Euskaltzaindiaren Hiztegia

463 emaitza bo bilaketarentzat - [301 - 400] bistaratzen.

botagura
iz. Goragalea. Ik. botagale; botalarri. Pasatu zaizu botagura?
Ohiko lexiak

Aztergaia: botagura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. botagale, botalarri.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

cf. botagale, botalarri

botagura eman
du ad.-lok. Botagura ematen du ametsak, badakit. Ospitaleko usainak botagura ematen dio.
botaharri
iz. Zenbait pilota-jokotan, sakea egiteko erabiltzen den harria.

Aztergaia: botaharri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "errebotean pilota punpa arazteko harria [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): onartu dena: kareharri eta segarri elkarturik ematea, latsarri eta mugarri bezala. Iman(-)harri ez litzateke aldatuko, -nh- multzoa eragozteko, ezta behaztopa(-)harri ere horrela erabili baita. Gainera, botarri/botaharri eztabaidatu da eta bozkatu: zortzi boto bigarrenaren alde eta sei lehenaren alde. Beraz, botaharri onartu da.

botaka
1 adb. Botaz, jaurtiz; egotziz. Deabrua, lehenago bezala hasi zitzaion lurrera botaka. Sudur zuloetatik haizea botaka.
2 adb. Oka eginez. Botaka aritu naiz.
Azpisarrerak

Aztergaia: botaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: botaka egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

botaka egin

botaka egin
du ad.-lok. Oka egin. Sabelean min handia zuen eta botaka egiten hasi zen. Albiztur parean, botaka egin zuten biek.

Aztergaia: botaka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

botakar
iz. Itsas arrain luze eta mehea, akularen antzekoa (Scomberesox saurus).

Aztergaia: botakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: botakar: Scomberesox saurus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Scomberesox saurus.

Forma baten adiera(k)

(akularen antzeko arraina).

botalarri
iz. Goragalea. Ik. botagale; botagura. Dengeak sukarra, buruko mina eta botalarria eragiten ditu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: botalarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. botagale, botagura.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

cf. botagale, botagura

botalarria eman
du ad.-lok. Ikuste hutsarekin botalarria ematen zuen ahiak. Anestesikoak batzuetan botalarria ere ematen dizu.
botaldi
iz. Zerbait botatzen den aldia; botatzea. Geroztik ez zuten arrantzaleek sareen botaldirik egin. Bigarren botaldian.

Aztergaia: botaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:37 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

geroztik ez zuten arrantzaleek sareen botaldirik egin.

botanika
iz. Landareen azterketa helburutzat duen jakintza. Aspaldi honetan botanika-arloan aurrerapen handiak egin dira. Botanika lanak. Botanika liburua.

Aztergaia: botanika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
botanikari
iz. Botanikan aditua. Zoologoek nahiz botanikariek badakite ez direla agortu oraindik Lurraren bioaniztasunak eman ditzakeen ezusteak.

Aztergaia: botanikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): botanikari 41: Elhuyar 6 (adib.: “antzinako aztarnategien azterketetan, askotariko diziplinetako ikertzaileek hartzen dute parte genetikariez gain, hala nola paleontologoek, geologoek, botanikariek, eta klimatologoek”), Consumer (“Zer landaretatik zetorren aztertu, eta latineko izena jarri zioten botanikariek: Capsicum Nahum”), Berria 9 (adib.: “Leku horietako arduradunak gero eta gehiago botanikariengana doaz kontseilu eske”), EiTB 3 (adib.: “Bonaetxea itsasgizona, esploratzailea, geografoa eta botanikaria izan zen”), Argia 22 (adib.: “Margarita Moreno botanikariak 1984an proposatu zuen subespezie gisa, Jakako herbarioan 1972az geroztik jasota dauden ale batzuk oinarri, eta ez ditu oraindik bedeinkazio guztiak jaso”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: botanikari 9: Berria 4 (adib.: “Robert Brown botanikari eskoziarrak gauza harrigarria ikusi zuen mikroskopioan 1827an”), Txiliku 2 (adib.: “Quer botanikari ospetsuak dioenez, 1740. urtean Piriniotan egindako belar-bilketa saiotan honako istorio hau entzun omen zuen”), Fernando Rey (“denak entomologoak eta botanikariak zirelako familia hartan”), Jon Muñoz (“Wallace botanikariak aldi berean izan zituen itsasoa eta sua, Atlantikoaren erdian”), Bernardo Atxaga (“Irudikatu ahal nituen bere xehetasunak hala nola botanikari batek landare-hosto arrunt batenak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es botánico / fr botaniste: Elhuyar: botanikari / Nolaerran: botanikari / Zehazki: botanikari / Labayru: botanikari / Adorez5000: botanikari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

botaniko
adj. Botanikarena, botanikari dagokiona. Aurkikuntza botanikoei buruzko txostena.
Azpisarrerak

Aztergaia: botaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:22 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

botarazi, botaraz, botarazten
du ad. Egotzarazi; jaurtiarazi. Biraoak boteaz edo botaraziaz. Labe irazeki batera botarazi zituen. Ez, arren, ahaztu ene bekatuen gomutak botarazi zizkizun odol tantak. Ostalariak jotzen du ostikoz eta botarazten dio kazola lurrera.

Aztergaia: botarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

botarazi, botaraz, botarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

botarazi, botaraz, botarazten

botari
iz. Errebote jokoan-eta, sakea egiten duen pertsona. Omenik handiena erreboteko botari bezala izan du.

Aztergaia: botari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

errebotean, sakea egozten duena.

botarri
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, botarrik euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. botaharri].

Aztergaia: botarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

zerrendatik ezabatzekoa da, honen ordez botaharri arautu baitzuen gero Euskaltzaindiak (ik. BAgir 2000-03).

botatu, bota/botatu, botatzen
du ad. Heg. beh. Botoa eman. (nor osagarririk gabe).

Aztergaia: botatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:22 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bota(tu), botatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

botoa eman.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

botatzaile
adj./iz. g. er. Botatzen, jaurtitzen duena. Behar ez diren gauzen atxikitzaile zara ala botatzaile?

Aztergaia: botatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

botatzen, egozten duena.

botatze
iz. Jaurtitzea; egoztea. Odol botatze gabeko sakrifizioa. Lehen kimu botatzean.

Aztergaia: botatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arnasbotatze, hats-botatze

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa
botazio
iz. Bozkatzea, botoa ematea. Ik. bozketa. Asko kostatu zitzaien erabakia hartzea epaimahaikoei; botazioak errepikatuta ere, aldaketarik ez.

Aztergaia: botazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: aldamenean h. bozketa ipiniko nuke.

 - Erabakia: EArau (1996-05-31): ez da onartu.

bote
iz. Pilotak edo antzeko zerbaitek lurraren edo hormaren kontra jotzean egiten duen jauzia. Ik. punpa. Sakean bote egiteko. Bote okerra harturik.

Aztergaia: bote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
botepronto
iz. Heg. kirol. Pilota-jokoan, punpa lasterra. Partida ofizialetako presiorik gabe jokatzen zuen; haiek errebesak, zartakoak eta boteprontoak!
Azpisarrerak

Aztergaia: botepronto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): botepronto lematizatuak boteprontoan dira denak 30: Elkar 5, Deia, Berria 8, EiTB 4, Jakin 2, Argia 5, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: boteprontoan 4: Berria 3, Arantxa Iturbe.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu botepronto formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es a bote pronto / fr du tac au tac: Elhuyar: bat-batean, tupustean, itsumustuan; huts ala bete / NolaErran: hitzetik hortzera erantzun dio ...-ela – di-da erantzun dio ...-ela / Zehazki: pentsatu gabe, bat-batean, ziplo / Labayru: - / Adorez5000: bat-batean, tupustean, itsumustuan, ziplo, pentsatu gabe.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baina hegoaldean soilik da ezaguna.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

‘punpa-lasterra’

boteprontoan
1 adb. kirol. Punpa egitean lurra jo bezain laster pilota joz. Zaila egiten zait, lau eta erdiko joko-eremuan bezala, boteprontoan eta pilotakada azkarrez, aldaketa handiak egiten hastea.
2 adb. Heg. lgart. Bat-batean, aurrez pentsatu edo prestatu gabe. Eta aurrera jarraitzen utzi gabe boteprontoan bota diot: (...). Nongoak garen galderari ezin zaio beti boteprontoan erantzun; zerk egiten gaitu leku batekoak ala bestekoak? Gauza hauek ezin ditun horrela, boteprontoan egin!
Loturak

Aztergaia: boteprontoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da batez ere ahozko erregistroan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adb.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Lgart

botere
1 iz. Zerbaitetarako ahala, indarra edo eskua. Jainkoaren botere guztizkoa. Haren botere mugarririk gabea. Lurreko botere guztiak bere eskuko zituela. Infernuko botere guztiek baino gehiago izutu behar du bere ahultasunak. Esku eta botere zuen alferren gainean.
2 iz. Estatu bateko gobernua edo administrazioa. Alderdi falangistak indarra galdu zuen eta boteretik apartatua izan zen. Horiek boteretik kentzea lehentasuna dela beretzat. Gazan, Hamas da boterean 2006. urtetik. Boterean irautearren. Botere publikoek botere ekonomikoarekiko erabateko sumisioa dute.

Aztergaia: botere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:02 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: boterez .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Azpisarrera moduan gehi daitezke botere(-)banaketa, eta, batez ere, hiru botereen izenak: botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Hiztegi askok hala egiten dute, eta komunikabideetan egunero-egunero erabiltzen diren horietakoak dira'.

 - [E116]: 'AUk arrazoia du, baina kontu hau ezin da hain erraz konpondu. Gure hiztegian ez da ageri 'judizial' hitza ('betearazle' oharrik gabe onartu dugu bigarren itzulian), eta badakit lehenbiziko itzulian hitz horrekin arazoak izan genituela. Nik ez nuke sartuko atzeko atetik oraingoz, ongi aztertu gabe, nahiz adibide asko aurkitzen diren. Oraingoz utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'botere-banaketa sartu azpisarrera moduan; adibide bezala eman botere legegilea'.

botere absolutu
iz. Pertsona batek edo erakunde batek duen erabateko aginpidea; bereziki, estatuburu batek herrialde baten gobernuan duen erabateko aginpidea. Ik. despotismo; absolutismo. Erregeak bere botere absolutua galdu zuen. ‎Buruzagiak botere absolutua du estatuan eta gobernuan. ‎Azken batean, ugazabak botere absolutua du familiako kide guztien gainean. ‎Alkatetzak ez du botere absolutua ematen.

Aztergaia: botere absolutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:GIZ [3] 2025-04-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 46 (Argia 11, Berria 8, Elkar 20, Jakin 1, UEU 6) / ETC: 279 / Dabilena: 175

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: botere absolutu (Zuz.) poder absoluto / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa proposatua.

botere banaketa, botere-banaketa
iz. Estatu bateko funtzio nagusien banaketa, funtzio bakoitza erakunde publiko bati esleitzen diona. Demokrazian ezinbestekoa da botere-banaketa.
botere betearazle
iz. zuz. Botere-banaketa duten estatuetan, legeak betearazteko ahalmena duen organoa. Ik. botere exekutibo. Teorian, elkarrekiko independenteak dira botere betearazlea, legegilea eta judiziala, eta azken horri dagokio besteen gaineko kontrola.

Aztergaia: botere betearazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:Kondaira [2] + EHdef+adib 2025-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

EEC: 115 (Deustuko Unibertsitatea 45, Berria 10, UEU 9, Ikaselkar 9, Elkar 8, Laneki 6, Alberdania 6…) / LB: 100 (Argia 1, Berria 18, Deustuko Unibertsitatea 46, Elkar 3, Espainiako Gobernua 3, Laneki 8, UEU 21) / ETC: 501 / Dabilena: 330

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: botere betearazle/exekutibo pol. Poder ejecutivo / Adorez: botere legegilea, betearazlea eta judiziala: poder legislativo, ejecutivo y judicial / Labayru: botere betearazle poder ejecutivo / NolaErran: le pouvoir exécutif botere betearazlea / Euskalterm: botere betearazle, Botere betearazle eta legegileetako kideak (TN da).

Bestelakoak

betearazle adj. Zerbait betearazten duena; bereziki, legeak, aginduak edo erabakiak gauzatzeaz arduratzen dena. Botere legegilea, betearazlea eta judiziala. exekutibo 1 adj. Botereez eta kidekoez mintzatuz, betearazlea. lege(-)dekretu iz. Lege balioa duen xedapen edo dekretua, dagokion organotik iragan gabe, salbuespenen bat dela eta, botere betearazleak ematen duena. botere legegile 1 iz. Legeak egiteko eskua eta ahalmena. Botere legegilea Gorte Nagusiei dagokie. 2 iz. Botere-banaketa duten estatuetan, legeak egiteko eskua eta ahalmena duen organoa. Erreforma horrek botere legegileari eskumen gehiago ematen dizkio eta presidentearenak mugatzen ditu. botere judizial iz. Botere-banaketa duten estatuetan justizia egiteko eskua eta ahala duen organoa, epaile eta magistratuek osatzen dutena. Badirudi botere judizialari ez dagokiola euskararen normalizazio prozesuan parte hartzea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta dagokion markarekin azpisarrera gisa jasotzekoa, dagoeneko araututako botere legegile eta botere judizial azpisarrerekin. Komeni da botere exekutibo formarekin lotzea.

Informazio lexikografikoa

zuz.

botere exekutibo
iz. zuz. Botere-banaketa duten estatuetan, legeak betearazteko ahalmena duen organoa. Ik. botere betearazle. Botere exekutiboa botere legegilearen zati bat da.

Aztergaia: botere exekutibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:Kondaira [2] + EHadib 2025-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEC: 59 (Berria 16, Pamiela 8, UEU 6, Argia 6, Herria 5, Elkar 4, Uztaro 4, Consumer 2, EiTB 1, Elhuyar 1, Alberdania 1…) / LB: 40 (Aizu 1, Argia 6, Berria 13, EiTB 2, Elhuyar 1, Elkar 4, UE 13) / ETC: 532 / Dabilena: 246

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: botere betearazle/exekutibo pol. Poder ejecutivo / Adorez: botere exekutiboa legegilearen zati bat da: el poder ejecutivo es una parte del legislativo / Labayru: botere exekutibo poder ejecutivo / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

exekutibo 1 adj. Botereez eta kidekoez mintzatuz, betearazlea. Botere exekutiboa legegilearen zati bat da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, dagokion markarekin. Lotu botere betearazle formarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

zuz.

botere faktiko
iz. Gizartean eta politikan duen garrantziagatik edo pisuagatik erakundeetan indar handia duen eragilea edo eragile multzoa. Macronek, botere faktikoen babesarekin, botoen % 24,01 atera du. Hedabide hegemonikoak botere faktiko bilakatu dira: informazioa boterea da.

Aztergaia: botere faktiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 83 “Bada, neurri batean, erreferente moral bat, botere faktiko bat, akaso, Kataluniako gizarte zibilarentzat?” (Argia); EPG: 24 “Eta gure partetik zein Estatuen partetik ukatzen bada, garbi da denak anai faltsuen botere faktiko totalitarioen menpe jartzen garela dituen ondorio latzekin” (Itxaro Borda); ETC: 394 “Infernuko hauspoa deitu izan zaio trikitiari, elizak eta gainerako botere faktikoek asko maite ez zuten seinale.” (Berria)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: botere faktiko (batez ere pl.) poderes fácticos; Adorez: botere faktikoak: poderes fácticos; Labayru: Podere/Botere faktikoak: Poderes fácticos.

Bestelakoak

faktiko adj. Egitatezkoa, egiteetan oinarritzen dena; egiazkoa, benetakoa. Tortura sistematikoa ez da posible izan estatuaren onarpen faktikorik gabe. Botere faktikoa: Gizartean eta politikan duen garrantzia eta pisuagatik erakundeetan indar handia duen eragilea edo eragile multzoa.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa botere eta faktiko sarreretan.

botere harreman, botere-harreman
iz. Gizonen eta emakumeen arteko botere-harreman asimetrikoen ondorio gisa definitu ohi da genero-indarkeria. Berez, erakundeen eta herri eragileen arteko botere harremanak desorekatuak dira, eta guk harreman horiek ahal den neurrian orekatu nahi ditugu.

Aztergaia: botere-harreman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:Kondaira [2] + EHadib 2025-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

EEC: 862 / LB: 635 / ETC: 2.686 / Dabilena: 655

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

birdefinizio iz. Zerbait irizpide edo ikuspuntu berriak erabiliz berriz definitzea. Botere-harremanen eta egitura patriarkalen birdefinizioa ere beharrezkoa da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa.

botere judizial
iz. Botere-banaketa duten estatuetan, justizia egiteko eskua eta ahala duen organoa, epaile eta magistratuek osatzen dutena. Badirudi botere judizialari ez dagokiola euskararen normalizazio prozesuan parte hartzea.

Aztergaia: botere judizial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:GIZ [10]+EHdefadib 2025-04-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 1.085 / ETC: 4.589 / Dabilena: 2.044

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: botere judizial (Zuz.) poder judicial / Adorez: 0 / Labayru: botere judizial poder judicial / NolaErran: pouvoir judiciaire justizia botere – botere judizial – potere jüdizial (ZU) / Euskalterm: botere judizial (termino onartua da).

Bestelakoak

arbitraje iz. zuz. Auziak, botere judizialekoa ez den epaile baten esku jarriz, epaitegietara jo gabe konpontzea. baterako adj. Admin. Pertsona edo erakunde bik edo gehiagok batera parte hartzen dutena, batera egiten dutena edo elkarrekin dutena. Kontseilaria Ministerioak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak osatzen duten baterako batzordearen bileran egongo da gaur. betearazle adj. Zerbait betearazten duena; bereziki, legeak, aginduak edo erabakiak gauzatzeaz arduratzen dena. Botere legegilea, betearazlea eta judiziala. eskumen(-)gatazka iz. Erakunde biren edo gehiagoren arteko gatazka, eskumen baten titulartasunaren edo hura erabiltzeko eskubidearen gaineko desadostasunak sortua. Errekurtsoa onartuz gero, eskumen-gatazka sor daiteke botere judizialaren eta botere legegilearen artean. judizial adj. Epailearena, epaileari dagokiona; justiziarena, justiziari dagokiona. Botere judizialaren independentzia auzitan jarri zuten.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

botere legegile
1 iz. Legeak egiteko eskua eta ahalmena. Botere legegilea Gorte Nagusiei dagokie.
2 iz. Botere-banaketa duten estatuetan, legeak egiteko eskua eta ahalmena duen organoa. Erreforma horrek botere legegileari eskumen gehiago ematen dizkio eta presidentearenak mugatzen ditu.

Aztergaia: botere legegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2024-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 178 (Argia 7, Berria 61, Deia 2, Deustuko Unibertsitatea 32, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 6, Elkar 10, Espainiako Gobernua 1, Euskalztaindia 2, Jakin 6, Laneki 8, UEU 34, Zuzenbidearen Euskal Akademia 8) / ETC: 963 / Dabilena: 525.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: botere legegile (Zuz.) poder legislativo / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: botere legegile.

Bestelakoak

gorte 2 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizarte antolamenduko legebiltzarra; Erdi Aroko Nafarroan eta Zuberoan, botere legegilea zuen goi mailako batzarra. botere 1 iz. Zerbaitetarako ahala, indarra edo eskua. Botere legegilea. betearazle adj. Zerbait betearazten duena; bereziki, legeak, aginduak edo erabakiak gauzatzeaz arduratzen dena. Botere legegilea, betearazlea eta judiziala. Kontseilu betearazlea. eskumen(-)gatazka iz. Erakunde biren edo gehiagoren arteko gatazka, eskumen baten titulartasunaren edo hura erabiltzeko eskubidearen gaineko desadostasunak sortua. Errekurtsoa onartuz gero, eskumen-gatazka sor daiteke botere judizialaren eta botere legegilearen artean. exekutibo 1 adj. Botereez eta kidekoez mintzatuz, betearazlea. Botere exekutiboa legegilearen zati bat da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

botere politiko
1 iz. Estatu, nazio, herrialde edo udalerri bat gobernatzeko eskua edo ahalmena. Legearen hirugarren tituluak arautzen du zenbateko botere politikoa har dezaketen udalek. Botere politikoa eskuratu eta gutxira, presidenteak bertan behera utzi ditu errefuxiatuak hartzeko programak.
2 iz. pl. Estatu, nazio, herrialde edo udalerri bat gobernatzeko ahalmena duten erakunde eta organoak. Baina botere politikoek badituzte horretarako tresnak, eta lanean jarraituko dute. Botere politikoen utzikeria eta nagikeria ere salatzen dugu.

Aztergaia: botere politiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2024-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 652 (Aizu 1, Argia 69, Berria 156, Deia 5, Deustuko Unibertsitatea 7, DiarioVasco 2, Euskal Herriko Agintarizta 3, EiTB 26, Elkar 123, Erlea 2, Consumer 2, Euskaltzaindia 23, Goiena 1, Gomylex 2, Jakin 47, Karmel 3, Laneki 4, UEU 170, Uztarria 6) / ETC: 2.290 / Dabilena: 1.310

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: la Banque Centrale Européenne, avec son immense puissance, agit de façon indépendante sans le moindre contrôle d'aucun pouvoir politique Europako Banku Zentrala bere puxantza ikaragarrian bere buru dabil nehungo botere politikoren kontrola izpirik gabe / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

atzaparretan jausi da ad.-lok. (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaiten edo zerbaiten mendeko gertatu, norbaiten edo zerbaiten aginpide edo eragin gaiztoaren azpian gertatu. Botere politiko eta ekonomikoaren atzaparretan jausi da. monetario adj. Monetarena edo diruarena, monetari edo diruari dagokiona. Botere politikoaren, fiskalaren eta monetarioaren zentralizazio prozesuak ezin itzulizkoa zirudien. transbertsal adj. Zeharkakoa, alor eta ikuspuntu asko aintzat hartuz eta arlo askotara hedatuz lantzen, gauzatzen edo garatzen dena. Ikuspegi transbertsal horrek botere politikoaren, gizartearen eta laborarien arteko harremana aldatzen du.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

boteredun
adj. Zerbaitetarako boterea duena; boteretsua. Baldin manatzeko botereduna bada. Egotzi ditu boteredunak beren jargietarik eta altxatu ditu apalak.

Aztergaia: boteredun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
boteregune
iz. Boterea dagoen lekua, boteredunak biltzen diren lekua. Iruñea zen lurraldeko boteregune garrantzitsuena, apezpikua baitzegoen han.

Aztergaia: boteregune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh55 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu boteregune formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

boteregune (eta poteregune) 2: M. Goihenetxe ("Bi boteregune goren hauen projektu politikoak bata bestearen aurkakoak ziren"), F. Rodriguez ("Potereguneak, gainera, herriarengandik joan dira urruntzen"); botere-gune 1, J. Amezaga ("Botere-gunean dagoen klasearen helburua, beraz, Estatu izatetik Nazio izatera pasatzea izango da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

boteregune 55: Argia 9, Berria 27, Elkar 8, Jakin 2, Laneki 3, UEU 5, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

boteregune 10, Berria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erregularra eta gardena da, baina beste -gune batzuk ere sarrera dira. Jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

boterera iritsi
da ad.-lok. Lehen aldia zen abertzaleak boterera iristen zirela. Thatcher, berriz, lehentxeago iritsi zen boterera, 1979an.

Aztergaia: boterera iritsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:GIZ [2]+EHadib 2025-04-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 142 (Aizu 2, Argia 24, Berria 82, Deustuko Unibertsitatea 1, DiarioVasco 1, EiTB 13, Elkar 9, Erlea 1, Jakin 3, UEU 6) / ETC: 615 / Dabilena: 322

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: prendre le pouvoir légalement boterera heldu / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

botere 2 iz. Estatu bateko gobernua edo administrazioa. Thatcher, berriz, lehentxeago iritsi zen boterera, 1979an.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

boteretsu
adj. Ahaltsua. Ik. indartsu. Haren esku boteretsuaren azpian. Jainko guztiz boteretsua. Jaunaren hitz boteretsuak.

Aztergaia: boteretsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:08 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
boteretsuki
adb. Ipar. zah. Indar handiz.

Aztergaia: boteretsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ahaltsuki.

boterez
postpos. -en poderioz, -a dela eta. (-en atzizkiaren eskuinean). Minaren boterez. Erbesteak ematen dion pena handitzen da amodioaren boterez.
Loturak

Aztergaia: boterez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

botere sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

minaren boterez.

boti
adb. zub. Elkarrekin, nahasirik. Ura eta ardoa boti.

Aztergaia: boti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

elkarrekin, nahasirik.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ura eta ardoa boti.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'boti nahasi Botinajean bizitzea: ezkongabe bikotea bizi'.

 - [E116]: 'OEHn ageri da 'botinaje', baina hiztegietatik hartua, eta 'elkartea, sindikatua...' esan nahi du. Jakina, TXPk proposatzen duen 'botinajean bizitzea' AS izango litzateke, 'botinaje' hitzaren AS. Kontraesana: 'botinaje' gutxitan ageri da eta beste zerbait esan nahi du. Nik ez nuke sartuko, salbu arras erabilia baldin bada, arras arrunta, hiztunen artean'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'OK'.

botiga
1 iz. Ipar. Denda. Botigak hetsiak egon ziren egun hartan, goizetik hasi eta arratseraino.
2 iz. Ipar. Nahasmendua. Horrelako botigek pilotari kalte egiten diotela handizki.

Aztergaia: botiga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

boutique, botiga

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erabaki gabe utzi da forma
Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 denda. 2 nahasmendua. 3* e. botika.

botigoa
iz. zub. Elkartea.

Aztergaia: botigoa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: botigoa / HiztEn: botigo(a) / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-goa dagokio, ez -go, "Zub." marka daramanez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

elkartea.

botika
1 iz. Farmazia. Botika-mutila. Botikako sendagaiak.
2 iz. Sendagaia. Etxe hartan ere botiketan joan da dirua.
3 iz. Parasitoak hiltzeko erabiltzen den produktua. Botika kimikorik erabiltzen ez duten nekazari askori ondoko nekazarien botikak iristen zaizkie.

Aztergaia: botika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

farmazia, botika

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'farmazia'. 2 'sendagaia'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz, baldin onartuko balitz: botika-kutxa .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. farmazia; 2. sendagaia

botika hartu
1 du ad.-lok. Une jakin batean sendagai baten dosi jakin bat hartu. Gora igoko naiz botika hartzera. Esnatu!, botika hartzeko ordua da.
2 du ad.-lok. Medikazioa hartu, sendagaiak hartu. Botikak hartzera behartzen dituzte. Birusak kutsatuta daudela jakin dute, eta botikak hartzen hasi dira. Orain botika hartuta moldatuko duk, baina hori noizbait uzten ere joan beharko dik. Gaixotasun hau kutsakorra dela esan zigun; geuk ere botika hartu beharko dugu. || Halakoetan, medikuak esango digu zer botika hartu behar dugun (antibiotikoak edo beste zerbait). Aitak Paularen esku uzten du hartzen duen botika guztia.

Aztergaia: botika hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da: 1) une batean ahotik sendagaia hartu eta 2) sendagaiak hartu, orokorra. Pluraleko adibideak ere jaso.

botika kutxa, botika-kutxa
iz. Sendagaiak eta kidekoak gordetzen diren kutxa.
botikako
iz. bizk. zah. Sendagaia, botika.

Aztergaia: botikako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

sendagaia, botika.

botikari
iz. Sendagaiak prestatzen edo saltzen dituen pertsona. Botikariarengana joaten zen izain eta ukendu bila.

Aztergaia: botikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1994-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

botikario forma 10 aldiz azaldu da (B: 1; G: 2; IE: 5; EB: 2); botikari EBko testuetan agertu da, 7 aldiz

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ari/-ario

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "UZEI: botikari, botikaritza; HiztEn: Botikari; LUR: Botikari; Kintana: Botikari [-rio, ver -ri); Euskararako: Botikari; Hauta-lanerako: Botikari; Baina OEH: Botikario, botikari,..." (J. agirre, 1995-03-21)

botikario
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, botikariok euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. botikari].

Aztergaia: botikario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. botikari / LurE: botikari / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. botikari.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ario.

botila
1 iz. Ontzi aho-estua, gehienetan beirazkoa edo plastikozkoa, isurkariak edukitzeko erabiltzen dena. Sagardo botila bat urez betea. Botila hautsi eta sagardoa isuri. Litroko botila.
2 iz. Ontzi horren edukia edo neurria. (Eskuinean, gehienetan, eduki horren gaia adierazten duen hitza hartzen du). Ogia eta botila bat ardo eder. Eseriko dira kai ondoan dauden mahai luzeetan, nork bere botila ardoa aurrean. Bi botila bete txakolin.
3 iz. Metalezko ontzi hermetikoa, gas konprimatuak edo isurkari lurrunkorrak gordetzeko eta garraiatzeko erabiltzen dena. Ik. bonbona. Gizonak oxigeno-botilaren laguntzaz hartzen zuen arnasa.
Azpisarrerak

Aztergaia: botila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

botoil, botila

botila hustu
du ad.-lok. Botila baten edukia osorik edan. Hi kapaz haiz botila husteko! || Berak bakarrik botila bat vodka hustu zuen. Dagoeneko laugarren ardo botila hustu dute.

Aztergaia: botila hustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, ‘osorik edan’ adiera azaltzeko.

botilatu, botila/botilatu, botilatzen
1 du ad. Heg. Botilan ezarri. Ura, tratamendu batzuk egin ondoren, botilatu eta merkaturatu egiten dute.
2 du ad. zub. Botilako edaria zerbitzatu. Zuk botila hartu eta besteei botilatu.

Aztergaia: botilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

botila(tu), botilatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

1 Zub. botilako edaria zerbitzatu. 2 Heg. botilan ezarri.

botilatxo
iz. Botila txikia. Poltsikoan pattar-botilatxoa darama. Ur bedeinkatuz betetako botilatxoak.

Aztergaia: botilatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

botilero
iz. Pilotariari partidaren atsedenaldietan aholkuak ematen dizkion laguna. Botileroaren lana huts txikiak zuzentzea da.

Aztergaia: botilero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
botin
iz. Larruzko edo ehunezko oinetako mota, oina eta orkatila estaltzen dituena. Oinetan espartin zuriak, botinak edo abarkak. Saltzaileak botin takoidun urdin batzuk ekarri dizkit.

Aztergaia: botin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

botin 2, EiTB.com (“Larru barren botinak dira arreta gehien pizten dutenak. Aurrekoak freskoagoak izan arren, botinak modan egongo dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: botin 22: Joseba Martin (“botak eta botinak jantzita”), Josu Zabaleta 4 (adib.: “Egiten ikusten dizun guztia antzeratzen du; ez nuen, bada, aurkitu lehengo egunean zure botinak janzten”), Karlos Zabala 3 (adib.: “Harea neskatoaren paparretik sartu, behera isuri, eta galtzerdi eta botinetaraino erortzen zen”), Itziar Otegi 3 (adib.: “Koipe ugarirekin igurtzi ehizako oinetakoak, eta argizari oso gutxirekin botinak”), Monika Etxebarria 3 (adib.: “Handik pixka batera, karraska hots batzuk aditu eta gona baten barrena eta lohi lehorraz zikinduriko bi botin agertzen ikusi nituen”), Lopez de Arana 2 (adib.: “Bere aldemeneko gizonak botinak eta eskularru horiak zituen”), Felipe Juaristi 2 (adib.: “Semea ikusi nuen; hogeita hamar urte zituen, militar botin takoidunak zeramatzan jantzita”), Matias Mujika 2 (adib.: “ezkerreko botin puntadun, hori, izugarri dotorea, eskuinekoa baino nabarmen luzeagoa zuela”), Joan Mari Irigoien (“botinak eta botak noiznahi hausten nituelako”), Bernardo Atxaga (“Botinak ere zuriak ziren”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 50 lek. (B 30 / G 20)

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ulertezina baita Euskal Herriaren alde batean

Saih.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Baldintza minimoa betetzen du, eta erabilia da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zapatak eta botinak.

botitu, boti/botitu, botitzen
da ad. zub. Elkartu.

Aztergaia: botitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

boti(tu), botitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

elkartu.

boto
1 iz. Hauteskundeetan edo bozketa batean, norbaiten nahiaren adierazpidea. Ik. boz2. Legegaiaren aldeko botoak. Botoetara jo. Boto gehien atera edo lortu duen hautagaia. Zortzi boto alde eta hiru kontra.
2 iz. Botoa emateko ahalmena edo eskubidea. Ik. boto eskubide. Auzi horretan ez dut hitzik, ez botorik. Bost epaimahaiko eta idazkari bat, botorik gabe.
3 iz. Erlijiozko bizitza hartzean egiten den promesa. Pobretasun botoa.
4 iz. Kristau erlijioan, Jainkoari edo santuei egiten zaien promesa. Erlijioan sartzeko botoa. Boto ageria.

Aztergaia: boto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

boto, boz

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: botoa eman, boto egin , boto-emaile .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Euskaltzaindiak kanpoko hitzetarako emandako erizpideen arabera (soldadu, abendu, institutu, estatutu, artikulu...) literaturan azaltzen diren bi aldakietatik botu da, zalantzarik gabe, hobestekoa. Boto, hegoaldeko autore batzuek besterik ez darabilte, eta espainol hutsa da" (1995-01-25)

 - [E410T]: UZEI: Botu (zentzu guztietan). 69 adiera. (2 boto); HiztEn: Boto (bai politikoa, bai erlijiosoa); LUR: Boto (bai politikoa, bai erlijiosoa)" (J. agirre, 1995-03-21)

 - [I102]: nire ustez boz da hobestekoa, baina bestela tradizioari jarraiki botu" (1995-01-10)

boto egin
1 du ad.-lok. Promesa egin. Boto egiten dut sekula gehiago ez dudala belarrik pipatuko.
2 du ad.-lok. pl. Erlijiozko bizitza hartzean egin behar den promesa egin. Egin berriak zituen bere boto santuak. Atsegin handiagorik botoak egin nituenean ere ez dakit izan nuen.
3 dio ad.-lok. Kristau erlijioan, Jainkoari edo santu bati promesa egin. Bere birjintasuna gordetzeko Jainkoari boto egin zion.

Aztergaia: boto egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

boto sarrerari dagokion azpisarrera.

boto emaile, boto-emaile
iz. Botoa ematen duen edo eman dezakeen pertsona. Ik. bozkatzaile; boz-emaile; hautesle. Boto-emaileak ez daitezen etxean geldi bozkatzeko orduan. Boto-emaile berriak erakarri nahian dabil.
boto eskubide, boto-eskubide
iz. Botoa emateko ahalmena edo eskubidea. Hogei milioi herritarrek baino gehiagok dute boto eskubidea parlamentuko 328 diputatuak aukeratzeko. Palestinako Kontseilu Nazionaleko ordezkariek hitza izango dute Estrasburgon, baina ez dute boto-eskubiderik izango.

Aztergaia: boto-eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:013 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z10:LBeh220 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

boto(-)eskubide 278.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

boto(-)eskubide 50.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib.: boto eskubide / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.: boto eskubide

adib: boto 1 iz. Hauteskundeetan edo bozketa batean, norbaiten nahiaren adierazpidea. Ik. boz 2. Legegaiaren aldeko botoak. Baiezko, ezezko botoak. Botoetara jo. Boto gehien atera edo lortu duen hautagaia. Zortzi boto alde eta hiru kontra. 2 iz. Botoa emateko ahalmena edo eskubidea. Auzi horretan ez dut hitzik, ez botorik. Bost epaimahaiko eta idazkari bat, botorik gabe. Boto eskubidea.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa boto eta eskubide sarreretan.

boto kontaketa, boto-kontaketa
iz. Luze jo zuen atzo gauean Nafarroako hauteskundeen boto kontaketak. 20:00etan itxiko dituzte hauteskunde-mahaiak, eta orduan hasiko dute boto-kontaketa.

Aztergaia: boto-kontaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:GIZ [1]+EHadib 2025-04-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 26 (Argia 1, Berria 6, Euskal Herriko Agintaritza 3, EiTB 7, Elkar 1, Espainiako Gobernua 5, Eusko Legebiltzarra 3) / ETC: 79 / Dabilena: 46

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: boto-kontaketa, boto-kontaketa orokor, boto-kontaketaren saio, hauteskunde-mahaiko boto-kontaketa, hauteskunde-mahaiko boto-kontaketaren akta (TN dira).

Bestelakoak

intranet iz. inform. Enpresa edo erakunde baten barneko informatika-sarea. Boto kontaketa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute alderdi politikoek, hedabideek eta erakundeek, intranet bidez.

boto-kontaketa escrutinio, recuento de votos / boto-zenbaketa cómputo de votos.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Horrekin batera boto(-)zenbaketa ere jasotzekoa da.

boto paper, boto-paper
iz. Hauteslearen aukera jasotzen duen orria, hautetsontzian sartzen dena. Leku askotan jendeak ezin izan zuen botoa eman, boto paperak falta zirelako. Boto-papera puskatu eta jan egin zuen hauteskunde-mahaiaren aurrean.

Aztergaia: boto-paper

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Glosario parlamentarioa: boto(-)paper.

LBeh (2016-10-26): botopaper 104, Berria; boto paper 19: Berria 16, EiTB 2, Argia; ez dugu bozka-orri formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: botopaper 79, Berria; boto(-)paper 15: Berria 14, Juan Kruz Igerabide; bozka(-)orri 9, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: boto-paper (termino normalizatua).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: boto (botu*). Hona hemen botoekin zerikusia duten zenbait hitz. Boto asmo (boto intentzio*), boto baliagarri, boto baliogabe, boto egin, botoa eman, boto-emaile, botopaper edo bozka-orri (papeleta*), boz, boza eman, boz-emaile, bozaldi, bozka ('bozketa' esan nahi du, ez 'boto'), bozkaleku (hautesleku*), bozkatu, bozkatzaile, bozketa, postaz emandako boto / posta bidezko boto.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es papeleta / fr bulletin de vote: Elhuyar: txartel / NolaErran:bozka paper / Zehazki: boto txartel / Labayru: txartel / Adorez5000: hauteskunde-txartela / boto-txartela.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria; azpisarrera gisa jasotzekoa boto(-)paper forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa boto sarreran.

boto zenbaketa, boto-zenbaketa
iz. Boto zenbaketaren emaitzak aktan jasoko dira. Hainbat barruti eta probintziatan irregulartasun zantzu nabarmenak atzeman dituztela salatu dute oposizioko indarrek, eta boto-zenbaketa baliogabetzeko eskaria egin dute.

Aztergaia: boto-zenbaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2025-04-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

boto(-)kontaketa forma aztertzean ohiko lexia gisa proposatua.

botoa eman
du ad.-lok. Bozketa batean norberaren nahia adierazi. Ik. bozkatu; boza eman. Herritarrei bihar botoa ematera joateko eskatu zien. Emakumeek ez zuten botoa emateko eskubiderik. || Alderdi guztiek aldeko botoa eman zuten osoko bilkuran. Europako Konstituzioari ezezko botoa emango ziola adierazi zuen.

Aztergaia: botoa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:021 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

botoa eman (eta botua emon, emon erain bana) 9: AB AmaE 2 ("Orrexegaitik nago oso sinistuta, / On Kaixok dakarrela burua galduta, / Botorik emongo nik beintzat eneuskio, / Zergaitik diputautzat ez daben balio", "Orduan enijoa botorik ematen, / Ez danari Euskaldun uts utsik agertzen"), KIkG 2 ("Geren izenak auteskunde-izendegian ezartzeko ta auteskunde-egunean autarki edo botoa emateko beartuak al-gaude katolikuok? Bai jauna, geren izenak auteskunde-izendegian ezartzeko ta auteskunde-egunean autarki edo botoa emateko bearturik gaude katoliku guztiok"), Enb ("Eztau Madrid'en gixonik, / Bixer baltz ez zuridunik, / Liga-kuari botua emon / Eraingo dauskunik"), Eguzk GizAuz ("Langillen Batz Orokarrak bere autarki edo botoak sozialistai emon eutsezalako, orixegaitik daukez oneik ainbeste aldun edo diputadu Madril'go Lege'etxean"), Or QA 2 ("Gure egunetan Aita Santu Leo XIIIgarrenak gauza bera agindu zienen prantses katolikueri, [...]: otoitza, damua, botoa ematea; lege onez lege tzarra kentzea", "oarkizun bat egin zienan katolikoeri, botoa guri eman zezaigutela"), Erkiag BatB ("Errian, garaitiko jenteak, ordua eltzen zanean, geienbat onen ala aren alde emoten ekian botua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

botoa eman (b. emon, botua e.; aldeko botoa eman, kontrako botoa eman, baiezko botoa eman) 53: Euzkadi 1917-1921 bitartekoak 3 ("Berau ixan zan emengo abertzale zintzoen eta ziurrena, danok dakigu Arratzun zenbat negar erain otsien zorigaiztoko batzuk euren alde botua emoten ezebalako", "zer gero, zure senarrak nori voto'a eman zion? Nere senarrak? ba, piperpotieri", "Negar egin, eta botua eman emengo kintan alde diran españazaliai, orra gauza bi erara ez datozenak"), JBDei 1923 (""Botua" emon deutsezu Erlijiño ta uriaren alde geyen egingo dabenai, Aita Santuak diñoan lez"), Lab ("guk guziok botoa zure alde eman genduan"), Herriaren lekuko ("Botuak libre emateko garaian zail, eta beste alderdietan hainbeste balioko eskubidea dutenak hori ezertan ez edukitzea"), Txill ("Uste duzu zuk, halere, horiek guztiak eta botoa H. B.-aren alde eman dugun 171.316 abertzaleok, txorimaloak besterik ez garela?"), Egin 1979 ("herritarrak botatzera gonbidatu behar ziren, bakoitzak bere gogora eta gustora botoa emateko", "Kataluniak behin eman dio botoa bere Estatutuari"), OinEntz/5 ("Hauteskundeetan, pertsona aberats eta eskolatuek bakarrik zuten botoa emateko eskubidea, ehuneko bik alegia!"), X. Amuriza ("Katalunian Tarradellasek botua ematea nahikoa da"), Punto y Hora 1982 ("Dena dela, ez diet neure botoa emango"), UZEI 2 (""transeúnte" bezala enpadronatzen bazara hemen, beste herri batetan "residente" bezala enpadronatua egon behar duzu eta han bakarrik, esate baterako, zure botoa ematerik izango zenuke", "akordioaren aldeko botua eman beharko dute bazkide gehienek"), EHAA 1984 eta 1992 3 ("Mahaiko Lehendakariarentzako eskutitz-azala, horretan botoa emateko eskubiderik ez dueneko Artekariaren izendapen-agiriarekin", "Epaimahaiko kide guztiek izango dute hizpidea eta botoa emateko eskubidea, idazkariak izan ezik, honek ezin izango bait du botorik eman"), P. Arregi ("aurresan daitezke, mostra haundi batetan jakin daiteke nork irabaziko dituen hauteskundeak, [...] ez ordea, honek edo hark nori emango dion boto"), MAtx ("Txillardegi, beste hautagaiak sei boto bereganatu zituen, beste hiru euskaltzainek zurian eman baitzuten botoa"), R. Iraola ("Ohorezko bazkideak izendatzerakoan, berriz, ehun eta berrogeitamarrek eman dugu botoa"), X. Mendiguren B. ("ez da ahaztu behar, herrialde askotan, nahiz eta botoa emateko eskubiderik ez izan, armak hartzera eta gerra eta gerrila gogorretan parte hartzera behartzen direla haurrak"), J. Zabaleta ("akats formal batzuk kritikatu zituen HBk, eta aurkako botua eman zuen bilkura horretan"), BAO 1990 ("Hautesle bakoitzak botua dagokion Heziketa Ikastetxeko Barrutian emango du"), A. Irigoien ("Krutwig eta ni, botazioaren kontra geundela adierazi eta gero, botorik eman gabe gelditu ginen"), Egunk 1991-1999 bitartekoak 5 ("HBk eta EAk [guztira bederatzi zinegotzi] mozioaren alde eman zuten botoa", "UPNk aldaketaren aldeko botoa ematen badu...", "PNVk bestalde, bi idatzien aurka eman zuen botua", "IUren eta HBren zuzenketak bozkatzen badira, bien aldeko botoa emango duela", "HBk kontrako botoa eman beharko luke lehen bozketan"), Bertsolari 1992 3 (adib., "Ama batek, esaterako, oso garbi adierazten du eztabaidan aritu dela alabarekin eta berak Egañari botua ematen dion bitartean, alabak Sarasua aukeratu duena inteligenteena bezala"), J.R. Bengoetxea ("Aprobatutako testua seguruenik gaztelaniazkoa izango da zeren eta lege horri baiezko botua eman ziotenek gaztelaniaz irakurriko zuten"), Egin 1993 eta 1997 2 ("Botoa emango dutenek kolore desberdineko hainbat laukiren artean markatu ahal izango dute"), Ingurua/3 ("Ondoren erakusketa bat egin kartel guztiekin, eta eman botua kartelei"), 15 gertaera ("Espainiako estatuan gehiengoak aldeko botua eman zuen"), X. Galarreta ("Ez badiguzu botua ematen, bonba tranpak erabiliz lehertaraziko zaitugu"), Zer 1996 ("Euzkadi, laster, ikusiko da / askatasunen bidetan, / Euskalerriak bere botoa / emonik lendabizitan"), F. Ibargutxi ("Euzko Alderdi Jeltzaleak ez zuen orduan erantzunik eman eta baliteke igandeko udalbatzan aldeko boturik ez ematea"), Polizia 1998 ("botoa emateko eskubidea duten epaimahaiko kide guztiek"), Historia 1998 ("udal nafarren gehiengoak aurkako botoa eman ondoren"), A. Zelaia ("berezko interesak dituen administratzaileak kontu bereziaz ibili behar du zenbait legeriatan: delako interes horiek azaldu, botoa emateko orduan parte ez hartzea, transakzioaren berri ikuskatzaileari eman behar izatea, hurrengo batzar orokorrean gaia azaldu beharra organo honen oniritzia lortzeko asmoz, etab."), EUEstat 1997-98 3 (adib., "Hautesle-zentsuan inskribatutako pertsonak dira, adin-nagusiko izanik behin-betiko edo aldi baterako botoa emateko eskubidegabetuta ez dauden espainiar guztiak alegia"), Gara 1999 ("HBk eta IUk bakarrik eman zuten baiezko botoa"), Berrietan 1999 ("Goienetxeak beste alderdiei bere aldeko botoa emotea eskertu eutsoen"), Ttipi-ttapa 1999 ("nik kontrako botua emanen nuke"); boto-emanketa 2, OinLegBizk 1990 ("8garren Atala. Boto-emanketa eta kontaketa [...] Boto-emanketa bukatu ondoren, lehenengo Zinegotzitarako botoen kontaketa egingo da"); boto emate (eta botoemate) 3: ESB Programa ("Alkatea, herriko bizilagun guztien botoemate orokorraz hautatua izanen da"), HistGizarte/II (zerrenda batean, "nº 96. Boto emateari buruz. / nº 97. Morella hartzerakoan liberalek jasan duten herriaren aldeko laguntza faltari buruz"), EUEstat 1997-98 ("Udal-hauteskundeetan, estatu espainolean bizi diren atzerritarrak ere sartzen dira hautesle-erroldan, baldin eta hiritar horiek boto emate arloan elkarrekikotasun-akordioa duten herrialdeetakoak badira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

botoa eman : DFrec 11, AB38 2, AB50 6 (hauetan 1 hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe), HiztEn (AS), LurE (adib. gisa), Euskalterm 2 (hauetan 1 botoa emateko eskubide); boto(-)emate : AB50 3 (hauetan 1 isilpeko boto-emate, 1 isileko boto-emate); boto-emanketa : AB50 4 (hauetan 1 boto-emanketa isilpeko).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

boto emate : EuskHizt (botazio sarreraren definizioan: "bozkatzea, boto ematea"); botoa eman : ElhHizt (AS, votar), HiruMila (votar, dar el voto), EskolaHE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

definitzaile gisa ageri da botatu arautuan.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

boto sarrerari dagokion azpisarrera.

botoi
1 iz. Atal txikia eta gehienetan biribila, jantzietan, apaingarri edo lotura gisa josten dena. Urrezko botoi handiak. Soinekoaren botoiak lotu, askatu. Botoi denda.
2 iz. Zenbait tresnatan, aginduak emateko edo abian jartzeko sakatzen den pieza. Atearen goiko bazterrean zegoen txirrinaren botoi zurira eraman zuen hatz erakuslea. Kalkulagailu guztietan dago logaritmo hamartarrari dagokion botoia. Anderrek igogailuaren botoia sakatu zuen; abokatuen bulegoa bigarren solairuan zegoen, baina eskailerak igotzea bere ahaletik haratagoko lana iruditu zitzaion.
Ohiko lexiak

Aztergaia: botoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

botoi(n)

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: botoi(-)zulo.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

botoi-zulo

Lexemen erregulartasuna

-n zal.

botoi zulo, botoi-zulo
iz. Jantzietan-eta, bertatik botoia pasatzeko egiten den irekidura txikia. Botoi zuloan jartzen dio arrosa. Botoi-zuloak urre-harizkoak dira, eta botoiak nakarrezkoak.

Aztergaia: botoi zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

botoia sakatu
du/dio ad.-lok. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Nahi gabe okerreko botoia sakatu du. Konexioa berriro ezartzeko, kanpoaldean duen botoi bat sakatu behar da. Azkenean, baiezkoaren botoiari sakatu zion.

Aztergaia: botoia sakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

botoitu, botoi/botoitu, botoitzen
du ad. Botoiak botoi zuloetatik igaroaraziz (jantzi bat) lotu. Pijama botoitu.

Aztergaia: botoitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

botoitu, botoi(tu), botoitzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bototu, botoi(tu), botoitzen

botox
iz. Clostridium botulinum bakterioaren toxina, sendagintzan (oftalmologian eta neurologian) eta estetika-tratamenduetan (aurpegiko zimurrak kentzeko edo leuntzeko) erabiltzen dena. Botoxa muskuluak paralizatzen dituen toxina bat da. Ez da ahaztu behar botoxa neurologian hasi zirela erabiltzen lehenik.

Aztergaia: botox

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:BIO [1] 2025-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Oharra: Botox marka erregistratua, botulismoaren toxina (Wikipedia):“La marca comercial más conocida de esta forma de toxina botulinica cosmética es Botox®, medicamento producido y registrado por la empresa Allergan, Inc. de Irvine, California, que obtuvo la aprobación oficial en EE.UU en abril de 2002, para uso estético. En la actualidad se comercializan en el mundo otras presentaciones comerciales de la toxina botulínica de tipo A para uso estético con indicaciones semejantes a las del Botox® pero se debe tener en cuenta que esta es una marca registrada que no puede usarse como nombre genérico”.

LBeh (2014-04-03): botox 49: Elhuyar 37 (adib.: “Botoxa zimur-lisatzaile ospetsuena bihurtu da”, “Botoxa neurologian hasi ziren erabiltzen duela hogei bat urte"), Consumer (“Hamabost egunetan edo hilabetean buruko minik joan ez zaien gaixoei, beste prebentzio-tratamenduek eraginik ez badute, botoxa infiltratzen diete garezur barneko perimetroan”), Berria 4 (adib.: “Herri baten ongizatea Rolex, Mercedes eta botox portzentajeen arabera neurtzen bada”), EiTB 5 (adib.: “Izurren kontrako Botox produktua ekoizteaz arduratzen den Alergan enpresak, betileen luzapena ziurtatzen duen botika berri bat merkaturatuko du”), Argia 2 (adib.: “Ikusten dut, Botox-a gorabehera, oso naturala zarela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu botox formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

LB 63 (Aizu 1, Berria 6, EiTB 8, Elhuyar 42, , Elkar 1, Consumer 3, Goiena 1) / ETC: 155 / Dabilena: 146

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Hedatua egon daitekeen arren, ez dirudi hiztegian jasotzekoa denik, marka erregistratua delako.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Marka erregistratua bada ere, oso erabilia da. Sartu.

botswanar
1 adj. Botswanakoa, Botswanari dagokiona. Botswanar gizon-emakumeak.
2 iz. Botswanako herritarra.

Aztergaia: botswanar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

botswanar (herritarra).

botulismo
iz. med. Clostridium botulinum bakterioak eraginiko intoxikazio larria, giharren paralisia eta ikusmen eta arnasketa arazoak ezaugarri dituena. Medikuntzan eta kosmetikan erabiltzen den dosietan, toxina horrek ez du botulismoa eragiteko arriskurik.

Aztergaia: botulismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh35 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Berria 1, DiarioVasco 1, Elhuyar 3, Consumer 15, Laneki 5, UEU 9); ETC 154

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: botulismo s.m. (Med.) botulismo / Adorez: 0 / Labayru: botulismo 1 s.m. Med. botulismo / NolaErran: botulismo botulisme / Euskalterm: botulismo (4, Med.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa

Med.

botxu
iz. zub. Amildegia, leku malkartsua; haitzartea. Kakuetako botxua, parerik gabea.

Aztergaia: botxu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:40 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

harkaitza.

botz
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, botzek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. poz].

Aztergaia: botz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bo(t)z, ik. poz [poz hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

botz* e. poz.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

poz hobetsi da (baina bozkario), eta "boz Ipar.: ik. poz".

bou
1 iz. Arrantzan egiteko modua, bi itsasontziren artean sarea arrastaka eramanez egiten dena; modu horretan arrantzan egiteko erabiltzen den itsasontzia.
2 iz. Kanoi eta metrailadorez hornituriko arrantza-ontzia, Espainiako gerra zibilean erabili zena. Batzuek Bizkai aldean geratu ziren, eta Eusko Itsas Gudarostean jardun zuten bouetan. Gipuzkoa eta Bizkaia bouetako kanoiak eztul pare bana egiteko baino ez ziren gai.

Aztergaia: bou

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:008 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bou 8: E. Jimenez 7 ("Komenigarria litzateke bou hitzaren esangura argitzea. Bou izena ematen zaie arrastean eta lanean binaka ibiltzen diren arrantzuntziei. Hala ere, hemen aipatzen diren lau bouak bereziak dira. Bou horiek, 1936ko gerratea hasi zenean, zenbait kanoi eta metrailadoraz hornituriko gerrauntziak izan ziren [...] Itsas gudu hartan hondora joan zen Nabarra izeneko boua"; "Jose Antonio Agirrek [...] lau bouri Baionara joateko agindua eman zien"), J. Elberdin ("Mamelena ontzietako tripulazioak sareen erabileran eta binakako arrasteko sisteman, bou izena ere ematen zioten hartan, treba zitzan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bou : HiztEn (kat.ezko hitza #mdash#Itsas. Mediterranioko arrantzuntzia; arrastean eta binaka egiten dute lan), LurE (Itsas. elkarrengandik aldendutako txalupek tiratako sareaz egiten den arrantza; arrantza mota horretan erabiltzen den txalupa edo ontzi berezia), Euskalterm 3 (hauetan bou-flota, bou-sare 'flota al bou, red de bou') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bou : ElhHizt (Itsas. bou), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erabiltzekotan, forma horretan erabiltzekoa da

"katalanezko hitza" dela ager. liteke.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Itsas.

bourbon
iz. Ameriketako Estatu Batuetako whiski mota, artoz eta beste zenbait alez egiten dena. Haren gerri bueltak ez zion bourbona ontzeko upel haietako bati inolako inbidiarik.

Aztergaia: bourbon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

3 ager. (eta bourbon-soda, bourbonzale bana).

Erdaretako formak

OfQuLF: whisky fait à base de maïs || Bourbon || comté du Kentucky où cet alcool est né.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

Ameriketako edari-mota.

bourgestar
1 adj. Bourgeskoa, Bourgesi dagokiona.
2 iz. Bourgesko herritarra.
bourgtar
1 adj. Bourg-en-Bressekoa, Bourg-en-Bresseri dagokiona.
2 iz. Bourg-en-Bresseko herritarra.
box
1 iz. kirol. Automobilismoko edo motoziklismoko zirkuituetan, lasterketan parte hartzen ari diren ibilgailuak konpontzeko lekua. Presio handia izaten da boxetako geldialdietan.
2 iz. kirol. Hipodromoetan edo ukuiluetan, zaldi bakar batentzat prestaturiko gela.
3 iz. Ospitaleetan, larrialdi-zerbitzuan hartzen diren edo bakarturik egon behar duten pazienteentzako konpartimentua. Konorterik gabe iritsi bazen ere, esnatuta aurkitu nuen larrialdietako box batean.

Aztergaia: box

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): box 12: Berria 6 ‘auto-lasterketetakoa’(“Horrez gain, boxetan ahalik eta gutxienetan gelditu behar denez, pneumatikoak zaindu behar dira, eta horrek esan nahi du ezin dela uneoro erasora joan”, “Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoa lasterketetako box bihurtuko da”, “Nola demontre dira hain azkarrak?», izan da boxetan gehien errepikatu den galdera”), Berria 1 ‘ospitaletakoa’ (“Egoera horretan, urtarrilean, ospitalearen beste zati bat zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzak: 70 ohe eta 14 box”), EiTB 2 ‘auto-lasterketetakoa’ (“Boxetan egindako lehenengo geldialdian Alonso zirkuitura itzuli zen gurpil bat oker jarrita zuela”), EiTB 2 (“Batean, esnea ekoizteko instalazioak; eta bestean, lehiaketetako behien boxak. Boxetan behiak erosoago daude; denetik dute: etzalekuak, lurzorua, metro karratuak, janlekuak, banakako askak”), Argia ‘ospitaletakoa’ (“ZIUko box hartan Platonen leize mitikoan bezalaxe sentitzen zen Leire”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: box 12: Berria 3 (adib.: “Ferrariren box-etik izugarri bultzatu zuten espainiarra gaindi zezan, baina itzuli batzuk falta izan zituen helburua lortzeko”, “Hau erraz antzematen da box-etako geldialdietan, gurpila ateratzean karbono hauts pila harrotzen baita”), Urtzi Urrutikoetxea 9 (adib.: “Baina ordu bat, bi, gehienez hiru orduren ostean asaldura handia dago kanpamentuko bidexka estuan, zeina alde bietatik hiru mailako kutxaz inguraturik dagoen, hemen Box deritzenak: gure lo-lekuak dira”, “Beheko box-aren azpira irristatzea adibidez").

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: box (boxes*). “Auto lasterketetan, autoari konponketak egiteko tokia. Buruan zihoan boxetan gurpilak aldatu eta erregaia hartzera sartu arte”.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es box / fr box; stand: Elhuyar: box Kirol. / Nolaerran: zaldi kaiola, autoleku / Zehazki: box Kirol. / Labayru: - / Adorez5000: box Kirol.

Lantaldearen irizpideak

nazioarteko forma da, onartzekoa erabileremua mugatuz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

boxeatu, boxea, boxeatzen
du ad. Boxeoan aritu. (nor osagarririk gabe). Boxeatzen ikasi beharko nuela esan zidan.

Aztergaia: boxeatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

boxea, boxeatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

boxeo
iz. Arerioa ukabilez jotzean datzan kirola, biren artean jokatzen dena. Boxeoa ez da borroka bakarrik.
Azpisarrerak

Aztergaia: boxeo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
boxeo borroka, boxeo-borroka
iz. Auzokoen etxera jaisten gara futbol-partidak eta boxeo-borrokak ikustera.

Aztergaia: boxeo-borroka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

boxeoan
adb. Denbora asko zeraman Babak boxeoan aritu gabe. Boxeoan egiteko eskularruak. Boxeoan ibili nintzen urte batzuetan. Boxeoan jarduten zuten maiz elkarrekin, eta orduan alde batera uzten zituzten beren arteko liskarrak.
Loturak

Aztergaia: boxeoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin eta boxeoan aritu, egin, ibili, jardun adibideak jaso azpisarreran. Eta sarreran adibide bat jaso.

boxeolari
iz. Boxeoan aritzen den kirolaria. Urtain boxeolaria Europako txapelduna izan zen.

Aztergaia: boxeolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
boxer1
iz. Jatorriz alemana den txakur arraza; arraza horretako txakurra, ilaje motz arrea duena, zaintzarako erabiltzen dena. Boxer itxurako hiru gizontzar bibotedun.

Aztergaia: boxer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'Txinako elkarte bateko kideak' adierakoak dira boxer 1 eta boxers 2: FranMezaL ("1900an Boxer zirelako jendalde odoltsuek jazarpen zakar bat sortu zuten Txina aldetik"), J.M. Arrieta 2 ("1900. urtean boxers nazionalistak jazarketa bat egin zuten egoera honen aurka", "Europarrek eta Japoniak berehala erantzun zuten, boxersen aurka expedizio bat bidaliz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

boxer : AB38 1 (sekta edo elkarte ezkutukoa), HiztEn (1 txakur-arraza sendoa, jatorriz Alemaniakoa; 2 Txinako Yihetuan isilpeko elkarteko kideei Mendebaldean ematen zitzaien izena), LurE (tamaina handiko zakur arraza bat), Euskalterm 3 (boxer gizonezkoena 2); Boxers : LurE (Txinan sortu zen sekta edo elkarte ezkutukoa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

boxer : ElhHizt, EskolaHE (tamaina handiko txakur-arraza); Boxers : EskolaHE (Txinan sortu zen sekta edo elkarte ezkutukoa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Ez dugu 'Txinan sortu zen sekta edo elkarte ezkutukoa' adierako boxer formaren erdal ordainik aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): boxer (chien), boxer-short; en (Collins): boxer (dog); it (S. Carbonell): boxer (individuo del partito cinese xenofobo); de (Langenscheidts): Boxer (Hund).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(txakur-arraza). 2 (Txinako elkarte ezkutuko kidea).

boxer2
iz. 1900ean Txinatik atzerritarrak kanporatzeko iraultza egiten saiatu zen elkarte ezkutuko kidea. Boxer iraultza.

Aztergaia: boxer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'Txinako elkarte bateko kideak' adierakoak dira boxer 1 eta boxers 2: FranMezaL ("1900an Boxer zirelako jendalde odoltsuek jazarpen zakar bat sortu zuten Txina aldetik"), J.M. Arrieta 2 ("1900. urtean boxers nazionalistak jazarketa bat egin zuten egoera honen aurka", "Europarrek eta Japoniak berehala erantzun zuten, boxersen aurka expedizio bat bidaliz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

boxer : AB38 1 (sekta edo elkarte ezkutukoa), HiztEn (1 txakur-arraza sendoa, jatorriz Alemaniakoa; 2 Txinako Yihetuan isilpeko elkarteko kideei Mendebaldean ematen zitzaien izena), LurE (tamaina handiko zakur arraza bat), Euskalterm 3 (boxer gizonezkoena 2); Boxers : LurE (Txinan sortu zen sekta edo elkarte ezkutukoa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

boxer : ElhHizt, EskolaHE (tamaina handiko txakur-arraza); Boxers : EskolaHE (Txinan sortu zen sekta edo elkarte ezkutukoa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Ez dugu 'Txinan sortu zen sekta edo elkarte ezkutukoa' adierako boxer formaren erdal ordainik aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): boxer (chien), boxer-short; en (Collins): boxer (dog); it (S. Carbonell): boxer (individuo del partito cinese xenofobo); de (Langenscheidts): Boxer (Hund).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(txakur-arraza). 2 (Txinako elkarte ezkutuko kidea).

boz batez
adb. lap. eta bnaf. Aho batez. Probatu duten guztiek, batean eta boz batez, aitortzen eta erraten dute plazer hura plazer apurra eta laburra dela.

Aztergaia: boz batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

boz 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Lap. eta BNaf.

Forma baten adiera(k)

aho batez.

boz emaile, boz-emaile
iz. Ipar. Boto-emailea. Milesker gure boz-emaile guztiei, segi dezagun aitzina!
boz1
iz. Ahotsa. Boz bat entzun zuen, bere izenaz deitzen ziona. Bera ez dut ikusten, bai boza entzuten. Jainkozko boz bat mintzo zitzaion. Boza altxatuz, goratuz. Boza histen zitzaion eta begiak bustitzen.
Azpisarrerak
boz2
1 iz. Ipar. Botoa, hauteskundeetako adierazpidea. Bildu zituen 3.779 boz, 5.351 bozen kontra. Boz eske ibiltzea. Zurien alde boz biltzaile bezala.
2 iz. Ipar. Botoa (ahalmen edo eskubidea).
3 iz. pl. Ipar. Bozketa, hauteskundeak. Herriko bozak.
boza eman
du ad.-lok. Ipar. Bozkatu. Ik. botoa eman. Goizean erruz joan ziren herritarrak boza ematera. Boza emateko eskubidea.

Aztergaia: boza eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

boz 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

bozkatu.

bozak egin
du ad.-lok. Ipar. Bozketak egin. Litekeena da bozak berriz egin behar izatea. Abuztuaren 20an egingo dira bozak. || Ukrainan presidentetzarako bozak egingo dituzte martxoaren 31n. Eskualdeko bozak egin aurretik.

Aztergaia: bozak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da erabilera eta adiera egokia azaltzeko. Ipar. marka dagokio.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

bozaldi
iz. Hauteskundeak, botoa ematen den aldia. Auzia ez da lehen bozaldian trenkatuko. Bigarren bozaldian nagusitu da, 191 boz bildurik.

Aztergaia: bozaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:39 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

bozeramaile
iz. Eleduna, norbaiten edo elkarte baten izenean mintzatzen dena. Jaurlaritzaren bozeramailea.

Aztergaia: bozeramaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:18 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: bozeramale / LurE: bozeramale / ElhHizt: + / EskolaHE: bozeramale

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-eramaile.

bozeto
iz. Artelan baten zirriborroa. Eskulturen bozeto ziren hainbat marrazki eta collage topatu genituen.

Aztergaia: bozeto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-09-23
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:38 1998-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu bozeto/-tu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bozeto EB 4: HezkSaila 2 ("Burutu behar den gaia aukeratu eta, bozetoa egin ondoren, tailatu behar den euskarrira eraman"; "Ideia ezberdinei buruz hausnartu, gehien gustatzen den hura aukeratu, gaia ezagutu eta sakondu, bozeto ezberdinak egin, era horretan posibilitate gehiago edukiz"); Egin 1977 ("Lan honek eskema edo bozeto itxura du"); EHAA 1988 ("Atera nahi den disko edo albunaren literatur eta musika-edukinaren %50a gutxienez jasoko duen maketa eta, proiektua aurkezterakoan eginda balego, azalaren bozeto-diseinua bidali beharko dira eske-idazkiarekin batera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bozeto : DFrec 1, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 3 (hemen aurrebozeto 1). Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bozeto : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: bozeto / LurE: - / ElhHizt: bozeto / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ez du baldintza minimoa betetzen, eta a) ordaintzat proposatu diren zirriborro, egitasmo egokiak izan litezte bi dimentsiokoentzat (baina eskultura batentzat ere bai?); b) egitamu honetarako egoki ote litekeen aipatu da, adieraren aldetik oso zehatza ez denez eta libre-edo egon litekeenez (baina ausartuko gara hori proposatzen?); c) J-L. Davantek bozetu forma onartuko luke, "Heg." marka erantsiz eta ordainek asetzen ez dutenez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'artista lan bat bai'.

 - [E116]: 'Ez dut ulertzen ongi zergaik proposatzen duen lantaldeak bozetu eta ez bozeto. Segur aski ere, koherenteago delako gure mailegu arauarekin. Baina salbuespenak ere egon daitezke. Hau, hor ematen diren arrazoiengatik, jende askok erabili du (XX. mendeko euskara, egungo idazleak, egungo prentsa), eta beti bozeto bezala ageri da. Beraz, hori da nik proposatuko nukeena, eznbestekoa ikusten bada, beti ere Heg marka jarririk'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'sartu bozeto Heg.'.

bozgorailu
iz. Hotsak ozenago entzuteko erabiltzen den tresna elektromagnetikoa. Bozgorailuetatik ahots bat entzun zen.

Aztergaia: bozgorailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
bozina
iz. Heg. beh. Turuta, bereziki autoetakoa. Bat-batean auto baten bozina entzuten da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bozina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:32 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. turuta / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

tutua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bozina jo
du ad.-lok. Atzeko autoak bozina jotzen ari ziren. Bost minutu daramatza bozina jotzen! Kamioak bozina jo dio.

Aztergaia: bozina jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bozio
iz. Heg. Tiroide guruinaren handitzea, lepoaren aurrealdean nabarmentzen dena. Ik. golo 2. OMEk gernu azterketak egin ditu han-hemen, eta bozioa dutenen kopurua ere aztertu du.

Aztergaia: bozio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh19 2020-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bozio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bozio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. golo].

bozio 16; golo 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bozio 3; ez dugu aurkitu golo formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Forma proposatuak ez du arrakastarik izan. Heg. markarekin jaso liteke.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. golo.

bozka
iz. Ipar. Bozkatzea. Ik. bozketa. Bilkuran ziren, baina ez dute bozkan parte hartu. Bozka-eguna.

Aztergaia: bozka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:15 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bozka-eguna.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "hauteskundeak [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bozkaleku
iz. Bozkatzeko lekua. Herritarrak erruz joan ziren bozkatzera eta bozkaleku askotan ilara luzeak izan ziren goizetik iluntze arte; hori dela eta, bi orduz atzeratu zuten bozkalekuen itxiera.

Aztergaia: bozkaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): bozkaleku 85: Berria 84 (adib.: “Eusko Jaurlaritzak nabarmen gutxitu zuen bozkalekuetan zeuden ertzainen kopurua”), EiTB (“Ibarretxe boto-txartela prestatu gabe azaldu da eta bozkalekuan hartu izan ditu”); hautesleku 188: Berria 46 (“Egunean zehar, hainbat hautesleku bisitatu zituen Ratok”), EiTB 142 (“Hauteslekuak goizeko zazpietatik arratsaldeko laurak arte egongo dira irekita.”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bozkaleku 76: Berria 75 (adib.: “eskualdeetan goiz ireki dituzte bozkalekuak”), Herria (“Prokuraketaren egiteko frogatu behar da lana, osagarria, bakantzetan, eskoletan edo hala beharrez bozkalekutik faltatua izan beharra dela maiatzaren 29ko erreferendum egunean”); hautesleku 48: Berria 47 (“Hauteslekuak zabaldu ahala ilara luzeak egin ziren hainbat hiritan”), Patxi Zubizarreta (“hauteslekura eramanik, lehenengo aldiz behartu zuten Wafd alderdia bazterrean uztera”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: hautesleku* e. bozkaleku; kolegio elektoral*, hauteskunde kolegio* e. bozkaleku.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es colegio electoral / fr collège électoral: Elhuyar: hautesleku / Nolaerran: hautesleen multzo [lekuari buruzkorik ez] / Zehazki: hautesleku. [#Ber. bozkaleku#] / Labayru: hautesleku / Adorez5000: hauteskunde-kolegioa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konposatu onartzekoa, egokia eta erabilia.

bozkalentzia
iz. Ipar. Poz handia. Izugarrizko bozkalentzia erakutsi dute karriketan eta plazetan.

Aztergaia: bozkalentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

poz handia.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus