Euskaltzaindiaren Hiztegia

16 emaitza bare bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

bare1
iz. Maskorrik gabeko molusku gasteropodo lurtarra (Limacidae fam.). Barearen adarrak. Bareek kalte handiak egiten dituzte baratzeetan.

Esaera zaharrak

Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino. Urdeok hilez gero, bareok induska.
bare2
1 iz. Urdailaren ondoan, gibelaz beste aldean dagoen organoa, odolari eragiten dioten zenbait betekizun dituena. Bareko mina. Begietatik, urdailetik, baretik eta gibeletik gaixo egon arren, ez zuen hormaren kontra jarri nahi izaten.
2 iz. Sabelaldean, eskuinaldean nahiz ezkerraldean, sastada moduan agertzen den mina, ariketa fisikoren bat egitean gerta daitekeena. Lehertzeko zorian ibilita, bareak hozka egin zidan. Bide erdi egin baino lehen, bareak oratu zidan.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Gibeleko on dena, bareko gaizto.
bare3
1 adj. Geldia; nekez asaldatzen dena, lasaia. Ozeano Barea. Itsaso bare, zelai urdina. Ur lehen bare eta orain ekaitz haize zakarrez nahasietan. Hura gizon barea!
2 adb. Geldi, lasai. Barakuilua bezain bare zetorren. Herriak bake eta bare irauten du. || Ontzixka bakar batzuk bare-bare zihoazen ibaian barrena. Garbi-garbi zegoen zerua; urdin-urdin, bare-bare eta baketsu ur zelai galant ederra.
arnasa baretu
zaio ad.-lok. Arnasa bere onera etorri, lasaitasun-egoerako erritmora itzuli. Arnasa baretu zaio: barre antz gozo batek ezpaintxoak argitu dizkio. Arnasa baretzeko astia hartu ondoren. Arnasa baretu ezinik.

Aztergaia: arnasa baretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

bareak heldu
dio ad.-lok. Sabelaldeko eskuinaldean edo ezkerraldean, maiz ariketa fisikoren bat egitean, sastada moduko min bizi bat sentitu. Bareak heldu ez balit, irabazia neukan lasterketa. Bareak heldu zion, eta arnasestuka iritsi zen ermitara.

Aztergaia: bareak heldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2024-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BAREAK HELDU "Bareak eldu, doler el bazo" Garate Cont RIEV 1930, 154. "Bariak eldu, flato. Bariak eldu ezpalosta irabazitta neukan karreria" Elexp Berg. "Bariak eldu zian ta erretirau inber izanun" ZestErret. Zegaman, bareak eltzen dooneen, iru arri txiki txistuz busti ta atzera lengo lekuun utzi bear die. (G-goi). A EY IV 227.

LB 5 (Berria 2, Elkar 3) / ETC: 18 / Dabilena: 4

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bareak heldu izan ez balit, irabazita neukan lasterketa: si no hubiese tenido flato, hubiese ganado la carrera / Adorez: bareak heldu ez balit, irabazita neukan lasterketa: si no hubiese tenido punto de costado, hubiese ganado la carrera;/ Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

bare2 2 iz. Sabelaldean, eskuinaldean nahiz ezkerraldean, sastada moduan agertzen den mina, ariketa fisikoren bat egitean gerta daitekeena. Bareak heldu ez balit, irabazia neukan lasterketa. Erabat arnasarik gabe zegoen, bareak heldu ziolako esku bat saihetsean zuela.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

barealdi
iz. Zerbait edo norbait bare dagoen denbora. Itsasoaren barealdietan. Barealdian ustekabean jaikitzen den uhina izaten da itsasoan ere gaiztoena. Barealdiaren atzetik datorren haize zakarra. Barealdi batean harrapatzen baduzu.

Aztergaia: barealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  bare(t)aldi sartzea komeni da.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): barealdi sartzea erabaki da.

barearazi, barearaz, barearazten
du ad. Eztiarazi. Ateneak haize guztiak barearazi zituen, Ulises onik irits zedin. Urduritasun eta harridura guztiak barearazi zizkion.

Aztergaia: barearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barearazi, barearaz, barearazten. du ad.

baregarri
1 adj. Baretzen duena. Isiltasun baregarri izugarri honetan.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Etxahuneko nagusiari ez zioten etxekoek ezer ere igorri nahi gosearen baregarri.

Aztergaia: baregarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

baretzen duena.

baremo
iz. Zerbait balioztatzeko, egiunez ezarritako irizpide edo arauen multzoa. Europan legedi bateraturik ez dagoenez, Ameriketako Estatu Batuetan erabiltzen diren baremoak hartu dituzte kontuan. Dena da taula, baremo eta arau.

Aztergaia: baremo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez corpusean ez OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB ager. banakoak dira baremo (Kultura eta Turismo: "Ikasleen aukeraketa egiterakoan baremo bat izango da kontuan") eta baremu (EHAA 1990: "deialdi honetako III. eraskinean ematen den baremuaren arabera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baremo : DFrec 1, AB38 1, AB50 8, HiztEn, LurE, Euskalterm 5 (esterilizazio-baremo, prezio-baremo, indarreango baremo, puntuazio-baremo); baremazio : Euskalterm 2.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: balio-taula, taula, balio-neurri, neurketa-arau (baremo); AdminEL: balio-taula (baremo); HezkAdmin: baremazio; AdmHizt: baremo; EEgunk: "baremo h. neurri / neurgailua".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baremo jaso dutenak: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; barematu , baremazio : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal baremo / barème formen ordainak: baremo : HiruMila (eta barematu), ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE; barema : T-L LBF. // Beste batzuk: HaizeG FB: kondu-liburu, prezio-xerrenda, prezio-aurkibide eta Casve FE: kuntülibürü. Ez dugu aurkitu ap. PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): barème; it (S. Carbonell): bareme; en (Collins): (baremar) to calculate, reckon; to measure; (baremo) table(s), ready-reckoner, scale, schedule, yardstick, gauge, criterion, set of forms, basis for comparison; de (Langenscheidts): Rechenbuch mit fertigen Ergebnissen; Verrechnungs-, Verteilungs-chlüssel; Lohntabelle, Tarifordnung, Kriterienkatalog.

Erdaretako formak

OfQuLF: répertoire de calculs, de chiffres || François Barrême || mathématicien français qui a inventé ce type d'outil.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "baremo h. neurri / neurgailua".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Tekn.

baresare
iz. Peritoneoa. Txerri hiltzeko egun horietan, otordu baterako: okela txiki-txiki egin eta, baresarean batuta, labera.

Aztergaia: baresare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: 1 ik. epiploi 2 ik. peritoneo / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baresare, baregantxa: péritoine [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [E302]: ik. oh. s.u. bare 2. (2003-09-22)

baretasun
iz. Bare dagoenaren egoera; barea denaren nolakotasuna. Ik. sosegu. Itsasoan, haize ederrez doan ontzia geratu ohi da, haizeak huts eginda, baretasun kaltegarrian. Ez du han atsedenik eta baretasunik aurkituko. Gogo baretasuna.

Aztergaia: baretasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:18 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

baretsu
adj. jas. Barea, lasaia.

Aztergaia: baretsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:26 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu izond.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

barea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'baretsu izond. 'barea'. bai?'.

 - [E116]: 'ez? Uste dut 'baretsua' dela lasaia eta barea dena. Bere horretan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'baretsu izond. Lit. 'barea, lasaia''.

baretu, bare/baretu, baretzen
da/du ad. Bare jarri, urduritasunetik edo estutasunetik sosegura igaro edo igaroarazi. Ik. lasaitu1 2. Sartu bezain laster baretu zen haizea. Kanta leunaz baretzen dira uhin urdinak. Juduak baretzeko. Baretu da nire arima. Behar zena egin duela dakien gizonaren hitz eta aurpegi lasaiak herriaren bihotz minduak baretzen ditu eta oihu haserreak isilarazten. Oinaze zorrotza baretzen ari da. Non baretu gure nahigabe eta etsipenak? Atsekabea baretu eta ibitu ahala, ordea, argiago ageri da galeraren larria.

Aztergaia: baretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baretu, bare(tu), baretzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baretu, bare(tu), baretzen

haizea baretu
da ad.-lok. Haizea baretu zenean. Iragarpenaren arabera, haizea nabarmen baretuko da eguerditik aurrera.

Aztergaia: haizea baretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

itsasoa baretu
da ad.-lok. Biharamunean haizea eztitu zen eta itsasoa baretu. Harrotuta zegoen itsasoa baretu egin da.

Aztergaia: itsasoa baretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

tripazorriak baretu
da/du ad.-lok. lgart. Gosea gutxitzeko adina jan. Tartean jateko zerbait ere ondo etorri ohi da tripazorriak baretzeko. Sandwich batekin baretu ditu tripazorriak.

Aztergaia: tripazorriak baretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0; EPG: 0; ETC: “Tripazorriak baretuta, buelta hartu eta Murumendiko magal aldera abiatuko gara” (Argia), “Askotariko jakiak dasta daitezke tripazorriak baretzeko, han bertan jesarrita” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: haur horrek tripazorriak ditu: ese niño siente hambre; Labayru: tripazorri iz. gazuza, hambre. Honezkero tripazorria egin jaku eta goazen bazkaritan.

Bestelakoak

tripazorri iz. (tripazorria(k) egin eta kideko esapideetan). Lgart. Gosea. Egin dugun ibiliarekin tripazorria egin zait. Tartean jateko zerbait ere ondo etorri ohi da tripazorriak baretzeko. Tripazorriak eginda nago.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da. Lagunartekoa dela adierazi behar da. tripazorri sarreratik oharra eta adibideak soildu, eta tripazorri galanta moduko adibideren bat jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da tripazorri eta baretu sarreretan.

Mailak

Lgart.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus