Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza goren bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

goren
1 adj. Garaiera handienean dagoena. Ik. goien; gora 4. Munduko mendirik gorena. Leku gorenetan. || Aldaxka goren-gorenean, horra non den lokartua txoria.
2 (Dagokion izenaren ezkerrean). Goren puntuan. Goren mailako olerkaria.
3 adj. Prestutasunean, bikaintasunean eta kidekoetan garaiena dena. Ik. bikain. Mendera dezakeen helbururik gorena. Espirituaren bertuterik gorena Jainkoaren ezagutza da.

Aztergaia: goren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gorenaz (ere) Ipar. 'gehienez ere', goreneko, gorengo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gorenik .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gorengo/goreneko, gorenaz (ere)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Epai-botere edo botere judizialaren antolaketari helduta, goreneko mailan Auzitegi Gorena dugu; egun, arras ezaguna da organo hori, bere eskumenetako bat delako komunikabideetan behin eta berriro aipatu izan den alderdi politikoen ilegalizazioa. Horrez gain, azpiko auzitegien errekurtsoak berretsi edo baliogabetzen ditu, eta beraren iritziek jurisprudentzia delakoa osatzen dute. Guztiarekin, azpisarreren artean derrigor aipatu behar erakunde hain esanguratsua.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Lantaldeak proposatua erantsiz, bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua; ohargileak proposatu duena, berriz, jasoa dago auzitegi sarrerako azpisarrera gisa, eta goren sarreran ere jasoko da adibide gisa: "goren izond.: Auzitegi Gorena".

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.