283 emaitza des- bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

desabantaila
iz. Zerbaitek edo norbaitek beste zerbaitekiko edo norbaitekiko duen alde txarra. Gai honi buruz aipa daitezkeen abantaila eta desabantaila nagusiak jasoko ditugu.

Aztergaia: desabantaila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

"des- + euskal forma" osaerakoak landu dira, ez osorik mailegatuak: desabantaila, desabantailatsu, desados, desadostasun, desagerketa, desagerpen, desagertze, desakordio, desakort, desakortasun, desalojamendu, desalojatu, desamodio, desarauketa, desarranjatu, desarratu, desatalkatu, desatsegin, desbaliapen, desbaliatu, desbidaketa, desbidatu, desdoitu, desenplegu, deseraiki, deseraketa, deserdiratzaile, deserdiratze, deserrepresio, deserri, deserrirapen, deserriratu, deserritu, deseskegi, desestali, deseuskaldun, deseuskaldundu, deseuskalduntze, desfaboragarri, desfaboratu, desgisa, desgizon, desilbaindu, desjarraitasun, deskabal, deskomekatu, deskontziente, deskulturatu, deskuraiatu, deskutsatu, deslekumen, deslekutu, deslekutze, deslotu, deslotura, desmezu, desmihiztatu, desmuntagarri, desohiz(ko), desorgindu, desorginkeria, despopulatu, destenore, desturditu, desusuko.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

desabantailla : SP Phil; desamorio : Ax, LE Matr4; desamore : LE Ong; desarrañatu : ETZ, Gazte; desarranjatu : Herr 8-12-1960; desarratu : Harb, Ax; desbaliotu : Lf ELit; desbalitu : Herr 12-1-1956; desbidetu (ik. bere lekuan); deserri : Mb IArg I, Cb Eg II, Cb CatV, AA I, Arr GB, JFlor, Arti MaldanB, MEIG, Ezale 1899; desherri : Azurm HitzB (eta corpusean gainera, Dv LEd); desherripen : Dv Ez 1,2, Dv Mt 1,12; desherripen iri : Dv Mt 1,11; deserriratze : MEIG; deserrite : CatBurg; deserritu : Mg CC, Gco I, AA II, Añ MisE, Otag EE 1881b, Arti MaldanB, CatOiq, Cb Eg II, Lf ELit, Izt C, JFlor; desherritü : Egiat; desherritu : Dv Ez 12,11, Arb Igand, Dv LEd; desestali : Egiat; MEIG; desgisatu : Lç 2, Tt Onsa, Gy, Abraham I 59; desgizondu : Arb Bok; desgizongarri : SoEg Herr 27-7-1961; deskomekatu : Arti Ipuin; deskulturizatu : MEIG; deskoraiatü : Mst III; deskuraiatu : TB Eph 3,13; desleku : MEIG; deslotu : TB Lc 13,15s, CatS (deslotü); deslothu : HeH Lc 1,64, HeH Mt 16,19, ECocin, Arb Igand, Iratz, Mde HaurB; desmezu : Barb Leg; desnaturatu : Tt Onsa, Etch (-); despoblatu : Gy; despopulatu : Mde Pr; destenore : Etch, Laph, Elzb Po, Dih MarH, MEIG.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira gehien-gehienak: desabantail 2 (A. Martinez, ZArg 1978); desabantaila 10 (K. Altonaga, Elhuyar 2, J.M. Mendizabal, J.M. Torrealdai 4, Informatika Atlasa, Beasain); desabantailtsu 1 (X. Kintana); desados 1 (U. Larramendi); desadostasun 2 (ArrPress 1989, X. Letona); desager- (ik. bere lekuan); desakordio 6 (Egoeraren definizioa 5, Egin 1977); desakort 2 (P. Arregi); desakortasun 1 (Etxde); desalojamendu 2 (J.L. Agote); desalojatu 1 (Hemen 1989); desamodio 3 (A. Lasa); desarauketa 1 (M. Gartzia); desarratu 2 (Fisika 1990); desarrañatu 1 (A. Arkotxa); desarrinjatu 1 (J. Casenave); desatalkatu 1 (X. Mendiguren B.); desatsegin 3 (UZEI, J.M. Irigoien, I. Mendiguren); desbaliapen 1 (Oihenart Taldea); desbaliatu 6 (X. Mendiguren B., G. Ansola 3, R. Garate, Etxde); desbalitu 1 (G. Ansola); desbid- (ik. bere lekuan); desdoitu 1 (K. Fernandez); desenplegu 8 (Txostena 1978, UZEI 3, EGA 1984 2, EMBOroi); deseraiki 1 (MarrazTekn); deseraketa 1 (M. Aramendi); deserdiratzaile 1 (UZEI); deserdiratze 3 (UZEI); deserrepresio-prozesu 1 (Biologia orokorra); deserri 4 (Literatura/3; A. Zelaieta, Txill, X. Mendiguren B.); deserrirapen-area 1 (UZEI); deserriratu 2 (P. Urkizu, A. Berasategi); desherriatu 2 (A. Lasa); deserritu 1 (SM); desherritu 1 (Hitz 1974); deseskegi 2 (P. Sastre, A. Juaristi); desestaldu (J. Gorostiza); desestali 5 (Fisika 1990 2, J. Kalzada, LMuj, UZEI); deseuskaldun 1 (Azurm); deseuskaldundu 1 (EuskEgoeraIpar); deseuskalduntze 1 (Hitz 1974); desfaboragarri 4 (Gipuzkoako Ekonomia 2, UZEI, X. Kintana); desfaboratu 1 (M. Navarro); desgisa 1 (Azurm); desgizon 1 (Egin 1977); desilbaindu 1 (VozEusk 1984); desjarraitasun 1 (J. Jauregi); deskabal 2 (P. Berasategi); deskomekatu 3 (Karmel 1970; A. Zelaieta); deskontziente 1 (X. Kintana); deskulturatu 1 (Habe); deskuraiatu 2 (A. Arkotxa, M. Heguiaphal: "deskuaja"); deskutsatu 5 (J. Agirre 4; Ingurunea/OHO); deslekumen 1 (LMuj); deslekutu 2 (I. Irazabalbeitia, Kimikako Problemak); deslekutze 3 (I. Irazabalbeitia); deslotu 9 (Lf 2, L. Etxezaharreta; HiztGizarte/II, UZEI, Txill, NZ, Bitez, A. Ugidos); deslotura 2 (LMuj, G. Nazabal); desmezu 1 (Barb Leg); desmihiztatu 1 (OrdenadoreP); desmuntagarri 1 (Arrantzaria); desohi 1 (M. Azurmendi); desohizko 1 (F. Rodrigez); desorgindu 1 (X. Galarreta); desorginkeria 2 (X. Galarreta); despopulatu 3 (Gizarte/OHO, Oihenart Taldea, ESB Programa); destenore 1 (Ox); desturditu 1 (M. Eguiaphal); desusuko 1 (P. Urkizu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: desabantail 1, desagerbide 1, desagertze 14, desakordio 2, desarramendu 1, desatsegin 1, desdoipen 1, desenplegu 1, desenpleo 1, deserriratu 2, desespainoldu 1, deseuskaldun 1, deseuskaldundu 6, desgizon 2, deskulturizapen 1, despopulatu 1 // AB38: desabantail 5, desabantailtsuki 1, desarratu 1, desakordio 1, desarratzaile 1, desdoikuntza 2, desdoitu 2, deseraiki 1, deseraikigarri 1, deserdirapen 1, deserriratu 2, desestali 2, deseuskaldundu 1, deseuskalduntze 2, desjarraitasun 5, desjarrai 1, deskutsaketa 1, deslekutu 1, deslekutze 2, deslotu 2, desmuntagarri 1, despopulatze 1, despopulaketa 1 // AB50: desagerketa 2, desagertze 2, desakordio 5, desatalketa 2, desbaliatu 1, desenplegu 9, deserdiratu 1, deserri 1, deserritu 1, desestali 2, deseuskaldundu 1, desgizatu 1, desjarrai 1, deslotu 1, despopulatu 1 // HiztEn: desabantaila, desadostasun, desakordio, desalojatu, desamodio, desarratu, desasperenketa, desatsegin, desbalioztapen, desbidatu (Ik. desbideratu), desbidazio (Ik. desbideraketa), desdoikuntza, desdoitu, deseman, desenplegu, desenkusa, desenkusatu, deserri, deserriratu, deserritu, desestali, deseuskaldundu, deseuskalduntze, desgisatu, desjarraitasun (Ik. ezjarraitasun), deslekutu, deslotu, deslotura, desmuntatu, despopulaketa, despopulatu, despopulazio, destenore // LurE: desarau (AS: desaraueko), deserri, deserriratu, deserriratze, deserritu, deserritze, desestali, desestaltze, deslotu, deslotze, destenore, desugertu, desugertze. // Euskalterm: desabantaila 2, desadostasun 6, desadoste 1, desagertze 3, desagerpen 3, desakordio 2, desakortasun 2, desakordatu 1, desalojatu 2, desarau 6, desarauketa 3, desarautu 1, desaurrezki 2, desaurreztu 1, desbaliotu 1, desbaliotze 1, desbalioztagarri 1, desbalioztapen 2, desbalioztatu 2, desbidatu 1, desbideratu 2, desdoitu 2, desdoikuntza 2, desdoiera 1, desenplegatu 1, desenplegu 24, deseraikuntza 2, deseraiki 2, deseraikigarri 4, deseraikitzaile 1, deserriratze 1, deserritu 1, deserriratu 2, deserrirapen 2, desestaltze 1, desfaboratu 3, desfaboragarri 5, desgaitu 5, desgaitze 2, desgaitzaile 2, desjarraitu 7, desjarraitasun 5, deskulturatu 1, deskulturazio 1, deskulturizazio 1, deskutsatu 1, deslekuketa 1, deslekutu 1, desmihiztatu 1, desmuntatu 1, desmuntaia 1, desmuntaezin 1, desmuntagarri 7, desmuntaketa 1, despopulazio 3, despopulakuntza 1, despopulatu 1.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: desabantail / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

desadostasun
iz. Adostasunik eza. Ik. ezadostasun. Aita-semeen arteko desadostasunak. Asmoetan bat egin arren, praktikan desadostasun sakonak dituzte. Desadostasun handiak sortu dira. Desadostasun oihu batzuk ere entzun dira. Hasierako urte haietan galdu zen desadostasunak konpontzeko aukera.

Aztergaia: desadostasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: desacuerdo.

desafiatu, desafia, desafiatzen
du ad. beh. Erronka jo, desafio egin. Munduko hiru pilotari hoberenak desafiatu zituen.

Aztergaia: desafiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desafia, desafiatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Mailak

Beh.

desafiatzaile
1 iz. Desafio egiten duen pertsona. Desafioa onartu duena iritsi da bota duena baino bost auto aurrerago; aldea atera dio desafiatzaileari.
2 adj. Nolabaiteko desafioa adierazten duena. Haren begirada desafiatzaileari eutsiz.
3 adb. Nolabaiteko desafioa eginez. Senataria desafiatzaile azaldu zen Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean.

Aztergaia: desafiatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh76 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: desafiatzaile "Celui qui défie, qui menace" Dv.

LB: 76, ETC: 181 (Literaturan 80).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: desafiatzaile iz./izond. desafiador, -a; amenazador, -a; Adorez: desafiatzaile: iz. eta izond. desafiador/ra, Labayru 0, NolaErran: 0.

Bestelakoak

desafiatu, desafia, desafiatzen du ad. Beh. Erronka jo, desafio egin. Munduko hiru pilotari hoberenak desafiatu zituen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

desafinatu, desafina, desafinatzen
du ad. Heg. mus. Tonua galdu, tonutik irten.

Aztergaia: desafinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

desafinatu 1, Sor Gabon ("Ixooo mutillak!! Inaxiyok desafinatzen dik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desafinatu 1, Napartheid 1996 ("eszenatokira igo eta kitarra desafinatzen zidaten"); desafinazio 1, Musika/6 ("Ez da egingo garai bateko "soinu" eta "hotsaren" arteko bereizketarik. Hau da, afinazio eta desafinazio ziur bateko musika-tresnen artekoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desafinatu : AB50 2, HiztEn, Euskalterm 1; desafinazio : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desafinatu : HiruMila (desafinar), Lur EG/CE (desafinar) eta EF/FE (désaccorder, chanter faux); desafinaketa : HiruMila (acción de desafinar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. BAgiria (2001-05-25): "honela emango da: afinatu Mus. Heg. h. tonuan jarri, aurrindu. Eta desafinatu Heg. h. tonua galdu, tonutik irten. Akordatu eta desakordatu ere modu bertsuan sartuko dira Ipar. markarekin eta hobeste zeinua emanaz, goian bezala".

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

desafina, desafinatzen.

Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. tonua galdu, tonutik irten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Mus.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "desafinatu: konforme baina tonu galdu, tonutik irten horiek ez digute erraztasun handirik ematen partizipio-adjektiboak egiteko, biolin desafinatua euskaraz jatorragoa eta normalagoa baita biolin tonu galdua edo tonutik irtendako biolina baino"

 - [E103]: "kendu Heg markak"

 - [E116]: "eztabaidatu ondoren hartu genuen erabakia orain lau urte; berriro eztabaidatu behar al dugu orain? Egia da batzuen "euskaraz jatorragoa eta normalagoa [dela] biolin desafinatua" (besteenean biolin desakordatua izango baita "normala"), eta horixe adierazten du Heg. markak".

 - Erabakia: Erabakia (2006-01-27): "utzi bere horretan (hala eskatu dute ohargileek ere, eztabaidaren eta azalpenen ondoren)".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): desafinatu, desafina, desafinatzen. du ad. Heg. Mus. 'tonua galdu'; 'tonutik irten'. [h. kendu]

 - Bidalketa: ik. ohar-erabakiak s.u. afinatu .

desafio
iz. Erronka, aupada, bereziki apustu batekoa. Gaztetako desafioak, borrokak, horditzeak. Desafiozko borrokak. Apustu lanak eta desafioak. Hamarretan probalekuan, desafioko dema.

Aztergaia: desafio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: desafio egin, desafioka.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: desafioa bota ; eta desafioka AS sarrera bihurtuz, -ka osaerako beste adlag.ak bezala.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

desafio egin, desafioka

desafio(a) egin
1 ad.-lok. Erronka jo. Desafio egin zion harria zeinek urrutirago jaurti. Aizkoran desafioa egin omen zien.
2 ad.-lok. Mehatxu egin. Eskobarekin desafio eginaz. Nik egin nion desafioa lehendabiziko hitzean: bizirik ez duk denbora asko pasatuko gure etxean.
desafioa bota
ad.-lok. Desafio egin. Desafioa bota dit pilotan. Desafioa bota du, edozein ahariren kontra mila erreal.

Aztergaia: desafioa bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS; azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bota: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

desafio sarrerari dagokion azpisarrera.

desafioka
adb. Desafio eginez; mehatxuka. Nire aharia zaie atera nagusi, gero desafioka berak dira hasi. Barbarak ez du gogorik izan solas horiek aditzeko; orduan aita hasi zitzaion desafioka hiltzeko.

Aztergaia: desafioka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

desagerketa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, desagerketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. desagerpen; desagertze].

Aztergaia: desagerketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh111 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu desagerketa, desagerpen, desagertze formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira guztiak: desagerketa 7 (M. Pagola, M. Gartzia 2, I. Zaldua, Egin 1989, Herria 2000 Eliza 1988); desagerpen 17 (J. Sudupe, Gipuzkoako geografia, I. Irazabalbeitia, K. Altonaga, NZ/BBB1, J.A. Fernandez 2, I. Uria, V. Cortes, J. Sudupe, M. Aizpurua, J.A. Berriotxoa, A. Martinez 2, KultUrtekaria 1989, A. Albisu, Hemen 1986); desagertze 8 (N. Azurmendi, NZ/BBB1 3, Zinetika eta "desagertze-abiadura" 2; Hemen 1989 "desagertze bide").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desagerketa : AB38 1, AB50 2; desagerpen : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan udalerri-d.); desagertze : DFrec 9, AB38 1, AB50 2, LurE, Euskalterm 3.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desagerpen : ElhHizt, HiruMila; desagertze : EuskHizt, HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

desagerketa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, desagerketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. desagerpen; desagertze].

desagerketa 111; desagerpen 1148.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

desagerketa 46; desagerpen 108.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ez da osaera okerrekoa, baina oraindik erabiltzen denez, debekua mantentzekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. desagerpen, desagertze.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze.

desagerpen
iz. Desagertzea. Habitatak suntsitzea animalia eta landare espezie askoren desagerpena eragiten ari da. Atxiloketak, desagerpenak eta giza eskubideen urraketak ohikoak dira herrialde horretan.

Aztergaia: desagerpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: desaparición

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

desagerrarazi, desagerraraz, desagerrarazten
du ad. Desagertzera behartu. Desagerraraziko ditut zure ondorengoak eta suntsituko Akaben etxeko gizasemeak oro.

Aztergaia: desagerrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desagerrarazi, desagerraraz, desagerrarazten. du ad.

desagerrarazte
iz. Desagertzera behartzea; bereziki, norbaitek edo zerbaitek beste norbait edo zerbait ageritik kentzea edo ikusezin egitea. NBEko ikertzaileek preso politikoen desagerrarazteak salatu dituzte.
desagertu, desager, desagertzen
1 da ad. Ageritik kendu, ikusezin edo sumaezin bihurtu. Hau esan eta desagertu zen aingerua. Arrastorik utzi gabe desagertu zen. Etxe batean zerbait desagertu denean. Hemen desagertu ahala, han agertzen zitzaizkionak. Lurrikararen ondorioz ehun pertsona desagertu dira.
2 da ad. Izateari utzi. Arriskua ez da oraindik desagertu. Desagertzeko zorian dauden zuhaitz motak.

Aztergaia: desagertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desagertu, desager, desagertzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desagertu, desager, desagertzen

desagertze
iz. Ageritik kentzea, ikusezin edo sumaezin bihurtzea; izateari uztea. Haren bat-bateko desagertzeak esamesak sortu ditu herrian.

Aztergaia: desagertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

desakordatu, desakorda, desakordatzen
du ad. Ipar. mus. Tonua galdu, tonutik irten.

Aztergaia: desakordatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. Euskaltzaindiaren erabakia s.u. afinatu, BAgiria (2001-05-25): "honela emango da: afinatu Mus. Heg. h. tonuan jarri, aurrindu. Eta desafinatu Heg. h. tonua galdu, tonutik irten. Akordatu eta desakordatu ere modu bertsuan sartuko dira Ipar. markarekin eta hobeste zeinua emanaz, goian bezala".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desakorda, desakordatzen.

Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. tonua galdu, tonutik irten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Jakite-arloak

Mus.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. ohar-erabakiak s.u. afinatu, akordatu.

desakralizatu, desakraliza, desakralizatzen
du ad. Izaera sakratua kendu. Eliza aspaldi desakralizatu zuten, eta orain Iruñeko Udalarena da haren jabetza.

Aztergaia: desakralizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desakraliza, desakralizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: ""sakralizatu" paso, baina "desakralizatu" ez"

 - [E116]: "adierazle bat behar da (eta desakralizatu, -zio erabili egin dira: ik. txostenean L. Villasante, J.M. Torrealdai, M. Amundarainenak); PX-k ordain hoberik ezagutzen ote du?".

 - Erabakia: Erabakia (2006-01-27): "utzi bere horretan (15 boto izan dira horrela uztearen alde, 3 boto zerrendatik kentzearen alde, eta boto zuri bat, gainera, bere oharra aintzat ez hartzeko eskatu du ohargileak)".

desakralizazio
iz. Desakralizatzea. Politikaren desakralizazioa da, beraz, gertatzen ari dena.

Aztergaia: desakralizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desakralizatu 1, Egin 1979 ("balore hauek, gaur egun desakralizatuak, behar bada indarberritzea ere interesgarria egingo zaigu"); desakralizazio (eta d. bildur 1) 4: M. Amundarain 2 ("Hori egi biurtzen dan araberan ez legoke sakralizazio edo desakralizazio bildurrik", "Batzuentzat hori desakralizazioa litzake"), Arte modernoa 2 ("Bere azken ondorioetaraino darama arte lanaren desakralizazioa", "Obraren desakralizazioak [...] arazo larriak sortzen ditu artearekin batera kritikak izango lukeen zeregina ulertzeko orduan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desakralizatu : DFrec 1 (J.M. Torrealdai: "dena desakralizatuz zihoan artean...") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

desakralizatu : Vill KFedea 261: "Berez profanoa dena, bidegabeki sakralizatu baldin bada, desakralizatu nahi izatea, ulertzekoa da. Baina bere baitarik sakratu dena, desakralizatu?".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

desaktibatu, desaktiba, desaktibatzen
1 da/du ad. Tresnez, gailuez eta kidekoez mintzatuz, ez erabiltzeko moduan jarri. Ik. indargabetu. Poliziak lehergailu bat desaktibatu zuen atzo Belfast hiriko erdialdean. Ez sekula jarri haurraren aulkitxoa aurreko jarlekuan autoak airbag sistema badu eta desaktibatu ezin baduzu.
2 du ad. inform. Desgaitu. Aukerak desaktibatuta egongo dira (ezingo dira erabili, kolore grisa izango dute) testua aukeratu aurretik.

Aztergaia: desaktibatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh268 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): desaktibatu : Elhuyar 4 (adib.: “zelulen garapenean parte hartzen duten RNA-molekulak sekuentziatu dituzte, eta hortik ondorioztatu dute zer proteinak aktibatzen edo desaktibatzen dituzten geneak zelula garatzeko bidean”), Consumer 5 (“baina flasha ezin desaktiba daiteke, konektatuz gero”), Berria 22 (adib.: “Urte batzuetan erdi desaktibaturik egon ondoren, indartsu ageri da berriro”), EiTB 39 (adib.: “Eusko Jaurlaritzari "greba desaktibatu nahi izana" leporatu diote”), Argia 28 (adib.: “1990etik aurrera, lokartu egin zen langile klasea, desaktibatu, eta harrezkero, ez dauka proiekturik”), DiarioVasco (“beraien itxaropena desaktibatzeko helburuarekin”). // desaktibatu 382: Aizu 3, Argia 53, Berria 70, Deia, DiarioVasco 2, EiTB 79, Elhuyar 10, Elkar 10, Erlea, Consumer 13, Espainiako Gobernua, Goiena 3, Jakin 3, Laneki 130, UEU 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desaktibatu : Berria 21 (adib.: “Mobilizaziorako gaitasuna desaktibatzea”), Herria (“FSE segurtasun indarrak desaktibatuz”), Irene Aldasoro 7 (adib.: “Bulkada bakoitzaren ondoren, nerbioa desaktibaturik geratzen da segundo baten milaren batean”), Iñigo Aranbarri 3 (adib.: “Izan zen ondorengo urteetan Liejakoa baino gertaera odoltsu eta gaitzagorik, aditz berri hura desaktibatu zuenik”), Joseba Zulaika 2 (adib.: “Subjektu politiko hori desaktibaturik eta amaitzear dagoela esan nahi du su-etenak”), Karlos Zabala (“bertan desaktibatzen zen nire G puntua”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desactivar / fr désamorcer: Elhuyar: desaktibatu / Nolaerran: indargabetu; zapartatu gabe baretu/itzalarazi/ito / Zehazki: indargabetu, pizgailua ezeztatu, desaktibatu / Labayru: desaktibatu / Adorez5000: indargabetu, desaktibatu, pizgailua ezeztatu.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

indargabetu araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Ez dago maileguaren premiarik, aski baita indargabetu arautua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, jasoa dago hiztegi orokorretan eta, gainera, aktibatu araua da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "sartzea proposatzen dut" (2004-06-02)

desamodio
iz. g. er. Amodiorik eza. Amodiotik desamodioa sortzen da.

Aztergaia: desamodio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

desamortizazio
iz. hist. Besterendu ez daitezkeen ondasunak, esaterako elizarenak edo erlijioso ordenenak, desjabetzea eta salgai jartzea. (Bereziki, Mendizabal ministroak XIX. mendearen erdialdean egindakoa adierazteko erabiltzen da). Desamortizazioaren garaian fraideak komentuak uztera derrigortu zituzten, baina itzuliko zirela uste zutenez, gauza asko ezkutuan gordetzea erabaki zuten. Sasoi honetako politika liberalak desamortizazioaren lur salmentak, herri lur eta basoen eskuratzeak, hitz batez, jabetza pribatuaren nagusitasuna dakar.

Aztergaia: desamortizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desamortizaketa 1, Azterketa Historikoak/1 ("Erdipurdiko jabe hauek, errentak gaurkotu gabeak, maiz zorpetan, ezin litezke gerta desamortizaketaren onuradun"); desamortizazio 3: OñatiLib ("Sasoi honetako politika liberalak desamortizazioaren lur-salmentak, herri-lur eta basoen eskuratzeak, hitz batez, jabego pribatuaren nagusitasuna dakartza"), RIEV 1983 ("Javier M.ª Donezar jaunak: Ekonomia, finantza eta desamortizazioa"), I. Galarraga ("Zabaldurak, geltokiak eta desamortizazioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desamortizaketa : DFrec 1; desamortizapen : DFrec 1, AB38 2; desamortizazio : DFrec 2, AB38 1, HiztEn, LurE (Desamortizazioa), Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desamortizazio : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE (Desamortizazioa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): désamortissement, action de désamortir; en (Collins): disentailment (Hist Esp) sale of Church lands; it (S. Carbonell): Giur. alienazione o messa in vendita (dei beni di manmorta) // de (Langenscheidts): ez dugu aurkitu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hist.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "desanexionatu, desanexiona, desanexionatzen. du ad. Pol., Admin. Oharra:Hitz horiei Zuz. marka ere gehi dakieke"

 - [E103]: : "desanexio, desanexionatu ez"

 - [E116]: "arau gisa emanak ditugu gorago "anexio iz. Pol., Admin." eta "anexionatu, anexiona, anexionatzen. du ad. Pol., Admin." Horiek adierazten duten jardunaren kontrakoa ere adierazi beharra dago, noski (nahiz gutxiagotan gertatzen den), eta adierazleak modu berean ematea komeni da. Lantaldeak aipatu dituen bezalaxe utziko nituzke nik".

 - Erabakia: Erabakia (2006-01-27): "desamortizazio bere horretan utziko da, oraingoz bederen; desanexio, desanexionatu, anexio eta anexionatu formei, berriz, Zuz. marka jarriko zaie (17 boto izan dira horrela egitearen alde; Heg. marka eransteko eskabidea, azkenik, ez da onartu: boto bat izan du izenari eransteko eskabideak, eta 2 boto aditzari eranstekoak".

desanexio
iz. pol., Admin., zuz. Desanexionatzea. Orain hamasei urte desanexio prozesua hasi zutenean, Markinako Udalak ez zien babesik eman bolibartarrei.

Aztergaia: desanexio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Pol., Admin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "desanexionatu, desanexiona, desanexionatzen. du ad. Pol., Admin. Oharra:Hitz horiei Zuz. marka ere gehi dakieke"

 - [E103]: : "desanexio, desanexionatu ez"

 - [E116]: "arau gisa emanak ditugu gorago "anexio iz. Pol., Admin." eta "anexionatu, anexiona, anexionatzen. du ad. Pol., Admin." Horiek adierazten duten jardunaren kontrakoa ere adierazi beharra dago, noski (nahiz gutxiagotan gertatzen den), eta adierazleak modu berean ematea komeni da. Lantaldeak aipatu dituen bezalaxe utziko nituzke nik".

 - Erabakia: Erabakia (2006-01-27): "desamortizazio bere horretan utziko da, oraingoz bederen; desanexio, desanexionatu, anexio eta anexionatu formei, berriz, Zuz. marka jarriko zaie (17 boto izan dira horrela egitearen alde; Heg. marka eransteko eskabidea, azkenik, ez da onartu: boto bat izan du izenari eransteko eskabideak, eta 2 boto aditzari eranstekoak".

desanexionatu, desanexiona, desanexionatzen
da ad. pol., Admin., zuz. Lurralde bat beste lurralde batetik bereizi, adibidez herri bat udalerri batetik. Igeldo Donostiatik desanexionatzeko erabakia auzitara eramango duela iragarri du EAJk.

Aztergaia: desanexionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu desanexio , desanexionatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desanexio 2, J. Zabaleta ("Pentsatzen zuten behin lehentasunezko helburua #mdash#desanexioa#mdash# lortuz gero, jadanik udalerri independente bezala eta aurrekontu propio batez zuzkituta, ekin ahal izango ziotela Astigarragak aspaldiko urtetatik arrastatu ohi zuen zerbitzu, ekipamendu, eta abarren gabezia konpontzeari", "Behin zentzu honetako erantzunak lortuz gero, plantea zitekeen desanexioaren posibilitatea, baina inoiz ez lehenago, Astigarraga ez zela gauza izango uste bait zuten gisa horretako enpresa bati berak bakarrik ekiteko"); desanexionatu 4: Biztanleria 1975-80 ("Udalerri desanexionatuen kasuan, ordea, ezin desagregatu izan da informazioa, eta horregatik zeroan agertzen dira hauek"), EUSTAT 1996 3 (adib.: "Arazo hori ebazteko, kopuru guztiak desanexionatutako udalerrietarako kalkulatu dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desanexio : Euskalterm 1 (Pol.) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE // 'desanexión, desanexionar' itzulitako besteak: banandu : Euskalterm 1 (banandutako udalak), iareikuntza : AB50 5; iare utzi : AB50 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez ditugu aurkitu Admin. eremukoetan (AdmProz, EurItun 1998, HezkAdmin, LHH, LurraldeAntol, TokiJaurb).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

desanexión: desanexio (HiruMila) // Ez dugu desanexión, desanexionar formen ordainik aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Vox es-eu, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): désannexer, désannexion // Ez ditugu aurkitu ap. en (Collins), it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desanexiona, desanexionatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Pol., Admin.

desanparatu, desanpara, desanparatzen
1 du ad. g. g. er. Babesik gabe utzi, babesgabetu. || Haur txiki desanparatu bat.
2 du ad. beh. Alde batera utzi. Desanparatu nahi dituzue Jesu Kristoren legeak.

Aztergaia: desanparatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desanpara, desanparatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Mailak

Beh.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra:Hitz horri Zuz. marka ere gehitu ahal zaio"

 - [E103]: "kendu, ez aipa"

 - [E116]: "Zuz. arlokoa zer den eta nola adierazi behar den, AUk berak esan dezake. PXren eskabidea, berriz, ulertzekoa da, behe-mailakoa izateaz gainera, Hegoaldekoa bakarrik baita, eta aski baztertua. OEHko idazleak dira: Kardaberaz, Lizarraga Elkanokoa, J.A. Uriarte, Samper, G. Arrue, Arrese Beitia; Laudioko eta Busturiko Kristau-ikasbideak, Luzaideko testu bi, eta Xenpelar, Udarregi, Pello Errota bertsolariak; EEBSkoak, berriz, 1920ko Kristau-ikasbidea, Martin Ugalde, J. Azurmendi eta J. Sarrionandia".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "Zuz. arlokoa ez da oraingoz aipatuko, eta bere soilean utziko da, baina "Beh. g.er." markaren ordez, "g.g.er." marka emango zaio".

desantolatu, desantola, desantolatzen
da/du ad. Antolaketa galdu edo kendu. Piezak modu desberdinez antola eta desantola daitezke, eta hala forma desberdinak sortu.

Aztergaia: desantolatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desantolaketa 1, P. Urkidi ("II. euskal mundu biltzarra: inguru giroa eta lurraldeko desantolaketa?"); desantolatu 4: Kim/UBI ("Unitate hauek tartean zabaldurak dituen abaraska dirudien sarea osatzen dute. Ur-molekulak eredu honen arabera eratzen direnean, fase likidoan egoera desantolatuan hartzen zuten tokia baino gehiago betetzen dute"), A. Gabikagogeaskoa ("Hezkuntza horrek, bestalde, ez du inolako eragozpenik gertakarien metaketa eta informazio desantolatuak onartzeko, egituratu eta ordenatuko dituen inolako teoriarik gabe"), Euskadi Inf 1998 2 ("Kolektiboa desantolatu / Gogoratu zuenez, presoen sakabanaketari ekin zionean Madrilek "kolektiboa desantolatu eta Konstituzioa eta egungo marko juridikoa mantentzeko sasi negoziazioa derrigortzea" zuen helburu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desantolatu : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 1; desantolamendu : Euskalterm 1 (desorganizazio sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desantolaketa : HiruMila; desantolatu : HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desantola, desantolatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabilera-oharrak

izenondo-banaketako desantolatu partizipioa baino egokiagoak dira, normalean, antolatu gabe(a) bezalako esapideak.

desarau
adj. zub. Eragabea, itxuragabea. Hala baitira, itsusi eta desarau, ene izpirituan igaraten diren gauzak!

Aztergaia: desarau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

eragabea, itxuragabea.

desarautu, desarau, desarautzen
du ad. Zerbait, bereziki jarduera ekonomiko bat, arautzen duten arauak guztiz edo partez kendu. Lan merkatua desarautzera datozen erreformak, ez dira bakarrik soldatapekoen kalterako.

Aztergaia: desarautu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh106 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): desarautu 20: Berria 11 (adib.: “finantza merkatuak desarautu dituzten politika neoliberalak eta finantzen arloan eta bestelakoetan aplikatutako politika espekulatzaileak”), EiTB (“desarautu zenetik hona”), Jakin 2 (adib.: “lan-merkatua desarautzeko bidea”), Argia 6 (adib.: “gain-garapeneko gizarteen des-hazkundea, zer eta hazkunde erraldoiago eta desarautuagoa bultzatzeko globo osoan, alegia; kapitalismo mundialaren alde, urrats bat atzera bertze bi aurrera egiteko taktika zaharra”). // LB: 108 (Argia 20, Berria 34, EiTB 3, Elkar 3, Jakin 15, Laneki 2, UEU 31); desregulatu 11: desregularizatu 2, deserregularizatu 2 /// ETC: 278

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desarautu 3: Koro Navarro (adib.: “Finantzen berrikuntza kateatu hau ez zen inola ere gertatuko, baldin finantza - merkatuak bata bestearen ondoren desarautu ez balira”).// Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: desarautu – desarautü – araugabetu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016:ez dugu aurkitu desarautu formarik. // BerriaEL: desarautu, desarautze (deserregulatu*, desregulatu*, desregulazio*).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Ez dago hain hedatua, bebil.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hedatua dago eta jasotzekoa.

desarmatu, desarma, desarmatzen
du ad. Armak kendu, armarik gabe utzi. Desarmatu eta bentzutu duzu etsaia. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Apaiz, fraide eta serora desarmatuen garaitzailea.

Aztergaia: desarmatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desarmatu, desarma, desarmatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desarmatu, desarma, desarmatzen

desarmatze
iz. Armak kentzea, armarik gabe uztea. Siriako desarmatze kimikoa arautzen duen ebazpena onartu da. Desarmatze prozesua zehazten saiatu ziren bi aldeak.

Aztergaia: desarmatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

desarra
iz. zah. g. er. Tiroa.

Aztergaia: desarra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

tiroa.

desarrazoi
iz. Arrazoiaren aurkako gauza; arrazoirik eza. Hizkuntzan, beste anitz gauzatan bezala, arrazoi guztiek daukate barrenean beren desarrazoi zati bat. Desarrazoizko bideetan barrena amildu zen.

Aztergaia: desarrazoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Hitz hau hitz zerrenda honetan sartzeko arrazoi berezirik ba al dago? Agian filosofian-edo beharrezkoa izanda ere, ez ote da hitz itsusi samarra horrelako hitz zerrenda mugatuan agertzeko?" (1994-11-10)

desarrollismo
iz. Heg. Hazkunde ekonomikoa lehenesten duen teoria ekonomikoa. Frankismoaren garaian, desarrollismoa muturrera eraman zen, hainbesteraino non 2.000 lanordu baino gehiago egiten baitziren urtean.

Aztergaia: desarrollismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh59 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): desarrollismo 22: Elkar, Berria 20, DiarioVasco. // LB: 59 (Berria 28, UEU 23); ETC: 162

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desarrollismo 6: Berria 4, Iñaki Segurola, Iban Zaldua. // Elhuyar: desarrollismo iz. (Ekon.) desarrollismo desarrollismoa eta nekazaritzaren arteko talka: choque entre el desarrollismo y la agricultura / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.BerriaEL: desarrollismo, desarrollista. Ekonomia hazkundea beste ezeren gainetik defendatzen duen jarrera edo joera; haren aldekoa. AHTaren aurkako taldeek desarrollismoa salatu dute.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Ez dago hain hedatua, bebil.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez dago beste modurik mugimendu edo joera hori izendatzeko. Jasotzekoa da, baina Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

desastre
1 iz. lgart. Hondamendia; erabateko porrota.
2 lgart. Oso txarra. (izan aditzarekin). Artelan horien kudeaketa desastre hutsa izan da.

Aztergaia: desastre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

desastre (eta desastra) 2, Tt Onsa ("Malhur eta desastre handia heltzen da gizonari", "desastra handi haren kuitatzeko") // Ik. OEH argitaratuan desastratu (eta -du): Cap ("Libradu dagiala egun atan eriotza desastradurean"), El ("Demonio, ifernu eta kaso desastratu aietarik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desastre 10: Larrun 1988 ("Zioak instituzionalak badira, berriz, arazoak zerbait gogorragoak dira eta zeharo bestelako neurriak hartu beharko dira desastrea uxatzeko"), E. Etxebarren ("Bilbon berriz, erabateko desastrea alde horretatik"), M.J. Garcia ("Ai, ze desastre den neska hau! Berandu iritsiko da lanera"), Ttipi-ttapa 1994 2 ("Euskaraz bidali eta erdaraz ateri dute, logotipoa eta batere sartu gabe. En fin, desastre bat", "Baztango udalak duela hilabete batzuk egindako desastrearen ondotik orain Kontsortzioak gauza bera egin digu"), X. Diaz ("Itsasontzietan desastre galanta gara"), U. Ruiz ("Testuak orain arte landutako guztiak izan daitezke: "Hau desastrea!", "Abartxoak", "Kattalin Erauso" edota ipuinen batetik zeuek egokitutako besteren bat"), B. Urkizu ("Berandu iristea ez da desastrea"), J. Arretxe ("Izan ere, ostegunetako irteeretan gure helburu nagusietako bat neska ederren batekin etxeratzea izaten zen, baina desastre hutsa ginen zeregin horretan"), A. Barandiaran ("Nafarroako Kultura departamentuak onartu duenez, Iruñeko liburutegi publiko guztiak desastre hutsak dira"); desastroso 1, A.I. Morales ("saioak desastrosoak izan daitezke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desastre : DFrec 4 (Egin: "desastre nuklear ttikiek"; Deia: "herriarentzat desastre hutsa"; Anait: "desastre urbanistikoak", "hirigintzako desastre itzela"), AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

aho-mihiz erabilia da Iparraldean ere.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Lgart.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hartzekoa iruditzen zait: "Hi desastre hutsa haiz, motel!"" (2004-05-25)

desatsegin
adj. Atsegina ez dena. Ik. ezatsegin. Gauza atseginak baino desatseginak izaten dira gehiago. Ikuskizun desatsegin hartatik begiak kenduz. Marmarti, mari-maistra, desatsegin hutsa da, gezurti amorratua.

Aztergaia: desatsegin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:014 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desatsegin 14: UZEI ("ke-kortina bezala erabiltzen direlarik arazo konplexuei eta gardentasun formalez tratatu ezin diren edota inplikazio ideologiko edo politiko desatseginak dituztenei aurre ez emateko"), I. Mendiguren ("Laster, gizon guzti horiek zuen bila harana miatuko dutela pentsatzen duzu desatseginez"), J.M. Irigoien 2 ("Ezta arratoi usain desatseginik balu ere!", "Georgek desatsegin zuen amona, ezinbestean"), Goli ("Tragoskadaka edan behar izan duk bizitza osoko koparik desatsegina"), I. Aldasoro ("Baina bereziki desatseginak zitzaizkion gerrien dotorezia behartua eta mehaka irtenak, zeinen gainera erortzen baitziren txaketa ongi egituratuak txukuntasun emetu batekin"), BAtx Zeru ("Gartzelako pertsona desatseginak ez ziren inoiz bistatik kentzen"), J. Arretxe 4 (adib.: "Nirekin oso serio eta desatsegina izan zen, eta ez zidan ia berba egin, nahiz eta nik itaunak egin eta jatorra izaten ahalegindu", "Horregatik, bere lan desatsegina Brasil osoan zehar emandako parteak egiaztatzen eta iruzurrak deskubritzen ibiltzea zen"), L. Oihartzabal ("Horrelatsuko sentipen kritikoak alde batera utziz gogora datorkion guztia adierazi behar du, baita desegokia iruditzen bazaio ere, edo kontura ez datorrena eta zentzurik gabea dela, eta datorkion ideiaz pentsatzea desatsegin gertatzen zaiola suma dezanean bereziki"), Musikaste ("Horrela esaten diet, ustegabeko gertaerak direlako, desatseginak eta gure ihardueratik kanpokoak zirelako"), J. Urrujulegi ("Zazpietan goizeroko karrakaren hots kalakari eta desatseginak esnatu ninduen, baina oraingoan jaikitzeko"); desatsegintasun 1, J.M. Zalakain ("Bakoitzak daki zenbaterainoko desatsegintasuna sentitzen duen enpresarekiko, bortxaturik ikusten duelako bere burua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desatsegin : DFrec 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desatsegin : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma berria da, kalko bidez eratua; baina onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, besteak beste, erosoa delako itzulpenetan (eta definizioetan).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "desatsegin Forma berria eta kalko bidez eratua izango da, baina Ereduzko prosa gaur corpusean 31 liburutan ageri da. Beraz, uste dut sartzekoa dela"

 - [E103]: "ez"

 - [E116]: "oso hedatua dago (45 liburutan ikus liteke orain egungo corpusetan; egia da Hegoaldekoak direla idazle guztiak, eta horregatik egingo zaio arrotz PXri #mdash# eta atsegin izenondoa ia Hegoaldean bakarrik erabiltzen delako); MAk bezala, nik ere onartu egingo nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "utzi bere horretan lantaldearena (hau da: izond. kategoriakoa bakarrik onartu da; iz. kategoriakoa aipatu gabe, alegia, eta atsekabe edo ez + atsegin osaerako posibleekin izan lezakeen erlazio isilduz, horiek luzaz aipatu badira ere)".

desazkunde
iz. ekon. Ekonomiaren hazkunderik eza; hazkunde ekonomikoa gutxitzearen aldeko jarrera. Garapen jasangarrirako bidean desazkundea beharrezkoa dela defendatu duzu. Ez baldin bagara desazkunde materialaren bidean jartzen, gure bilobek kontuak eskatuko dizkigute.

Aztergaia: desazkunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): desazkunde 42: Elhuyar 6 (adib.: “Pascualek argi utzi nahi du desazkundea ez dela teoria bat; "ez dago desazkundearen teoriarik; ikur bat da, mugimendu bat"”), Berria 21 (adib.: “horretarako tresna desazkundea da; helburua ekonomia eta gizarte justuagoak lortzea da”), Argia 14 (adib.: “Trantsizio bat egin beharko litzateke, eta hau nire ikuspuntu pertsonala da, desazkunde material eta energetiko baterantz”), DiarioVasco (“Banka etikoa, kontsumo arduratsua, energia berriztagarriak, bioeraikuntza, birziklapena, elikadura burujabetza eta desazkundea besteak beste”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu desazkunde formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: desazkunde 1 (deshazkunde*). Politika, ekonomia eta gizarte mugimendu bat, produktibismoaren eta neurririk gabeko kontsumoaren kontrakoa eta ingurumena zaintzearen aldekoa. Desazkundearen aldekook iraultza kultural eta ekonomikoa nahi dugu; desazkunde 2* e. atzera egin, txikitu... Italiako ekonomiak %0,3ko desazkundea izan du*[e.] Italiako ekonomiak %0,3 egin du atzera.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Ekon.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. beherago deshazkunde.

desberdin
1 adj. Beste ezaugarri edo nolakotasun batzuk dituena. Ik. ezberdin; bestelako. Guregandik desberdinak badira ere. Aho hizkuntza bestearen aldean askozaz ere aldakorragoa eta desberdinagoa dugu. Liberalismoa beste gauza guztiz desberdin bat dela. Iritzi desberdina izatea. Haien musika biziki desberdina da. Luzera berdina baina lodiera desberdina dute.
2 adj. pl. Ezaugarri edo nolakotasun berak ez dituztenak. Bi izate desberdin ditu beregan. Batzuek besteengandik desberdinak dirudite. Elkarrengandik desberdinak badira ere. Jakite aski desberdinen elkarlana. Munduko gauzak dira ongi desberdinak, izan arren guztiak Jainkoak eginak. Beren iritzi desberdinak bateratzeko. Herri desberdinen artean. Hizketa desberdinetakoak.
3 (Adizlagun gisa). Oso desberdin jantziak.
4 adj. Itxuran edo nolakotasunean aldaketak dituena. Ik. irregular. Toki zelaietan abere handia eta desberdinetan txikia. Arnaldoren oinkada desberdinak. Erritmo desberdineko irakurgaia. Idazkera desberdina.
[Oharra: udaleko alderdi politiko desberdinak eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak udaleko alderdi politikoak eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: desberdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

maila desberdineko unitateak; zenbaki desberdinak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "gaineratu "= ezberdin""

 - [E116]: "tradizio desberdinekoak diren arren, gaur berdinduxea da des- eta ez- osaerakoen erabilera, eta onar liteke PXren eskabidea. Beraz: "desberdin izond. Sin. ezberdin" eta "desberdindu [...] Sin. ezberdindu".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "OK (eta modu berean aipatuko da sinonimia, -e letraz hasietan: ezberdin izond. Sin. desberdin; ezberdindu Sin. desberdindu)".

desberdindu, desberdin/desberdindu, desberdintzen
1 da ad. Desberdin izan. Ik. ezberdindu. Zertan desberdintzen dira damu osoa eta damu ez hain osoa?
2 du ad. Desberdin egin. Zerk desberdintzen gaitu besteetarik?
3 du ad. Bereizi, desberdintasunez jabetu. Gauza batzuk berdinak iruditzen zaizkigu beti eta ezin ditugu bizitza osoan desberdindu.
4 da/du ad. Desberdin bihurtu, irregular bihurtu. Han-hemenka ibai zola ere kraskatu zen, leize eta tulunbio batzuk eginez, ur joaira desberdinduz. Hiru urterekin hortzak luzeak dira, baina laburtzen, belzten eta desberdintzen dira aberea zahartzen denaren arabera.

Aztergaia: desberdindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

desberdin(du), desberdintzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

desberdinkeria
iz. Desberdintasun gaitzesgarria. Administrazio neoliberalek herritarren artean arrakala handia sortu baitute, eta desberdinkeria handia eragin.

Aztergaia: desberdinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh83 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desberdinkeria 5: Zabal 1973 ("Orai arte laborariak ez dira biziki ohartu desberdinkeria horri, laborari guziak berdin zauzkatela"), J-L. Davant ("Herri horietan Frantziak eta Espainiak sartu ahal izan dituzten desberdinkeria guztien segurkiago eta lasterrago ezeztatzeko"), P. Apalategi ("Horrelako arazoak aipatu izan dira gure eztabaidetan, baina horiei, lehen mailatik ateratzen direnei emandako garrantzi berdina eman gabe [...] nola esplikatu tratamenduaren desberdinkeria hori?"), Emakunde 1999 2 ("Sexuen arteko desberdintasuna ez da derrigorrez aurkako desberdinkeria", "eremu honetan, gizonen ausentziaz mintza zitekeen eta kontsideratu desberdinkeria lehena dela eremu publikoari eta eremu pribatuari ematen zaizkien balore desberdinak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desberdinkeria : AB38 1 ('desigualdad') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LB: 72 (Argia 12, Berria 12, Elhuyar 1, Elkar 2, Jakin 26, UEU 19); ETC: 251

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: desberdinkeria iz. [desparekotasun soziala] desigualdad gosea eta desnutrizioa pobrezia eta desberdinkeriaren ondorio ere badira: el hambre y la desnutrición son también consecuencia de la pobreza y la desigualdad / Adorez: desberdinkeria: iz. desigualdad, parcialidad / Labayru: 0 / NolaErran: les dirigeants doivent s'employer à ce que l'homme puisse vivre de façon toujours plus humaine, en éradiquant toutes les misères et les injustices kargudunek bermatu behar dute gizona beti gizonago bizi ahal dadin, errotik ateraz desberdinkeria eta miseria guziak // Euskalterm: emakumeen eta gizonen desberdinkeria (Gizarte-ongizatea, TN da).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bereizkeria iz. Bereizte gaitzesgarria, diskriminazioa. Jainkoak ez duela inoren bereizkeriarik egiten.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Definizio gisa: ‘desberdintasun gaitzesgarria’.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

desberdintasun gaitzesgarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "desberdinkeria iz. 'desberdintasun gaitzesgarria'. Hitz honen txostenean ageri diren lekukotasunak (4 agerraldi, ondo ikusi badut) nahikoa al dira hitza sartzeko?"

 - [E103]: "zer da?"

 - [E116]: "lau testutan bakarrik agertu da, egia (Iparraldeko bitan: J-L. Davant eta Zabal 1973; eta Hegoaldeko beste bitan: Patxi Apalategi eta Emakunde 1999). Zuek ikus aski den hori".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "kendu lerroa".

desberdinki
adb. Era desberdinean. Ik. desberdin 3. Bi saioetan arrunt desberdinki sentitu naiz.

Aztergaia: desberdinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

desberdintasun
1 iz. Berdintasunik eza. Ik. ezberdintasun. Gizarte desberdintasunak. Hizkerak tokien arabera azaltzen dituen desberdintasunak.
2 iz. Gauza bat besteetatik desberdintzen duen gauza; bi gauza edo gehiagoren artean dauden aldeen multzoa. Ik. alde1. Ez du desberdintasunik nabaritzen bi ardo moten artean. Zerutik lurrera dagoen desberdintasuna.
3 iz. Desberdina denaren nolakotasuna. Erritmo desberdintasuna.

Aztergaia: desberdintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbakien arteko berdintasun eta desberdintasun

desberdintza
1 iz. Desberdintasuna. Izaera batetik besterako desberdintza ezagutzen zuten. Handiagoa izatea beste desberdintza gabe.
2 iz. mat. Bi adierazpenek edo bi kopuruk balio bera ez dutela adierazten duen adierazpen matematikoa.

Aztergaia: desberdintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

desberdintza baten atalak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"iz. Mat." markak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

desberdintza

desberdintzapen
iz. Desberdintzea. Zelulen ugalketa eta desberdintzapena.

Aztergaia: desberdintzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu desberdintzapen , desberdintzatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desberdintzapen (eta desberdintzapen-estrategia) 6: BizkBizikl ("Baina XIX. mendearen amaierako eta XX.aren hasierako industrializazio prozesuak ekarriko ditu desberdintzapenak"), Zoologia ("Hauek zelula muskular independenteak dira, zelula mesenkimatikoen desberdintzapenaren ondorioz eratuak"), ELA/STV 1992 ("Gainditu beharra dago sakabanatze-kultura, desberdintzapena eta aurkaketa ere dinamika gailen gisa"), PsikolSoz ("Irudikapen Sozialak eta alboko kontzeptuen [Jarrera, Ideologia, etab.] arteko desberdintzapenak planteiatzen ditugu"), Estratega Game 2 ("Baina enpresa guztiek berdin pentsatuko balute eta desberdintzapen-estrategia jarraitzea erabakiko balute, zer gertatuko litzateke? Bai I+Gn baita publizitatean ere, guztiek gehiago, hau da, lehiakideen gainetik inbertitzea itxaron daiteke, produktuaren desberdintzapena lortzeko asmoz"); desberdintzatu 5: Elhuyar ("Horietaz gainera, zeregin berezietarako espezializaturik [...] zelulak desberdintzatu egin daitezke plurizelularitatearen muga iritsi eta gero"), Zoologia 4 (adib.: "Zenbat eta txikiagoa izan argiaren uhin-luzera edo handiagoa objektiboaren irekidura, orduan eta txikiagoa izango da irudi desberdintzatuak edukiko dituzten bi puntuen arteko distantzia", "Goi-mailako egiturarik desberdintzatu ez duen nerbio-sistema difusoa dela esan dezakegu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desberdintzapen : AB38 1 (diferenciación) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

hori da erabili den forma, esku arteko informazioetan, eta horregatik proposatzen da.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tzapen.

desbide
iz. Okerreko bidea. Beren eguneroko desbidetik bidezko bidera egiteko asmotan.

Aztergaia: desbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

desbideraketa
iz. Desbideratzea. Belodromo baten eraikuntzan izan den 50 milioi euroren ustezko desbideraketa ikertzen ari dira.

Aztergaia: desbideraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desbideraketa 10: N. Balluerka ("Desbideraketak aberrazio gisa kontsideraturik egongo lirateke ezen, onetsiak izan arren, ustegabekoak edo eustazpi idiosinkrasikodunak zirela"), A. Aldezabal ("Zonalde honetara Oñatitik Arantzazura doan errepide berberetik iris daiteke, Araotz herrira daraman desbideraketa hartuz"), J.M. Barandiaran ("Sinkrotroi-erradiazioa magnetoen bidez elektroi edo positroi oso arinen desbideraketak sorturikoa da"), Kalkulua 2 ("Balezta batean karga baten oszilazioak aztertuz, oreka-posizioarekiko y desbideraketaren formula denboraren funtzio bezala lortzen dugu", "Honekin desbideraketa gehitzen duten t-ren balioak zeintzuk diren etab. ikus dezakegu"), BAO 1992 ("Gernikatik Lekeitiorako 6.212. eskualde errepidea, Santimamiñeko Kobetaraino, Baselizaraino, doan desbideraketa, San Migel Gailurreko maldak, artadiaren aldera, aurreko errepideko, 6.212, bidegurutzearekin lotzen den Berrenerrotako larreekin gurutzatzean zehazten duen marrari jarraituz, harek Laidako hondartzara doalarik, eta beroni jarraituz, hondartzaraino bertoraino"), J.K. Igerabide ("Desbideraketa horrek sortzen duen zuloa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta ezuste eta zorabio handiagoa sortzen da haurrarengan, orduan eta zorrozkiago akuilatzen da irudimena"), P. Aristi ("Frantziskaren helburuetan azarearen esku dirudien desbideraketa honen ondoren, ezer gutxi dakigu beraz ia berrogeita lau urtez"), J.A. Urbeltz ("kantineren 'desbideraketa' bat majoretteak izan daitezke"), A. Irigoien ("Arte burgesaren adierazpen gainbeherakoa iruditzen zait, jendeak artistarengandik hartzea espero duen artearen desbideraketa... idatzi zion 1952an Antonio Rodriguez adiskideari"); desbiderapen 4: UZEI ("Atmosferako mugimenduen ekuazioentzat ebazpen hurbildu bat lortzeko, egoera geldikor bati desbiderapen #mdash#perturbazio#mdash# txiki bat gainezartzen dion metodoa"), M. Navarro ("Merkataritzaren sorrera orduan ere gertatuko litzateke, eta ez luke, ostera, merkataritzaren desbiderapenik sorteraziko"), Goli ("Hazkurea eta mina nabaritzen hasi aurretik ere nolabaiteko desbiderapena somatzen hasia hintzen, gorotz-zeppelinak zuzen eta artez erori beharrean, beste zulo berriren bila ahalegintzen ari balira bezala"), Rol sexualak ("Oro har, desbiderapena gizarteak orokorrean zilegiztatzen ez dituen ereduetara jotzen duten pertsonak dira, talde marginal batek eratu ohi dituen ereduetara zuzenduta daudenak"); desbideratze 7: J. Apalategi ("Beren desbideratze politikoa berehala kastigatuko litzateke auzoko "arrazoizkoren" batek inbasioz menperatuaz"), DBLexik ("LEF batzordeak erator-atzizkien inguruko zalantza eta desbideratzeak aztertzen ditu"), J. Otaegi ("Beraz, zeharka, zeru zola, adjetiboaren desbideratzea gauzatuz bi izariak jasotzen dituela, anbiguotasuna jasoz"), J. Etxeberria 3 ("Hemendik bi urte barru beste bat egitea espero da, non urte hauetako desbideratze txikiak zuzenduta azalduko diren", "Kasu honetan, adibideko datuekin: batezbestekoa 72 eta desbideratze tipikoa 9", "Noski!, talde bien desbideratze tipikoak oso antzekoak dira"), Estratega Game ("Baina orain badauzkazu datu erreal eta zehatzak, eta hauek aztertzea eta aurreikusi zenituenekin konparatzea komeni zaizu desbideratzearen zergatiak aurkitu ahal izateko"); desbiderazio 1, K. Busturia ("hauxe da urre-meagintza duten herrialdeetan gertatzen dena, ildo honetan, munduarentzat, oro har, gehienezko desbiderazioa ia hutsaren hurrengoa izan arren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desbideraketa : HiztEn, LurE; desbiderapen : Euskalterm 33; desbideratze : DFrec 1 ("honela desbideratze burokratiko hierarkhizagarri edo erdirakoi guztiak kontrolatzeko"); desbideratze : LurE, Euskalterm 9; desbiderazio : AB50 2 // Ez dugu aukitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desbideraketa : HiruMila, EskolaHE; desbideratze : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

desbiderapen eta desbideratze aski direlakoan, nahiz ez diren erabilienak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "desbideraketa: hitz hau saihesteko arrazoirik ez dago, proposatzen diren -pen eta -tze horiek baino erabiliagoa da eta. Horiek bultzatu nahi izateak ez du esan nahi, jadanik bidea egina daukatenak saihestu behar ditugunik".

 - [E116]: "bat nator XKrekin, eta zerrendan onartu egingo nuke desbideraketa; beste hainbatetan egin dugun bezala, hobe dugu kasu hau ere idazleen esku uztea, forma bat ongi gailendu arte besteak gaitzetsi gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "onartu eta sartu -keta osaerakoa ere (soil-soila eman, oharra ezabatuz)".

desbiderapen
iz. Desbideratzea.

Aztergaia: desbiderapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: desviación

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

desbideratu, desbidera, desbideratzen
da/du ad. Bidetik irten; bidetik atera. Desbideratua dabil. Ibaia desbideratzeko. Bi istripu horien ondorioz autoak bidetik desbideratu behar izan zituzten.

Aztergaia: desbideratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: desviar.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desbidera, desbideratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

desbideratze
iz. Bidetik irtetea edo ateratzea. Ik. desbideraketa. Milioi askoren desbideratze eta desagertzearen erantzule zuzen diren goi mailako exekutibo askok ez dute joan behar izan epaitegietara. Ebro ibaiaren desbideratze planean sartzen da egitasmo hau.

Aztergaia: desbideratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

BideSein: "Desbideratzea: Desvío provisional".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

desbistatu, desbista, desbistatzen
da/du ad. Ipar. Desitxuratu, itsustu. Haren begitarte ederra tuka desbistatzen. Buruko gorri horrek desbistatzen zaitu. Norbaitek esan du Baeserte ez ote zen basurde hitza bera, gutxi edo aski desbistaturik.

Aztergaia: desbistatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desbistatu, desbista, desbistatzen. Ipar. da/du ad. 'desitxuratu, itsustu'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. desitxuratu, itsusitu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desbistatu, desbista, desbistatzen

desblokeatu, desblokea, desblokeatzen
du ad. Prozesu edo jarduera bat oztopatzen duten eragozpenak kendu. Diru kontuak desblokeatu. Ez aurrera, ez atzera zegoen legea desblokeatzea lortu dute.

Aztergaia: desblokeatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desblokeatu (eta desblokeatze 1) 5: Egin 1987 ("Wilbert Keon, Otawa hiriko Institutu Kardiologikoko doktoreak sistema berriarekin gaiso baten zain koronariak desblokeatu zituen"), M.A. Unanua ("defentsarako sistema hau desblokea dezake"), Egunk 1991 2 ("Ikasturte honen hasieratik AEKk harturiko elkarrizketarako iniziatiba testuinguru honetan kokatu beharra dago, eta ikasturtean zehar gauzaturiko harremanak, ekitaldiak eta Korrika bera egoera desblokeatu eta aurrerabide izango den elkarrizketa prozesu bat zabaltzeko deia izan dira", "Nafarroako Gobernurako lehen zerrendagaia, Ramon Arozarena, EAErekiko harremanak desblokeatzearen alde agertu zen, bi elkarteen arteko koordinaketa organuak sortzen"), A. Agirre ("Okendok Ensenada ministroarengana jo zuen eta ordainketak desblokeatzea lortu gainera"); desblokeo 1, I. Aranbarri ("EAEko Kultura sailari eginiko markajea, Arregik azken urteetan AEK edo Euskaldunon Egunkaria-rekiko zeraman politikaren desblokeoa planteatzen...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desblokeatu : AB38 1 ('desbloquear'), HiztEn, Euskalterm 1 (prezioak desblokeatu); desblokeatzaile : Euskalterm 1 (desblokeatzailea / sarkorra 'desbloqueante-penetrante'); desblokeo : HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan 1 alokairuen d.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt, HiruMila: desblokeatu (desbloquear), desblokeo (desbloqueo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desblokea, desblokeatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

desditxa
1 iz. zah. Zoritxarra.
2 iz. herr. Iskanbila, zarata. Oihu, buila eta desditxarik handienarekin ekin dio berriz gogotik.

Aztergaia: desditxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

1 'zoritxarra'. 2 'zarata'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "desditxa, desditxatu Beh. Biei ezarri zaie Beh. marka. Baina hala behar al du, Oihenartek, Tartasek, Maisterrek, edo Kardaberazek erabilitako hitzak?"

 - [E116]: "egokia iruditzen zait MAren oharra, eta Beh. markaren lekuan Zah. ipiniko nuke, baina Beh. marka gorde egingo nuke desditxa bigarren adierakoarentzat. Proposamena: "desditxa iz. 1 Zah. 'zoritxarra'. 2 Beh. 'zarata'" eta "desditxatu izond. Zah. 'dohakabea'".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "OK, baina izenaren bigarren adierakoari azalpena egokituz: desditxa 1 [...] 2 Herr. 'iskanbila; zarata'".

desditxatu
adj. zah. Dohakabea. Zahartza txarra eta hari darraion heriotza desditxatua.

Aztergaia: desditxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

dohakabea.

desdramatizatu, desdramatiza, desdramatizatzen
du ad. (Egoera edo gertaera bati) dramatismoa kendu, (egoera edo gertaera baten alde txarrei) garrantzia kendu. Umoreak lagundu egiten du, azken batean, egoera zailei gogortasuna kentzen; bizitza desdramatizatu egiten du umoreak. Gertakaria desdramatizatzen ahalegindu zen.

Aztergaia: desdramatizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): desdramatizatu 23: Consumer 5, Berria 10, EiTB, Karmel, Argia 2, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desdramatizatu 6: Berria 2, Joxemari Iturralde 2, Joan Mari Irigoien, Joxe Azurmendi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu desdramatizatu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desdramatizar / fr dédramatiser: Elhuyar: - / NolaErran: laztasuna/larritasuna kendu, desdramatizatu / Zehazki: dramatismoa kendu, larritasuna kendu / Labayru: desdramatizatu, -ri garrantzia kendu / Adorez5000: zorigaitz-itxura kendu, drama-izaera kendu.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Maileguen gutxienekoa betetzen du eta erabilia da.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

desdramatizatu, desdramatiza, desdramatizatzen

Aditz-erregimena

du ad.

deseatu, desea, deseatzen
du ad. Heg. Desiratu.

Aztergaia: deseatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Propio de la tradición meridional (...) La forma deseatu (...) es general hasta el s. XIX, y desde la 2ª mitad desiatu desplaza casi totalmente a desea- en textos guipuzcoanos"

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deseatu, desea, deseatzen. Heg. du ad. h. desiratu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. desiratu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "desiratu hitz noble eta jasoaren parean ontzat jo behar ez dela badaukat eritzi, toki bera betetzen duelako, eta gainera sinonimo pilo daukalako hizkuntzan" (1995-01-10)

 - [E301]: desiratu [bakarrik proposatzen dut]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deseatu h. desiratu (eta noski) gura izan, nahi izan"

 - [E116]: "nik bere horretan utziko nuke lehen itzulikoa (bi formaren artean bat hobetsi genuen, eta argi geratzen da hori)".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "OK (ohargileak ere hala uzteko eskatu du)".

desegile
iz./adj. Desegiten duena. Hizkuntzaren egile eta desegileak. Jakin ezazu bada, On Kixote Mantxako adoretsua naizela, kalte-okerren desegilea.

Aztergaia: desegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

desegin, desegin, desegiten
1 da/du ad. Zerbait, egina izan aurretik zegoen erara edo itxurara bihurtu. Nongo ofizialeak eraikiko du etxe bat, hark egin ahala norbaitek desegiten badu? Mundu honetako gauzak egin eta desegiten dira, maiz aldatzen dira. Frantziako Iraultza, hainbeste gauza egin eta desegin zituena. Lagun hurkoari edo herriari egindako kalteak desegiten ez dituenak. Familia bat desegin. Ohea desegin.
2 da/du ad. Suntsitu, deuseztatu. Etsaien hiria deseginik. Deabruaren erreinua desegin dezala. Izotza eguzkiaren beroaz urtu eta desegiten den bezala. Haien asmo galgarriak, bada, kea bezala desegin ziren. Etsaien sendotasuna desegiteko. Nahigabe-penaz zatiturik dagoen nire bihotza berriro negarretan desegiten da. Bere izena, hil orduko, desegiten hasia da. Sor daitezkeen eragozpenak desegiteko. Begiak sartuak, begitartea desegina. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hormak Gernika deseginaren airetikako argazkiz blai.

Aztergaia: desegin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desegin, desegiten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desegin, desegin, desegiten

desegite
iz. Zerbait, egina izan aurretik zegoen erara edo itxurara bihurtzea; suntsitzea, deuseztatzea. Erori da etxea, eta haren desegitea handia izan da. Babiloniaren erortzea eta desegitea. Desegite lanetan.

Aztergaia: desegite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
desegituratu, desegitura, desegituratzen
da/du ad. Zerbaiti egitura kendu edo galarazi; zerbaitek egitura galdu. Desegituraturik omen dut nortasuna. Ekoizpen egiturak desegituratu. Mende honen erdialdetik aurrera, baserriaren gainbehera orokorra gertatu ondoren, gune sortzaile hori biziki ahulduz eta desegituratuz joan da.

Aztergaia: desegituratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desegituratu 4: A. Eizagirre ("Euskara, diglosia zokoratzailearen egoeran egonik, suspertze-prozesua hasten ari den gertakari sozial, oraindik orain, zatikatu eta desegituratu honetan..."), Barojatarrak ("bizitako mundua egituratzen eta desegituratzen duela"), L. Erriondo ("kontrola-ezinezko berbalizazioa, desegituratutako sintaxia, etab"), Euskararen Unibertsoa ("gune sortzaile hori biziki ahulduz eta desegituratuz joan da"); desegituraketa 1, O. Ibarra ("Industriaren eta zerbitzu guneen faltak, eremu honen desegituraketa ekonomikoa ekarri du eta honek eragin zuen emigrazioa hirira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desegituraketa : HiztEn, Euskalterm 1 (familiaren desegituraketa, famili desestrukturazio eta familia-desestrukturazio sinonimoekin); desegituratu : HiztEn, Euskalterm 1 (familia desegituratu); desegituratze : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desegituraketa : ElhHizt (desestructuración), HiruMila (desvertebración); desegituratu : ElhHizt (desestructurar), HiruMila (desvertebrar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desegitura, desegituratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

desegoki
1 adj. Egokia ez dena. Leku desegokian ezarriak. Hitz desegokiak. Erantzun desegokia. Zerbaitetarako desegokia izan.
2 adb. Era desegokian. Desegoki erantzun. Desegoki egituratua. Ez zait desegokiegi iruditu hangoak hona aldatzea.

Aztergaia: desegoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
desegokikeria
iz. Gauza edo egite desegokia. Horrelako desegokikeriek ez naute gehiegi nahigabetzen. Desegokikeria handia litzateke ni hemen egotea. Desegokikeria horiek jakiteak harrotu zaitu.

Aztergaia: desegokikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: horrelako desegokikeriek ez naute gehiegi nahigabetzen.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Horrelako desegokikeriek ez naute gehiegi nahigabetzen

desegokiro
adb. Desegoki, era desegokian. Hitz gehiegi eta maiz desegokiro erabilita.

Aztergaia: desegokiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

desegoki, era desegokian.

desegokitasun
iz. Egokitasunik eza. Gaiaren eta kontatzeko eraren arteko desegokitasuna. Erantzunaren desegokitasuna. Egokitasunaren aldamenean ez dira desegokitasunak eskas.

Aztergaia: desegokitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egokitasunaren aldamenean ez dira desegokitasunak eskas.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Egokitasunaren aldamenean ez dira desegokitasunak eskas

desein
iz. Ipar. Marrazkia. Eman itzazu tartaren gainean pastazko desein ttipiak gurutzean.

Aztergaia: desein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

marrazkia.

deseinu
iz. Ipar. zah. Asmoa, xedea.

Aztergaia: deseinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. Zah. h. asmo, xede.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. asmo, xede

Informazio lexikografikoa
Erabileremua(k) zehazteko

Ipar., Zah.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Bitxia hau ere. Ez nuke sartuko oraingoz" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deseinu: aspaldiko joera ez da era honetako hitzei h. jartzea, hitz hobe edo ezagunagoekin definitzea baizik. Aski da zaharra dela adieraztea"

 - [E116]: "oraingoetan, bai, XK-k dioen bezala jokatzen dugu gehienetan, baina lehen itzulian erabakiak ukitu gabe. Hau ere ez nuke ukituko"

 - [E208]: "hiztegiak irizpide-homogeneotasuna behar du ordea, eta azken jokabideak aski garbi salatzen du lehenagokoaren desegokitasuna".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "ok (hau da, bere horretan utziko da lehen itzulikoa. XKren ustez, berrikustekoak dira lehen itzulian "h." markarekin emandakoak, eta hala egingo da bigarren itzuliaren amaieran, Batzar-agirian formalki aipatuko den erabakia oinarri dela".

desenfokatu, desenfoka, desenfokatzen
1 da/du ad. Heg. Zerbaiten irudia fokutik ateraz, egokia ez den puntuan sortu eta lauso agerrarazi. (Batez ere partizipio burutuan erabiltzen da). Argazkiaren bazter batean ama dago, oso desenfokatuta. Argazki txarrak ez dira soilik desenfokatuta daudenak. Argazki desenfokatua. Mundua behe lainozko miopia batek lausotzen zuen, desenfokatzen zuen.
2 du ad. Heg. Tresna optiko baten osagaiak irudia lauso agerrarazteko eran jarri. Mikroskopioa nahierara enfokatuz eta desenfokatuz.
3 du ad. Heg. Ikusmenaz mintzatuz, lausotu. 40-45 urtetik gora agertzen den akatsa da, eta aurreneko sintomak oso nabarmenak dira: argi gehiago behar da irakurtzeko, edo ikusmena desenfokatua bezala sentitzen da hurbiletik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hori da kataraten sintoma nagusietako bat: ikusmen lausotua, desenfokatua.

Aztergaia: desenfokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

EH2016: “fokuratu, fokura/fokuratu, fokuratzen du ad. Tresna optiko bat zerbaitetara edo norbaitengana zuzendu. Ik. enfokatu. Kamerek Txinako presidentea fokuratu zuten. || Niregana fokuratu zuen makina.”; “enfokatu, enfoka, enfokatzen du ad. Heg. Tresna optiko baten osagaiak bere ardatzean zehar bata bestearekiko mugitu, irudia puntu jakin batean zehatz sor dadin. Seigarren argazkia, besteak ez bezala, ez zegoen ongi enfokatua. Burua zapi beltzaren azpian sartuta dauka morroiak, eta, kamera enfokatu ondoren, argazkia atera du.” || fokatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, fokatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fokuratu].

LBeh (2016-10-26): desenfokatu 20: Elkar 2, Elhuyar, Berria 13, Jakin 2, Argia 2; desfokatu 1: Consumer; ez dugu desfokuratu formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desenfokatu 3: Berria, Fernando Rey, Sonia Gonzalez; desfokatu 9: Harkaitz Cano 6, Lander Garro 3; ez dugu desfokuratu formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu desenfokatu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desenfocar / fr perdre la mise au point: Elhuyar: 1 [un asunto, tema] gaizki bideratu, behar ez bezala bideratu; 2 [una imagen] desfokuratu, gaizki fokuratu / NolaErran: - / Zehazki: 1 fokutik atera; 2 ikuspuntu okerretik tratatu / Labayru: 1 gaizki fokatu; 2 txarto | gaizki | deungaro bideratu, behar ez bezala bideratu / Adorez5000: 1 gaizki fokatu; 2 gaizki bideratu, behar ez bezala bideratu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilgarria da, baina ez du gutxienekoa betetzen. Heg. markarekin jasoko da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Aditzoinaren erabilerak

desenfokatu, desenfoka, desenfokatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

desengainatu, desengaina, desengainatzen
da/du ad. Engainu edo uste oker batez ohartu edo ohartarazi, bereziki ilusio edo itxaropen bat sortu duen uste oker batez ohartu edo ohartarazi. Gaiztotzat eduki zuten; haiek desengainatzeko ahalegin handiak egin bazituen ere, alferrik izan zen, zeren, behin egin zuten iritzi oker hartatik irten nahi izan ez zuten. Munduaz desengainatuak, aseak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Jende desengainatu eta sinesgogorrak.

Aztergaia: desengainatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desengainatu, desengaina, desengainatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desengainatu, desengaina, desengainatzen

desengainu
iz. Desengainatzea. Ikaragarrizko desengainua hartu zuen.

Aztergaia: desengainu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
desenkusa
iz. Aitzakia. Ik. estakuru. Zahartzaroko bekatuek ez dute desenkusarik. Ez da aitzakiarik ez desenkusarik batbederak sortzetiko hizkuntza ez jakiteko.

Aztergaia: desenkusa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
desenkusatu, desenkusa/desenkusatu, desenkusatzen
1 du ad. Norbaiten hutsegitea zuritu. Badirudi adinak desenkusatzen duela. Beren buruak desenkusatzen dituztela. Gure jakitate eskasiak ez gaitu desenkusatzen Jaunaren aitzinean. Ezin desenkusatuzkoak gara, baldin ez badugu amodio bero bat Jesu Kristorenganako.
2 da ad. Aitzakiak jarri. Ordea, nola ez bainintzen neure buruaz fida, desenkusatu nintzen ahal bezainbat.

Aztergaia: desenkusatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desenkusatu, desenkusa, desenkusatzen. 1 du ad. '(hutsegitea) zuritu'. 2 da ad. 'aitzakia jarri'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditzoina desenkusa(tu) forman emanez.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desenkusatu, desenkusa, desenkusatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Desenkusatu guti erabilia"

 - [E116]: "egia izan liteke Iparraldean gutxi erabiltzen delakoa, baina ez dut uste "gutxi erabilia" azalpena dagokionik EEBSko 13 testutan (eta egungo prosan, 44 liburutan) ageri den formari, nahiz Hegoaldekoak diren horiek. Lantaldearen eskabidea onartuko nuke, beste aldaketarik edo gehitzerik egin gabe lehen itzulian onartu genuenari".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "OK (paso egin du ohargileak; beraz, aditzoinaren forma bakarrik ukituko da: desenkusatu, desenkusa(tu)...".

deseraiki, deseraiki, deseraikitzen
du ad. Eraiki dena desegin. Ik. eraitsi1; desmuntatu. Dorre bat eraiki eta berriro deseraiki.

Aztergaia: deseraiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deseraiki 4: MarrazTekn ("Deseraikitzeko aukera izanik, estuera finkoa eta zehaztasun handiko doikuntza behar direnean erabiltzen dira"), F. Mendizabal ("Ba giza arrazoia hain da eraiki-zalea, ze hainbat aldiz egin baitu dorre bat eraiki eta berriro deseraiki, haren fundamentua nola egina ote dagoen ikusteko"), J. Garzia ("O! Pablito zaharra Las Meninas deseraikitzen"), L. Oihartzabal ("Ahalguztiduntasunaren lilura suntsitu egiten du, deseraiki egiten du subjektu zahar idealdua eta bere ziurgabezia eta bere porrota aitortzen dituen subjektu berri bat jaioarazten du"); deseraikigarri 4, TeknolMekan (adib.: "Lotura deseraikigarriak, lotura osatzen duten elementuak behar direnean eta hondatu gabe, aska daitezkeenak dira", "Txabetak izaten dira, bi piezen artean esfortzu handia transmititu behar denean, lotura deseraikigarri egokienak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deseraiki : AB38 1 ('desmontar'), Euskalterm 2 (desmuntatu sinonimoarekin bat eta bestea bota, errautsi eta eraitsi sinonimoekin); deseraikigarri : AB38 2 ('desmontable'), Euskalterm 3 ('desmontable'; hauetako 2 desmuntagarri sinonimoarekin); deseraikitzaile : Euskalterm 1 ('destructor') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deseraiki, deseraikitzen.

Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

Sin. desmuntatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

deseraikigarri
adj. g. er. Deseraiki daitekeena. Ik. desmuntagarri. Egitura deseraikigarri eta berrerabilgarria.

Aztergaia: deseraikigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

deseraiki daitekeena.

deseroso
1 adj. Erosoa ez dena. Ik. ezeroso. Burdinazko aulki txatxar deserosoak.
2 (Adizlagun gisa). Noraezean eta deseroso, lekuz kanpo sentitzen zen. Gau hura, irteera aurrekoa, deseroso pasatu zuen.

Aztergaia: deseroso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "ala ezeros, ezerosotasun?"

 - [E116]: "hasiera hartan paretsuan ageri ziren deseroso eta ezeroso; baina gero eta ugariago erabili da des- osaerakoa, EEBSko datuetan ikus daitekeenez (28 dira des- osaerakoak, 23 idazlanetakoak; eta 12 ez- osaerakoak, 11 idazlanetakoak), eta argiago oraindik gaurko prosa liburuetan (des- osaerakoak 64 liburu eta 65 artikulutan ageri dira; eta ez- osaerakoak 12 liburu eta 23 artikulutan). Proposamena: deseroso eta deserosotasun".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "osaera bietakoak jasoko dira, sinonimia markatuz bai hemen eta bai ez- hasietan: deseroso izond. Sin. ezeroso, deserosotasun iz. Sin. ezerosotasun (eta bere lekuan: ezeroso izond. Sin. deseroso, etab.)".

deserosotasun
1 iz. Deseroso dagoenaren egoera; deserosoa denaren nolakotasuna. Ik. ezerosotasun. Deserosotasuna begitartean, bizargina isil-isila geratu zen.
2 iz. Batez ere pl. Deseroso sentiarazten duen gauza. Ez zaude hemengo deserosotasun hauekin ohituta.

Aztergaia: deserosotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "ala ezeros, ezerosotasun?"

 - [E116]: "hasiera hartan paretsuan ageri ziren deseroso eta ezeroso; baina gero eta ugariago erabili da des- osaerakoa, EEBSko datuetan ikus daitekeenez (28 dira des- osaerakoak, 23 idazlanetakoak; eta 12 ez- osaerakoak, 11 idazlanetakoak), eta argiago oraindik gaurko prosa liburuetan (des- osaerakoak 64 liburu eta 65 artikulutan ageri dira; eta ez- osaerakoak 12 liburu eta 23 artikulutan). Proposamena: deseroso eta deserosotasun".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "osaera bietakoak jasoko dira, sinonimia markatuz bai hemen eta bai ez- hasietan: deseroso izond. Sin. ezeroso, deserosotasun iz. Sin. ezerosotasun (eta bere lekuan: ezeroso izond. Sin. deseroso, etab.)".

deserri
iz. Erbestea. Deserri honetatik zerura igotzeko. Luzatu da deserri honetako nire bizitza. Hemengo deserri hau uzten duzunean. Deserrietara bidali zuen.

Aztergaia: deserri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deserriratu1, deserrira/deserriratu, deserriratzen
da/du ad. Atzerriratu, erbesteratu. Ik. deportatu1. Lege hori indarrean egon zenean, dozenaka lagun hil, atxilotu edo deserriratu zituzten Polonian.

Aztergaia: deserriratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deserriratu, deserrira, deserriratzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

deserritu tradizioan oinarritua baino erregular eta argiagoa delako jasoko da, harekin batera

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deserriratu, deserrira, deserriratzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): hurrengorako argituko dute.

deserriratu2
adj./iz. Atzerriratua, erbesteratua. Oi, Iberiako lurra!, suntsi zaitzatela kartagotarrek, Sertorio deserriratuak hauta zaitzala berriz bere gerraren gudalekutzat. Galdutakoa du gogoan deserriratuak, atzean utzitakoa.

Aztergaia: deserriratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deserriratu, deserrira, deserriratzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

deserritu tradizioan oinarritua baino erregular eta argiagoa delako jasoko da, harekin batera

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deserriratu, deserrira, deserriratzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): hurrengorako argituko dute.

deserriratze
iz. Atzerriratzea, erbesteratzea. Ik. deportazio. Ezin konta ahala atxilotze, kartzelatze, tortura, deserriratze eta hilketa gertatu ziren garai hartan.

Aztergaia: deserriratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

deserritu
adj./iz. Bere herritik kanpo bizitzera behartu dena. Evaren ume deserrituak. Errukia deserritu pobre honezaz!

Aztergaia: deserritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: Evaren ume deserrituak.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

deserriratu

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

deserritu, deserri(tu), deserritzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): hurrengorako argituko dute.

deserrotu, deserro, deserrotzen
da/du ad. Norbait edo zerbait bizi den lekutik edo bere girotik atera. Man uhartea kolonizatu eta Gales, Eskozia, Irlanda eta Kornualles indarrez hartu zituzten mendean; milaka lagun hil, beste horrenbeste bortxaz deserrotu. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Istorio eta pertsonaien artean ugari dira etorkinak, iheslariak, deserrotuak. Gerra baino ezagutu ez duen belaunaldi deserrotua.

Aztergaia: deserrotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deserro, deserrotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

deserrotze
iz. Norbait edo zerbait bizi den lekutik edo bere girotik ateratzea. Deserrotzearen eta zorionik ezaren kronikaria.

Aztergaia: deserrotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

deserrotzearen eta zorionik ezaren kronikaria.

deserta
iz. Ipar. Bazkari-afarietan zerbitzatzen den azken jakia, gehienetan gozoa izaten dena. Ik. postre. Bazkaltzeko: piperrada, zikiroa, gasna, deserta eta kafea.
desertatu, deserta/desertatu, desertatzen
du ad. Armadatik ihes egin. (nor osagarririk gabe). Armadatik desertatu zuen 1965ean.

Aztergaia: desertatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desertatu deserta, desertatzen. du ad.

desertifikazio
iz. Basamortutzea. Europako hegoaldeko herrialdeetan, desertifikazioaren lehen zantzuak hasi dira nabaritzen.

Aztergaia: desertifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa:  basamortutze forma aztertzean.

desertore
iz./adj. Armadatik ihes egiten duena. Milaka soldadu epaitu dituzte desertore izateagatik.

Aztergaia: desertore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: " iheslari agian nahikoa" (1994-10-20)

desertzio
iz. Desertatzea. Desertzioa gogor zigortua dago.

Aztergaia: desertzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desertzio (eta d. olde 2, desertione 1) 6: BAtx Obab ("Desertioneak ugarituz zihoazen"), I.V. de Sarasti ("hilero elkar txandakatzen zuten arren, laster hasi ziren desertzioak"), Egunk 1996 4 ("badirudi horrek uharteko atleten beste desertzio olde bat iragartzen duela [...] Desertzio horiek gogor salatu ditu Fidel Castro buruzagi kubatarrak [...] 1993an Amerikako Erdialdeko jokoetan gertaturikoa gogoratzen dute, Poncen [Puerto Rico], orduan izan baitzen azken desertzio oldea: dozenaka kubatarrek, haien artean atletak, funtzionarioak, entrenatzaileak eta kazetariak, atzera ez itzultzea erabaki zuten [...] Desertzioak gora-behera, kubatarren indarrak ez omen du izpirik ere galdu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desertzio : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desertzio : ElhHizt (deserción), HiruMila (deserción) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal deserción / désertion formen ordainak: desertzio : HiruMila, ElhHizt; ihes : Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV (ies); ihes egite : HaizeG FB; ihesgo : HaizeG FB, PMuj DCV (iesgo); iheste : HiruMila, PMuj DCV (igeste); itzurpen : Casve FE; anka-yoko , iges-aldi , itzuli : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu, XarHizt, T-L LBF.

Erdaretako formak

fr (DLLF): désertion; Dr. désertion d'appel; it (S. Carbonell): diserzione; Giur. abbandono dell'appello interposto; en (Collins): desertion, defection; de (Langenscheidts): Abfall, Untreue, Fahnenflucht, Verzichtleistung, auf ein eingelegtes Rechtsmittel.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa da, desertatu eta desertore arautuen ondoan.

desesperantza
iz. Itxaropenik eza. Ik. etsipen. Desesperantzazko basamortu zuria.

Aztergaia: desesperantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-10-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

desesperantza (eta desparantza) 2: Egiat ("desparantza ta megopiaren mila egipen erran ezkinirokianak dütie athezen"), Arti MaldanB ("Nire desesperantzak esperantza dakus"); desesperanzatu 1, Añ GGero ("puska baten ukatuten badeusku eskatua, eztogu desesperanzatu bear; ezpada beste bein ta geiagotan eskatu bear deutsagu, ateko eskalea legez, erdetsi artean" #mdash# Ax: etsi).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desesperantza 3: Lasa ("oiñazean, eriotzean eta tristura betean / desesperantza gaiñezka"), Fdz. de Larrinoa ("Gauez gero / negar egindako goizak / busti egiten dit / desesperantzazko basamortu zuria"), R. Saizarbitoria ("Hotel guztiak, hoberenetik eskasenera, girotzen dituen tristuraz inguraturik, intimitatea altzari anonimoz apaindurik sentitzeak pertsona asko bultzatzen dituen desesperantzan murgildua").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

desesperantza : Gand Ahots (71: "Bizitza / itxaropen delako / landatzen ditut haritzak / eta irakasten dut euskara / desesperantzaren morroi / direnen arrazoi / desesperantzazko / pinudi guztiak gorabehera"); Agtxe BasLeih (102: "Eta pobreak izan dira, gero, beti bere kutunak: desesperantzan jausitakoak, inoren maitasunik ez dutenak, han-hemengo putatxo esplotatuak"; 146: "nik ez dut etsipenera eta desesperantzara jotzen"; 158: "zenbait jende aspertzen ari da, nazkatzen... eta desesperantza triste baten ilunpean jausten"; 221: "Borroka [...] gure inguruko jende gehienak sentitzen duen etsipen eta desesperantzaren aurka"; 249: "Haren ondoan ez dago nekez eta desesperantzaz lehertuta gelditzerik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal desesperanza / désespérance formen ordainak: HiztHand: itxaropenik ez(a), itxaropen gabezia; Casve FB: etsidüra, etsipen; HaizeG FB: etsimendu, etsipen // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa izan liteke, nahiz normalean etsipen edo itxaropenik ez(a) bezalakoak aski izan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "zalantzarik gabe onartuko nuke, txostenean ageri diren idazleak kontuan izanik: Añibarro, Egiategi, Aresti; Lasa, Fdz. de Larrinoa, R. Saizarbitoria; B. Gandiaga, E. Agirretxe; eta egungo prosakoak: J. Azurmendi, I. Borda, J. Garzia, I. Iñurrieta, J.M. Irigoien, A. Lertxundi, K. Linazasoro, X. Mendiguren E.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-31): "onartu forma bere soilean, bestelako ohar eta azalpenik gabe".

desesperatu, desespera, desesperatzen
da ad. Etsi, itxaropena galdu. Ez zaitez, otoi, desesperatu.

Aztergaia: desesperatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desesperatu, desespera, desesperatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desesperatu, desespera, desesperatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "horren ondoan desespero agertu beharko litzatekeela badaukat eritzi" (1995-01-10)

desesperazio
iz. Etsipena; ernegazioa. Desesperaziozko eta errabiazko sentimendua.

Aztergaia: desesperazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
desespero
iz. g. er. Desesperazioa. Desesperoak ematen duen deliberamenduarekin oldartu zitzaion.

Aztergaia: desespero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

desespero G 2 (Azurm HitzB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desespero EB 3 ager. (A. Eguzkitza 2, J.M. Irigoien).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desespero : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desespero : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

desesperazioa.

desestali, desestal, desestaltzen
du ad. g. er. Agertu, estalkia kendu. Belarriak esku-ahurrekin estali eta desestali ditu umeak. Bere bularra desestaltzen zuelarik, titietarik bat erakutsi zion.

Aztergaia: desestali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desestal, desestaltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

deseuskaldundu, deseuskaldun, deseuskalduntzen
da/du ad. Euskara galdu edo galarazi. Ik. erdaldundu. Ipar Euskal Herrian bazterrak abiada bizian deseuskalduntzen ari ziren bitartean hasi zen ernetzen eta gotortzen abertzaletasuna.

Aztergaia: deseuskaldundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-02-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deseuskaldundu 3: EuskEgoeraIpar ("Beraz, beren haurrek nahi eta nahiez frantsesa behar zutela lagun pentsatu zuten eta hau da deseuskalduntzea erakarri duena"), Deia 1991 ("Nafarroan egoera kezkagarriago, bertan deseuskalduntzeko legeak onartzen bait dira"), E. Agirretxe ("Edota hemengo alabak euskal lurretan biziko baziren ere, erabat deseuskaldundu egingo zizkiguten"); deseuskalduntze (eta deseuskalduntze[-]prozesu) 3: Hitz 1974 ("deseuskalduntze honen bortxatasunak Euskadiko zati handi batetan sortu duen abertzaletasun kontzientzia"), Deia 1991 ("Herri honek bere nortasun propioa lortzeko ekinbidean urrats oso motelak eman dira, jasaten duen deseuskalduntze prozesuak argi frogatzen duenez"), P. Iztueta ("Baina baldin kontuan hartzen bada Eusko Pizkundea euskal gizartearen deseuskalduntze-prozesuari aurre egiteko asmoarekin sortu zela...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deseuskaldundu : DFrec 6, AB38 1, AB50 1, HiztEn; deseuskalduntze : AB38 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deseuskaldundu, deseuskalduntze : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil: des- + ad. osaerako libretzat eman liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deseuskaldundu: Nola bebil? Ez a da orain arte ere aski eta sobera ibilia, zoritxarrezko egoera salatzeko? Sartu beharrezkoa da, aditz honek adierazten duen kontzeptua beharrezkoa delako. Deseuskalduntze ere bai".

 - [E116]: "ez da hain ugari erabili, eskura ditugun datuen arabera (ik. txostenekoak: Euskararen egoera, Deia 1991, E. Agirretxe; Hitz 1974, Deia 1991, P. Iztueta); "zoritxarrezko egoera" eta bilakaera adierazteko, ez da nahikoa erdaldundu aditza? Zuek ikus".

 - [E123]: "txosteneko lekukotasunak ikusita, ez nuke sartuko".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "onartu eta jaso aditza, da/du motakoa dela zehaztuz (10 boto izan dira onartzearen alde, eta 3 ez onartzearen alde): deseuskaldundu, deseuskaldun(du), deseuskalduntzen. da/du ad.".

desfasatu, desfasa, desfasatzen
da ad. fis. Desfasea izan. Beren artean 90° desfasatuta dauden seinale harmonikoak.

Aztergaia: desfasatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira desfase 8 (Txill, Elhuyar 4, Gipuzkoako Ekonomia, Osabide Hezkuntza 1989, EHHistoriaz: "urte desfase"); desfasatu 6 (Azurm, K. Igea, J.M. Torrealdai 2, UZEI, B. Bakaikoa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desfasatu : DFrec 3, AB38 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 1; desfase : AB38 4 (hauetan bat zero desfase 'desfase cero' itzulia), HiztEn. // cf. 'desfasado' itzulitako zaharkitu (AB38 3, Euskalterm 1)

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desfasatu , desfase : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) erdal desfasado / déphasé formen ordainak: desfasatu , atzeratu : HiruMila; zaharkitu : HiruMila, XarHizt // ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; b) erdal desfasar / déphaser formen ordainak: desfasatu : HiruMila, ElhHizt; zaharkitu : ElhHizt // ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; c) erdal desfase / déphasage; déséquilibré, décalage formen ordainak: HiruMila: desfase // ElhHizt: 1 desfase; 2 (Fís.) desfase // Lur EF/FE: ø; ø; alde, arte, tarte, ezberdintasun // Casve FE: ø; ø; (action) berma kentze, peia kentze; (position) arte, arteka // HaizeG FB: ø; desplomatu, (mental) xoxo, ero, burutik joana; ø // T-L LBF: ø; ø; arte, arteka // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, XarHizt, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desfasa, desfasatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Jakite-arloak

Fis.

desfase
iz. fis. Maiztasun bereko bi fenomenoren arteko fase diferentzia, graduetan adierazten dena. Hiru tentsioak 120°-ko desfaseaz ekoitzi behar dira.

Aztergaia: desfase

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

nekez esan liteke mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen duenik (cf. es desfase, fr déphasage); hala ere, onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, Fisikako teknizismo gisa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

desfibriladore
iz. Deskarga elektrikoak ematen dituen tresna, bihotz taupaden erritmo normala berrezartzeko erabiltzen dena. Randriana zerraldo erori zen lurrera herenegun, eta medikuek desfibriladore bat erabili zuten jokalaria suspertzeko, zelaian bertan.

Aztergaia: desfibriladore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): desfibriladore 33: Elhuyar 10 (adib.: “Helduentzako desfibriladore automatikoen erabilera erabat hedatuta dago”), Consumer 9 (adib.: “telefono kabina baten antzekoa, bere desfibriladore eta guzti”), Berria 3 (adib.: “Osasun langile ez direnek ere kanpoko desfibriladore automatikoak erabili ahal izango dituzte”), Argia (“maleta orokorra, arnasketakoa, desfibriladorea, elektro eramangarria eta abar”), DiarioVasco 10 (adib.: “Desfibriladore automatikoaren erabilera jakiteko, hasierako ikastaroa egin dute zenbait irakasle eta ez-irakasleek ikastetxean”); desfibrilatzaile 1, Consumer (“1.700 euro inguru kostatzen diren desfibrilatzaile horien banaketa ere era bat baino gehiagotan egin da”); desfibrilagailu 14: Consumer (“bihotza berriro abiarazteko desfibrilagailua”), DiarioVasco 13 (adib.: “biharko saioan praktika izango da oinarria, egoera ezberdinetan desfibrilagailuaren erabilpena eraginkorra gerta dadin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu desfibriladore, desfibrilagailu, desfibrilatzaile formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desfibrilador / fr défibrillateur: Elhuyar: desfibriladore / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

desfiguratu, desfigura, desfiguratzen
da/du ad. zah. Desitxuratu, itxuragabetu.

Aztergaia: desfiguratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desfigura, desfiguratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

desitxuratu, itxuragabetu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau"

 - [E116]: "ez da askotan erabili (ik. OEHko Leizarraga, Kardaberaz, Lizarraga Elkanokoa, P. Hualde, B. Etxenike, Noeren ontzia; EEBSn bazterreko testu batean ageri da eta egungo prosako corpusean ez dut aurkitu); zalantza egin ohi dugu honelakoetan baztertutzat eman edo Zah. markarekin jaso (egingo nuke bigarren bidea hartzen dugula gero eta maizago)"

 - [E123]: "literaturan erabili izan den neurrian, jaso egiten dugu, behar bada Zah. marka erantsiaz".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "utzi bere horretan lantaldearen proposamena (Zah. marka eta guzti, alegia)".

desfilatu, desfila, desfilatzen
du ad. Pertsona-talde bat jendearen aurretik ilaran igaro; bereziki, soldadu-talde bat agintarien aurretik ilaran igaro. (nor osagarririk gabe). Azaroaren erdialdean Bilboko kaleetan desfilatu zuten batailoiek. Dantzariek eta musikariek kalerik kale desfilatzeari ekin zioten plazako bidean.

Aztergaia: desfilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu desfilatu/-tze, desfile formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desfilatu 4 (J.A. Arrieta, X. Arzelus, Gerra zibila); desfile 23: B 5 (J.M. Kortazar), EB 18 (A. Agirre, P. Aristi, X. Arzelus 6, I. Murua, E. Otamendi 2, P. Sastre, J.A. Urbeltz, SEIE, Egin 1989, Baietz ba! 2; SGarm Heriotza: "desfile egun", L. Izagirre: "fantasma-desfile").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desfile : DFrec 5, AB38 4, AB50 15, HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan 1 ospakizunezko desfile, eta beste bat parada sinonimoarekin); desfilatu : AB38 1, AB50 1, HiztEn // Cf 'desfile' itzulitako parada eta igaro-aldi (AB38) eta 'desfile, desplazamiento' itzulitako korrimendu (Euskalterm) bana.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desfilatu : HiruMila, ElhHizt; desfile : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) erdal desfilar / défiler formen ordainak: desfilatu : ElhHizt (1 eta 2); HiruMila (2 Mil.) // algarrondozka ebili: Casve FE; lerroka ibili: HaizeG FB; lerro joan, lerroan ibilli: PMuj DCV; erronkan ibili: Casve FE (herronkan ebili), HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV // HiruMila: 1 (en general) lerroan joan, iledan joan; 2 (mil.) desfilatu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Azkue Aurkibidea; b) erdal desfile / défilé formen ordainak: desfile : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE // algarrondozka ebilte: Casve FE; erronka: Lur EF/FE; erronkan ibiltze: Casve FE (herronkan ebilte), HaizeG FB (défilade); igaro-aldi: HaizeG FB, PMuj DCV; lerro-aldi: HaizeG FB, PMuj DCV; lerroka ibiltze: T-L LBF; lerroka: PMuj DCV; martxa: HiruMila // XarHizt: (de pastorale) mustra; (de troupes) soldado lerro iragaite // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

a) es desfilar formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): défiler; it (S. Carbonell): sfilare (marciare in fila); ca (DCC): desfilar; en (Collins): to parade; to march past; to file by; file our (etc), file past; de (Langenscheidts): vorbeimarschieren; in Reih u. Glied vorüberziehen; (fig.) (allmählich) aufbrechen (Gäste usw.); fig. die Klinke in die Hand geben (Gäste); b) es desfile formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): défilé; it (S. Carbonell): sfilata (di gente, di truppe); ca (DCC): desfilada; en (Collins): (gen) procession; (mil.) parade, march-past; d. aéreo: flypast; d. de modas, de modelos: fashion show, fashion parade; d. naval: naval review; d. de promoción: (mil.) passing-out parade; d. de la victoria: victory parade; de (Langenscheidts): 1 Parade; d. naval: Flottenparade; 2 (Um-)Zug; (Pol.) Vorbeimarsch; d. de antorchas: Fackelzug; d. de modelos (od. de moda): Mode(n)schau.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz / EEgunk.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desfila, desfilatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau"

 - [E116]: "EEBSko 3 testutan jaso da (X. Arzelus, J.A. Arrieta, Gerra zibila); eta gaurko prosan 12 liburutan (K. Biguri, H. Bano, A. Epaltza, K. Izagirre, E. Jimenez, Lopez Arana, F. Rey, J. Urteaga, K. Zabala, J. Zabaleta) eta Berria egunkariko 6 artikulutan. Hegoaldekoak dira erabili dutenok, baina arazorik gabe onartuko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "(hau da, utzi bere horretan proposamena, aditz-motari dagokiona barne)".

desfile
iz. Pertsona-talde bat jendearen aurretik ilaran igarotzea; bereziki, soldadu-talde bat agintarien aurretik ilaran igarotzea. Inauterietako desfilea ikusi nahi zuten. Madrilen egindako desfile militarrean.

Aztergaia: desfile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau"

 - [E116]: "aditza baino gehiagotan erabili da izena (23 agerraldi baditu EEBSn; gaurko prosan, berriz, 24 liburutan ageri da, eta Berria-ko 40 artikulutan: I. Borda eta N. Arbelbide izan litezke Iparraldeko bakarrak). Arazorik gabe onartzekoa iruditzen zait hau ere".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "OK (onartu forma soila)".

desgaikuntza
iz. zuz., Admin. Norbait, legez, kargu bat betetzeko edo eskubide bat erabiltzeko gaitasunik gabe uztea. Ik. inhabilitazio. Zigor astunak hauek dira: bost urtetik gorako espetxealdia, erabateko desgaikuntza eta bost urtetik gorako desgaikuntza bereziak.
desgaitasun
iz. Istripu edo eritasun baten ondoriozko ezintasun fisiko edo psikikoa. Desgaitasunen bat duten pertsonen enplegu motak.

Aztergaia: desgaitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1161 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu desgaitasun formarik.

desgaitasun 1000: Aizu, Argia 2, Berria 26, Deustuko Unibertsitatea 41, Euskal Herriko Agintaritza 22, EiTB 10, Elhuyar, Elkar 5, Consumer 4, Espainiako Gobernua 579, Goiena 2, Gomylex 23, Laneki 267, UEU 5, Uztarria 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu desgaitasun formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: desgaitasun (TN, discapacidad).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

desgaitu1, desgai/desgaitu, desgaitzen
1 du ad. zuz., Admin. Norbait, legez, kargu bat betetzeko edo eskubide bat erabiltzeko gaitasunik gabe utzi. Ik. inhabilitatu. Debekua hausten dutenak desgaituta geratuko dira euren karguan aritzeko.
2 du ad. inform. Gailu bat edo funtzio bat ez erabiltzeko moduan jarri; programa bati funtzio jakin batzuk exekutatzea galarazi. Lehenengo eta behin wifi gailua desgaitu behar dugu. Aukera hori aktibatuz, gure sisteman sartu nahi duen hackerrari lanaren erdia eginda ematen diogu; hori dela eta, guztiz gomendagarria da aukera hori desgaitzea. Desgaitu ondoren artxibo-postontzia gaitzen baduzu, artxibo-postontzi berri bat sortuko da, eta postontzi horrek ez du aurreko artxiboko edukia izango.

Aztergaia: desgaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: inhabilitar, inhabilitado.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

desgai(tu), desgaitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper