Euskaltzaindiaren Hiztegia

5 emaitza aitortza bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

aitortza
1 iz. Huts bat edo gorde nahi zen zerbait adieraztea. Ik. konfesio. Bestetik, akusatuaren hasierako aitortza dago: andrearen hilketa bere gain hartu zuen.
2 iz. Bekatuak apaiz bati aitortzean datzan sakramentua. Aitortzan entzundako bekatuak. Hala egiten dira aitortza gaizto txit asko, ezagutu nahi ez diren eta ezagutu behar ziren bekatuak ez agertzeagatik.
3 iz. Norbaitek egindakoaren balioaren edo garrantziaren onarpena. Ik. ezagutza 3; aitormen 2. Atsekabetuta dago merezitako aitortzarik jaso ez duelako. Aitortza orain dator eta nik jaso dut presidente moduan, baina sari honen atzean, pertsona askoren lana dago.
4 iz. Zerbaiten zilegitasunaren onarpena. Artikulu horrek ez diela inolako aitortza edo eskubide konstituzionalik ematen hizkuntza gutxituei. Euskal Herriaren aitortza eta herri gisa dagokion autodeterminazio eskubidea defendatzea da gure lehentasuna. Lan duina eta eskubideen aitortza aldarrikatzeko. || Biktimei dagokien aitortza ematea ezinbestekotzat jo dute bi alderdiek.
5 iz. Norberak eginiko hutsak edo akatsak halakotzat ezagutzea. Ik. ezagutza 4. Egindako minaren aitortza.

Aztergaia: aitortza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
aitortza egin
1 du ad.-lok. Bekatuak aitortzan adierazi. Elizara aitortza egitera joan eta belauniko jartzen zenean (...). || Aitortza on bat egin ondoren, Jauna hartu zuen.
2 du ad.-lok. Huts bat edo gorde nahi den zerbait norbaiten aurrean esan. Aitortza hau egiteko lagun bakarra zu zarelakoan nago.
3 du ad.-lok. Norbaiti egindakoaren balioa edo garrantzia aitortu. Ekitaldian, Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren jaiotzaren mendeurrena gogoratuko da eta omenaldia eta aitortza egingo zaio. Azken 25 urteetan XIX. eta XX. mendeetako ondarea biltzen jardun du tolosar etnografoak, eta lan horren aitortza egin dio Diputazioak Ondare sari sortu berriarekin. || Haren obraren eta izenaren aitortza egin gabe zegoen, eta honi esker zor bat kitatu dugula esango nuke. Biktimen seme-alabek, senideek, aitortza hori egitea merezi dute.

Aztergaia: aitortza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, adierak bereiziz: 1 bekatuak aitortzan adierazi; 2 lekukotasuna eman.

aitortza entzun
1 du ad.-lok. Bekatuak aitortzan entzun. Abadeak aitortza entzun eta, penitentzia gisa, hiltzaile damutua Donejakue bidean jarri zuen. || Don Martin, atsoen aitortza gezak entzuten aspertuta.
2 du ad.-lok. Huts baten edo isilekoren baten adierazpena entzun. Paula harrituta geratzen da Abelen aitortza entzutean. Patroiak, berriz, errua berea izan zela adierazi zuen, arraunlariek lan handia egin zutela baina berak ez zuela asmatu; gogorra izan zen sestaoarraren aitortza entzutea eta ikustea.

Aztergaia: aitortza entzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, adierak bereiziz: 1 apaizak bekatuen aitortza entzun; 2 epaileak epaian erruztatuaren aitortza entzun.

aitortzaile
1 iz. Zerga-aitorpena egiten duen pertsona. Zerga honen gaineko eskumena foru aldundiek dute aitortzailearen ohiko egoitza Lurralde Historikoetan dagoenean.
2 iz. g. er. Lekukoa.
3 iz. g. er. Aitortzan bekatuak aitortzen dituen pertsona.

Aztergaia: aitortzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:34 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tzaile/-le.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "merezi al du bi formak ematea, aitorle eta aitortzaile?"

 - [E114]: "aitorle / aitortzaile. Bi gauza adierazteko, bai: 1 konfesatzen dena / konfesioan aditzen duena, 2 lekuko ik. OEH-n aitortzaile, in fine".

 - [E116]: "(2002-04) nik biak emango nituzke. Ez du kalterik egiten".

 - Erabakia: EArau 119: "aitorle iz. 1 'aitortzailea'. 2 'aitor-entzulea'" eta "aitortzaile".

aitortzako sakramentu
iz. Bekatuak apaiz bati aitortzean datzan sakramentua. Ik. aitortza 2; penitentziako sakramentu. Aitortzako sakramentuaren indarrez Jainkoak argi biziagoa emango ziola.

Aztergaia: aitortzako sakramentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gainerako sakramentuak bezala. penitentziako sakramentu arautua dago, ‘aitortzako sakramentua’ definitzailearekin. Azpisarrera biak lotu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus