Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza Oihal bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

oihal
1 iz. Zernahi gaiez eginiko ehuna; bereziki, artilezko ehun sarria eta ile-laburra. Ik. tela 1; belus. Zetazko oihala. Galtzak eta maripulisa oihal beltz ederrez eginak ziren. Kapak ez dira, dakidanez, ehunez egiten, oihalez baizik. Hor nonbait eginiko oihal mengelak, ingeles oihal sendotzat emateko. Hamabost berga edo kana oihal. Oihal-saltzailea. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen. Zelaiaren erdian egun baterako taxutu dituzten sukalde apalak, eta suaren hurrean, oihalezko txosnak.
2 iz. Oihal zatia; zapia. Ik. mahai oihal; buruko oihal; oihal zuri. Xuka ezazu oihal batekin. Urrezko diruak oihal batean gorderik eduki. Begitarteak estaliak zituzten oihal beltz batekin.
3 iz. pl. Haur jaioberriaren zapiak. Ik. troxa. Datorkion umearentzat oihalak apaintzen dihardu. Eta ekarrarazirik bere aldera prestatuak zeuzkan oihalak, inguratu zuen haien barnean gure Jesus maitea. Oihaletako umea dirudi.
4 iz. Antzoki baten agertokian igo eta jaits daitekeen ehun zati handia. Oihala altxatzean. Oihala jasotzerakoan, urrutira txistulari taldearen hotsa entzungo da. Oihala beheratu.
5 iz. Haize oihala. Ik. bela 1. Haize bigunak oihala haizatzen duela.
6 iz. Margolanak egiteko erabiltzen den oihala, olioz edo kideko koloregai batez margotzeko prestatua dena. Ik. mihise 2. Gehienak eskulturak badira ere, oihal gaineko margolan handi eta txikiak, bideoak, argazkiak, eta collageak ere ikus daitezke erakusketan.

Esaera zaharrak

Joanetak zaia oihal mehez, jakia egoskariz, salda ehez.

Aztergaia: oihal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

oi(h)al.

Jatorrizko forma

oihal; oinoihal.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: oihal(-)denda, oihal(-)etxola Sin. kanpadenda.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa eskain daiteke (atze sarreran eskaintzen ez bada): atze-oihal .

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

h diptongo ondokoa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.