Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza axola bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

axola
1 iz. Zerbaitetan jartzen den ardura edo arreta. Zein axola gutxi eta arta apurra izan duten euskaldunek bere euskaraz. Hain axola gutxi baduzu zeure arimaz. Axola izpirik ez duela etorkizunaz. Ez dut horren axolarik. Jainkoak emandako legea hausteko berriz axola gutxi zuten. Zenbat jende galbidean dabiltzanak deusen axolarik gabe! Eta zergatik zaudete jantziaren axola gehiegirekin?
2 iz. Garrantzia, gorabehera. Axolarik handiena du guretzat ordezkaritza hori ongi antolatzeak. Baina horrek axola gutxi du guretzat. Axola gutxiko huskeriak. Axola handiko gauza da.

Aztergaia: axola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: axola izan: ez dut horren axolarik, axolazko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

axola izan : zaio/dio erregimen biak onartzen ditu ("kontu hori ez zaigu batere axola"; "zer axola dio kontu horrek?"); axolazko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "axolakabe / axolagabe auziaz zerbait esan". (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'axola izan: aparteko hitz gisa jarri beharko litzateke, eta erregimena erantsi'.

 - [E116]: 'Bai, agian bereiz jarri behar da. Erregimenari buruz, adibidekoa da erabiliena, baina testuetan bada denetatik: axola du, axola dio (XIX. mendearen erdi aldetik aurrera, eta Hego Aldean bakarrik), axola da, axola zaio (norbaiti, edo inpertsonala). Nik, badaezpada, dagoen moduan uztiko nuke, bazterrak gehiago nahasi gabe'.

 - [E123]: 'batetik, ez dakit bereiz jarri behar den: egia da behar izaneta nahi izan sarrera direla, baina berdin izan eta gose izan azpisarrera dira. Nik uste lantaldeak nahikoa ondo neurtzen duela zerk behar duen azpisarrera eta zerk ez. Bestetik, erregimenari dagokionez, uste dut hobe dela informazio gehiago eskatzea, baina kontuak argitu beharko genituzke. Gainera, berdin izan-en kasuan, da/zait/zaio ad; du/dit/dio ad. arautu bagenuen, ez dut inolako arazorik ikusten hemen berdin jokatzeko, argi badugu, jakina, erabilera horiek guztiak daudela errotuak. Euskal Hiztegiak bi erregimen ematen ditu, zaio eta dio'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'onartu eta da/zaio/du/dio gaineratu eta lau adibide gaineratu OEHtik'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.