34 emaitza eri bilaketarentzat - [1 - 34] bistaratzen.

eri2
adj./iz. Osasunik ez duena, gaixotasunen bat duena. Ik. gaixo 1. Eri dago. Eriak sendatu. Eriak zaintzen. Eri larri baten ohe ondoan gaudenean. Lehoi eria eta azeria. Eriaren penitentzia, penitentzia eria da. || (Gorputzaz edo gorputzeko organoez mintzatuz). Aspaldian bihotza eri zuen, eta lau urte hauetan Izturitzeko zahar etxean bizi zen. Birika eriak ordezka ditzakeen gailu artifiziala ikertzen ari dira AEBn.

Esaera zaharrak

Beso minduna bularrean, zango eria ohatzean. Gorputz eria, arimaren sendotzaile.
eri erakusle
iz. Ipar. Hatz erakuslea. Eta, eri erakuslea goititzen zuela, erantsi zuen (...).

Aztergaia: eri erakusle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

índice, index: lekatupi. Dedo índice. "(S-saug), index (Cf. béarn. lèque-toupin)" Lh. handiurren (Lar, Añ → A). Dedo índice (litm. 'el siguiente al grande'). "Índice, dedo" Lar y Añ. Gero Mez-emalleak erpuru ta andiurrenen muturrak garbitzen ditu. Elizondo KristPE 29 (ap. DRA). erkohen. v. erkoihen. erkoihen (S-no ap. A), erkohen (S ap. A). "Dedo índice" A.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "eri erakuslea = dedo índice".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: eri erakusle iz. Ipar.

eri handi
adb. Ipar. eta naf. Eriez mintzatuz, larri. Eri handi da. Eri handi dago.

Aztergaia: eri handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eri 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eri handi dago.

eri mami, eri-mami
iz. Hatz-mamia. Eskua luzatu eta eri-mamiez ferekatu nuen.

Aztergaia: eri-mami

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

hatz(-)mami forma aztertzean, sartzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eri eta mami sarreretan.

eri potots
1 iz. Ipar. Hatz lodia. Eskuineko eskuko eri pototsean.
2 iz. Ipar. Oineko behatz lodia.
Loturak

Aztergaia: eri potots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-10-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

pulgar, pouce: eri handi (R-is-uzt, BN-baig, S; Dv). Ref.: A (eri); ContR. Dedo pulgar. eri-behatz (Ae, Sal, R, ehi-behatz S; eri-beratz AN-erro; Hb ap. Lh). Ref.: VocPir257; A Apend (eri beratz); Lrq (ehi); Iz R; ContR. Dedo pulgar. "Eribiatza, dedo pulgar" Mdg 163. "Erebíatza (5 sil.), el dedo pulgar (lenengo eribíatza esan zuen)" Iz R306. v. 1 behatz (4). Ebakizió leník eri-beátza, geró urbiléna, gero gañarákoak. LE JMSB314. Eskuineko eskuko erhi behatzaz hirur Kurutze egitea. CatLuz 8 (CatAe 14 y CatSal 15eri beatzaz, CatR 15 eri biatzaz). Ehi behátz müthürrái éman ziuá martéllü kháldü izigarrí bat.Lrq Larraja RIEV 1935. eri-buru. v. erpuru eri potzor (erhi p. H s.v. potzorra). Dedo pulgar. eri pulgare (AN-ilzarb ap. Bon-Ond 222). "Pouce" Bon-Ond. eri potots (L-sar ap. A; Dv (BN-lab), H). Dedo pulgar Eskuineko eskuaren eta eskuineko zangoko erhipototsen gainean. Dv Ex 29, 20 (Bibl erhi potots). eri potots (L ap. A; Dv, H). "Gros, se dit du gros doigt et du gros orteil" Dv. "Grueso (se dice del dedo pulgar)" A. potzor "Potzorra (L), erhi-potzorra, gros doigt, pouce" H. v. ERI POTOTS.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erhi pututs Eskual (“Herriko laborari gaizoek milika dezatela erhi pututsa”), P. Mac Orlan (“Eskuan, liburu baten gisan, atxikitzen zuen oñoñ untzi bat ideki eta, biribilkaturik, erhi pototsa edoskitzen ari zen haur herabetuari goxokiak eskaini zizkion”). erhi handi P. Mac Orlan (“Bere erhi handiurrena aintzinera bota zuen eta erran, bere ama izendatuz: "Hark"”). erhi ttiki I. Borda (“Bai, maite dut, Astuto! Baina nere bihotza baino maiteago dut, nere bizia baino, nere aitamak baino, eta nere sekretu guziak ezagutzen dituen erhi ttikia baino askoz gehiago”). eri erakusle X. Etxaniz (“Zure anai zaharrenak arroz katilu hori jasotzeko ere ez dira gauza izan, eta zuk, gazteenak, froga egin nahi duzu? – eta eri erakuslea jasoz ohartarazi zion”).

eri pottolo, I. Borda (“Haurretan, igandeetan prediku aulkietan bermatu eta astean oilasko batez ase apezen eri pottoloez trufatzen ginela oroitu nintzen orduan”). eri ttittil 2, I. Borda (“Kostaldeko feminista feminino historikoak oro han ziren, eri ttittila gora c'est délicieux grazioski hustuka, halaber ahots elkorrez hitz egiten zuten lesbiana politikoak, eta, arrahaurretaz hanpuroski kuruka zebiltzan berrogeita hamar emazteen erdian, zazpi gizon”, “Berriak judutar elkarteak xifritu zituen, bigarren mundu gerran Pio-k ez zuelako eri ttittila mugitu Hitlerek kontzentrazio eta esterminazio zelaietan zeraman soluzio finala-ren geldiarazteko edo gaitzesteko”). eri ttiki, Berria (“Haur txikiei eskuko erien izenak erraten zizkieten, adibidez: “Eri ttikia, haren mutila, lanpero, lanpetit eta zorri hiltzailea”). eri kikil, Nora Arbelbide (“Ahurra gogortua, eriak zabal eta makur, eri bihotza besteak baino laburrago eta eri kikila plegatua... Pilotari baten eskuak dituen ezaugarriak erakusten ditu esku moldatu horrek”). eri bihotz, Nora Arbelbide (“Ahurra gogortua, eriak zabal eta makur, eri bihotza besteak baino laburrago eta eri kikila plegatua... Pilotari baten eskuak dituen ezaugarriak erakusten ditu esku moldatu horrek”).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: eri potots iz. Ipar.

eri trebes
iz. Hazbetea. Ik. ontza 2. Haziak bi-hiru eri trebes lur aski du gainean.

Aztergaia: eri trebes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eri 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(luzera-neurria).

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

haziak bi-hiru eri trebes lur aski du gainean.

eri ttipi
iz. Ipar. Hatz txikia.

Aztergaia: eri ttipi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-10-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

meñique, petit doigt: eri pitin. Dedo meñique. "Pitin (adj.) se joint au mot erhi pour signifier petit doigt (Hb)" Dv. Nihork ez lezake eman erripitina suan hamar bihiren errateko denbora. Hb Egia. eri txinkar (R-vid, erhi t. BN-mix, S; Dv; eri txingar AN-erro, Sal; erhi xinkher S; e. txinker H (S); erhitxinker Gèze; ehi txinker S). Ref.: A (txinkar, eri); Mdg 163; A Apend (eri txinkar, eritxingar); Lh (xinkher); Lrq (ehi-). Dedo meñique. "Auricularis erhi xingarra" Urt III 202. Naibáda mintzátu / eméngo gisára, / Jaunak enpleátu / dú eri txingárra. LEKop 29. Nere erhi-xingarra. Gy 13. "Jinkua" jüraturik bi erhi txinkherrak khütxatzen deitzo baizik eta egia diula. GH 1932. eri-xingil (erhi x Dv), ERI XIKIL (ergi x. H). "Xingil, précédé de erhi, petit doigt de la main ou du pied" Dv. Erhi xikilla, petit doigt" H s.v. ttipia. Ezkerreko erhi xingilaz. HU Eskual 24-4-1908 (ap. DRA). txikil (H, s.v. ttipi), xikil (L ap. A; H (+ -kh-)). "Erhi xikhila, petit doigt" H. "Pequeño. Erhi xikil, dedo meñique" A. txinkar Dedo pequeño. v. txirkandea. Ene txinkerra beno handiago / ezten zi hau / zertako txilinxau / eztu ezarri toki hontan? Arch Fab 219. txirkandea (det. Lar Sup, Hb ap. Lh (xi-), H (ch-)). Dedo meñique. v. txinkar. Dienean ereztuna ifink txirkandea. "Pondrás el dedo meñique". RS 192. Dienean eraztuna, ifini txirkandea, ta ezkontzea ta agintzea zerurean yatorguz. Otx 79. "Xirkandea (Hb), gros doigt" Lh. kikila (BN-baig). "Dedo meñique" Satr VocP. txipiñi 2. "Txipiñi (S-saug), petit doigt" Lh.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erhi pututs Eskual (“Herriko laborari gaizoek milika dezatela erhi pututsa”), P. Mac Orlan (“Eskuan, liburu baten gisan, atxikitzen zuen oñoñ untzi bat ideki eta, biribilkaturik, erhi pototsa edoskitzen ari zen haur herabetuari goxokiak eskaini zizkion”). erhi handi P. Mac Orlan (“Bere erhi handiurrena aintzinera bota zuen eta erran, bere ama izendatuz: "Hark"”). erhi ttiki I. Borda (“Bai, maite dut, Astuto! Baina nere bihotza baino maiteago dut, nere bizia baino, nere aitamak baino, eta nere sekretu guziak ezagutzen dituen erhi ttikia baino askoz gehiago”). eri erakusle X. Etxaniz (“Zure anai zaharrenak arroz katilu hori jasotzeko ere ez dira gauza izan, eta zuk, gazteenak, froga egin nahi duzu? – eta eri erakuslea jasoz ohartarazi zion”).

eri pottolo, I. Borda (“Haurretan, igandeetan prediku aulkietan bermatu eta astean oilasko batez ase apezen eri pottoloez trufatzen ginela oroitu nintzen orduan”). eri ttittil 2, I. Borda (“Kostaldeko feminista feminino historikoak oro han ziren, eri ttittila gora c'est délicieux grazioski hustuka, halaber ahots elkorrez hitz egiten zuten lesbiana politikoak, eta, arrahaurretaz hanpuroski kuruka zebiltzan berrogeita hamar emazteen erdian, zazpi gizon”, “Berriak judutar elkarteak xifritu zituen, bigarren mundu gerran Pio-k ez zuelako eri ttittila mugitu Hitlerek kontzentrazio eta esterminazio zelaietan zeraman soluzio finala-ren geldiarazteko edo gaitzesteko”). eri ttiki, Berria (“Haur txikiei eskuko erien izenak erraten zizkieten, adibidez: “Eri ttikia, haren mutila, lanpero, lanpetit eta zorri hiltzailea”). eri kikil, Nora Arbelbide (“Ahurra gogortua, eriak zabal eta makur, eri bihotza besteak baino laburrago eta eri kikila plegatua... Pilotari baten eskuak dituen ezaugarriak erakusten ditu esku moldatu horrek”). eri bihotz, Nora Arbelbide (“Ahurra gogortua, eriak zabal eta makur, eri bihotza besteak baino laburrago eta eri kikila plegatua... Pilotari baten eskuak dituen ezaugarriak erakusten ditu esku moldatu horrek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erhi kilil, Herria (“Irujok erhi kililaren hexur ttipi bat hautsirik gantxo egitean, hortan gelditu behar ukan dute, dolorez eta medikuarekin”). erhi luze Herria (Ez duguia ikusi bera ere irri eta klaskaka ikasle baten ateraldi potreta batean bere esku ezkerraren erhi luzeez erdi tapatzen zuela bere aho zeiharkatua, gu ere bere zirtoekin alaituz denbora berean!). eri handi Joan Mari Irigoien (“Aldiz, hik galdu huen eri handia, ez haiek... - eta, harridurazko keinua egiten zidala, erran zidan”, “Baina aski dut apez hartaz, eta, derradan, akabatzeko, ezen egun haiek ezin gogorragoak egin zitzaizkidala, dolorezko dolore hartan eta bakardadezko bakardade hartan murgildurik, neure eri handiaren galtzearen ondorez”), Piarres Aintziart (“Zenbat aldiz erromesak edo historilariak eri handia pausatu ote du Santiagorako bide kurutze honetan?”). eri ttintil Elena Tourayou (“Ez zen altxatu eta ez zion komisarioaren agurrari ihardetsi; eri ttintila ere ez zuen higitu, harrizkoa bailitzan; ondorioz, Inchauspek uste ukan zuen adimena galdua zuela, beste hainbat zaharrek bezala, eta ez zion kasu izpirik eman”. eri ttittil Elena Tourayou (“Eta ez zen irri egitekorik: mextak sutan, kabalak sangreatuak, neskatxak bortxatuak eta umeak urkatuak, harkiek makila ukaldika kalituriko FLNko errebeldeak, soldaduek eri ttittila higitze beharrik gabe”), I. Borda (“Zergatik ez zuen haien salbatzeko eri ttittilik ere mugitu?”, “Irudi zitzaion aski zuela eri ttittilaren altxatzea pulindak oro koro-koroka bere altzoan edukitzeko”). eri erakusle I. Borda (“begia hertsirik, leporat eraman zuen eri erakuslea, alde batetik bertzerat, keinu ezin adierazgarriago batean”, “eta, eri erakuslea goititzen zuela, erantsi zuen”), Xabier Montoia (“Ziurtasun horrek higiarazten dizu eri erakuslea behin eta berriz”), Josu Zabaleta (“Erabat ezabatu zituen, astiro, bere begi hustuez ordu arte grabatuta egonak ziren lekuari begira; eta bere eri erakuslea izandako hezur muturraz pospolo mutur batez hormetan idazten diren argizko marra horiek bezalako hizkiz idatzi zuen”), Jaun Luis Zabala (“galdetu nion Lauaxetari, eri erakuslearekin molde berriko txalet txuri handi bat seinalatuz”). eri zuzen, Aingeru Epaltza (“Zerbitzariak tai-chi egile baten abiaduraz luzatu zuen eskuin eskuko eri zuzena, barra gibeleko ispiluaren gaineko erlojurat”, “Musu-tristeren diosala eskuin eskuko eri zuzena berriz ere barrako ispiluaren gaineko erlojurat behartzeko ahalegin titanikoa izan zen: ordu bata eta bat”, “Seme-alaba bakarra izan, eta horra! - -hilobia, eri zuzenaren jomuga”, “Denak hemen gelditzen zaizkit - eskuin eskuko eri zuzena kopetara eraman zuen“, “Luxe? - galdegin zuen orduan, eri zuzena gure aldera hedatuta”). eri potots Elena Tourayou (“Besoetan zeukan haurtxo pottoloak ere, bere gaztaina koloreko begi handiez behatzen zion, esku bateko eri pototsa murtxatzearekin”, “Orbain hau ikusten duzu? - galdegin zion, eri pototsa matelan trebes iraganez”), Ramuntxo Etxeberri (“'Dégueulasse! ' - ihardetsi zion Ninak irriño prestu zabal batekin --,eri pototsa altxatuz”, “Zure eri pototxaren minak du nerabe hura errealitatetik fikziora pasarazi!”), Piarres Aintziart (“Autobusaren ordua iragana baita, gosturik hoberenean patarra jautsirik, plantatu naiz errepide bazterrean, eri pototsa zeru urdinari buruz zuzendua”, “Zendu aitzin, azken jestu bat bideko salbean eri pototsaz marratu "Aski”). eri potolo I. Borda (“Eri potoloak altxatuz, kontuz, apezek Dohatsu Bihotz Garbiak kantatzen eta kantarazten zuten, telebistako kamera anitzen aitzinean”), Xabier Montoia (“Eri potolo eta irudiz trakets horiek nola higitzen dituen miretsirik hainbat aldiz, alferrik galdua dela deritzozu”).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: eri ttipi iz. Ipar.

eri-gaizki
adb. Ipar. Eriez mintzatuz, larri. Emakume horrek bazuen eri-gaizki hemeretzi urteko alaba bat.

Aztergaia: eri-gaizki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

osaera ilunekoa da lantaldearentzat (K. Mitxelenari ikasitako itxuratxarki haren parekoa-edo izan ote litekeen aipatu da): Iparraldekoek eskain ditzaketen argibideen zain, idazkera banarekin aurkeztuko dira eri handi eta eri-gaizki azpisarrerak, desberdinak diruditenez.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gaizki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eri 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bazuen eri-gaizki hemeretzi urteko alaba bat.

eriagotu, eriago/eriagotu, eriagotzen
da/du ad. g. er. Eriago jarri. Orain gaitza gelditua da, baina etxe batean, bada haur bat, behin sendatzera egin ondoan, berriz eriagotua.

Aztergaia: eriagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eriago(tu), eriagotzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -ago-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

erialdi
iz. Norbait eri dagoen denbora. Eta behin eritzen gara eta berriro eritzen gara, eta erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza.

Aztergaia: erialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eriarazi, eriaraz, eriarazten
du ad. Eritzera behartu. Nahi zuen jakin zerk eriarazia zen.

Aztergaia: eriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eriaraz, eriarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

eriden, eriden, erideten
du ad. zah. Ediren.

Aztergaia: eriden

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. ediren / HiztEn: Ik. ediren / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. ediren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "eriden: nik neuk ez nuke kasu honetan e jarriko, h. baizik. Kontua da badela eriteitze hitza 'aurkikuntza', Leizarragak bederen erabilia, hau, salbuespen gisa salbatzeko, horren erroari ere nolabaiteko kontsiderazioa utz dakioke".

 - [E116]: "aldaera hutsa da eriden hau, eta honelakoetan bakarra onartu ohi dugu euskara baturako, besteak baztertuz. Nik ez dut inolako arrazoirik ikusten salbuespena egiteko, gure irizpideekin leial jokatu nahi badugu behintzat; edo atzekoz aurrera esanda: ez ote zaie Leizarragaren (eta K. Mitxelenaren) eriteitze hari adinako kontsiderazioa zor besteen edireitza (Propagazionea) edo idireite (Egunaria) edo idireitze (Alphonsa Rodriguez) formei? Gainera, horretara, "eskuara" eta "euzkera" guztiak sartu beharko genituzke".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "Jaso egingo da aditza, dagozkion informazioekin: eriden, erideten. du ad. Zah. h. ediren".

eridutar
1 adj. Eridukoa, Eriduri dagokiona.
2 iz. Eriduko herritarra.

Aztergaia: eridutar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Eridu / eridutar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

erietxe
iz. Eriak zaintzeko prestatzen den etxe edo lekua. Ik. eritegi. San Antonioko erietxean. Erietxeko bigarren solairuan, hirugarren gelan, hemeretzigarren ohean.

Aztergaia: erietxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: Hb Esk ("Eri etxea bada deus ez dutenentzat"), Bv AsL ("San Antonioko eri-etxian"), Jnn SBi ("Bazabilan bertze lagun saindu batzuekin eri-etxetan edo ospitaletan"), Prop 1904 ("Hiriak ere badu eri-etxe bat, hango bereko jendearentzat"), SMitx Aranz ("Ta an doa berriz ere, / berriz aidez-aide, / beste eri-etxetara / danen sendagille").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eri-etxe 3: Ibarg 2 (adib.: "Gexoak ikertu geinkez eri-etxeetan edo euroen etxeetan"), Jzale 1931 ("Bilbo'ko eri-etxean Zugazaga'tar Julen, gure bazkide ta aizkide kutuna dan Jon, "Algorri" idazlearen aita zana"); erietxe 4: Zientzia eta teknika 1986 ("Beste azterketa baten ondorioek diotenez, toki zaratatsuetan horien pareko baketsuetan baino gaiso mental gehiago dago erietxeetan"), LurE/3 ("Arte Ederretako museoa eta emakumeen erietxea"), J/J. Aizpurua ("Donostiako Arantzazuko Amaren Erietxera ekarri behar izan dugu"), Gara 1999 ("leptospirosis infekzioa ere tratatu behar izan dute Erdialdeko Amerikako erietxeetan bertako medikuek"); eritetxe (eta espetxe-eritetxe, psikiatri eritetxe) 32: J.A. Arrieta ("Egundoko laudorioak egiten ziren nitaz [...] eritetxe militarretako gaisoei egiten nizkien bisitengatik"), Aurraitz ("Bonbaketa itzela izan eta aste-bete batzuetara zaurituta eta atxillo nengoan eritetxe baten"), ArauErab 1988 ("Santo Hospital Civil de Bilbao izeneko eritetxeko medikuek funtsezko zerbitzuak bete ditzatela bermatuz"), A. Loidi ("jatetxe, eritetxe eta antzekoetara zuzenean saltzen duten zentruak"), UZEI ("Gaixo bat ospitale edo eritetxe batean ingresatu"), Egunk 1991-1993 3 (adib.: "10 zauritu eritetxean sartu zituzten"), EHAA 1992 4 (adib.: "Txagorritxu Eritetxean aurkeztu behar izango dira eskaintzak"), E. Agirretxe ("gure Herrian bertan, kanpotik etorritako monja ezeuskaldun asko ikusten genituen, bai gure ikastetxeetan, bai gure ospitale eta eritetxeetan"), L. Erriondo 7 (adib.: "ikerketa hauen datuak eritetxeetan biltzen aritu ginenean"), H. Cano ("Galileok jarri zion eritetxeari neurriko izena"), A. Ibartzabal ("Eritetxeren batean gaisorik egongo ote zen?"), ELLegeak 1984-1986 (""Euskal Osasun Zerbitzua Osakidetza" Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabean sartuta dauden eritetxeen eta gainontzeko zerbitzuen Diruegitamuak"), K. Izagirre ("Beste ikasle batek, Ascanio Arosemenak, lepoan hartu zuen eta lasterka abiatu zen laguna eritetxera eramatera"), Ospitale Psikiatrikoa 4 (adib.: "haur txiro gaixoentzako lehenengo eritetxea zabaldu eta bedeinkatu baitzuen"), A. Elizondo ("Batek txerri txuleta fin-finak eskatu ditu eritetxetik etorri berri den bere senarrarentzat"), Berrietan 1999 ("Bermeoko anbulantziek 22 minutu behar dabez eritetxera ailegatzeko"), J. Alonso ("Adlerrek dio Saint-Lazare espetxe-eritetxean langile-falta nabarmena denean prostituta intsumituen atxiloketa modu ikusgarrian handitzen zela"), O. Larrañaga ("itxarongela, funtzionarien etxebizitzak eta psikiatri eritetxea gure eskubian utziz...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eri-etxe : DFrec 1 (Deia); erietxe : HiztEn (ik. eritetxe), LurE, Euskalterm 2; eritetxe : AB50 2, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eri-etxe : PMuj DVC; erietxe : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA; eritetxe : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du, ez baitagokio behialako hots-legea

erietxe da forma ongi eratua, erabiliagoa den -t-duna onartzeko ez baitago arrazoirik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "eritetxe [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. anbulategi.

erigarri
1 adj. Eritzen, gaixotzen duena. Padura-lurralde kiskalgarri eta erigarriak.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bihotzaren erigarri eman diote berri txar hori.

Aztergaia: erigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

Er. gabea da (testu bakarrean jaso da), eta alderdi horretatik jaso gabe uztekoa; baina ongi eratua da, erabil litekeena: jaso egingo da, jokabide desberdin posibleen lekuko, eta honelako formen muga-kontuak hobeto argitzeko lagungarri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

'eritzen, gaixotzen duena'.

eriko
iz. g. er. Titarea.

Aztergaia: eriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

titarea.

erikor
adj. Eri egoteko joera duena. Ik. gaixoti. Erikor izaki, bere osasunari begiratu behar zion.

Aztergaia: erikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erion1, erion, eriongo
da ad. bizk. g. er. Jario. Irtetear zuen negar-anpulua begian bertan gelditu zitzaion erion gabe.
erion2
iz. bizk. g. er. Jarioa. Ardo ontziak eriona zeukan. Sudurretik behera zetorkion erionari gorantz eraginez.
eriondo
1 iz. Eri egon ondoan, suspertzen ematen den denbora. Eriondoa ospitalean eman zuen. Gaitz horrek eriondo luzea du.
2 adj. Eri egon ondoan, suspertzen ari dena. Eriondo, uste baino akituago, nekez dabil.

Aztergaia: eriondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eriondoa ospitalean eman zuen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "convalecencia" esateko proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-11-29): onartu da.

eritara
iz. Ipar. Hatz puntekin har daitekeen kopurua.

Aztergaia: eritara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tara.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

eriekin hartzen den pixka.

eritasun
iz. Osasun egoera hondatzea. Ik. gaixotasun. Eritasun larria, arina. Eritasun mingarria. Eritasunaren sintomak, aztarnak. Eritasunaren ernamuina. Bihotzeko eritasuna. Ardien eritasunak. Eritasun kutsakorra. Arimako eritasunetik sendatzeko.

Esaera zaharrak

Zaharreria, bera da eritasun.

Aztergaia: eritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eritegi
iz. Erietxea. Pasteur zenaren izena duen eritegi eder bat.

Aztergaia: eritegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eritegi, osasundegi, sendategi

eritrear
1 adj. Eritreakoa, Eritreari dagokiona. Eritrear nekazariak.
2 iz. Eritreako herritarra.

Aztergaia: eritrear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: (herritarra).

eritu, eri/eritu, eritzen
da/du ad. Eri gertatu edo utzi. Ik. gaixotu. Sorgin tzarra, zuk eritu didazu emaztea. Hainbeste negar egin zuen, non begiak eritu baitzitzaizkion. Oiloak atzaparretatik eritzen direnean.

Aztergaia: eritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eritu, eri(tu), eritzen. da/du ad. 'gaixotu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eritu, eri(tu), eritzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

gaixotu

eritzi
ad./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eritzi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iritzi1; iritzi2].

Aztergaia: eritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eritzi, ik. iritzi [iritzi hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

eritzi* e. iritzi

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. iritzi (cf. Euskaltzaindiaren Gomendioak eta Erabakiak (I), 23-24 or.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "ez da azaltzen. Bai, ordea, iritzi. Suposatu behar da izen zein aditz kasuetarako, forma bakarrean. Ez nago ados. Euskaltzaindiak azken gomendio-erabakietan hitz honen formaren erabakirako emandako arrazonamenduek ez naute konbentzitu. Hona Euskaltzaindiaren argudio batzuk: "Jakina denez, euskara batua eratzen hasi zenean, 1960-70 hamarraldian, iritzi zen, alde handiz, gehien erabiltzen zen era. Gero, euskara batuaren finkatze-prozesuan hainbat idazle eritzi eraren alde makurtu zen, zaharrena eta bizkaierazko tradizioan erabilia zelakoan". Euskaltzaindiaren azalpen honetan, "zelakoan" oker dago "zelako" behar bait du. Zaharrena da, eta bizkaierari dagokionez gertatzen da euskalki honetan bakoitza bakotxa eran bakarrik aurki daitekeen bezala eritzi ere eretxi edo eritxi forman dela nagusi. / Amaitzeko, honela dio Euskaltzaindiak: Inork ez zalantzan jartzen e-z hasten diren formak zaharragoak direla euskaraz, baina ebili eta ekusi zaharkitutzat jotzen direnez gero, ez da arrazoirik ikusten eritzirekin beste horrenbeste ez egiteko. Ez dut uste konparagarriak direnik eritzi eta aipatzen diren besteak: eritzi-k (e-rekin) aditz moduan historia sendoa du eta bizkaieraz erabilera ere bai eretxi edo eritxi eran, noski. / Esandako hau zehazten den gomendio-erabakietan 1994eko biltzar irekian hartuko dela azken erabakia adierazten da, oker ez banago. Horregatik, harrigarri egiten zait "beste gabe, onartzekoak diren formen" artean sartua aurkitzea. (1993-02-10)

 - [E301]: iritzi [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [I102]: edo burueritzi, ez barka buruiritzi baten edo batzuen burruka absurdua, baina jakina Gipuzkoaren izenean irabazia. Ez gero erantzunkizunik eska, jendea ez bada fidatzen eta hainbat giputzen batasunzaletasunean ez badu bat ere sinesten. Edozelan ere, gehi dezagun zerbait: aditz moduan ez da ia ezaguna Gipuzkoan, Bizkaian barra barra erabiltzen den bitartean, eta ez 'eritzi' zentzuan bakarrik, ezpada 'izena' emateko: 'niri Andolin derizte' (ez dirizte), edo 'guk horri Peru erizten izan diogu beti'. Horrez gain, aurriritzi bezalako forma kakofonikoak ere irentsi behar ditugu. Nahikoa da, baina: hau da daukagun Euskal Herria. Seguru asko Sabino Aranak arrazoia zeukan konfederakunde bat proposatu zuenean" (1995-01-10)

erixka
adj. g. er. Maiz eritzen dena, osasun makalekoa. Eriek eta erixkek ez dezakete barur garratzik egin.

Aztergaia: erixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

erizain
iz. Eriak zaintzea bizibide duen pertsona. Bera sendagile, bera erizain. Bilbon erizain egona. Moja erizaina.

Aztergaia: erizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
erizaindegi
iz. Presondegi, kaserna, eskola eta kidekoetan, eritasun ez-larriak eta igarokorrak artatzeko dagoen gela edo aretoa. Joan den ostegun gauean, espetxeko erizaindegitik, Tangerko Mohamed V ospitalera eraman zuten.

Aztergaia: erizaindegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-

erizaingo
iz. g. er. Erizaintza.

Aztergaia: erizaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erizaintza.

erizaintza
iz. Erizainaren jarduera edo lanbidea. 18 urterekin iritsi zen Iruñera, erizaintza ikastera.

Aztergaia: erizaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ene ustez -zantza bukaera klasikoa hobestea hobe. Herri-etimologiaren bide berri honetatik abiatuz gero, laster "argiago direlako atxakiaz" loretu, erletegi, baso-landare, arraintza etab. onartu beharko ditugu" (1995-01-25)

erizpen
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erizpen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. irizpen].

Aztergaia: erizpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-01-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: irizpen / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE:-

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. irizpen.

erizpide
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erizpide-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. irizpide].

Aztergaia: erizpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-04-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erizpide* e. irizpide

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. irizpide

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper