Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza Urte bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

urte
1 iz. Lurrak Eguzkiaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako hamabi hilabeteko aldia. Ik. eguzki urte; ilargi urte; eliz urte. Urteak lau aro ditu, hamabi hilabete, berrogeita hamabi aste eta egun bat, eta hirurehun eta hirurogeita bost egun eta sei oren. Bizi zara, urtearen erdirako artorik ez duzula. Txolarreak ugaritzen ziren urte-garaia. 1905-1915 urteak. 1880. urtea baino lehenagokoak. Urtearen azkenean. Lau urtetan antolatu dute danborrada. Joan den urtean (Ik. iaz). Hurrengo urtean berriro etorri zen. Hurrengo urteko urtarrilean hila zela behintzat badakigu. Aurtendik edo datorren urtetik hasita Jainkoak nahi badu eta datorren urtean bizi banaiz (Ik. geurtz). Paperak pilatuta zituen, gaika eta urteka.
2 iz. Hamabi hilabeteko denbora-bitartea. Orain bost urte. Duela ia hogeita hamar urte. Aurten ehun urte eman zuen argitara liburu hori Bonapartek. Hamazazpi urte badira ez dudala ikusi. Zortzi urte eta erdi igaro ondoan. Neurtitz hauek ondu zituenetik ez dira urte asko joan. Urte gehiegi iragan zaizkigu bertan goxo geundelarik. Azken urte hauetan. Arantzazuko bilera baino bi urtez lehenagoko kontua. Laurogei urte geroago arte argitaratu ez zena. Hamar urteren buruan. Urteen buruan argitaratu ditudan zenbait izkribu. Urte gutxi barru. Urte guztiko meza-bezperak. Hori aspaldiko urteetan datorren kontua da. Hainbeste urtetako hondamendia. Parisek bi milagarren urtea ospatu zuenean.
3 iz. (Iraupena edo maiztasuna adierazten duten testuinguruetan). Aljerian egona zen urte bat (Ik. urtebete). Noek kutxa hau egiten urte asko igaro zituen. Hirurogeiren bat urte daramatzagu horretan. Abimelekek Israelgo agintean hiru urte egin zituen. Zazpina urte eman zituen bi lan horietan. Ez dira alferrik izan euskal irakaskuntzan eman dituen urteak. Gu, izan ere, ez gara asmaketan ari urteak nola emango, ez baikaude, Peneloperen pare, senar herratuaren espero etsian. Bederatzi urte egon zen erretore Irulegin. Hiru urteko batxilerra egin ondoan. Ehizaren arrastorik ez dute izan urte guztian. Arras nagusi da, urte osoan nahi duena egiteko. Urte osoetan aitortza onik egin gabe. 500 urtez edo iraungo du. Hogeita bost urtean bizi izan zen, bere haurra sabelean zuela. Urte askoan bizi izan zen komentu hartan. Urte askotako bekatu isilduak. Hemezortzi urtetik hemezortzi urtera agertzen dira herrian.
4 iz. pl. Adina, urte kopurua. Lilurak oro itzaltzen dira urteekin. Bakoitzaren urteei, osasunari, indarrari, eginbeharrari eta bizierari begiraturik. Zure urteak banitu. Kopetako zimurrek urteak gehiagotzen zizkioten.
5 iz. (Adina adierazten duen zenbakia hartzen duela). Fabrikan hasi nintzen lanean, hamabost urte nituela. Hogeita bost urtetan ezkondu zen. Hirurogei urte bete zituen egunean. Hamabi urteko mutiko bat. Berrogei urte inguruko gizon gordina. Hogei urtetik aurrerako gizon, gerrarako gai zirenak. Hamabi urtera heldu zenean. Hamar urtetako gelditu zen amarik gabe.
6 iz. pl. (Norbaiten bizitzako garai jakin bat adierazteko). Eskolako urteak. Ahantz ditzan gaztaroko urteak. Joan dira nire urteak kearen eran. Igaro zituen haurtasuneko urteak aita-amen itzalean.
7 iz. pl. Urte asko. Urteak behar dira horretarako, eta ni ez nago urteetarako. Urteetarako etxea badugu; gaur jarriko diote harri bat, bihar beste bat, hurrengo egunean adreilu bat, eta horrela. Urteetako sufrimendua.
8 iz. pl. Hamarkada. (Hamarkada bati dagokion zenbakia izenlaguntzat duela). Hirurogeita hamarreko urteetan, ordea, pitzatzen eta zartatzen hasi zen jarraitutasun eta linealtasun hori. Grafiti hitza XX. mendeko 60ko urteetan hasi zen indarra hartzen, Ameriketako Estatu Batuetan.

Esaera zaharrak

Apirila euritsu, urte hura ogitsu. Azaroa lohitsu, urtea garitsu. Bere onak ez dituena urrikari, gomenda bedi urte gaitzari. Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Elur urte, ezkur urte. Halako urte, halako eltze. Izotz urte, gari urte. Urtearen goienean, jopua jabearen aldean. Urte elurrezkoa, garizkoa. Urte gaiztoa, berri hutsa.

Aztergaia: urte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

urte, urta-.

Jatorrizko forma

izar urte, astronomi urte.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: urte-sasoi ; eta adibide gisa: Urte askoan! Urte askotako!

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Urte askotako! Aipa liteke azpisarrera gisa'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): 'ez da beharrezko ikusi'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.