Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aginte bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aginte
1 iz. Agintzen duenaren eskua edo boterea. Ik. aginpide. Erregezkoek jaiotza hutsez hartzen zuten agintea Jainkoagandik. Gurasoei opa izan diet lehenbailehen mundu honetatik joatea, etxeko agintea eta ondasunak hartu nahiz. Herri osoaren gainean eskura dezaketen aginte neurrigabearen beldurra. Aitoren seme katolikoei aginte guztia kendu zien gobernuak. Agintea eta indarra duen klasea. Haren agintearen azpian bera aurrena jarririk. Agintearen gailurra ukitu zuena. Aginte gosea. Aginteaz jabetu. Erregela horrek eremu zabalagoan zuen agintea. Bi erakunde hauen ahulezia beren aginte-organoetan dago. || Haren agintepean milaka lagunek ezagutu dute kartzela eta tortura ideia politikoengatik. Bere agintepeko biztanleen miseria gorriagotzen ari den garaietan.
2 iz. Estatu bateko gobernua edo administrazioa. Talibanak agintetik kendu zituztenetik zortzi urte beteko direnean. Obama agintera heldu zenerako, martxan zeuden aurreko gobernuak hasitako bi gerra luze.
3 iz. g. g. er. Agindua, manua. Osabaren aginteak gogotsu beteko ditut.

Aztergaia: aginte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aginte-makila . // aginte-mahai .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, ondokoak jar daitezke: aginte(-)mahai, aginte(-)perpaus, aginte(-)postu, aginte(-)zubi'.

 - [E123]: 'Egia esan berriak dira, nahiz niri aginte(-)perpaus ezagunagoa zaidan, jakina. Ez dut behar handiegirik ikusten, ez bada behintzat erabakitzen, irizpide orokor moduan, tradiziorik ez izan arren, sartzea ongi eratuak dauden hitz elkartuak, erdarazko hainbat izenen ordain egoki izan daitezkeenak'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'aginte(-)perpaus, aginte(-)mahai eta antzeko azpisarrerei leku egitea eskatzen du ohargileak. Ez da horren premiarik ikusi eta azpisarrerarik ez gehitzea erabaki da'.

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.