Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ala1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ala1
1 junt. Galderetan eta zehar-galderetan, elkar baztertzen duten aukerak lotzen direnean, edo-ren ordez erabil daitekeen hitza. Zein zaldi da hobeago, geldirik dagoena ala ibiltzen dena?, zein ontzi, kostan dagoena ala itsasoan dabilena?, zein ur, geldia ala lasterra? Bihar ala etzi etorriko diren jakin nahi nuke. Gorri ala more den ezagutzea. Ez dakigu bi ala hiru beharko ote ditugun.
2 Harridura iradokitzen duen eta galdera erretorikoak bideratzen dituen partikula. (Galdera baten bukaeran). Lo zaude, ala? Zertarako egin du Jainkoak zerua, lastoz betetzeko, ala? Txantxetan ari zara, ala?
3 junt. Nahiz. Bihotz handiak kausitu ditut aberats ala pobreetan. Batzuekin ala besteekin harremanetan hasi.
4 Ipar. Galdera indartzeko partikula. Zer nahi lukete bada, ala sortzeko eta hiltzeko bi egun labur haiezaz kanpo erlijiorik gabe bizi?
 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.