40 emaitza eder bilaketarentzat - [1 - 40] bistaratzen.

eder1
1 adj. Bere itxura edo eragatik, ikusmenari-edo, guztiz atsegina edo miresgarria gertatzen zaiona. Gazte eder eta alaia. Mutil eder galanta. Neska polit bat eta emakume eder bat. Andre eder batek bihotza ebatsi dit. Ume eder bat ikusi nuen. Azalez eder, baina barrua ustela. Uso zuri ederra, zeruan zer berri? Gizon argia, hiztun ederra.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Itsasoko izar ederra, marinelen gidaria. Etxe eder asko dituen hiria. Lore baratzean eder arrosa gorria. Agur itsaso eder handiari. Arte ederrak. Bertuteen apaindura ederra iristeko. Bertso berriak jartzera noa euskara eder batean. Umore ederrean. Bazkari eder batekin eta lagunarterik atsegingarrienean. Elizkizun eder eta hunkigarria. Itxura ederreko gizona. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Aukera ederra, benetan!
3 adj. adkor. Oso ona. Soldata ederra duzu, bada. Afari ederra prestatuko dizut.
4 adj. adkor. Handia, berealdikoa. Masaileko ederrak hartu zituen. Alde ederra bien artean! Estutasun ederrean jarri nauk, adiskide! Ziri ederra sartu zion maisuari. || Pozik emango lizkioke belarrondoko eder-eder bi.
5 (Izen gisa, esaldi hanpatuetan, ironiaz). Ik. ederrak hartu; ederrak eman;  + ederra sartu; ederra egin; ederra bota; ederra harrapatu. Hau ederra dugu!, barau gaitzean nagoela, hatorkit musikaz niri mintzatzera! Uf! ederrari galdetu diozu!

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Basta ederragatik, asto duk astoa. Ederra, alferra. Ederregia, itsusgarri. Ez egin bakarrean eder ez denik kalean. Gaina eder, barrena uher.
eder2
iz. Edertasuna. Ederra harrigarri, baina ez beti harrigarria eder. Ez diote inori ederrean zorrik. Ederzalea banintzen ere, aspertu nintzen ederrez.
Azpisarrerak
eder egin
1 zaio ad.-lok. bizk. Ongi iruditu. Ez zitzaidan eder egiten gizagaixoari ogibidea kentzea.
2 dio ad.-lok. Balakatu, losintxatu.

Aztergaia: eder egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 Bizk. zaio ad.: ez zitzaidan eder egiten gizagaixoari ogibidea kentzea. 2 dio ad. 'balakatu, losintxatu'.

eder iritzi
ad.-lok. Ik. ederretsi 2. Alferkeriari eder iritzi. Bere buruari eder iritzita.

Aztergaia: eder iritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eder izan
da/zaio ad.-lok. Atsegin, laket izan. (nor osagarria 3. pertsonan). Haien laudorioak ote zaizkizu eder? Eder zaio edertasuna. Jainkoari itsusi zaio munduari eder zaiona. Egin beza eder zaiona.

Esaera zaharrak

Edozein txoriri eder bere habia.

Aztergaia: eder izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eder izan da/zaio ad.

eder-min
iz. Edertasun irrika.

Aztergaia: eder-min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

min sarreran eskaintzekoa dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-min.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ala bietan: min sarreran eta eder 2 iz. 'edertasuna' sarreran?"

 - [E116]: "Ez du kalterik egiten sarrera bietan emateak, azpisarrera gisa".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

ederbera
adj. g. er. Edertasunarekiko sentibera dena.

Aztergaia: ederbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-bera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

ederbide
iz. Edertzeko bidea, edergarria. Elkarrizketa irakasbide soil bihurtu zen, nahiz euskara ederrez jantzia egon, ederbideak utzirik.

Aztergaia: ederbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

edergai
iz. Edergarria.

Aztergaia: edergai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edergailu
iz. Edergarria. Ik. apaingarri. Xingola, edergailu eta jantzi ederrekin. Edergailu dotorez apaindua. Hiriko edergailuak ikusteko.

Aztergaia: edergailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. apaingarri, edergarri

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

apaingarri, edergarri

edergarri
iz. Edertzen edo apaintzen duen gauza. Ik. edergailu; apaingarri. Urrezko edergarri asko. Bekatua den bezala aitortu behar da, edergarri gabe. Zenbat honelako edergarri euskarak! Euskal kutsua badario, barren muinetatik dario, ez axaleko edergarrietatik.

Aztergaia: edergarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edergintza
iz. g. er. Artelana. Andere honek atxikitzen du edergintza-saltegi bat Pannecau karrikan.

Aztergaia: edergintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

edergintza behin ageri da, ap. Zait Plat: "Edergintza-mota bati poesi(gintza) izena ematen diogun bezala".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edergintza 8, G-EB-IE (Or; LMuj 4, I. Zubeldia, Hizkuntza/OHO, Herr 1973).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edergintza : DFrec 3, AB50 2. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

edergintza : HiruMila (eta edergintza ikastegi: AS), PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Zaitegiren adibide bakarra dakar OEHk. Merezi du sartzea?".

 - [E116]: "OEHko adibide bakarraz gain, EEBSko beste 8 aipatzen ditu lantaldearen txostenak (L.M. Mujika, I. Zubeldia, ikasliburu bat, buletin bat, Herria); ez dira asko, baina esana dago "g.er." dela, eta nik bere horretan utziko nuke lantaldearen proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

ederki
1 adb. Edertasunez; behar den bezala, (oso) ongi. Ederki eta egoki elkartzen ziren haren ariman jakinduria eta apaltasuna. Aretoa argiz eta lorez ederki apaindua zegoen. Jauregi bat txit ederki eraikia. Abeslariek ederki kantatu zuten Goikoetxearen meza. San Agustinek ezin ederkiago dioen bezala. Gaztelaniaz ere ederki zekien. —Zer moduz? —Ederki, Jaunari eskerrak. Hirurok elkarrekin ederki biziko gara. Ederki, Petiri, ederki. Ederki bazkaldu eta gero.
2 adb. adkor. Oso, asko. Ederki edanda. Ederki astinduta bidali zuen. Hau bai dela adarra ederki jotzea! Nagusia horretan iaioa zen, aspaldian ederki saiatua. Masailak ederki gorritu zitzaizkion hitz haiek entzutean. Ederki kostatako garoa guk ekartzen genuena.
Azpisarrerak

Aztergaia: ederki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ederki eman ere .

ederki eman ere
Inola ere ez, ezta pentsatu ere. Engrazia damutu?, ederki eman ere!, ez duzue ezagutzen urdanga hori. Besteek ere guk bezala jokatuko luketela uste al duzue?, ederki eman ere!

Aztergaia: ederki eman ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ederki sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ezta pentsatu ere!

ederkitxo
adb. adkor. Ederki. Ederkitxo dakizu hori lehendik ere!

Aztergaia: ederkitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ederkitxo dakizu hori lehendik ere!

ederkixko
adb. Ipar. adkor. Ederki. Ederkixko mintzatu zen predikaria.

Aztergaia: ederkixko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

ederlan
iz. Artelana. Bilduma iraunkorreko zazpi ederlan zaharberrituko ditu museoak.

Aztergaia: ederlan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lan.

ederlari
iz. g. er. Artista. Ik. ertilari.

Aztergaia: ederlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ertilaria, artista.

edermen
iz. g. er. Edertasuna.

Aztergaia: edermen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

edermen 15 aldiz jaso da: G 6 (Ldi 4: "Edermena ez degu guziok margo bereko ariez eioa", "Zaude beti orretan, zere edermenaren aginduetara", "Gure bizitoki maitagarri ontan guztia dirudi Yainkoa'ren ala gizonaren edermenak igortzia", "Otoi, Yauna, ibilgo-buru, maitasun-edermen-zitu, aur begi-argirik anitz bekargu"; Etxde JJ: "Piarresek, bere osabaren gorputz odoldua araiño eraman zun kordege ziraun artean, bere adimena kantagaietako edermenez jazten zion erpin maitagarria osabaren laidogarri izan zedin"; Txill Let: "Sekulako edermenak bete nau, eta bizitasunez mozkortu"), IE 1 (Mde Pr: "Helena zen bezalako neska zoragarri, edermenez bete batekin ezkonduaz"), Tt 8 (Onsa 7, Arima 1: "betek ere eztiala gizona eta emaztia hanbat edermenez, graziaz eta bertatez bethanzen nola herioaren miraill batetan bezala bere begien aitzinian", "bere begitate ederra, bere bisturak, edermen handiak, eta leiñuriak mundu huni agerzen dutian pundu berian", "haren edermenak ikhusirik, eta hark guri emaiten dutian abantailes, eta probetxuez orhiturik, obligatu girela haren beldurrik ez ukheitera", "zeluko gloriaren edermenen, eta hanko delizia handien esparanzaz", "herioaren edermenak, haren begitarte ederra, eta maitagarria", "herioaren edermenen amorioak ere bai", "haren edermenek halako gisaz haren bihotza xarmatu zuten" / Arima: "Arima debota, eta penitenta orazioniaren edermenak eta indarrak ikhusirik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edermen 4 aldiz: G 1 (Ldi: OEHko test.etako batean), IE 1 (J. Agerre: "Begira kalostra ederrez nola den: erti gurtza, maite, erkidan elkarren: Osokotan al da orrenbait edermen?"), EB 2 (E. Kortadi: "Artelanek, egilearen pentsamoldea adierazten, azaltzen eta salatzen dute: beraren moral konportamendua, ideiak, politika, edermena, mixeriak"; X. Odriozola: "Baino Jaun Haundiak zuen dotore-zentzuaz edo Roxanak berak zuen edermenez, ez zuten iñoiz azaldu gure kapel hau beren jaur-alkian, sultanaren ondoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

edermen : Casve EF (grâce, beauté); Lh DBF (grâce); DRA (Orazionearen edermenak eta indarrak ikusirik: viendo las galas y las fuerzas de la oración; Arim. 48-13); PMuj DVC (gracia, gallardía, bizarría). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ederra harrapatu
ad.-lok. Mozkor handia harrapatu. Ederra harrapatu zuen, eta batarekin eta bestearekin mokoka jardun zuen.
ederra sartu
ad.-lok. Engainatu, iruzur egin. Ik. ziria sartu. Lehen baino mutuago geratu zen; ederra sartu zion! Burutazio ona, ederra sartuko diegu gurasoei!

Aztergaia: ederra sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

sartu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eder sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

engainatu, iruzur egin.

ederra(k) bota
1 ad.-lok. Hitz gogorrak, haserrezkoak esan. Bota behar dizkiezu, bada, ederrak! Ez zen Iñaki zenik ohartu, bestela ederrak botako zizkion. Ederra botako digu Margarik azaltzen ez badira!
2 ad.-lok. sing. Berealdiko gauza esan. Hara bestea, berriz!, ederra bota duk, astakirten horrek! Ederra bota duzu orain ere, Kontxi, kar-kar-kar!
ederra(k) egin
ad.-lok. Berealdiko gauza egin. Ederra egin didak! Arranoa!, ederra egin diagu! Ez jarri santu aurpegi hori; lehendik ere ederrak egin dituk hik!
ederragatik
adb. g. er. Aipatzen dena dela eta; aipatzen denaren atseginerako. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. ederrez. Dohain miragarri bat, Jaun berak bere ontasunez, ez zure ederragatik egin dizuna.
Loturak

Aztergaia: ederragatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EDERRAGATIK. (Precedido de gen.). Por causa de; por agradar a. v. EDERREZ. Doai miragarri bat, Jaun berak bere ontasunez, ez zure ederra gatik egin dizuna. AA III 355. Inoren ederra edo enpeinuba gaiti egiten dirian ezkontzak. fB Ic III 349. Orrilaren 11-gnean emengo Eukaristi batzarra da, sukar ustela edo tifus dalakoaren ederragatik atzeratzen ezpadute. Ldi, carta a Or 19-4-1930 (ap. DRA). Yainkoaren ederragatik lorraldiak eramatea. Ol 1 Petr 2, 19 (Ker ederragaitik; Dv Jainkoaren ariaz).

adib: basta iz. Zamariaren gainean, zamak garraiatu behar dituenean, jartzen den bigungarria, txalma baino sendoagoa. Gamelu basta. Zamarientzat bastak egiten. Basta orratza: orratz sendo handia, larruak josteko erabiltzen dena. || Esr. zah.: Basta ederragatik, asto duk astoa. Zelarik nahi ez duenari eman bekio basta.

ederragatik 2: Consumer (“melodiaren ederragatik”), Argia (“Mendebaldeko euskara aratzean emanak datozen era honetako konposizioen ederragatik bakarrik, merezi du liburuak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ederragatik 3: Aingeru Epaltza (“Hire aurpegiaren ederragatik uste duk oheratu naizela hirekin, ala? – maripurtzilak”), Patxi Zubizarreta (“Ene anderea, mutikoa bere gorputzaren neurri egokiengatik, masailen gorriengatik, irribarrearen ederragatik eta bere hitzen eztitasunagatik nabarmentzen da”), Felipe Juaristi (“gazteluaren ederragatik!”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da eder sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa eder sarreran.

ederragotu, ederrago/ederragotu, ederragotzen
da/du ad. Ederrago bihurtu. Haren bekokia eguzki dirdaiak ederragotzen du.

Aztergaia: ederragotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ederrago(tu), ederragotzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -ago-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

ederrak eman
ad.-lok. Jipoitu, jipoia eman. Sagar-lapurretan harrapatu eta ederrak emanda bidali zituen.

Aztergaia: ederrak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eder sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

ederrak eman eta ederrak hartu, biak dira jasotzekoak; ikusiko da zein formatutan.

Forma baten adiera(k)

jipoitu, jipoia eman.

ederrak hartu
ad.-lok. Jipoia hartu. Oroit nik erranaz, ederrak hartu nahi ez baldin badituk. Poliziak horrekin ikusten bahau, ederrak hartuko dituk!
ederrarazi, ederraraz, ederrarazten
du ad. Edertzera behartu.

Aztergaia: ederrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ederrarazi, ederraraz, ederrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ederrarazi, ederraraz, ederrarazten

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r(tu) + arazi

ederresgarri
adj. Ipar. Miresgarria.

Aztergaia: ederresgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

miresgarria.

ederreste
iz. Mirespena.

Aztergaia: ederreste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

ederretsarazi, ederretsaraz, ederretsarazten
dio ad. Ederrestera behartu. Sakramentuak maiz hartzeari ederretsaraziaz.

Aztergaia: ederretsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: ederrets erazi / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS: ederrets erazi / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ederretsaraz, ederretsarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+a-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

dio ad.

ederretsi, ederrets, ederresten
1 du ad. Ipar. Onartu, ontzat hartu. Ederrets dezagun han daraman bizi saindua.
2 dio ad. Eder iritzi; zaletu. (nor osagarririk gabe). Bizitza lasaiari ederretsirik bizi direla. Geure buruari ederretsi. Haurtzaroko jostailuei ederretsirik bizi diren gizon-emakume hazien antzera. Itxi ditut bi begiak, loari ederretsiak. Abereari ederresten ez dion nekazaria ez da nekazaria.

Aztergaia: ederretsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ederretsi, ederrets, ederresten. 1 Ipar. du ad. 'onartu'. 2 dio ad. 'eder iritzi'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ederretsi, ederrets, ederresten

ederrez
adb. g. er. Aipatzen dena dela eta; aipatzen denaren atseginerako. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. ederragatik. Honelako horiek nolako legearen ederrez esaten ditut?
Loturak

Aztergaia: ederrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: EDERREZ (V, G ap. A). (Precedido de gen.). Por causa de; por agradar a. Nik neronez ere zerbait biali nai nuke, ugaritasunaren ederrez. "Para mayor abundancia". Ldi in Or BM 12. Esaidazu: noren edo nortzuen ederrez opari ori eskeñi zun? Argeitarren ederrez bide diozu. '¿Por qué causa la sacrificó?'. Zait Sof 25. Onelako oiek nolako legearen ederrez esaten ditut? 'En virtud de qué principio?'. Ib. 186

adib: aintzakotzat hartu Aintzat hartu. Ez zuten bere lekukotasuna aintzakotzat hartu. Egituraren ederrez ez genituzke, beharbada, aintzakotzat hartuko bertso horiek.

ederrez 2: Berria (“ederraren ederrez”), Argia (“Edertasun handiz, gogorraren ederrez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ederrez 5: Asisko Frantzizko (“bertute guztien ederrez oparo jantziak”), Anjel Lertxundi 2 (“paisaiaren ederrez liluratzen zen Nora”), Felipe Juaristi (“ederraren ederrez”), Joseba Sarrionandia (“ederraren ederrez”), Gotzon Garate (“ederraren ederrez”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da eder sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa eder sarreran

edertasun
1 iz. Ederra denaren nolakotasuna; pertsona ederraren nolakotasuna. Emakume baten edertasuna. Haren edertasunaren distira. Aberastasuna eta edertasuna zituen. Poesia huts-soila, edertasun biluziaren ispilu izan nahi duena. Bere edertasun eta dotoretasunagatik. Apainduren edertasuna. Bertutearen edertasuna. Gaurko edertasunez jantzi nahi badu, gaurko lokatzetan beharko du zikindu.
2 iz. pl. Gauza ederrak. Erakutsi zizkion munduko erreinu guztiak eta begien aurrean ipini zizkion guztietan aurkitzen diren edertasunak. Oi, begi zoriontsu, zeruko edertasunak ikusi behar dituztenak!

Esaera zaharrak

Edertasuna, iraute gutxiko ondasuna.

Aztergaia: edertasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ederti
iz. g. g. er. Artea, literatura izan ezik.

Aztergaia: ederti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

XX. mendeko B-G (eta Mde 2, MEIG 30) dira: ederti 3: Alzola Atalak ("Euskalerriaren kondaira, Jeografia, Elerdi edo Literatura, Edertia, Oiturak, Jokuek, Folklore, Gizon ospetsuen bizitzak, etabar"), Ldi IL ("elerti-ederti gaietazko aren illunaldi ezyakiñetan argi-emaille, erditze guzietako aur-yasotzaille ta epailari zuzen"), Mde Pr ("gero eta amultsuago aztertzen dugu gaur, ezen mintzaira, herri jakintza, breiztar gogoaren ezagutzen eta Breizheko gizartean edertiari buruz duen balioa hauteman dugu"); erti 70: Alzola Atalak 2 (e.-gela, ertizale), Enb (e.-lan), Altuna (e.-zale); Ldi IL 24 (e.-iturburu, e.-lan, ertilan, e.-zuaitz, erri-erti 6), JMB ELG 16 (e.-lan 8), Gazt MusIx 7 (e.-arau 2, e.-ikasketa, ertilan, e.-maisu), Berron Kijote (e.-jainkesa), Vill Jaink (e.-lan), SMitx Aranz (e.-leku); Mde Pr (margo-erti); MEIG 15 (e.-gizon, e.-ikastetxe, e.-lan, e.-zale); ertiera (eta erti-era 3) 5: Ldi IL; ertigille 1: Vill Jaink; ertigintasun 6: Ldi IL 2, JMB ELG 2, Gazt MusIx, Vill Jaink; ertilari 24: Laux BBa, Alzola Atalak 5; Ldi IL, Gazt MusIx 2; MEIG 15; ertitsu 2: Kk Ab; Ldi IL; ertizko 1: Ldi IL.//Eta gainera, OEH argitaratuan: ederti 3: Lf Egan ("Edertia ere lege beraren pean bizi da"); Lek Egan ("Geldi-ederti, arte plastiku. Ibil-ederti, ibildun arte"); erti 8: Zink Crit, Y 1933; Ayerb EEs (erti-gogo); Garit Usand (erti-almen); Lab (erti-liburu); Gand Elorri (erti-lillura); Ayerb EEs (erti lan), EEs 1917 (erti-lan); ertizale 1: Garit Usand.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eder-ti G 1 (Ldi: "Eder-tiz da sortua; ta, orren bestez, orra erdi adirazirik aren mamia"); ederti (B-G 7, EB 1: Euzkadi 1936 ("Guggenheim eta bere emaztiak Etxe bat iragi eben eta Ederti, Jakintza, eta orretariko gauzetara zaletasuna daukenai lagundu al-ixateko, sei millottik gora dollarretan emon dabez"), J. Arregi ("edertian, teknika bideetan ta abar luze baten"); B. de Arrizabalaga ("bere jakiteak, edertiak, historiak, ohiturak, izaereak"); A.M. Garate ("Superestadu efektivo batek ez al ditu nazio partikularren Ius, Literatura, Edertia, e.a. itzaliko?"; "Nazio bakoitzeko Ius, Ekonomia, Literatura, Edertia, Archeologia eta Historia"); Redención 1975 ("Ederti-arloa"; "Esku-lan eta ederti-arloan azkarrak diran umeak ume argiak izango dira"); P. Urkizu ("Saski-Naskik bezala beste zenbait taldek, Elai-Alai Olaetarenak, Oldargi Sotarenak eta Eresoinkak zabaldu zuen munduan zehar euskal senaren eta izatearen egoera ederti bidez"); ederti-batza 1 (Euzkadi 1935: "Paris'ko Ederti-Batzak eta Anisman jaunaren babespian asi dira gixa irudi ederr bat egitten Saint-Sanes'en omenez"); edertilari EB 1 (X. Odriozola: "Hiri harrigarri hau gaur ikus dezakegu Lorrich Alemania'ko edertilariak zehatzki margotu bait-zuen gure Sanudo kaian sartu zen aroan bertan"); erti 118 (B-G 97, IE 5, EB 16; hauetan erti aalmen 1, e. arau 1, e. eskola 3, e.-gogo 1, e. gurtza 1, e.-ats 1, e.-idazlari 1, e.-iturburu 1, e.-lan 18 eta ertilan 23, e.-lanbide 1, e.-langintza 1, e.-liburu 1, e.-mail 1, e. objeto 1, e.-ondare 1, e.-oroigailu 2, e.-sail 1, e.-zaingo 1, e. sentsumen 1, e.-zuaitz 2 eta ertizuaitz 1, erri(-)erti 9, margo-e. 1, plastika-e. 1, zazpigarren erti 1): Kk, EEs 1926, G. Urrutia, Onaind 9, Angosto'ko AB, MarrazkiOEO/1, Ibarg; EAEg 1936, Ldi 29, I. Olaberria 3, Ibiñ, Arragoa 1964 21, Zubk 4, S. Aranbarri 8, Umandi, B. Latiegi 2, Lab 5, L. Egia 2, Senosiain, I. Unzurrunzaga, G. Egaña, A. Arozena 2; J. Agerre 5; Jaunaren Deia 1973, L. Larrañaga 2, E. Muxika 3, J.A. Arana M. 4, J.A. Irigarai, J. Urrujulegi, JMB ELG 2, ZerbGidaliburua 1989; VozEusk 1984; ertiera 7 (Ldi: erti era 1, erti-era 1); ertigintasun G 1 (Ldi); ertigintza G 3 (Ldi; S. Aranbarri: eres-ertigintza; G. Egaña: mosaiko-ertigintza); artilari G 4 (Latxaga); ertilari B-G 30: G. Urrutia 2, Zubk; Lab 3, I. Olaberria 2, Arragoa 1964 4, Gazt, Zubk, Onaind, B. Latiegi 5, PMuj Mendi, B. Albizu; Euzkadi 1932, Lab, Zer 1986 4; ertillari 2: B. Otazua, Onaind; errtilarisa IE 1 (F. Krutwig); ertitsu G 2 (Ldi); ertizko G 1 (Ldi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ederti : DFrec 2, AB38 1, AB50 4, HiztEn, LurE; erti : DFrec 12, AB38 4 (eta erti eder 2, erti- 1, erti-ahalmen 2, erti-kondaira 1), AB50 2 (eta erti kutsu 1), HiztEn, LurE; ertigintza : DFrec 1, LurE; ertilan : DFrec 1, AB38 3; ertilari : DFrec 4, AB38 3, LurE. Ez dugu aurkitu ap. Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ederti , erti : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA, PMuj DVC; ertigintza , ertilari : EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC (ertilari bakarrik); ertilan , ertizale : EuskHizt, PMuj DVC (erti-lan, erti-zale). Eta gainera PMuj DVC: ederti-arauz, ederti-areto, edertilari, erti-araudi, erti-arauz, erti-arrandi, erti-edertasun, erti-ikasle, erti-ikastola, erti-legez, ertizain, erti-zaingo, ertizko. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ertia, elertia salbu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "behialako neologismo hau oso gutxi erabiltzen da gaur: nik neuk honela jarriko nuke: ederti: g.g.e. 'artea, literatura salbu'".

 - [E116]: "Errealistagoa iruditzen zait XKren azalpena, eta lehen itzuliko erabaki batekin koherenteagoa, puntu batean (elerti baino hobetzat eman baikenuen literatura), nahiz beste batean ez den hain koherentea ('ertia' da hor arte-ren definitzailea eta, beraz, nolabait hobetsia). Nik onartuko nuke XKren proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK XK".

ederto
adb. Ederki. Ederto egosia eta ondua. Ederto asko.

Aztergaia: ederto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edertu, eder/edertu, edertzen
1 da/du ad. Eder edo ederrago bihurtu, edergarriz hornitu. Asko edertu zara azken bolada honetan. Zuhaitzak apaindu eta edertu egiten ditu landak. Aberastasunak dena edertzen du. Dohain berezienez eta handienez ederturik. Koroa urrezkoa da, harribitxiz edertua.
2 du ad. Gaizki eginez edo hutsegiteez mintzatuz, arindu, zuritu. Hutsak gutxitu eta edertu gabe. Gutxitan gertatzen da bekatariak aitzakiaren batekin bere burua edertu nahi ez izatea.

Aztergaia: edertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edertu, eder(tu), edertzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

edertu, eder(tu), edertzen

edertzaile
adj./iz. Edertzen duena. Azkue bilatzailea zen batez ere; Orixe, berriz, edertzailea. Emaztea izan bedi etxearen edertzaile.

Aztergaia: edertzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "agian sar daiteke sail honetan edertzaile ere "estheticien" adierazteko" (1994-10-20)

ederzale
adj. Edertasunaren, gauza ederren zalea dena. Platon bezalako ederzale bati. Ederzalea banintzen ere, aspertu nintzen ederrez.

Esaera zaharrak

Itsusi guztiak ederzale.

Aztergaia: ederzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

-r+z-

ederzaletasun
iz. Edertasunaren zaletasuna. Irakurlearen ederzaletasuna berpizteko.

Aztergaia: ederzaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper