golde bat lur.

Esaera zaharrak

Goldearen amoreagatik pot nabarrari. Idi berari goldea.

Aztergaia: golde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: golde(-)nabar .

golde etxe, golde-etxe
iz. Goldearen zurajea. Golde-etxea hautsi zen.

Aztergaia: golde-etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GOLDE-ETXE (golda-etxe V-gip ap. Iz ArOñ 108; goldetxe Izt C 232, H). Madera del arado. "(G), l'ensemble, tout l'appareil qui constitue une charrue" H. * Golde-etxea autsi zen; zumarra, ta endaitza uztarriarekin deramate. Or Mi 114.

LB: 0 / EPG: 0 / ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: golde-etxe estructura de madera del arado; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

golde 1 iz. Lurra iraultzeko lanabesa, burdinazko pieza zorrotz bat edo gehiago dituena eta abereek edo traktore batek herrestan eramaten dutena. Ik. nabar. Goldearen belarriak, muturra, nabarra, hortza, giderra. Golde hortza. Golde etxea: goldearen zurajea. Lurra goldez irauli. Goldearen amoreagatik pot nabarrari (esr. zah.). etxe 8 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Tresna bati eusteko erabiltzen den egitura. Golde-etxea hautsi zen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Baina kontuan izan behar da etxe sarrerako 8. adiera adibiderik gabe geratuko dela.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa golde eta etxe sarreretan.

golde lur, golde-lur
iz. Goldea, lur neurria. Golde-lurra Gipuzkoan ehun sagarrondoren lurra da. Hamar golde lur bazeuzkaten lantzeko.

Aztergaia: golde-lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOLDE-LUR (G, B ap. A). Fanega. "Golde-lurra Gipuzkoan eun sagorrondoren lurra da (G-to)" A. Cf. supra (2). Zenbat hazi erain behar den golde lurrean. Dv Lab 55. Golde-lur asko zituan zelaiak. Salav 26. Bertanbera utzitako golde-lur gutxi batzu zituen. Ibiñ Virgil 110. Labra-lur onenetatik golde-lur asko saldu zituan. Berron Kijote 32

adib: golde 2 iz. Lur neurria, egun batean goldatzen den hedaduraren baliokidea. Baiona eta Uztaritzeko barrutietako herrietan goldea 4.200 metro koadrokoa da, eta Sarakoan 2.800 metro koadrokoa. Golde lurra Gipuzkoan ehun sagarrondoren lurra da. Golde bat lur.

golde lur 4: Berria 2 (“Idi pareak egun batean goldatu zezakeena ere neurri bat zen: golde lur bat”), Argia 2 (“Bada estatu burujabe bat, / bost mila arimaz osatua / eta zoragarria derizkiot, / ehun eta laurogei mila golde lur, / Kristoren pila maite dut. / bost dolar ere ez armatan, / horra zer ikusi dudan han”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

golde(-)lur 6: Berria (“Ez dakigu zenbat golde-lur, zenbat mendi, ibai, iturri, bidexka eta etxe desagertuko diren».”), Patxi Ezkiaga 2 (“labore lur onenetatik golde lur asko saldu zituen zalduneria liburuak erosteko”), Elizen arteko Biblia 2 (“Golde-lur bihurtuko da Sion, harri-pila Jerusalem, baso, tenpluaren mendia”), Koldo Biguri (“Hirikoek zaldiki-bolak jaten zituzten euren etxeetan, eta garagardoa eskatzera etortzen ziren Boscacciora, non gehienez ere ardoa katilutan edan baitzitekeen, edota harropuzkeriaz tratatzera hirurehun eta berrogeita hamar azienda, hamabi seme-alaba eta mila eta bostehun golde lur zeuzkaten gizonak, nire aita kasu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Elkarte lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da golde sarreran.

golde nabar, golde-nabar
iz. Goldearen hortza; goldea. Ik. nabar2.
goldean
adb. Goldatzen. Goldean ari da.
Loturak
goldelari
iz. Lurra goldez lantzen duen pertsona. Ildoa makur egingo du, ez da hura goldelari ona izango.

Aztergaia: goldelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
goldetu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, goldetu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. goldatu].

Aztergaia: goldetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  Ik. goldatu / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. goldatu.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

golegile
iz. Gola edo golak sartu dituen jokalaria; bereziki, gol asko sartzen dituen jokalaria. (Maiz ona, nagusia eta kideko izenondoekin erabiltzen da). Ligako golegilerik onena.

Aztergaia: golegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

golegile : HiztEn, Euskalterm (gol-egile 1; goleatzaile sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

golegile : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gol, gola sartu (egin), golegile".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: kontzeptu hau maiz erabilia da futbolean. Nik sartu egingo nuke

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu, komunikabideen esparruan batez ere. Idazkera: golegile - gol(-)egile.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

goleta
iz. Bi edo hiru mastako belaontzi arin eta lasterra, karel apalekoa. Fragataz, brigantinez eta goletaz josia zegoen Cadizko badia.

Aztergaia: goleta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

bakarra aski delakoan, gaztelaniatikoa hobetsi da, erabilia ere hau denez, frantsesetiko goeleta-ren kaltetan.

golf
iz. Pilota txiki bat makila berezi batez jo eta zelai batean dauden zuloetan sartzean datzan kirola. Ik. kali joko. Golf jokalaria.

Aztergaia: golf

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. kali(-)joko.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

kali-joko (Ipar.) erabiliarekin batera onartzekoa da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Zein da zalantza? Hori bai, aldamenean ezar daiteke: "kalika (Lapurdin)"'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Golf hitza dela eta, Charritton jaunak honen ordez kali joko hitza proposatzen du. Euskaltzainek ez dute ikusten arrazoirik golf hitza baztertzeko. Horregatik, bere sarrera izango du, ondoan kali jokoa dela emango da aditzera'.

golf zelai, golf-zelai
iz. Golfean aritzeko egokitutako zelaia. 18 zuloko golf zelaia.
golfean
adb. Zu ez zara arratsaldean golfean ari ziren gizonetako bat? Golfean jokatu. Harri bat, aterkiaren giderrarekin golfean jolasteko.
Loturak

Aztergaia: golfean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egin azpisarrera eta azpisarrera berrira eraman golfean jokatu adibidea, eta golfean aritu, jolastu adibideak gehitu.

golko
iz. geogr. Bi lurmuturren arteko itsas zatia, badia baino handiagoa. Bizkaiko golkoa. Liongo golkoan.

Aztergaia: golko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-10
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 'Jantziaren eta bularraren arteko hutsunea' adierarekin 146 agerraldi jaso dira: kolko aldaera (kholkhu, kolku, kholku) eta eratorriak (kolkokada, kolkope) da nagusia 127 agerraldirekin: B 36 (fB, AB, Ag, Laux, A, Or, Otx, Eguzk, Bilbao IpuiB, Erkiag, Altuna); G 87 (Cb, Ub, It, AA, Izt, Bil, Arr, Lard, Apaol, Alz, EA, Jaukol, Or, SMitx, Ag, Ldi, Mok, TAg, Ill, Zait, Gazt, Vill, Anab, And, Ibiñ, NEtx, Munita, Xe, JanEd, Urruz, Iraola); ZuAm 1 (Etch) eta EB 3 (Osk Kurl); golk(h)o 19 aldiz azaldu da IE-ZuAm (EZ, Ax, Elzb, Dv, O, Tt, Mih, Elzb, Barb, JE); 2 'Norberaren barnea, gogoa' adierako 227 agerraldi jaso dira: kolko (kolku, kholku) da forma nagusia: B 102 (EgiaK, Añ, AB, Azc, Ag, Enb, Altuna, Kk, BEnb, Gand, Bilbao IpuiB, Erkiag, Laux, Otx, Alzola); G 69 (AA, Izt, JanEd, Arr, Lard, EA, Jaukol, Ldi, Or, SMitx, Ag, TAg, Ill, Zait, Uzt, Vill, Etxde, Ugalde, NEtx); ZuAm 1 (Xikito) eta EB 20 (Arti, Osk, MEIG); golk(h)o formak 25 agerraldi ditu: G 1 (Zait), IE 22 (EZ, Ax, ES, Lg, Hb, Elzb, Elsb, Lç, Monho, HU, Ox, Barb, JE, StPierre, Xa) eta EB 2 (MEIG, Arti); 3 'Bi lurmuturren arteko itsas zatia' adierarekin 10 agerraldi jaso dira: kolko da nagusia 9 agerraldirekin: B 5 (Erkiag), G 3 (Zait, Ibiñ) eta EB 1 (MEIG); golko bitan azaldu da EB (Mde) eta G (Berron Kijote); 4 'racimo' adieran behin bakarrik agertu da ("mahats golko", Ox).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1 'Jantziaren eta bularraren arteko hutsunea' 19 ager.: golko 2 (IEn); kolko beste euskalki guztietan azaldu da: B 4, G 6 eta EB-EgAs 7; 2 'Norberaren barnea, gogoa' adierarekin 35 agerraldi: golko IE 1, EB 8; kolko B 7, G 13, EB-EgAs 6; 3 'Bi lurmuturren arteko itsas zatia': agerraldi gehienak EBkoak dira: golko EB 18; kolko 4 (horietan 2 EB); golfo , golgo agerraldi banarekin (EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: golko-1 (1), golko-3 (11); kolko-1 (6); AB50: golko-1 (1), golko-3 (2); golfo-3 (1); kolko-1 (1); kolko-3 (1); HiztEn: golko: jantziaren eta bularraren artean gertatzen den hutsunea; Norberaren barnea, gogoa; Lurrean barneratzen den itsaso-zati zabala; golkokada; LurE: golko: jantziaren eta bularraren artean gertatzen den hutsunea; Norberaren barnea, gogoa; lurmutur biren arteko itsas zatia; golkokada.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Geogr.: Bizkaiko golkoa; Liongo golkoa.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

nahiz B eta Gkoa k- hasia den, adiera guztietan golko berrestearen aldeko dira batzordekide gehienak, bide aski luzea egina duelakoan, EBaren ikur horietakoa delako, Ipar.an arrotz litzatekeelako k- hasia (eta Heg.an ere ez oso egokia itsasokoa adierazteko); kolko ere jasoko da, "B2 / Heg. / Ik. golko" markekin

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g-/k-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "beti, g-" (1993-02)

 - [E124]: "bat nator. Baina zergatik ez da irizpide berbera erabiltzen goilare hitzerako?" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: oharra jarri, geografiazkoak ez direnean, kolkora bidaltzeko

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Golko/kolko hitz parearen aurrean ere eztabaida izan da. Alde batetik, ea doblete gisa gorde behar ote den ala ez. Forma bakarra onartzekotan, zein litzatekeen erabaki beharko litzateke. Azkenean, hamabi boto atera ditu bi formak gordetzearen aldeko jarrerak. Beraz, golko hitza onartu da geografiarako eta kolko forma, berriz, besterako. Puntu honetara iritsirik, Kintana jaunak untzi/ontzi eztabaidan hartu den erabakiagatik bere desadostasuna eta protesta agerian jartzea eskatu du eta aktan jasorik uztea'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bi adibideetan minuskulaz idatziko da "golko" hitza: Bizkaiko golkoa; Liongo golkoa.

golo
1 iz. Kokospeko gizena, kokospeko haragizko tolesa. Ik. girgilo.
2 iz. Tiroide guruinaren handitzea, lepoaren aurrealdean nabarmentzen dena. Ik. bozio.
3 iz. Ardien eta ahuntzen eritasuna, kokospearen hantura ezaugarri duena. Ik. golatu.

Aztergaia: golo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

golatu IE 1: Gy: "Eta ezta bahi gelditzen / ardi golatu bat baizen"; ik. OEH argitaratuan ap. DRA jasoak: GAlm 1946 : "Ardien golatzeko lanjerra ere ttipitzen da"; golo : Gaxitegi Laborantza: "Pipoila edo goloa [...]. Bizi da gibelaren zain artetan, xurgatzen duela odola"; GAlm 1968: "Zathi arruntenak, hek baitire gutienik atxikitzekoak, hala nola golo, buru, zango eta hezurki batzu eta bertze"; goloki : Miroir de la Soule 9-2-1957: "Zer goloki eta txinkor ederrak"; eta golodun , golope testu-lekukotasun gabeak (eta goladura , golando , golandu , golandura ; orobat, kolas - formakoak).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

golo G 1: A. Zavala: "golua edo kolatxa deritzaion gaitza zuten ardiak galdu zizkioten nunbait artzairen bati".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

golo : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

golo : EuskHizt (*XVII ea., 1968; Ipar. 1 Kokospeko gizen edo haragizko tolesa; 2 Kokospeko bi alboetan eritasunaren eraginez agertzen diren handitsuak), HiruMila (1 papada; 2 papera), ElhHizt (1 Ipar. papo, papada, mamella; 2 Med. paperas), EskolaHE (1 Kokospeko gizen edo haragizko tolesa; 2 kokospeko bi alboetan eritasun baten ondorioz agertzen diren handitsuak), Lur EG/CE (paperas) eta EF/FE (1 double menton, gras du cou; 2 goitre), Casve EF (gras du cou; fanon), HaizeG BF (goitre), Lh DBF (1 gras de cou, de dessous le menton, résultant soit d'embonpoint, soit d'enflure du ou de maladie; 2 pourriture des bêtes ovines, dont le signe extérieur caractéristique est l'enflure du cou sous la ganache; 3 fanon des taureaux, des boeufs; 4 goitre; 5 scrofule), DRA (1 papada; 2 papera; 3 escrófula), PMuj DVC (1 papera de ovejas; 2 papada de cerdo, de bueyes, marmella, dobladillo del cerdo...; 3 escrófula, puerca; 4 racimo; 5 glándula); golodun : HaizeG BF (atteint de goitre), Lh DBF, DRA, PMuj DVC; goloki : DRA (papada); golope : Lh DBF, DRA, PMuj DVC; golotsu : PMuj DVC; golotxal : PMuj DVC; golotxak : Lur EF/FE (oreillons), Lh DBF, DRA.

Erdaretako formak

a) es papada formaren ordainak: HiruMila: okozpeko, kokospe, girgilo, okotzbiko, (animales) golo, (peces) papar; papada de cerdo: gola / golopea / lepapea // ElhHizt: kokospe, girgilo; (animaliena soilik) lepape, lepamagal // Lur EG/CE: kokozpeko // PMuj DCV: dobladillo de carne bajo la barba = aloza, paparda, garranga, garrangilla, gorgoilo, kokotondo, kokozpe, okozpeko; papada de cerdo = lepape, gola, golope, golaspe; papada del vacuno = lepa-magal; p. de rumiantes = alpe; p. de los bueyes, marmella = golo, gongoila // Azkue Aurkibidea: aloz (g); bidazpi (sc); birakuru (sc); garranga (b); girgillo (b); golu (bn); gorgoillo (b); kirku (bn); kirrinkola (b); kokotondo (g); kokotondoko (g); kokozpe (g); kolats (b); kolots (b); kontrokots (b); okozpeko (b); paparda (an, gc); papada de cerdo = bidaturü (s); golo (s), lepape (r); papada de rumiantes = alphe (bnc, s); b) eta erdal papera(s) / goitre (goître) formenak: HiruMila: lepamin, golo, joare, papo, parotiditis, txori // ElhHizt: 1 Med. pl. hazizurriak, golo; 2 Med. sing. bozio // Lur EG/CE: golo, okaila // Lur EF/FE: golo // XarHizt: lepo-xerri, lepo-sagar, golantura // Casve FE: lepoxerri, leposagar, xerrilepo; (brebis) bidakürü // HaizeG FB: saguak, saiak, trunkoilo, golantura, lepo-xerri, lepo-sagar, golo, (brebis) golando // T-L LBF: golo, lepo-xerri, lepo-sagar, trunkolo // PMuj DCV: 1 bocio = golo, trunkoilo, txori, azizurri, golando, kokalde, okaila, asi-kontxo, golatx, sagu, gorgoillo, lepamin; papera de ovejas = golando, kolatx, golatu, golo, kokalde, okailla, kolo; paperas de los animales = xerri-lepo, xori, gurintxak, xerriak; enfermar las ovejas con paperas = kolatu, golatu; 2 (pl.) escrófulas, lamparones = gangarabil, gingil, gurerda, umorotz, gangail, gangaillen, lupi, plautiri; paperas inguinales = azpi-zorri, azpi-gorri; 3 parótidas = bearri-ondokoak; inflamación de las parótidas = bearri-zorriak // Azkue Aurkibidea: papera de oveja = golando (an, l); golo (anc, bnc, g, lc); kokalde (bn, g); kokoli (b); kolo (an); okailla (b, g); papera, enfermedad de = golatu (an, bn, g); papera, oveja enferma de = golatu (an, bn, g); paperas = asikontxo (g); asikor (b); asikuna (b); asikuren (b); osigoren (b); sagu (an, b, g); urinezur (s?); urinezurri (s); üzürri (s?); paperas de los animales = xori (bn).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adiera mugatzeko zailtasunak

zaila da, idatzizko erabileretan oinarrituz, adiera mugatzea; lexikografia berriak jasotzen dituenak izan litezke egoki-baliagarrienak: 1 'kokospeko gizen edo haragizko tolesa'. 2 'hazizurriak'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'golo: paparda, goître, ez bakarrik ipar. (ik. O.E.H.)'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

golosina
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, golosina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gozoki1].

Aztergaia: golosina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

golosina 3, BAO 1994 ("fruitu lehor, golosina, txokolatezko prestakin eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza" #mdash# ter).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm; eta 'golosina' itzuliak: litxarkeri : AB38 1; zizka-mizka : AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal golosina / gourmandise, sucrerie formen ordainak: HiztHand: 1 gozoki; 2 litxarreria (cualidad) // ElhHizt: gozoki, litxarreria // HiruMila: 1 manjar delicado gozo, gozoki, mizkeria, golosinas pequeñas litxarreria, golosina de chocolate bonboi; 2 apetito, deseo nahiera, nahi, gogo, gutizia, irrika, irrits // Lur EG/CE: gozoki, litxarreria, gutizia; eta EF/FE: 1 litxarreria, sabelkeria 2 gozoki; gozoki, litxarreria // XarHizt: gormandiza, napurkeria; gozoki, oñoñ // Casve FE: défaut sabelkeria, honkoikeria, gâterie honkeria; mets honttü // HaizeG FB: défaut eztaritasuna, zintzurkeri, mizkeria, mizkinda, mizkinkeri, gâteries onkeri, milikeri, jujuskeri; bonbon goxo, oñoñ // T-L LFB: défaut gormandiza, sabelkeria, gâterie onkeria; bonbon oñoñ // PMuj DCV: 1 manjar delicado, melindre kutixi, kuxakeria, litxarreria, zintzurkeria, mizkeria, mizkinkeria, onkeria, surbizkeria, golisinas, entremeses zizka-mizka, izki-mizki, izkiri-mizkiri, izkirimiri; 2 deseo de golosinas: txibizkeria, milikeria, lixtertasun.

Erdaretako formak

fr (DLLF): friandise, gourmandise manjar delicado; sucrerie dulce; gourmandise gula; désir, envie deseo; en (Collins): manjar titbit, delicacy, dainty; dulce sweet; bagatela bauble, knick-knack; deseo desire, longing; antojo fancy; gula sweet tooth, liking for sweet things; glotonería greed; it (S. Carbonell): golosità, ghiottoneria; cibo ghiotto; appetito, desiderio; de (Langenscheidts): Naschsucht, Nascherei; Naschwerk, Leckerbissen, Delikatesse.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. gozoki.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper