Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bailara bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bailara
1 iz. gip. Nolabaiteko batasuna osatzen duen lurralde edo etxe multzoa. Kanaandarrei lurzati bat kendurik bost bailaratan zabalduta, beren bizimodua ateratzen zuten. Bailarako ikastola buruak. Bailarako ordezkariak.
2 iz. gip. Auzoa; auzo edo baserriren bat dagoen ibar txikia. Karrika Oiartzungo bailara bat da.
[Oharra: ibar eta haran historikoak izendatzeko Euskaltzaindiak bailara ez erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: bailara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bailara Gip. 'eskualde txikia'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

batez ere eskualde edo haran txikia (Nilo-rena, adibidez, "harana" da, ez "bailara")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gaitzetsi egin gabe ere, hitz hori maila erabat dialektalean utzi beharko litzateke, aspaldian, azken orduko erdarakada horrekin euskaldun guztion haran zahar, amankomun eta jatorra sistematikoki baztertzen ari baitira gipuzkoar batzuk, beren probintziatik kanpoko haranak ere holaxe izendatuz (Arratiko bailara edo Leitzarango bailara (!), kasu)" (1995-01-25)

 - [I102]: sinonimotzat ibar ere eman behar da nire ustez" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: "bailara: Ez da Gipuzkoan eskualde txikia, baizik eta 60 hamarkadan Herri Gaztedi mugimenduaren eraginez horrela, berriki, hedatua. Bailara, giputz euskalkiko zenbait baserri udaletako auzo nagusiak deitzeko erabili da historikoki, haran naturalak osatua, adibidez, Aian eta Asteasun".

 - [E116]: "OEHn ikus daitekeenez, Larramendik erabili zuen hau. Lardizabalengandik hasirik "eskualde" gisa ageri da, eta XIX. mendetik aurrera "auzo"-aren esanahiarekin. Beraz, uste dut oraingoz egokiena dela ez ukitzea, hau lehengo itzulian onartu baitzen. Ez dut ikusten arrazoi nahiko lehenbiziko itzulian erabakitakoa aldatzen hasteko. Nire proposamena: bailara Gip. 'eskualde txikia'".

 - Erabakia: BAgiria (1996-02-23): 'eskualde' esanahia duela adieraziko da. // BAgiria (2004-05-28): "ERABAKIA: "bailara Gip. 'eskualde txikia' (ez da 'haran' edo 'ibar'en sinonimoa)".

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.