2 emaitza animalia bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

animalia
1 iz. Sentitzeko eta berez mugitzeko gauza den izaki bizia. Animaliak eta landareak. Animalia adimenduna da gizakia. Animalia ornodunak eta ornogabeak. Itsas animaliak. Animalia basatiak. Animalien sailkapena. Animalia zelula.
2 iz. Adimenik gabeko animalia. Gizona eta animaliak. Oro har, osasunarentzat kaltegarriagoak dira animalia jatorriko gantzak landare jatorrikoak baino.

Aztergaia: animalia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

animalia, alimale [animalia hobestekoa da]

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

alimale(ko): izond. "Liburu alimale(ko) bat"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "a- organikoa dea? Erreferentea zehaztu behar (ikus ihizi, bas-ihizi)" (1993-02-20)

 - [E302]: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...). Bukaerako a berezkoa duten hitzen eratorriak, diminutiboak espreski, a hori galdu beharko lukete, agian. animalitxo, burdintxo, makiltxo, piztitxo" (1994-07-22)

animalia espezie, animalia-espezie
iz. Carl Von Linnek, XVIII. mendean, bi izeneko sistemarekin 7.700 landare espezie eta 4.400 animalia espezie deskribatu eta sailkatu zituen.

Aztergaia: animalia-espezie

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): animalia(-)espezie 75: Aizu (“Bertan 55 animalia espezie baino gehiago aterpetzen dira, dena delakoagatik euren habitatean aske bizitzeko gai ez direlako”), Elkar 3 (adib.: “Edozein animalia-espezie galtzeak bezala, hizkuntza bat galtzeak ere txikitu egiten du mundua”), Elhuyar 22 (adib.: “Intsektuak dira ezagutzen diren animalia-espezieen erdiak baino gehiago”), Consumer 12 (adib.: “Erakunde ekologistek diotenez, desagertzeko arriskurik handieneko animalia-espezie iberikoentzako mehatxurik larriena amu pozoituak dira”), Berria 21 (“«Bertsio ofizialak» dio, halaber, animalia-espezieak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, eboluzio-prozesu baten ondorio direla”), EiTB 7 (adib.: “Lanaren helburua ikerketa-lana naturan bertan nola egiten den erakustea izan zen, eta horretarako lau animali-espezieren jarraipena egin zen haiek behatzen dituzten ikertzaileek lagunduta”), Jakin 3 (adib.: “163 landare eta animalia espezie berri aurkitu dituzte Asiako hego-ekialdean, Mekong ibaitik gertu”), Argia 9 (adib.: “giza espeziaren ekologia ez da gainerako animalia espezieen ekologiaren berdina”); animali espezie 21: Elkar 2 (adib.: “Jakina zela, esan zuen, yahooek beste edozein animali espeziek baino gehiago gorrotatzen zutela elkar”), Consumer 16 (adib.: “oraindik ez dakigu zenbat landare espezie dauden animali espezie bakar baten menpe,”), Jakin (“eboluzioaren teoriaren arabera, gizakia bizitza forma xumeagoetatik eboluzionatu duen animali espeziea da eta dualismoak arazoak dauzka gertakari horren inguruko azalpen egokia eskaintzeko”), Argia 2 (“Elikagaien ekoizpenean eragin negatiboa izan du horrek; bestalde, animali espezie askoren ale kopurua gutxitu egin da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: animalia(-)espezie 25: Berria 17 (adib.: “Plaktona gutxituz gero, gainera, hura jatetik bizi diren landare eta animalia espezie ugari desagertzeko arriskua dagoela nabarmendu dute zientzialariek”), Luis Elberdin 2 (adib.: “Izan ere, entzumenezko estimuluek ikaragarrizko garrantzia daukate animalia espezie askoren jarduera sexualean”), Edorta Jimenez (“Egungo autopista-gune garrantzitsu baten inguruan geratu delarik, parke zoologikoak berak iragan denboretako animalia espezie desagertu bateko alea dirudi”), Xabier Amuriza (“Nahitaezkoa da animalia espezie asko orduantxe iraungi zedin eta ez zezan, ugalduz, ondorengorik izan ahal”), Josetxo Azkona (“Programaren arabera, gure planetan desagertzear dauden animalia-espeziei buruz hitz egingo zien astelehen goizeko lehen ordu horretan”), Ramon Saizarbitoria (“Bestalde, jakina da animalia espezie zenbaitek mimetismorako ahalmena dutela, eta pertsona batzuek ere badute gaitasun hori”), Xabier Kintana (“era guztietako landare espezieak eta animalia espezie ugari ere bai”), Monika Etxebarria (“haietako batzuek animalia-espezieen forma aldaezinak deskribatzen zituzten, beste batzuek berriz azaltzen zuten energia kopuruak bere osotasunean irauten duela unibertsoan”); animali espezie 1, X. Kintana (“arrazoitzeko ahalmenagatik, erran nahi baitut, adimendu hilikoa den adimenari esker, beste ezein ere animali espezierengan aurkitzen ez dena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu animalia espezie formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es especie animal / fr espèce animale: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, libre samarra, baina oso erabilia. Onartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa animalia sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper