Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bihi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bihi
1 iz. Alea. Ik. garau. Lastoa eta bihia. Bizpahiru ogi bihi. Bihi mota hori Afrikatik ekarria da. Irin bezainbat bihi, bihi bezainbat irin. Bihia erein, bildu.
2 iz. Hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa. Gatz bihia. Intsentsu bihia. Arrosario bihiak.
3 iz. Batere ez, ezer ez. (Ezezko esaldietan). Bihirik ez dut. Damu dut ez bainuen bihi bat paperetan ezarri. Aberats guti izanagatik, ez da ikusten herritto hartan erromes bihirik.
4 iz. Neurriz gainekoa, oso handia. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Hauxe da gezur-bihia!

Esaera zaharrak

Bihia peitu den etxeko gauza guztiak saltzeko dira. Errota onari bihia. Hazitik bihia. Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina. Zotzetik da ziria, hazitik bihia.

Aztergaia: bihi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. ale, garau.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ale, garau

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bihi bat ere ez: bat ere ez [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.