1 emaitza esku azpi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z11:EHL | 2021-05-17 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
ESKU-AZPI (V, G, AN ap. A; Dv). Palma de la mano. v. ESKU-ZABAL. * Esku-azpiaz bizkarrean txarrama atseginkiro igortzi bitartean. TAg Uzt 24. Eskuazpian bildu zuan berriro ogerleko dirdaitsua. Ib. 201. Poli, eguzkia aurrean, esku-azpitik begira zegoan. Anab Poli 51. "Esku-azpian izatea, avoir sous la main, à sa portée, à sa disposition, sous son autorité" Dv.
LB: Biak eseri egingo dira. JONek utzi biblia eta arrosarioa zeuden lekuan kontuz. Orduan konturatuko da INES JONek aposito bat daukala esku azpian edo (raccorda Tolosakoarekin, non egin dio zehazki ebakia?) (EiTB); EPG: Mikel Strogoff sentimendurik azaleratu gabe igaro zen, itxuraz, baina esku azpiak odoletan zituen, azazkalak haragian sartu-sarturik. (Karlos Zabala); ETC: Esku-azpiak bustiak nituela ohartu nintzen, eta telefonoari belarriaren eta sorbaldaren artean eutsiz, txaketa erantzi nuen. (Xabier Olarra).
Elhuyar: esku-azpi; esku-zabal; esku-ahur palma (de la mano); Adorez: 0; Labayru: 0.
esku 1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina: eskuineko eskua, eskuina. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Ignazio eskutik hartu zuen. Eskutik heldu eta jaikiarazi zuen. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Esku azpia, esku-zabala: eskuaren barneko aldea (Ik. ahur). Eskuko hatzak (Ik. eskuko). || Eskua(k) altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu. Garia eskuz jotzen zen denboran. Zahagia esku bakarrez jaso baietz.
Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta azpi sarreretan.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.