20 emaitza ezker bilaketarentzat - [1 - 20] bistaratzen.

ezker
1 iz. Bihotza dagoen aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da). Anton. eskuin. Haren ezkerrean eseriko direnak. Elizaren ezkerrean dagoen zubian. Herria ezkerretara utzirik. Lema pixkaren bat eskuin edo ezkerrera okertu. Ezkerrerantz okertua. Mahaitik ezkerretara. Letrak ezkerretik eskuinera doaz. Ezker eskuan gurutzea duela. Ezker begia kliskatu dio.
2 iz. Ezkerreko eskua. Ezkerrarekin eutsiaz.
3 adb. Batez ere Ipar. Ezkerretara. Karrika iragan eta, hartzen dugu ezker. Zuhaitz lerroak ezker utziz. Ezker, etxe txiki bat.
4 adb. Eskuinetara eta ezkerretara; alde guztietara. (eskuin-ekin batean). Ik. ezker-eskuin; ezker eta eskuin. Eskuin edo ezker, goiti edo beheiti. Jo eskuin, jo ezker, abiatu zen lamina.
5 iz. Legebiltzarretan, alderdi ezkertiarren multzoa. Ezkerrak aurkeztutako legegai bat.
6 iz. Ezkertiarren multzoa. Ezkerrak irabazi ditu bozak.
7 adj. Ezkerrekoa. Zure esku ezkerrak ez dezala jakin zure esku eskuinak zer egiten duen.
8 adj. Ezkertia. Nire anaia ezkerra da.

Aztergaia: ezker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Lematizatze-saio bat egin da corpus bietan ezker / ezkerre(ta)ra (biratu, egin, ekin, hartu, jo, joan) eta eskuin (eskoi, eskuma...) / eskuinera (eskubi(ta)ra...) (biratu, egin, ekin, hartu, jo, joan) bezalako segiden bila. Ik. OEH argitaratuan gainera eskuin (4).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE 6 dira ezker (hartu, joan, utzi) / G 1 eta IE 6 eskuin (hartu, joan, utzi); G 7 eta IE 1 ezkerrera (jo, joan, utzi) / G 1 eskuinera joan; G 4 ezkerretara (bihurtu, laga, utzi) / G 13 eskuinetara (jo, laga, utzi): ezker hartu 2: JE Ber ("Karrika iragan-eta, hartzen dugu ezker"), JEtchep ("Zubi ttipi hura pasatu eta ezker hartu zuen"); ezker joan : Barb Sup ("Badoazi oro ezker, berroa han balitz bezala"); ezker utzi 3: Lç ("Gero Zipreren agerrira gerenean, hura utzirik ezker, Siria alderat bela egin genezan"), Elzb PAd ("Ezker uzten ginuen bide bat"), JE Ber ("Platana-lerroak ezker utziz"); ezkerre(ta)ra bihurtu 2: Cb Eg II ("Gero oiek zerura dijoazenean, ezkerretara biurtu, ta gaiztoai bere aserre, ta madarikazio guziakin kondenazioko sentenzia emango die"; Dv LEd ("Gero, ezkerrera bihurtu eta, gaixtoei bere hasarre eta madarizione guziarekin, kondenamenduko sententzia emanen daroe"); ezkerrera jo : Anab Aprika ("Patiña aurrean, sartu nintzan erdian zegoaneko urik gabeko iturri eder baten ondotik eta ezkerrera jo nuan kantina edo jan-gela zegoaneko artara"); ezkerrera joan 4: Aran SIgn ("Au alabaña, erdiko zoru edo bizitzan dauden iruretatik, ezkerrera goazela, azkenengoa, eta Ama Birjiña Doloretakoaren izenekoa da"), Lard ("Zu ezkerrera bazoaz, ni eskuironz noa"), Alz Burr 2 ("Lasterka ezkerrera joan eta josteko alkiaren atzian gelditzen da", "Ezkerrera juanaz abopian itzegiñaz"); ezkerretara laga : Izt C 2 ("Zerain ta Mutiloa ezkerretara lagarik dijoala artzen du beitiago Mutiloako ibai txiki, izen bereko mendian jaiotzen dana", "legua erdi batez lenago batutzen zaio beste bat ifarraldetik, Bizkaiatik jatxi eta Eibarko Erria ezkerretara gertuan lagarik datorrena"); ezkerre(ta)ra utzi 2: Or Eus ("Madotz, Oderitz, Astitz, utzi ezkerrera"), Izt C ("au ezkerretara utzirik badoa Usurbilko Errira, zeñetara iritsi ezkero ugarotu leikean aixa ibai andi onetan") // Ik. OEH argitaratuan gainera ezker egin testu-lekukotasunik gabea; eskuin (eta eskubi) hartu 5: Tx B ("Santa Katalinako zubian pasa, / artu ezazu eskubi"); Elzb PAd: "eskuin hartu zuenean pilota-plazaren erdian barna, ikhusi nuen berehala zer xede zuken"); JEtchep 3 (adib.: "Eskuin hartu zuen"), eta OEH argitaratuan gainera Dv Gen 13,9: "Ezker balinbazoazi, nik hartuko dut eskuin"; eskuin joan 1: Barb Sup ("Badoazi aintzinat, eskuin, eta Marie eta Goaña agertzen dira ezkerretik"); eskuin utzi 1: Hb Esk ("Bidasoa Beratik doha itsasorat, Franzia eskuin utziz iguzki alderat"); eskubitara jo 1: Anab Aprika ("Atze-aldean zeuden lo-gelak: sarrera aterik gabe, eskubitara jo ta ezker-aldean bata bestearen urren errenkadan zeuden gela atedunak"); eskuiera joan 1: AA III ("Ekusiko du arako emakume, edo neskatx ergel desonesta ark, nola dijoan eskuiera doatsuen artera urlia bere neskatx-laguna"); eskuitara laga 3, guztiak ap. Izt C (adib.: "eta eskuitara lagarik San Juangoa, eta ezkerrerontz San Pedrokoa, menperatzen zaio itsaso andiari emekiro pozkida bete betean"); eskuitara (eta eskubitara) utzi 9: Etxde JJ 2 (adib.: "emendik Iguntzako lepora igo ta andik Landako errekazulora jatxi ta erri au eskubitara utzita, Gaztelondon barrena pasatu"), Izt C 7 (adib.: "igarotzen da Aretxabaletan Erria eskuitara utzirik, eta badoa Mondragoiko Errian ezkerrerontz egoi aldeko lurrak naierara ureztatuaz") // Ik. OEH argitaratuan gainera ezkerretara / eskumatara joan , ap. Ker Gen 13,9: "Zu ezkerretara bazoaz, ni eskumatara joango naz".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

IE-EB 2 dira eskuin hartu; B 2, G 1 eta EB 3 eskuinera (joan, egin, jo); G 2 eta EB 11 ezkerretara (biratu, egin, hartu, jo, joan) / EB 2 eskuinetara (joan, jo): ezkerretara biratu : K. Santisteban ("Ondoren ezkerretara biratu dute"); ezkerretara egin 2: BizkBizikl ("Horrela, Turtzioz-Billaberde zeharkatuz Artzentales bailaran dagoen Traslaviñara joko dugu, ezkerretara eginaz, Goritza ibaiaren bazterretik Sopuerta harrapatu arte"), X. Gereño ("Kalearen amaieran ezkerretara egin zuen, ostaturantz"); ezkerretara (h)artu 6: A. Zavala 2 ("Ondarrabia'n bizi da, Jaizubia ballaran, Zaldunborda-berri baserrian, Gaintxurizketa'tik beera asi, ezkerretara artu eta berealaxe", "Barnola'n ezkerretara artu ta maldan gora abiatuta"); BizkBizikl ("Bertan N-634 bide nagusiarekin topo egitean, ezkerretara Urtuellarantz hartuko dugu"); I. Tapia 2 ("Errolanen Atakan, ezkerretara hartu Laxiako saroiko errepidea Luhusoko arrainaztegian", "Bigarren aukera honekin, 500 metro jaitsi beharko dugu errepidetik Gasteiz aldera eta ezkerretara hartu"); Matekariak ("hiribidean dabilen auto batek, hartu al dezake ezkerretara 23. kalean barrena?"); ezkerretara jo : Gorbea ("ezkerretara jo genuen zeharka Egillolarrako iturriaren bila"); ezkerretara joan 3: J. Perales 2 ("Bidegurutze batera iritsi gara eta hiru aukera dauzkagu: ezkerretara, eskuinetara edo aurrera zuzen joatekoak, alegia", "Ezkerretara joan nahi dugu"), Egin 1984 ("ezkerretara joateko, eskumatara eman behar bolanteari"); eskuin hartu 2: JE Med ("han dute eskuin hartzen garun ezkerretik ateraiek, ezker, eskuinetikakoek"); A. Arkotxa ("Usaian, eskuin / hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino"); eskubitara hartu 1: I. Tapia ("baserri zahar baten aurretik igarotzen den kamino txiki bat hartu eskubitara"); eskubi(ta)ra joan I. Tapia 2 ("Bidea utzi lehen erreka igaro eta berehala, eskubira doan bide zaharrago batetik jarraitzeko", "500 metro aurrerago, eskubitara doan adarra hartu"); eskumara egin 1: Txantxangorria ("Lehenengo Ormaetxe baserriraino joan behar dogu eta han eskumara egin behar dogu"); eskuine(ta)ara (eta eskubira, eskumara) jo 5: Osk Kurl ("Juantxu ta biok zeihar-karrika batetik eskumara jo, ta..."); Txantxangorria ("Lehen ere esan deutsut zure lagunak aurkitzeko, eskumara jo behar zenduala eta ez deustazu jaramonik egin"); Latxaga ("Arrizko galtzaran barna jetxi, Arane'ko borden bidea utzi, eskubira jo ta Bidarte-txe'ko galtzara artu"); P. Lizarralde ("Asfaltutik atera zen, eskuinera jo eta besoa altxatuz segitzeko seinalea egin zion Max-i"); I. Mendiguren ("Kale kantoian eskuinetara jo zuen motorrak eta muinoan behera ibai alderantz bideratu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezkerrera iragan : DFrec 1; ezkerretara biratu : Euskalterm 2; ezkerretara jo : DFrec 1; ezkerretara joan : DFrec 1; eskuinera lerratu : Euskalterm 2; eskuine(ta)ra biratu : Euskalterm 3 (hauetan eskuinera biratzeko obligazio) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezker egin : HaizeG BF, Lh DBF (AS); ezkerrera joan : DRA (Lard aipatuz) // EuskHizt: ezker (2 adizlagun gisa, eskuin-ekin batean; 1627; eskuine(ta)ra eta ezkerre(ta)ra; alde guztietara. Batez ere ipar. Ezkerre(ta)ra. Karrika iragan eta, hartzen dugu ezker. Zuhaitz lerroak ezker utziz. Ezker, etxe txiki bat); eskuin egin : Lh DBF; eskuin hartu : EuskHizt (adibideen artean: "ezker bazoaz, nik hartuko dut eskuin"), Lh DBF; eskuinetara utzi : EuskHizt (adibideen artean: "Aretxabaletan herria eskuinetara utzirik"); eskumatara joan : DRA (Zu ezkerretara ba'zoaz, ni eskumatara joango naiz) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

ezker sarrerako izenaren azpisarreran eskaintzekoa, ezkerrera / ezkerretara banaketa argituz.

ezker alde
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezker alde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezkerralde].

Aztergaia: ezker alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:07 1999-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: ezkerralde

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: Ik. ezkerralde / HiztEn: ezkerralde / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-elkarketari dagokion grafia

Ik. ezkerralde.

ezker eta eskuin
adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Haren ingurua, ezker eta eskuin, zelai eta ordeka omen da. Eskarnioz ari dira, ezker eta eskuin.

Aztergaia: ezker eta eskuin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezker sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskuin sarrerari dagokion azpisarrera.

ezker-aihen
iz. Ezkerte beltza; ezkerte zuria.

Aztergaia: ezker-aihen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Calystegia sepium eta Convolvulus arvensis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. suge-belar. (1997-04-16)

ezker-eskuin
1 adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Aldare nagusiaren ezker-eskuin ezarri zituen bi harri handi. Harrigarria da Larzabalen gogo zabaltasuna, ezker-eskuin ari baita teatroan, komedian bezain trebe drama latzean.
2 (Leku atzizkiekin). Ezker-eskuinera topatzen zuten guztia hilaz. Egungo ezker-eskuineko dialektikoak.

Aztergaia: ezker-eskuin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezker sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskuin sarrerari dagokion azpisarrera.

ezker-zehar
iz. kirol. Pilotan, ezkerreko eskuarekin, besoa sorbalden parera jasorik, airez pilota jotzea; era horretan jotzen den pilotakada. Aipagarria da 10 eta 2 zihoazela bota zuen ezker-zehar beldurgarria.

Aztergaia: ezker-zehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu inon aurkitu: ez OEH-EEBS corpusetan, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

ik. oharra s.u. zehar (hau da, lantaldeak ez duela oinarririk forma onartzeko).

Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

lantaldeak ez du oinarririk forma onartzeko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: lantaldearen txosteneko oharrak dio ez dutela inon aurkitu (eta nik ere ez dut aurkitu); egin dezala bere bidea, eta ikusiko dugu orduan. Proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2009-06-26) ezker sarrerako azpisarrera gisa jasoko da, kategoria eta arloa markatuz: ezker-zehar iz. Kirol.

ezkerdo
adj. g. er. Ezkertia.

Aztergaia: ezkerdo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

bakarrak (Zby) erabili du, baina ez du trabarik egiten.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ezkertia.

ezkerka
adb. Pilotan eta kideko kiroletan, ezkerrarekin joz. Ezkerka ari ziren.

Aztergaia: ezkerka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

testuetako lekukotasun urrikoa da, baina ezaguna da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

ezkerkada
iz. Ezkerreko eskuaz edo oinaz ematen den kolpea. Ezkerkada gogorra jaso zuen masailean. Urrunetik jotako ezkerkada bat izan zen partidako aukera bakarra.

Aztergaia: ezkerkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

lantaldeak erantsia, ahozkoan ezaguna duelako.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

esku ezkerraz jotako kolpea.

ezkero
-z gero. (Orduekin eta denbora-postposizio gisa erabiltzen da). Atzo ezkero. Trentoko Kontzilioa ezkero. Sanferminak ezkero. Eguerdiko hamabiak ezkero. Goizeko hamarrak ezkero.

Aztergaia: ezkero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(eguerdiko hamabiak ezkero moduko esapideetan bakarrik erabiltzekoa).

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

"eguerdiko hamabiak ezkero" moduko esapideetan erabiltzekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Ezkero: adibidea hobetzeko oharra da. Honelako zerbait gehitu: gainerakoetan erabil bedi ateraz gero, betez gero, ibiliz gero, jaioz gero, sartuz gero, entzunez gero, hilez gero... (aditzen a,e,i,o,u, n, l bukaerak kontuan harturik). Ezkeroan, ezkeroz, ezkeroztik: ene irudiko, e. -(e)z gero, ezkero jarri beharko litzateke, gerta daitekeen kasuistika osoan pentsatuz.

 - [E116]: E208ren proposamenak ongi zehazten du aditzen era burutuen multzoa, eta argigarria izan daiteke; baina ez du aipatzen, adib., aditz laguntzaileena, eta galbide izan daiteke alde horretatik, hau da: ikusi nuenez gero bezalakorik ez dela onartzen iradoki dezakeen neurrian... Bestela esan: zehaztasun gutxikoa da lehen itzuliko oharra ("... moduko esapideak" zein dira?), baina, zehazten hasiz gero, ez al genuke ongi zehaztu behar? Eta hurrengo galdera: hiztegiari dagokio, ala gramatikari dagokio honelakoen oinarriak finkatzea, hiztegian ondorioak jasotzeko?

 - [E116]: baztertzekoak diren forma hauek beregainak diren neurrian, ezkero beregaina da ordain egokia, teorian behintzat; baina teoriak teoria, praktikoa baldin bada -z gero ordaina ere aipatzea, erants daitekeela uste dut: "ezkeroan e. ezkero, -(e)z gero" / "ezkeroz e. ezkero, -(e)z gero" / "ezkeroztik e. ezkero, -(e)z gero"

 - Erabakia: (2009-06-26) ezker: utzi bere horretan lehenbiziko itzulikoa, eta proposamen berria onartu: ezkeroan* e. ezkero, -(e)z gero // ezkeroz* e. ezkero, -(e)z gero // ezkeroztik* e. ezkero, -(e)z gero.

ezkeroz
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezkeroz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezkero; -z gero].

Aztergaia: ezkeroz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: Ik. ezkero / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. ezkero.

ezkeroztik
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezkeroztik-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezkero; -z gero].

Aztergaia: ezkeroztik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. ezkero / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. ezkero.

ezkerpareta
1 iz. Ipar. Pilotaleku mota, frontisaz gain ezkerreko horma ere baduena. Duela zenbait urte, ezkerpareta batera Retegiren eta Galarzaren arteko esku-huskako partida baten ikustera etorri nintzela gogoratzen naiz. Torneoa Angeluko ezkerparetan jokatuko da.
2 iz. Ipar. Ezkerparetan jokatzen den pilota-jokoa. Ezkerparetako profesional ohia. Ipar Euskal Herrian ez da erraza ezkerparetan bidea egitea.

Aztergaia: ezkerpareta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'frontoia'.

ezkerralde
iz. Ezkerreko aldea. Ezkerraldeko etxeak. Ezkerraldera jotzen du politika gaietan.

Aztergaia: ezkerralde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

ezkerreko
1 adj. Ezkerrean dagoena. Ohearen ezkerreko aldean egiten du lo. Esku batez estali du ezkerreko begia. Odoletan zeukan ezkerreko besoa.
2 adj./iz. Ideia aurrerakoiak dituena. Gobernuak eta militarrek hitz gogorrak izan dituzte ezkerreko alderdiaren aurka. Hango giroari sobera ezkerrekoa irizten zion amak. Ni ez naiz ez eskuinekoa ez ezkerrekoa.

Aztergaia: ezkerreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko ezkerrerako ("Izquierdista. Bere bizi guztian izan zan ezkerrerakua. Etxba Eib").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezkerreko 'ezkertiarra' adierako 30: B 2, G 4, IE 2, EB 22: Euzkadi 1935: "Gaurr erdikuak aginduten daben lez, bijarr ezkerrekuak aginduko dabe"; Agur 1975: "Pompidou Lendakari zala be, Mitterand'ek ezkerreko gobernu bat jartzeko guraria agertu eban"; Lab: "Ezkerrekoak beldur artu ba'zioten, eskubikoak buruzagitzat aitortu zuten"; Umandi: "ezkerrekoak deitzen diran alderdi ta talde guziek"; B. Latiegi 2, adib.: "On Jose Maria ez dela ez ezkerreko ez eskubiko"; Aburu 1982: "Elizako artaldean apez baten predikuak, ezkerreko agerkari abertzale guziek baino lan gehio eginen duen eta bertzalde..."; R. Idiart: "Eta gaixtagina izan dadin eskuineko ala ezkerreko, igortzen duen ostikoak berdin zauritzen zaitu"; Zabal 1973 2, adib.: "Komunista alderdiak eta arras-ezkerrekoak... aintzineko historioetan ezkertiarrak pertsegituak dira"; GIE 3: "Irakasleen joera, nahiz ezkerrekoak eta nahiz eskubikoak, askatasun osoa nahi izatea da eta ezkerrekoak bezain sutsuak dira honetan eskubikoak"; J.M. Torrealdai 3, adib.: "Ezkerreko Alderdi batean ez dira katoliko bezala presentatzen, baizik eta ezkertiar bezala"; Nazio arazoa: "Europako 'ezkerreko' alderdi politikoen aldetik"; Egin 1975-1986 6, adib.: "Kontuan izan, abertzaleak ere, eskuinekoak edo ezkerrekoak direla"; X. Gereño: "Eskuin muturrekoek edozeri eta edozeini deitzen diote 'marxista', eta ezkerrekoek edozeri eta edozeini 'burges'"; Euskadi Obrera 1977-1978 3, adib.: "Partidu bat alderdi sozial batek baino gehiagok osa dezake, eta partiduen barnean ere alderdi batzu egoten dira, eskuin eta ezkerrekoak"; I. Lamarca: "Estatu liberalek aldaketa nabarmena izan dute ezkerreko partiduen ekintzengatik"; Pott banda ap. M.A. Elkoroberezibar: "Eskubikoek zein ezkerrekoek ez digute hazkurerik ere egiten"; J.A. Arrieta: "Eta zurikeria gutxiago erabili dezagula eta dezatela, eta zuzenki politikariak, hala eskubikoak nahiz ezkerrekoak"; M. Pagola: "Eta zergatik ere ixiltzen dute bat-batean, bi-biak ezkerreko direla?".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezkerreko : DFrec 39, AB38 6 (hauetan e. alderdi, e. sektore, e. udal, e. prentsa), Euskalterm 2 (e. alderdi, zentro-ezkerreko gobernu) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezkerreko : Casve EF (de gauche), HaizeG BF (de gauche), Lh DBF (adj. gauche), PMuj DVC (1 izquierdo; 2 zurdo, izquierdista; 3 diácono; 4 folio vuelto, dorso, etab.); ezkerrerako : DRA (OEHan jasoa), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izlag.

ezkerte
iz. Convolvulaceae familiako belar landare igokaria, kanpai itxurako loreak ematen dituena. Ik. ezker-aihen.

Aztergaia: ezkerte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskaltzaindiak lehen pasaldian erabakia da hobestekoa

Ik. ezker-aihen.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. suge-belar. (1997-04-16)

ezkerte beltz
iz. Convolvulaceae familiako belar landare igokaria, kanpai itxurako lore zuri eta arrosa argiak, bost marra ilunagoz hornituak, ematen dituena (Convolvulus arvensis).
ezkerte zuri
iz. Convolvulaceae familiako belar landare igokaria, kanpai itxurako lore zuri handiak ematen dituena (Calystegia sepium).
ezkerti
adj./iz. Ezkerraz eskuinaz baino gehiago baliatzen dena. Ik. ezker 8. Ezkerti bat dugu etxean.

Aztergaia: ezkerti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezkertiar
adj./iz. Ezkerreko alderdi baten aldekoa; ideia aurrerakoiak dituena. Abertzale ezkertiarren artean. Alderdi ezkertiarrak. Gobernu, alkate ezkertiarra. Ezkertiarra zen. Eibarko ezkertiarrak. Ezkertiarren ahaleginei eskerrak.

Aztergaia: ezkertiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper