bera1
1 det. Lehen nolabait aipatu den izenaz ari garela adierazteko erabiltzen den erakuslea. (Mugatua). (Izen horrek ezin dezake beste erakuslerik ez kasu atzizkirik har). Goizean eskale bat etorri da ogi eske, eta arratsaldean eskale bera diru eske. Elizan ikusi duen emakume bera ikusi du gero plazan. Liburu hauek egile berarenak dira. Aitak ere gauza bera esan dio. Beti janari berak jaten. Bigarren saria ere idazle berari eman diote. Bertso bat ardoari buruz zortziko txikian, eta gero beste bat urari buruz bertso mota berean. Era berean erantzun. Bezperako arropa zahar berak zeramatzan. Gaur ere orduko asmo berei jarraituz.
2 det. (Dagokion izenak adierazten duen pertsona edo gauza, zernahi egoeratan azaltzen dela ere, bat bakarra dela adierazteko). Ik. bat 2. Bi sariak idazle berari eman dizkiote. Mikelek eta Anek ohe berean lo egin zutelako. 3 (Dagokion izen sintagmaren ondo-ondotik, eta hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz, indargarri gisa). Lehendakaria bera (eta ez ordezkari bat) etorri zen. Egileak berak eman dizkit. Egileari berari galdetuko diot. Euskaldunek berek dute errua. Etxean bertan —ez atarian edo baratzean— hil zuen. Egun hartan bertan hil zen. Burua jasotzeko imintzioa egin zutenetik bertatik. Egiptora bertara eraman zezatela.
4 (Leku edo denborazko adizlagun baten ondo-ondotik). Ik. bertan. Han bertan gertatu zela. Orain bertan. Handik bertatik. Hara bertara. Hantxe berean hilotza erori zen. 5 (Izenordain gisa). Ik. eurak. Baina zertako sartzen naiz ni zure laudorioen aipamenetan?; berak dira bere buruz asko gora mintzo. —Alkatea eta Etxenagusia al dira? —Bai, berak dira. Nola baliatzen zituen haurrak, hauei manatuz berek gogoz ikasi otoitz eta egiak gero etxean gurasoei errepika ziezazkieten. Berak eta ez bestek erabaki behar duen auzia. Orduan, goiz edo berandu, hori bera egiten du berak ere. Berari gertatuak soilik kontatzeko. Berarengan daude ontasun guztiak. Berarekin egon ginenean. Eta Errege Magoek eman zizkioten haurrari berekin ekarri zituzten gauza balios guztiak. [Oharra: indargarri gisa erabiltzen denean izen sintagma baten ondo-ondotik, Mendebaldeko euskalkietan, leku-denborazko kasuetan, bertan, bertara, bertatik eta bertako formak erabiltzen dira, eta Iparraldean eta Goi-nafarreraz, berean, berera, beretik eta bereko formak: egun hartan bertan hil zen (Mendebaldean), egun hartan berean hil zen (Ekialdean).].