1 emaitza seme gehien bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | EArau | 2015-03-27 | |
Lantaldearen proposamena: | EOh |
premugai , primugei (S ap. Lrq). "Que l'on compte établir son héritier" Lrq. Dohatsu beharrean orai zireztenak / gaizki bekhaiztu gabe ausarki dutenak; / Aitak zuek zituzte seme gehienak / bere Erresumako premu gai lehenak. Ox 70 // Eta adibide hauek: Bainan premu-gaiak Marie Rospidekin bazaukan amodioa aintzinatuxegi zen. Lf ELit 171; Zeru zolatik khexu da jiten / orroaz, odei sabelian / hegoaren seme gehiena. "Du bout de l'horizon". Arch Fab; Xaberriko seme gehiena. Ardoy SFran; Ailandek khantian bere seme gehiena eta garkhotxian txipiena zankhargoska. GAlm; Bi seme gehienek oraino larderia guti, zer egin zezaken emazte xoil batek bere dretxoen zaintzeko? "Une femme seule" Ardoy SFran; Seme gehiena abantailatu du H; [Seme] gehiena, bide-pheza bat egin ondoan, ekhuatu zen. GAlm; Oihuka seme gehienak ez ninduen utzi lantegitik hurbiltzera. JE Bur.
seme gehien 5: Herr (Dublanc bi seme gehienek anaia bat ukan dute, Dominique, eta arras kontent dira), D. Landart 2 (Jadanik seme gehiena gerlan hila izanki-ta, ez zuen beste beharragorik... Zer egin? Zer egin?), Amerikaren aurkikuntza (Bere garaiko artisauen seme gehienek bezala, familiako lanbidea ikasi behar izan zuen bere aitari segida emateko), JL. Davant (Antoine, bigarren haurra da, baina seme gehiena. Dublinen sortuko dira lehen lauak, Frantziako Tolosan azken biak: - Elisa, 1808-1875; Antoine, 1810-1897; Celina, 1811-1894; Arnauld, 1815-1893; Julia, 1820-1900; Charles, 1821-1901).
seme gehien 1, Itxaro Borda (Lehendakariaren seme gehiena ez da nor nahirekin ezkondu, ezkontzekotan alaina, hobe baita andre-gizongai aberatsarekin uztartzea, Darty magasin- en sortzailearen alabatxiarenari eratxeki baitio bere uhala).
seme gehien 5: Herria 2 (adib.: Ulert daiteke Mitterrand familiak justiziaren kontra eta, bereziki, Courroye jujearen kontra daukan herra, ulert daiteke ere daukan pena ikusiz seme gehiena egon dela preso Eguberri-Urtatsetan), Elena Touyarou 2 (adib.: Bittor atzo joana da eta ez da oraino etorria - adierazi zion Martinek, Ithurbidetiarren seme gehienak, kalapitaren erdian izan zen isilune batean), Itxaro Borda (Mikel Yvonneren seme gehiena zen, etxeko pentsatua eta bistakoa zenaz, preso egon zen denbora etengabearengatik, Thierry bigarrena, hautatu zuten Larrondoko segidarako).
NolaErran: aîné/e le plus âgé gehien zaharren; l'aîné (des garçons) seme zaharrena seme gehiena seme nagusia (MD); la plus âgée alaba/ahizpa/arreba zaharrena alaba/ahizpa/arreba gehiena // Beste hiztegiek ez dute jaso.
Familia-loturak
- Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): seme gehien iz. Ipar. seme nagusia. [seme sarreran azpisarrera gisa jasotzekoa].
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.