Euskaltzaindiaren Hiztegia

12 emaitza zink bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

zink
iz. Metal gogor zuri urdinkara, xafletan egituratua, giro hezean gainaldea herdoiltzen zaiona, izadian blenda edo beste zenbait mea osatzen aurkitzen dena (Zn; zenbaki atomikoa, 30). Zinkezko ontzia. Makila haiek bazuten gainetik zinkezko estalki bat. Zink sulfatoa.

Aztergaia: zink

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zink: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Zn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zink: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

zinka1
adb. Zin eginez; biraoka. Orduan hasi zen biraoka eta zinka.
zinka2
iz. Ipar. Giza irrintzia. Ik. zantzo. Gizonak hiru zinka igorri zituen, izugarriak. Zinkaz ari diren gazte horiek. Zinka egin.
zinkaka
adb. Irrintzika.

Aztergaia: zinkaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'irrintzika'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

irrintzika.

zinkatu, zinka/zinkatu, zinkatzen
du ad. Zinkak igorri, zinka egin. Ilun beltzean dira entzun irrintziak, gure arbasoek zinkatzen zituztenak.

Aztergaia: zinkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zinkatu, zinka(tu), zinkatzen. du ad.: irrintziak zinkatu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zinkatu, zinka(tu), zinkatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zinkeztatu [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zinki
adb. Zinez, benetan. Jainkoa zinki behar dela maitatu. Zinki besarkatuko ditut emanen zaizkidan kontseiluak.
Azpisarrerak

Aztergaia: zinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zinez'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zinez.

zinki eta finki
adb. Zinez, bene-benetan. Ik. zinez eta benaz. Zinki eta finki behar diogu pertseberatzeko dohaina eskatu.

Aztergaia: zinki eta finki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:HBL 2004-10-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZINKI ETA FINKI (Lar Sup). "De veras, zinki ta finki" Lar Sup. Hunelatan zintki eta fintki, maiz eta lehiatuki, behar gatzaitza azken fineko iraupenaren eta perseberatzeko donuaren eskatu. Ax 460 (V 299). Zinki eta finki iarraiki orazionean. SP Phil 522. Gerla huntan ziñki eta fiñki trabaillatu nahi dutela. He Gudu 81. Zuk zerorrek eginen zinituen baiño, zintkiago eta fintkiago gaztigatuko dituela. Ax 333 (V 221). "Ahalik zinkiena eta finkiena" SP. Guztiak tentatzeintu deabruak, baina zintkienik eta fintkienik, zaharrak. Ax 175 (V 118; ed. 1864, 138 zinkienik eta finkienik).

adib: finki adb. Ipar. Fermuki, irmoki. Zinki eta finki deliberatu bekatua uztera. Finki eta gogotik. Finki sinetsi. Kate batez zango-besoetarik finki estekatuz.

Ez dugu aurkitu zinki eta finki formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zinki eta finki 1, Iñaki Arranz (“Bigarren hitza lehenengoaren metagrama ere izan daiteke: amen-omen, jirabira, sorgor, hola edo hala, oso eta oro, sits eta bits, sor eta gor, sor eta lor, zinki eta finki, zabal eta zabar, zalantza-balantzak, zor eta lor, zur eta lur”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. oharra s.u. finki.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Erabili gabea (hots, Axularrek eta Haranederrek bakarrik erabilia, lantaldearen testuetan; eta J-L. Davantek ez du ezagutzen).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa gehitzekoa zinki sarreran.

zinkulin-minkulin
adj. Ipar. adkor. Gupera, milika. Ez ditu gure populuak behar gidari leun, zinkulin-minkulin batzuk.

Aztergaia: zinkulin-minkulin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

. Ipar. Adkor. 'gupera, milika'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

zinkulineria
iz. Leunkeria.

Aztergaia: zinkulineria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zinkurin
iz. Intziria, auhena. Bere aitaren doluz hasi zen negarrez, hasperenez, zinkurinez eta heiagoraz.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Urtarrila bero, zinkurinak gero.

Aztergaia: zinkurin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'intziria'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  zinkurina da hitza.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): ez da oharra onartu.

zinkurin egin
1 du ad.-lok. Intziri egin. Zinkurin egin zuten Zuriñeren ezpainek.
2 du ad.-lok. Kexatu. Zinkurin egiteko ez baina zu aitortzeko da ordu.

Aztergaia: zinkurin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZINKURIN EGIN Lamentarse, quejarse. Erakusten ditio odoldurik eta ebaki aundia ta Mireiren gurasoek berriro zinkuri egin zuten. Or Mi 112. Zinkurin egiteko ez-baiña zu aitortzeko da ordu. Or Aitork 83. Zinkurin egiñen dut heriotzeraño. Ib. 85. Zinkurin egin eben Zuriñeren ezpaiñak... Erkiag Arran 131. (Con determinantes). Zer da inport in dezaten zerbait zinkuria? (275). LE-Ir. Ez lezake Jainkoari egin hanbat zinkhurina, baldin ohartuagoa balitz. Dv Lab 20 (202 zinkurina). Bakartegian izkutatzen zinkurin-asper bat egiteko. Or Mi 127. Kereonek, ordea, ikusi dunekoxe, zinkuri izugarria egin. Zait Sof 195. Askotan zinkurina egiten zion neskameak, aspaldiko otsein batek duen familiaritate zaputzarekin. Mde HaurB 6.

zinkurin egin 2, Elkar (“Ez, ez -zinkurin egin zuen, betiko moduan nire ezjakintasunagatik izututa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zinkurin egin 4: Anjel Lertxundi 2 (“"Inoiz ahantziko ahal da nitaz! ", eta zinkurin eginez indartu zuen etsipena.”), Juan Garzia 2 (“Ahidurak laxatzen ninduen, baina gora ekin nion, noizik behin baizik gelditzeke, zorionaren zorionez baldarki zinkurin egiteko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ezaguna, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zinkurin sarreran.

zinkurinka
adb. Intzirika. Ez dezazula denborarik gal, zinkurinka arituz.

Aztergaia: zinkurinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus