1236 emaitza ba bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

ba1
lok. Bada.
[Oharra: elkarrizketetan eta kidekoetan onartzekoa da ba forma, maila neutroari bada forma dagokion arren].
ba2
adb. lap. eta bnaf. beh. Bai. Auzapezek beharko dutela sinatu, ba edo ez, bretoiera utzirik elizetan, frantsesari lotu direnetz apezak. Ba, jauna, ba, handik heldu naiz.
ba3
interj. Zerbait sinesten ez dela edo arbuiatzen dela adierazteko erabiltzen den hitza. Ba, ba!, aski dugu!
ba4
hizkl. Adizki trinkoari aurretik lotua jartzen den baiezko partikula. (Esaldiaren galdegaia baieztapena bera denean, edo adizki trinkoa esaldiaren hasieran doanean erabiltzen da). Nahikoa esan duzu eta banoa. Badator Gabon eguna, badator Gabon gaua. Memento batez uste nuen banindoala mundutik. Badakizu zer erantzun didan? Oraindik toki gehiago ere badago. Banuen astakume polit bat, oso maite nuena. || (ote, omen eta kideko partikulen aurrean). Ba ote dakizu? Ba al da inor elizan?
baba
1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba-lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.
2 iz. Landare horren hazia. Baba zaharra. Baba azala sendoa denean, jan ezindako lapikoa. Baba-zorria.
3 iz. Larruazalean, bereziki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. Ik. babalarru; urbatu. Eskuak babaz josiak.
4 iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. babaka. Ahuntza aldarera igo zen eta babak aldare gainean utzi zituen.

Aztergaia: baba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Vicia faba. 2 (larruazalekoa)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpenak honela emateko eskatuz: iz. 1 landarea (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); eta AS gisa gehituz: baba beltz, baba gorri, baba handi, baba zuri .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baba deitzen da ere 'callo'; otsobaba (bot) jateko ona ez den baba moeta bat" (1995-03-03)

 - [E302]: "baba / pusulo (pusla) / kailu. Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latz, azaleko gogortasun edo ikortzirinak. Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiek pusuloak dira (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko" (2003-09-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'azalpenak honela emateko eskatuz: iz. 1 'landarea' (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); eta AS gisa gehituz: baba beltz Vicia faba var. minor, baba gorri 'babarrun gorria', baba handi Vicia faba var. maior, baba zuri '

 - [E115]: 'Baba 1. Zaldiaren ahoko mina (aheria mota), 2. babekin izan: nekez hitzegitea edan ondoren'

 - [E116]: 'Bigarren adiera osatuko nuke, hola: 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua, igurzteak sortutakoa'. Ikusi iritzi emaile batek bidali oharra: E302: 'baba / pusulo (pusla) / kailu. Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latz, azaleko gogortasun edo ikortzirinak. Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiek pusuloak dira (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko' (2003-09-22)'

 - [E116]: 'Uste dut bigarren adiera argitu behar dela, larruazaleko handitu urtsu guztiak ez baitira 'babak'. Ez dut hain argi ikusten TXPk proposatzen duena. Pentsatzen dut ahoko minaz badabil zaldia edo dena delakoa aparretan #mdash#babak botatzen#mdash#ibiliko dela. Baina horri deituko diogu 'baba'? Bestetik, 'aheria' hitza ezin eman definitzaile gisa, hitz hori hola definitu baitugu: 'aheri Zah. g. e. 'kantu doinua' gure bigarren itzulian. 'Babekin izan' hori ere ez dut batere garbi ikusten eta ez dut aurkitu. Nire proposamena, hortaz, hau da: baba: iz. 1 'landarea' (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua, igurzteak sortutakoa'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); baba beltz Vicia faba var. minor; baba gorri 'babarrun gorria'; baba handi Vicia faba var. maior, baba zuri'

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

baba beltz
iz. Hazi txikiko baba barietatea (Vicia faba var. minor).

Aztergaia: baba beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-beltz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Vicia faba var. minor.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bababeltz: fèverolle [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

baba gorri
iz. Babarrun gorria. Baba gorria odolostearekin.

Aztergaia: baba gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

babarrun gorria.

baba handi
iz. Hazi handiko baba barietatea (Vicia faba var. maior).

Aztergaia: baba handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. baba zuri.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Vicia faba var. maior.

baba lasto, baba-lasto
1 iz. Baba landarea. Mutil galanta bera, baba-lastoa legez gazterik hazia.
2 adj. Ergela. (Irain hitz gisa). Seme-alabak bata bestea baino txarragoak: semea baba-lastoa eta alaba baba-lorea.

Aztergaia: baba-lasto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BABA-LASTO (V, G, AN, R). Ref.: A; Elexp Berg. a) "Tallo de la haba" A. "El tallo, la planta de la alubia" Elexp Berg. Mutil galanta bera, baba-laztoa legez gazterik azia. A BGuzur 117. Leitze-landan jan dukan baba-lasto tantai, / egiñen duk ortz-lana, jartzen badite mâi. Or Eus 147. b) "(V, G, AN), gandul, muchacho grandote" A. c) Tonto. Lotsabaga lotsabagiori, ume gorri, baba-lazto, tentel... A BGuzur 148. Kristiñau-Ikasbideko liburutxua be eztakien babalasto askok, erlejiñoko gauzetan euren buruak maixu andi egiten dabez. Eguzk GizAuz 7. Baltsakeria edo komunismoa orratzetik arako jantzia, labatik arako opilla dala uste dabe babalasto batzuk. Ib. 10. Seme-alabak bata bestie baño txarragoak: semie babalastoa eta alabie babalorie (V-ger). b) Cobarde. "A zer baba-lastoa den ori!, zein oillo, zein txepel" (AN-larr) Inza NaEsZarr 205.

adib: baba 1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba lastoa. Baba lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.

Ez dugu aurkitu baba(-)lasto formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

baba-lasto 1, Anjel Lertxundi (“Historiaren seinaleak ez dira sekula garbiak eta, horregatik, ez da harritzekoa Luis XVI.a bezain begi-labur asko eta Bi Sizilietako errege bezain baba-lasto ugari egotea letren errepublikako idazleen artean ere”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, batez ere irudizko adieran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa baba sarreran.

baba lore, baba-lore
1 iz. Babaren lorea. Oraintxe da baba-lore sasoia, baba berri samurrak jateko aukera emango diguten baba-loreen sasoia.
2 adj. Ergela, sineskorra. (Irain hitz gisa). Hi haiz baba-lorea! Nora joango haiz, ba, baba-lore honekin, esandako guztia sinesten dik eta.
baba zorro, baba-zorro
iz. Babaz beteriko zorroa. Hiru anegako baba-zorro baten barruan.
baba zuri
iz. Babarrun zuria. Iminerdi baba zuri eta urdai zati bat eman zien.

Aztergaia: baba zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

babak eltzetik atera
1 ad.-lok. (honek aterako ditu/dizkigu babak eltzetik eta kideko esapideetan, norbait buruargia eta bizia dela adierazteko, bereziki ironiaz). Hara, berriz!, honek aterako zizkiguk eltzetik babak!
2 ad.-lok. Norbaitek beste norbaiten arazoak konpondu, norbaitek beste norbait estutasun batetik atera. Beste behin ere, gazteek atera beharko dizkiote babak eltzetik taldeari, unerik zailenean.

Aztergaia: babak eltzetik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BABAK ELTZETIK ATERA. "Babak eltzetik atera, imponerse, poner el mingo, cortar el bacalao; litm.: sacar las habas del puchero (G-to, AN-larr)" A EY III 302. "Orrek eltzetik babak atera dizkik, ése ha hecho fortuna, litm.: ése ha sacado habas de la olla (G-azp)" Ib. 292. Cf. Inza NaEsZarr 1304: Besteen ixipuz garbittu nai dittu uli(a)k, eta eltzetik bestek atera ta jaten babak, 'ez du nekerik den txikiena ere artu nai' (AN-ulz). --Orra bada, ezkondu egiñ nai nuke, eta nola. --Ikusiko litzake! Onek aterako dizkigu eltzetik babak. Moc Damu 16. Onek atera digu ederki / oraiñ eltzetikan babak, / izketan oso azkarra dago, / nork jarri berari trabak? Olea Auspoa 39, 139. Orrek babak aterako ttik (dizkik) eltzetik. (AN-ulz). 'Orrek bizia aterako dik; gauzak argituko dizkik'. Inza NaEsZarr 1913. Ara, berriz! Onek aterako zizkiguk eltzetik babak! TxGarm BordaB 113. Zuk atera dizkiguzu eltzetik babak. Ea zer derizkiogun, Erlijioaren arabera, rock and roll dantza berriaren zilegitasunari buruz? Gu ez gara nor galdera hau erantzuteko. MEIG I 205.

babak eltzetik atera 11: Berria 7 (adib.: “Igo berriari ezin zaio babak eltzetik ateratzeko eskatu”), EiTB (“Gogorra duk bizitza, eta gu ez gaituk beti hemen egongo, hiri babak eltzetik ateratzeko”), Argia 3 (adib.: “inork ez dizkizu babak eltzetik aterako zeu borrokatzen ez bazara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babak eltzetik atera : Berria 2 (“Baina hori ere ez da berria, taldeak hondoa jo duen bakoitzean, etxeko entrenatzaileari dagokiolako babak eltzetik ateratzea”), Iñaki Arranz (“Hortik aurrera, zakurraren salara, pikutara, adarra jotzera eta babak eltzetik ateratzera joango da, besteak beste, mutikoak esandako guztiak hitzez hitz ulertzen dituelako”), Urtzi Urrutikoetxea (“Egun batez haren menpean egon nintzen eta esan dezaket egia zela: gizon onengatik surtaraino joango zen, baina ez zezatela begirunerik espero alferrek ez eta babak eltzetik ateratzea besteen esku uzten zutenek ere - berak, bere hitzekin, lanaren hasieran ohartarazi bezala”), Harkaitz Cano (“Egin kontu aldizkarietako azaletan zirujau honen eskuen argazkiak ateratzen dituztela, arrakasta handiko medikua da, baina gero babak eltzetik ateratzeko orduan bere eskuak ez dira aitari buruan duen tumorea kendu eta ebakuntza behar bezala egiteko gai, eta aita, judutarra, hil egiten da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, erabilgarria eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa baba sarreran.

babaka
iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. baba 4.

Aztergaia: babaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

baba.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardien-eta gorotz-alea.

babalarru
iz. g. er. Baba, larruazaleko handitu urtsua.

Aztergaia: babalarru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-larru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

baba, larruazaleko handitu urtsua.

babalarrutu, babalarru/babalarrutu, babalarrutzen
da/du ad. g. er. Babatu.

Aztergaia: babalarrutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

babalarru(tu), babalarrutzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

babatu.

babarrun
1 iz. Urteroko barazkia, lekadunen familiakoa, fruitutzat giltzurrun antzeko haziak ematen dituena (Phaseolus vulgaris). Ik. indaba. Babarrun sailak.
2 iz. Landare horren hazia. Babarrun zuriak, gorriak, beltzak, nabarrak. Zorro bete babarrun. Babarrunak azarekin. Babarrun jana.

Aztergaia: babarrun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Phaseolus vulgaris.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

hiztegietan eta baberrun forma proposatu izan den arren, babarrun erabiliagoa da testuetan, eta hau hobetsi du batzordeak, "gaur nagusitua" delako

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Gure inguruan, "babarrun" bezain erabilia da "indiaba" ("indoaba" esaten dugu)" (1994-08-02)

 - [E301]: baberrun [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

babatu, baba/babatu, babatzen
da/du ad. Larruazaleko babak atera. Lanak babatzen dizkit eskuak. Eskuak babatuta.

Aztergaia: babatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

: HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baba(tu), babatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

(larruazaleko) babak atera.

babazuza
iz. Kazkabarra, txingorra. Izotz eta babazuzak.

Aztergaia: babazuza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "babazizkor, babazuza, barazizkor" (1995-03-03)

babero
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, babero-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adur zapi; lerde zapi].

Aztergaia: babero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu babero, adur-zapi, lerde-zapi formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

babero EB 1 (X. Mendiguren Bereziartu: "Zer egin dezakete haurrek bazkaria prestatzen laguntzeko? #mdash# Mahaia jarri, haurtxoari baberoa lotu, basoa bete"). Ez dugu adur-zapi, lerde-zapi modukorik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm // 'babero' itzulitako besteak: AB38, AB50: ø. Euskalterm: adurzapi 8, lerdezapi 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC. // cf. baberu (Lh DBF: 'verveine').

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal babero / bavoir, bavette-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: lerde-zapi, adur-zapi // HiruMila: adurretako, adur-zapi, lerde-zapi, okozpeko, paparo // Casve FE: elderrarzeko, elderroihal // HaizeG FB: helder-oihal, lerdun // T-L LFB: elder-oihal, lepo-aitzineko // PMuj DCV: lepo-aurreko, okozpeko; pantota (b. de los niños) // Azkue Aurkibidea: pantota // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB.

Erdaretako formak

es babero beste erdaretan: fr (DLLF): bavoir, bavette; salopette (pantalón); blouse (bata); tablier (para niños); it (S. Carbonell): bavaglino; ca (DCC): ø; en (Collins): bib; de (Langenscheidts): Lätzchen.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 25 lek. (B 12 / G 13)

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. adur-zapi, lerde-zapi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Babero Proposatzen diren ordainen artean, ez ote genuke sartu behar elder zapi (edo elder oihal). Lehen itzulian sartua dugu elder Ipar. 'lerdea'. Eta babero tizas egindako txostenean ageri da elder-oihal Iparraldeko hiztegietan (Casve FE eta T-L LFB)'.

 - [E116]: 'Ez: nire ustez, lerde baldin bada komuntzat jo duguna, eta elder utzi badugu marka gabea, orain arte bederen beti saiatu gara komuna bakarrik jartzen. Lantaldearen proposamena koherentea da horrekin, sinonimotzat jo baikenituen lerde eta adur. Bestetik, oihal sartzea agian gehiegi da. Nik ez dakidana da 'babero' adur zapia den edo beste zerbait ere gehiago (umeari jaten ari dena eskapatzen zaionean, hori ez da adurra. Baina, tira, lantaldearen proposamena onartuko nuke besterik gabe: babero* e. adur-zapi, lerde-zapi'

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

babes
1 iz. Gordetzen, zaintzen edo zerbaitetatik begiratzen duen gauza. Ik. geriza 2. Haizearen ihesi babesaren bila. Horma baten babesean atseden apur bat hartu zuen. Gauaren babesean gorde. Mendizaleak nekeak jota iritsi ziren beheko kanpalekuaren babesera. Gurasoen babesa. Lanik gabe, babes sozialik gabe eta etxebizitzarik gabe geratzen ari diren herritarrak. Ontzia haize babesean jarri. Ginbailtxo hura beroaren babes bikaina baitzen. || Xafanen semeak bere babespean hartua zuen Jeremias. Nazio Batuen bake indarraren babespeko segurtasun eskualdea. Otoitzaren babespera jo dut oker zebilen anaia askatzeko.
2 iz. Gordetzea, zaintzea edo zerbaitetatik begiratzea. Babes eskubidea. New Yorkerako senatariak babesa eskaini dio Barack Obamari. Agian zailagoa da arazo bat duzula onartzea, eta laguntza eta babesa eskatzea. Dirulaguntza eta babesa ukatu zizkien udalak antolatzaileei. Hogeita hamar lagunetik gora bildu ziren gazteei babesa adierazteko.
3 iz. Egitasmo edo ekimen bati ematen zaion laguntza. Euskaltzaindiaren babesa lortu nahiz. Coca-Colaren babesaz. || BBKren babespean eta Markinako Udalaren laguntzarekin.
4 adj. Lekuez mintzatuz, babesean edo babestua dagoena. Leku babesean dago. Sakonik babesenean.

Aztergaia: babes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: babes-etxe .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "haize-babes, haize-babesean,..." (2003-05-15)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren azpisarrera gisa, hurrengoak gehi daitezke: #mdash#babes-erakunde: hala deritze, besteak beste, tutoretzari, kuradoretzari eta familia-harrerari, horiexek eratzen baitira adingabeek eta ezgaiek zaintzailerik ez dutenerako. #mdash#babes-errekurtso: Konstituzioan aitortutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzen direnean, edozein herritarrek jar dezake errekurtso hori. Zuzenbidearen esparruan oso zabalduta dago, eta egungo konstituzio askotan (Europakoak nahiz Amerikakoak) aipatzen da. #mdash#babes ofizialeko etxebizitza: Horren ildotik, "babes ofizial | H: eraikuntza librea" oharra egin da; baina hiztegi modernoek (hala nola, 3000 Hiztegiak eta Euskaltermek) esamolde hori jasotzen dute, eta egoki izan daiteke berori barneratzea. Hitzaren familiaz denaz bezainbatean, babesgo gehi daiteke. 3000 Hiztegiak badakar babesgo hori, eta hitzez hitz hauxe dio: "generalmente institución para proteger, protectorado"; jarraian, adibide moduan, babesgo zibila ("protección civil") jasotzen du. Mujikaren Hiztegi zaharrak ere hitz hori jasotzen du'.

 - [E116]: 'Ez dugu gure hiztegian sartu errekurtso. Beraz, orain ezin da babes-errekurtso ere sartu. Babes erakunde ez dut aurkitu gaurko prosan, baina ongi eratua da eta erabilgarria izan daiteke. Nik bere bidea egin dezan utziko nuke. Babes ofizialeko etxebizitza bezalakoak arruntak dira Hegoaldean, eta gaurko idazleek erabiltze dituzte prosa idatzian ere (ez bakarrik administraziokoan). Nik hau sartuko nuke. Beraz, hau da nire proposamena: babes, babes ofizialeko etxebizitza'

 - [E113]: 'Nik ez dut ezer horren kontra, baina Hegoaldean deitura esapide arrunta izangatik, Iparraldeko batek ez daki zer den eta erabide gardena izanik ere ez du ulertzen ere zeri erraten zaion: etxebizitzak babes ofizial duela adierazteko? Zer erran nahi ote du horrek zuzen? Nire ustez, egokiago litzateke erakunde edo izaki administratibo bereziei dagozkien izenak, ahal bezain gutxi sartzea, eta egiten denean esapidea hiztegi administratiboari dagokiola seinalatzea. BERAZ PROPOSATZEN DUT : Admin. (edo holako zerbait) SARTZEA sarreraren ondoren'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'babes, babes erakunde (AS)'.

babes erakunde, babes-erakunde
iz. Arrisku edo premia egoeran dagoen norbait edo zerbait babesten duen erakundea. Nerabe horietatik ia gehienak adingabekoentzako babes-erakunde publikoek hartzen dituzte.
babes etxe, babes-etxe
iz. Behartsuei eta gabetuei babesa eskaintzen zaien etxea. Emakume askok bizilekua utzi behar izaten dute eta babes etxeetan aurkitzen dute beharrezkoa duten laguntza eta aldi baterako ostatua.
babes neurri, babes-neurri
iz. Batez ere pl. Zerbait babesteko hartzen den neurria. Babes-neurririk gabeko sexu-harremanak. Informatikan, babes-neurri guztiak hartu behar direla zioen, eta ez dugula inoiz fidatu behar.

Aztergaia: babes-neurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): babes-neurri 38: Elhuyar 13 (adib.: “Mundu osoko banku zentralek eta nazioarteko beste erakunde batzuek babes-neurriak sortzen dihardute”), Consumer 8 (“Sarri-sarri eman produktua haurrari eta babestu kamiseta, txano eta betaurrekoekin. Zaharrekin ere hartu babes-neurri horiek“), Berria (“Hala ere, garapen bidean diren herrialdeek, liberalizazioaren ordez ,euren nekazaritza produktuentzat babes-neurriak eskatu dituzte”), EiTB 12 (adib.: “Espainiako Gobernuari exijitutako babes-neurrien harira, berriz, Chaconek adierazpen garbiak egin zituen”), Jakin (“Nire kezka da ideia horiek gero eta blaitzen ari direla gure subkontzientea eta naturaltzat jotzen ditugu naturaletik gutxi duten gehiegizko babes-neurriak”), Argia 3 (adib.: “Horrek babes-neurriak areagotzera behartu du, beraz diru gehiago gastatzera”); babes neurri 121: Consumer 6 (adib.: “Enpresak jarri dituen babes neurriak erabili behar ditugu: eskularruak, maskak, kaskoak...”), Berria 84 (adib.: “Horien aurrean, poliziek eta zerbitzu sekretuek ustez mehatxatuak izan direnen babes neurriak areagotu dituztela ziurtatu du Blic egunkariak”), EiTB 21 (“Ipar Koreak beste "probokazio" bat egingo balu, "babes neurriak" hartuko lituzkeela ohartarazi du.”), Argia 8 (adib.: “Gogoan izanik zer nolako kalteak eragin zizkion Txernobylgo erradiazioak Ukraina eta Belorrusiako jendeari garaiz egoeraren berri ez jakinarazteagatik eta babes neurririk ez hartzeagatik), DiarioVasco 2 (adib.: “Ernio Gatzume Kontserbazio bereziko eremurako babes neurrien dokumentua egiteko parte-hartze prozesua abian dago”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: babes(-)neurri 51: Berria 46 (adib.: “350 taxilari inguruk pantailak jarriko dituzte taxietan, babes neurri gisa”), Agurtzane Juanena (“Errefuxiatuak lasai ibiltzen ziren garai hartan, lagun artean, ez zen babes-neurri berezirik hartzen”), Irene Aldasoro (“gutxieneko babes-neurriak”), Iñigo Aranbarri (“Artikulu luzea da, eta kazetariak ez du babes neurririk hartu”), Anjel Lertxundi (“inolako babes-neurririk hartu gabe”), Pako Aristi (“oiza izan arren, egun argitan erabat jende normala ikusi arren, beldurra barneratzen zaizu jendeak etxeetan ezarri dituen segurantza eta babes neurriak ikusita”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es medida de protección / fr mesure de protection?: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: babeskuntzazko neurri, babes-neurri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematekoa da babes sarreraren barruan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

babes-neurriak.

babesa eman
1 du ad.-lok. Eraso edo arrisku batetik gorde, zaindu. Ik. babestu 1. Itsas zabalean, babesik ematen ez zidan txalupa txiki batean sartuta. || Eskatu zeruko Jaunari zuetaz erruki dadila eta bere babesa eman diezazuela.
2 du ad.-lok. Norbaiti laguntza eman edo elkartasuna adierazi; norbaiten edo zerbaiten aldeko jarrera erakutsi, adostasuna edo onespena adierazi. Kataluniari babesa ematea geure burua babestea da. Alderdi horrek hiru baldintza jarri zituen aurrekontuei babesa emateko. Proiektua bikaina da eta kokalekua, ezin hobea; bestela ez nion babesik emango. Auzipetuei babesa emateko. || Alderdiko zuzendaritzak, ordea, erabateko babesa eman zien Azpeitiko hautetsiei.
3 du ad.-lok. (Egitasmo edo ekimen bat) diruz lagundu. Fundazioak eskerrak eman dizkie babesa eman duten erakunde publiko eta pribatuei. Astero-astero babesa emanez harpidetza mantentzen dutenei eskerrak emateko lekua izango da ARGIAren gunea.

Aztergaia: babesa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BABESA EMAN. Proteger, dar amparo. Oker egiña ez aitortzearren bere babesa ematen dio Engraziri. Etxde JJ 105. Inguruetara eldu orduko ezagutu zun babesa eman zioten etxea. Ib. 186. Bearbada ez genizuke babesik emango. Ib. 186. Oraindik erriko ateak gabero itxitzen dituzte ta ez diote babesik ematen beren erlijioz kanpoko iñortxori. Anab Aprika 54. Ama Birjiña Itziarkoak / eman zidala babesa. AZink 60

adib: babes 2 iz. Gordetzea, zaintzea edo zerbaitetatik begiratzea. Babes eskubidea. Babesa eskaini, eman, eskatu, ukatu.

babesa eman 1391: Ortzadar 7, Deia 14, Elhuyar 13, Consumer 21, HABE 4, Berria 778, EiTB 410, Jakin 13, Karmel 4, Argia 66, Laneki 14, DiarioVasco 46.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babesa eman 402: Berria 334, Herria, Edurne Elizondo, Jose Antonio Mujika, Edorta Jimenez, Xabier Olarra, Jenaro Garate, Iñigo Aranbarri, Edurne Elizondo, Koldo Zuazo…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa babes sarreran.

babesgabe
adj. Babesik ez duena. Haur babesgabe baten antzera. Lurralde honetako toki babesgabeak miatzera etorriak zarete.
Azpisarrerak

Aztergaia: babesgabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

babesgabeko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

izond.

babesgabeko
adj. g. er. Babesgabea.
Loturak

Aztergaia: babesgabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

babesgabe 10: a) izond. 7: Artea eta gizona ("ezkutuan bizi izan behar zuen bere jende xume eta babesgabe haien aurka askatu zen persekuzio edo jazarpenetik ihes egiteko"), J.C. Alonso ("Ezmaitatuak eta ezonartuak defendatuz eta babesgabeak babestuz azaltzen du Jainkoak bere erregetza"), X. Mendiguren B. ("Hirugarren Munduko haur babesgabeentzako aita-amabitxitza [parrainage] eskatzen duten iragarkiak"), O. Larrañaga ("Anitz dartada ilun zetozen nire gainera oldarkor eta babesgabe topatu nuen nire burua"), M. Garmendia ("Leku babesgabea da, galdua"), Kultura klasikoa/DBH ("bide babesgabeak eta igarogaitzak"), NaturZ/DBH ("planeta ezatsegin eta babesgabe hartan"); b) iz. 1, X. Mendiguren B. ("haurraren ahuleziaz eta babesgabeaz baliaturik burutzen diren tratu txar, bortxakeria eta sexu-larregikerien kopurua"); c) adlag. 2, Arrazakeria ("Kanporatu eta baztertzeko baliabidea da lege hori, garbiketa etnikoa egiteko tresna, etorkinak babesgabe uzten dituena"), Arte modernoa ("... babesgabe gelditzen baita haren aurrean, kritika egiteko ezindurik"); babesgabeko 3: S. Aizarna 2 (antzeko testuinguruan bitan, "Babesgabeko jende guzti hura han zihoan, gora eta gora"), M. Ezkurdia ("Bizitza hain injustua datorkizuenez gero, zuen jarrerak ulertezintasunez beterik daudela eta honela jarraitzekotan ia-ia babesgabekoak bihurtzeko larrian zaretela ikusten duzue"); babesgabetasun 1, HizkLiter/UBI ("Idazlearen jarrera eta tonua, bestalde, trikuaren "aldekoak" dira, egilea kirikinoaren defendatzaile bezala ageri da, samurtasunez eta mirespenez azaltzen baititu animaliaren sen naturala, berezko joerak eta automobilarekiko duen babesgabetasuna"); babesgabetu 1, J.M. Sarasola ("Babesgabetuen Arroka bakar bakarrik geratu zen ur debekatuetan, bera ere babesik gabe balego bezala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

babesgabe : DFrec 1 (Anait: "somaliar babesgabeak"), AB50 1, HiztEn (babesik ez duena), LurE (babesik ez duenaz esaten da), Euskalterm 1 (babesgabetu sinonimoarekin); babesgabeko : AB38 1; babesgabetasun : DFrec 1 (D. Amundarain: "nahas-mahas kronologiko hori pertsonaiaren babesgabetasunaren espresio egitura izan daitekeela..."), HiztEn (babesik eza, babesik ez duenaren nolakotasuna edo egoera), LurE (babesik eza, babesik ez duenaren nolakotasuna edo egoera), Euskalterm 1; babesgabetu : Euskalterm 1 (babesgabe sinonimoarekin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

babesgabe : EIH (babesik ez duena), EuskHizt (1977, babesik ez duena), ElhHizt (desprotegido, -a; desamparado, -a; indefenso, -a; desvalido, -a), HiruMila (desamparado, da; indefenso, sa), EskolaHE (babesik ez duena), Lur EG/CE (desprotegido, desamparado, indefenso, desvalido) eta EF/FE (abandonné, sans défense, délaissé, sans protection), PMuj DVC (babes-gabe: 1 subst. desamparo, indefensión, abandono; 2 adj. indefenso, desamparado, abandonado, desvalido); babesgabetasun : EIH (babesik eza), EuskHizt (1977, Babesik eza, babesik ez duenaren nolakotasuna edo egoera), ElhHizt (desarrimo, desamparo, indefensión; falta de protección o apoyo), HiruMila (indefensión), EskolaHE (babesik eza, babesik ez duenaren nolakotasuna edo egoera), Lur EG/CE (desprotección, desvalimiento) eta EF/FE (abandon, délaissement), PMuj DVC (babes-gabetasun: desarrimo, falta de apoyo); babesgabetu : EIH (babes gabe utzi), EuskHizt (*1981, babes gabe utzi), Lur EF/FE (1 mettre à découvert, découvrir; 2 délaisser), PMuj DVC (babes-gabetu: desamparar); babesgabetze : EuskHizt (babesgatu ad.-aren aditz izena); babes-gabezia : PMuj DVC (desamparo) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

babesgabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.er.

babesgabetasun
iz. Babesik eza, babesik ez duenaren egoera. SOS Arrazakeria elkarteak sarritan adierazi izan du eraso sexisten aurka babesgabetasun handia dutela emakume etorkinek.

Aztergaia: babesgabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

babesgabetu, babesgabe/babesgabetu, babesgabetzen
du ad. Babesik gabe utzi. Kontsumitzailea arras babesgabetua dagoelako.

Aztergaia: babesgabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

babesgabe(tu), babesgabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

babesgabezia
iz. zuz. Beharrezko zaintza eta babesa ez duen edo nolabaiteko arriskuan dagoen adin txikikoaren egoera, legeak ezarritako babes neurriak ez hartzeak edo behar bezala ez hartzeak eragina. 104. artikulua: Arriskuan edo babesgabezian dauden haur eta nerabeak babesteko eskumenak. Babesgabezia egoeran dauden adingabeen mesederako.

Aztergaia: babesgabezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh86 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

babesgabetasun iz. Babesik eza, babesik ez duenaren egoera.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu babesgabezia formarik.

babesgabezia 86: Berria 2, Deustuko Unibertsitatea 13, Euskal Herriko Agintaritza 47, Elkar 2, Erlea, Gomylex 13, Laneki 8; babesgabetasun 201.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babesgabezia 2: Xabier Mendiguren Elizegi, Lander Garro; babesgabetasun 16.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: babesgabezia (desamparo), babesgabetasun (indefensión); Iusplaza: babesik ez izatea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa babesgabetasun formarekin egin den bezala. Badirudi beharrezkoa dela es desamparo eta indefensión bereizteko.

babesgarri
1 iz. Zerbait edo norbait babesten duen gauza. Babesgarririk gabe. Minik ez hartzeko, azpian babesgarri bat jarri zuen.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bekokian zeukan eskua, begien babesgarri. Estalki bana gorputzaren babesgarri.
3 adj. Babesten duena. Bere itzal babesgarria. Fruituaren oskol babesgarria.

Aztergaia: babesgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. / izond.

babesgune
iz. Babeslekua. Baratze eskolan hegaztientzat eta intsektuentzat babesguneak ipini dituzte; zomorroei perretxiko formako "hotela" egin diete. Hil honen hasieratik, gutxienez, 360.000 lagun iritsi dira UNHCRren ardurapean diren babesguneetara.

Aztergaia: babesgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

babeski
iz. Babesgarritzat erabiltzen den gauza. Hartu iskilu eta babeski, eta ni laguntzera jaiki.

Aztergaia: babeski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'babeski iz.'.

 - [E116]: 'definizioa emango nuke, bestela ez baita ulertzen: 'babesteko tresna''.

 - [E116]: 'nire proposamena: babeski iz. 'babesteko tresna''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

babesle
1 iz./adj. Batez ere pertsona edo izaki bizidunez mintzatuz, zerbait edo norbait babesten duena. Elkartearen babesleen artean. Foruaren babesleak. Jainko babesleei opariak eskaintzen. Oskol babeslea.
2 iz. Kultura edo kirol jardueraren bati, publizitatea egiteko helburuz, dirulaguntza ematen dion enpresa edo erakundea. Babesle sendo bat lortzen ez badute, taldea desagertu egingo dela. Udala eta Diputazioa dira jaialdiaren babesleak.

Aztergaia: babesle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hobestekoa da, lehiakidea baino hedatuagoa baita

babestaile erregularra baino hedatuagoa baita

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile

babesleku
iz. Norbait edo zerbait babesten den lekua. Ik. babesgune; gordeleku. Ez zieten babeslekurik indartsuenek ere haize berriei gogor egingo. Euskararen babesleku genituen baserria eta kostaldea ez dira, aspaldidanik, lehen ezagutu genituenak.

Aztergaia: babesleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [sartzea merezi duela iradoki du] (1995-01-09)

babesletza
1 iz. Egitasmo edo ekimen bati ematen zaion laguntza, helburu nagusitzat babeslearen publizitatea egitea duena. Ik. babes 3. Gaur egun ia nahitaezkoa da babesletza edo dirulaguntzak izatea ikuskizun bat programatzeko. Kirol profesionalaren babesletzaren helburu nagusietako bat marka ezagutzera ematea eta bezeroak lortzea da. Babesletza eta mezenasgo ekintzak.
2 iz. Administrazio publikoak ongintzako fundazio eta elkarteei ematen dien aholkularitza, ikuskaritza eta zaintza zerbitzua; zerbitzu hori ematen duen herri erakundea. Sektore publikoko fundazioen babesletza egikaritzea egokituko zaio eskumen hori esleituta duen organoari. Hurrengo hiru hilabeteen barruan babesletzak aztertuko du ea aurkeztutako dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeak exijitutakoak diren.

Aztergaia: babesletza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh276 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu babesletza formarik.

babesletza 249: Argia 13, Berria 8, DiarioVasco 2, Euskal Herriko Agintaritza 132, EiTB 5, Elhuyar, Consumer 5, Espainiako Gobernua 5, Goiena 3, Laneki 15, UEU 37.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babesletza 1, Anjel Lertxundi.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: babesletza (patrocinio; protectorado; esponsorización).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa sarrera gisa.

babesorri
iz. Azaleztaturiko liburu baten hasieran eta amaieran jartzen den orri zuri testurik gabea. Inkunablearen babesorriak, liburuaren gorputza bezala, paperezkoak.

Aztergaia: babesorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma berri tradizioko oinarri handirik gabea

forma berri lantaldeak proposatua, babestorri osaera okerrekoaren ordaintzat.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orri.

babestaile
iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, babestaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babesle].

Aztergaia: babestaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-01-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. babesle / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. babesle.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile.

babestoki
iz. Babeslekua. Lapurdiko kostaldean ehunka bunker, babestoki eta munizio gordetegi eraiki ziren Bigarren Mundu Gerrako urteetan.

Aztergaia: babestoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

babestu, babes/babestu, babesten
1 da/du ad. Babesa eman; babesean jarri. Harresi sendoz babesturiko hiria. Euri denean estali eta haize denean babestu. Oinak babestu eta berotzeko. Norbaitek bere mendean daudenak babestu. Elkar babestuko dute. Azalaren koloreak babesten ditu zenbait animaliaren erasoetatik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hiri babestua. Leku babestuetan. Itsasontzi handi babestuak.
2 da ad. Estalpetu. Elurra hasi zuen eta etxola batean babestu ginen.
3 du ad. Egitasmo edo ekimen bati babesa eman. Bertsolari txapelketa, Euskaltzaindiak babestua. Diru aldetik Aurrezki Kutxak babesten du.

Aztergaia: babestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

babestu, babes(tu), babesten. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

babestu, babes(tu), babesten

babil
iz. Metxa. Ik. muki 3. Kandela mehe, txiki, babil laburrekoa.

Aztergaia: babil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

metxa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

kandela mehe, txiki, babil laburrekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'babil: gaizki mozturik ageri da. Zuzendu'.

 - [E116]: ez dakit ongi zer esan nahi duen XK-k. Berak argituko du'.

 - [E208]: 'Esan nahi dudana hauxe da, pasatu zitzaigun zerrendan hitza gaizki zatikaturik agertzen zela: ba- lerro batean eta hurrengoan bil. Oraingo honetan ongi ageri da: babil'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

babiloniar
1 adj. Babiloniakoa, Babiloniari dagokiona.
2 iz. Babiloniako herritarra.

Aztergaia: babiloniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izenak dira corpuseko eta OEH argitaratuko babilondar 10 (Mb IArg I 6; Dv, Etcheberry, Or MB, Ol) eta babiloniar 3 (Lard, Hb Egia, Ker).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

babiloniar 6 (eta babilonitar 1; izlag. 4 eta izond. 1): Artea eta gizona (“Irabazleek jakin zuten babiloniar artista handiez probetxatzen”), J.A. Agirre (“Han bizi ziren babiloniar gendearen oztopoa izan arren, horma-hesia osoro berriztatua izan zen”), X. Mendiguren B. (“babiloniar kultura”, “literatura ugaritikoak babiloniar eta egiptoar literaturen eragina jasotzen du”); P. Apalategi (“Fisika kosmikoa astronomo babiloniarren behapen medioez eraikitzera beharturik balego bezalatsu da nolabait”); UZEI (“Babiloniak lehenengo assyriarrek gero eta babiloniarrek bigarrenez”), M. Amundarain (“babilonitarren uztarpean zegolarik”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

babiloniar: AB38 2, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babiloniar: F. Morillo ("Babel babiloniar"); X. Amuriza ("tapiz babiloniar"; "babiloniar tapiz"); I. Mendiguren / A.J. Toynbee ("babiloniar eremu", "babiloniar gatibualdi", "babiloniar gerra-jaun", "babiloniar probintzia"; eta neobabiloniar); J.M. Lekuona ("babiloniar gatibualdi") // EAB (86 ager.; adib., "babiloniar gudaroste" 5, "babiloniar herri" 3, "babiloniar herrialde", "babiloniar soingaineko"). // ZTC: Elhuyar ("herrien artean sumeriarra, babiloniarra…", "astronomo babiloniar"), Urrezko abarra ("Iraganaren lekuko ditugu babiloniarrak"), A. Ibarra ("zalantzak sortarazi asiar, babiloniar eta pertsiarren historiaren inguruan").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

babiloniar: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; babilondar: DRA. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal babilonio / babylonien, -enne formen ordaina: babiloniar: ElhHizt (eta Babiloniako), HiruMila. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak aipatzea komeni da: «iz. eta izond. edo izlag.»

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

-tar/-ar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): babiloniar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

babo
adj. Ergela. Babo arraioa!

Aztergaia: babo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
babuino
iz. Afrikako tximino handia, buztan luzea, txakurrarenaren antzeko mutur irtena eta ile zuri-horixkaz estaliriko masailak dituena, talde handi eta ongi antolatuetan bizi dena (Papio sp. ). Ik. papioi.

Aztergaia: babuino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

babuino : HiztEn ("Zerkopitezidoen familiako eta Papio generoko primateen izen arrunta"), LurE, Euskalterm 1 (eta gainera papioi forma). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. babuino, papioi (la Papio) fitxa Izendegiko hustuketan: babuino : J.A. Agirre, Animali basatiak; J. Aldazabal, Animalien umeak; X. Kintana Hizt80; UEU Antropologiazko ikastaroa; papioi : X. Kintana Hizt80; Aramendi, Animali mundua.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

babuino forma eman dutenak: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE. // Ez da ageri hiztegiotan: EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. papioi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Papio sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bada
lok. Aurretik esan denarekin nolabaiteko lotura, ondorio gisakoa edo, adierazten duen hitza. Dirua du eta gastatzeko gogoa; zergatik, bada, ez du erosten? Bada, hori zure eskuan dago. Horrela egingo dut, bada, nik ere. Goazen, bada. Horregatik, bada, heldu naiz berandu. Zer du, bada? Horra, bada, zer jazo zen.
[Oharra: elkarrizketetan eta kidekoetan onartzekoa da ba forma, maila neutroari bada forma dagokion arren].

Aztergaia: bada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Mailak

forma hori dagokio maila neutroari; eta euskara mintzatuan (cf. elkarrizketak) onartzekoa da ba forma

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "[maila neutroa]. Zehaztasun horren ordez [juntagailu gisa] proposatzen dut". (1993-02-10)

 - [E205]: zer da hori?" (1993-02)

badaezpada
adb. Gerta daitekeena aldez aurretik kontuan edukirik. Ik. zer gerta ere; balekibale. Badaezpada esaten dizut. Oskarbi zegoen, baina badaezpada aterkia hartu zuen. Izena osorik doa, laburdurarik gabe, badaezpada. Zertarako ipintzen duzu herriaren izena bi aldiz?, badaezpada.

Aztergaia: badaezpada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: badaezpada ere, badaezpadako.

badaezpada ere
adb. Badaezpada. Badaezpada ere, bi har itzazu. Badaezpada ere, jakinaren gainean jartzen zaitut. Baina ez diot, badaezpada ere, inori agertu nahi gorderik dagoena.

Aztergaia: badaezpada ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

badaezpadako
1 adj. Zalantzazkoa; erdipurdikoa, fidatzekoa ez dena. Ik. nola-halako. Mundu hau badaezpadakoa da, ez da ezer segururik eguzkiaren azpian. Orduan ezagutzen dugu munduko atsegintasun guztiak badaezpadakoak direla. Juanitori, berriz, dena iruditu zitzaion badaezpadakoa, itsusia, txiroa Zabaletan. Badaezpadako jendea. Badaezpadako neskatxen atzetik. Gizagalduen eta badaezpadakoen aholkuak ez entzuteko. Badaezpadako ardoa.
2 adj. Badaezpada egiten dena. Badaezpadako neurriak hartu zituzten.
Loturak

Aztergaia: badaezpadako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

badaezpadan
adb. Batez ere bizk. Badaezpada. Neu ere, badaezpadan, gela honetan atze-atzeka sartu izan naiz.
Loturak

Aztergaia: badaezpadan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BADAEZPADAN (V, G, AN, L, S ap. A). a) Por si acaso. Tr. Empleado por autores vizcaínos. --Eta zer egin biar da seiña yaioten bada il-etxuriagaz, edo ezeri eragiten ezteutsala? --Batiatu bada-ezpadan. CatLlo 59. Aserretzake illundu, trumoi gabe goibeldu, maitero aldendu, bada-ezpadan urrutiratu. Ag G 143. Istarra ebagiteko astija gero be eukiko dogu-ta, bada-ezpadan lenengo ikusi biar da neuk aspaldijan daukodan uste bat. Kk Ab I 21. Bidaldu ebazan esanaz bijaramon goixian, bada-ezpadan, eldu eitezala, baldin txartuago baeguan, bakarrik eta gexorik bere buruba ikusi ezegijan. Ib. 44. Mutillak, orraiti, bada-ezpadan, luzarotxo erriratu barik egon ziran. Kk Ab II 41. Bada-ezpadan gorde apellidu ori ta bigarrena erabilli egik. Ib. 183. Neu be zure gela onetan sartzaittian bada-ezpadan atze-atzeka sartu ixan naz. Otx 61. Gela baten sartu eban emaztia ta bada-ezpadan giltza emon eutsan atiari. Ib. 150. Itaundu eiozue bada-ezpadan. Bilbao IpuiB 105. Bada-ezpadan ez daigun jaso / larregi geure burua. BEnb NereA 172. Ausiki eginen luken zalantzik gabe, hau egiztatzen, bada ezpadan, iñor ezpazan ausartu ere. Osk Kurl 139. Bada-ezpadan, udabarrian ez itxi txoriari berak gure dabelez ibiltzen. EgutAr 12-2-1962 (ap. DRA). Nai baldin ba dozu, ta bada ezpadan, mutiko onek lagundu legizu. Erkiag BatB 74. Baietz uste dot. Bada ezpadan, gauzak euren zerean utzi nai ditut. Ib. 164. b) En duda, dudando. Cf. BADAEZPADAN EDUKI, BADAEZPADAN IPINI. Sinistu bozu zerbait, Elexa Santeak egia sinisgarritzat daukenen kontra; edo egon bazara borondatez bada-ezpadan, alan danez. Añ EL1 126s. Begira, egin badozu juramentu guzurrezkorik; edo bada ezpadan, ziur jakin baga alan zan ala ez. Ib. 128. Konzienzia dudazkoa, bada ezpadan edo balanzan legez geldituten dana. Añ MisE 146. Umezurtz errukarria, astiro astiro, lerden lerden, oinkadea bada-ezpadan jaurtigiaz, ate aldamena eskuz idoroaz, Manuelen besotik aurkeztu da. Ag G 360. "(A la) ventura [...], bada [...] ezpadan" Añ. "Ez niz nolanahika ari (BN-arb), alitzi ean diot (G-azp), horrek ez ditu gauzak baezpadan esaten (G-azp)" Gte Erd 144. Eta zelan erantzun zerbait bear eutsan, / Eskerrekoa, eutsan bada ezpadan esan. AB AmaE 306. c) "Baezpadan así así, no muy bien. Fabrika ori be baezpadan ei dabill ba" Elexp Berg. "Bakaziñotara joan da baezpadan ibiltzekotan obe juau etxian gelditzia" Ib.

badaezpadan 7: Deia 2 (adib.: “Badaezpadan, ez dau argitu Athleticen eskaintzea jaso ezkero bere erantzuna baiezkoa izango dan”), Berria (“Gau hartan, badaezpadan, Canal Plus jarri nuen, zeren, kondaira urbano batek zioenez, batzuetan, ahaztu egiten zitzaien film pornoak deskodifikatzea”), EiTB (“ez dakit zer daukagun / bake ala gerra / bainan nik badaezpadan / egin dut puzkerra“), Jakin (“Eta aitak eta Pedrok pentsatu zuten zergatik ez jendeari erakutsi bertsotan edo bertsotara ohitu, eta tabernako sukaldean hasi ziren irakasten, badaezpadan, eta gero tabernan bertan”), Argia 2 (adib.: “Nik ez dut kioskoetako bildumarik egiten, baina inoiz irakurriko ote ditudan ere ez dakidan liburuak erosten ditut, ikusi gabeko pelikulaz gainezka daukat etxea, prentsan agertzen diren albiste eta elkarrizketa interesgarriak gordetzen ditut badaezpadan, nire inguruko gertakari gehienei buruzko estatistikak egiten ditut, eta etorkizunean gogoratu nahiko nituzkeen gauza guztiak apuntatzen ditut”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu badaezpadan formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta sarrera gisa jasotzekoa badaezpada bezala, baina Batez ere Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

badaezpadan ere
adb. Batez ere bizk. Badaezpada ere. Badaezpadan ere, batu nituen pintatzeko tresnak eta goitik beherantz hasi nintzen astiro-astiro.

Aztergaia: badaezpadan ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BADAEZPADAN ERE. Por si acaso. Baiña ezpaleukake bere, bada-ezpadan bere, eroan dau Pedro Marik beste eginkizun bat. Ag AL 16. Kotor txikiari agindu zion badezpdan ere kanturen bat ikasteko prosesiorako. Urruz Urz 66. Bada-ezpadan be, oba lenengo eztarria ondo-ondo gertu. Bilbao IpuiB 142. Bada-ezpadan be, jakin oba...! Ib. 166. Bada-ezpadan be, iak-eta erdi-illuntzia zan ezkero, batu nabazan pintatzeko tresnak, eta goitik berantza asi nintzan astiro astiro. Alzola Atalak 47.

badaezpadan ere 1, Deia (“Kontuak kontu eta ikusitakoa ikusita ea finalaurrekoa erabagita geratzen dan lehenengo zatirako. Badaezpadan be”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu badaezpadan ere formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa Batez ere Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa badaezpadan sarreran.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

badarik
lok. Hala ere, dena dela. (ere partikula har dezake). Eta ez naizelarik ongi preparatua egun oroz meza santuaren errateko, badarik ere, ahal guztia eginen dut egun jakinetan jainkozko misterioen errezibitzeko.

Aztergaia: badarik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Erabileremu dialektala

batez ere Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

hala ere, dena dela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Badarik Ipar. Nun?'.

 - [E116]: 'OEH-n adibideak. Hau dio: 'Atestiguado fundamentalmente en autores septentrionales (además de algún alto-navarro) de los ss. XVI-XVII; entre los accidentales se documenta en Ochoa de Arin. La forma badariak es empleada por Etcheberri de Ziburu y Harizmendi; bedariak por Goyetche' Eta gero datoz adibideak: Leizarraga, Pouvreau, Mirande, Duvoisin, eta abar. Egia da zaharra dela, eta Iparraldekoa, hortaz, baina gaurko idazleek ere eskuratu dute eta erabiltzen dute: Lertxundi, Juan Garcia, Linazasoro, Aristi, Mendiguren Elizegi. Nire proposamena: kentzea 'batez ere Ipar. Zah' eta hola ematea: badarik lok. 'hala ere, dena dela''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'badarik (ere) lok.'.

badere
lok. g. er. Bada ere.

Aztergaia: badere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bada ere.

badia
iz. Itsas golko txikia, ontziak babesteko balio duena. Getariako badian.

Aztergaia: badia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma zaharra baia da, baina badia nagusitu da gaur; lehen formak, gainera, ahoskapen-arazoa sor lezake, silaba bitan ebaki baledi. Gehiengoz hobetsi da bigarrena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baia: Donibaneko baia [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

badminton
iz. Tenisaren antzeko jokoa, pilotaren ordez, pilota erdi batez eta lumazko isats batez osaturiko jaurtigaia erabiltzen duena. Asiako herrialdeak dira jaun eta jabe badmintonean eta mahai tenisean.

Aztergaia: badminton

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz

Erdaretako formak

OfQuLF: sport de raquette || Badminton || nom d'un château d'Angleterre où l'on pratiquait un sport semblable.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

bafada
1 iz. Lurruna; ahokada, ahotik behingoan botatzen den airea. Pipa bafada bat. Bafadatik ezagutzen diat pattarra edan duala. Paper fabriketako ke aterabideek zerua zikintzen dute beren bafada nahasi beltzez.
2 iz. Hats moduko aire bolada. Azienden gernu bafadatik urruntzea. Bafadak du salatzen lorea. Ene soineko arropa guztietarik ateratzen dela ez dakit zer bafada.

Aztergaia: bafada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
bafadaka
adb. Bafadak jaurtiz; bafadetan. Sudur zulo handietatik bafadaka. Leiho irekietatik bafadaka sartzen zen udaberriko haizea.

Aztergaia: bafadaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bafatu, bafa, bafatzen
du ad. g. er. Bafadak jaurti. (nor osagarririk gabe).

Aztergaia: bafatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bafatu 7 aldiz jaso da: A. Ugidos 1 ("#mdash#Ez ezazu aurkakoa egin #mdash#Urgl-ek bafatu zuen"); H. Knörr 6 (adib. "Sua? #mdash#bafatzen du herensugetxoak"; "Baina herensugeak bafatzen du pozaren pozez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bafatu : HiztEn ('bafadak egin'). Ez dugu aurkitu ohiko hiztegi-iturriotan: DFrec; AB38; AB50; LurE; Euskalterm.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

bafatu : ElhHizt ('echar bocanadas; resoplar'); HiruMila ('exhalar, resoplar, expulsar aire, vapor... a ráfagas'); Lur EF/FE ('exhaler'); PMuj DVC ('avahar, calentar con el vaho, vaporear, resoplar'); pafatu : HaizeG BF ('exhaler'); Lh DBF ('exhaler, lancer des bouffées'); DRA ('exhalar, alentar, soplar'); PMuj DVC ('1 exhalar, alentar, soplar, vahear, resoplar, bufar; 2 espirar, exhalar, despedir olor'). Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE; Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

tradizioan erabili gabea, baina egokia, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bafa, bafatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea da jasotako testuetan).

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bafada jaurti.

bafle
iz. Bozgorailuak eta honen kaxak osatzen duten multzoa. Kanpoan bi bafle erraldoi daude, eta bertatik entzuten dugu Chavez irratian esaten ari dena. Gaur hogei urte egin zuten ihes espetxetik, bafle batzuen barruan ezkutatuta.

Aztergaia: bafle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bafle EB 1 (X. Mendiguren E: "Bafleari tiro egin eta musika ixiltzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bafle : AB50 2, HiztEn ("1 Bozgoragailu bati atxikitzen zaion xafla zurruna. Bozgoragailuaren mintz bibratzailearen bi aldeetako soinu-uhinak bereiztea du helburu. 2 (hed.) Bozgoragailuak eta honen kaxak osatzen duten multzoa"); baffle : AB38 1, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bafle : ElhHizt. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bafle / baffle formen ordainak: ElhHizt: bafle, bozgoragailu. // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es baf(f)le formaren erdal ordainak: fr (DLLF): baffle; it (S. Carbonell): ez dugu aurkitu; ca (DCC): bafle; en (Collins): speaker, loudspeaker; de (Langenscheidts): Lautsprecherbox, Hi-Fi-Box.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

baldintza minimoa betetzen du, baina ez da nazioartekoa, eta hobeto ikustekoa da horren premia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bafle: baldintza minimoak betetzen baditu, eta horren ordez hoberik ez badakigu, onena onartzea litzatekeela uste dut'.

 - [E123]: 'Bafle. Baldintza minimoa betetzen badu, sartu egingo nuke. Hau bai bada eguneroko hitza, batez ere gazteentzako'.

 - [E116]: 'nik ere sartuko nuke, arrazoi beragatik. Gainera, gaurko idazleek ere erabiltzen dute: Iturriaga, Alberdi, Epaltza, Zaldua, Aristi'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

baga
1 iz. Uhina, olatua. Bagak sartzen ziren ontzira. Jo gintuen beste baga batek burutik behera. Baga eta olatuen orroak.
2 iz. (Tentaldien, grinen eta kidekoen erasoaldi modukoa adierazteko). Tentaldiaren bagetan galdu duzu graziaren ontzia. Ekiten diote grina txarren bagek, behin alde batetik, gero bestetik.
bagai
adj. g. er. Alferra, nagia.

Aztergaia: bagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

alferra, nagia.

bagaje
iz. Bidaia batean eramaten diren gauzen multzoa. Ik. puska 3. Ez baita aise bidaiatzen, hainbeste kargarekin, ez ate hertsitik sartzen, hainbeste bagajerekin.

Aztergaia: bagaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bagaia 1 (Gy: "Ez baita aise bidaiatzen, / haiñbertze kargarekin, / Ez athe hertsitik sartzen, / haiñbertze bagaiekiñ") eta OEH argitaratuan beste 1 (Urt Gen: "de interpr. no clara"); bagaje 1 (Xarlem: "Moruen bagajiak eraiki behar dütügü, haien muianez eliza eraginen dügü"); bagaieria ES 3 ("Eta hekien tresneria, eta bagaieriak harturik, gabaren laguntzarekin batean..."; "hillak gelditu ziren, eta bagaieriak galduak..."; "eta oihan itsuak direla kausa, oldartzen zitzaitztelarikan gain-aldetik bagaierien azken parterainokoan...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bagaje : DFrec 1; Euskalterm 2. Ez da azaldu ohiko iturri-hiztegiotan: AB38; HiztEn; LurE; AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: bagaia : HiruMila; bagaje : EuskHizt. Ez dugu aurkitu ondokoetan: HLEH; ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; DRA; Lh DBF; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal bagaje, bagage(s) formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: 1 ekipaje; 2 (fig.) baliabide, ahalmen; jakinduria, ezagutza // HiruMila: 1 (Mil.) bagaia, hatu, bagaieria, fardeleria; 2 bestia de carga: zamari, zamabere // Lur EG/CE: hatu // Lur EF/FE: hatu, puska // Casve FE: hatü; (train de-) kargeria // HaizeG FB: puskak; (voyage) bide-orniak; Plier bagage: puskak // T-L LFB: puskak // PMuj DCV: axe, atu, matratzu, tresneria, puskak; bagajero: soinkari, axelari.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): bagage, bagages pl, matériel d'équipement (militar); it (S. Carbonell): Mil. salmerie; Mil. bestia requisita (per le salmerie); ca (DCC): bagatge; en (Collins): a) (Mil) baggage; equipment; luggage, baggage (US); b) animal beast of burden; c) (fig) knowledge, experience; de (Langenscheidts): Gepäck; fig. (intelectual) geistiges Rüstzeug.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Forma nagusia da gaur

.1: Zah. eta g.er. markak dagozkio, berez (edo lantaldearen irizpideen arabera); gero, berriz, ekipaia saihestekoaren ordaintzat proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Bagaje. Ez dut ulertzen zergatik proposatu behar den Zah. eta g.er. markak dagozkion hitza, ekipaia izenaren ordain. Azken batean biak dira maileguak. Ezin al dira biak hartu?'.

 - [E116]: 'Nik bagaje ez nuke aipatuko. Ez dut inon ere aurkitu: bagaia bezala erabiltzen du Kaltzadak. Eta berdin beste idazle batek ere. Ekipaia ez dakit sartuko den, oraingoz ez baitugu sartu, baina hitz hau Izagirre, Epaltza, Sarrionandia, Bernaola, K. Navarro, Aristi, Unzurrunzaga eta H. Etxeberriak bederen erabiltzen dute. Beraz, txanda etortzen zaionean ikusi beharko da zer egin. Nire proposamena: ez aipatu oraingoz bagaje hitza'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'bagaje iz.'.

bagasoka
iz. zah. g. er. Soka lodia. Aberatsa zeruan sartzea baino errazago da bagasoka bat jostorratzaren begian sartzea.

Aztergaia: bagasoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-soka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

soka lodia.

bagdadar
1 adj. Bagdadekoa, Bagdadi dagokiona. Bagdadar agintariak.
2 iz. Bagdadeko herritarra.

Aztergaia: bagdadar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bagdadar (herritarra).

bagil
iz. Ekaina.

Aztergaia: bagil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bagil h. ekain.

Informazio osagarria
Euskalki mailako forma, hobetsia aipatuz jasotzekoa

ik. ekain

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

bagina
iz. Umetokitik bulbara doan hodia, muki mintzez estaliriko giharrezko paretak dituena. Ik. ematutu. Denbora luzez baginako infekzioak izan nituen.

Aztergaia: bagina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

bagina 'ematutua' adierakoa aztertu da; ik. dagokion informazioa s.u. magina.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Agerraldi banakoak dira bagina (Kuxkux 5), baginabarneko (UZEI. Medikuntza/3) eta magina (E. Antxustegi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bagina : HiztEn; LurE; Euskalterm 14; baginitis : HiztEn; LurE; Euskalterm 2; magina : DFrec 2; AB38 6; HiztEn ("ik. bagina"); LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: magina : EuskHizt, EskolaHE, XarHizt, Casve EF, Lh DBF, DRA; bagina : ElhHizt, EskolaHE (+ baginitis) // HiruMila: bagina: ("vagina, vaginal"); magina ("1 Anat. vagina. 2 vaina de espada. 3 Bot. vaina, túnica de algunas simientes"). // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko vagina / vagin eta vaginitis / vaginite-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: bagina // HiruMila: magina, ematutu, alu; maginitis, magina-min // Lur EG/CE: ematutu // Lur EF/FB: alu, ematutu, magina // XarHizt: magina // Casve FE: alü, emabide, motxa; emabidemin // T-L LFB: emabide // PMuj DCV: ema-bide, ema-tutu, tutu; tutu-min // Azkue Aurkibidea: alu // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG FB.

Erdaretako formak

es vagina / vaginitis formen ordainak: fr (DLLF): vagin / vaginite; it (S. Carbonell): vagina / vaginite; ca (DCC): vagina / ø; en (Collins): vagina / ø; de (Langenscheidts): Scheide / Scheidenentzündung.

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. ematutu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A106]: -g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

baginitis
iz. med. Baginaren hantura.

Aztergaia: baginitis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-itis.

bagoi
iz. Burdinbideetan bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko ibilgailua, lokomotor batek mugitzen duena. Ik. kotxe 2. Bagoi lerroa, andana. Bagoi bat idiz betea zetorren. Harlemera zihoan metroa hartu zuen; bagoian gehienak beltzak eta beltzaranak ziren.

Aztergaia: bagoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jateleku bagoi; litera bagoi; ohebagoi; salabagoi-

bagoneta
iz. Bagoi txiki estalkirik gabea, batez ere salgaiak eta kidekoak garraiatzeko erabiltzen dena eta errail gainean mugitzen dena. Ukuilutik simaurtegira bi errail jarriak dauzkate eta egunero bagoneta koxkor batera simaurrak bildu eta simaurtegiraino eramaten dute.

Aztergaia: bagoneta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bahaismo
iz. erl. XIX. mendearen erdialdean Persian sorturiko erlijio monoteista, erlijio nagusi guztien irakaspenen batasuna proposatzen duena.

Aztergaia: bahaismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu bahaismo, babismo formarik aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bahaismo : LurE, Euskalterm 1; babismo : LurE, Euskalterm 1; bahaista : Euskalterm 1; baha'i erlijio : Euskalterm 1. Eta Euskalterm - ErlHizt (Bahâ Allah).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietan: babismo : ElhHizt, Harluxet (eta babista); bahaismo : EskolaHE, Harluxet (eta bahaista). // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF eta FE, HaizeG BF eta FB, T-L LBF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC eta DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): babisme; it (S. Carbonell): babismo; ca (DCC): babisme; en (Webster): babism, babist, bahaism, bahai(st); de (Langenscheidts; Slaby/Grossmann): ø

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: Bahaismoa: Bahaismo.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Erl.

bahamar
1 adj. Bahametakoa, Bahamei dagokiena. Bahamar hondartzak.
2 iz. Bahametako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: bahamar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bahamar (herritarra).

bahe
1 iz. Hondo sareduna edo zuloduna duen lanabesa, aleak tamainaren arabera edo zatikiak bereizteko erabiltzen dena. Ik. galbahe; zetabe;  + maze; artza; bahola; zetatxu. Bahetik igaro. Ahalik eta baherik tapituenak nahi genituzke lan honetarako.
2 iz. (Hautaketa eta bereizketa adierazten duten zenbait testuingurutan). Bahe fonetikoan barrena iragazi behar ditugu entzuten ditugunak. Bihotzetik jaulkiagatik buruaren bahe hotzetik iragaziak. Gehiegizko informazioa informazio eza bezain kaltegarria izan daiteke, eta liburutegiek hor badugu zer egin, bahe fidagarriak izan behar dugu.

Esaera zaharrak

Okin berriak, bahea zuri.

Aztergaia: bahe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bahe, baha-

Jatorrizko forma

Eratostenesen bahe-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Hitz elkartu hau, "galbahe" (galbai) aipatzekoa sarrera honetan; gure artean bederen, zentzu generikoan erabilia" (1994-08-02)

 - [E302]: "Nik uste bahe hitzaren eremua zabalagoa dela galbaherena baino. Bahea erabiltzen da (zen) angulak harrapatzeko eta bahea eraikuntzako hondakinetatik hondar xehea eta harriak bereizteko" (2003-09-22)

bahegile
iz. Baheak egiten dituen pertsona.

Aztergaia: bahegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

baheketa
1 iz. Bahetzea.
2 iz. med. Pertsona talde bati mediku azterketa egitea, eritasun jakin bat garaiz detektatu ahal izateko. Etorkizunera begira, jaioberrien baheketa programara gaixotasun gehiago gehitzea aztertzen ari dira osasun agintariak. Mamografia bidezko baheketak.

Aztergaia: baheketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: Ik. bahetzea / ElhHizt: + / EskolaHE: -

bahekin
iz. Zerbait bahetu ondoren gelditzen den hondakina. Demagun material baten T gramo bahetu ditugula, bahetuan B gramo sartu direla eta bahekinean K gramo geratu direla.

Aztergaia: bahekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bahetu, bahe/bahetu, bahetzen
1 du ad. Bahetik igaroarazi. Ik. galbahetu. Garia, legarra bahetu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Demagun material baten T gramo bahetu ditugula, bahetuan B gramo sartu direla eta bahekinean K gramo geratu direla.
2 du ad. Baliagarri edo onargarri ez dena bereizi. Sarira aurkeztu zirenak bahetuz-bahetuz, sei abeslari gazte gelditu ziren azken aldirako. Nor zein diren ongi ditu Jaun onak bahetuko.

Aztergaia: bahetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bahetu, bahe(tu), bahetzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bahetu, bahe(tu), bahetzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "bahetu hitza oso egokia da eta ondo dago, baina ez ote dago tartetxo bat eralkizaharrarentzat?" (2003-09-22)

bahetze
iz. Bahetik igaroaraztea; baliagarri edo onargarri ez dena bereiztea. Ik. galbahetze. Baheak gehiegi kargatzen direnean, asko luza daiteke bahetze denbora.

Aztergaia: bahetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

bahi
1 iz. Zorraren ordainketaren seinaletzat hartzekodunaren eskuetan uzten den gauza. Ik. berme 2. Zordunaren ondasunak dira hartzekodunaren bahia. Gure salbamenaren bahia den gurutzea.
2 iz. zuz. Ondasun higigarrien gaineko berme-eskubide erreala, betebehar bat betetzeko eratzen dena. Hipoteka, bahia, fidantza pertsonala eta solidarioa dira berme mota batzuk.

Aztergaia: bahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren familiari dagokionez, jarraikoak barneratzeko modukoak izan daitezke: #mdash#bahituri: 3000 Hiztegian eta Euskaltermen, hitz hori esangura bikoitzarekin ageri da: "1 rehén. 2 prendimiento, secuestro". Mujikaren Hiztegi zaharrak ere badakar. #mdash#bahitetxe: "Casa de empeños, monte de piedad" euskaraz adierazteko, horixe erabiltzen dute, besteak beste, Elhuyar Hiztegiak, 3000 Hiztegiak, Mujikaren Hiztegi zaharrak, Harluxet Hiztegi entziklopedikoak eta Euskaltermek'.

 - [E116]: 'Ez dut inondik ere ikusten hitz horien beharra. Hiztegietan bakarrik ageri dira, baina testu idatzietan ez da arrastorik ere. Segur naiz gaurko idazleek (egunkarietan, aldizkarietan, eleberrietan...) hauen ordainak badituztela, baina ez dakit zein diren, 'rehen' ere ez baitute erabiltzen. Hiztegietan ageri badira esan nahi du hiztegiegile bakoitzak aurrekoari hartu diola, baina euskaran ez dela erabiltzen. Beraz, nik ez nituzke aipatuko oraingoz'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'bahitetxe: Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea; bahituri Jas. 'bahitua, bahitutakoa''.

bahian eman
du ad.-lok. Zordunak hartzekodunari, zorraren ordainketaren berme edo seinaletzat, ondasun baten behin-behineko edukitza eman. Bahian emandako bestelako balore higigarriak, bai eta hipotekatutako ondasun higiezinak ere, jendaurreko enkantean salduko dira, aurretiaz tasazioa eginda. Hamar mila pezeta utzi nizkion, eta erlojua eman zidan bahian. Bahian emandako gauza.

Aztergaia: bahian eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, Zuz. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

bahian hartu
du ad.-lok. zuz. Hartzekodunak, zorraren ordainketaren berme edo seinaletzat, ondasun baten behin-behineko edukitza bereganatu. Ik. bahitu1 2. Hartzekodunek akzioak bahian hartu zituzten.

Aztergaia: bahian hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, bi adiera bereiziz: 1) zuzenbidekoa eta 2) bahitu 2-n ageri dena (eta adiera horretan “Ik. bahitu 2” gehitu. Bide batez, aipatu da bahi sarreran bigarren adiera bat sortzea komeni dela, HBOn (cf bahitu) euskaltzain batek eskatutakoaren bidetik: ‘1 rehén; 2 prendimiento, secuestro’.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

bahiketa
iz. Norbait bere borondatearen kontra bahitzea, bereziki askatzearen truke zerbait lortzeko asmoz. Lehendakariaren bahiketa. Bahiketaren erantzukizuna bere gain hartu dutenak.

Aztergaia: bahiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera autonomoan ematekoa
bahikuntza
iz. Norbaiten ondasunak, haren zorrei erantzuteko edo, agintaritzak bere esku hartzea. Ik. bahitura 2. Ez zen bahikuntzarik egin.

Aztergaia: bahikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E101]: "[faltan eman dut] Gipuzkoan oraindik ere bizi den hitza: inoren sailean sartu diren ardiak bahitzen ditu sail-jabeak: retención, prendimiento)" (1994-06-02)

bahimendu
iz. Gobernu edo erakunde batek herrialde jakin batekin salerosketan aritzeko ezartzen duen debekua, zenbait salgai, bereziki armak eta gerra tresneria, saltzea edo erostea debekatzen duena. Ik. blokeo 2. AEBko ordezkari batek Kubari egin dion eskaintzarik argiena izan da hau, 1962an AEBk bahimendua ezarri eta bi herrialdeen arteko harremanak eten zirenetik.

Aztergaia: bahimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bahimendu 29: Arantxa Elizegi 2 (“Mende erdian egindako urratsak txalotu eta bahimendua amaitzeko eskatu dute Hego Amerikako buruzagiek”, “Bide horretan, Washingtonen «politika inperialista» salatu eta bahimendua behin betiko amaitzeko eskatu zuen Evo Moralesek”), Oskar Matute (“Gazako biztanleriak urtetan zehar pairatu behar izan duela elikagai edo eta sendagai bahimendu itzela bezain hiltzailea”), Gabirel Ezkurdia (“nazioartearen bahimendu demokratizatzailearen eraginez”), Joan Canela (“Kongoko koltana salerosten dabiltzanak, 2002az geroztik mineral horri nazioartean bahimendua ezarri zaion arren”), Oriol Mallo (“Ezingo da erabateko bahimendua ezarri AEBek Mexikori saltzen dizkioten arma pribatuen gainean?”), Naiara Arregi (“AEBek Kubari duela 45 urte baino gehiago ezarritako bahimendu ekonomikoa jaistea, hain zuzen ere“), Berria 10 (adib.: “AEBek ezarritako bahimenduari kontra egiteko ere eskatu du Castrok”, “Bahimendurik ez”), Jose Miguel Arrugaeta 2 (“Aldi berean, argi utzi zuen arren, ez zuela asmorik 1960tik indarrean zegoen Kubaren aurkako bahimendua indargabetzeko”, “Nazioarteak bat egiten du Habanarekin bahimendua kendu eta subiranotasuna errespetatzeko eskaeran”), Xabin Makazaga (“Baina bahimenduak hor dirau”), Leire Ventas 3 (adib.: “Ez du Kubaren bahimendua aipatu”), Kristina Berasain 4 (adib.: “Barack Obamak Ameriketako goi bileran bahimenduaren auzia saihestu izana salatu du Fidel Castrok”), Urtzi Urrutikoetxea (“Diyarbakirgo polizia etxetik pasatutako emakume atxilotuen bortxaketa salaketak argitaratzeagatik, ale baten bahimendua agindu zuten”), Andoni Etxeberria (“Egoera bahimenduekin hasi zen okertzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bahimendu 114: Berria 108 (adib.: “Hamahiru urteko arma bahimendua kentzea negoziatzen ari dira”), Marzel Etxehandi (“Gure bahimenduko 20 egunak bururatzera doaz berri beldurgarria hedatzen denean: typhus-a kanpalekuan sartua da”, “Ahalak oro egiten dira Büchenwald-ekoen bahimendu epea burura dadin eta block-a huts dezagun, susmoa baita kutsatuak garela”), Josu Zabaleta (“Iparreko departamendu bateko bahimendu batzordeek, esate baterako, ernari zeuden bigak bahitu zituzten, eta hala hiltegiak umekien hilerri bihurtu zituzten”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "bahimendu (erabil daiteke enbargo adierazteko)".

Ongi eratua da

erabilia da eta sartzekoa; ik. enbargo arautua.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'ez da egia e. g. denik'.

 - [E116]: 'egia da Herria aldizkarian erabiltzen dela: Amerikanoek hersatu dute Kubari ezarri dakoten ekonomiko bahimendua eta gaztigatu gogo dituzte lege horri jarraikitzen ez diren herriak, edo berdin enpresak Hau da aurkitu dudan adibidea, baina ez dakit oso eredugarria den ('ekonomiko bahimendu' horrek zerbait izatekotan 'bahimendu ekonomikoa' behar luke izan). Iparraldekoek besterik ez badiote behintzat, nire proposamena ez aipatzea da'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

bahisari
iz. Bahitua berreskuratzeko ordaintzen den saria. Bahitzaileek milioi bat euroko bahisaria eskatu zuten.

Aztergaia: bahisari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ez dirudi osaera zuzenekoa; eta lantaldeak ez daki erabilia den.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]:  bahisaria: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bahisari: ez dakit zergatik ez den onartzekoa, horren premia garbia izanik'.

 - [E116]: 'ez dirudi osaera zuzenekoa; eta lantaldeak ez daki erabilia den. Sartu (nahiz hori 'bahitzeko saria' izango litzatekeen. Ezin dugu zorrotz jokatu, nahiz berez 'askatzeko saria', 'askasaria' behar lukeen izan)'.

 - [E116]: 'badirudi 'bahisaria' norbaiti norbait bahitzeagatik ematen zaion saria dela, ez norbait askatzeko ematen den saria. Ez dakit, hortaz, oso eratua den. Ez dakit, bestetik, baden horren premiarik, gaurko prosan ez baita batere erabiltzen: ez egunkarian ez eleberrietan. Nik ez nuke oraingoz aipatuko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'bahisari 'bahitua berreskuratzeko ordaintzen dena''.

bahitegi
iz. Espetxea. Bahitegiko bizilagunak oro ziren gizarteak arbuiatu eta zapuztuak.

Aztergaia: bahitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bahitetxe
iz. Zerbait bahian hartuz dirua ematen duen etxea. Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea.

Aztergaia: bahitetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren familiari dagokionez, jarraikoak barneratzeko modukoak izan daitezke: #mdash#bahituri: 3000 Hiztegian eta Euskaltermen, hitz hori esangura bikoitzarekin ageri da: "1 rehén. 2 prendimiento, secuestro". Mujikaren Hiztegi zaharrak ere badakar. #mdash#bahitetxe: "Casa de empeños, monte de piedad" euskaraz adierazteko, horixe erabiltzen dute, besteak beste, Elhuyar Hiztegiak, 3000 Hiztegiak, Mujikaren Hiztegi zaharrak, Harluxet Hiztegi entziklopedikoak eta Euskaltermek'.

 - [E116]: 'Ez dut inondik ere ikusten hitz horien beharra. Hiztegietan bakarrik ageri dira, baina testu idatzietan ez da arrastorik ere. Segur naiz gaurko idazleek (egunkarietan, aldizkarietan, eleberrietan...) hauen ordainak badituztela, baina ez dakit zein diren, 'rehen' ere ez baitute erabiltzen. Hiztegietan ageri badira esan nahi du hiztegiegile bakoitzak aurrekoari hartu diola, baina euskaran ez dela erabiltzen. Beraz, nik ez nituzke aipatuko oraingoz'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'bahitetxe: Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea; bahituri Jas. 'bahitua, bahitutakoa''.

bahitu1, bahi/bahitu, bahitzen
1 du ad. Norbait atzeman edo inorena den zerbaitez jabetu, trukean zerbait lortzeko asmoz. Hegazkin bat bahitu. Gobernuburua bahitzeko asmotan.
2 du ad. Zerbait bahian hartu; bahitura egin. Ardiak bahitu dizkiot nire soroan egin duen kaltea ordain dezan artean. Ondasun guztiak bahitu zizkioten zordunari. Agintaritzak liburu bat bahitu du.
3 du ad. g. er. Zerbait bahian eman. Nahiago dituzte besteren onak zuzen edo makur hartu, eta bereak ere bahitu eta saldu, lan egin baino. Bahitzekorik eta saltzekorik ez dutenean.

Esaera zaharrak

Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen.

Aztergaia: bahitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bahitu, bahi(tu), bahitzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bahitu, bahi(tu), bahitzen

bahitu2
adj./iz. Pertsonez mintzatuz, trukean zerbait lortzeko asmoz bahitua izan dena. Behar den guztia egitea arrantzale bahitua ahalik bizkorren etxeratu dadin. Ostirala arte luzatu dute bahituak hiltzeko epea.

Aztergaia: bahitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bahitu, bahi(tu), bahitzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bahitu, bahi(tu), bahitzen

bahitura
1 iz. Bahia. Esan zien beretarik bat bahituratzat utzi, eta anaia gaztea ekar zezatela.
2 iz. Norbaiten ondasunak, haren zorrei erantzuteko edo, agintaritzak bere esku hartzea. Ik. bahikuntza; enbargo. Sartu ziren nire nagusiaren ondasunen bahitura egitera, zorra ordaindu arte.
Azpisarrerak

Aztergaia: bahitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
bahituran
adb. Bahi gisa. (jarri, utzi, eman eta kideko aditzekin). Ezkondu nintzenean bost gona nituen, bi bahituran jarri eta bi saldu nituen. Zure lagun hurkoari zerbait bahituran ematen badiozu. Itsasaldia ordaintzeko, nire ondasunak bahituran uztea eskaini nion.
Loturak

Aztergaia: bahituran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAHITURAN. a) En prenda. Zaldun eta andrandijen arteko jokaldi bat egittia erabagi genduban, battukarika. Galdu eroianak, aldian eban pitxikerijen bat itzi biar ixaten eban batturan. Otx 152. Oraino okerrago dana, / bazter guzitan zorra; / tabernan ere baituran / senarraren atorra. Or Eus 66. Ezkondu nintzanean bost gona nituen, / bi baituran yarrita bi saldu nituen (V). A EY IV 37. Zure lagun urkoari zerbait baituran emoten badautsazu. Ker Deut 24, 10. (Tras gen.). Onatx, gaizto ark, arestian utzi zizkidan ondakiñak, bere maitasunaren baituran, orain nik, ate subillean bertan zuri damazkizut, lur. Ibiñ Virgil 57. b) "Gosearen da egarriaren baituran topa doguz oilloak (V-ger), hemos encontrado las gallinas presas de hambre y sed" A.

adib: bahitura 1 iz. Bahia. Ezkondu nintzenean bost gona nituen, bi bahituran jarri eta bi saldu nituen.

bahituran 12: ElCorreo, Deia, Elkar 2, EiTB 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bahituran 53: Berria 2, Elizen arteko Biblia 19, Jose Morales 11, Jose Antonio Mujika 2, Inazio Mujika Iraola 2, Irene Aldasoro 2, Josu Zabaleta 2, Lopez de Arana, Koldo Izagirre, Aingeru Epaltza…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, bahitur sarreran lehendik zegoen adibidea bahituran azpisarrera proposatu berriari gehitu eta beste bat jaso bahitura sarreran.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi dagoena, baina gehitu adibideak (utzi, eman…). (2021-10-19)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bahitura sarreran.

bahituri
iz. jas. Pertsonez mintzatuz, bahitua, bahitutakoa.

Aztergaia: bahituri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren familiari dagokionez, jarraikoak barneratzeko modukoak izan daitezke: #mdash#bahituri: 3000 Hiztegian eta Euskaltermen, hitz hori esangura bikoitzarekin ageri da: "1 rehén. 2 prendimiento, secuestro". Mujikaren Hiztegi zaharrak ere badakar. #mdash#bahitetxe: "Casa de empeños, monte de piedad" euskaraz adierazteko, horixe erabiltzen dute, besteak beste, Elhuyar Hiztegiak, 3000 Hiztegiak, Mujikaren Hiztegi zaharrak, Harluxet Hiztegi entziklopedikoak eta Euskaltermek'.

 - [E116]: 'Ez dut inondik ere ikusten hitz horien beharra. Hiztegietan bakarrik ageri dira, baina testu idatzietan ez da arrastorik ere. Segur naiz gaurko idazleek (egunkarietan, aldizkarietan, eleberrietan...) hauen ordainak badituztela, baina ez dakit zein diren, 'rehen' ere ez baitute erabiltzen. Hiztegietan ageri badira esan nahi du hiztegiegile bakoitzak aurrekoari hartu diola, baina euskaran ez dela erabiltzen. Beraz, nik ez nituzke aipatuko oraingoz'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'bahitetxe: Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea; bahituri Jas. 'bahitua, bahitutakoa''.

bahitzaile
iz. Zerbait edo norbait bahitzen duen pertsona. Hegazkinaren bahitzaileek eskatzen duten saria.

Aztergaia: bahitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera autonomoan ematekoa
bahitze
iz. Bahiketa. Bi neskatxaren bahitze, bortxatze eta hiltzeaz akusaturik.

Aztergaia: bahitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

bahola
iz. Ipar. Bahea.

Aztergaia: bahola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

hau da ahozkoan erabilia, J-L. Davantek dioenez, eta ez bahaola.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bahea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "bahola, baholatu. Iparraldekoek esan dezatela".

 - [E116]: "nire proposamena: Iparralekoek argi dezatela. Nik ez dut lekukorik aurkitzen".

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): "bahola iz. Ipar. 'bahea'; baholatu, bahola(tu), baholatzen. du ad. 'andre bahola' bezalakoak erabiltzen dira. Berdin, jakina, 'gizon astoa, zerria' bezalakoak ere. Lantaldearen lana hurrengo hilabeteetan egiteko: identifikatu irain hitz hauek eta zerrenda bat egin, bere adibideekin".

baholatu, bahola/baholatu, baholatzen
du ad. Ipar. Bahetu.

Aztergaia: baholatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bahola(tu), baholatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "bahola, baholatu. Iparraldekoek esan dezatela".

 - [E116]: "nire proposamena: Iparralekoek argi dezatela. Nik ez dut lekukorik aurkitzen".

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): "bahola iz. Ipar. 'bahea'; baholatu, bahola(tu), baholatzen. du ad. 'andre bahola' bezalakoak erabiltzen dira. Berdin, jakina, 'gizon astoa, zerria' bezalakoak ere. Lantaldearen lana hurrengo hilabeteetan egiteko: identifikatu irain hitz hauek eta zerrenda bat egin, bere adibideekin".

bahraindar
1 adj. Bahraingoa, Bahraini dagokiona. Bahraindar agintariak.
2 iz. Bahraingo herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: bahraindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bahraindar (herritarra).

baht
iz. Thailandiako diru unitatea. Etxeratzeko agindua urratzen duenak bi urte arteko espetxe zigorrari eta 40.000 bahteko isunari egin beharko dio aurre.

Aztergaia: baht

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Thailandia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baht: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

baht: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Thailandiako dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua baht iz. (Thailandiako dirua).

bai
1 adb. Galdera bati erantzutean, baiezko esaldi baten ordain den hitza. Ekarriko duzu?, bai. Kristaua al zara?, bai, jauna, kristaua naiz. "Bai", ihardetsi zuen Etxebarnek.
2 adb. (Esaten denaren egiatasuna azpimarratzeko). Bai, zutaz ari naiz. Badakit, bai, zer zaren zu.
3 adb. (Ezezko esaldi baten ezkerrean edo eskuinean, haren aurkakoa adierazteko). Nik esan bai eta egin ez. Aita eta ama ez zeuden begira, baina zu bai. Eztirik egin ez, baina langileek egindakoa jan bai.
4 Esaldi bat baiezkoa den egiaztatzeko galde hitza. —Bihar etorriko da —Bai?
5 adb. (Harridurazko esaldietan). Bai toki ederra! Hori bai dela neskatxa guztiz polita! Bai ederki bizi ginela orduan!
6 iz. Baiezkoa. Baia eman zion. Baiaren eta ezaren artean zalantzan. Bai lehor batez erantzun zion. Erregeren baia gabe dekretuek ez zuten indarrik.

Aztergaia: bai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bai eta... ere edo baita (... ere)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, a) "1 adlag. 2 iz." azalpenak; eta b) AS gisa: bai... bai... , bai... baita... (ere) , bai eiki , bai... (ere) , bai eta , bai... eta bai... (ere) , bai zera!

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baiaa bat bada non eman ez baitakit: galdera edo harridura bezela erraten dena: erregea hil da. Baiaa?" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'bai | EArau bai eta... ere edo baita (... ere). Eta gehitzeko eskatuz, a) "1 adlag. 2 iz." azalpenak; b) eta AS gisa: bai... bai..., bai... baita... (ere), bai eiki g.er. 'baiki', bai... (ere): bakoitzak ditu bere grinak, akatsak eta bai alderdi onak ere, bai eta edo baita, bai... eta bai... (ere), bai zera! #mdash# iritzi-emaileak aipatzen duena, berriz, Gramatikari dagokio [K204: "baiaa bat bada non eman ez baitakit: galdera edo harridura bezela erraten dena: erregea hil da. Baiaa?" (1995-03-03)]'.

 - [E116]: 'Ez dut garbi ikusten hau sartzea. Ez nuke aipatuko. Nire proposamena: ez aipatu'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'AS: baia (beti galde perpausetan) etorriko da. Baia?'.

bai ala ez
(Galderetan nahiz zehar-galderetan). Ik. bai edo ez. Lege hura zuzena da?, bai ala ez? Erantzulea bortxatu gabe bai ala ez esatera.

Aztergaia: bai ala ez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAI ALA EZ. a) (En oraciones interrogativas, directas o indirectas). Sí o no. v. BAI EDO EZ. Zer izanen da bada dudán othoitz egiten dutenéz dudatzen dutelarik Iainkoak enzunen dituenéz bai ala ez? Lç Ins E 3r. Ea zure hutsa Jaiñkoak barkhatu darotzun bai ala ez. He Gudu 158. Enia zirenez erradazü bai al'ez. ChantP 54. Dudan egonik luzaz errege, behar zuen bai ala ez ihardoki harmekin haren etsai oste handi hari. Elsb Fram 100. Badakik, bai-ala-ez, enperadoren manuen berri? Jnn SBi 143. Nahi duzu, bai ala ez, erregeren alaba sendatu? Elzb PAd 62. Lege hura zuzena dea? Bai ala ez? HU Zez 42. Egia denez hori, bai ala ez. Ib. 42. Hean jeiki gogo zutenez, bai ala ez. Barb Leg 60. Argittuko al-nozu, bai ala ez? Otx 47. Larunbatean sendatzen zillegi al da? Bai ala ez? Ir YKBiz 294. Bai ala ez, egia al diot? Zait Sof 89. Mundua, adimen baten lana ote da, bai ala ez? Vill Jaink 39. Guregan konfiantzarik ba al duzu, bai ala ez? Lab SuEm 195. Erantzulea bortxatu gabe bai ala ez esatera. MEIG VIII 103. b) (Sust.). "Bai-ala-ez, dilema, disyuntiva" BeraLzM. Cf. baiez.

bai ala ez 172: Aizu 5, Deia 3, Elhuyar 2, Consumer 9, HABE, Berria 40, EiTB 79, Euskaltzaindia, Jakin 6, Argia 24, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bai ala ez 116: Herria, Berria, Antton Olano, Elizen arteko Biblia, Jon Muñoz, Jose Morales, Jenaro Garate, Unai Iturriaga, Joan Mari Irigoien, Iñaki Mendiguren, Koro Navarro, Pello Salaburu, Joxe Austin Arrieta, Koldo Zuazo, Xabier Olarra…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta komeni da adibide gisa jasotzea bederen.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa bai sarreran.

bai bada
Bai horixe, jakina. Gurdia astuna dagoela?, bai bada, bete-betea dakargu-eta.

Aztergaia: bai bada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAI BADA. Claro que sí; sin duda, ciertamente. Bai bada, ihardetsi zuen, ez othe naiz halako Enperadore iarri behar, nolako Enperadore nahi bainuke kausitu neroni partikular baninz? "Oui-da!". SP Phil 385s. Aize gaiztoak eta itsasoak etzioten begiratu behar [...]? Bai bada, itsasoak santu zenbaiti begiratu ta askotan egin ditu berez egiñen etzituen gauzak. Mb IArg I 192. Bai bada, moduzkoa izango nas gauza guztietan. Añ LoraS 174. --Kanpainako bizi laiño eta inozenta / Zure gustukoa othe da? / -- Bai bada. Gy 204. --Ez othe da bada legerik horien debekatzeko? --Bai bada segurki, eta garratza ere! Dv Lab 308. --Agertu da, agertu da? --Bai ba, Batista. Sor Bar 67. Bai-ba, Jaungoikoak emongo deutsuez egisariak. Echta Jos 134. [Gurdia] astuna dagola? Bai ba, bete betea dakarguta. Ag G 50. --Beste edozeinentzat emakume jazki batzuek. Iretzat, zoriona. --Zoriona? --Bai bada. Alz Ram 105. --Zerien eruen izen goituez, aeroplanuen.--Bai ba, yakiña. Kk Ab II 64. Geienak azeriaren alde jarri zirean. Bai ba! Azeriaren azkartasuna baekien-da. Bilbao IpuiB 184. Diru ura, bai ba, zertaz jan izateagatik naiko zuan. Anab Aprika 91. Bai, ba, emendik ordubetera asiko dek. Zendoia 150. v. tbn. Bai ba: Apaol 45. Urruz Zer 31. ABar Goi 31. Eguzk GizAuz 24. Osk Kurl 51. Erkiag BatB 161. (Aq A). "A propósito, irónicamente" Aq 1321. --Eskatuten izan deutsat, baña orrek eztaki berbetan be. // Bai ba! Nik euskeraz egin eta bestiak gazteleraz. Gerrika 18.

bai bada 65: Aizu (“Irakurlerik badenentz? Bai, bada. Eman diezaiogun irakurtzeko. Irakurriko du!”), Deia 3 (adib.: “Bai, bada desberdintasunik bien erabileran”), Elhuyar (“Bai, bada. Besteak beste, Brasilgo Porto Alegre Unibertsitateko (Universidade Federal do Rio Grande do Sul) nire laborategian”), Consumer (“Bai bada, egon badago, 2002ko azaroan jarri zen indarrean, baina kontsumitzaileen elkarteak aldatzeko presionatzen ari diren arren, bere artikulatuak aukera ematen du egoera orain duguna izan dadin”), Berria 15 (“«Bai, bada: Loiola Etxea. Astean behin etortzen dira, arratsaldez, eta igandero Eukaristia ospakizunera»”), EiTB 29, Jakin 2, Karmel, Argia 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bai bada 3: Karlos Zabala 2 (“Bai bada, barren-barrenean gorroto diot gogoz kontra hautatu berri dudan izenburu gustu oneko horri, baina amore ematen dut, doazela denak antzarak ferratzera, benetan ari naiz.”), Imanol Unzurrunzaga (“Bai bada! - denak ados”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta komeni da adibide gisa jasotzea bederen.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa bai sarreran

bai behintzat
bizk. Bai horixe. Ez duela nahi?, bai behintzat!, ezkondu beharko du lotsagabe horrek. Gizon haiek euren buruaren eta biziaren ardura edukitzeko eskubiderik ez ote zuten?, bai behintzat!

Aztergaia: bai behintzat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAI BEHINTZAT. "(Sí) por cierto: (V) zelanbere; (G) nola ere, bai suertez ere; (c.) egiaz bai beintzat, bai nonbait" Añ. "Por cierto" A. --Zer berze probetxurik ethorten zaiku? --Haur bai behinzát: erran den komunione haur konfirmatzen eta augmentatzen baitzaiku. Lç Ins F 4v. Ni bere sartuko nas? Bai beintzat, sartuko nas. Añ EL2 76 (EL1 67 Bai). --Orra emen zelan munduko gauzarik balijotsuenak zor jakezan aberetxu batzubei. --Bai beintzat! Ur Dial 22 (It, Dv e Ip bai egiazki). Eztabela nai? Bai beintzat!, ezkondu bearko dau lotsabaga orrek. Echta Jos 169. Lurrean estadurik etzanean be ba ziren gizonak. Gizon aek euren buru ta biziaren ardurea eukiteko eskubiderik ez ete euken? Bai beintzat! Eguzk GizAuz 93. --Beia esnetsu edo [...]? -- Ni baiño geiago bai beintzat! Bilbao IpuiB 188

adib: behintzat 2 adb. Gaur Bizk. Egiatan. Bai behintzat, ez behintzat: bai horixe, ez horixe. Ez duela nahi? Bai behintzat!, ezkondu beharko du lotsagabe horrek.

bai behintzat 446: Ortzadar 6, Deia 17, Elhuyar 8, Elkar 2, Consumer 14, Berria 234, EiTB 103, Euskaltzaindia 2, Jakin 11, Karmel 2, Argia 39, Erlea 2, DiarioVasco 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bai behintzat 140: Berria 27, Joan Mari Irigoien 11, Hasier Etxeberria 4, Karlos Zabala 4, Bernardo Atxaga 4, Harkaitz Cano 2, Joxe Austin Arrieta, Xabier Mendiguren Elizegi, Unai Elorriaga, Xabier Montoia, Patxi Ezkiaga, Luis Elberdin…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa behintzat sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper