35 emaitza dei bilaketarentzat - [1 - 35] bistaratzen.

dei
1 iz. Norbaiten arreta erakartzea, bereziki haren izena erabiliz, edo hitz edo hotsen baten bidez; deitzeko hitza edo hotsa. Artzainaren dei gozoa. Hara non datorren Txuri, Katalinen deietara. Haren deia ezagutzen dutelako. Hamabietako ezkila, nagien deia. Ez dago inori eskatu beharrik liburu hori irakur dezan, gogoz eta inoren deirik gabe irakurtzen baitira horrelakoak gure artean. Jesusen Bihotzaren Deia.
2 iz. Zerbaitek, bereziki sentimendu edo ideia batek, norbaitengan eragiten duen indarra. Odolaren dei kartsua. Bihotzaren deiari jarraitu. Humboldt, euskara eta Euskal Herriaren deiak liluratuta, etorri zitzaigun gurera. Graziaren dei amultsua. Jainkoaren deia edo bokazioa. Jainkoaren deiari entzungor egin. Onena, lanean hastea genuke zirt edo zart, nork bere deiari erantzunaz.
3 iz. Norabait joateko, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hatzeko eskaria. Batzarrerako deia hartu. Gripeak urtero estatu osoan 1.500 heriotza eragiten duela gogoratu du; batik bat 65 urtetik gorakoen artean eta talde horri egin dio txertatzeko dei berezia. Giza eskubideen urraketen kasuen aurrean ekiteko deia egin nahi dugu. Desobedientziarako deia egina du atez atekoaren aurkako taldeak. Bermeoko bilkurarako deia egin dute.
4 iz. Telefono bidezko komunikazioa. Telefono dei bat. Bahiketaren amaiera adieraziko zien deiaren zain zeudela. Erredakziora iristen diren dei guztiak grabatzen dituela CIAk.
5 iz. Batez ere pl. Eliz deiak. Deiak botata, Bilbon ezkondu ziren.

Aztergaia: dei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dei egin, deiez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: dei-hitz , (eliz) dei .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dei egin, deiez

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "dei. Hor azpisarrera gisa ematen den deierak (Bizk.), gero sarrera gisa ere badator"

 - [E208]: "deialdi ireki, deialdi itxi, dei eragin, deiez egon: hauek guztiok, duten erabilera bereziagatik sartu beharko genituzke".

 - [E116]: "MAk aipatzen duen deierak ez da dei sarreraren azpisarrera gisa proposatzen, baizik (eliz) dei azpisarreraren sinonimo gisa (manak bezala, alegia); XK-k aipatzen dituenetan, dei eragin esapideak badu txostena (P. Urtek aipatu zuen bere hiztegian, X. Galarretak bakarrik erabili du, eta ez da gaurko hiztegietan eta testuetan ageri: horregatik emango zuen lantaldeak "eraikuntza libre"tzat, erabili nahi duenak erabil dezan, baina Euskaltzaindiaren "bedeinkaziorik" gabe); deiez adizlaguna batez ere egon aditzarekin erabiltzen da, XK-k ongi dioenez, baina besterekin ere erabil liteke (cf. jardun, ari izan, hasi), eta beste inoiz egin dugun bezala egingo nuke hemen ere, oharra erantsiz parentesi artean: "(batez ere egon aditzarekin erabiltzen da)"; deialdi ireki eta deialdi itxi, azkenik, beste sarrera bati dagozkio. Proposamena (dei sarreraren lau azpisarrerak zehazteko, alegia):dei egindeiez adlag. (batez ere egon aditzarekin erabiltzen da). Sin. deika.dei-hitz(eliz) dei pl. Sin. manak (Ipar.), deierak (Bizk.)"

 - [E116]: "ez dakit "erabilera berezia" duten deialdi ireki eta deialdi itxi esapideek (hiru aldiz ikusi dut deialdi ireki EEBSn, Euskal Herriko eta Gipuzkoako buletinetan, eta ez dut aurkitu deialdi itxi bezalakorik); Hegoaldeko administrazioan, bai, erabiltzen dira, baina bestetan ere bai? Dena dela, egokiak iruditzen bazaizkizue, zerrendan jaso litezke, adibide gisa, beharbada. Zuek esan".

 - [E123]: "oraingoz ez nituzke sartuko; ez dira hain hedatuak, nik uste".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "dei / proposamena onartu da, eta hor ageri diren bezala emango dira lau azpisarrerak. Ez dira oraingoz aipatuko deialdi ireki eta deialdi itxi esapideak".

dei egin
1 du ad.-lok. Deitu, norbaiten arreta erakarri. Leihotik dei egin nion nirekin egon zen auzoari. Dei egin zidan neure izenez. Eskailera-burura irtenez dei egin zuen gure neskatxak: "Nor da?". || Artzainak dei eta ardiak harengandik ihesi.
2 du ad.-lok. Norbaiti norabait joateko eskatu, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hartzeko. Zugana etortzeko dei egiten badidazu. Kultura elkarteak dei egiten die herritarrei kontzertua ikustera hurbil daitezen. Ikasle taldeei, gurasoei, alderdi politikoei eta gizarte eragileei dei egin diete manifestazioan parte hartzera. Dei egiten diogu jendeari herrietan eta ahal duen tokietan mugitzen hasteko. || (Deia nori egiten zaion adierazten ez dela). Borrokara dei egin. Independentziaren aldeko kimu berdeak zabaltzera dei egin du. || Gaur eguerdiko Bermeoko bilkurarako deia egin dute.
3 du ad.-lok. Norbaiti, bereziki izaki jainkozko edo sakratu bati, laguntza eske deitu, erregutu. Isiltzeke dei egingo dugu: erruki, erruki, erruki! Han altxatu zioten aldare bat Jaunari, eta dei egin zioten haren izenari.
4 du ad.-lok. Telefono bidezko komunikazioa ezarri. (Determinatzaileekin). Alexander Graham Bellek lehen telefono deia egin zuen 1876an. Joanak telefonoa hartu eta deia egin du. Sakelako telefonotik mezu bat bidaltzea edo dei bat egitea duzu nahiago?
5 du ad.-lok. Eliz deiak egin. (Determinatzaileekin). Lehenengo deia egin. Era horietan ezkontzak egin ahal izateko deiak ez dira beharrezkoak.

Aztergaia: dei egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

deia hartu
du ad.-lok. Telefono dei bati erantzun. Baina ezinbestekoa da deia hartzen duenaren anonimotasuna gordetzea. || Arratsaldeko zortzietan, dei bat hartu zuten Gabierrotako gasolindegian Gurutze Gorriak zeukan postuan.

Aztergaia: deia hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dei eta hartu sarreretan.

deia jaso
1 du ad.-lok. Telefono dei bat hartzaileari iritsi. Kostua deitzen duenaren eta deia jasotzen duenaren artean partekatzen da. Foruzainek deia jaso zuten kamioia kontrako noranzkoan zihoala salatzeko. || Aitaginarrebaren deia jaso zuen berrogei urte bete zituen egunean. Diazek dei bat jaso zuen bere sakelako telefonoan. Itxaropenaren Telefonoan jasotako deiek % 10 egin dute gora 2011n.
2 du ad.-lok. Norabait joateko, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hartzeko eskaria jaso. Mateok, halako batean, soldaduskara joateko deia jaso du, eta alde egitea erabaki du. Euskal Selekzioaren deia jaso du.

Aztergaia: deia jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dei eta jaso sarreretan.

deiadar
iz. Oihua. Infernuko deiadar eta garrasi saminak. Lurpetik entzungo du deiadar bipila: hemen dago ama bat bere haurrek hila. Erromes ezinduen auhen-deiadarrak.

Aztergaia: deiadar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

dei(h)adar

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

lehendiko erabakia berretsi da, nahiz oso hedatua den deadar forma

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: deiadar egin , deiadarrez .

deiadar egin
ad.-lok. Deiadar egin zioten: Daviden semea, erruki gaitzazu! Jo zuen atea Mirenen etxean, deiadar eginez: Miren!! Eta egiaren alde deiadar egingo duenik ez dago inor? || Deiadar bat egin zuen. Deiadar hain izugarria egin zuen, non guztiak ihesari eman zitzaizkion. Goiko zelaitik deiadar handiak egin zizkigun.

Aztergaia: deiadar egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS; azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

deiadar sarrerari dagokion azpisarrera.

deiadarka
adb. Deiadar eginez, deiadarrez. Deiadarka erantzun zion. Deiadarka ari zirela. Deiadarka hasi zen. Lehenik intzirika, gero deiadarka.

Aztergaia: deiadarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

deiadarkari
adj. g. er. Deiadar egiten duena.

Aztergaia: deiadarkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

deiadarrez
adb. Deiadar eginez. Ik. deiadarka. Hasten da oihuz, heiagoraz eta deiadarrez zeren bere senarrak belarrondoko bat eman dion. Ez bakarrik deiez gaude, baizik eta deiadarrez. Altxatu omen zen plazako jende guztia, deiadarrez. Jende guztia hasi zen deiadarrez, jaitsi zedila. Biriketako indar guztiaz deiadarrez abiatu zen. Negar batean zetorren, "ama, ama eta ama" deiadarrez.
Loturak

Aztergaia: deiadarrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

deiadar sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

deiadarka.

deialdi
1 iz. Azterketa edo lehiaketa batera egiten diren deietako bakoitza. Lehen deialdian onartuak izan ez direnak. Kimikako azterketa; ekaineko deialdia.
2 iz. Greba, ekitaldi edo kideko baterako egiten den deia. Zertan da greba deialdia?
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: deialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deialdia egin
du ad.-lok. Norbaiti norabait joateko edo zerbaitetan parte hartzeko eskatu edo aukera eman. Bertan lanean ari diren gobernuz kanpoko erakundeek deialdia egin dute laguntza eske. Beraz, Ertzaintzak deialdia egiten du lekukorik balego jo dezala edozein komisariatara. || Grebarako deialdia egin du sindikatuak. Elkarteak ekimen honetan parte hartzeko deialdia egin du gaur. 451 lanposturako deialdia egina dago jada. Ekainean beste deialdi bat egingo du Jaurlaritzak 28 milioi euroko aurrekontuarekin. Horretarako deialdi publikoa egin beharko da.

Aztergaia: deialdia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa deialdi eta egin sarreretan.

deialdia ireki
du ad.-lok. Ik. deialdia egin. Lan eskaintza publikorako deialdia ireki du Euskal Telebistak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: deialdia ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

deiarazi, deiaraz, deiarazten
du/dio ad. Batez ere Ipar. Etortzeko agindu edo manatu. Orduan Faraoiak deiarazi zituen berehala Moises eta Aaron.

Aztergaia: deiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deiarazi, deiaraz, deiarazten. Batez ere Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deiarazi, deiaraz, deiarazten

deiera
iz. pl. bizk. Eliz deiak.

Aztergaia: deiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Numeroa

pl.

Forma baten adiera(k)

(eliz) deiak.

deierriar
1 adj. Deierrikoa, Deierriri dagokiona.
2 iz. Deierriko herritarra.
deiez
adb. Dei eginez, deika. Norbaiti deiez egon. Zuri deiez gaude Evaren ume erbestetuok. Deiez hasi. Agertu zen atso bat Eladiri deiez, zioela (...).
Loturak

Esaera zaharrak

So ez dagoena geroari, deiez dagokio goseari.

Aztergaia: deiez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: "adlag. Sin. deika".

deigarri
adj. Jendearen arreta erakartzen duena. Eraztunaren argitasun deigarria.

Aztergaia: deigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deika
adb. Dei eginez, deiez. Deika ari nauzu. Deika hasi. Negarrez deika dagokizun ene bihotza. Zeruan eder izarrak mila, zerura deika lurtarrei.

Aztergaia: deika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deikazteluar
1 adj. Deikaztelukoa, Deikazteluri dagokiona.
2 iz. Deikazteluko herritarra.
deiktiko
adj. hizkl. Elementu gramatikalez mintzatuz, deixi funtzioa duena. Harako-ren balio deiktikoa.

Aztergaia: deiktiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu deiktiko , deixi formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deiktiko (eta deiktiko-erakusle) 6: Gte EEK I (""orain, oraingo, hemen, hau" eta hauen antzeko deiktiko-erakusleekin"), JAMuj ("Ustezko toki-aldaketa hori gorabehera, dena den, garbi dago horrelako egituran "harako"-ren balio deiktikoa ahuldu egin daitekeela"), A. Barreña 2 ("NZ-esaldi hauek osagai bi dituzte: deiktikotzat edo subjektutzat [...] har daitekeen izena NZ-esaldiaren hasieran eta NZ-hitza honen ondoren, esaldiaren amaieran", "NZ-esaldi hauek esaldiaren hasieran erakusten duten osagaia deiktiko formaduna eta mintzagaiaren funtzioa betetzen duenetakoa dela uste dut"), A. Alberdi ("Denetan "hemen" deiktikoa erabilita ere, hemen horren nolakotasuna ezberdina da"), U. Apalategi ("Deiktiko narratiboa #mdash# narrazioa nundik [...] egiten den aditzera ematen digun zantzu testuala"); deixi 3: E. Perez ("Lehena #mdash#Pragmatikaren esparrua#mdash# ezinbestekoa pragmatikaren nondik-norakoak zertan diren jakin nahi duen ororentzat, bigarrenak "deixia" du azterpuntu"), R.M. Pagola ("Horretan ere dialektologia modernoaren mailan jartzen da, bide ona eta deixiarena baino errazagoa dela azalduz"), A. Alberdi ("Horregatik, eduki gramatikaletan, gramatika tradizionalean ohiko diren elementuez gain, ez-ohiko eta "berri" diren batzuk ere sartu behar izan dira: testua, kontestua, deixia, antolatzaileak, koherentzia, kohesioa, testu tipologia, etab.").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deiktiko : HiztEn (iz. eta izond. Hizkl. Esakunea gauzatzen deneko espazio-denborazko testuinguruan erreferentea duen elementua #mdash# testuinguruaren arabera, bihar, hor, ni bezalako elementu deiktikoek une, espazio edo pertsona desberdinak adierazten dituzte), LurE (adj. Hizkl. Hizketan, zenbait egoera #mdash#lekua, denbora, hiztuna...#mdash# seinalatzen dituen edo haiei erreferentzia egiten dien hizkuntza osagaiaz esaten da; deixiari dagokiona. Deiktiko dira izenordainak, adberbioak, erakusleak, etab.), Euskalterm 2 (hauetan funtzio d.); deixi : HiztEn (Hizkl. Esakunea gertatzen deneko espazio-denborazko testuinguruari egiten zaion erreferentzi multzoa; elementu enklitikoek betetzen duten funtzioa), LurE (Hizkl. Hizkuntzaren zenbait osagaik betetzen duten funtzioa, begien aurrean dagoen zerbait, edo hizketan aipatu den edo aipatu behar den zerbait, seinalatuz. Osagai horiei deiktiko deitzen zaie), Euskalterm 1 (deixis) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deiktiko : ElhHizt (iz./izond. Hizkl. deíctico), HiruMila (izond. eta iz. deíctico), EskolaHE (izond. Hizkl. Erakusteko, izendatzeko balio duena); deixi : ElhHizt (Hizkl. deixis), HiruMila (deixi) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

deikunde
1 iz. Ebanjelioaren arabera, Gabriel goiaingeruak Mariari Jesusen ama izango zela iragartzea. Ik. anuntziazio.
2 iz. Eliza katolikoan, martxoaren 25ean ospatzen den jaia, Gabriel goiaingeruak Mariari Jesusen ama izango zela iragarri ziola gogoratzeko egiten dena. (A larriz). Epailaren 25a, eguena, Ama Birjinaren Deikundea.

Aztergaia: deikunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anuntziazio anuntziazione, anuntzazione, anunziazino(e), anon(t)ziazioneAnunciación. * Maria birjinaren anunziazionea. Lç Cal A 4r. Anunziazionearen edo Gabrielen salutazionearen gañean. EZ Noel 41. Andre Birjinaren Anunziazinoa. EZ Eliç L y Harb ? 5v. Angeru san Gabrielen anunziaziñoa. Cap 133. Anuntzazionia, resurrekzionia eta pasione dolorosa. Tt Onsa 48. Anunziazionea. Gç 132. Anunziazioneko egunean, zeina baita Martxoaren hogoi eta bortza. CatLav 49 (V 32). Biryinaren anunziazionea. Lg II 97. Anonziazioneko egüna. CatLan 8. Dator garizuman Anunziazinoeko jaija. Astar II 241. Jesüs-Kristen Anüntziazionia. UskLiB 183. Birjina Saintiaren Anonziazionia. CatS 100. Ama Birjiñaren Berri-on edo Anunziazioko-pesta-aur gabean. Aran SIgn 20. Mariaren Anunziazio edo berriak ekartearen izenaz ezagutzen diran Erlijiosak. Arr May 153. Anontziazioneko eta Bisitazioneko ixtorioak. CatBurg 102. Horra zeri erraiten zaion anontziazionea. Zerb IxtS 82.deikunde 1. (Bera (dai-), BeraLzM) Anunciación. (Neol. creado por AG en 1896, de deitu 'proclamar' y -kunde). " Miren Deikundia, Nuestra Señora de la Anunciación" Ayerb EEs 1916, 191. * [Epalla] 25 egubena. Ama-Birkiñaren Deikundia. AG 992. Ama-Neskutzari Deikundia. Ib. 1463.berriemate Anunciación. * Anonziazionea edo Berriematea. Arb Erlis 375. En DFrec hay un ej. más.

LB: anuntziazio 0; deikunde 15: Argia (“Leonardo Da Vinciren Deikundea eta Caravaggioren Bako”), Berria (“Deikunde deritzon elizan, adibidez, katolikoak, ortodoxoak eta armeniarrak elkarri beha zeuden ( eta daude !), nor mesfidatiago”), EiTB (“Alabaina, elizkizunak bermaturik daude, Deikundearen kapera txikiari esker”), Elkar 2 (“Argi izpiak beste izpi bat ebokatu dit: Philippe de Champaigneren Deikunde batean, Espiritu Doneari Mariaren aurpegira eskapatzen zaiona”), Espainiako Gobernua 4 (“Burgo de Osma, Soria. Deikundearen katedrala”), Karmel 6 (“Alba de Tormesen dagoen Andre Maria Deikundeko monasterioaren fundazioaz ari da“).ETC: anuntziazio 2: Patxi Salaberri (“Deikunde edo Anuntziazio jaia”), J. Sarrionandia: “(Gabon eguna dela eta anuntziazio zaratatsua egingo da.”); deikunde 18: Josu Zabaleta (“Deikunde batzuk oso dramatizatuak dira (Boticellirena, esate baterako)”), Ignazio Aiestaran (“Aldarte horretan Espainia arrago bilakatu zen, Velázquezek margotutako sutegian bezala, erlijiozko su-deikunde inperialista berrian, non Vulkano eta Apolo borrokatu ziren, non Piztia eta Aingerua gudukatu ziren”), Berria (“Deikunde deritzon elizan, adibidez, katolikoak, ortodoxoak eta armeniarrak elkarri beha zeuden (eta daude!), nor mesfidatiago”), Patxi Salaberri (“Deikunde edo Anuntziazio jaia”), Berria (“Fra Angelicoren Deikunde baterako tokia I eta Deikunde baterako tokia II”), Xabier Amuriza (“Argi-izpiak beste izpi bat ebokatu dit: Philippe de Champaigneren Deikunde batean, Espiritu Doneari Mariaren aurpegira eskapatzen zaiona”), Wikipedia 11 (“Lucasen arabera, Maria, Deikunde eta gero, «arin-arin» joan zen Judeako mendialdeko hiri batera. Kondairak dio, topaketa hau Ein Kerem izeneko herrixkan gertatu zela, Jerusalemdik zazpi kilometrotara mendebalderantz zegoena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

es Anunciación / fr AnnonciationElhHizt: (Rel.) [misterio; día] deikunde /Adorez: (Rel.) Deikunde, (fiesta) Andre Mari Martxokoa / Labayru: [Ref. a la Virgen] Deikunde (neol.). / NolaErran: l'Annonciation (événement) Anuntziazioa; (fête) Andredena Maria Martxoko – Anderedona Maria Martxoko (ZU) – Andre Mari Martxoko (MD) – Ama Birjina Martxoko (MD). // Euskalterm: eu jaunaren gizakundearen adierazpena; deikundea; es la anunciación de la encarnación del señor; fr l'annonciation

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

anuntziazio forma onartzean, deikunde neologismoa ere jasotzea proposatu zen, erabilia denez.

deismo
iz. Mundua sortu duen Jainkoa bai, baina errebelaturiko erlijio edo dogmarik onartzen ez duen doktrina. Spinozak erlijioaren eta politikaren arteko lehen bereizketa modernoa egin zuen, eta ilustrazio juduak deismoaren aldeko apustua.

Aztergaia: deismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
deitatu, deita, deitatzen
da/du ad. Ipar. zah. Deitu.

Aztergaia: deitatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deita, deitatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da eta du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

deitu.

deitoragarri
adj. Deitoratzea merezi duena, deitoratzeko dena. Ik. negargarri. Itsukeria deitoragarria! Nahasmenduzko egun deitoragarriak. Egoera deitoragarrian. Deitoragarri zait hiltzea, maitatzen baitut bizia.

Aztergaia: deitoragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deitoratu, deitora, deitoratzen
du ad. Zerbaitek eragindako atsekabea adierazi, deitore egin. Ik. auhendatu. Hasiko da bere ondiko handia deitoratzen. Iragana deitoratuz. Bere hutsak negar-auhenetan deitoratzen zituela. Bere arbasoen hobian ehortzi zuten eta Jerusalem guztiak deitoratu zuen. Deitoratzeko egoeran.

Aztergaia: deitoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deitoratu, deitora, deitoratzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deitoratu, deitora, deitoratzen

deitoratzaile
adj./iz. Deitore egiten duena. Ik. erostari; hiletari. Dei itzazue emazteki deitoratzaileak, eta etor bitez.

Aztergaia: deitoratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

deitoratze
iz. Zerbaitek eragindako atsekabea adieraztea. Zein auhen, negar eta deitoratze gutxi aditzen zen.

Aztergaia: deitoratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

deitore
iz. Auhena, bereziki hil baten aldekoa. Ik. adia; dolamen. Ez dute entzungo deitorerik, auhenik eta negarrik baizik. Auhen eta deitore darigula. Deitorezko eresiak. Deitorez egon.
Azpisarrerak

Aztergaia: deitore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deitore egin
ad.-lok. Atsekabea adierazi, deitoratu. Deitore eginen dute haren gainean lurreko erregeek. Eresiz kantatu dizuegu eta ez duzue deitorerik egin.

Aztergaia: deitore egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DEITORE EGIN. Dar muestras de pesar, hacer duelo, lamentarse, plañir (en particular, 'hacer duelo a un difunto, cantar elegías fúnebres, endechar'). v. deitoratu. Eresiz kantatu drauzuegu eta eztuzue deithorerik egin. Lç Mt 11, 17 (He nigarrik isuri, TB, Ip, Leon nigar(rik) egin, EvL nahekabetu [sic], SalabBN tristezia erakatsi, Ur adiakatu, Samper negar egin, Or galtzarra jo). Eta nigar eginen duté harzaz eta deithore haren gainean lurreko regék. Lç Apoc 18, 9. Deithore egin darotzuegu, eta etzarete nigarrez egotu. Dv Mt 11, 17. Irakhatsozue zuen alabei deithore egiten eta nork-berak bere hauzoari hilkhexuen egiten. Dv Ier 9, 20. Abraham jin zen Sarari hilots eta deitore egitera. Bibl Gen 23, 2. (Con modificadores). Egizu nigar, deithore min, seme bakharrarentzat bezala; zeren terrepentean ethorriko baita xahutzailea gure gainera. Dv Ier 6, 26.

adib: deitore iz. Auhena, bereziki hil baten aldekoa. Ik. adia; dolamen. Ez dute entzungo deitorerik, auhenik eta negarrik baizik. Eresiz kantatu dizuegu eta ez duzue deitorerik egin. Auhen eta deitore darigula. Deitorezko eresiak. Deitorez egon: deitore egin.

Ez dugu aurkitu deitore egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

deitore egin 2: Patxi Zubizarreta (“Abas begiak arranpalo geratu zen, harriduraz eta errezeloz beterik, eta akaberan, deitore eginez”), Imanol Zurutuza (“Zer egingo dut - deitore egin ahalko zukeen berak ere -, edo zer izango da nitaz?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa deitore sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: esapidea sartu.

 - Erabakia: EArau (1996-06-28): ez da onartu.

deitu, dei/deitu, deitzen
1 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaiten arreta erakarri, bereziki haren izena erabiliz, edo hitz edo hotsen baten bidez. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Leihotik deitu zion. Luisi deitu eta gelan sartu ziren. Deitu zuen Jainko Jaunak Adam eta galdegin zuen ea non zen. Bere izenez deitu zion. Badoa gizon bat zaldiz; deitzen dio norbaitek etxe batetik bihur dadila.
2 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaiti norabait joateko eskatu, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hartzeko. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Jaunak bere ondora deitzen nauenean. Deitu zion Jesusek bere ikasleen artera. Biharamun goizean, Samuelek deitu zuen Saul eta atera ziren biak. Nik Jaunaren bakera deitu eta zuk gerlara jo. Ez dira ezteietara deitu behar bekaturako bidea ematen ibili ohi direnak. Auzitegira dei nazazu horiek gezurrak badira. Epaileak egun horretarako deitu ditu. Krisi batzordearen bilerara deitu zituen. Espainiako gobernuburuarena da hauteskundeetara deitzeko eskumena. || Berorren hiletetara eraso, ekaitz, uholde, tximista-trumoiak deitu zituen. || (Deia nori egiten zaion adierazten ez dela). Martxoaren 13ko Elkartasun Egunean ordubeteko lanuztera deitu zuten. Haiek aske uzteko eskatzeko elkarretaratzera deitu dute Bermeoko, Mundakako, Sestaoko, Ondarroako eta Santurtziko udalek. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Asko baitira deituak; gutxi, ordea, hautatuak.
3 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaitekin harremanetan jarri, dagokion eginkizuna betetzera joan dadin eskatzeko. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Sendagileari deitu. Udaltzainei eta suhiltzaileei deitu nien. Autobusa konpontzeko mekanikariari deitu behar izan zioten. Hiru hilabeteren buruan lortu dugu egunero poliziari deitu beharrik ez izatea. Gau batez, mutikoak polizia deitu zuen, eta atxilotu egin zuten aita.
4 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaitekin telefono bidez komunikatu edo komunikatzen saiatu. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Telefonoz deitu. Gaur goizean bertan Igartubeiti museora deitu beharko da izena emateko. Udaleko Berdintasun Sailarekin harremanetan jar daitezke udaletxera deituta. Hurrengo egunean deitu nion bukatu nuela esateko.
5 da/du/dio ad. Aipatzen den izena izan; norbaiti edo zerbaiti aipatzen den izena eman. Izaskun deitzen da, baina Ixaxkun deitzen diote. Eta argiari deitu zion Eguna; eta iluntasunei, Gaua. Nahi ez duenak dei dezaten otso ez dezala jantzi otso larrurik. Hik deitu behar inori alferra, hik? Dohatsu deituko naute gizaldi guztiek. Proventza deitu eskualdean. Hilgarria deitzen zaio, arimaren bizia hiltzen duelako. Denbora horri deitu ohi diogu "Garizuma". Gero Betleem deitu zitzaion tokian. Apostoluen kredoa deitzen den hori.

Aztergaia: deitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deitu, dei(tu), deitzen. du (Ipar. eta Naf.) eta dio (Bizk. eta Gip.) ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

deitu, dei(tu), deitzen (Xarritoni onartzekoa iruditzen zaio dei aditzoina; cf., gainera, deialdi, deigarri, etab.)

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du / dio ad.

deitura
1 iz. Izengoitia. Jainkoak maitatu zuen ume hau eta eman zion Natan-en bidez deituratzat "Jainkoak maitatua".
2 iz. Zerbaiti ematen zaion izena. Agustin deunaren deituraz sei parrokia ditugu Hegoaldean.
3 iz. Familia-izena. Ik. abizen. Izena dut Mikel, deitura Irazoki. Haren deitura darama behinik behin izengoitiz. Galdetu omen zioten bigarren deituraz, badakizu, ama zenarena.
Azpisarrerak

Aztergaia: deitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.1: Administrazio-lanetan (inprimakietan eta...) zein erabili behar da, izen-abizenak ala izen-deiturak? Gainerakoan biak onartzekoak dira, noski, baina zeregin horretarako bat aukeratuko nuke nik. Izen-abizenak zehatzagoa eta egokiagoa da, beharbada: abizen = 'apellido/nom'. Deitura zabalagoa da" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  abizen jende batena daiteke eta deitura etxe batena; Iparraldean deitura ulertzenago da.AU: "Horren azpian gauza asko sartu dira; horregatik, komeniko litzateke adibide bat jartzea, argigarri moduan: norbaiten izen-deiturak".

 - [E116]: "deitura-ren adierarik ezagunena 'familia-izena' izan liteke, baina, E202 iritzi-emaileak dioenez, bestelako izendapenak ere adierazten ditu (ik. OEH argitaratuan lehen sailekoak, 'sobrenombre, apodo; nombre, denominación' azalpena dutenak); "abizen 'pertsonen deitura'" azaldu genuen lehen itzulian, eta hobe dugu, nik uste, "euskara-euskara hiztegia" lantzeko unerako uztea norbaiten izen-deiturak bezalako adibideak".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "bere soilean utziko da oraingoz".BAgiria (2000-02-24): abizen 'pertsona deitura' gisa emango da eta deitura hitza inolako oharrik gabe. // Batzordea (JAA, MA, IS): otsaileko bileran erabakia.

deitzaile
iz. Deitzen duen pertsona. Jaso zuen burua Lopek, aupada entzun zuenean eta ezagutu zein zen deitzailea. Telefono finko batetik deituz gero, deitzaileak 0,80 euro ordaindu beharko du minutua. Greba-deitzaileak.

Aztergaia: deitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

deitze
iz. deitu aditzari dagokion ekintza. Zeruko oihu, hots egite, deitze eta soinuak aditu dituzu. || Auzoko haurren artean, Herrenko nuen izengoitia; izengoitiz deitze hori oso ohikoa zen gure artean.

Aztergaia: deitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

deixi
iz. hizkl. Erakusleen, izenordainen eta kideko beste gramatika-elementu batzuen funtzioa, pertsona, denbora edo lekua seinalatzean datzana.

Aztergaia: deixi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

deizio
iz. Izena, izendapena. Pompaelo, Pamplona, Pampelune eta gainerako erdal deizioen euskarazko ordaina.

Aztergaia: deizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

izena, izendapena.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper