Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza Argi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

argi
1 iz. Gauzak ikusgai bihurtzen dituen eta begiak hautematen duen erradiazioa. Argi bizia. Argi artifiziala. Argia eta ilunpeak. Haurtxoa jaio da argizko askatxo batean, eta aingeruzko hauts zuria zeruetatik kantari dabil.
2 iz. Egun-argia. Argia egin bedi. Goizeko argia urratzen hasia zen.
3 iz. Argi artifiziala, bereziki elektrizitatezkoa. Argia itzali, amatatu. Herriko hogei baserri argi gabe daude oraindik. Etxalde inguruan argi olioa eman dezaketen landareak dituzte. || Kriseilu baten argipean galtza zahar batzuei adabakiak jartzen ari zen. Fokuen argipetik urrun dabil aspaldian.
4 iz. Argi puntua, argi iturria. (Kontagaia). Herriko argiak itzali zirenean. Argi bat iluntasunean. Autoaren atzeko argiak.
5 iz. fis. Gorputz goriek eta lumineszenteek igortzen dituzten uhin elektromagnetiko ikusgai eta ikusgaitzak. Argiaren jatorriari buruzko teoriak. Argi uhinak. Argi sorta kolorebakarra. Argiaren lastertasuna.
6 iz. Zerbait argitzen, zerbaiti buruz argi egiten duen gauza. Jauna dut argi. Hor ibili zen argi bila, baina kolpe huts egin zuen. Ilunpe beltzen artean haatik agertu zitzaigun argia.
7 iz. Ulertzeko edo zerbaitez jabetzeko ahalmena. Argi gutxiko, argi laburreko gizona. Arrazoiaren argi soilaz ezin ezagut daitekeena. Argien mendea.
8 adj. Argitasun handia jasotzen duena. Anton. ilun. Etxe, gela argia.
9 adj. Egunaz, eguraldiaz edo zeruaz mintzatuz, hodeirik gabea, argitsua.
10 adj. (Koloreez mintzatuz). Berde, gorri argia. Behiak izan behar ditu adarrak leunak eta argiak.
11 adj. Adimen zorrotzekoa. Ik. buruargi. Mutil argia da. Bere ikasle argiena.
12 adj. Ongi nabaritzen edo erraz ulertzen dena. Hots argia. Letra argiz idatzi. Idazkera argiko gizona. Euskara argi, ulerterraz, garbi eta ongi josian. Hizketa argia. Irudi argiago eta osoagoa.
13 adb. Zalantzarako biderik gabe; ongi ulertzeko edo ikusteko moduan. Argi daukat egin behar dudana. Argi dago zer nahi duen. Eguzki argia bezain argi dagoen auzia. Argi utzi nahi dugun puntua. Argi adierazi genuen edozertarako prest geundela.

Aztergaia: argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

argi, art-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: argi-txinta 'argi-izpia'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: argi-alba , argi-belar , argi-egile , argi egin , argi-emaile , argi eman , argi-errainu , argi eta garbi , argi-ezkila , argi-haste , argi ibili , argi-iturri , argi-izpi , argi-oilar , argitan , argitan egon , argitara atera (ilki , irten) , argi-txakur , argi-urratze , argi-urte , argi-zirrinta , argi-zuzi .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Iz. / Izond. 1. 'garbi' edo. 2. 'buruz azkar, bizkor...'" (1993-02)

 - [E306]: "automobilen argi nagusiak izendatzeko terminoak sartzea proposatzen dugu (normalean pl. direla esan daiteke): 'argi motz/labur' (es: 'luz corta/de cruce'; fr: 'feu de croisement', 'codes'); 'argi luze' ('luz larga/de carretera'; fr: 'feu de route')" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  argi eta garbi azpisarrera proposatu du.

 - [E116]: "Hemen [hots: azpisarretan], jakina, marraren erabileraren kontua zehaztu behar da, aukerakoa denean hala jarriz, baina hori gero egingo da".

 - [E103]: "sartu argia piztu / argia hil".

 - [E116]: "uste dut bi proposamen hauek guztiak onartzeko modukoak direla".

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): "OK, eta sartu 'argia itzali', 'argia amatatu' ere AS gisa".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argi-ilun 1 iz. 'argiantza' 2 iz. pl.: gai horren argi-ilunak. [azpisarrera gehitu]

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argi sarreran adibideak gehitu: Argi daukat egin behar dudana. Argi utzi nahi dugun puntua.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.