1133 emaitza bi bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

bi
1 zenbtz. Bat eta bat, 2. (Dagokion izenaren ezkerrean nahiz eskuinean ezar daiteke). Bi etxe. Etxe bi. Bi begi urdin haietan. Bi gazte haiek. Gazte haiek biak. Kalearen bi aldeak. Senar-emazte biak bat eginik bizitzeko. Bi gauza dira jakintza irakastea eta jakintza aurreraraztea. Bi ordu barru. Bi haritz handiren erdian. Bi sailetan banatua. Bi aldiz, bi bider. Bi edo hiru orduz. Bi-hiru egun nahikoak ziren behar zena biltzeko. Hitz bitan esateko. Hortz biko tresna. Erreal bikoa. Bi silabako hitza. Bi mila. Bi mila eta berrehun urtetan. Azken bi mila urteotan.
2 (Dagokion izena agertzen ez dela). Gidaria eta beste biak. Biok joango gara. Biak erori ziren. Nor da, gu bion artean, etxean otso eta kanpoan uso? Bi azkenak.
3 iz. Zenbaki arrunten segidan bigarrena. Hirua dut nik bestela maiteena, eta zenbakirik eza oraino maiteago, baina aukeran, bataren eta biaren artean bia dut nahiena. Bi eta bi lau dira.
4 (Data adierazteko). Bihar, abenduak bi, nire urtebetetzea izango da. Abenduaren bian gertatu zen.
5 (Orduak adierazteko). Goizeko ordu bietan (Ipar. bi orenetan). Ordu bi eta laurdenak. Ordu biak eta laurden. Ordu bi(ak) eta laurdenetan. Ordu biak eta bostean. Ordu biak hamar gutxi(ago). Ordu biak laurden gutxi(ago)tan.
6 (Mugagabean, izenordain gisa). Ik. biga2. Bat, bi, hiru. Bat dugunean, bi nahi ditugu. Arrautza batekin ala birekin? Zer axola zait nik hitz bakar baten bitartez adierazten dudana, erdaraz batez, biz ala ehunez ematen den aditzera?

Esaera zaharrak

Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Alfer egon eta alferlana egin, biak berdin. Alferrak bi lan. Behartsuaren asteak bi ostiral. Bi etxetako txakurra, goseak jan. Jatsu eta Haltsu, biak igualtsu. Sos baten mina eta bi sosen lotura.

Aztergaia: bi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bi, bida

Euskaltzaindiaren Arauak

bi etxe; etxe bi / AS: bi-biak 1 'biak bakarrik'. 2 'biak', bien bitartean, bitan 'bi aldiz'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bi-bitara ; eta, hala onartuko balitz, bitara .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bi-biak, bien bitartean, bitan, bitariko

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

ik. Euskaltzaindiaren Gomendioak eta Erabakiak (II), 13. or.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Hau erabaki gabe dago oraindik. Era zahar eta klasikoena biga da, seguraski bigarren hitzean ere isladatua (cf. heren, laurden, bosten, seiren)" (1993-01-18)

 - [K104]: Gipuzkoan behintzat erabiltzen den bien ala biak esamoldea aipatzea interesgarri dateke (nik ez dakit oso seguru nola deklinatzen den, uste dut bien ala biak, bien ala biek, bien ala biei, eta abar)" (1994-06-28)

bi ahoko ezpata
iz. Mesederako nahiz kalterako izan daitekeen gauza, ekintza edo gertaera; espero edo nahi denaren kontrako ondorioa ekar dezakeen gauza. Sexuaren indarra bi ahoko ezpata da; batetik, liskarrak sortzen ditu, baina, bestetik, lasaitasuna ekartzen du.

Aztergaia: bi ahoko ezpata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

aho sarrerako adibide azalduak aztertzean, adibide gisa zegoen esapidea azpisarrera egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho eta ezpata sarreretan.

bi begietaraino sartu
ad.-lok. Zerbaitetan erabat, osoki sartu. Bekatu lohietan bi begietaraino sarturik.
bi bitara, bi-bitara
adb. Bi biren kontra. Buruz buru, bi bitara eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak. Txapeldunorde izan zen banakakoan eta Nafarroako txapelduna bi bitara.
Loturak
bi errealeko
iz. Erreal bikoa.

Aztergaia: bi errealeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. + -ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erreal sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: bi errealeko [AS erreal sarreran]

bi hitz
iz. Hitz gutxi batzuk. Bi hitz, bukatzeko, hizkerari buruz. Gaia ez da bi hitzetan azaltzekoa.
Loturak
bi pareta
iz. Pilota-jokoan horma-bikoa. Zazpi tanto egin zituen bi pareta eta dejadekin. Bi pareta batekin bukatu zuen partida.

Aztergaia: bi pareta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. horma-biko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

pareta sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Bi paretak efektuarekin.

bi plegu egin
ad.-lok. Ipar. Makur-makur egin, konkortu. Gure alkate jauna bi plegu egina, arrunt konkortua dugu. Elizan sartzen zelarik, belar zama bizkarrean ukan balu bezala, bi plegu egin behar zen.
bi puntu
iz. Puntuazio-marka, esaldi bukaeran jartzen dena eta ondoren datorrenaren berri (hala nola zerrendatzeak, adibideak edo hitzez hitzeko aipuak) ematen duena (:).
bi-biak
1 Biak bakarrik; biok bakarrik. Bi-biak ziren buruz buru karrozan. Nonbait bi-biak heltzen bagara. Ez ziren bi-biak baizik bidearen gainean.
2 Biak. Klio eta Boroe haren ahizpa, bi-biak itsastarrak, biak urrez inguratuak, biak larru nabarrez estaliak.
Loturak

Aztergaia: bi-biak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 'biak bakarrik'. 2 'biak'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. 'biak bakarrik'; 2. 'biak'

biaduktu
iz. Zubibidea. Beasaingo zatiak hiru tunel eta bi biaduktu izango ditu 1.872 metrotan.

Aztergaia: biaduktu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “zubibide iz. Zubi mota, errepide edo trenbide bat sakonune baten gainetik edo beste errepide edo trenbide baten gainetik igarotzeko egiten dena. Maringo zubibidea 100 metrotik gorakoa da zenbait zatitan. Atzo ireki zuten Larreategiko zubibidearen azpitik igarotzen den GI-627 errepidea”.

LBeh (2016-10-26): biaduktu 22: Elkar, Elhuyar 2, Consumer 4, Berria 9, EiTB 4, Argia 2; biadukto 7: Consumer 2, Berria 2, Argia 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biadukto 9: Berria 7, Bernardo Atxaga, Karlos Zabala; biaduktutzarra 1, Berria; biaduktu 3: Mikel Hernandez Abaitua 2, Lopez de Arana.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bidezubi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu biaduktu, biadukto formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es viaducto / fr viaduc: Elhuyar: biaduktu, bidezubi / NolaErran: zubibide, bidezubi / Zehazki: zubibide, biadukto / Labayru: - / Adorez5000: biaduktu, bidezubi, zubibide.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Aski nazioartekoa da eta onartzekoa, euskal forma arautuarekin batera (zubibide).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

‘zubibidea’.

biahore
iz. Ipar. zah. Tarrapata, zalaparta.

Aztergaia: biahore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

tarrapata, zalaparta.

biaje
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, biaje-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bidaia].

Aztergaia: biaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. bidaje / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bidaje.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "biaje: bidaia da onartua, ez bidaje".

 - [E116]: "bai, XK-ak arrazoia du. Nik ere uste dut bidaia jarri behar den".

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): "OK".

biak ala biak
Biak, bata zein bestea. Ik. bi-biak. 27ra arte, bi asteburu luze daude aurretik; biak ala biak ekitaldiz beteta datoz. Akordioa lotu behar dute bi aldeek; biek ala biek onartu dute, ordea, zail izango dutela hitza betetzea.
Loturak
biak bietara
bizk. Biak; biak bakarrik. Ik. bi-biak. Bolunburuko andrea eta Armiñakoa sekulako deiadar eta zaratak eginaz zetozen biak bietara. Biek bietara gordeko zutela isileko hori.
Loturak

Aztergaia: biak bietara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIAK BIETARA. "(V), ambos a dos" y "los dos solos" PMuj. An egoan jente-artetik, biak bietara, biak... bakarrik, joan ziran. Erkiag Arran 70. Bolunburuko andrea ta Armiñakoa, sekulako didar ta zaratak egiñaz etozan biak bietara astoen galde. Ib. 56. Biak bietara gordeko ebela isileko ori, mundua mundu, izan zan aen egiunea. Erkiag BatB 99. Urrunetan dituan ondasunak diru biurtu ta aregaz batean, biak bietara egundoko garatzak egiteko. Ib. 161. (Biok biotara). Agintaritza baten biok biotara buru ditezkenean. Zait Plat 136.

biak bietara 1, Argia (“akatsik egin gabe saioa konfiantzaz hasi gura zuten, nolabait, eta elkarren kontra egin barik, biak bietara kantuan ibilita, konfiantzaz hastea lortu zuten, bai eta gainerako bertsolariei konfiantzarako bidea ematea ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biak bietara 4: Patxi Zubizarreta 3 (“Orain, biak bietara, saltoki batzuk ikustera joan dira.”), Xabier Amuriza (“Hiru bat urte aitagaz, biak bietara eginik, hogeta bategaz ezkonduko zan eta, aurrerantzean, aita-alabak eta suhin barria, Alberto Ruiz, biziko ziran Andrakan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta bizia; azpisarrera gisa jasotzekoa Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bi sarreran.

Erabileremu dialektala

Bizk.

bianda
iz. Ipar. zah. Janaria.

Aztergaia: bianda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

janaria.

biao
iz. Bazkalondoko loaldia. Ik. siesta. Denak bazkalosteko biaoa egiten ari zirela.

Aztergaia: biao

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

RS; A Ardi; Or Eus; Zait Gold; And AUzta

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. siesta: biaoa egin.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

siesta (nazioartekoa da), pausa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "literaturan eta hiztegietan biagoera osoa agertzen da, eta gaur, Oñati inguruan izan ezik, literatur bideko hitz hutsa denez #mdash#ikasirikoa beraz#mdash# hobe genuke era osoan jartzea. Biao dioenak dao ere esaten baitu, dago osoaren ordez" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangura gehitzea proposatu du; 'bazkalondoko lo kuluxka'. Aditza ere erantsiko lioke: biao egin, *biao bota bezalakoak uxatzeko.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): Sin. siesta gehituko da.; BAgiria (2000-02-25): adibide bat gehitzea ongi ikusi da: konde jauna biaoa egiten dago. // BAgiria (2000-05-5): biaoa egiten dago ez da oso egokia eta biaoa egin du jarriko da adibide gisa.

biarriztar
1 adj. Biarrizkoa, Biarritzi dagokiona. Ik. miarriztar.
2 iz. Biarrizko herritarra.
biasa
iz. pl. Ipar. g. er. Alportxak.

Aztergaia: biasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

alportxa.

biatiko
iz. zah. Eukaristiako sakramentua, hilzorian daudenei eramaten zaiena. Ik. elizako.

Aztergaia: biatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

elizakoa.

biatloi
iz. kirol. Neguko kirol olinpikoa, iraupen eskia eta errifle-tiroa konbinatzen dituena. Ik. duatloi. 40 urteko eskiatzaileak urrezko domina irabazi zuen atzo biatloian, hamar kilometroko esprintean.

Aztergaia: biatloi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): biatloi 41: Berria 16 (adib.: “Ahalmen fisiko paregabe hori baliatuz, biatloian ez ezik, iraupen eskian ere aritu da, ondo aritu ere: 2006an Munduko Kopako proba bat irabazi zuen”), DiarioVasco 25; biatlon 1, DiarioVasco (“Lizardiko ikasleek astean zehar kirol ekintzez osatutako programa zabala bete beharko dute. Horien artean iraupen eskia, eski alpinoa, biatlona eta mendi ibilerak erraketekin praktikatuko dituzte, beti ere X. Marmier ikastetxeko entrena-tzaile eta irakasleen laguntzaz").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biatloi 39, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: biatloi (4).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: biatloi (biatlon*). Neguko kirola, iraupen eskia eta errifle tiroa batzen dituena.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biatlón / fr biathlon: Elhuyar: biatloi / NolaErran: - / Zehazki: biatloi / Labayru: - / Adorez5000: biatloi.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioartekoa da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

biba
interj. Norbait edo zerbait goratzeko egiten den oihua. Ik. gora. Anton. kuku 4. Biba errepublika! Biba beti euskara! Biba zuek eta segi hola-hola.

Aztergaia: biba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bibaka

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'biba: adibideak'.

 - [E116]: 'adibide asko bada OEHn. Biba Lekorne! Kuku Hazpandarrak!; biba Gorriti!; Biba don Braulio!; Biba, biba su, libertatia!; Biba Euskal Herria!; Biba apez saindua!; legorretikan bazan biba ta txaloa... Nahi duzuena aukeratu, beharrezko ikusten baduzue'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'utzi dagoen moduan, adibiderik gabe'.

bibak
iz. Espedizio edo txangoetan, gaua pasatzeko aire zabalean eginiko kanpamentua; kanpamentu hori egiten den lekua; aire zabalean lo egitea. Tontorretik gertu bibak eginez igo ziren hiru mendizaleak.

Aztergaia: bibak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-05-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-10-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bibak : HiztEn ("1 Aire zabalean egindako gau baterako kanpamentua. 2 Kanpamentu hori egiten deneko tokia" #mdash# eta bibak egin AS: "Gaua bibakean pasa"), Euskalterm 1; bibakeatu : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: bibak, bibak egin (AS) // HiruMila: biwak, biwakeatu // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): bivouac; en (Webster): bivouac; it (S. Carbonell): bivacco; de (Langenscheidts): Biwak.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "bibak, bibaka, bibak bat (alpinismoa)".

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bebil (zaila da nazioarteko forma zein den esatea #mdash# fr-en bivouac, de Bîwak, it bivacco).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ez dut batere argi ikusten sartzea. Egin dezala bere bidea. Bestela, zerbait sartzekotan, bibak aukeratuko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

bibaka
adb. biba! esanez. Guztiak bibaka hasi ziren.

Aztergaia: bibaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
bibalbio
adj./iz. zool. Moluskuez mintzatuz, gorputza alboetatik zapaldua eta bi kuskuko maskor batez babestua duena; (pl.) molusku horiek osatzen duten klasea. Ik. kuskubiko; lamelibrankio. Haitzen gainean bizi diren bibalbioak. Molusku bibalbioak.

Aztergaia: bibalbio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bibalbio EB 18 (I. Ibarrola 2 eta bibalbio-espezie, J.I. Iglesias, K. Altonaga 13 eta bibalbio-lerro); bibalbo EB 11 (K. Altonaga, I. Aldabe 9 eta bibalbo fosil).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bibalbo : HiztEn ("Zool. Bi plaka edo kusku dituena"), Euskalterm 1 ('bivalvo'); bibalbio : HiztEn ("Zool. Gorputza alboetatik zapaldua eta bi kuskuko maskor batez babestua duten molusku sedentario eta itsastar nahiz ur gezakoez esaten da"), Euskalterm 1 ('bivalvia'); bivalvia : Euskalterm 1 (Hal. bibalbioak [klasea]). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bibalbio : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

ElhHizt: 1 (Biol) bi kuskuko, kusku biko. 2 (Zool) bibalbio // T-L LFB: bi kuxkutako // PMuj DCV: kosko-biko, kosko-bikoitz. // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa

gaztelania eta frantsesari begira, -o amaiera dagokio; latinari begira, berriz, -io amaiera. Taxonomian latinari garrantzi handiagoa ematen zaionez, -io formakoa hobetsi da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Jakite-arloak

Zool.

Forma baten adiera(k)

kuskubikoa.

bibalbo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bibalbo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bibalbio].

Aztergaia: bibalbo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bibalbio.

bibelar
iz. Behin ebakiz gero urte berean ateratzen den belarra. Abuztuan, bibelarra ahuldua eta erdi ihartua tristatzen denean.

Aztergaia: bibelar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biberoi
iz. Heg. Botila baten antzeko ontzia, muturrean gomazko titi gisako bat duena eta bularreko haurrei edo gainerako ugaztunen kumeei esnea eta kidekoak emateko erabiltzen dena; ontzi horretatik hartzen den esnea edo kideko gaia. Estatistikek diotenez, amaren esnearekin elikatutako haurtxoek biberoia hartzen dutenek baino otitis gutxiago dute.

Aztergaia: biberoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

Iparraldean tituna darabilte ahozkoan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bibiparo
adj./iz. zool. Animaliez mintzatuz, amaren barnean garatu eta elikatzen den enbrioien bidez ugaltzen dena. Umekia garapen fasean dagoen ornodun bibiparoa da.
bibiro
adj./iz. naf. Bikia.

Aztergaia: bibiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Naf. gehitu'.

 - [E116]: 'guk 'bibiro' erabiltzen badugu, baina Nafarroako beste toki batzuetan 'biki' ere erabiltzen bada, sartu behar da marka'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'bizki Gip. Naf. h. biki (hirugarren itzulian bibiro sartu)'.

Biblia
iz. Juduen liburu santuen bilduma, Itun Zaharreko liburuek osatua dena; kristauen liburu santuen bilduma, Itun Zahar eta Berriko liburuek osatua dena. Biblia Santua. Euskal Biblia.
Biblia elkarte
iz. Biblia aztertzea, itzultzea eta zabaltzea helburu duen elkartea. Bibliaren testuak sarean ipini ditu Esloveniako Biblia Elkarteak eslovenieraz, ingelesez, frantsesez, nederlanderaz, espainieraz, katalanez eta euskaraz.
biblia paper, biblia-paper
iz. Liburugintzan erabiltzen den paper mehe-mehea. 150 emakumeren lanak batzen dira 2.457 orritan, biblia-paperez egindako edizio zainduan.
biblialari
iz. Biblian aditua den pertsona.

Aztergaia: biblialari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

exegesi : Vill Jaink ("Izan ere, alakoxea zan garai artako exegesi-modua, letrari josiegia"); esegeta : MEIG ("Esegeta katolikoek behintzat beste zentzu bat ezartzen diote Kristoren hitz horri"). Ez dugu biblilari forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

exegesi 4: Or ("Arritzeko da, euskeraz ez-ezen, exegesi edo adierazte iakitean zein aintzinatua zegon!"); F. Krutwig ("Berhain hauxe ere ez zen exêgêsi tekhnikoa baizik"); J. Zulaika ("Era honetan, kultura barneko iritziak eta exegesiak itzulpen berri bat irabazten dute"); Jaunaren Deia 1973 ("Egileak, gaur eguneko exegesian oinarriturik eta zientzi positibuen jabe, Bibliako pasarteak bat bestearen ondotik aztertzen ditu"); exegesis 2: Ibiñ ("Ez bakarrik exegesis eta textuaren baiespenari buruz, baita gaurko edestilarien arteko auziei buruz ere"); M. Iturbe ("exegesis-mailako edota Jesusen bizitzaren argibiderako beste garrantzirik ez du eztabaida honek"); exegetu 1: F. Krutwig ("Behar bada gaizki exêgêtzen naiz...."). Ez dugu biblilari forma aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

exegesi : DFrec 6, HiztEn, LurE (exejesi), Euskalterm 5 ("exegesi-eskola" 1); exegesis : DFrec 1; exegeta : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50 / biblilari ez dugu ohiko iturrietan aurkitu.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. BiblE XI-XII: "exegesi edo bibli zientzia"; "bibli zientzilarien (exegeten) arteko lana"; "exijentzia exegetiko-zientifiko".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biblialari : PMuj DVC; exegesi : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; exegeta : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE. Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

bibliko
adj. Bibliakoa, Bibliarena. Testu biblikoen interpretazioa. Halakoetan madarikazio biblikoa etortzen zait gogora. Aaron, izen biblikoa. Ikaskuntza profanoak exegesi biblikoari dakarkion onura. Irakurketa biblikoak.

Aztergaia: bibliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

bibliofilo
iz./adj. Liburu bitxi eta berezien bilduma egiten duen pertsona. Ik. liburuzale. Orriak iraulka erabili eta bibliofilo baten grinaz aztertu zuen aitzin azala. Nekez ikusten nuen anatomiako irakasle bibliofiloa liburu harengatik hogeita hamar mila pezeta baino gehiago ordaintzen.

Aztergaia: bibliofilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Sarrera?" (1994-08-02)

bibliografia
iz. Gai jakin bati buruzko izkribuen zerrenda edo argibidea. Bibliografia bildu. Euskal bibliografia. Bibliografia saila. Bibliografia lanak.

Aztergaia: bibliografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bibliografiko
adj. Bibliografiari dagokiona; liburuei dagokiena. Haren ipuinak aipu eta erreferentzia bibliografiko apokrifoz beterik daude.

Aztergaia: bibliografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

biblioteka
iz. Liburutegia. Euskal Herriko biblioteka urrunen bateko arasa hautsez beteren batean. Euskaltzaindiak Arana Martixaren bibliotekaren katalogoa osatu du.

Aztergaia: biblioteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

biblioteka, liburutegi

bibliotekari
iz. Liburuzaina.

Aztergaia: bibliotekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. liburuzain

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  liburutegi eta liburuzain aldeztu dut; TxP: ez al dira sinonimoak?

 - Erabakia: BAgiria (1996-03-29): liburuzain hobetsi da eta biblioteka onartu da.

biblostar
1 adj. Bibloskoa, Biblosi dagokiona.
2 iz. Biblosko herritarra.

Aztergaia: biblostar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Biblos / biblostar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

bibote
iz. Goiko ezpainaren gainean hazten den ilea. Ik. sudurpeko. Eskugainarekin bibotea garbituaz. Biboteari tira eginez. Bibotea kendu. Bibote luzea igurtziz. Aldamenean zuen agure burusoil bibote-luzeari. || pl. Porrusalda hartzen zuen, bibote handiak bustiaz.

Aztergaia: bibote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bibote : Iraola; Ag G; Alz Ram; Enb; Kk Ab II; Osk Kurl; Anab Aprika; Erkiag BatB; Etxba Eib; Berron Kijote; BasoM; MIH; MEIG I; bigote : Otag EE 1882c; Tx B II

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bibote : 33 ager. (B: 2; G: 7; EB: 24); bigote : 2 ager. (G eta B); IEan ez da agertu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: segur gaude ez zaiola bigote-ri lehentasuna aitortu behar?

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): ez da onartu.

bibotedun
adj. Bibotea duena. Zaldun bibotedunak zaizkio laket.

Aztergaia: bibotedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bibotetsu
adj. Bibote handia duena.

Aztergaia: bibotetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

bibrato
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bibrato-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. vibrato].

Aztergaia: bibrato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-11-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh11 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bibrato (eta vibrato 2) 8, EHAA 1992 ("Oinarrizko arkudurak eta vibratoa espresio musikalaren elementu gisa ezagutzea", "Interpretazio musikalean espresio eta kolorea emateko vibratoa eta ñabardura desberdinak erabiltzen hasiz, instrumentuaren hedadura osoan, soinu egonkor bat emititzea", "Instrumentisten arteko elkarrekintzak dinamika, fraseatua, erritmoa eta bibratoari dagokieneko sentiberatasuna lantzea ere eragiten du", "Bibratoari dagokionez, ganbara-praktikak bibrato desberdinen aldia, abiadura eta anplitudea homogenotzera eta aldi berean egitera behartzen duelako", "Bibratoari dagokionez, ganbara-praktikak bibrato desberdinen aldia, abiadura eta anplitudea homogenotzera eta aldi berean egitera behartzen duelako", "Soinu-unitatea: arnasketa, erasoa, bibratoa, arku-kolpeak, afinazioa, artikulazioa, erritmoa eta fraseoa", "Harizko laukotea: soinu-berdintasuna, arku, bibrato, afinazio, etab.en eraso desberdinetan, arkuaren banaketa fraseaturako", "Arnasketa, afinazioa eta bibratoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

vibrato : HiztEn (Mus.), LurE (Mus.), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

vibrato : ElhHizt (Mus.), EskolaHE (Mus.) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

bibrato iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bibrato-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. vibrato].

bibrato 11, Berria (“Orkestrak geruza harmoniko dotorea laga zion bakarlariari eta Bohorquezek biolontxeloa ederki oso kantarazi zuen, bibrato eta legato ikusgarriak azaleraziz”, “Kontratenorraren ahots teknikak tentsio zorrotza azaldu zuen, eztarrian baitzuen musika sorburua eta tenor bikotearen bibrato dardariek ez zuten jariakortasunerantz zilegi emari”); vibrato 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bibrato 3, Berria (“Pieza honetan, Nuria Orbea sopranoaren ahotsa eta kantatzeko moduak gustatu zitzaigun, eta hurrengo lanean bermatu egin zituen dohain horiek: bolumen egokia, harmoniko oparoak, bibratoa, ziurtasuna, gustua eta afinazioa”); vibrato 8, Berria (“Welker baritonoak uhin luzeko vibratoa erakutsi zuen eta kantu kolpez adierazi ere maltzurraren rola, txukun taularatua gainera”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

musikako teknizismoetan italierazko forma hartu ohi denez, vibrato forma da hobestekoa, lantaldearen ustez (hori proposatzen dute entziklopediek eta).

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Paretsu dabiltza bi formak, horregatik debekua mantentzekoa izan liteke (italierazko hitzak ohikoak dira musikako terminologian eta, normalean, maileguaren jatorrizko grafia gordetzen da).

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. vibrato.

bibratu, bibra, bibratzen
du ad. Oreka-puntuaren inguruan higidura laster eta txikiak egin. (nor osagarririk gabe). Ik. dardaratu. Gorputz batek bibratzen duenean gertatzen da soinua.

Aztergaia: bibratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bibratu 8: Kolorea 2 ("Elektroiak nukleokin bibratzen daudela, suposatuko dugu", "Kanpoen dauden elektroiak eta nukleoa bibratzen badaude, bere errekuperazio indarra hau izango da..."), Saioka/3 ("Harmonikari putz egitean mihitxoak bibratzen hasten dira eta soinua sortzen da"), J. Suarez ("Gorputz batek bibratzen duenean gertatzen da soinua"), X. Mendiguren B. 2 ("Bibratu du: Zerbait alde batetik bestera mugitu behin eta berriro. Gitarraren hariek bibratu egiten dute behatzez ukitzean"), J.M. Beltran ("Eltzegorraren kasuan larrua bibratzen jartzeko igurtzitako soka baten bidez eragiten bada, kasu honetan hori kainaberazko edo igurtzitako zurezko makiltxo baten bitartez egiten da"), FisKim/DBH ("Hain azkar aldatzen direnez [elektroiak], ez dira ia higitu ere egiten. Dagokien posizioaren inguruan soilik bibratzen dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bibratu : DFrec 1 ("Aire molekulak bibratzean errebotatu egiten dute orman"), AB38 5, AB50 1, HiztEn (zerbait bere oreka-posiziotik alde bietara txandaka eta distantzia txikia eginez higitu), Euskalterm 1 (Med.) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bibratu : ElhHizt, HiruMila (Fis. vibrar) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bibra, bibratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Forma baten adiera(k)

dardaratu.

bibrazio
iz. Oreka-puntuaren inguruan higidura laster eta txikiak egitea; oreka-puntuaren inguruan errepikatzen diren higidura laster eta txikietako bakoitza. Ik. dardara. Uhinek, airean zehar joanda, bibrazioak eragiten dituzte tinpanoan.

Aztergaia: bibrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bibradura 1: M.A. Unanua ("Sentimen-organoak dira, eta hauen funtzioa da uretan sakoneko bibradurak eta uraren korronteek eta higidurek sorturiko estimuluak hartzea"); bibragailu 1: Saioka/3 ("Pendulu eta bibragailuak"); bibrante 1: Y. Elorriaga ("Idea baten errepikamen hedatsua azkeneko momentuan aurrerantza egiteko. Amaierak bibranteak dira beti"); bibratu 8 (cf. supra); bibrazio 12: Elhuyar 2 ("Piezan egin nahi den hutsunearen formako erreminta bati 20 kHz inguruko maiztasuna duten bibrazioak eragiten zaizkio"; "Bizar-makinatan, bibraziozkoaren oinarria zein da?"); I. Irazabalbeitia ("Energia desberdin hauen sorrera, honako fenomeno hauetariko batean egon daiteke: Translazioan (Et), errotazioan (Er), bibrazioan (Ev), molekulen arteko erakarpen elektrikoan (Ee) eta nuklearrean (En)"); Zinetika ("Konplexu aktibatua energia potentzialaren langan zehar pasatzean, oso arina den bibrazioa egiten duela kontsideratzen du"); A. Trancho ("Irudian ikusten den bezala partikulen bibrazioaren norabidea eta hedapenaren norabidea ez datoz bat"); M. Ugalde ("Regoyosen lanetan dena da kolorearen armonia tenplatua; bibrazioa eta kromatismoaren nerbioa sensibilitate haundiz eginak"); J. Suarez 2 ("Danbor baten mintza jotzean edo gitarra baten sokak pultsatzean ikus dezakegu nola gertatzen diren bibrazio hauek"; "Hegazkin batek soinuaren abiadura gainditzen duenean, hau da, orduko 1.224 kilometrotako abiadura baino gehiagoz doanean, izugarrizko bibrazioa eta ondorioz zarata gorgarria gertatzen dela?"); I.A. Berriotxoa ("Intsektuek eragiten dituzten bibrazio desberdinak, askotan erraztu egiten dute sexuen arteko elkarketa edo lurraldea markatzen laguntzen"); R. Saizarbitoria ("Baina halako batetan, hil da, joan da, isildu da, galdu da karilonaren azken notak utzi duen bibrazioa resonanzia luzeagoa duen hots faltsoaren oihartzun metalikoarekin batera"); GAO 1990 ("Ez dutenak eraikin berezietan instalatu beharrik, eta gas, hauts edo usainak jariatzen ez dituztenak edo auzokideentzat egozkarriak izan daitezkeen zarata eta bibrazioak sortzen ez dituztenak"); I. Urbieta ("Norberaren gorputzeko soinu-iturriak bibentziatzen dira (arnasketa, bihotz-taupadak, ukimeneko bibrazio-sentipenak, erresonantziak, oihartzunak, etab.)").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bibradore : AB38 1; HiztEn ("Ik. bibragailu"); Euskalterm 1; bibradura : DFrec 4; AB38 1; AB50 1; bibrafono : HiztEn; Euskalterm 1; bibragailu : AB50 1; HiztEn; bibraketa : AB38 1; bibrakor : AB38 1; HiztEn; bibrante : AB38 2; bibrapen : DFrec 1; AB38 2; bibratorio : Euskalterm 1; bibratu (cf. supra); bibratzaile : Euskalterm 1; bibratze : AB38 3; Euskalterm 2; bibrazio : AB38 14; AB50 1; HiztEn; Euskalterm 29; bibraziozko : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: bibradore : HiruMila; bibrafono : ElhHizt; EskolaHE; bibragailu : ElhHizt; bibrakor : ElhHizt; HiruMila; bibratu (cf. supra); bibrazio : ElhHizt; HiruMila; EskolaHE ("Ik. dardara") // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: ik. dardara.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

dardara.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

biburdina
iz. teknol. Bi puntako ingudea. Bai ingude eta bai biburdinak altzairuz eginikoak dira.

Aztergaia: biburdina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan biburdina (V-ger-och), biburnia (Lar), biurni. Ref. A: A Apend (biurni). "Bigornia, viene del Bascuence biburnia, que significa cosa de dos hierros, cuales son aquel modo de yunques. Bigornia, biburnia" Lar. "Biburdiña (V-och), bigornia, cierto yunque puntiagudo" A. v. bigornia; eta bigornia (Lar, A Apend).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biburdina 3 aldiz agertu da (J. Gonzalez Teknologia. Metala.1: "Bi euskarri mota daude: ingudeak eta biburdinak"; "Biburdinek, forma bat baino gehiago izan ditzakete"; "Bai ingude eta bai biburdinak, urtuzko altzairuz eginikoak dira eta tenple arin baten bitartez gogortuta dago bere azal nagusiena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biburdina : AB38 1; HiztEn; Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB50, LurE.

Hiztegietako informazioa

biburdina : ElhHizt, DRA (-ñ-), PMuj DVC (bi-burdina, biurni). // bigornia / bigorne formen ordainak: potamail (T-L LFB) eta adar-biko (PMuj DCV). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta Lur EF/FB, XarHizt, Casve EF/FE, HaizeG BF/FB, Lh DBF.

Erdaretako formak

es bigornia; fr (DLLF): bigorne; it (S. Carbonell): bicornia; en (Collins): anvil; de (Langenscheidts): Spitzamboss.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

Forma baten adiera(k)

(ingude-mota).

bidaia
iz. Leku aski urrunera, lehorrez, itsasoz nahiz airez egiten den ibilaldia. Ik. bidaldi. Itsasoko bidaietan hiltzen direnentzat otoitzak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bidaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aire-bidaia; itsas bidaia; lehor-bidaia

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bidai agentzia , bidai bulego .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-aia

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Lantaldeak, honen azpian bi AS proposatzen ditu: bidai agentzia eta bidai bulego. Aurreko oharrean esan bezala, hemen ere koherentziak bidaia agentzia eta bidaia bulego eskatzen du. Bietara erabiltzen denez, uste dut aukera -ia baliatuz egin beharko genukeela'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

bidaia agentzia, bidaia-agentzia
iz. Bidaiak antolatzen dituen agentzia. Bidaia agentziek hegaldi bereziak antolatu dituzte.

Aztergaia: bidaia agentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Beste hizkuntzetako erreferentzi(ar)en arabera moldatua da

frantsesez eta ingelesez behintzat, erreferente banari dagozkio bidai agentzia eta bidai bulego; horregatik onartu dira biak.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. elkarketan.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-agentzia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bidaia sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bidaiagentzia forma ere ontzat jo beharko litzateke" (1995-01-10)

bidaia bulego, bidaia-bulego
iz. Bidaiak antolatzen dituen bulegoa.

Aztergaia: bidaia bulego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BEZ: "Bidai bulegoen erregimen berezia: Régimen especial de agencias de viaje" / RENFE: "Bidaia bulegoa: Oficina de viajes".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bulego.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bidaia sarrerari dagokion azpisarrera.

bidaia egin
du ad.-lok. 1987. urtera egingo dugu bidaia oraingoan. Idazleak bidaia bat egin zuen Paristik Cadizera 1840an.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bidaia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bidaia liburu, bidaia-liburu
iz. Bidaia bateko gorabeherak kontatzen dituen liburua.
Loturak
bidaia txartel, bidaia-txartel
iz. Garraiobide batean bidaiatzeko eskubidea ematen duen txartela. Hegazkinetan gertatzen ez den bezala, trenean nor doan jakitea ere oso zaila dela dio, bidaia-txartela erostean inork ez duelako bere burua identifikatzen. Renferen bidaia-txartelak % 2 garestituko dira.

Aztergaia: bidaia-txartel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bidaia-txartel 30: Elhuyar 2 (adib.: “Clickair hegazkin konpainiak, berriz, bidaia-txartela erostean, diru-laguntza bat emateko aukera eskaintzen du”), EiTB 25 (adib.: “Aire konpainiek bidaia-txartelen zenbateko osoa itzuli beharra die”), Argia 3 (adib.: “horietako askok ez zuten inongo baliabiderik bidaia-txartelak erosteko, eta espedizioak gutxi izan zirenez haiek garesti zeuden”); bidaia txartel 43: Berria 27 (adib.: “Aldiriko bidaia txartelak eta distantzia ertainekoak %3,1 garestituko ditu, beraz”), EiTB 6 (adib.: “EuskoTren-eko langileek joan den ostiralean egin zuten lanuztearen ondorioz bidaia txartelak erabili gabe gelditu zirenei dirua itzuliko die konpainiak”), Jakin (“Euskal populuak lur gosea zuen eta engantxadoreak herriz herri joaten ziren bidaia txartela eskainiz eta lur eskaintza zabala oparituz”), Argia 4 (adib.: “Bidaia txartelik zenuenik ere ez zenekienean, ezustean”), DiarioVasco 5 (adib.: “abeak 250 euroko balioa duen bidaia txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski bidaiaken”); bidai txartel 8: Berria (“Borroka honetan joan-itzulizko bidai txartelik ez dago”), EiTB 6 (adib.: “Iberiak adierazi duenez, tarifa guztien egoera malgotuko du eta bidai txarteletan ordutegia eta helmuga aldatzeko aukera emango du denboralearen ondorioz bidaiariei sortutako kalteak direla eta”), DiarioVasco (“Ibilbide guztia kendu eta bidai txartela dagokien puntutan zulatu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bidaia(-)txartel 21: Berria (“Txapela buruan, bidaia txartela eskuan eta ibili Europan"), Oskar Arana 4 (adib.: “Hor al daukazu oraindik bidaia-txartela?”), Xabier Aranburu 4 (adib.: “harriak saldu eta etxera itzultzeko bidaia-txartela erosterik bazeukan”), Harkaitz Cano 3 (adib.: “zintzotasun osoz bidaia-txartela ordaindu izan balu bezain ziur eta eroso sentitzen da”), Urtzi Urrutikoetxea (“Laster txapela eta uniformea zeramatzan gizon bat etorri eta bidaia-txartela eskatu dit”), Anjel Lertxundi 3 (adib.: “gero eta diru gehiago eskatzen zuten bidaia-txartelagatik”), Mirentxu Larrañaga (“Alabaina, gidari adeitsuari bidaia-txartela eskura eman orduko, sosegatu egin zen ostera”), Felipe Juaristi (“Londonera joateko baimena eta bidaia-txartela lortuak zituen”), Irene Aldasoro (“Bidaia-txartelak harturik zeuzkaten”), Alberto Ladron Arana (“xagu aurpegiko sendagile hura berriz ere etorri eta linbo zurirako bidaia-txartela eman ai”zin"), Inazio Mujika Iraola (“Erosita zeukatela bidaia-txartela”); bidai txartel 9: Berria 4 (adib.: “Joan den maiatzean hiru euro garestitu zituen bidai txartelak, petrolioaren igoeragatik orduan ere”), Anton Garikano 2 (adib.: “Bi bidai txartel zeuden barruan”), Joxe Austin Arrieta 2 (adib.: “Hudson ibaiertzaren barrenaldeko taberna batean nengoen eserita, bidai txartela patrikan nuela, pozik, gure itsasontzia ikusi ondoren”), Joan Mari Irigoien (“Eta azken erabakia hartua zuen: hain hartua, non arratsalde hartan Donostiara joan baitzen, bidai txartelaren bila”), Juan Garzia (“karga-ontzi baterako bidai txartel bat inguratu dut”).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa bidaia sarreran.

bidaiant
iz. Ipar. Bidaiaria. Beti joateko abian izanen zarete, bidaiantak bezala.

Aztergaia: bidaiant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bidaiant IE 1 (Barb Leg; eta OEH argitaratuan beste bat: Prop 1917); bedejant Zu 1 (Mst); pidaiant IE 3 (Barb Sup); piaiant IE 3 (Elsb Fram 2, Jnn SBi; eta OEH arg. beste 1: TB He 11,13); bideiant (eta -j-) Zu 4 (Tt Onsa, Mst 3; eta OEH arg. beste 2: Tt Onsa 63, Ip Imit III, 48,1); bidante G 3 (Izt C, Lard; eta OEH arg. beste 3: EgunO, CartAnd, Izt C); bideant(e) (eta eskale bideante) 11: IE 10 (Ch 4, Jaur 3, MarIL, Gy 2), G 1 (Izt C) eta OEH arg. beste 5 (He 1 Petr 2,11; Lard, Dv Iob 31,32, Dv Imit, Harispe EE 1885); biderant(e) IE 4 (Lg II, Monho; eta OEH arg. beste 3: JesBihD, Lg I, Prop 1896); bidelant IE 3 (Arb Igand); biajante 'viajante de comercio, representante' adierako 5: SM Zirik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidaiante EB 1 (J. Galtzada: "Haitzurtto pilagordeak ediren dira behintzat, Metalaroko Merkatari bidaianteek lurralde berauetantxe gordetzen zituzten brontzezko tresna multzoen antzera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bidaiant : DFrec 2, HiztEn, LurE; bidaiante : AB38 1, Euskalterm 2; bideiant : DFrec 2 // Ez ditugu aurkitu ap. AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Beste hiztegiak: biaiant : Lh DBF; bidaiant : EuskHizt (ik. bideant), ElhHizt, Casve EF (bidajant), Lh DBF (bidajant), DRA; bidante : EuskHizt (ik. bideant); bideant : EuskHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA; bideiant , bidelant , piaianta : Lh DBF eta DRA // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: Ik. bideant / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

hau da bizirik den forma, J-L. Davantek dioenez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bidaiaria.

bidaiari
iz. Bidaia bat egiten ari den pertsona. Ik. bidari. Azkeneko trena hartzera doazen bidaiari bakan batzuk. Harrezkero bidaiari bat autoan joan daiteke Paristik Londresa.

Aztergaia: bidaiari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

merkatal bidaiari

bidaiatu, bidaia/bidaiatu, bidaiatzen
du ad. Bidaiaz joan. (nor osagarririk gabe). Urez bidaiatzen ontzietan. Ez da aise bidaiatzen karga askorekin. Bidaiatu eta esperientzia berriak izan nahi ditut.

Aztergaia: bidaiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bidaiatu, bidaia(tu), bidaiatzen. du ad. (nor kasurik gabea).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bidaiatu, bidaia(tu), bidaiatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: aditz erregimena argitu.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): aditzaren erregimena argituko da, du aditza dela esango da.

bidaide
iz. Bidelaguna. Ibilbide horretan bidaide ugari ere izan ditu.

Esaera zaharrak

Bidaide, gogaide.

Aztergaia: bidaide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bidaje
iz. herr. Bidaia.

Aztergaia: bidaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Atzera egiterik ez dago

erabat nagusi da gaur bidaia forma, eta aski da

Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez
Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Herr.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "bidaiada gaur nagusi dabilen hitza, eta Euskaltzaindiak berau proposatu zuen bere merkatalgo hiztegian" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bidaje*: e. bidaia'.

 - [E116]: 'Neri gogor egiten zait XK-k proposatzen duena onartzea bidaje-rekin hainbeste eta hainbeste adibide baitaude. Nik beste hau proposatuko nuke: bidaje iz. Herr. h. bidaia'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

bidalarazi, bidalaraz, bidalarazten
du ad. Bidaltzera behartu. Bere maitearen gorpua Bohol uhartera bidalarazi zuen.

Aztergaia: bidalarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bidalaraz, bidalarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

bidaldi
iz. Bidaia. Italiara egin zuen bigarren bidaldian.

Aztergaia: bidaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bidali1, bidal, bidaltzen
1 du ad. Zerbait norabait edo norbaitengana helarazi, norbait norabait joanarazi. Ik. igorri. Eskutitz bat bidali zion anaiari. Jainkoak bere aingerua bidali didala. Morroi bat bidali zuen bere lagunaren etxera. Zelatariak bidali zituen, etsaiak zer asmotan zeuden jakitera. Haurrak ikastolara bidaltzen dituzten gurasoak. Portugaldik bidali zuen eskutitz batean. Itsasoz bidalia. Morroi bidali behar izan zuen seme txikiena.
2 du ad. Norbaiti nonbaitetik alde eragin. Ik. bota1 4; egotzi 3. Semea etxetik bidali zuen. Ez zuten onik izan gu handik bidali artean. Nork behar zintuen bidali zure herritik ihesi?
3 du ad. Lanpostuez edo kidekoez mintzatuz, kalera bota. Lanetik bidali zuten. Zergatik bidali zuten, bada, kongregaziotik?
Ohiko lexiak
bidalketa
iz. Bidaltzea. Bidalketa gastuak aitzinetik ordainduak dituzten kartak dira.

Aztergaia: bidalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko bidalketa sarrera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidalketa (eta arma b., b. agiri, -egun, -herri, lan) 20: Ugalde ("Zuzenketa, bidalketa eta kodifikapena, SIADECOk egina"), A. Loidi ("Sistema berriak manipulazio, trafiko eta bidalketako arazoak konpontzen ditu"), EHAA 1992 7 (adib.: "EHAA-ren aleen bidalketa"), Elhuyar 2 (zerrenda batean: "zenbakia / bidalketa-herria / zenbatekoa / bidalketa-eguna / mugaeguna / azaldutako mugaegunean honako helbide honetan"), GAO 1993 eta 1996 5 (adib.: "Enpresariak bidalketaren eguna frogatu eta kontratazio organuari telex, telegrama edo telekopiagailu bidez eskeintza bidali duela iragarri beharko dio"), X. Mendiguren E. ("Bidalketa ordaindu beharko diok gero loresaltzaileari"), J. Intxausti 2 (adib.: "Ameriketako holako bidalketak ez ziren harritzekoak Penintsulan"), Gerra zibila ("Gerra hasi baino lehenagoko hilabeteetan izandako kontrabandoko arma bidalketa"); bidalpen 2: Kirolak 1975 ("Aurrezko jokalaria aurreraturik dagoela, hau gaindituz egiten den bidalpen luzea"), Informatika Atlasa ("Digitalizaturik dagoen informazioaren bidalpen zuzena eskaintzen digute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bidalketa : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 8 (bitan igorpen eta bidaltze sinonimoekin); bidalpen : DFrec 1 (Egin); bidaltze : LurE // Ez ditugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bidalketa : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, PMuj DVC; bidalpen : PMuj DVC // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal envío / envoi formen ordainak: HiztHand: bidaltze, igorpen // ElhHizt: 1 bidalketa, igorpen, bidaltze, igortze; 2 bidaltze-ohar // HiruMila: bidalpen, bidalketa, igorpen // Lur EF/FE: igortze, bidaltze // Casve FE: igorpen, igorte, igorraldi // HaizeG FB: egozketa, egortze, igortze, bidaltze, igorraldi // PMuj DCV: 1 zialtze, igortze, igorraldi, bidalketa, igorpen; 2 igorkari, igorkizun, igorgai, bialgai // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

bidalkin
iz. zah. Mezularia.

Aztergaia: bidalkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

mezularia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Bidalkin : eta bidal gizon?'.

 - [E116]: 'Ez dakit ongi zer nahi duen TXPk. Bistan da bidalkin sartu egin behar dela, kontuan izanik dituen lekukotasunak. Horrek 'mezulari' esan nahi du, edo 'apostolua', baina 'bidal gizon' bezalakorik ez dut aurkitu. Dagoen moduan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

bidaltzaile
iz. Zerbait edo norbait bidaltzen duen pertsona. Morroia ez da nagusia baino gehiago; bidalia ere ez, bidaltzailea bainoago.

Aztergaia: bidaltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bidaltze
iz. bidali aditzari dagokion ekintza. Bidaltze gastuak aurretik ordainduak dituzten gutun-azalak banatuko ditugu.

Aztergaia: bidaltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bidaniar
1 adj. Bidanikoa, Bidaniari dagokiona.
2 iz. Bidaniko herritarra.
bidankoztar
1 adj. Bidankozekoa, Bidankozeri dagokiona.
2 iz. Bidankozeko herritarra.
bidante
iz. g. g. er. Bidaiaria.

Aztergaia: bidante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. bideant / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

bidaiaria.

bidar
iz. zub. Kokotsa.

Aztergaia: bidar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

kokotsa.

bidari
1 iz. Bidaiaria. Autobuseko bidari guztiei. Bidariei agur egitera.
2 iz. Ipar. Gidaria.

Aztergaia: bidari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bidaro
iz. Bideko giroa, besterik adierazten ez bada, ona. Bidaro onetan ibiltzen naiz aise, baina bidaro gaiztoetan nekez jalgitzen naiz etxetik.

Aztergaia: bidaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bide egiteko egokia den aroa [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bidarraitar
1 adj. Bidarraikoa, Bidarrairi dagokiona.
2 iz. Bidarraiko herritarra.
bidartar
1 adj. Bidartekoa, Bidarteri dagokiona.
2 iz. Bidarteko herritarra.
bidarte
iz. g. er. Bidegurutzea.

Aztergaia: bidarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bidarte 1, 'bidegurutzea', Txill Let ("Bidarte Nagusira itzuli bear dut berriz, bada, gehiago ibilli aurretik"), eta OEH argitaratuan 'estadioa' adierako 2, TB (Jn 11,18 ("Bada Bethania ezen urrun Jerusalemetik hamabortz bidartein [sic] ingurumena baizik"; Ap 14,20: "Eta sullatik ilki zen odol zoina heltzen baitzen zaldien bridetaraino hamasei ehun bidartein urruntasunean"); biderik bidarte ibili 1, Zait Plat ("Ekinaren ekinez biderik bidarte zebilen, nondik nora etzekiela"), eta OEH argitaratuan gainera A Latsibi ("Nire urteak eztira, Arangoiti, biderik bidarte ta sasirik baso ibiltekoak"); eta testu-lekukotasunik gabeko bidarteko .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidarte lematizatuak bidarte 2 eta bidate 1 dira: Elizdo EEs 1911 ("Egunen bat kanen bidarteak aldendurik izango zan iritxi nai zukean baserritik" #mdash# 'bidea'?), BAizk Agur ("Aldentzeko aldija eldu da / [...] / Bere ama-arrebeak emendik-ara dabiltz, / bidate luziaren zertzeladak gertetan" #mdash# 'bidaia'?), F. Juaristi ("[Yuppiek] Paradisu guztietarako bidarteetan gerorako bideaz galdetu zuten, eta azkenean konturatu ziren geroa beraiek zirela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bidarte : HiruMila (iz. encrucijada), Lur EG/CE (encrucijada) eta EF/FE (carrefour), Casve EF (croisement de routes), DRA (1 Bidart 2 estadio, distancia 3 encrucijada), PMuj DVC (1 B encrucijada, cruce, empalme de caminos, bifurcación, bivío 2 glorieta, encrucijada de calles 3 plazoleta, plazuela; bide-arte: 1 trayecto, distancia, trayecto, trecho, travesía 2 B pical, confluencia de caminos); bidarteko : DRA (término medio) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

bidebieta, bidarte

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

cf. bide-banatze

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bidegurutzea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

bidaso
iz. g. er. Erreka.

Aztergaia: bidaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erreka.

bidasti
iz. zah. Bide zatia, bi punturen arteko bitartea. Ik. distantzia. Irten ziren bi orduko bidastian zegoen Emausera ilunabarrerako sartzeko asmoarekin.

Aztergaia: bidasti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

bide-zatia, bi punturen arteko bitartea.

bidatu, bida, bidatzen
du ad. Ipar. Gidatu. Makurretik zuzenera bidatuz. Itsu batek beste itsu bat bidatzen badu.

Aztergaia: bidatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bidatu, bida, bidatzen. Ipar. du ad. 'gidatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bidatu, bida, bidatzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. ik. gidatu

bidatzaile
iz. Ipar. Gidaria.

Aztergaia: bidatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gidaria.

bidaurretar
1 adj. Bidaurretakoa, Bidaurretari dagokiona.
2 iz. Bidaurretako herritarra.
bidaxundar
1 adj. Bidaxunekoa, Bidaxuneri dagokiona.
2 iz. Bidaxuneko herritarra.
bidazti
1 iz. Bidez dabilen pertsona. Ik. bidezko1. Bidazti nekatuak arnasa hartu eta bere bideari jarraitzen dion bezala. Gauak basoan hartzen duen bidaztia. Bidazti eta erromesak. Bidaztiei ostatu ematea.
2 iz. Bidaiaria. Bidaztiek seietan afaltzen zuten. Gure artera heltzen den bidazti atzerritarra.

Aztergaia: bidazti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bide aurreko, bide-aurreko
iz. Aitzindaria, bidea irekitzen duena. Izango zuela seme bat Joan deituko zuena, Jesu Kristoren bide-aurrekoa izango zena.

Aztergaia: bide aurreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'aitzindaria'.

bide batez
1 adb. Batera. Bide batez egiten ditu bi mandatu.
2 adb. Bidenabar. Bide batez esana. Bide batez bestea ere bidaltzeko.

Aztergaia: bide batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bide bazter, bide-bazter
iz. Ik. bide ertz. Bide bazterreko landa batean. Eskean etxez etxe, bide-bazterrean leher egin arte.

Aztergaia: bide bazter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bide buru, bide-buru
iz. Bidegurutzea. Zoazte, beraz, bide buruetara eta aurkitzen dituzuenak oro dei itzazue ezteietara.
bide egin
1 du ad.-lok. Bidez ibili, bidaiatu. Oin gorrien gainean bide egiten zuten arrotzek bide hau hartzen zuten. Italiarantz bide egitea erabaki zuen. Ur guztiek itsasora bide egiten dute. Inurriek bide egiten dute haren zango lurreztatuetan. Hainbeste bide egin zuen gezurrak, non Ignaziori zuhur iruditu baitzitzaion gezurtia isilaraztea. Handik hona, urak bide egin du. Afrikarantz bide egiten zuen ontzi bat. Gaitzak laster bide egin zuen. || Mendia asko gustatzen zait, baina ez tontorrera iristearen xarma horregatik, baizik eta bidea egiteagatik. Behin lan horiek bukatuta, bidea egin zuen oinez. Bi kilometroko bidea egin beharko dute. Jakin dezake hitz batek zer nolako bidea egin duen hiztegian sartu aurretik.
2 du ad.-lok. Norabait iristeko bidaia egin, norabait iristeko tartea ibili. (Determinatzaileekin, dagokion sintagmak -(ra)ko atzizkia hartzen duela). Lehorrez egin zuen Lisboarako bidea. Taiwandik kontinenterako bidea egin du Morakot tifoiak. Hotelerako bidea egitea izango da orain okerrena. Jaiki eta, isilik, komunerako bidea egin zuen.
3 du ad.-lok. Bide luzea egin. (Pluralean). Ordurako Dabid, bideak egin, eta Ramatara, Samuelgana joan zen. || Gosetuak izango zarete, horrelako bideak eginik. Egunetako bideak egin ostean.
4 du ad.-lok. Bidea ireki. Egiak eta urak egiten du bide. Baina hodeiek bide egin behar diote eguzkiari. || Izugarrizko lana egin dugu euskarari komunikabideetan, irakaskuntzan nahiz administrazioan bidea egiten. Auzipetuen aldeko elkartasunak ez die balio izango horiei bakarrik; denen eskubideen alde egindako lana ere bada, bidea egiten laguntzen duena. Euskarazko film amateurrei bidea egiten laguntzeko topagune ere bada.
5 du ad.-lok. Zerbaitetara iristeko edo zerbait lortzeko eman beharreko pausoak eman. (Determinatzaileekin, dagokion sintagmak -tzeko edo -(ra)ko atzizkia hartzen duela). Gizonkeriatik gizonera; gizonkeriak agerian utziz, gizontzeko bidea egin nahi dute. Totalitarismotik demokraziarako bidea egin behar dutenen interesak. Berdintasunerako bidea egiten jarraitzeko.
6 du ad.-lok. Egin beharrekoak egin. (Pluralean, dagokion sintagmak -tzeko atzizkia hartzen duela). Haren lanak argitaratzeko bideak egin zituen berehalaxe. Saiatzen naiz alderdi, talde eta mugimendu desberdinen arteko akordioak lortzeko bideak egiten. Egiten ez baditugu bideak hura handik laster ateratzeko (...).
7 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek dagokion, nahi duen edo egokitu zaion bideari jarraitu. (bere, nire... eta kidekoen eskuinean, singularrean nahiz pluralean). Gero nork bere bidea egin du, baina segitzen dugu elkarrekin lanean. Nire bidea egiten saiatzen ari naiz. Bitartean, auzi penalak bere bidea egingo du. Euskarak bere bidea egingo du, bere bide diglosikoa, eta horretara egokitu behar dugu. Fortuna handiagoaz edo txikiagoaz, prentsak bere bideak egin ditu.

Aztergaia: bide egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bide eman
ad.-lok. Zerbait egiteko aukera, era edo arrazoia eman. Gaitzerako bide ematen duena demonioaren banderapean jartzen dela. Mundu herri guztiak ere, baldin zerorrek biderik ematen ez badiozu, ezin egotz zaitzake infernura. || Gaizki hitz egiteko bidea emanik.

Aztergaia: bide eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bide erakusle, bide-erakusle
iz. Gidaria. Bide-erakusle batekin joan arren.
bide ertz, bide-ertz
iz. Bide bazterra. Jarri ziren denak bide ertzeko zelaitxo batean.

Aztergaia: bide ertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bide-ertz : Lard; AB AmaE; Ag AL; Zam Ezale 1898; EusJok; Or SCruz; Jaukol Biozk; Kk AB II; Ldi IL; Or Eus; Zait Sof; Etxde JJ; EgutAr 30-1-1957; Anab Poli; Bilbao IpuiB; Anab Aprika; Erkiag BatB; Salav; NEtx LBB; Lasa Pem; Garm EskL I; Berron Kijote; IBk Mt 20; bidertz : Ezale 1897; Ldi IL; Erkiag Arran; Erkiag BatB

Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bide hegi, bide-hegi
iz. Ipar. Bide bazterra. Bide hegietan nehon baldin bada belar onik, ardi horrek jauzia arin du.

Aztergaia: bide-hegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDE-HEGI. Orilla del camino. v. BIDE-BAZTER. Bide hegietan nihon balin-bada belhar onik, yauzia arin du eta pokadua segur. Hb Egia 130. Bide-hegiko aritza. Elzb Po 184. Oi! Yuramentu egiten nuelarik ez nintzela segurki gehiago bide-hegietako aran ondoen gainerat iganen. Elzb PAd 51. Laguneri ezin jarraikiz ahulegiz eta zangoaren minaz, bide hegian jarri nintzan azkenean. StPierre 28. Bada, bide hegian jarririk baitzauden bi itsu. Leon Mt 20, 30 (Lç bide bazter). Hots! gira ilherritarat / orai berbera abiatüko, / Gardak ere ikhusiren / bide hegian belhariko. Casve SGrazi 114. Piarres, Piarres, zein aran ederrak diren hantxe, Juanareneko ondoan, bide-hegi-hegian! Elzb PAd 37.

adib: bide1 1 iz. Lur zerrenda, bertatik ibiltzeko prestatua dena. Ik. errepide; burdinbide; gurdibide; zeharbide. Asteasutik Larraulako bidea egin aurretik. Bide nagusia. Bide zabala, handia, meharra, hertsia, estua. Bide laua, zelaia. Bide zeiharra. Bide zuzena, makurra, okerra. Bide ona, txarra, gaitza. Bideko hautsa. Bideko nekea (Ik. bideko). Bide hegia. Bide ostatuetan. Bide-saltzaile bati erosia. // hegi 1 iz. Ertza, bazterra. Lapurdiko itsas hegian. Ibaiaren hegietan. Ur hegiko tantaiak. Lur hegi goraxko batean. Arroparen hegia. Ontziaren hegia. Teilatu hegietan. Betezpal hegiak gorri zituen. Bide hegian jarri nintzen. Ganibeta mahai hegian pausatu.

bide hegi 1, Berria (“Herritarrek bide hegian utzitako hainbat altzari…”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bide hegi 11: Herria (“Orai bide hegian bada ere, kurutze hori paratua zen lehen Bordagaineko hil-herrietarat sartzean”), Xabier Montoia 6 (“Airean ilki dira jeepetik eta lurrean etzan, armak bide hegiari buruz noratuz”), Itxaro Borda 2 (“Bide hegiko sasiaren maldaren aterpean nolabaiteko sendagela naturalean amultsuki eta emeki pausatu orduko, gorputzeko luma guztiak harrotuz eskertu ninduen, bekan hala izan nintzen eran”), Pello Salaburu (“ondoren guk ere ahalegin guztiak egin ditugula dirudi, gero eta baztertuago uzteko, bide hegian”), Ramuntxo Etxeberri (“Bide hegian, etxe batzuen aitzinean, garageen sartzeetan ofiziale batzuek beren lantokiak bazituzten”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da bide(-)ertz, bide(-)bazter bezala, baina Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bide sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

bide izan
da/du ad.-lok. Bidezko izan. (nor osagarria singularreko hirugarren pertsonan). Bide dena emango zaizue. Gizonak ezin eman diezazuke bide zaizuna. Bide zaigu zerga Zesarri bihurtzea ala ez zaigu bide?

Aztergaia: bide izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'bidezko izan'.

bide laster
iz. Lasterbidea. Herria igarotzerakoan bide laster batetik sartu ziren.

Aztergaia: bide-laster

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDE-LASTER (V-gip, G-to, AN-gip, L-ain, R-uzt ap. A). Atajo. Huneraño gidatuaz ditutzula eskerrak, / Bihurtzeko indatzitzu othoi bide lasterrak. EZ Man II 38. Zerren berak ziñez eta benaz iñoiz ere bera [nere Ama] maite ezpazuen ere, bere doloreai debozio zien [...]; orregatik arkitu du bere burua salbatzeko bidelasterra. Arr May 132s. Yainkoen zigor oin-ariñek, bide-lasterrez aurrea artuaz, gaiztoak atzitu oi ditu. Zait Sof 192. XXX-eko herri ttipia igaroterakoan, bide-laster batetik sartu ziran. Osk Kurl 147. Goiz bazkaldu ta arratsaldean joaten zan. Jakiña, ura bide lasterretik. BAyerbe 20.

adib: laster 1 adj. Denbora laburrean gertatzen, egiten edo bururatzen dena. Lan lasterra, lan alferra (esr. zah.). Bide lasterra: lasterbidea. Bi punturen arteko biderik lasterrena. Pozoi lasterra: berehala eragiten duena.

bide-laster 8: Berria 5, EiTB 2, Jakin.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bide laster 9: Herria 2, Berria 2, Oskar Arana 3, Koro Navarro, Jon Muñoz.

Bestelakoak

laster 1 adj. Denbora laburrean gertatzen, egiten edo bururatzen dena. Lan lasterra, lan alferra (esr. zah.). Bide lasterra: lasterbidea. Bi punturen arteko biderik lasterrena. Pozoi lasterra: berehala eragiten duena. [bide] bide laster iz. Lasterbidea. Herria igarotzerakoan bide laster batetik sartu ziren.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia; adibide azaldu gisa jasoa dagoena azpisarrera gisa jasotzekoa.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea (bide lasterra) eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa bide sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bide sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa laster sarreran ere.

bide luzeko tren
iz. Bide luzea egiten duen trena. Bide luzeko tren bat irten aurreko ohiko joan-etorrien anabasak harturik zeukan Hendaiako geltokia.

Aztergaia: bide luzeko tren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

RENFE: "Bide luzeko trena: Tren de largo recorrido".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bide luzeko tren: bai, eraikuntza librea da, baina kontzeptu hori 'tren de largo recorrido' euskaraz finkatzeko balio luke. Nik sartu egingo nuke'.

 - [E116]: 'Badirudi praktikoa izan daitekeela, nahiz egia den eraikuntza aski librea dela. Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'Sartu'.

bide orri, bide-orri
1 iz. Garraiobideetan, ibilbidearen, salgaiaren, hartzailearen eta kidekoen berri jasotzen duen agiria. Ik. ibilbide orri.
2 iz. Egitasmo edo prozesu baten, bereziki prozesu politiko baten, jarraibideen plangintza. Gatazkaren konponbideari ate bat irekitzeaz hitz egitera joan zen Ibarretxe, bide orri jakin batekin.

Aztergaia: bide-orri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bide-orri 43: Berria 17 (adib.: “Gipuzkoa jasangarriagora eraman behar gaituen bide-orriaren abiapuntua”, “ekainaren 7an Jimenezek eta Barcinak bide-orri bat diseinatu zuten”), EiTB 3 (adib.: “Bide-orriak sei puntu hauek biltzen ditu: gatazka armatuaren amaiera, biktimak, oposizio politikoa egitea, narkotrafikoaren aurkako borroka eta nekazaritza garapena”), Jakin 5 (adib.: “Indar polizialek tesi hori bide-orritzat hartuta abiatu ziren Egunkariren aurka”), Argia 17 (adib.: “Denbora dezente pasatu dugu ezkerreko independentistok errotonda berean bueltaka, eta ez beti norabide berean, handik ateratzeko bide-orri eraginkorra aurkitzeko minetan”), DiarioVasco (“Gernikako akordioa izango da gure bide-orria”); bide orri 172: Berria 152 (adib.: “Ibarretxeren bide orriaren kronologia”, “Ibarretxek, oraingoan ere, eutsi die bide orriaren oinarriei, baina egutegia -urratsak eta egunak- ezabatu du bere hitzalditik”), EiTB 13 (adib.: “litekeena da hiru alderdiek ETAren amaiera bideratzeko bide orri baten moduko agiria sinatzea”), Jakin 2 (adib.: “Europako Kontseiluaren bide orriari jarraituz azkenaldian izaten ari den joera”), Argia 5 (adib.: “Estatuko ordezkaria den prefetak herrien arteko kooperazio eskema berria finkatu beharko du, gobernuak argi utzi duen bide orria segituz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bide(-)orri : Berria 13 (adib.: “Diputatuen kongresuak onartutakoa da bide orri bakarra”, “Horretaz gain, Zapaterok «bide-orri» bat, «errepide mapa» bat omen dauka”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: bide orri. Zenbait prozesu politikotan, jarraibideak zehazteko plana. PSE-EEk ez du onartuko Jaurlaritzak bere bide orria inposatu nahi izatea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es hoja de ruta / fr feuille de route: Elhuyar: bide-orri, ibilbide-orri / Nolaerran: bide orri / Zehazki: bide(ko) orri; errepide mapa / Labayru: ibilbide-/bidaia-orri / Adorez5000: bidatz-orri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa bide sarreran.

bide segurtasun, bide-segurtasun
iz. Zirkulazio-istripuak izateko arriskua murrizten duen egoera, besteak beste, zirkulazio-arauak betetzeak, bideak ongi zaindurik egoteak eta ibilgailua behar bezala gidatzeak sortzen duena. Eusko Jaurlaritzak EAErako 2004ko Bide Segurtasunari buruzko Legea onartu zuen atzo.

Aztergaia: bide-segurtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bide-segurtasun 35: Consumer 5 (adib.: “isunen zati bat -%30 arte- jaitsi egin ahal izango da arau-hausleak bide-segurtasunaren arloko portaerari buruzko ikastaro bat edo trafiko istripuen ondorioei buruz jabetzeko moduluak egiten baditu”), EiTB 28 (adib.: “Herrizaingo Sailak larunbaterako Arabako errepide batzuetan ETAko presoen eskubideak aldarrikatzeko iragarrita zeuden lau kontzentrazio debekatu ditu, bide-segurtasuna arriskuan jarriko zutelakoan”), Argia (“legedian izandako aldaketek eragin dute bide-segurtasunarekin zerikusia dauzkaten arau-hauste asko delitutzat hartzea orain, lehen ez bezala”), DiarioVasco (“Udaltzaintzak parte-hartzaileek segurtasun osoz parte hartu dezaten beharrezkoak diren bide-segurtasuneko neurriak hartuko ditu”); bide segurtasun 80: Consumer 5 (adib.: “zahartzen denak berdin-berdin errespeta ditzakeela bide segurtasuneko printzipiorik oinarrizkoenak”), Berria 20 (adib.: “Bigarren saria bide segurtasunerako ekimen bati eman diote”), EiTB 54 (adib.: “Agenteek bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita atxilotu dute”), Jakin (“Gizarteak bide segurtasuna irakatsi die umeei”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bide(-)segurtasun 14: Berria 13 (“zahartzen denak berdin-berdin errespeta ditzakeela bide segurtasuneko printzipiorik oinarrizkoenak”, “Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak bide segurtasuna bermatzera behartuak daudela gaineratzen du”), Herria (“Jakinarazi nahi nauzueke Bide segurtasunari buruzko bideo bat atera dela”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es seguridad vial / fr sécurité routière: Elhuyar: bideko segurtasun (adib.) / Nolaerran: bide-segurtasun / Zehazki: errepideko segurtasun / Labayru: - / Adorez5000: bide-segurtasun.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa bide sarreran.

bide seinale, bide-seinale
iz. Ibilgailuen zirkulazioari dagokion seinalea, bide bazterrean jartzen dena. Beste bide-seinale batzuen artean, bazen bat "Donostia 3 km" jartzen zuena. Administrazioek bide-seinale egokiak eta animalientzako pasabideak egin behar dituzte, baina gidariek kontuz gidatu behar dute eta seinaleei kasu egin behar diete.

Aztergaia: bide seinale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bideseinale [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

bide urratzaile, bide-urratzaile
iz. Aitzindaria, jarraitu beharreko bidea erakusten duen pertsona. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide-urratzaile, bi eskola.
bide urratze, bide-urratze
iz. Bidea irekitzea.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper