135 emaitza bat bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

bat
1 zenbtz. Zenbaki arrunten segidan lehenari, apalenari dagokion kopuruaren adierazlea, 1. Begi bat besterik ez du. Liburu bat erosi du, ez bi. Litro bat esne. Libra bat haragi. Pitxer bat ardo. Ordu erdi bat baino gehiago. Aste baten buruan. Beste guztien gain, irabazle bakar bat gelditu zen jaun eta buruzagi. Gauza bat bakarrik. || Bat bitan banatua. Zazpiak bat.
2 Bera, bat bakarra. Ik. berbera. Herri batekoak gara. Argi eta garbi dago ez ginela iritzi batekoak. Gutxi gorabehera, biak izango dira adin batekoak. Ez dira toki guztietan era edo modu batean gantzutu eriak.
3 (Banakoa gehiago mugatu gabe adierazteko). Ik. batzuk. Gizon txiki sotil baten andrea zen. Maiz gertatu diren eten horietako bat. Halako susmo bat. Halako batean.
4 (beste-ren aurrez aurre). Hizkuntzaren alde batek bestearekin, hizkuntza batek beste batzuekin, halako antz eta eitea baduela. Kasu baten eta bestearen izena berbera da. Ume bata isila da eta bestea berritsua.
5 (Izen propioez, indargarri gisa). Ezpata biluzia eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala. Etxepare bat, Etxeberri Sarako bat eta horien gisako beste hainbeste gure artean agertzen baldin badira.
6 Gutxi gorabehera. (Zenbaki baten eskuinean). Ik. bat 12. Hamar bat etxe. Handik berrogei bat egunera itzuli zen. Sei bat liburu erosi zituen. Urtean hamar bat mila euro ematen dizkio. Lau bat mila astean. Pastoral batean, berrehun bat bertset behar da, ene ustez, istorio bat kontatzeko.
7 iz. Zenbaki arrunten segidan lehena. Bata da zenbaki arrunten artean txikiena. Bat eta bat bi dira. Bat zenbakia.
8 (Data adierazteko, hilaren izenak -en atzizkia hartzen duela). Uztailaren bata asteartea da aurten. Abenduaren batean etorriko da. Urtarrilaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, artikulurik eta kasu markarik gabe, hilaren izenak -k atzizkia hartzen duela). Gaur, apirilak bat, garrantzi handiko erabakia hartu da.
9 (Orduak adierazteko). Ordu bata da. Ordu batean. Ordu batetik hiruretara. Ordu bat eta erdiak. Ordu bat eta erdietan. Ordu bat eta laurdenak. Ordu bata eta laurden. Ordu bata laurden gutxi(ago). Ordu bata hamar gutxi(ago)tan. Ordu bata eta bostean. Ordu bata eta hogeian.
10 (Erakusle batez mugaturik). Zeren ez da bide bat baizen, eta bat hura ere, guztia da mehar.
11 (Izenordain gisa, mugatua, bestea-ren aurrez aurre). Bata eta bestea, berdinak. Bata ona, gaiztoa bestea. Bata baino bestea arinago aldendu ziren. Bata bestearen atzetik. Bata bestearengandik mugatzen saiatu zen. Ez bata ez bestea. Ezberdintasun franko baitago bataren eta bestearen artean. Batari nahiz besteari emateko. Bata besteari eta nor bere buruari galdezka. Batak egin zuena besteak desegin zuen. Batean ez bada, bestean. Batetik eta bestetik.
12 Gutxi gorabehera. (-en atzizkia daraman zenbaki baten eskuinean). Hamarren bat urte Jerusalemen igaro zituen. Ehunen bat kilometro.
13 (-en atzizkiaren eskuinean, esaldiari susmo ñabardura ezartzen diola). Gurpilen bat zulatu zaio.
14 (-en atzizkiaren eskuinean, nolabaiteko zehaztasunik eza adieraziz). Oinazeren bat du.
15 Aldi berean. (-z atzizkia daraman aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Hitz horiek esanaz bat, haurraren aurpegia eguzkia baino ederrago bihurtu zen.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Ardi bat doan lekutik, oro. Batek mila balio eta milak bat ere ez. Batek omen eta besteak amen. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean. Otsoaren ihesi nenbilela, bat nendin hartzarekin. Otsotik ile bat bederik, eta hura betondotik. Sos baten mina eta bi sosen lotura. Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua.
bat bakarra
1 Bakarra. (Mugatua). Alkandora bat bakarra dut. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan.
2 Bat ere ez. (Ezezko esaldietan). (-ik atzizkia eta ere partikula ere har ditzake). Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Ideia baterako sei hitz berri nahi baditugu, ez dugu bat bakarrik ere herrian sartuko.

Aztergaia: bat bakarra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan BAT BAKARRA.

def: bat-bera 1 Bat bakarra, berbera. Guk dugu sinesten eta ezagutzen Jainko bat-bera dela. Bi amets horiek gauza bat-bera esan nahi dute. // adib: bat 1 zenbtz. Zenbaki arrunten segidan lehenari, apalenari dagokion kopuruaren adierazlea, 1. Begi bat besterik ez du. Liburu bat erosi du, ez bi. Litro bat esne. Libra bat haragi. Pitxer bat ardo. Ordu erdi bat baino gehiago. Aste baten buruan. Beste guztien gain, irabazle bakar bat gelditu zen jaun eta buruzagi. Alkandora bat bakarra dut. Gauza bat bakarrik. || Bat bitan banatua. Zazpiak bat. || bakar 1 adj. Berdinik, kiderik edo lagunik ez duena. Ik. bakoitz. Haren seme bakar Jesu Kristo. Hori dakien (pertsona) bakarra. Ezberdintasun guztien funtsa hitz bakar batean bil daiteke. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan. Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Buruzagitza bakarraren mendeko ziren bitartean. Espetxea eta zigorra izan ziren erantzun bakarrak. Berrehun kiloko harria esku bakarrez jaso. Alderdi bakarreko sistema politikoa. Hobe duzu begi-esku eta oin bakarrarekin zeruan sartu. Inor ez da deusen jabe bakar. || aitzurlari iz. Nekazaria. Nekez irabazten du aitzurlariak bere ogia. Letra bat bakarra ere ezagutzen ez duten artzain, aitzurlari eta ikazkinak. || amaitu, amai/amaitu, amaitzen 1 du ad. Zerbaiti azkena eman. Ik. bukatu. Amaitu dute etxea. Lan asko hasi eta bat bakarra amaitu ez. Hemen amaitzen ditut zure laudorioak. Datorren astean amaituko dute liburua. Amaitzen duzunean, etor zaitez. Amaitu dugu gaurko aldia.

bat bakarra 147: Ortzadar, Deia 11, Elhuyar 3, Elkar 5, Consumer 12, Berria 56, EiTB 8, Jakin 15, Karmel 3, Argi 18, Erlea, DiarioVasco 14.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bat bakarra 276: Herria, Berria, Elizen arteko Biblia, Jon Muñoz, Asisko Frantzizko, Joxe Azurmendi, Xanti Iruretagoiena, Jose Antonio Mujika, Josu Zabaleta, Aingeru Epaltza, Pello Salaburu, Harkaitz Cano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da bat eta bakar sarreretan.

bat bera
1 Bat bakarra. Guk dugu sinesten eta ezagutzen Jainko bat bera dela. Hiru pertsona horiek ez dira Jainko bat bera baizik.
2 Berbera. Bi amets horiek gauza bat bera esan nahi dute.
3 Bat ere; inor ere. (Ezezko perpausetan). Ez dut oraindik bat bera ezagutzen horietakorik. || Ez zuten zloty bat bera ere ordaindu behar izan isunetan.
bat edo bat
Norbait. (Izenordain gisa). Oraindik gelditzen omen da bat edo bat. Bat edo bati hasia zaio diru-poltsaren azkura. Galtzen bada familiako bat edo baten arima.
Loturak

Aztergaia: bat edo bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
bat edo beste
-en bat. Zigarrotxo bat edo beste erretzeko astia. Fraide batek edo bestek hau edo hori egin duela?

Aztergaia: bat edo beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:06 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

bat egin
da/du ad.-lok. Batasuna osatu; elkartu. Biok bat egiteko. Harekin bat egiteko. Ahuntz-jabeek bat egin dute mendizainarekin. Proventza Frantziarekin bat egin zenean. Herri guztia bat eginik azaldu da jaialdietara.

Aztergaia: bat egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bat egon
ad.-lok. Ipar. Bat etorri. Argi dago elkarrekin bat ez geundela.

Aztergaia: bat egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan ez zaio tratamendu berezirik eman; corpusean egindako bilaketa arinak eman du: bat egon L 2 (Zby: "Fedez eta bihotzez zurekin bat gaude; Eskualdunez Aitari mintzaturen zare", Ox: "Toñok errana nundik has / Guziak bat zauden arras: / Gatuari behar sarri / Joare klaska bat ezarri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bat egon 5, IE-EB: M. Sein ("Bat gaudela hiru etxeetakoak eta indartsu izanen gare", "Anartean gauden bat otoitzaz, lanaz, biziko harat-hunatez"); J.L. Davant ("Ez nago batere bat J.L. Lizundia adixkideak idazten duenarekin"), J.A. Agirre ("Zenbait herrialdetan bada Garantia Kostituzionalen Tribunal bat, zeinek erabakitzen du Parlamentuan onartutako lege bat Kostituzioarekin bat dagoen"), Egin 1982 ("Geroxeago, Gobernuak ikastoletara bialdu duen zirkularrarekin ez zagozela bat diozue").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bat egon : AB50 2. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm. Ez dugu bilatu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegi batek jaso du; ik. PMuj DVC: bat egon (eta izan, etorri): convenir, asentir, estar de acuerdo, estar conforme; 'kin bat egon: estar de acuerdo, convenir, concordar; batera ez egon: no concordar. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bat etorri.

bat ere
(Ezezko esaldietan, eta izen bati dagokiola). Ik. batere; ezein. Ez du bilera bat ere huts egin. Ez zion eman sos bat ere. Txakur txiki bat ere gabe. Euskaldun bat ere ez dela ausartu horretan. Abereetarik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak. Hamarretatik bati ere ez. || (Izena ezabaturik). Gugatik ez du batek ere aurpegirik aterako? Ez al zenuen gogoan bat ere hartu?
Loturak

Aztergaia: bat ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ez du bilera bat (bakarrik, bera) ere huts egin.

bat etorri
1 da ad.-lok. Iritzi berekoa izan. Zurekin bat nator horretan. Bat ez zetorrela adierazteko. Esanetan biak bat ez zetozela ikusirik. Bat datoz horretan, hain bat ere, zenbait zaharragorekin.
2 da ad.-lok. Berdina izan. Estatutu sozialak egokitu beharko ditu, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearekin bat etortzeko. Nire agenda eta Berriakoa, adibidez, gehiegitan ez dira bat etortzen. Ahapaldi hau bat dator Altzaiko ereduko hemezortzigarrenarekin.
3 da ad.-lok. Ongi etorri, egoki etorri. Garaiarekin bat zetorren proiektu bat izan zen. Irakurle gazte apurrak bila eta bila aritzen ginen liburutegietan, gure adinarekin bat zetozen literatura lanak aurkitu nahian.
4 da ad.-lok. Aldi berean gertatu. Emakumearen nazioarteko eguna ospatzen den astearekin bat etorriz.

Aztergaia: bat etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zurekin bat nator horretan.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

etorri sarrerari dagokion azpisarrera.

bat izan
1 ad.-lok. Elkarturik egon, bat etorri. Horretan bat gaituk hirekin.
2 ad.-lok. Gauza bera izan. Gure hizkuntzaren egoera ez da bat Gipuzkoan eta Nafarroan.

Aztergaia: bat izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 'elkarturik egon, bat etorri': horretan bat gaituk hirekin. 2 'gauza bera izan': gure hizkuntzaren egoera ez da bat Gipuzkoan eta Nafarroan.

bat-banaka
adb. Banaka, banan-banan. Moisesen dohain handiak bat-banaka esateko, denbora luzea beharko litzateke.

Aztergaia: bat-banaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

banaka.

bat-banatu, bat-bana/bat-banatu, bat-banatzen
du ad.-lok. g. er. Zenbatu, banaka hartu.

Aztergaia: bat-banatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bat-bana, bat-banatzen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zenbatu, banaka hartu.

bat-banazka
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, bat-banazka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bat-banaka].

Aztergaia: bat-banazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bat-banaka (hau aski dela dio J-L. Davantek, Iparraldean gaur -zka formakoa ageri den arren).

bat-batean
adb. Aldez aurretiko ezer gabe, prestaketarik gabe. Bat-batean gertatua. Bat-batean hil zen. Bat-batean eten da bizion hots hori. Auzi hori bat-batean eta behin betiko erabaki uste dutenen iritzia.
Loturak

Aztergaia: bat-batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "bapatean [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [E302]: Bat-batean/bapatean, batik bat/batipat bikoteek ez al dute trataera berbera merezi?" (1994-07-22)

bat-bateko
adj. Bat-batean gertatzen dena. Bat-bateko bertsoak. Bat-bateko ekaitza. Ni ez naiz bertso-jartzailea, bat-bateko bertsolaria baizik.
Loturak

Aztergaia: bat-bateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bat-batekotasun
iz. Bat-batekoa denaren nolakotasuna. Gertaeren bat-batekotasuna.
Loturak

Aztergaia: bat-batekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bat-batera
1 adb. Bat-batean. Gutxien uste zuela, poz-atsegin guztiak bat-batera atsekabetu zitzaizkion.
2 adb. Aldi berean. Erantzun zioten laurek bat-batera.
Loturak

Aztergaia: bat-batera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 bat-batean. 2 aldi berean.

bat-batez
adb. g. er. Bat-batean.
Loturak

Aztergaia: bat-batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bat-batean (hau da hobestekoa).

bat-egite
iz. Batzea. Ezkontzako bat-egite santua urratzen.

Aztergaia: bat-egite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bata bestearen gainka
adb. Elkarren gainean. Bata bestearen gainka, lotsagabetzen dira uhinak elkar lehertzez aspertu gabe.
bataiarazi, bataiaraz, bataiarazten
du ad. Bataiatzera behartu. Sinetsi eta bere burua bataiarazten duena salbatuko da.

Aztergaia: bataiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bataiarazi, bataiaraz, bataiarazten. du ad.

bataiarri
iz. Bataioa hartzeko, elizetan egoten den ontzi handi oinduna, gehienetan harrizkoa. Ik. ponte. Haurra bataiarrira ekartzen dutenak.

Aztergaia: bataiarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bataiatu, bataia, bataiatzen
1 du ad. Bataioko sakramentua eman. Herriko elizan bataiatu zuten. Bataiatzeko ura. Bataiatua ez dagoen gizon edo emakumea. Bataiatu gabe hiltzen direnak. Zortzi hazpandar seme-alaba bataiatu baitira ohore handitan.
2 du ad. Zerbaiti izena eman. Horregatik bataiatu dute "Euskal Eskola" izenaz.
3 du ad. lgart. Edariei, bereziki esneari eta ardoari, ura bota. Apaiza ez haiz baina halere bataiatzea gogoko, nik edan dudan ur zikin horrek ez zeukan ardo asko. Kalera eramaten ditugula arrautza erdi lokatuak, nolabaiteko jangaiak eta esneak bataiatuak.

Aztergaia: bataiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bataiatu, bateiatu

Euskaltzaindiaren Arauak

bataiatu, bataia, bataiatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Iparraldean eta Hegoaldean hedatuena da

bataiatu hobetsi da zerrendak eskaini dituen bien artean, hedatuena baita, eta Iparraldean onartzeko modukoa (ez dago, beraz, bateiatu sartu beharrik)

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bataiatu, bataia, bataiatzen

bataiatugabe
adj./iz. Bataiaturik ez dagoena. Haur bataiatugabea. Haurren linboa, bataiatugabeen haurtegia.

Aztergaia: bataiatugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BATAIATU GABE. No bautizado. v. bataiatzaka. Bataiatu gabeen errenkurak. EZ Man I 130. Ill dezu zeure etsaia edo aur bateatugabea bekatua esatltzerren? Mg CC 129. Sein batiatu bagia. Mg CO 188. Zeren bataiatu gabea ez da Sakramentu au artzeko gai. AA I 538. Bataiatu gabea zaude? Ag G 317. Beraz, guk ere anai bataia gabea ezagutuko yuagu. Or QA 99. Aurren linboa, bataiagabeen aurtegia. Ib. 53.

bataiatu gabe 7: Aizu 2, Berria 3, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bataiatu gabe 11: Unai Elorriaga 2, Iñaki Segurola, Iñaki Mendiguren, Karlos Zabala, Xabier Olarra, Joan Mari Irigoien, Patxi Ezkiaga, Koldo Izagirre, Gotzon Garate, Antton Olano.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sarrera gisa eta lotuta jasotzekoa beste -gabe bukaeradun adjektibo batzuk bezala.

bataiatzaile
iz. Bataiatzen duen pertsona. Joan Bataiatzailea. Bataioan ura isurtzen du bataiatzaileak haurraren buru gainera.

Aztergaia: bataiatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bautismo iz. Zah. h. bataio; bautista iz. h. bataiatzaile; bautizatu, bautiza, bautizatzen. du ad. h. bataiatu. bautismo, bautista, bautizatu: bataio, bataiatu eta bataiatzaile ez dira h-rekin jarri behar, e banarekin baizik, berauek baitira, zalantzarik gabe, batasunerako forma kanoniko egokienak, eta ez espainolak".

 - [E116]: "Nik ere nahi nuke gauzak hola izatea, baina ez dira. OEHn orrialde erdi bat dago bautismo sarreraren adibideekin beterik. Ezin da inola ere 'e.' jarri hor, orain arteko prozedura guztiak hankaz goiti bota nahi ez baditugu behintzat. Lantaldearen proposamena bere horretan utziko nuke zalantza izpirik gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): "OK nirea".

bataiatze
iz. bataiatu aditzari dagokion ekintza.

Aztergaia: bataiatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

bataila
iz. Gudua.

Aztergaia: bataila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gudu, bataila

Euskaltzaindiaren Arauak

h. gudu.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-il-/-ll- (tradizioko erabileretan ez -il- soilik ageri: ik. OEH)

batailoi
iz. Komandante bat buru duen gudari talde egituratua. Infanteria batailoia. Erregimentu bat osatzen duten batailoiak.

Aztergaia: batailoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "berba hau ez nuke sartuko eta lehen arropa-hiztegirako aipaturikoa egin (talde bat sortu proposamenduak egiteko)" (1995-01-10)

bataio
1 iz. Elizaren sakramentuetako lehena, hartzailea kristau egiten duena. Bataio izena. Bataio liburua. Bataioko sakramentu santua.
2 iz. Bataioa hartzen den elizkizuna. Bataio ondoko oturuntza.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bataio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (2009-06-26) ezkontza(-)agiri formakoa onartu da, eta ezkontza sarrerako azpisarrera gisa jasoko da. Jaso egingo dira, zein bere lekuan, beste azpisarrera hauek ere: bataio(-)agiri, jaiotza(-)agiri.

bataio agiri, bataio-agiri
iz. Elizbarrutiko Artxiboetara jo dezakezu bataio agiria lortzeko.
bataioa hartu
du ad.-lok. Bataioa hartu eta lehen jaunartzea egin, hori bizitzan behin bakarrik egiten da. Bataioa hartu behar duenak kristau ona izan behar du, ezta? Bataiorik ezin hartu duenari gogozko bataioak balio dion antzera.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bataioa hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bataiotegi
iz. Elizan, pontea dagoen tokia edo kapera; eliza bati atxikiriko eraikin ponteduna, bataioko sakramentua emateko erabiltzen zena. Han dago oraindik ere, Azpeitiko eliza nagusiaren bataiotegian, San Ignazio bataiatua izan zen pontea, zurezko taparekin estalita.

Aztergaia: bataiotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bataiategi iz. g.er. nik ez nioke g.er. jarriko, erdarazko baptisterio-ri ipintzen ez zaion arrazoi berberagatik, hots, maiztasun txikiko hitza delako'.

 - [E116]: 'nik ere gauza bera egingo nuke. Bere horretan emango nuke, markarik jarri gabe'

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'bataiotegi iz.'.

batak
Batzuk. (besteak-en aurrez aurre). Batak eta besteak hasi ziren edaten.
Loturak

Aztergaia: batak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

testuinguruko besteak-i kontrajarria erabiltzen da; adib., batak eta besteak hasi ziren edaten.

Forma baten adiera(k)

batzuk.

batan
iz. g. er. Astamenda.

Aztergaia: batan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. menda / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

menda.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'batan iz. g.er. 'menda''.

 - [E208]: 'batan: ez da menda, menda mota iletsu bat baizik. Bestalde, Bizkaian behintzat ez da gutxi erabilia, eta erdaraz ere halaxe esaten zaio Bilbo alde osoan, gutxienez'.

 - [E116]: 'Oso lekuko gutxi ditu (zerbait OEHn, eta errestorik ere ez datu base berriagoetan), baina hori normala da, hala gertatzen baita holakoekin. Konpontzeko modua izango litzateke izen latinoa jartzea ondoan, baina nik ez dakit zein den'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'batan iz. g.er. (menda mota bat) Mentha rotundifolia esp.'.

batarazi, bataraz, batarazten
du ad. Batzera behartu. Batarazi zituen Frantziako Erresuma handi hartan aurki ahal zitezkeen soldadurik hoberenak.

Aztergaia: batarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batarazi , bataraz, batarazten. du ad.

batasun
1 iz. Bat denaren edo baturik dagoenaren nolakotasuna edo egoera. Jainkoaren batasun eta hirutasuna. Batasuna eta aniztasuna. Euskal Herria batasun gisa harturik. Denbora batasuna eta leku batasuna.
2 iz. Batzea, bateratzea. Euskararen batasuna lortzeko. Batasun saioak. Euskaltzaindiak proposatutako batasun bidea.
3 iz. Elkartea; elkartzea. Han-hemenka arrantzale batasun batzuk badira eginak. U.N.R. batasun berriak irabazi du bozetan. Harekin antzinago egindako batasun edo elkar-hartzea eta egin zizkion promesak berritu nahi zituen.

Aztergaia: batasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batata
1 iz. Landare belarkara eta bizikorra, patatarenaren antzera, tuberkulu handi, irintsu eta gozoak ematen dituena (Ipomoea batatas).
2 iz. Landare horren tuberkulua, jateko ona. Parisen eta beste leku askotan jaten dute batata mahairik onenetan.

Aztergaia: batata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: batata: Ipomoea batatas.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Ipomoea batatas.

batbedera
izord. Ipar. Bakoitza. Batbederak bere eskuz. Batbedera bere hizkuntzan baita ezagun nongo den.

Aztergaia: batbedera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. izord.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): batbedera Ipar. izord. gehituko da zerrendan.

bate
iz. kirol. Beisbolean eta beste zenbait jokotan, pilota jotzeko erabiltzen den makila, burualdea heldulekua baino lodiagoa duena. Kubatar guztiek amaren sabeletik atera orduko, batea eta pilota hartzen dituzte beisbolean jokatzeko.

Aztergaia: bate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu EEBS-OEH corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bate : HiztEn-LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bate : ElhHizt, EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bate / batte, bat formen ordainak: ElhHizt: bate; batear: bateaz jo // Casve FE: (outil) mailü // T-L LBF: (maillet) mailu; (jeu de paume) pala. Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): batte, bat; it (S. Carbonell): ez dugu aurkitu; ca (DCC): bat; en (Collins): bat; de (Langenscheidts): Baseball-schläger.

bate 1, EiTB.com (“Aurrekoetan gertatu bezala, Segurtasun Indarrek bateak eta gas negar-eragileak erabili dituzte, eta baita airera tiroak bota ere, hiriburuko erdialdean manifestaldian parte hartu nahi izan duten milaka lagunak sakabanatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bate 4: Berria 2 (“zazpi beisboleko bate”, “beisboleko bate batez atea behera bota ondoren”), Iñaki Mendiguren (“bludgerrak urruntzeko bate astunak zituztenak”), Pako Aristi (“beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bebil #mdash# beisbolean egiten dutenek erabiltzen dute, noski, testuetan jaso ez badugu ere; zaila dirudi beste forma batek ordezkatzea, baina aurrea hartu eta geure aldetik proposatu baino nahiago dugu oraingoz erabaki gabe uztea.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Baldintza minimoa betetzen du, erabileremua zehaztuko da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bate | F: Bebil. Bate: bate pala argiago liteke (Base-ball)'.

 - [E116]: 'Ez dut ulertzen ongi zer proposatzen duen TXPk, baina 'bate pala' ez dut ulertzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'kendu'.

batean
1 adb. Aldi berean. Ik. batera. Baietz ihardetsi zuten, hirurek batean. Eta horra hor egia, bertutea eta zoriona dena batean. Ez dira batean ontzen sagar guztiak.
2 adb. Aldi berean; elkarrekin. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Anaiarekin batean egindako lanak. Gurekin batean higitzen direla. Gurasoekin batean bizi da bere etxean. Ene alderakotzat obrekin batean erakutsi duzun borondate borondatetsua.
3 adb. -i eskerrak. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Frantziako ministroaren laguntzarekin batean. Zure laguntzarekin batean, bizi berri bati buruz abia nadin. Gure Jaunaren graziarekin batean.
4 adb. (-ekin atzizkia hartzen duen aditz izen baten eskuinean, 'aipatzen dena gertatu eta berehala' adierarekin). Eta hitz horiek esatearekin batean, harri batek azpian hartuta, zapaldu zuen. Bata etortzearekin batean joan da bestea.
Loturak

Aztergaia: batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: batean: gurasoekin batean bizi da bere etxean; bata etortzearekin batean joan da bestea.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): sarrera kendu da. Baita baten bat, batera, bateratsu, batetik, batez ere sarrerak ere.

batek (ba)daki
auskalo-ren baliokidea den esapidea. Ik. batek jakin. Batek badaki etorkizunak zer dakarkigun! Etena egin zuen orduan, batek daki zergatik. Mutil txikitxoak zirela erne zen euren artean gorrotoa; zertatik?, batek badaki!
batek jakin
auskalo-ren baliokidea den esapidea. Ik. batek (ba)daki. Lehenbailehen aurkitzea hobe; batek jakin noraino irits zitekeen!
bateko
1 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, irudi bakarra duena. Erregeak eta batekoak. Bateko urrea eta bateko bastoia. Bateko pika.
2 iz. mat. 1 zenbakia. Bost zifrako zenbat zenbaki desberdin idatz daitezke hiru batekorekin eta bi zerorekin?

Aztergaia: bateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bateko urre, Etxba Eib (“Kartak bere ordenamentu naturalean geratzen ziren, bateko urrearekin hasirik eta errege bastoarekin buka”); bateko kopa, Kk Ab II (“Bai kartetako "bateko bastua", "bateko kopia", ta orren antzera, ezta?”); bateko basto (cf. supra).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bateko (eta bateko urrea): A Aezk (“Errege bezpera-gabean etxekoen artean botatzen tuzte kartak: gizonendako errege urrea, emaztekiendako bateko urrea”), SGarm Historia triste bat (“Errege, hiruko, bateko, zaldun: sei denera! Eskua luzatzen has bedi irabazirik balu bezela”, “Bateko... biko... errege... eta... zaaaldunnn!”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bateko: HiztEn (joko-kartetan, palo bakoitzeko lehena), LurE (karta jokoan, irudi bakoitzeko lehen zenbakia).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

bateko: ElhHizt (dado eta kartetan as), HiruMila (el as en los naipes), EskolaHE (karta jokoan, irudi bakoitzeko lehen zenbakia), EuskHizt (joko kartetan, sail bakoitzeko lehen zenbakia).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: bateko (bateko urrea); ElhHizt: batekoa; HiruMila: bateko (bateko urrea).

Erdaretako formak

es (RAE): as; it (S. Carbonell): asso; fr (DLLF): as; en (Collins): ace; de (Langenscheidts): As.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: bateko urrea.

Ik. "bateko izlag. / iz. Joko kartetan, sail bakoitzeko lehen zenbakia. Erregeak eta batekoak. Bateko urrea eta bateko bastoia".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bateko pika adibidea eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: Bi karta-sortetako sail bakoitzeko adibide bat aipatuko da: bateko urrea, bateko pika; biko kopa, biko hirusta; hiruko ezpata, hiruko bihotza; lauko bastoia, lauko diamantea, etab.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"bateko urrea"

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): bateko iz.: bateko urrea, bateko pika.

bateko... besteko...
Alde batetik... bestetik...; batzuetan... beste batzuetan... Bateko lana, besteko eguraldia, beti aurkitu ohi du ez agertzeko aitzakia.
Loturak

Aztergaia: bateko... besteko...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. besteko 2.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bateko lana, besteko eguraldia, beti aurkitu ohi du ez agertzeko aitzakia.

batekoz beste
adb. Oker; behar ez den bezala. Beldurrak zentzumenak nahasi egiten ditu eta gauzak batekoz beste agerrarazten.

Aztergaia: batekoz beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

batekoz(-)beste 6, Berron Kijote ("Dan-dana baieztu zuan bizarlariak, eta ontzat eman, eta oso ongi erabakia zerizkion; aiñ kristau zintzo bait-zerizkion apaizari, eta aiñ egizale, munduko ondasun guztiengatik batekoz beste esango ez zuana", "Esazu zarkurea Don Kijotek berriz, auntzaiak batekoz-beste itzak aldatzen zituala ezin-eramanaz", "Batekoz-beste egon naiz orain arte, Don Kijotek erantzun, ziñetan uste nuan gaztelua zala ta ez exkaxa gaiñera; baiña benta-etxea bada ta ez gaztelua", "Ara, beldurraren ondoretatik bat ori duk, zentzumenak naastu egiten dituala eta gauzak batekoz-beste agerrarazten dituala", "Batekoz-beste aldatze ori, ori bezelatsu egin lezake nere etsai jakintsu lapurrak", "Alabaiña, batekoz-beste gertatu zitzaion bere nagusiari; bereala ta bizi-bizi gogoratu zitzaion, bere liburetako burrukaizunen bat zana uraxe") // Ik. OEH argitaratuan gainera batekoz beste(ra) AS: Gte Erd (G-azp, AN-gip: "Gauza guztiak aldrebes egiten ditu [...] batekoz bestera"; G-azp: "Ez du euskara menperatzen, [...] orrek batekoz bestera itz egiten du"); G-Azp ("Ori ere bada ba, gauza batekoz beste esan bear!" 'una cosa por otra').

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

batekoz beste (eta batakoz beste) 'batez beste' adierako 4: L. Dorronsoro 2 ("Kautxo-zatixkak #mdash#batakoz beste 0,3-tik 0,5 / 1.000 milimetroko zerzena dute#mdash# bata-besteari lotzen zaizkio", "Biztanle bakoitzak, urtean, 50 kilo kontserbaki jaten du, batakoz beste, Estadu Alkartuetan"), Habe 1990 eta 1992 2 ("Batekoz beste 172'5 mg kolesterol dute, eta nexkek 174'8 mg", eta azalpen batean: "Bataz beste: Batenaz beste, batekoz beste: De promedio"); batekoz-beste(ko) 'batetik bestera' adierako 2, M. Ugarte ("Alaere ordea, gabeko orduetan oe-zuria bigunago izaki, edo-ta iñorekin txar egin nai ezak, agian eskupekoek pozturik, ikuspegia batekoz-beste aldatzera oituek bai zeuden, ta zuzmurrak-zuzmur, batzuek eta besteek leenetan zirauen", "Arteraiñoan oitu ez bezela, gabeko ordu astunenak, sarritan gau-giro makurrari aurpegi emanaz, utsean-putzean egon bearrak gogaituek noski, katu eiztaria sagu gose bezelatsu zebiltzan batekoz-besteko, edozein ordutan, eta edonori atzamarrak botatzeko amorruz"); batekoz bestera 'alderantziz' adierako 2: I. Azkune ("Iaz ikusi ahal izan genituen eta, egia esan, kasta-faltarik ez zaie inondik ageri: batekoz bestera baizik"), Elhuyar ("Batzuetan makina hau batekoz bestera erabiltzen da"); batekoz besterako 'alderantzizkoa' adierako 1, J. Arostegi ("Zaarren eta sasoiko kristauen pentsakera: [...]. Gazteen pentsakera: Batekoz besterakoa da. Odola irakiten dauka gazteak; berez da Iraultzaille").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

batekoz beste : DFrec 1 (ZArg: "Badirudi etorkiñak zer-ikusi handia izan dutela batekoz beste"); batekoz bestera : DFrec 2 (La Voz de España: "batekoz bestera gora ta gora beti", "batekoz bestera da au egitazko bertsozale oneri atsegin...") // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

oker; behar ez den bezala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Nik batekoz bestera esango nuke" (Basarri). Badirudi alderantziz esan nahi duela. Ikus Orotarikoan ere" (2003-05-15)

batel
iz. Arraunontzi txikia, bereziki lau arraunlarik eta lemazainak eramaten dutena. Batel zapal batean. Batel estropadak.

Aztergaia: batel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
batelari
iz. Bateleko arraunlaria. Gutxienez XVI. eta XX. mendeen artean, emakume batelariak izan dira badiako uretan.

Aztergaia: batelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero

baten bat
Norbait. (Izenordain gisa). Ik. bat edo bat. Txantxetan ari garela-edo pentsa dezake baten batek. Hainbesteren artean baten bat buru gogorra izatea ez da horren miragarria.
Loturak

Aztergaia: baten bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
baten batzuk
g. er. Batzuen batzuk.
Loturak

Aztergaia: baten batzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

batzuen batzuk (hau da hobestekoa).

bateo
adb. naf. Batean, batera. Nirekin bateo, hari ere piztu zitzaion bihotzean euskararen alderako maitasuna.

Aztergaia: bateo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

batean, batera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

nirekin bateo.

batera
1 adb. Aldi berean; elkarrekin. Ik. batean. Guztiak batera berriketan. Guztiek batera oihu egin zuten. Batera heldu ziren. Ikasle guztiak batera bildu zituzten. Txalupa guztiek dakarten arraina batera saltzen zaie mandazainei. Batzuetan batera eta besteetan aldizka. Ez ditu batera erabiltzen. Baina mihia eta bihotza ez zebilzkion batera.
2 adb. -ekin batean. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Nirekin batera doa nire itzala. Beste askorekin batera esango lukeenez. Zu iristearekin batera abiatuko naiz.
3 (-z atzizkia daraman aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Hau esanaz batera hasi zen dantzan.
Loturak

Aztergaia: batera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: guztiek batera oihu egin zuten; nirekin batera doa nire itzala; zu iristearekin batera abiatuko naiz.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

elkarrekin, une berean

batera eta bestera
adb. Alde batera eta bestera. Ik. batetik bestera. Batera eta bestera begiratzen dute eta burua goratzen dute. Umea, beroaren beroz, arterik hartu ezinik, batera eta bestera, ohean zebilen.

Aztergaia: batera eta bestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1998-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan BATERA ETA BESTERA

adib: (s.u. arte2) artea(k) hartu Batez ere Bizk. Lasaitu, trankildu. Arteak hartu ezinik. Umea, beroaren beroz, arterik hartu ezinik, batera eta bestera ohean zebilen. || begiraka adb. Begira, begiratuz. Meza entzun beharrean, batera eta bestera begiraka. || (s.u. bihar) bihartik adb. Bihartik hasiko dira poliziakideak batera eta bestera. Bihartik aurrera ez da ez koiperik, ez gurinik, ez margarinarik izango. Bihartik hilaren 16ra bitartean.

batera eta bestera 343: Ortzadar 2, Deia 10, Elhuyar 2, Elkar 3, Consumer 3, HABE, Berria 120, EiTB 142, Jakin 3, Karmel 2, Argia 32, Laneki, Erlea 8, DiarioVasco 14.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

batera eta bestera 502: Berria, Oskar Arana, Fernando Morillo, Anton Garikano, Xabier Olarra, Fernando Rey, Joxemari Iturralde, Asisko Frantzizko, Irene Aldasoro, Austin Otsoa, Lopez de Arana, Oskar Arana, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi, Josu Zabaleta, Bernardo Atxaga, Txillardegi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bat sarreran.

batera etorri
Bat etorri; ados jarri. Denean batera datoz.

Aztergaia: batera etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean egindako bilaketa arin batek emanak: batera etorri 13 ager.: B 1 (A BGuzur), G 12 (Mb IArg 2, Ag G 2, Ldi IL 3, NEtx LBB 2, Uzt Sas, Berron Kijote 2); bateratasun G 2 (Zait Plat).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

batera etorri 11: G 5 (Berron in Kardaberaz Bazkuna, Umandi, Zait 2, Goiz-Argi 1969), EB 6 (J. Azurmendi, X. Kintana, Hezi-Ice, J.A. Irigarai, R. Arrue, Egin 1980); bateragarri EB 19 (Elhuyar 11, UEUko Fisika Saila, J. Ortiz de Urbina 2, Arrasateko Eskola Politeknikoa, Noman 3, GAO 1990) eta ezbateragarri EB 2 (EHAA 1990); bateragarritasun EB 5 (Elhuyar); bateragile 4 (EGA. 1984 eta 1985eko azterketak, Elhuyar, Egin 1977, La Voz de Euskadi 1984); bateraketa EB 1 (EHAA 1990); bateraki EB 3 (Saioka 7. Gizarte arloa 2, B. Kapanaga); baterako EB 5 (B. Otaegi, K. Fernandez 3, Euskararen liburu zuria); baterakoi EB 7 (M. Arrieta, J. Zumalabe, Oihenart taldea, UZEI 3, Egin 1980); baterakotasun EB 1 (E.J. Hasierako zikloa orientabideak); baterakunde EB 9 (EHAA 1988; horietan baterakunde-egitura, euskal baterakunde, kirol-baterakunde, lurralde-baterakunde); baterakuntza EB 7 (E. Etxezarreta, E.J. 1984/85 Ikasturtea, K. Altonaga, A. Diaz de Lezana, Txelis, UZEI eta baterakuntza bide); baterapen G 3 (J. Gaztañaga); bateratasun 11: G 1 (Or in Euzko Gogoa 1951), EB 10 (T. Peillen, J. Agirre, G. Nazabal, Alderdi komunistaren manifestua 2, Eustat, G. Nazabal, UZEI, Elgoibarko Euskara Mintegia, B. Huici).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

batera etorri : DFrec 3, AB38 1, Euskalterm 1 ("prezioan batera etorri"); bateragarri : DFrec 1, AB38 3, HiztEn (1 beste batekin bat egin dezakeena. 2 Izaki batean beste ezaugarri batekin batera gerta daitekeen ezaugarria. 3 Beste ordenadore batekiko, harentzako idatzitako programak itzulpen edo berridazketarik gabe exekuta ditzakeen ordenadorea), Euskalterm 9; bateragarritasun : HiztEn, Euskalterm 8; bateragarritze : Euskalterm 1; bateragile : DFrec 13 (eta bateragille behin), AB38 1; baterako : AB50 1; baterakoi : DFrec 14, AB50 5, Euskalterm 8 (2 unitario sinonimoarekin); baterakunde : AB50 22; baterakundetu : AB50 1; baterakundetza : AB50 1; baterakundezko : AB50 2; baterakuntza : DFrec 1, AB50 6, Euskalterm 12 (1 finkapen sinonimoarekin); bateratasun : DFrec 4, AB38 2; bateratasun : DFrec 4, AB38 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: batera etorri : EuskHizt (batera ASko adib. gisa: "Denean batera datoz"), Lur EF/FE (AS: coïncider), PMuj DVC (kin bat (batera) etorri: estar de acuerdo, convenir, concordar; ortan batera datoz biak: los dos convienen en ello; ortan batera gatoz: estamos conforme en eso; batera ez etorri: no concordar, discordar, disentir, estar en desacurdo; batera etorri: jugar, hacer juego con, convenir con; beltza ez dator batera zuriarekin: el color negro no hace juego (no juega) con el blanco); bateragarri : HiruMila (1 compatible. 2 confluyente. 3 hermanable), ElhHizt (1 compatible. 2 (Inform.) compatible), Lur EG/CE eta EF/FE (compatible), Casve EF (compatible), PMuj DVC (1 asociable. 2 identificable, reducible a una cosa. 3 convergente. 4 conciliable); bateragarritasun : HiruMila (compatibilidad), ElhHizt (compatibilidad); baterako : ElhHizt (izlag.; conjunto), PMuj DVC (1 sincrónico. 2 baterako bideak: caminos convergentes, etab. 3 (iz.) coincidencia); baterakoi : PMuj DVC (1 centralista. 2 unitario); baterakoitasun : PMuj DVC (unitarismo); baterakuntza : HiruMila (1 unión. 2 sincronización), ElhHizt (consolidación); bateratasun : HiruMila (concordancia), ElhHizt (1 convergencia. 2 simultaneidad), PMuj DVC (1 coincidencia. 2 convergencia). Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

etorri: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

bat etorri; ados jarri.

bateraezin
adj. Ezin bateratuzkoa, beste pertsona edo gauza batekin, aldi berean eta arazorik gabe izan, gerta edo egin ezin daitekeena. Ik. elkarrezin. Bai, herritarrok, bai; erlijioa eta sistema askea bateraezinak dira, badakizue hori. Bestela esanda: gertatzen ari diren aldaketak eta Frantziskoren jatorrizko idealak ez dira bateraezinak. Alderdiko estatutuen arabera bateraezinak baitira bi kargu horiek. Beren artean bateraezinak diren hainbat sistema eta teknologia bilduz.

Aztergaia: bateraezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bateraezin 66: Unai Brea, Mikel Zurbano, Aingeru Epaltza, Daniel Udalaitz 2, Gorka Bereziartua, Saioa Ruiz 2, Patxi Baztarrika, Joseba Ganboa 2, Ekain Rojo, Mikel Carramiñana 3, Andres Urrutia, Inazio Agirre, Berria 11, Oihana Elduaien 2, Ekaitz Goienetxea, Jon Sudupe, Pello Urzelai 2, Leire Ventas, Bixente Serrano, Edurne Begiristain, Antton Azkargorta, Ibai Maruri 2, Joxerra Senar 2, Xan Harriague 2, Carmen Gisasola, Irune Lasa 2, Maite Asensio, Xabier Lopetegi 2, Imanol Murua, Jenofa Berhokoirigoin, Ixiar Zubiaurre 2, Ainhoa Sarasola, EiTB.com 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bateraezin 127: Berria 66, Iñaki Mendiguren 10, Xabier Arregi 8, Iñaki Heras 7, Filosofiako Gida 5, Juan Garzia 4, Amaia Lizarralde 2, Luis Elberdin 2, Andres Urrutia 2, Karlos Linazasoro 2, Iñaki Iñurrieta 2, Piarres Xarriton 2, Iñigo Aranbarri, Elizen arteko Biblia, Aingeru Epaltza, Imanol Unzurrunzaga, Asisko Frantzizko, Juan Martin Elexpuru, Xabier Paya, Joxerra Garzia, Jon Alonso, Mirentxu Larrañaga, Arantxa Iturbe, Isabel Arrigain, Xabier Kintana, Migel Angel Mintegi, Bego Montorio.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.3.b): "Loturik idaztekoak [dira (...)] aldagaitz moduko izaera-elkarteak (aditz-erro + izenondo): (...) bateraezin".

Ongi eratua da

forma berri-egokia.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ongi eratua da

ongi eratua da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): bateraezin

bateraezintasun
1 iz. Bateratzeko ezintasuna; bateraezina denaren nolakotasuna. Bi gurari hauen bateraezintasuna argi eta garbi geratu zen 1821ean, biak aldi berean gauzatzen saiatu zirenean greziarrak. Familiaren eta lanaren arteko bateraezintasuna berraztertzeko.
2 iz. Admin. Jarduera edo kargu jakin batean aritzeko edo jarduera edo kargu bi edo gehiagotan aldi berean aritzeko legezko ezintasuna. Bateraezintasunik ez legoke, hala ere, Europako legebiltzarkide izatearen eta alderdiko lehendakari izaten jarraitzearen artean. Kargu publikoaren eta negozio pribatuen bateraezintasun legea onartu dute aste honetan.

Aztergaia: bateraezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bateraezintasun 22: Daniel Udalaitz, Angel Erro, Oskar Epelde, Berria 4, Edurne Begiristain, Joxerra Bustillo, Arantxa Elizegi 2, Mikel Peruarena 2, EiTB.com 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bateraezintasun 38: Berria 12, Xabier Arregi 8, Andres Urrutia 6, Xabier Olarra 3, Koro Navarro 2, Xabier Kintana 2, Iñaki Mendiguren, Imanol Zurutuza, Iñaki Iñurrieta, Irene Aldasoro, Luis Elberdin.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: incompatibilidad.

Ongi eratua da

ongi eratua da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): bateraezintasun

bateragarri
adj. Batera daitekeena, beste pertsona edo gauza batekin, aldi berean eta arazorik gabe izan, gerta edo egin daitekeena. Kontseiluak uste du, ordea, bi lanek bateragarri eta gainera osagarri izan behar dutela. Beste 17,5 milioi euro, lana eta familia bateragarri egiteko erabiliko dira. Don Karlos erregegaiari laguntzea eta euskal kultura bultzatzea bateragarriak ziren XX. mende hasieran. Windowsen zerbitzari eta ordenagailuekin bateragarriak izateko, haren interfazeari buruzko informazioa beharko lukete zerbitzari eta ordenagailu lehiakideek.

Aztergaia: bateragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bateragarri 160: Uxue Alberdi, Unai Brea, Estitxu Eizagirre 3, Xabier Letona, Nagore Irazustabarrena, Onintza Irureta, Allande Sokarros 2, Iñigo Urkullu, Mikel Carramiñana 2, Ekain Rojo, Berria 15, Edurne Begiristain 2, Naiara Elola 2, Mikel Ayerbe, Gontzal Agote, Ainara Arratibel 5, Amaia Alvarez, Ekaitz Agirre, Xabier Uria, Joseba Azkarraga, Eihartze Aramendia 2, Elixabet Epelde, Mikel Illarregi, Izaskun Moyua, Pello Urzelai, Naiara Arregi, Izaskun Beraza, Joxerra Senar 2, Eneko Bidegain, Ramon Balentziaga 2, Xabier Iragorri, Edu Lartzanguren, Imanol Magro, Aizpea Amas, Alberto Barandiaran, Aitor Renteria, Irune Lasa, Jon Mikel Larrañaga, Anjel Lertxundi, etab.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bateragarri 227: Berria 178, Iñaki Heras 13, Xabier Arregi 5, Andres Urrutia 3, Rafa Egiguren 2, Amaia Lizarralde 2, Juan Garzia 3, Iñaki Mendiguren 2, Filosofiako Gida 2, Urtzi Urrutikoetxea, Anjel Lertxundi, Xabier Olarra, Ana Urkiza, Patxi Iturritegi, Aingeru Epaltza, Irene Aldasoro, Luis Elberdin, Imanol Unzurrunzaga, Ibon Uribarri, Xabier Mendiguren Elizegi, Juan Martin Elexpuru, Jon Alonso, Arantxa Iturbe, Itziar Laka, Iñaki Arranz, Joseba Sarrionandia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma berria, hedatua; -garri atzizkiaren balio berriaren arabera, ongi eratua.

Ongi eratua da

ongi eratua da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): bateragarri

bateragarritasun
iz. Bateragarria denaren nolakotasuna, bateragarria izatea. Lanaren eta familia bizitzaren arteko bateragarritasuna. Karguen bateragarritasuna zehaztu eta gero, Legebiltzarreko presidenteak ofizialki iragarri zuen lehendakari berria aukeratzeko inbestidura eguna. Europako Batzordeak formatu ireki bat erabiltzea gomendatu zion Microsofti, programen arteko bateragarritasuna errazteko. Iragazkiaren eta erabilitako disolbatzailearen arteko bateragarritasun kimikoa egiaztatzeko.

Aztergaia: bateragarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bateragarritasun 19: Estitxu Eizagirre 3, Urko Apaolaza, Irune Berro, Igor Urrutikoetxea, Berria 2, Ainara Arratibel, Mikel Carramiñana, Jabi Asurmendi 2, Jakes Goikoetxea, Iker Aranburu, EiTB 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bateragarritasun 18: Berria 6, Xabier Arregi 5, Iñaki Heras 2, Itziar Laka 2, Irene Aldasoro, Xabier Olarra, Juan Garzia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): bateragarritasun

baterako
adj. Admin. Pertsona edo erakunde bik edo gehiagok batera parte hartzen dutena, batera egiten dutena edo elkarrekin dutena. Kontseilaria Ministerioak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak osatzen duten baterako batzordearen bileran egongo da gaur. Banakako aitorpena eta baterako aitorpena.

Aztergaia: baterako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1998-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

baterako 2, EiTB.com (“Ikus-entzunezko eta Zinegintzako Baterako Ekoizpenaren V. Foroa 2009ko irailaren 24an”, “baterako ekoizpenak sustatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: baterako 4, Berria (“Hegoaldeko baterako langabe kopurua urrian hazi egin zen arren, behera egin zuen Araban eta Nafarroan”), Nora Arbelbide (“Baterako aldarrikapenak ez dira prefetaren gustuko”), Amaia Lizarralde (“Dagoeneko jakin badakigu globalizazioaren fenomenoarekin baterako eraldaketa-sistema konplexu bat badela”), Anjel Lertxundi (“Atalka argitaratutako kronika haiek, osatuta eta orraztuta, liburu euskarrian eskaintzen dizkizugu orain, Alberdaniak eta BERRIAk baterako argitalpenean”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Tradizioak baztertu duen forma

hedatu gabea da.

bateratasun
iz. Batasuna (nolakotasuna, egoera edo ekintza). Ik. kohesio; sinkronizazio. Abesbatzako abeslariek bateratasun ia sakratua lortu zuten saioaren une guztietan.

Aztergaia: bateratasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bateratasun 12: Xabier Letona 2, Mikel Asurmendi, Akaitz Mendoza 4, Ainara Rodriguez, Ariane Kamio, Mikel Ayerbe, EiTB.com 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bateratasun 35: Berria 18, Herria, Ibon Uribarri 7, Iñaki Heras 3, Pello Salaburu 2, Josu Zabaleta, Ana Urkiza, Pako Aristi, Mikel Hernandez Abaitua.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da, eta erabilia.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

forma berri finkatu gabea.

bateratsu
adb. Ia batera. Biek bateratsu erantzun zuten. Haur eta gazteei euskaraz irakasten baldin bazaie, premiazkoa da guztiei batera edo bateratsu irakastea.
Loturak

Aztergaia: bateratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu bidez osaturiko zein eratorri jasoko da?

bateratu, batera/bateratu, bateratzen
1 da/du ad. Batu. Jainkoa baitan bateratzeko. Gau aldera familia bateratzen denean.
2 da/du ad. Gauza desberdinak gisa bereko bihurtu, bat etorrarazi. Helburuak bateratu. Irizpideak bateratzeko. Hizkuntza idatzia bateratu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Euskal Herriaren irudi orokor eta bateratua lortu eta hedatu behar baitugu.

Aztergaia: bateratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bateratu, batera, bateratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bateratu, batera, bateratzen

bateratzaile
adj./iz. Bateratzen duena. Ekimenaren izaera bateratzaile eta zabala kontuan izan zen.

Aztergaia: bateratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bateratze
iz. Batzea; gauza desberdinak gisa bereko bihurtzea, bat etorraraztea. Bateratze batzordea. Bateratze prozesua.

Aztergaia: bateratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batere
1 Erabateko gabezia adierazten duen hitza. (Ezezko esaldietan erabiltzen da; izen bati dagokionean, ezkerrean edo eskuinean joan daiteke eta izenak -ik atzizkia hartzen du). Ik. bat ere; ale 5; bihi 3. Ez zidan batere pozik eman. Ez nuen batere asmorik zuei ezer eskatzeko. Batere atsekaberik hartu gabe. Eta haurrek ez dakitela euskararik batere? Baina handik ez dut ukan probetxurik batere.
2 (Adjektibo, adizlagun edo aditz bati dagokionean, adizlagun gisa erabiltzen da). Ez da batere egokia. Ez zuela batere ongi aditu. Ez dira horretaz batere baliatzen. Buruzagi izateak ez zuen batere harrotzen. Baina ez da batere harritzeko gauza. Ez da batere arretazko gauza. Garbitasuna batere lausotu gabe.
3 (Izenordain gisa). Beste guztiak, ikusten ditugunak eta ikusten ez ditugunak, batere ez ziren. Gu batere gabe geldi ez gaitezen. Oso diru gutxi botatzen zutela batzuek, eta besteek batere ez.
4 (Galde edo baldintza perpausetan). Ote da munduan batere halakorik? Batere gozorik edireten badiozu.

Aztergaia: batere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adb.: ez zidan batere pozik eman; ez da batere egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

maila-adb. (?), ezezko perpausetan: "ez zidan batere pozik eman"; "ez da batere egokia" (cf. bat ere)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez dut inongo arrazoi pisuzkorik ikusten berba bi horiek batera idazteko" (1995-01-10)

 - [K104]:  Ez dago batere ongi / Bat (bera) ere ez dago ongi" (1994-06-28)

bateria
1 iz. Artilleria-piezen multzoa; pieza horiek kokatzeko babeslekua. Mendian idatzi zuen Txillardegik Leturiaren egunkari ezkutua, Cabo Priorrera begira zegoen bateria militar batean.
2 iz. Artilleria saileko unitatea, kapitain baten agindupean aritzen dena. Normalean, 40-55 urte arteko soldaduek osatzen zituzten bunkerretako bateriak.
3 iz. Elektrizitatea metatzen duen tresna. 21 urte zituenetik autoen bateriak muntatzen lan egin zuen.
4 iz. Jazz, rock-and-roll eta kideko musika-taldeetan, hainbat perkusio-tresna biltzen dituen musika-instrumentua. Talde hauek ukitu bereziak eman zizkioten ordura arteko estiloari, batez ere bateriaren edota baxuaren laguntzaz.

Aztergaia: bateria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: baterian .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bateria jo
du ad.-lok. Zazpi urterekin hasi zen bateria jotzen. Kabul rock taldean bateria jotzen aritutakoa da Eñaut Balentziaga.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bateria jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bateria jotzaile, bateria-jotzaile
iz. Bateria jotzen duen pertsona. Bateria-jotzaileak makila bat galdu zuen piezaren erdian.
bateria kargatu
du ad.-lok. Energia hori gailu askoren bateria kargatzeko erabil daiteke. Bateria kargatu beharrik ez omen duen auto bat. Telefonoaren bateria kargatzeko gailu unibertsala sortu dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bateria kargatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

baterian
adb. Heg. Ibilgailuak aparkatzeko erez mintzatuz, bata bestearekiko paralelo. Baterian aparkatu.
Loturak

Aztergaia: baterian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BideSein: "Baterian: En batería"

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bateria sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

baterian aparkatu.

batetaratu, batetara/batetaratu, batetaratzen
da/du ad. Ipar. Bateratu. Belokeko fraide-etxean loratu eta osoki batetaratu dira ene Jainko eta euskal amodioak. 1793an bi eskualdeak berriz batetaratu zituzten eta hola moldatu Vaucluse izeneko departamendua.

Aztergaia: batetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

batetara(tu), batetaratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bateratu.

batetaratze
iz. Ipar. Bateratzea. Egun hauetan urrats on bat egin da batetaratze horri buruz.

Aztergaia: batetaratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

batetik bestera
adb. Leku batetik beste batera. Ik. batera eta bestera. Arabako probintzian batetik bestera jirabiran ibilirik. Haserretuta nenbilen, batetik bestera kexaka.

Aztergaia: batetik bestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

adib: alde1 1 iz. Gauza biren arteko desberdintasuna. Ik. desberdintasun. Alde handia dago batetik bestera. Bi produkturen arteko aldea. Kolorean dute alderik handiena. Gizonaren eta abereen artean dagoen aldea zertan datzan. Euskaldunak nahi dituztela elkarrengandik banandu, aldeak diren baino handiagoak eginez, leizeak sakonduz. Alde ederra (dago)! Alde ederreko kontua! || gelditu, geldi/gelditu, gelditzen 1 da/du ad. Higitzeari edo jarduteari utzi edo uztera behartu. Ik. geratu; geldiarazi. Esan zion itsasoari: isil hadi eta geldi hadi. Mandoa gelditu egin zen. Trena gelditu zuten. Gelditu egin zait erlojua. Batetik bestera zebilen gelditu gabe. Geldituko ez den mugimenduaren bila dabiltzanak. Gerla gelditu. || korrika1 adb. Gip. Lasterka. Korrika hasi nintzen, gero eta azkarrago. Eskaileretan gora korrika nindoala. Jendea batetik bestera korrika dabil oraindik. || oliatu, olia, oliatzen du ad. Oliadura eman. Ibili zen gau eta egun ospitale hartan, batetik bestera, konfesatzen bata, oliatzen bestea.

batetik bestera Aizu, ElCorreo, Deia, Elhuyar, Elkar, Consumer, Berria, EiTB, Euskaltzaindia, Jakin, Karmel, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

batetik bestera : Berria, Felipe Juaristi, Elizen arteko Biblia, Karlos Zabala, Lopez de Arana, Asisko Frantzizko, Agustin Otsoa, Xabier Olarra, Joxemari Iturralde, Joseba Sarrionandia, Josu Zabaleta, Jon Muñoz…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bat sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "batetik bestera | H: eraikuntza librea; batez bestean* e. batez beste. batetik bestera, batez bestean: sartzeko modukoak, ene aburuz".

 - [E116]: "nahi duzuena. Agian ez dute kalterik egingo".

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): "kendu".

batetik bestera aldea egon
da ad.-lok. Bi gauzaren artean desberdintasun nabaria izan. Norbaitek esango du alde handirik ez dagoela batetik bestera. Forma kontu hutsean ere, alde gehiegi dago batetik bestera.

Aztergaia: batetik bestera aldea egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BATETIK BESTERA b) De uno a otro, entre uno y otro (diferencia, etc.). Ah! Batetik bestera asko dijoa! Gure intenzioaren aldean arenak zer ikusi etzuen. Cb EBO 5. Kare-aitza izan arren, alde izugarria egon litekek batetik bestera. TxGarm BordaB 20. Norbaitek esango du alde aundirik ez dagoala batetik bestera. Insausti 14. Batetik bestera egoten da aldea. Batek arreta aundiz artzen du dana; beste batek erdizka; eta beste batek, belarri batetik sartu eta bestetik eskapatu. Albeniz 234. Forma-kontu hutsean ere, alde gehiegi dago batetik bestera. MIH 112.

LB: “Herri batetik bestera aldeak izango dira, herrien inplikazioa lortzeko asmoa baitu konpainiak” (Aizu), “Une hori heltzear dagoela, eredu aldaketarako prestatzen dituzte, alde nabaria baitago batetik bestera” (Berria); EPG: “Lehen begiratu batean, ez dago batetik bestera alde handirik, zuzenean edo zeharka, lagundu nahia bietan agertzen delako” (Berria), “Homelessak eta homelessak daude eta alde ederra dago batetik bestera” (Harkaitz Cano); ETC: “Zer alde dago batetik bestera? .” (Egunkaria)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: batetik bestera • entre ambos; norbaitek esango du alde handirik ez dagoela batetik bestera: alguien dirá que apenas hay diferencia entre ambos; Labayru: 0

Bestelakoak

[bat] batetik bestera 1 adb. Leku batetik beste batera. Ik. batera eta bestera. Arabako probintzian batetik bestera jirabiran ibilirik. Haserretuta nenbilen, batetik bestera kexaka. 2 adb. Gauza batetik beste batera. (Batez ere batetik bestera aldea egon eta kideko esapideetan erabiltzen da). Norbaitek esango du alde handirik ez dagoela batetik bestera. Forma kontu hutsean ere, alde gehiegi dago batetik bestera.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. batetik bestera 2 ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bat, alde eta egon sarreretan.

batetik... bestetik...
Ik. alde batetik... bestetik... Osasun ona batetik, ondasun aski bestetik; zer gehiago behar dut nik? Egiteko aspergarri xamarra, batetik, eta ezin baztertuzkoa, bestetik.
batez beste
adb. Erdiko kopurua harturik, batezbestekoa eginez. Batez beste urtean hamabost liburu irakurtzen ditut. Batez beste astean zenbat aldiz egin duen huts. Zaharragoak dira, batez beste, gurasoak irakasleak baino.

Aztergaia: batez beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bataz beste (AA I 149; Zab Gabon 109); bataz-beste (Ayerb EEs 1916, 31; Munita 66; Etxba Eib); batez bertze (Prop 1894, 114); batez beste ( Izt C 175; Sor Bar 56; Eguzk GizAuz 158; Akes Ipiñ 24; MIH 184. 230); batez-beste (Echta Jos 309; Ldi IL 118)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

batakoz beste (1: G); batanaz-beste (1: sg); bataz beste (25; B: 2; G: 2; EB: 16; sg: 5); bataz-beste (1: G); batazbeste (2: EB); batez beste (7; B: 1; G: 2; EB: 3; sg: 1); batez-beste (1: EB); batezbeste (12: EB); batezbestean (1: EB)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Grafiari dagokionez, marra soberan du. Batez beste idazkera behar du" (1994-07-21)

 - [E301]: batezbeste [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [I102]: nire ustez mugatu singularraren gainean eraikiriko formok dira hobestekoak, h.d., bataz beste, bataz besteko e.a. Ez da gero ustekabe hutsa bataz beste dioenak batez ere esatea, izan ere desberdinak direlako. Arazoa ez da forma hutsezkoa, gramatikazkoa baizik" (1995-01-10)

batez besteko
adj. Batezbestekoa eginez kalkulatzen dena. Ik. batezbesteko. Euskal Herriko biztanleen batez besteko diru sarrerak. Batez besteko kopurua.
Loturak

Aztergaia: batez besteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bataz besteko (45 ager.; EB: 41; sg: 4); bataz-besteko (ager. 1: EB); batazbesteko (12 ager.: EB); batez besteko (9 ager.: EB); batez-besteko (2 ager.: sg); batezbesteko (116 ager; EB: 110; sg: 6); batezbestekoz (ager. 1: EB); batezbestezko (ager. 1: EB)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

oinarria/eratorriak forma-banaketa nola egin erabaki gabe dago (cf. bat egin/bat-egite; parte hartu/partehartze)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "batezbesteko [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

batez ere
adb. Besteak baino areago, bereziki. Egunero, baina batez ere igandeetan. Batez ere gazteak. Etxeparek batez ere, baina Oihenartek ere bai.
Loturak

Aztergaia: batez ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

bat sarreran AS gisa arautua.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

batezbesteko
iz. Batezbesteko aritmetikoa. Ik. batez besteko. Gaur egun, giltzurrun-emaileen adinaren batezbestekoa 56 urtekoa da.
batezbesteko aritmetiko
iz. mat. Zenbakizko hainbat daturen batura datu kopuruaren artean zatitzearen emaitza. 2005-2006 ikasturteko etekin akademikoaren batezbesteko aritmetikoa 5,65ekoa izan zen.
batezbesteko geometriko
iz. mat. Zenbakizko n daturen biderketaren n-garren erroa. Batezbesteko geometrikoa hazkunde tasak kalkulatzeko erabili ohi da.
batgarren
ord. bat-en ordinala. (Hogeiren anizkoitzekin erabiltzen da, haien eskuinean). Hogeita batgarren kapitulua. Mila zazpiehun eta batgarren urtean.

Aztergaia: batgarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hogeita batgarren.

bati
iz. zub. zah. Pazientzia, etsipena.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Oren gaitz bati itzur dadina, ehuni.

Aztergaia: bati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bati egin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

bati egin
1 ad.-lok. Ipar. zah. Pazientzia hartu.
2 ad.-lok. Ipar. zah. Zerbait egiteko erabakia hartu.

Aztergaia: bati egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bati sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

batido
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, batido-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. irabiatu2].

Aztergaia: batido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

batitu 1 (Ud: "Arrautza oiek eman dizkate batitu edo nastuta, eskusa gabe gaxuak artu, gosiak txantxik eztuta").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

batidora : DFrec 1; AB50 4; Euskalterm 2 (irabiagailu sinonimoarekin batera); batitu : Euskalterm 1 (irabiatu sinonimoaren ondoan). Ez dugu aurkitu iturri-hiztegiotan: AB38, HiztEn, LurE. // 'batido, batir, batidora' itzuliak: AB38: malats "batido para la leche"; irabiatu "batir"; irabiagailu "batidora"; AB50: astindu. Euskaltermekoak arloka: Kiroletan lur zapaldu ("tierra batida"); Janarien arloan irabiatu ("batido", adib.: marrubizko irabiatu, txokolatezko irabiatu, etab.) eta irabiagailu ("batidora"); Industrian metalen mailukaketa ("batido de metales"), mailukatu ("batir (la chapa)"), irabiagailu ("batidor").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

batido, batidora, batitu ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal batido, -a ; battu, e, fouetté, e / batidor,-a ; batteur, bateusse, mixer, mixeur / batir, battre, fouetter, baratter, brouiller-en ordainak beste hiztegietan (hots: 'irabiatu', 'irabiaki' '(teknol.) mailukatu' adierakoak, alde batera utziz 'uxaldi (ehizakoa)' eta 'miaketa' (es 'batida'), adierakoak, eta gaztelaniazko batir aditzaren beste hauetakoak: 'garaitu', '(marka) hautsi', '(hegoak) astindu', 'miatu', 'bota, eraitsi', '-ri tiro egin', 'txanponak egin', 'borrokatu'): ElhHizt: irabiaki / irabiagailu / irabiatu, mailukatu (teknol.) // HiruMila: eragin (adj.), irabiatu (iz.), irabiaki ("bebida"), bide zapatu, bide ibili ("camino trillado"), burdina jo ("hierro batido") / irabiagailu / irabiatu, eragin // Lur EG/CE: irabiatu / malats, irabiagailu / irabiatu // Lur EF/FB: irabiatu / irabiagailu / irabiatu, jo, eragin, makilatu // XarHizt: ø / ø / irabiatu // Casve FE-HaizeG FB-T-L LFB: ø / ø / nahasi // PMuj DCV: eragiña, irabiatua; bide zapalia; burni jo / malats / irabiatu, eragin, pataskatu, arrautzak irauli; meatu, zapaldu, mailukatu // Azkue Aurkibidea: ø / malats / irabiatu, iruli, nastekatu, pataskatu (...).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 12 lek. (B 7 / G 5)

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. irabiatu.

batidora
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, batidora-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. irabiagailu].

Aztergaia: batidora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 48 lek. (B 22 / G 26)

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. irabiagailu.

batik bat
adb. Batez ere. Mendebaldean aurkitzen dira batik bat. Gazteentzat batik bat. Geroaren agergarri izan daitekeen aldetik batik bat.

Aztergaia: batik bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [sartzea merezi duela iradoki du] (1995-01-09)

batipat
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, batipat-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. batik bat].

Aztergaia: batipat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. batik bat.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Grafia honetan baino batik bat forma bultzatu beharko litzateke, bat-batean edota behinik behin bezala, Euskaltzaindiaren 94ko apirileko proposamen-txostenean jasotzen den bezala" (1994-07-21)

 - [E302]: Bat-batean/bapatean, batik bat/batipat bikoteek ez al dute trataera berbera merezi?" (2003-09-22)

batiskafo
iz. Itsas hondora murgiltzeko ontzia. 1960ko hamarkadan, Archimede batiskafo frantziarrak 10.800 metroko sakonerara iristea lortu zuen.

Aztergaia: batiskafo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
batño
zenbtz. adkor. Bat. Ik. batto; batxo. Etxez etxe egin zuten itzulia dupa eske, baina ez zuten batño baizik kausitu ahal izan.

Aztergaia: batño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+ñ-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

batrazio
adj./iz. Ornodunez mintzatuz, anfibioen klasekoa dena. Ik. anfibio. Benetako anfibioak igelaren izaerako batrazioak dira, lehenik uretan bakarrik bizi dira eta gero, metamorfosiaren ondoren, uretatik kanpo.

Aztergaia: batrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

batto
zenbtz. adkor. Bat. Ik. batño; batxo. Hainbeste semetarik ez ote dut, bada, batto neurekin atxikiko?

Aztergaia: batto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tto.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bat [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

batu, bat/batu, batzen
1 da ad. Pertsona bi edo gehiago toki berean gertatu; topo egin. Ik. bildu. Herriko plazan batuko gara. Lagun txarrekin ez batu. Harekin batzen banaiz, bihotza zait harritzen. Asabak batzen ziren lekura. Josafaten batuko gara. Aldapan gora zihoazela batu zitzaien gizonezko bat.
2 du ad. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jarri. Ardiak artegian batu ditu. Basora joan da egurrak batzera. Sasitik mahatsa batu.
3 du ad. Zerbait paperez, ehunez eta kidekoez inguratuz estali. Haurra oihaltxo garbi batzuetan batu zuen.
4 da ad. Erretiratu. (-ra atzizkia hartzen duen izen sintagmarekin). Etxera batu zen, lagunartea utzirik. Salamancan zehar nindoala, ostatu batera batu nintzen.
5 da/du ad. Bi gauza edo gehiago bat egin, elkarrekin ezarri; batasuna osatu. Gorputza eta arima batuz. Bi ohol batu. Bi Alemaniak 1990ean batu ziren. Etsaiari aurka egiteko batu dira. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Irlanda batua.
6 du ad. Bi pertsona edo gehiagoren artean lotura sortu. Adiskidetasunak batzen ditu. Euskaldun guztiak bat ditzakeen helburua.
7 du ad. Zenbait kopururen batuketa egin. Zenbaki arruntak batu. 4,5 eta 8,3 batu.
8 du ad. Ipar. Aurkitu. Hor nonbait, Lapurdin, batzen dute emazteki bat, kuia bat buruan zihoana. Iturri on bat hortxe baturen duzu.
9 du ad. Jetzi. Ik. bildu 10. Ahuntzak batuak daude?

Esaera zaharrak

Ez da orduz etxeratzen, bidean ari dena pusken batzen.

Aztergaia: batu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

Nazio Batuen Erakundea

Euskaltzaindiaren Arauak

batu 1, bat(u), batzen. da/du ad. // Cf. EArau 38: Arabiar Emirerri Batuak; Erresuma Batua.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: batu-banatu izan .

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

batu, bat(u), batzen

batu-banatu izan
ad.-lok. bizk. Kontakatilua izan.

Aztergaia: batu-banatu izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan batu-banatu : a) (V-ger), saber y publicar noticias. A. b ) Aves que ora se esparcen ora se juntan. A.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

batu-banatu (izan) jaso dutenak: HiruMila (palomo, saber y publicar noticias; ser correveidile, chismoso/a, alcahuete), DRA (1 B saber y publicar noticias; 2 aves que ora se esparcen, ora se juntan), PMuj DVC (1 B (aves) que ora se juntan, ora se esparcen; 2 BG noticiero, gacetillero, reportero, cazador de noticias, novelero, propagandista. / 1 B andar inquiriendo y esparciendo noticias; 2 cuchichear, llevar o traer chismes). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba: "Batu-banatu izan: correveidile"

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan ezagun-erabilia da, L. Baraiazarrak dioenez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

batu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

batugai
iz. mat. Batzen diren kopuruetako bakoitza. Batugaiak zenbaki arruntak ez direnean.

Aztergaia: batugai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

batugailu
iz. inform. Batuketak kalkulatzen dituen zirkuitua, sistema bitarra erabiltzen duena.

Aztergaia: batugailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

batugailu 3, OinElektr/BBB ("BCD naturala eta BCD gehi hiruko zirkuituak batugailu bitarretan oinarrituta eraikitzen dira", "Batugailu bitarrak dira katalogoan eskuragarri dauden MSI teknologiako gailu bakarrak", "Beraz, batuketa eta batugailu bitarra dira honelako zirkuitu guztien bi oinarriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

batugailu : Euskalterm 3 (Inform.; batutzaile sinonimoarekin: 'sumador', 'sumadora') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Inform.

batukada
iz. mus. Erritmo bizi eta errepikakorreko musika, perkusiozko musika-tresnekin eta gidariak daraman txilibitu batekin, kalez kale erritmoari jarraituz, jotzen dena; musika hori jotzen duen taldea. Batukadaren laguntzaz ekin zioten milaka lagunek manifestazioari.

Aztergaia: batukada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh331 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): batukada 120 : AEK (“rock indartsu, biluzi eta akustikoa, finean, baita balada hunkigarriak, bluesa eta batukada ere”), Berria 58 (adib.: “20:00etan batukada ibiliko da kalerik kale”), EiTB 9 (adib.: “Fanfarre, batukada, umeentzako ikuskizunen bitartez, jai giroan eta alai egin nahi dute bihar arratsaldeko seietan Golem zinemetatik aterako den manifestazioa”), Argia 4 (adib.: “19:00etan bertso batukada egingo da lehen aldiz, Kutxi kalean zehar”), DiarioVasco 47 (adib.: “Arratsaldean, buru handi eta erraldoiak, haurrentzat disko festa eta Lizarrako batukada izango dira, eta gauean, amaitzeko, mozorro festa”). // batukada 333: Aizu 7, Argia 7, Berria 113, Deia, DiarioVasco 107, EiTB 23, Elkar 6, Goiena 35, Uztarria 34.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu batukada formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es batucada / fr batucada: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu batukada formarik.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, pasakorra izan baitaiteke

mailegu pasakorra izan daiteke, eta oraingoz ez da sartuko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia; jasotzekoa izan liteke.

batukari
iz. mat. Gai segida finitu edo infinitu baten batuketa adierazten duen ikurra (Σ).

Aztergaia: batukari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mat.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

batuketa
iz. mat. Zenbait kopuru batzeko eragiketa. 4 eta 5-en batuketak 9 ematen du. Batuketaren emaitza.
Ohiko lexiak

Aztergaia: batuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

batuketa egin
du ad.-lok. Batuketa egiten hasi, eta ohartu ziren ia 100 euro gastatu zituztela ogitan. Gutariko bakoitzak bertsoari puntuazioa eman, eta bertsoaldia amaitzean papera pasatzen dugu dagokionak batuketak egin ditzan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: batuketa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Singularrean eta pluralean erabiltzen da.

batura
iz. mat. Batuketaren emaitza. Bi zenbaki positiboren baturak positiboa izan behar du, eta bi zenbaki negatiboren baturak negatiboa.

Aztergaia: batura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper