42 emaitza aire bilaketarentzat - [1 - 42] bistaratzen.

aire
1 iz. Atmosfera eratzen duen gas nahastura, batez ere oxigenoz eta nitrogenoz osatua. Airea beharrezkoa dute izaki bizidun guztiek. Gela honetan airea falta da. Airearen kutsadura. Airearen astuntasuna. Airearen hezetasuna neurtu. Aire kanpaia.
2 iz. Nahastura horrek lurgainean betetzen duen bitartea. Itsasoko arrainak eta aireko txoriak. Airean ez da erraz ibiltzen hegoak moztuta. Kolore bizienak eta minenak histen dira aire handian. Airean zegoen, ez zerurako eta ez lurrerako.
3 iz. Itxura, antza. Tximino airea zuen izaki hark.
4 iz. Batez ere Ipar. Ahairea, doinua. Aire zaharrean kantatu zuen.
5 interj. lgart. Alde! Aire hemendik!

Aztergaia: aire

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1: itsasoko arrainak eta aireko txoriak. 2 Ipar. 'doinua'. 3 'antza, itxura' / AS: aire girotu: aire girotua jarri dute.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aire!, airean, airean eduki, airean egon, aire berean, aire gaizto, aire-girotze, aireko armada, aireko garraio, aireko indar, aireko posta, aire txar, airez, airez aire.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aire-girogailu' azpisarrera sartzea proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'iritzi-emaile baten iritzia "egitura aldetik aireko armada bezain ondo badago, zergatik bultzatu gutxien erabiltzen dena? "Marina" esateko zer bultzatuko da? Itsasoko armada ala itsas armada?". Hiztegi Batuko lantaldeari pasatuko diot oharra ea nola ikusten duten'.

 - [I102]: 'hitz honekin osaturiko elkartuak aireko forma eratorriarekin ordezkatzea proposatzen da, nire ustez bat ere beharrik gabe eta gainera nahiko era desegokian. Euskaraz aireko 'hegazkin' berbaren sinonimoa ere bada, orduan kontuz ibili behar dugu, sarri askotan forma anbiguoak sortzeko arriskua daukagulako, ontzat jo diren arau ortografikoak kontutan hartuta gainera. Hori hala izanik, eta dagoeneko aireberritu, airebide, aireontzi, aireplano, aireportu ontzat jo direlarik, nire ustez ondokoak ontzat jo behar dira, nahi bada, denak aire hitzaren azpisarrera gisa: airearmada (batera idatzita aireportu bezala, gaztelaniaz eta frantsesez hala delako antza inork zalantzatan jarri ez duena). / airebidaia / airegarraio / aireindar sin. airearmada / aireposta / aire-ministerio / aire-merkataritza / aire-nabigazio / Erdarazko 'línea aérea/linie aérienne' airebide erabil liteke, baldin eta hegazkinek dauzkaten errepideak 'aire-errepideak' deituko bagenitu. Osterantzean, aireko-bideak proposa liteke, eta sinonimo gisa hegazkin-bideak'.

 - [E116]: '(2002-04) Nik dakidala, holakoetan normalean euskarak lehenbiziko bidea hartu du, proposamenean datorrena. Bide hori hobeki egokitzen zaie Euskaltzaindiak hitz elkartuei buruz emandako arauei, nire ustez. Izatekotan ere, aire(-)bidaia, aire(-)garraio, aire(-)posta, etab. beharko genuke. Auzi hau geroago datorren "aire armada*" sarrerarekin lotua dago'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrerak jadanik asko badira ere, beste horrenbeste gehi daitezke, hala nola, aireko kontrolatzaile, aireko merkataritza, aire ministerio, aireko nabigazio…'

 - [E116]: '(2002-04) zuek ikusi'.

 - [E123]: 'dagoeneko arautua dugun aire girotu dela eta, iritzi-emaile baten oharra etorri da, aire girotu "aire acondicionado" eta aire egokitu "aire climatizado" bereizketa egin ote daitekeen'.

 - [E116]: '(2002-04) agian egin daiteke, ez dakit'.

 - Erabakia: EArau 119: 'AS: aire! 'alde!'; airean a) 'ernai, urduri': beldurrak/beldurrez airean egon, utzi; b) 'azkar, presaka': zoaz hemendik airean.; airean eduki; airean egon; aire-armada* e. aireko armada; aire berean Ipar. 'laster'; aire-bidaia* e. aireko bidaia; aire(-)bide; aire gaizto 1 'tximista'. 2 'perlesia'; aire-garraio* e. aireko garraio; aire girotu: aire girotua jarri dute; aire-girotze; aire-indar* e. aireko indar; aireko armada; aireko bidaia; aireko garraio; aireko indar; aire(-)konpainia; aireko posta edo aire(-)posta; aire(-)posta edo aireko posta; airetik adlag. Ipar. Sin. airez (Heg.) '(pilota-jokoan) pilotak lurra ukitu aurretik'; aire txar 'perlesia'; airez adlag. Heg. Sin. airetik (Ipar.); airez aire'.

aire berean
adb. Azkar, berehala. Erran eta egin, badoa, aire berean, ontziko kapitain buruzagiarengana.

Aztergaia: aire berean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aire sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

laster.

aire bide, aire-bide
iz. Aireontzien hegaldientzako bidea.
aire gaizto
1 iz. Tximista. Aire gaiztoak jo.
2 iz. Perlesia.

Aztergaia: aire gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aire sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 tximista. 2 perlesia.

aire ganbera, aire-ganbera
1 iz. Bi horma edo kidekoren artean uzten den tartea, isolatzaile lanak egiten dituena. Beirazko bi panel paraleloan ezartzea, bien artean aire-ganbera zigilatu bat utzita. Inguruko labe batean berotutako airea mugitzeko, hutsune bat sortzen zuten, eta aire ganbera hori metro erdi inguruko zutabetxo batzuen bidez sostengatzen zuten.
2 iz. Kautxuzko hodi balbuladuna, eraztun formakoa, airez betetzen dena eta pneumatikoen barnean jartzen dena. Pneumatiko horren barruan aire-ganbera bat dago.

Aztergaia: aire-ganbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 22 (Berria 1, EiTB 4, Elhuyar 1, Consumer 2, Laneki 6, UEU 8); ETC 44.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: aire-ganbera: cámara de aire / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: chambre à air airetegi – aire ganbera. // Euskalterm: aire-ganbera (Gar.; es cámara de aire TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

aire girotu
iz. Tenperatura eta hezetasuna kontrolatuak dituen airea. Aire girotua jarri dute.

Aztergaia: aire girotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "aire egokitu [proposatzen dut, ordez]" (1994-05-23)

 - [E301]: "forma hau erabaki du Euskaltzaindiak. Zalantzak horren esanahian egon daitezke; izan ere, gaur egun "aire acondicionado" eta "aire climatizado" bi kontzeptu dira, antzekoak izan arren. "Aire acondicionado" delakoa duen automobilak, esaterako, kanpoan bero egiten duenean airea hozteko sistema du. "Aire climatizado" delakoa duen automobilak, berriz, kanpoan hotz egin edo bero egin barruko tenperatura aukeratzen den mailan (21 gradutan, adibidez) mantentzeko sistema du. Euskaraz zein forma erabili baterako eta besterako? aire egokitu erabil al daiteke "aire climatizado" adierazteko eta aire girotu "aire acondicionado" adierazteko?" (2000-10-09)

aire girotze, aire-girotze
iz. Airearen tenperatura eta hezetasuna kontrolatzea. Aire-girotze sistemak.
aire gozagarri, aire-gozagarri
iz. Usain ona hedatzeko edo usain txarra kentzeko edo estaltzeko erabiltzen den gaia. Etxeko txoko bakoitzari usain berezia emateko aire-gozagarri berriak!, zein da zure gustukoena?, etorri eta probatu! Aire-gozagarri elektrikoak.
aire konpainia, aire-konpainia
iz. Hegazkin bidez pertsonak edo gauzak garraiatzen dituen enpresa. Ik. hegazkin konpainia. AEBrako hegaldietan aire konpainia nagusia da British Airways.
aire kontrolatzaile, aire-kontrolatzaile
iz. Aireportuetako langilea, aireportuan eta haren ekintza eremuari dagokion aireko espazioan dabiltzan aireontzien trafikoa kontrolatzen duena. Aire-kontrolatzaileek astearte gauean utzi zioten lan egiteari eta, horren ondorioz, bertan behera gelditu ziren atzoko programatuta zeuden 400 bat hegaldi.

Aztergaia: aire-kontrolatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): aire kontrolatzaile 38: Eroski (“buletin aeronautikoa egiten du, aire kontrolatzaileentzat”), Berria 5 (adib.: “Aire kontrolatzaileen auzia”), EiTB 30 (adib.: “Aire Kontrolatzaileen Sindikatu Bateratuak Auzitegi Nazionalera jo du”), Argia (“Gobernu horiek, Espainian aire kontrolatzaileen kasuan bezala, esaten dute ez dutela xantaiarik onartzen”), DiarioVasco (“Jende guztia aireko kontrolatzaileei begira”); aire-kontrolatzaile 216, EiTB (adib.: “Aire-kontrolatzaileen gabezia dela eta azken bi egunetan konpainiek atzerapen handiak izan dituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aire kontrolatzaile 4: Berria 3 (adib.: “Frantziako aire kontrolatzaileen greba”), Harkaitz Cano (“Aire kontrolatzailea den Charley Paparen ezagun batek, Long Island parean abiadura handiz New Yorkeko kostatik urruntzen zen marina amerikarreko gerrauntzi bat detektatu zuela ziurtatu omen zion”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es controlador aéreo / fr contrôleur de la navigation aérienne: Elhuyar: (aire-)kontrolatzaile / Nolaerran: aire-kontrolatzaile / Zehazki: (aire-) kontrolatzaile / Labayru: aire-kontrolatzaile / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa aire sarreran.

aire korronte, aire-korronte
iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Ik. haize laster. Geroztik eztarria ondo zaintzen saiatzen da, aire korronteetatik ihesi. Bat-batean sortutako zirimola, aire korronte bero eta hotzen nahasketak eragindakoa.

Aztergaia: aire-korronte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “haize laster, haize-laster iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Deusek ere ez du gaitz gehiago ekartzen hezetasunak eta haize-lasterrek baino”.

LBeh (2016-10-26): aire(-)korronte 41: Elkar (“Mikelek leihoa zabaldu zuen eta aire korronte hotz batek hegan jarri zituen hautsontziko errautsak gelan zehar”), Elhuyar 4 (adib.: “ibilgailuek sortzen dituzten aire-korrontez baliatuta, edo ibilgailuen azalera edo pertsonen oinetakoetara eta arropetara erantsita“), Consumer 22 (adib.: “Pintatze-lanetan hasi aurretik hobe da gela egurastea eta, berehala, partikula hegalariak ekar ditzakeen aire-korronterik altxa ez dadin, ate-leihoak ixtea, partikula horiek, bestela, pintura hezeari itsatsiko litzaizkioke eta”), Berria 5 (“Bat-batean sortutako zirimola, aire korronte bero eta hotzen nahasketak eragindakoa, ordu gutxitan sakontzen dena, eta arriskutsua”), EiTB 7 (adib.: “Aire-korronte biziak sortzen direnean, oso bortitzak zenbaitetan, izaki txikiak hodei artera eramateko gai dira eta, ondoren, izaki horiek euria bailitzan bueltatzen dira berriro lurrera”), Argia 2 (adib.: “Antza denez, eguzkiaren jarduerak eragina du troposferako aire-korronteetan”); haize(-)laster 10: Elkar 2, Elhuyar 3, Berria 4, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aire(-)korronte 9: Berria 2 (adib.: “Guyanan, eguraldia ez da txarra berez, baina, atmosferan aire korrontebortitzak dabiltza ESAren arabera, eta horrek kohetea nahi ez den lekurantz desbideratzea eragin lezake”), Xanti Iruretagoiena 3 (adib.: “Sartzen den aire-korronte horrek, berriz, hezetasuna bultzatuz edozein aldetarantz, bere indar horrekin haize-kolpeak eta haize-uhin gero eta handiagoak eragiten ditu”), Jon Alonso (“Une jakin batean, zuzentzaileak inozoarena egiten ari delako sentsazioa badu, kontzientea da eszenatokian duen jarreraz, hobeki esan, bere jarrera zinematografikoaz, gabardina erdi aroko kapa da, ile soltea lumak dira, eta haizea ez da haizea, makina batek sortzen duen aire-korrontea baizik”), Xabier Amuriza (“gero itsasoa, gero airea, gero eter sutsua bera, euron gorputz bigunei esker, guztiz garbi geratu ziren, bataaurrekoa baino arinago, eta bigunena eta garbiena den eterra airezko auretan flotatzen da eta bere gorputz biguna ez du aire korronte gerakaitzetan nahasten; zirimola bortitz hauek dena inarros dezaten, ekaitz aldakorrek asalda dezaten uzten du, berak lerrarazten ditu bere suak abio segurrean”), Joan Mari Irigoien (“bi lanpara jigant zeuden, baita zetazko mila xingola ere, hango eta hemengo habeetarik esekiak eta mila koloretakoak, aire korronteen eraginaz kiribiltzen eta deskiribiltzen zirenak, fantasiazko sugeak iduri”), Ramuntxo Etxeberri (“Amatxik aire korronte bat dirudi”); haize(-)laster 50: Berria 2, Pello Zabala 4, Iñaki Mendiguren 3, Jon Muñoz 3, Koro Navarro 3, Irene Aldasoro 2, Josu Zabaleta, Jokin Urain, Joxerra Garzia, Juan Garzia, Antton Olano, Anjel Lertxundi, Isabel Arrigain, Eduardo Matauko, Gotzon Garate.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: aire-korronte.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: korronte 2* e. haize-laster, itsaslaster, ur-laster.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es corriente de aire / fr courant d’air: Elhuyar: haize-lasterra / NolaErran: haize-laster – aire korronte / Zehazki: haize-laster; haize-pasa: en esta habitación hay corriente, gela honetan haizea dabil / Labayru: haize-bitarte, haize- gurutze, haize-laster, haizealdi (ráfaga) / Adorez5000: haize, haize-lasterra, haize-portu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta haize(-)laster arautuarekin batera jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aire sarrerari dagokion azpisarrera.

aire masa, aire-masa
iz. meteorol. Tenperatura eta hezetasun homogeneoa dituen airezko masa handia, ehunka edo milaka kilometro har ditzakeena, eta latitudearen eta sorlekuaren arabera sailkatzen dena. Ipar-mendebaldeko haizeek aire-masa hezeak eta hotzak ekartzen dizkigute. Ostiralean aire masa hotza iritsiko da Euskal Herrira.

Aztergaia: aire-masa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 122 (Argia 1, Berria 5, Deia 2, EiTB 15, Elhuyar 7, Elkar 2, Consumer 4, Laneki 74, UEU 12); ETC: 253.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: aire-masa Meteorol. / Adorez: 0 / Labayru: aire-masa 1 iz. Meteorol. masa de aire / NolaErran: masse d'air aire masa. // Euskalterm: aire-masa masa de aire.

Bestelakoak

aerolabaingailu iz. Lehorreko edo itsasoko ibilgailua, azpian sortzen duen aire masa baten presioari esker marruskadurarik gabe mugitzen dena. Ferryek eta aerolabaingailuek lotzen dute Sorrento hiria Napoles, Amalfi, Positano eta Caprirekin . // [aire] aire korronte, aire-korronte iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Ik. haize laster. Geroztik eztarria ondo zaintzen saiatzen da, aire korronteetatik ihesi. Bat-batean sortutako zirimola, aire korronte bero eta hotzen nahasketak eragindakoa. // [haize] haize laster, haize-laster iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Deusek ere ez du gaitz gehiago ekartzen hezetasunak eta haize-lasterrek baino. // aire 1 iz. Atmosfera eratzen duen gas nahastura, batez ere oxigenoz eta nitrogenoz osatua. Airea beharrezkoa dute izaki bizidun guztiek. Gela honetan airea falta da. Airearen kutsadura. Airearen astuntasuna. Airearen hezetasuna neurtu. Aire kanpaia. Saharatik heldutako aire-masa bero eta hezeak aire polarreko beste masa batekin egin zuen talka. // antizikloi iz. Meteorol. Atmosferan, ingurunearekin alderatuz, presio atmosferiko altua duen eremua. Antizikloia dagoenean, egonkortasuna da nagusi. Antizikloiaren eraginez, Mediterraneoko aire masa umelak penintsulako kostaldera datoz. // kondentsatu da/du ad. Lurruna isurkari egoerara igaro. Eguratseko aire masa beroak gorantz igotzen eta hozten direnean, hodeietako lurrun tanta txikiak kondentsatu egiten dira eta ur tanta bilakatzen dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Meteorol.

aire poltsa, aire-poltsa
iz. Automobiletan ezartzen den segurtasun gailua, talka handietan, bidaiariak babesteko automatikoki puzten den poltsa moduko bat aktibatzen duena. Ik. airbag. Toyota Avensis berriak bederatzi aire poltsa ditu.

Aztergaia: aire-poltsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa aire sarreran.

Kategoria

iz.

Pareko edo/eta ordezko egokia

Sin. airbag.

aire txar
iz. Perlesia. Ik. aire gaizto.

Aztergaia: aire txar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aire sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

perlesia.

aire zabalean
adb. Aterpe edo teilatu gabeko tokian. Aire zabalean egiten zituzten dantzaldiak. Ezkondu zenetik, aire zabalean gehiago ibiltzen zenez, itxura hobea zuen. || Aire zabaleko jatetxe batean afaldu zuten.
airea hartu
1 du ad.-lok. Arnasa hartu; bereziki, zerbaiti ekin aurretik arnasa sakon hartu. Sinusitisa daukatenentzat ez da batere erraza izaten sudurretik airea hartu eta botatzea. Emakumeak airea hartzen du kontakizuna hasi aurretik. Airea hartu eta ur azpian sartzen da berriz ere. || Metrotik irten zenean aho betez hartu zuen aire hotza.
2 du ad.-lok. Haizea hartu, egurastu. Airea hartzera atera da. Etxetik irteteko, kanpoan ibiltzeko, airea hartzeko. || Aire pixka bat hartu eta barre egiteko gogoa nuen. Aire freskoa hartzera irten naiz.
3 du ad.-lok. Arnasa hartu, atseden hartu. Dena ahaztuta utziko genuke urtebetez, gauzak konpon ditzazun; parentesi bat, airea hartzeko abagunea.
4 du ad.-lok. Aipatzen denaren itxura edo kutsua hartu. Bere irriak trufa aire bat hartzen zuen.
5 dio ad.-lok. Zerbaitek aipatzen denaren itxura edo kutsua duela iruditu. Integrista airea hartzen diot nik Txomin Agirreri. Eleberriari prediku airea hartzen diote batzuek.

Aztergaia: airea hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, hainbat adiera ditu eta: arnastu, haizea hartu (hau AS da), x kutsua hartu, lasaitu/atseden hartu (cf arnasa hartu 2).

airean
1 adb. lgart. Azkar, presaka. Zoaz hemendik airean.
2 adb. lgart. Ernai, urduri. (eduki, egon... aditzekin). Jaidurarik ahalkegarrienek airean daukate nire bihotza.
Loturak

Aztergaia: airean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi dagoena. (2021-10-19)

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aire sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

a) ernai, urduri (cf. "beldurrak/beldurrez airean egon, utzi", etab.); b) azkar, presaka ("Zoaz hemendik airean").

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Beste adiera bat: 'airetik'? (airean eraman, erabili)" (2001-01-23)

airean bidali
1 du ad.-lok. lgart. Norbait, dagoen tokitik, modu txarrean bidali. Airean bidali zuen. Horretarako eseri bahaiz, airean bidaliko haut pikutara!
2 du ad.-lok. lgart. Zerbait ukaldi batez airera bota. Umeak sekulako ostikoa eman dio baloiari, airean bidali du.

Aztergaia: airean bidali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, adierak bereiziz: 1 norbait modu txarrean joanarazi, norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi; 2 indarrean bota…

airean bota
1 du ad.-lok. lgart. Norbait, dagoen tokitik, modu txarrean bota. Jesus!, zer du neska honek?, ia bota nau airean.
2 du ad.-lok. lgart. Zerbait ukaldi batez airera bota. Poltsa astindu eta papertxoak airean botako ditugu. Urduriaren urduriaz mahaigaineko lanpara bota dut airean.

Aztergaia: airean bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, adierak bereiziz.

airean gora
adb. Airean goraka, airean gorantz. Airean gora abiatu. Beroa airean gora igotzen da, haize hotzari leku emanez.

Aztergaia: airean gora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AIREAN GORA Arriba, hacia arriba. Dagoenian jende oro aitzinian bildurik, / [iuje iauna] iauginen da rigoroski sainduieki zerutik; / Iosafaten egonen da airian gora iarririk / bekhatorer eginen du arrangura handirik. E 63. Gurutzean hala itzaturik airean gora ailtxatu zutenean. Mat 190. Eta hura hala nola haztoreak xoria / Behatzez altxatzen baitu airean gora ttipia. EZ Man I 93. Arren zure gana igan bedi gure auhena, / airean gora bezala khe insensuarena. EZ Man II 97. Nola erro xipittotik / haritz miragarria / airean gora altxatzen / baita guztiz handia. EZ Noel 173. Eztuzue bada ikhusten / Airean gora argiak / Zeiñ klarki duten distiatzen / Eta zeiñ diren eztiak? Gç 76. Itzatu ondoan airean gora altxatu zutenean. Arg DevB 178. Bere xapela airean gora aurthiki ondoan. "Après avoir jeté son chapeau en l'air". Arch Gram 90. Beroa aidean gora igotzen da, aize otzari leku emanez. Anab Aprika 85

adib.: aire 1 iz. Atmosfera eratzen duen gas nahastura, batez ere oxigenoz eta nitrogenoz osatua. Airea beharrezkoa dute izaki bizidun guztiek. Gela honetan airea falta da. Airearen kutsadura. Airearen astuntasuna. Airearen hezetasuna neurtu. Aire kanpaia. 2 iz. Nahastura horrek lur gainean betetzen duen bitartea. Itsasoko arrainak eta aireko txoriak. Airean ez da erraz ibiltzen hegoak moztuta. Airean gora abiatu. Kolore bizienak eta minenak histen dira aire handian. Airean zegoen, ez zerurako eta ez lurrerako.

Ez dugu aurkitu airean gora formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: airean gora 33: Berria, Iñaki Mendiguren 16, Karlos Zabala 2, Jon Muñoz 2, Xabier Amuriza, Joseba Sarrionandia 2, Julen Gabiria, Alberto Barandiaran, Karlos Zabala, Bernardo Atxaga 2, Patxi Ezkiaga, Edorta Jimenez, Karlos Linazasoro, Juan Kruz Igerabide.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aire sarreran.

aireberritu, aireberri, aireberritzen
1 da/du ad. Airea aldatu. Ik. egurastu1; haizeberritu 1. Ezin dute etxea ganoraz aireberritu, zarataz gain, errepideko hautsa ere sartzen zaielako. Erizainak zauria bistan uzten dizu, garbitzeko eta aireberritzeko.
2 da/du ad. Eraberritu. Bata bestearen ondoren etorritako seme-alabek etxea aireberritu zuten. Zabal bedi erlijioa gaurko kulturara, aireberritzeko.

Aztergaia: aireberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aireberritu, aireberri, aireberritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aireberritu, aireberri, aireberritzen

aireberritze
1 iz. Airea aldatzea. Gela honek aireberritze bat behar du.
2 iz. Eraberritzea.

Aztergaia: aireberritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa
aireko
1 iz. Ipar. Hegazkina. Airekoa hartu. Airekoz joan. Airekoan ez omen da ezer sentitzen. Airekotik jaitsi zen New Yorken.
2 iz. Ipar. Gizakiaren gain ahalmen handia duen alegiazko izakia. Jende batzuek airekoetan duten sineste itsua.

Aztergaia: aireko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aireko Ipar. 'hegazkina'

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

ik. hegazkin

Osaera egokia seinalatu da
aireko armada
iz. Armadaren saila, batez ere airetiko erasoak egiten dituena. Talde horretako pilotuak Espainiako Aireko Armadako ofizialak dira.

Aztergaia: aireko armada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Grafia lotu/bereiziak

elkartua vs. sintagma librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aire sarrerari dagokion azpisarrera.

aireko bidaia
iz. Airez egiten den bidaia.

Aztergaia: aireko bidaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Grafia lotu/bereiziak

elkartua vs. sintagma librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aire sarrerari dagokion azpisarrera.

aireko espazio
iz. Estatu baten kontrolpean dauden aire-bideen eremua. Bilera horretan, aireko espazio bateratua proposatuko du Espainiak Europan. Estatu kolpea eman ondoren, matxinatuek Maliko aireko espazioa eta lurreko mugak itxi zituzten.

Aztergaia: aireko espazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa aire sarreran.

aireko garraio
iz. Airez egiten den garraioa.
aireko indar
iz. Aireko armada.

Aztergaia: aireko indar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

indar adiera honetakoak baditu parekoak es, fr, en hizkuntzetan bederen; alde horretatik, beraz, onartzekoa da (zerbaitxo erabilia ere bai: EConst; Revol, SPierre, NEtx).

Informazio osagarria
Grafia lotu/bereiziak

elkartua vs. sintagma librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aire sarrerari dagokion azpisarrera.

aireko posta
iz. Airez egiten den posta-zerbitzua; modu horretan garraiatu diren eskutitz eta kidekoen multzoa.

Aztergaia: aireko posta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "aire-posta = correo aéreo".

Informazio osagarria
Grafia lotu/bereiziak

elkartua vs. sintagma librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aire sarrerari dagokion azpisarrera.

aireontzi
iz. Hegalda daitekeen ibilgailua. Ikara gorrian gentozen gure aireontzia bira eta bira zetorrelako.

Aztergaia: aireontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Gaurko joerak

erabilerak ezagutu beharra dago, ontzi/untzi erabaki gabeaz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "aireuntzi [proposatzen dut, ordez]" (1994-05-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: nahiago aireuntzi.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): biak onartu dira. // BAgiria (1997-06-27): ontzi forma bakarra erabaki da.

aireplano
iz. zah. Hegazkina, airekoa. Aireplanoan ibilita nago. Aireplanoa gidatzen ikasi zuen.

Aztergaia: aireplano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

badu tradizioaren bermea, eta hobestekoak diren hegazkin eta aireko formetara bidalketa eginez jasotzekoa da)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "aeroplano [proposatzen dut, ordez]" (1994-05-23)

 - [I102]: beharrezkoa ez den erdarakada aireko eta hegazkin hor dauzkagularik" (1995-01-10)

aireportu
iz. Aireko garraioetarako ibilgailuen geltokia, aireratzeko eta lurreratzeko pistak, aireko trafikoa kontrolatzeko gunea eta bidaiarientzako aretoak dituena. Aireporturako bidea. Aireportuko zerbitzuak.

Aztergaia: aireportu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "zer diferentzia aerodromo eta aireporturen artean?" (1995-01-13)

aireratu, airera/aireratu, aireratzen
da/du ad. Lurretik edo uretatik altxatu, airera joan. Hegazkina nola aireratzen zen ikusi genuen. Lurreratzeak beldur handia ematen dit, ez aireratzeak bezainbat, baina handia.

Aztergaia: aireratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aireratu, aireratze

Euskaltzaindiaren Arauak

aireratu, airera, aireratzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

forma honek ez du tradiziorik, tradiziozkoa airatu da; baina aireratu-k gardentasuna du aldeko, eta itsasoratu, lehorreratu, lurreratu bezalakoekiko paralelismoa

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aireratu, airera, aireratzen

aireratze
iz. Lurretik edo uretatik altxatzea, airera joatea. Ik. lurreratze. Aireratze eta lurreratze pistaren luzera 1.754 metrotik 1.454ra gutxitzea da Aenaren asmoa.

Aztergaia: aireratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aireratze-pista.

airetik
adb. Ipar. Pilota-jokoan, pilotak lurra ukitu aurretik. Ik. airez 2. Holako begi kolpea duzula pilota airetik biltzeko.
Loturak

Aztergaia: airetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

airez (Heg.)

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

(pilota-jokoan) pilotak lurra ukitu aurretik.

airetikako
1 adj. Airekoa. Airetikako argazkien bidez.
2 iz. g. er. Airekoa, alegiazko izakia.

Aztergaia: airetikako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka-: -tikako/-tiko.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

airez
1 adb. Aireko bideak erabiliz. Alemaniako DHL hegazkin konpainia da Bagdadera airez joateko baimena jaso duen bakarra.
2 adb. Heg. Pilota jokoan, airetik. Olaizolak airez sartzea lortu zuen, eta partida irabazi.
Loturak

Aztergaia: airez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

airetik (Ipar.)

airez aire
1 adb. Airetik, aireko bideak erabiliz. Hala eraman zuten uso mezulariek agindua airez aire. Aingeruek noizbait airez aire ekarria. Airez aire igorri.
2 adb. Ipar. eta naf. Laster, arin; erraz, aise. Buru argiko gizona baitzen, airez aire erdietsi zituen bere diplomak. Lekeitioko finala airez aire irabazi dute bi pilotariek.
Loturak

Aztergaia: airez aire

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aire sarrerari dagokion azpisarrera.

airezko
adj. Airez egina. Puxika handi bat zeruan gora, airezko eta hidrogenozko nahaste leherkorraz betea.
Loturak

Aztergaia: airezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AIREZKO (Urt, Dv). (Adnom.). "Aereus, airezkóa, airez egiña, airekóa, airetikákoa" Urt I 347. "Qui est d'air. Airezko agintza, vaine promesse" Dv. Airezko esparantza batek, edo agintza bano batek. Ch III 3, 3. Pilatusek etzuen lakhet bere sententzien ekhartzea arinki eta airezko akusuen gainean. Lg II 268. T'eguratsean, Jorrailgo garra, aidezko. 'La llama etérea de abril'. Gand Elorri 48. Aidezko zerbait dabil, / gupera ta garden, / gauzen ertz eta margo-/ argiak itzaltzen. 'Aéreo'. Ib. 196. Begiak begiotan / hitz asma ezin bat. / Maitasun aidezko / zure begion soinu / zoroarentzat. Azurm HitzB 26. [Ingude] batzuek, lirainak, kakotuak, zedarratuak, aidezko ontzi-konponketan bikotuak dira. "Aparejados en áreas carenas". MEIG IX 126 (en colab. con NEtx)

airezko 85: Deia 2, Elhuyar 2, Consumer 16, Berria 21, EiTB 29, Argia 7, Laneki 6, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

airezko 60: Berria 19, Herria 5, Felipe Juaristi, Xabier Amuriza, Jose Morales, Ramuntxo Etxeberri, Mirentxu Larrañaga, Jon Alonso, Edorta Jimenez, Hasier Etxeberria, Koldo Zuazo, Josu Zabaleta, Xabier Mendiguren Elizegi, Jon Muñoz…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa beste -zko batzuk jaso diren bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aire sarreran.

aireztapen
iz. Aireztatzea. Aireztapen sistema jartzeko zortzi hilabeteko epea izango dute.

Aztergaia: aireztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aireztatu, airezta, aireztatzen
du ad. Egurastu. Gaizki aireztatutako logelen usaina nabaria zen.

Aztergaia: aireztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

airezta, aireztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper