Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza nasai bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

nasai
1 adj. Ipar. Ugaria. Iturri nasai bat. Zelaiek belar nasaiagoa eman dezaten abereentzat. Jan-edan hautak genituen, eta nasaiak. Negar ezti nasaiak isuri ditut, haiek entzutearekin. Haren euskara jori, nasai, ederra. Grazia nasaienen iturburua.
2 adj. Ipar. Zabala. Plaza nasai baten erdian.
3 adj. bizk. Lasaia, gehiegi kezkatzen edo larritzen ez dena. Andre nasaia zen, eroapen handikoa.
4 adj. bizk. Ohitura onek eskatzen duten hertsitasuna erakusten ez duena. Alferkeria nasaian bizi denak. Konfesore nasai eta kontu gutxikoen ondoren dabiltzanak. Eskuka lohi eta berba labain eta nasaiak. Dantza nahasi, nasai eta lotsagabeetara. Neskatila nasai, baldan eta mutilzaleak. Liburu, paper edo irudi nasaiak sutara bota eta erre.
5 adj. bizk. Estu, mehar edo tinkoa ez dena. Ik. lasai 2. Soineko nasaiak. Praka nasai barregarriak.
6 adb. Ipar. Ugari. Janariak badabiltza mahaian nasai eta ausarki.
7 adb. bizk. Lasai. Ura da, edan ezazu nasai. Nasai egin du lo. Nasai asko bizi da. Mahai baten inguruan nasai jesarrita.

Aztergaia: nasai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. 'ugaria, zabala'. 2 Bizk. 'lasaia'.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

l-/n-.

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.