Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kultura aniztasun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kultura aniztasun, kultura-aniztasun
iz. Lurralde berean kultura eta jatorri desberdineko gizataldeak elkarrekin bizitzea. Herrialdeen batasuna eta kultura aniztasuna helburu duen mundu honetan bada oraindik gaindiezineko muga bat, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko muga.

Aztergaia: kultura-aniztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): kultura(-)aniztasun 97: Consumer 5 (adib.: “Espainian gertatzen ari dena kultura-aniztasunaren gutxieneko adierazpena da”), Berria 29 (adib.: “Kultura-aniztasuna aipatu duzu, irekiera, tolerantzia”), EiTB 18 (“Kultura-aniztasunaz dihardu filmak, hain zuzen ere, Mendebaldean geroz eta presentzia handiagoa duen fenomenoaz”), Jakin 41 (“gure herrialdean abian dagoen fase politiko berrian, immigrazioak eragindako kultura-aniztasunarekiko izan behar den estrategiak, eta bereziki autogobernurako gehiengoaren nahi demokratikoak, eta normalizazio politikoa eta hizkuntza-normalizazioa oztopatzen duten estatuetako immigrazioak eragindakoarekiko estrategiak, ez du ukatzekoa edo jarrera defendatzailea hartzekoa izan behar”), Argia 2 (adib.: “Euskal Herriko berezko kultura-aniztasunari erreparatuta zalantzak sortzen zaizkit; areago fusión estiloa modan dagoen unean bertan”), DiarioVasco 2 (adib.: “Presentación de María ikastetxeak kultura aniztasuna jorratu zuen II. Egun Berezian”); kulturaniztasun 33: Consumer (“Kulturaniztasunaren bila ari garela esan daiteke?”), Berria 4 (adib.: “Bien bitartean, Estatu honen kide garen bitartean eleaniztasunaren eta kulturaniztasunaren gaia agenda politikoan jarri behar dugula iruditzen zait”), EiTB 5 (adib.: “Thomas McCarthyk zuzenduriko filmean ongiaren eta gaizkiaren arteko borrokari aurre egin eta kulturaniztasunarekin harremanetan jarriko da”), Jakin 21 (adib.: “Pedro Albitek, bigarren artikuluan, immigrazioak eta kulturaniztasunak estaturik gabeko nazioetan dituzten inplikazioei buruzko gogoeta proposatzen du”), Argia 2 (adib.: “Desberdindu egin behar ditugu kulturaniztasuna, kultura ezberdin asko egotea, eta kulturartekotasuna”); kultur aniztasun 117: Consumer (“Bestalde, kultur aniztasuna babestu eta bultzatzen du, tokian tokiko ohiturak, artea eta hizkuntza bultzatzeko ekintzen bitartez”), Berria 60 (adib.: “Mestizajea, kultur aniztasuna, esperimentazioa”), EiTB 14 (adib.: “Astero, gure artean bizi den etorkin baten egunerokotasunaz gain, sukaldean nola moldatzen den erakutsiko du, Euskal Herriko kultur aniztasunaren erakusle”), Jakin 16 (adib.: “Gorago ikusi dugunez, gainera, nazioarteko zuzenbideak kultur aniztasuna eta nortasuna babestu beharreko baliotzat jotzen ditu”), Argia 9 (adib.: “Petrolioa ez, kultur aniztasuna da irakiarron altxorrik handiena”), DiarioVasco 17 (adib.: “Aurtengo kultur aniztasunaren jaia antolatzeko, bihar, astelehena, bilera izango da udaletxeko teilatu azpiko gelan, 18:30ean hasita”); multikulturalismo 38: Berria 23 (adib.: “Multikulturalismoak lan handiak ematen dizkie europar herrialdeei”), EiTB (“Merkel Alemaniako kantzilerrak multikulturalismoa amaituta zegoela esan zuen”), Jakin 5 (adib.: “integrazioak kutsu irekiagoa hartzen du, eta alde biko harreman eta onarpen batekin lotu ohi da orduan, egun gailentzen diren multikulturalismoaren eta interkulturalismoaren ikuspegien ildotik”), Argia 9 (adib.: “multikulturalismoaren aurka agertu ziren Merkel, Cameron, Sarkozy”); multikulturalitate 4: Berria (“Saiakera soila, hezkuntza paradigma aldaketa aldarrikatzen du, eta, sormena, askatasuna, berezkotasuna, plazera, berdintasuna, multikulturalitatea, berrikuntza...”), Argia (“Garaiari hartzen dio pultsua, uneko hainbat gatazkari –Balkanak, Kaukasoa– kasu eginez, nahiz intelektualki arnasten denari –multikulturalitatea, zuzentasun politikoa”), DiarioVasco 2 (adib.: “Folkzaleak dira, rocka jorratzen dute eta multikulturalitatea landatzea dute helburu handiena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: kultura(-)aniztasun 18: Berria 16 (adib.: “Gune horixe aukeratu zuen atzo EAJk, Europako hauteskunde kanpainaren barruan integrazioari eta kultura aniztasunari buruz mintzatu eta etorkinenganako politika solidarioagoa aldarrikatzeko”), Juan Garzia (“Are eta kontu handiagoz, kontuan harturik kultura-aniztasuna arrisku larrian dagoela gaur egun, industria-zibilizazioak ezarritako ereduaren mehatxupean”), Iñigo Aranbarri (“Txema Uriarte kultura-aniztasun teknikariari”); kultur aniztasun: Berria 65 (adib.: “Ikastetxeetan kultu aniztasunetik kultur arteko hezkuntzara pasatzeko zailtasunak, irizpideak eta erreferentziak bildu ditu Sortzen-Ikasbatuazek”), Herria 2 (adib.: “Kultur aniztasuna, perkusioak, Hip Hop dantza ekitaldiak lerrokatu dira joan den aste buruan Baionan, ezkerraldean”), Amaia Lizarralde 7 (adib.: “Arazo hori konpontzeko modu bakarra sorburuan demokratikoak diren eta kultur aniztasuna eta aniztasun etnikoa integratzeko gai diren esku-hartzeak dira”), Filosofiako gida 6 (adib.: “Kultur aniztasuna antzematen dutenek giza batasuna gutxitzeko edo baztertzeko joera dute”), Bernardo Atxaga 5 (adib.: “Lehen une batean, bertan bizi den jendearen kultur aniztasuna adieraziko lukete izenek; bigarrenean, bere ideologia politikoa”), Iñaki Mendiguren (“Bosforo eta Helesponton aurrez aurre zeuden itsasertzetako "asiar" eta "europar" okupatzaileen artean kultur aniztasun garrantzitsua izan zela esateko modukoa, bi itsasarte horiek ez direlarik Hudson baino zabalagoak eta hurbildu ere ez Amazonasen zabalerara”); kulturaniztasun 4 (adib.: “Bakea eta kulturaniztasuna hizpide"); multikulturalismo 4: Berria (“Multikulturalismoa, mestizajea, hibridazioa, gai horiek zuzeneko lotura dute Erdialdeko Amerika, Karibe eta Hego Amerikarekin, eta horrek derrigortzen gaitu pentsatzera akaso ez dela egongo nazioez gaindiko nortasun delako hori”), Joxerra Garzia (“Marka guztiak, ordea, Mikel Azurmendik hautsi ditu, Espainiako Senatuan: multikulturalismoa omen da demokraziaren eta pluralismoaren gaitzik larriena”), Filosofiako Gida (“Populazio-mugimenduak, W. Kymlicka-k azaldu duenez, multikulturalismoaren arazoari buruzko hausnarketa bultzatu du”), Joxe Azurmendi (“Europako Estatu modernoetan, gutako edozein bezain "modernoa" den mahomatarrik eta bestelakorik anitz badago ja, eta "multikulturalismo" horrek hainbat arazo planteatzen du egunero”); ez dugu multikulturalitate formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: multikulturalismo 1. Kultur aniztasunaren inguruko politika mota bat || multikulturalismo 2* e. kultur aniztasun || multikulturalitate*, multikulturaltasun* e. kultur aniztasun.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es multiculturalismo / fr multiculturalisme: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Cf multikulturalismo arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa kultura sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus