Euskaltzaindiaren Hiztegia

119 emaitza zen bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

zen
iz. erl. Budismoaren adarra, meditazioari garrantzi handia ematen diona. Zen meditazio saioetara joaten da.

Esaera zaharrak

Jaiki zen nagia, erre zuen hiria.
zena
Hildako bat aipatzen denean erabiltzen den aposizioa. (Mugatua). Gure aita zenak esaten zuenez. Errexil zenari.

Aztergaia: zena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: 2. zen / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

zen sarreran arautua, adib. gisa.

zenbait
1 zenbtz. Batzuk. (Dagokion izenaren ezkerrean doa batez ere, eta izena artikulurik gabe; aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz, maizago, pluralean egiten da). Ik. hainbat 2. Amets zuri-gorri horrek baditu, haatik, zenbait alde txar. Zenbait gauza ez omen ditu ikusteko atsegin. Hitz zenbait, erdarazkoak izanik ere, utzi dira ukitu gabe. Gehiegikeriak osasungarri izan daitezke zenbait aldetatik. Duela zenbait urte. Oraingo zenbait gizoni Jainkoaren eskua ageri ez zaionez gero. Ez baita aski zenbait axaleko forma aldatzea. Axaleko zenbait bereizkuntza baztertuz gero. Hartu ditugun zenbait erabakiren alde txarrak. Euskal artikulutxo batzuk beste zenbait erdarazkorekin.
2 (Izenordain gisa). Herria bihotz muinetan daramaten horietako zenbait. Horietarik zenbait aizkorekin ziren. Badira zenbait, lapurrerian bizi direnak. Hemen erranen du zenbaitek: (...). Baina, halere, adiskide zaharretatik zenbaitek gaizki hartu zuten haren esana. Elizgizonak bakarrik ote dira Eliza ala elizgizonak eta beste zenbait? Ez nintzen zenbaitek hain gogoko duen norgehiagokan sartu. Orainago, jendea zenbaitek nahi genuen baino presakago hasi da ibiltzen. Lehen alai eta harro bezain kopetilun eta ukakor agertzen hasi zaizkigu zenbait, eta zenbait horiek ugaritzea besterik ez dute egiten gure artean. Berdintsu zaiolako zenbaiti. Gogor hartu nituen, gogorregi zenbaiten ustez.

Aztergaia: zenbait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zenbaitetan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zenbaitetan.

zenbaitetan
adb. Zenbait aldiz. Zenbait aldiz onerako, zenbaitetan kalterako.
Loturak

Aztergaia: zenbaitetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbait sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbaitxo
zenbtz. adkor. Zenbait. Guk elkarrekin pasatu ditugu bertsotan zenbaitxo urte. Berrizale ez diren zenbaitxoren lanak.

Aztergaia: zenbaitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

zenbaitzuk
zenbtz. Zenbait. (Pluraleko forma). (Izen batekin doanean, haren eskuinean jartzen da). Egun zenbaitzuk elkarrekin atsegin handian igaro zituztela. Zenbaitzuek diotenez.

Aztergaia: zenbaitzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. zenbait.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. zenbait (cf. EArauak 11: forma hau ez da ageri).

zenbakaitz
1 adj. Ezin zenbatuzkoa. Kopuru zenbakaitza.
2 adj. hizkl. Izenez mintzatuz, zenbatzaile zehaztu batekin ezin ager daitekeena. Izen zenbakaitz asko neurtu egiten dira, neurgarriak dira.

Aztergaia: zenbakaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-t(u)+g-.

zenbakarri
1 adj. Zenbatzen ahal dena. Ik. kontagai 3. Haurrak, lehenbizi, elementu zenbakarriak eta zenbatezinak bereizi behar ditu.
2 adj. hizkl. Izenez mintzatuz, zenbatzaile batekin ager daitekeena. Hizkuntza batean zenbakaitza den izena zenbakarria izan daiteke beste batean.

Aztergaia: zenbakarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-t(u)+g-.

zenbakera
iz. Zenbatzeko era, zenbaki guztiak hitz eta ikur gutxiren bidez, hitzez eta idatziz, agertzeko era. Ik. zenbakikuntza. Erromatarren zenbakera. Zenbakera hamartarra. Zenbakera sistemak.

Aztergaia: zenbakera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zenbaketa
iz. Zenbatzea. Silaba-zenbaketa neurtitzetan.

Aztergaia: zenbaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-t(u)+k-.

zenbaki
1 iz. Multzo batek dauzkan unitateen adierazpena; adierazpen horri dagokion ikurra. Zenbaki arruntak, osoak, arrazionalak eta irrazionalak. 3 zenbakia. Zenbaki baten logaritmoa. Zenbaki bakoitiak eta bikoitiak. Zenbaki teoria. Zenbaki handien legea.
2 iz. Zenbaki baten ikurra, zerbaiti, kideko gauzen artetik bereizteko edo sail batean kokatzeko, egokitzen zaiona. Telefono zenbakia. Aulki baten zenbakia autobus batean. Liburu baten orrialdeen zenbakiak. Aztertu ditudan liburuei, bakoitzari zenbaki bat eman diet.
3 iz. Aldizkarietan, hurrenez hurreneko segida batean dagokion zenbakiarekin markatutako alea. Euskera-ren azken zenbakiaren 115. orrialdean. Hurrengo zenbaki batean atera zuen erantzuna. Kuliska Sorta, 9-10. zenbakia.
4 iz. zuz. Lege testuetan, paragrafo bat banatzen den zatietako bakoitza, zenbaki batez (9. zenbakiraino ordinalez, eta 10.etik aurrera kardinalez) seinalatzen dena. 2. artikuluaren 1. zenbakiko b) letra honela geratzen da idatzita.

Aztergaia: zenbaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbaki; hamarren-zenbaki.

Jatorrizko forma

aurreko zenbaki; batuketarekiko zenbaki baten simetriko; hurrengo zenbaki; lehengoko zenbaki; ondorengo zenbaki; zenbaki arrunt; kenketa ezinezkoa zenbaki arrunten multzoan; zenbaki arrunten arteko zatigarritasun; zenbaki arrunten bikote ordenatu; zenbaki arrunten segida; zenbaki bakoiti; zenbaki baten ber-n-dura; zenbaki baten berredura; zenbaki baten berreketa; zenbaki baten bidergaiketa lehena; zenbaki baten erroa atera; zenbaki baten faktore, zenbaki baten zatitzaile; zenbaki berdinak; zenbaki bikoiti; zenbaki desberdinak; zenbaki elkar neurgaitz; zenbaki erreal; zenbaki errealaren era hamartar; zenbaki ez-oso; zenbaki ezrazional; zenbaki frakzionari(o); zenbaki kardinal; zenbaki konposatu; zenbaki lehen; zenbaki lehenen segida; zenbaki nahasi; zenbaki negatibo; zenbaki ordinal; zenbaki oso, oso; zenbaki osoen bikote ordenatu; zenbaki positibo; zenbaki razional; zenbaki razional baten era hamartar; zenbaki zatitu; zenbakien arteko berdintasun eta desberdintasun.

zenbaki arrazional
iz. Bi zenbaki osoren zatidura gisa adieraz daitekeen zenbakia. Zenbaki arrazionalak, zatikiak edo frakzioak, Q ikurrarekin adierazten dira.

Aztergaia: zenbaki arrazional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:021 2004-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zenbaki errazional 1, Elhuyar ("Aurreneko kapituluan eta zenbaki errazionala mugatzeko "gutxiagozko sistema" erabili genuen; baina "gehiagozkoa" erabiltzea ere zilegi da"); zenbaki irrazional 4: Elhuyar ("Zenbaki irrazionalen multzoa eta razionalena biltzean zenbaki errealen multzoa sortzen da"), Kalkulua 3 (adib.: "Edozein a zenbaki irrazional, nahi den zehaztasunaz zenbaki irrazionalen bidez adieraz daiteke"); zenbaki razional 20: Elhuyar 13 (adib.: "Errokizuna ez da inongo zenbaki razionalen karratu betea"), J.M. Goñi 2 (adib.: "Zenbaki errealak limite berdina duten zenbaki razionaleko segiden klaseak bezala ulertzen dira"), J. Duandikoetxea ("Hona hemen liburu horren aurkibidea nondik nora dabilen: zenbaki razional osoekin kalkulua, zatikiak, erro karratu eta kubikoak"), LehenZikloEsper 1987 ("Gauza bera gertatu zitzaigun zenbaki razionalak estudiatzerakoan"), Kalkulua 3 (adib.: "Zenbaki razional eta irrazionalen bildurari zenbaki errealen multzo deitzen zaio") // Ik. beste hauek ere: Elhuyar ("Modu honetako zenbakiei irrazionalak deritzegu, beren idazkera hamartarra ez-periodiko bukaezina bait da"), Kalkulua ("Zenbakizko ardatzeko puntu bakoitzak zenbaki erreal bakar bat [razionala edo irrazionala] adierazten du", "Bi zenbaki errealen artean, beti zenbakiak [bai razionalak, bai irrazionalak] aurki ditzakegu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbaki arrazional : DFrec 2 (Matematika 6/OHO), AB38 2, LurE (AS), Euskalterm 1; zenbaki irrazional : AB38 1, HiztEn - LurE (AS), Euskalterm 1; zenbaki razional : DFrec 3 (Matematika 6/OHO), HiztEn (AS) // Ez ditugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zenbaki arrazional , zenbaki irrazional : ElhHizt (AS), EskolaHE (adib. gisa) // Ik. ap. EuskHizt arrazional eta irrazional Mat. markadun formen definizioak // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): nombre rationnel, irrationnel // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins), it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

zenbaki atomiko
iz. kim. Nukleoaren protoi kopuruarekin bat datorren zenbakia. Ik. atomo zenbaki. Hidrogenoaren zenbaki atomikoa 1 da, protoi bakarra duelako.

Aztergaia: zenbaki atomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-atomiko.

zenbaki erreal
iz. mat. Zenbaki arrazionala edo irrazionala. Zenbaki naturalen multzoak zenbaki gutxiago ditu zenbaki errealenak baino; zenbaki naturalak 1, 2, 3 eta abar dira; zenbaki errealen multzoan, aldiz, dezimalak dituzten zenbakiak ere sartzen dira; hortaz, zenbaki errealen infinitua handiagoa da zenbaki naturalena baino.

Aztergaia: zenbaki erreal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh46 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 23 (Berria 3, Elhuyar 8, UEU 12); ETC: 423

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: zenbaki erreal Mat. número real / Adorez: zenbaki erreala: número real / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskaltzaindiaren ZTHB: zenbaki erreal (Mat.) // Euskalterm: zenbaki erreal (Mat).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

[absolutu] balio absolutu iz. Mat. Zenbaki erreal batek plus/minus ikurra kontuan hartu gabe duen balioa. // mediana1 2 iz. Estat. Goranzko ordenan antolaturik dagoen zenbakizko serie batean, elementuak bi taldetan banatzen dituen zenbaki erreala, goitik eta behetik zenbaki kopuru bera uzten duena.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, zenbaki lehen forma ere jasotzea proposatu da.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-erreal.

zenbaki irrazional
iz. Bi zenbaki osoren zatidura gisa ezin eman daitekeen zenbakia, ez osoa ez arrazionala ez dena. Zenbaki arrazionalak eta irrazionalak.

Aztergaia: zenbaki irrazional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2004-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

zenbaki lehen
iz. mat. Zenbaki mota, hondarrik gabeko emaitza zehatza bere buruarekin eta bat zenbakiarekin zatitzean bakarrik ematen duena. Zenbaki oso baten eta haren bikoitzaren artean beti dago zenbaki lehen bat.

Aztergaia: zenbaki lehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zenbaki erreal forma aztertzean azpisarrera gisa jasotzeko proposatua.

zenbaki natural
iz. Zero baino handiagoa eta osoa den zenbakia. Inork ez ditu sekula zenbaki natural guztiak zenbatu. Zenbaki naturalen multzoak zenbaki gutxiago ditu zenbaki errealenak baino; zenbaki naturalak 1, 2, 3 eta abar dira; zenbaki errealen multzoan, aldiz, dezimalak dituzten zenbakiak ere sartzen dira; hortaz, zenbaki errealen infinitua handiagoa da zenbaki naturalena baino.
zenbaki sistema, zenbaki-sistema
iz. mat. Sistema jakin bateko zenbaki baliodun guztiak sortzen dituen ikur- eta arau-multzoa. Sistema hamartarra da balio horiek sortzeko erabiltzen den zenbaki-sistema arruntena gaur egun. Hamarraren gainean eratutako zenbaki sistema.

Aztergaia: zenbaki-sistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 24 (EiTB 2, Elhuyar 2, Euskaltzaindia 3, UEU 17); ETC: 372

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: zenbaki-sistema / zenbakitze-sistema: sistema de numeración / Labayru: 0 / NolaErran: système numéral zenbaki sistema – zonbaki sistema (ZU). / Euskalterm: zenbaki-sistema, zenbaki-sistema bitar, zenbaki-sistema hamartar, zenbaki-sistema hamaseitar, zenbaki-sistemaren oinarri (Mat.).

Bestelakoak

hamar 2 iz. Zenbaki arrunten segidan hamargarrena. Zenbaki polita da hamarra. Sei eta lau hamar dira. Hamar zenbakia. Hamarraren gainean eratutako zenbaki sistema (Ik. hamartar).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

zenbakidun
adj. Zenbakia edo zenbakiak dituena. Taula zenbakiduna. Mugarri zenbakidunak arin igarotzen dira zure begien aurretik.

Aztergaia: zenbakidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): zenbakidun 31: Berria 11 (adib.: “210 zenbakidun bertsioarekin”, “telefono zaharren zenbakidun disko birakaria”), EiTB 15 (adib.: “Serie bakoitzeko 1.000 euroko saria duten hiru zenbakidun amaierak hauek dira”, “Klubak 14 zenbakidun elastikoa erretiratzea erabaki du”), Argia 2 (adib.: “8 zenbakidun hagak adierazten duen bidetik abiatuta”), Diario Vasco 3 (adib.: “Larraul-Ernio-Larraul lasterketako 1 zenbakidun dortsala eman zioten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zenbakidun 39: Berria 22, Mirentxu Larrañaga 3, Joxemari Urteaga 2, Alberto Ladron Arana 2, Iñaki Mendiguren, Joseba Urteaga, Joxan Elosegi, Edorta Jimenez, Karlos Zabala, Jose Morales, Aingeru Epaltza, Julen Gabiria, Oskar Arana, Juan Garzia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-dun librea.

Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

eratorri-konposatu egokia da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

taula zenbakiduna.

zenbakikuntza
iz. Zenbakera. Zenbakikuntza hamartarra.

Aztergaia: zenbakikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbakikuntza ahozko; zenbakikuntza idatzizko.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: numeración.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ik. oharra, s.u. zenbakidura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zenbakitu, zenbaki/zenbakitu, zenbakitzen
du ad. Zenbakia ipini. Azala eta kontrazala inprentaz egin zituen eta ale guztiak txukun zenbakitu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Orri zenbakitu batzuk eman zizkidaten. Txartel zenbakitu bat.

Aztergaia: zenbakitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: numerar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zenbakitu, zenbaki(tu), zenbakitzen.

Euskara batuan hobestekoa

Ik. zenbatu (hau baita erabiliena; zenbakitu, berriz, eratorri batzuen oinarrian ageri denez, bigarren mailan onartzekoa da oraingoz, eratorri horien auzia konpondu arte: ik. oharra s.u. zenbakidura).

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

(zerbaiti, norbaiti) zenbakia ipini.

zenbakitzaile
iz. mat. Zatikietan, marraren gainean idazten den zenbakia. Ik. zatitzaile 2. 3/4 zatikian, zenbakitzailea 3 da.

Aztergaia: zenbakitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ik. oharra, s.u. zenbakidura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zatikietan marraren goialdean idazten den zenbakia.

zenbakizko
adj. Zenbakiz osatua, zenbaki bidez adierazia. Modu horretan, zenbakizko kalkuluak erraztu egin daitezke. Zenbakizko teklatua.

Aztergaia: zenbakizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:024 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zenbakizko 38: Redención 1975 ("Zenbakizko zenbakiak ulertzeko bearrezko dira"), Elhuyar 11 (adib.: "Zenbakizko funtzioak", "Molekula bakoitza zenbakizko erlazio aldaezinean dauden atomo batzuz osaturik dago", "Ioien zenbakizko erlazioa"), EkonHastapenak ("Zerbitzu-korronte guztien balioen "zenbakizko eraketa" egitea"), K. Zalbide ("Kontrol hauen gainetik aurkitzen dira eskuzko datu-sarreraren filosofia berri honi ekin zioten zenbakizko kontrolak"), K. Fernandez ("Zenbakizko indize batetaz kontzentrazioa neurtzea"), K. Navarro ("Kanpoan geratzen dira baita ere izen propioak eta zenbakizkoak"), EHAA 1988 ("Industria-prozesutan erabiltzeko makineriarentzako kontrol-sistema programagarriak — Zenbakizko kontrolak izan ezik"), J.M. Rodriguez Ibabe ("Zentru hau, ondoko teknologiez osatua izango da: zenbakizko kontrola, robotika, informatika eta ikusmen artifiziala"), TeknolMekan 2 (adib.: "Eskala honek, gorputz bakoitzak zenbakizko ordenean aurrean dagoena deformatu, marratu edo puskatu egin dezakeela esan nahi du"), Fisika 1990 ("Zenbakizko adibidea"), Kalkulua 5 (adib.: "Zenbaki errealak, zenbakizko ardatzean puntuen bidez adieraz daitezke"), LanSaila 1993 5 (adib.: "Bazkide arrunt edo zenbakizkoen eta ekarpenen aitorpen eredua"), UZEI ("Karaktere alfabetiko eta zenbakizkoak bisualki errepresentatzeko hainbat kalkulagailu, erloju digital, etab.etan erabiltzen den gailua"), Matematika/LH ("Buruzko kalkulurako metodoak eta kalkulagailua ezagutu eta erabiltzea, zenbakizko eragiketak ebazteko"), HezkSaila Batx ("Gas perfektuen legeak [...] substantzia desberdinen masa atomiko eta molekularrak aurkitzeko, zenbakizko ariketak egitea ahalbidetzen du"), FisKim/BBB ("Zentzazio hauek oso subjektiboak dira eta ezin dezakegu hauekin ezarri zenbakizko eskalarik"), Aurrekontuak 1995 ("Aurrekontu Orokorretako zenbakizko eranskinetan berariaz adierazten direnak"), Genetika eta Osasuna ("Kromosomen zenbakizko eta egiturazko akatsak"), NPAO 1999 ("Zenbakizko datuetan 1998ko apirilaren 30eko egoeraren berri ematen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbakizko : AB38 19, AB50 9, HiztEn (eta AS: zenbakizko adjektibo, zenbakizko kontrol), LurE (zenbaki eta kalkulagailu sarreren definizioan), Euskalterm 31 (hauetan z. adjektibo kardinal, z. kontrol, etab.) //Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zenbakizko : EuskHizt (adib. gisa), ElhHizt (numeral; numérico, -a), HiruMila (1 importe; 2 numérico, -a), EskolaHE (zenbaki eta kalkulagailu sarreren definizioan); zenbakizko kontu : PMuj DVC (cálculo aritmético) // ElhHizt: zenbakizko adjektibo (AS: adjetivo zenbakizko), zenbakizko izenorde (AS: pronombre numeral), zenbakizko kontrol (AS: control numérico) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

balio zenbakizko.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-zko.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

zenbana
1 banatz. Zenbat bakoitzak? Zenbat bakoitzari? (Galdetzailea). Soinu zahar bakoitzak zenbat zati eta zenbana konpasekoak dituen.
2 banatz. Zenbatean. Gure etxean ardoa salgai, ez baitakit zenbana; zenbana dagoen jakiteko, edan dezagun pinta bana. Zenbana saltzen duzu dozena sardina?

Aztergaia: zenbana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+n-.

Atzizkien araberako erabakiak

-na.

zenbat
1 zenbtz. Zer kopuru? (Galdetzailea). (Dagokion izenaren ezkerrean doa; izen sintagma, mugagabean). Zenbat ogi dituzue? Zenbat euskaldun zarete Nafarroa Garaian? Zenbat hitzekoa izango da gutxi gorabehera? Noiz, non, eta zenbat aldiz? Eta, hik, zenbat zor duk? Venezuelara jo du oraingoan; ez dakit zenbat denbora eman duen han.
2 zenbtz. (Harridura-esaldietan edo kidekoetan, kopuruaren handia adierazteko). Ordutik hona, zenbat eta zer-nolako liburuak agertu diren euskaraz! Zenbat kalte egiten duen alferkeriak! Zenbat haur gaixo ote daude linboan! Neronek dakit zenbat bider egin dudan huts, hartu nuen bidean. Zekiena adierazteko, berriz, zenbat gogoeta sakon, zenbat hitz zorrotz, zenbat aukerako etsenplu! Beraz, zenbat eta zenbat hilotz, zutik zebiltzanetan! || (ez partikularekin). Orduko ohiturei buruz, ordea, zenbat argi ez digute ematen bere neurtitzek! Zenbat neke eta tristuraren artean ez dut neure burua ipini! Zenbat holako ez du egin eskuin eta ezker!
3 (Izena ezabaturik). Hitz bat euskarazkoa da, euskaldunek erabili eta erabiltzen badute; zenbatek, zenbatetan eta zenbateraino, ordea, erabili? Garbiro aitortu behar da zer mandamenturen kontra bekatu egiteko bidea eman den eta zenbati eman zaien bide hau. Zenbat dira Jainkoaren aginduak? Zenbaten zorra daukazu?
4 Zer kopurutan. (Aditz baten osagarri). Balekite ongi zenbat maite ditugun! Gutxik baizik ez daki zenbat baliatu diren lan horrezaz Duvoisin eta Harriet.

Esaera zaharrak

Zenbat sendagile, hainbeste erremedio.

Aztergaia: zenbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zenbatenaz... hainbatenaz, zenbateraino, zenbat ere, zenbat ere... -ago, zenbat eta... -ago, zenbatetan, zenbatez, zenbat... hainbat.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zenbateko, zenbaterainoko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zenbat ere, zenbatetan, zenbatez, zenbat ere... -ago, ...-ago, zenbat eta... -ago, ...-ago, zenbatenaz... hainbatenaz, zenbat... hainbat, zenbate(ta)raino.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: zenbatean.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko dira oraingoz lehen itzulian erabakiak, eta bere horretan onartu dira lantaldeak proposatu dituen hiru azpisarrerak.

zenbat ...-ago
(Dagokion aditza partizipio burutuan edo -(e)n menderagailuarekin, -ago atzizkia hartzen duen beste esaldi batekin korrelazioan; hainbat, hainbatez eta kidekoak ere har ditzake korrelazioak). Ik. zenbat eta ...-ago. Zenbat gehiago kendu, handiagoa egiten dena. Zenbat gehiago esan, hainbat haren indarra gorago igotzen da. Zenbat finagoa den, hainbat gehiago balio du. || (Dagokion aditza ezabaturik). Gauerdiraino predikatu zien; eta zenbat entzunago, hainbat zaleago eta entzun-nahiago. Zenbat gutxiago, nahiago.
Loturak
zenbat ere
1 (Mendeko perpaus baten hasieran, dagokion aditzak bait- hartzen duela, 'nahiz eta' adierarekin). Pilatok, zenbat ere paganoa baitzen, ezagutu zuen bazela jainkozko zerbait gizon haren baitan. Zenbat ere ez baituzu ikusten, suge gaizto bat zure aldean dabil.
2 (Mendeko perpaus baten hasieran, dagokion aditzak bait- hartzen duela, 'asko izanik ere', 'diren guztiak direla ere' adierarekin). Ik. zenbat-nahi 2. Zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet. Ezen zenbat ere liburu izkiriatzen baitituzte, haietarik gehienak dakusagu izkiriatzen dituztela, zeinek bere herriko hizkuntzan.

Aztergaia: zenbat ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ZENBAT ERE (H). a) Por mucho que; aunque. "Zenbat ere baita asarretua, pour tant qu'il est en colère" H. * Eta zenbat-ere handi baitziraden haren falták [...] eure zihor eta maledikzione [...] prestaturik edutzanak [...] itzuli izan dituk. Lç Ins A 6r. Zenbat ere zu hiltzera baitzare etsitua, / agien du berreturen zure egunen kontua. EZ Man I 50. Bana iagoiti / beheiti, goiti, / zenbat ere bainabila, / zur' oldez, ehun / bat enaint' ehun / urtez behin zurekila. O Po 13. Zenbat ere honesta baita pasatienpoa, bizio da hartan bihotza eta afekzione emaitea. SP Phil 367 (He 370 zeiñ-nahi honesta izan dadiñ). Zonbat ere ezpaituzu ikhusten, suge gaixto bat [...] zure aldian dabila. Tt Onsa 139. Zeren egiaz hen bürzagia baitzen, zonbat ere ezpaitzian orano bere ahal güzia erakusten. Bp II 34. Zunbatere grazia eta berthüte handiez argitü beitziren, etzien gütiago arranküra eta ümilitate bere beithan. Mst I 20, 3. Zonbat ere handi beita gure inikitaten nonbria hanbatenaz handiago düzü Jauna zure justiziaren pietatia. Mercy 3. Pilatusek, zenbat ere paganoa baitzen, ezagutu zuen bazela Jainkozko zerbeit gizon haren baitan. Lg II 270. Zonbat ere odolak baitzaitu goratzen, / zure bihotzak zaitu hobeki bistatzen. Lg in Iraultza 121. Zenbat ere gizona herbala baita berenez, hanbat puxant billakatzen da Jinkoaren lagunzarekin. Mih 72. Dabit errege seinduak, zenbat ere baitzen ongian finkatua, bere burua galdua zaukan. Dh 96. Zenbat ere baitzen hau ja ordukotzat ederra, edertu baizik eztela. HU Aurp 196. Aro gaixtoak, zenbat ere zalaparta baiterabila, ezin baitezauzketzu hunki zeure ontasunak. JE Bur 76. b) Tanto como, todo lo que. * Halere haren muthiritasunagatik iaikirik emanén drauka zenbat-ere behar baitu. "Autant qu'il en aura besoin". Lç Lc 11, 8 (He zenbat ere behar baiditu eta hek; TB beharko duen bezenbat, Or bear dun guzia). -- Todo el (los) que. * Guziak zenbat-ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin dirade. "Tout autant qu'il en est venu". Lç Io 10, 8. Ezen zuei egin zaizue promesa eta zuen haurrei, eta urrun diraden guziei, zenbat-ere deithuren baititu gure Iainko Iaunak. "Autant que le Seigneur nôtre Dieu en appelera". Lç Act 2, 39 (TB deithuko duen bezanbat; Dv deithuko dituen guzientzat). Unzi pilotu guziak-ere [...] eta marinerak eta zenbatek-ere itsasoan baituhardukate, urrun egonen dirade. Lç Apoc 18, 17. -- Todo lo (...) que. * Munduaren bazterretara / eliza da hedatzen, / zenbat ere baita handi / zu guztiak aithortzen. EZ Eliç 187. Munduaren bazterrera / Eliza da hedatzen; / zenbat ere handi baita, / hark zaitu zu laudatzen. Hm 75. c) Por muchos que. "Zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet, pour tant que vous êtes, je vous rassasierai" H. * Zenbat ere baitira, ezin egin diazakegute kalterik. SP Phil 455. Ezen zenbat-ere liburu iskiribatzen baitituzte, hetarik gehienak dakuskigu iskiribatzen tuztela zeinek bere herriko hitzkuntzan. ES 398. -- Por mucho que. * Baña zenbat ere egin zuten, etzuten arkitu irugarren eguneraño. Mb IArg I 170. d) (Con hainbat o similar). Tanto . como. * Eta zenbat ere kruel baituke tirania, / haren kontra hanbat daite Kristaua erakutsia. EZ Man I 72. Zunbatere zihaurganik jalkhiren ahal beitzira, hañbneste eneganat igarenen ahal zira. Mst III 56, 1. Zunbat ere goratü beita eta gozatü, hanbat emozie gaitz eta nigarbide. Ip Apoc 18, 7 (He zenbat (...) hanbat). Bena zonbat ere [grazia] ükhen beitzian, hanbatenaz bere büria Jinkoari zordün edükitzen zian. Ip Hil 113. e) "Zeinbatere (BN) [sic] , cuanto se quiera" A.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet: por muchos que seáis, os saciaré; Adorez: 0; Labayru: Zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet: Por más que seáis yo os saciaré;

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

[zenbat] zenbat ere (Perpaus txertatu baten hasieran, dagokion aditzak bait- hartzen duela). Zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet: zareten beste zaretela, aseko zaituztet. Ezen zenbat ere liburu izkiriatzen baitituzte, haietarik gehienak dakuskigu izkiriatzen dituztela, zeinek bere herriko hizkuntzan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta. Baina adiera definitu.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbat sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbat ere ...-ago
(Dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela, -ago atzizkia hartzen duen beste esaldi batekin korrelazioan; hainbat, orduan eta eta kidekoak ere har ditzake korrelazioak). Ik. zenbat eta ...-ago. Eta zenbat ere ausarkiago aurreratzen garen, hainbat gogorragoa izango da hurrengoen oldarra atzeraka. Nik, uste dut, eta zenbat ere gehiago irakurtzen dudan, are sendoago uste dut (...). || (Dagokion aditza ezabaturik). Erdara izan ohi dugunez jakite bide, zenbat ere ez-ikasiago, hainbat ere euskaldun jatorrago. Zenbat ere biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna.
zenbat eta ...-ago
(Dagokion aditza partizipio burutuan edo -(e)n menderagailuarekin, -ago atzizkia hartzen duen beste esaldi batekin korrelazioan; hainbat, orduan eta eta kidekoak ere har ditzake korrelazioak). Ik. zenbat ...-ago; zenbat ere ...-ago. Zenbat eta aurrerago zoazen bekatuan, hainbat eta handiagoa izango da obra onak egiteko nagitasuna. Eta zenbat eta jaiera handiagoarekin ematen duen limosna, hainbat ugariagoa izango da barkazioa. Zenbat eta gehiago saldu, gehiago irabazi. Hizkeraz kanpora ere, zenbat eta argiroago mintzatu, hobe. || (Dagokion aditza ezabaturik). Zenbat eta sendoago ekandua, hainbat eta gaitzago bera kentzea. Aspaldixko ikasi genuen jende horiek zenbat eta bakezaleago, orduan eta beldurgarriago izaten direla. Urrea zenbat eta astunago, baliotsuago. Zenbat eta ilunago, hobe.
zenbat-gura
zenbtz. Zenbat-nahi. Solomo eta pernil, daude zenbat-gura; lukainkak, ama zaharrak eginak gustura.

Aztergaia: zenbat-gura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+g-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gura.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Kokapena aldatu: "zenbat" hitzaren azpisarrera gisa. 2- Bizkaiera (Bizk.) euskalki-marka erantsi. 3- Adibidea ere eman: "dirua?, zenbat-gura dago patrikan!". || 1- Zuzenagoa delakoan gaude. 3- Mesedegarri du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zenbat-nahi, zenbanahi
1 zenbtz. Nahi adina, asko. Esan die zenbat-nahi diru, bi bati jokatuko diela. Errusiako baserritarrek garia zenbanahi. Eskatzen duzuna ordainduko dizut, zenbat-nahi.
2 (Mendeko perpaus baten hasieran, dagokion aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela, 'direnak direla ere', 'diren guztiak direla ere' adierarekin). Ik. zenbat ere 2. Nornahi eta zenbat-nahi izan daitezen, ez dira asko izanen.
Azpisarrerak

Aztergaia: zenbat-nahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ZENBAT-NAHI a) Cuanto (se, etc.) quiera. Bañan azkenean zenbat nahi duen ohore / jendartean izanen du, bai halaber podore. EZ Man I 65. -- Aunque. Ezi Xarlemaiñak eztin / hiregatik amuriorik, / zunbat nahi emaztetako / galthatzen aian hi. Xarlem 109. Zunbat nahi Santa Grazia bortü zoko den, zunbat nahi denbora haietan hanko bidiak gaitz ziren, kanpotiarrak juaiten ziren saldoka herri hartarat. Const 28. Zunbat nahi lüzaz Santa Gratar zaharra sento egon den eta lerden [...], heriuak gerokoz plegatu deikü. Ib. 14.

LB: 0; EPG:0; ETC: “BERAK. - Zer nahi egin dezaten, zenbat nahi izan daitezen, sekula ez dute maila hori iritsiko” (Joxan Elosegi), “Zenbat nahi errelijionea iduriz bederen maite duten haren egilek, badut beldurra katixima ahantzia duten” (Xipri Arbelbide), “Ez, miletan ez, Errepublikak ez du errelijionea atakatzen; guzien libertatea du errespetatzen, bai eta bere etsaiena ere, zoinak ez baitire gelditzen gobernamendua kalomniatzetik, zenbat nahi jenerosa den hekien alderat.” (Xipri Arbelbide), “Partikula guztiek (zenbanahi handiak izanik ere) uhin-propietateak dituztela kontuan izanik, baiezta al daiteke beisbol-pilota batek hartzailearen eskularrua zeharka dezakeela?” (EHU), “Zenbanahi zela ere han igarotako denbora…”(Aritz Gorrotxategi)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: zenbanahi, zenbat-nahi zenbtz. zehaztgb. (Ipar.) por mucho(s) que, por muy que; cuanto(s) quiera que nornahi eta zenbanahi izan daitezen, ez dira asko izanen: sean quienes sean y cuantos sean, no serán muchos; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. zenbanahi.

zenbat-nahi, zenbanahi 2 (Perpaus txertatu baten hasieran, dagokion aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela). Nornahi eta zenbat-nahi izan daitezen, ez dira asko izanen: direnak direla eta zenbat-nahi direla, ez dira asko izanen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta. Adiera definitu.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+n-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahi.

zenbat... hainbat...
(Korrelazio esaldiak eratuz). Ik. zenbat... hainbeste... Zenbat gizon, hainbat uste. Zenbat buru, hainbat aburu.
zenbat... hainbeste...
(Korrelazio esaldiak eratuz). Ik. zenbat... hainbat... Zenbat herri, hainbeste euskara modu. Eltzea zenbat puska egin, hainbeste urteko ezkontza. Zenbat jorratu, hainbeste izan.

Aztergaia: zenbat... hainbeste...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZENBAT (...) HAINBESTE (Con sust.). Tanto(s) (...) tanto(s). Zenbat egunez xitu baituke [kontua], hainberze egun dituzke illhargiak. EZ Eliç XXXII. Ekusten dezu au egin dezakezula non nai, eta zenbat bider nai dezun, ainbeste bider. AA I 475. Erri onetan badira gitxienaz, zenbat baserrietxe, ainbeste iturri. Izt C 78. Hedatzen dute zenbat hazi hainbertze igeltsu. Dv Lab 197. Beztelan zeinbait erri aenbezte euskara modu [...] irakatsi bearko litzakez. A Gram VIII. Buruaz gora botako dute / autsi dedilla eltzia, / zenbat puska egiñ ainbeste urteko / ejituen ezkontzia. Tx B II 67. Zotza zenbat bider tokiz aldatu dezun, ainbeste bider artu bear dezula agaiaren luzera. Munita 150. Zenbat sendagille, ainbeste erremedio. Gazt MusIx 94. Zenbat lagun, ainbeste losa. JAzpiroz 76. Pisatzen duzu hainbertze libera sukre zenbat ere beituzu libera yus. ECocin 48. Zenbat baikira bizi, hainbertze bitima! Iraultza 93. (Con hainbeste usado como pronombre). Baldin ordean xitzen badu hogoi eta hamarren kontua, zenbat egunez xitzen baitu, hainberzez hogoi eta hamarren kontua gutituko duzu. EZ Eliç XXXII. Alare, tripak, subak eta urak zenbat eman ainbeste eraman. Sor Bar 66. Zenbat jorratu ainbeste izan. Ib. 100. Ez, ez, asko dezu errial bat: zuek zenbat eman ainbeste gastatzen dakizute. Moc Damu 30. Zenbat platera beteta ekarri, / ainbeste ustuta bialdu. Tx B 102. Lana, zenbat artu, ainbeste izaten da. (AN-gip). EZBB II 42. (Con hainbeste usado como adv.). Ene semia, zunbat ere zihaurganik jalkiren ahal beitzira, hañbeste eneganat igarenen ahal zira. Mst III 56, 1.

zenbat (…) hainbeste : Argia (“Zenbat buru hainbeste epaile begi belarriak adi, kakotx arteko puntuak jarriz epaitu ezin denari”), Berria (“Zenbat lagun, hainbeste pomelo hartuta, atera zukua eta irabiatu tanta bat olio, izpi bat gatz eta amiñi bat perrexil xehaturekin”, “Zenbat lagun..., beste hainbeste zelatari”), Elkar (“Ahariak ekarri ohi zituen gotorlekura, eta merke saltzen zizkigun, baina inoiz ez zen tratuan aritzen: zenbat eskatu, hainbeste eman behar”), Erlea (“Zenbat ume jaio, hainbeste atsolor”), Consumer (“Eguneroko dietan jaki bakoitzetik zenbat jaten dugun, hainbeste kaloria gureganatuko ditugu, eta gehiegi jan badugu, pisua hartuko dugu noski“), Karmel (“Zenbat pertsona, familia, hainbeste istorio adina etxe hutsik”), Nafarroako Parlamentua (“Erregelamendu honetako 45.1 artikuluari jarraikiz, parlamentu talde bakoitzak batzordean zenbat kide dituen, hainbeste galdera arrunt aurkeztu ahalko ditu Osoko Bilkura bakoitzerako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zenbat (…) hainbeste : Berria (“Zenbat harrapatu, hainbeste kobratu”, “Zenbat arrain hartu, hainbeste kobratzen dute, eta hobe kutxak lehenbailehen betetzen hastea”, “Zenbat busti nahi den, hainbeste ur dago bertsoaren putzuan”), Asisko Frantzizko (“Horregatik, esaten zuen: "Zenbat duen pertsonak egiten, hainbeste daki; eta zenbat duen praktikatzen, hainbeste da ona haren otoitza"; esango balu bezala”), Xanti Iruretagoiena (“Geretak, berriz, nahiago nuke inoiz ez balira asmatu; izan ere, eraikitzeko abiaduraren aldetik eta leku-aurrezpenaren aldetik zenbat diren onuragarri, hainbeste eta gehiago dira guztientzat hondamen-iturri, su hartzeko prestatutako zuzien antzeko baitira”), Edorta Jimenez (“Gureek ebakuaturiko herri bakoitzak bere bulegoa zuen, eta zenbat bulego, ebakuaturiko beste hainbeste herri”), Pello Zabala (“Martxoan zenbat izotz, Apirilian hainbeste elur, eta Maiatzean ere beldur”), Joxerra Garzia (“Zerrendan zenbat aldiz agertzen, beste hainbeste kolpe izaten zuen bakoitzak, gainerako ikaskideak begira zeudela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aipatzeko moduko egitura da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa zenbat… hainbat… eta antzekoekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zenbat sarreran.

zenbatean
adb. Zer preziotan? (Galdetzailea). Zenbatean erosi duzu? Gurina zenbatean dago gaur? Zenbatean saltzen dituzu?
Loturak
zenbateko
1 adj. Zer neurritakoa, zer kopurutakoa? (Galdetzailea). Ik. zenbaterainoko. Zenbateko nahigabea hartuko zuen. Zenbateko alogera irabaziko zuten berbatuta joaten ziren. Ohartu ziren zenbatekoa den mekanikaren indarra.
2 iz. Diru kopurua, bereziki ordaindu behar den zerbait kostatzen den diru kopurua. Eskatu dio lan baterako diru zati on bat, baina zenbatekorik agertu gabe. Eskualde bakoitzak erabakiko du isunaren zenbatekoa.

Aztergaia: zenbateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'kopurua'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

zenbatenaz... hainbatenaz...
(Dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen du). Zenbatenaz apalago baitatza ezarria, hainbatenaz bortitzago da zimendu berria. Lintzura lintzuraren hurren, eta zenbatenaz ere lehiatzen zaren oinak lehorrean landatu beharrez, hainbatenaz murgiltzenago zara lokazpean. || Zenbatenaz gosea handiago, hainbatenaz janaria gozoago.
zenbatera
1 Zer distantziatara? (Galdetzailea). Etxetik zenbatera gaude?
2 Zer puntutara? (Galdetzailea). Honela, behintzat, ikasiko genuke zer itxaron genezakeen, zenbatera heldu gintezkeen.
Loturak

Aztergaia: zenbatera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZENBATERA, ZENBATETARA (Dv). A cúanto, a qué punto. "Zenbatetara heltzen dire? à quel nombre, à quelle quantité, à quel prix s'élèvent ils?" Dv. Egizu egingo dozuna, ta esaidazu zeinbatera joten daben gabak, ta gois dontsubak. Mg PAb 74. Baki Jangoikoak zenbatera elduko dan gure bekatuen muga, marra, neurria ta kontua. Añ GGero 89. Ezta erraz izentadu, edo señaletia zenbatera eldu biar dan pekatu mortal izateko; geijenak dinue, lau errialera elzeia gitxi bat gora bera dala grabe, edo andija. Astar II 154. Gastu orrek zenbatera joten daben. ForuAB 83. Onela beintzat ikasiko genduke zer itxaron genezaken, zenbatera eldu gintezken, yendea bero-bera ala otz al-dagon eginkizun aundi ari bizkarra erasteko. Ldi IL 74. Landugabeko gaiak eta metal-bildegietan arkitzen ziranak zenbatera iristen ziran adierazteko. "Notificación de existencias". EAEg 14-10-1936, 43.

zenbatera 17: Berria 7 (“Zenbatera helduko den ez dago garbi, baina ehun dolarreko muga berriro gaindituko duen ustea zabaltzen ari da”), Deia (“Egia da helburua bera dela adierazlerik garrantzitsuena, baina egia da ere urrats txikiak eman behar direla helburu nagusi horretara iristeko eta aldi berean betebehar txiki hauek neurgarriak (objektiboak) izan behar direla uneoro jakiteko helburutik zenbatera gauden”), EiTB 2 (“Tamalez sozialistok ere ez gaude defizita zenbatera iristen den esateko baldintzatan , esan du Jimenezek Gobernuaren hausturatik bere lehenengo agerraldian, PSNren egoitzan”), Elkar 5 (“Bere ustez, lehorretik zenbatera ote geunden galdetu nion orduan kapitainari; eta, egin zezakeen kalkulurik onenaren arabera, ehunen bat legoara behintzat egongo ginela esan zuen”), Jakin (“Zenbatera iritxiko ote gera?”), Laneki (“Ur azaletik zenbatera dauden, hiru makrofito mota daude”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zenbatera : Berria (“Arrantzaleei, adibidez, ez dakit zenbatera arte baina hidrokarburoetan tasa gutxiago ezartzen zaie”), Xabier Amuriza 2 (“Esan nahi baita dena guztiz arin gertatzen dela, aldi berean gauza bakoitza zer den eta zenbatera dagoen ikus dezagun”), Anton Garikano (“Zenbatera?”), Joxe Azurmendi (“Hala, bada, nazionalismoa ez dakizu, baina ez dependentzia eta separatismo sistematikoa esperimentatu gura duzu mundu zahar horrekiko, hori utzi, ahaztu, oso ongi jakinda mundua zer den gaur eta munduan non zauden zu - akordatua baitzaude zenbat kilometrora dagoen Madril eta zenbatera Paris”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aipatzeko modukoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zenbat sarreran.

zenbateraino
Zer neurritaraino? (Galdetzailea). Zenbateraino jabetu zen hizkuntzaz itzulpenek ematen digute aditzera. Ez dakizu ondo zenbateraino den negargarria.
Loturak

Aztergaia: zenbateraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHn -era- formakoak 104 dira (B 18, G 75, IE 4, EB 7); -etara- formakoak 28 (B 0, G 7, IE 12, EB 9); EEBSn -era- 54 (B-G 24, EB 30); -etara- 2 (Txill, Habe).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) -era- 104: zeinbateraño B 1 (Mg CO); zenbaiteraño G 1 (EusJok II); zenbateraño 42: B 4 (Mg CO, Eguzk GizAuz, BEnb NereA); G 38 (Ub, Gco, AA III, Lard, PE, Ud, Bv AsL, Arr May, Apaol, Moc Damu, Ag G, EusJok II, Tx B IV, Ldi IL, TAg Uzt, ABar Goi, NEtx Nola, Or Aitork); zonbaiteraño IE 1 (Laph); zenbateraino 5: B 1 (Ag AL); EB 4 (MEIG); zenbateraiño B 6 (Ag AL, BEnb NereA); L 1 (EZ Noel); zenbateragiñoko B 1 (Otx); zenbaterainoko 6: B 1 (Ag AL); G 2 (NEtx LBB); EB 3 (MEIG); zenbaterañoko 40: B 4 (Eguzk GizAuz, SM Zirik); G 34 (Gco I, AA III, Izt C, Lard, Aran SIgn, Bv AsL, Arr MAy, Urruz Urz, Ag G, Alz Burr, Ldi IL, ABar Goi, Etxde JJ, JAIraz Bizia, NEtx Nola, Munita, MAtx Gazt); IE 2 (EZ Man I, FIr); b) -etara- 28: zenbaitetaraino EB 1 (MEIG); zonbaitetaraino IE 1 (Ardoy SFran); zenbatetaraino IE 6 (Lç, Lg, HU Aurp); EB 6 (MEIG, Mde HaurB); zonbatetaraino 2: G-IE (Zait Plat; Larz Senper); zenbatetaraiño IE 2 (Ax); zenbatetaraño G 2 (Ldi IL); zenbaitetarañoko G 1 (Ldi IL); zenbatetarainoko EB 2 (MEIG); zenbatetaraiñoko G 1 (Vill Jaink); zenbatetarañoko 4: G 2 (Izt C, Ldi IL); IE 2 (He Gudu).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) -era- 54: zenbaiteraino EB 3 (Rikardo Arregi); zenbaiteraño G 1 (J. Gaztañaga); zenbateraino EB 6 (Hizkuntza, J. Arregi, Habe, P. Berasategi); zenbatera(i)ño G 4 (J. Etxaide, J. Agirre; D. Agirre, J. Gaztañaga); zeinbaterañoko B 1 (J.K. Ibargutxi); zenbaiterainoko EB 2 (SEIE Taldea, M. Etxeberria); zonbaterainoko EB 1 (J. Hiriarti-Urruty); zenbaterainoko EB 17 (X. Intxausti, Zerbitzuan, Euskara Lantzen, UZEI, J. Olazabal, A. Sagarna, F. Mendizabal, Bertsolaritza, M. Iturbe, Rikardo Arregi, Lurgintza, J.A. Arrieta, Gipuzkoako Foru Aldundia, UZEI, J. Erzibengoa); zenbatera(i)ñoko 17: B 1 (F. Zenarruzabeitia); G 13 (J. Gaztañaga, S. Arambarri, J. Lekuona; J. Agirre, J. Garmendia, A. Arzelus, Basarri, M. Amundarain, L. Egia, Ataño, J.J. Kortazar; Aita San Ignacio Loyolacoaren ejercicio santuac); EgAs 3 (Euzkadi 1930-07-25, El Día, Uxola); zenbateñoko 2, G-EB (Jautarkol; Euskaltzaindia); b) zenbatetaraino EB 1 (Habe); zenbatetaraiño G 1 (Txill).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbaiterainoko : AB50 3; zenbateraino : HiztEn; zenbaterainoko : LurE ("zenbateko" formaren azpisarrera).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ta-: -ra/-tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbat sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbaterainoko
adj. Zer neurritarainokoa? (Galdetzailea). Ik. zenbateko. Zenbaterainoko indarra duen haizeak. Badakizu zenbaterainokoak izan diren gosete eta eritasunek hemen egin dituzten kalteak.
Loturak

Aztergaia: zenbaterainoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 2002-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Eratorri sistematikoki berrikustekoak

-ko: -rainoko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbat sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbatespen
iz. Zenbatestea. Telebistaren antolamenduan funtsezkoa da kostuen zenbatespen eta kontabilitate zehatza.

Aztergaia: zenbatespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zenbatespen : F. Azorin 8 (adib.: "Eraskinetan, elur-pilotazko laginketako zenbatespenari eta proportzioen zenbatespenari aplikatzeko moduko formula batzuk ematen dira eta zenbatesle sintetikoez ere tratatzen da laburki", "Laugarren kapituluan, karaktere hedakorren zenbatespenean, globaltasunaren eta agregazioaren nozio batzuk adierazten dira"), Matematika/LH ("bi epealdiren artean iragandako denbora zenbatetsi eta zenbatespen horiek zehaztasunez egiaztatzea"), BAO 1993-98 bitartean 21 (adib.: "Zatikako ordainketa PFEZren zeinu, indize edo modulukako zenbatespen objektiboan"), K. Busturia ("erabil-kostuaren zenbatespena, berak sarrera maximoa lortuko duela uste duen ekipamendu-erabileraren araberakoa izanik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbatespen : Euskalterm 15 (estimazio sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zenbatespen : ElhHizt (estimación), HiruMila (estimación; zenbatespena egin: hacer una estimación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Zenbatespen: Estimación".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

cf. zenbatetsi; onarpen eske aurkeztua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "zenbatetsi / zenbatespen. Bi hitz horiek aurreko zerrendan onartuta zeuden B letrarekin. Orain, ordea, ez dira ageri, eta erabilgarriak izan daitezke".

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): "Bigarren itzulirako utzi dira [...] zenbatetsi/zenbatespen".

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zenbatespen.

zenbatetan
Zenbat aldiz? (Galdetzailea). Igandean behar dugu pentsatu zenbatetan egin dugun aste hartan bekatu.
Loturak

Aztergaia: zenbatetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbat sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbatetsi, zenbatets, zenbatesten
1 du ad. Balioetsi, zerbaiten balioa zehaztu. Ondasunak ezin direnean itzuli, zenbatetsi egingo dira dohaintza-unean zuten balioaren arabera.
2 du ad. Kalkulatu. Zenbatetsi zenbat denbora beharko den gelako tenperatura 70 °F-ra iristeko.

Aztergaia: zenbatetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zenbatesle 1, F. Azorin ("Eraskinetan, elur-pilotazko laginketako zenbatespenari eta proportzioen zenbatespenari aplikatzeko moduko formula batzuk ematen dira eta zenbatesle sintetikoez ere tratatzen da laburki"); zenbatespen 31: cf. supra; zenbatestzaile 1, F. Azorin ("Azkenik, jackknife zenbatestzaileaz zenbait gogoeta azaltzen dira"); zenbatetsi 2, Matematika/LH (cf. supra, eta "Denbora-unitateak idatzi, denbora ezagunak zenbatetsi, unitaterik egokiena aukeratu eta zenbait denbora-unitate desberdinen bidez adierazi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbatespen : Euskalterm 15 (cf. supra); zenbatesle : Euskalterm 9 (estimatzaile sinonimoarekin); zenbatetsi : Euskalterm 2 (estimatu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zenbatespen : ElhHizt, HiruMila (cf. supra); zenbatetsi : ElhHizt (estimar), HiruMila (estimar), PMuj DVC (tasar, tarifar, justipreciar, valuar, apreciar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, egokia eta beharrezkoa.

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Zenbatetsi: Estimar".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

berria da eta ez guztiz erregularra osaeraz; baina hedatua, eta onarpen eske aurkeztua.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zenbatetsi, zenbatets, zenbatesten.

Atzizkien araberako erabakiak

-etsi galdetzailearekin.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "zenbatetsi / zenbatespen. Bi hitz horiek aurreko zerrendan onartuta zeuden B letrarekin. Orain, ordea, ez dira ageri, eta erabilgarriak izan daitezke".

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): "Bigarren itzulirako utzi dira [...] zenbatetsi/zenbatespen".

zenbatez
adb. (-ago-rekin). Ikusirik zure kulpa zenbatez handiago den. Zenbatez hobea izango zen guztiok pozik eta ondo bizitzea.
Loturak

Aztergaia: zenbatez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbat sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbatezin
adj. Zenbakaitza. Haurrak, lehenbizi, elementu zenbakarriak eta zenbatezinak bereizi behar ditu.

Aztergaia: zenbatezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zenbakaitza'.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-t(u)+e-.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zenbakaitza.

zenbatgarren
ord. Sail edo segida batean, zein tokitan? (Galdetzailea). Jaio zirenetik zenbatgarren urtean? 1639. urtean, abenduan zenbatgarren egunean izango den ilargi betea. Konta ezazu egun hura hilabetearen zenbatgarrena den.

Aztergaia: zenbatgarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+g-.

Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

zenbatsu
zenbtz. Zenbat, gutxi gorabehera? (Galdetzailea). Zenbatsu urte ditu? Badakit zenbatsu balio dugun guk. Haur horietan zenbatsuk ezagutzen dituzte euskaraz urteko hamabi hilabeteak?

Aztergaia: zenbatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zenbatsu urte ditu?

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu 'gutxi gorabehera'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Alako etxetan zenbatsu gurdi edo karga sagar egon zitekean gutxi gora-bera" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

zenbatu, zenbat/zenbatu, zenbatzen
du ad. Multzo bateko osagaien kopurua mugatu edo zehaztu, zenbaki arrunten segidaren arabera adieraziz joanez. Ik. kontatu 2. Banan-banan zenbatu. Kortara sartzerakoan zenbatu zituen ardiak. Ezin mugatu eta zenbatu litezke liburu onek zeruko bide artezera ekarri dituzten bekatariak. Zuen buruko ile guztiak ere zenbatuak daude.

Aztergaia: zenbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 28: ez da hau aipatzen; baina "oinarria t-duna" den kasuetakoa da noski.

Jatorrizko forma

zenbatu, kontatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

zenbatu, zenbat(u), zenbatzen. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

zenbatu, zenbat(u), zenbatzen.

zenbatzaile
1 iz. Zenbatzen duen pertsona edo gauza. Hauteskundeak igandean izan ziren giro lasaian, eta nazioarteko begiraleek eta boto zenbatzaileek lanari ekin zioten atzo.
2 iz. hizkl. Izen sintagmaren determinatzaile mota, haren zenbatekoa adierazten duena. Zenbatzaile zehaztuak dira bost, hamar eta zortzi, eta zehaztugabeak hainbat eta zenbait. bat zenbatzailea beti izen sintagmaren eskuinean kokatzen da.

Aztergaia: zenbatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zenbatze
iz. Multzo bateko osagaien kopurua mugatzea edo zehaztea, zenbaki arrunten segidaren arabera adieraziz joanez. Sirian egin zen lehenbiziko jende zenbatze hori.

Aztergaia: zenbatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zenbera
iz. Gazur egosiaren hondarra.

Aztergaia: zenbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: zenbera : HiruMila, ElhHizt, Casve EF, DRA, Lh DBF (eta zenberaben, zenberauena, zenberaurena), PMuj DVC, PMuj DCV; zenberatu : PMuj DVC; zenberauen : DRA ("Oih. ms."); zenberaun : PMuj DVC (azpisarrerak: zenberauen, zenborena, zenbra, zenbron, zenbereben, zenberun); zenberona : Lh DBF; zenberun : DRA ("Azkue"); zenborena : DRA, PMuj DVC; zenbra : DRA, PMuj DVC; zenbron : DRA, PMuj DVC; zenderen : PMuj DCV; zünbera : Casve FE.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbera : AB38 2, HiztEn-LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Etniker, Atlas Etnolingüístico de Vasconia, La alimentación doméstica en vasconia, 219. or. ("Otros derivados lácteos. Requesón. Zenbera"): "La voz en euskera para definirlo es zenbera, si bien coexisten otras como zenberen (Ainhoa, Sara-Ip), zunbe (Zuberoa-Ip), errekeson (Izurdiaga-N), gaztai-mami (Zeanuri-B), gazur-mami (Ataun-G), o gaztanbera (Zerain-G)".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'gazur egosiaren hondarra'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

gazur egosiaren hondarra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Jaun-andreok! Errespetu guztiekin, zenbera, eta gaztanbera bezain hedatua da, mendebaldeko gatzatua ere, eta erdialdeko mamia zehazkabe hori baino eta zaharragoa ere bai, gainera. Eta halere, hitz zerrenda honetan, kasualitatea!, falta da. Ez dut Gorbealdeko putxa ere aipatuko, berau, gutxienez 1596.etik dokumentaturik egon arren" (1993-01-18)

zendea
iz. Iruñerrian, zenbait herrik osatzen duten udalerria. Larraun, Sakana, Iruñerriko mendebaldeko Itza zendea, Imotz eta Basaburua Irurtzunen eraginpean bizi izan dira.

Aztergaia: zendea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zendea 6: Lek Zigor ("Naparroa'ko Zendea guztietatik, Errietako Ordezkoak datoz, Errege aukeratzera"), I. Camino 5 ("Oltzako zendeara edo Olloibarrera bezala, Iruñeko eragina iristen da Goñerrira ere", "Itzako zendearen aldamenean", "Iruñerriko mendebaldeko Itzako zendea edo Gulibar", "Oltza zendeako Ibero herriko guruzpide otoitz bat ere ezagutzen dugu", "Oltza zendean dagoen Ororbia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zendea : HiztEn (Nafarroa Garaian, herri batzuez osatutako zenbait udalerrik hartzen duten izena) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zendea : ElhHizt (cendea), HiruMila (medida agraria navarra), DRA (en Navarra, conjunto de varios pueblos que componen un ayuntamiento. Dic. de la Academia Española), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zendea (zendea bat). Nafarroako zenbait udalerri zendeak dira".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zendu, zen/zendu, zentzen
da ad. Pertsonez mintzatuz, hil. (Batez ere partizipio burutuan erabiltzen da). Lau urte badu zendu zela. Aspaldi zendua da. Apur baten buruko, zendua izanen naizela. Gure herriko apaiz zendu berriari. Idazle bat zentzen denean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Euskaltzain zenduen oroitzapenetan.

Aztergaia: zendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zendu, da ad. (era burutuetan bakarrik erabiltzen da): lau urte badu zendu zela; euskaltzain zenduen oroitzapenetan.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ez du beste aditz-izenik, aldi burutuetan bakarrik erabiltzen baita.

zenit
iz. Zeru esferako puntua, behatzailearen egongunetiko goranzko zutari dagokiona. Ostertzetik gertu ikusten diren astroen uhinek atmosfera zati handiagoa zeharkatu behar dute zenitean ikusten direnenek baino.

Aztergaia: zenit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zenozoiko
1 adj./iz. geol. Fanerozoikoa banatzen den erez mintzatuz, hirugarrena, duela 65 milioi urte ingurutik gaur egun arte hedatzen dena. (Izena denean, Z larriz). Ik. Era Tertziario. Alpeak Mesozoikoan eta Zenozoikoan gertatutako mugimendu tektoniko batzuen ondorioz sortu ziren.
2 adj. geol. Zenozoikokoa, Zenozoikoari dagokiona. Lurralde zenozoikoak.

Aztergaia: zenozoiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2002-05-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Zenozoiko: Harluxet (taula estratigrafikoa: eratemak); HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Zenozoikoa: EIMA.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): cénozoïque; de (Langenscheidts): Känozoikum.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

aroak-eta batera ikustekoak dira.

Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

maiuskula/minuskula (ik. oharra s.u. arkear).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Sistematikoki ikustekoetakoa da (Aroak).

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-06-26): Onartua.

zentabo
iz. Heg. g. er. Ehunena, zentimoa.

Aztergaia: zentabo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. g.er.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-abo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Maiztasuna

g.er.

zentauro
iz. Greziako mitologiako izakia, erdi gizon erdi zaldi dena. Satiro, fauno eta zentauroei buruzko antzinako istorioak.

Aztergaia: zentauro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zentauro 3: I. Elizegi ("Zentauro apuesto bat inguratu zitzaion kontsolatu nahiean baina honek ere gorputzeko zenbait zati galduak zituen denboraren enbateen poderioz"), R. Egiguren ("Laberintoa, enigma, mandala eta laburua, nahikoak izan zitezkeen, minotauroa eta zentauroa alde batera utzi gabe, baina bigarren aitzakia bati ere heldu nion"), K. Izagirre ("Espaloikoaren eta estratakoaren arteko hibrido zoragarria duzu txirrindularia, zentauro moderno bat, mitologiaren beharrik gabe, bera baituzu jainko eta biktima aldiberean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zentauro : DFrec 1 (J.A. Agirre), HiztEn (ik. Centaurus), LurE, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zentauro : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): centaure; en (Collins): centaur; it (S. Carbonell): centauro; de (Langenscheidts): Zentaur, Kentaur.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zentiarea
iz. Arearen ehunena, metro koadroaren baliokide dena.

Aztergaia: zentiarea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: centiare; ez dugu aurkitu ap. Collins.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

area, hektarea, zentiarea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

zentigradu
1 adj. Eskalez mintzatuz, ehun zati edo gradutan banatua dena. Ik. Celsius eskala. Eskala zentigradua duen termometroa.
2 adj. Graduez mintzatuz, eskala zentigraduari dagokiona. Ia 40 gradu zentigraduko bero saparekin.
Azpisarrerak

Aztergaia: zentigradu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-adu.

zentigramo
iz. Gramoaren ehunena (cg).

Aztergaia: zentigramo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: centigramme; Collins: centigram(me).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-amo.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

zentilitro
iz. Litroaren ehunena (cl edo cL). Sei euroan eskuratu ahal izango dute 50 zentilitroko botila.

Aztergaia: zentilitro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

centilitre: Le Petit Robert; Collins.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

zentimetro
iz. Metroaren ehunena (cm). Bigarren hormaren inguruan aurkituriko pitzadura 20 zentimetro luze zen. Zazpi metro eta laurogei zentimetro ditu lodian, eta ehun eta hamaika luzean. Zulo bakoitzak 30 zentimetrotik 40 zentimetrora behar ditu zabal. Buztinez eginarazi ditut 18 bat zentimetroko irudiak. Zentimetro koadroa (cm2), zentimetro kuboa (cm3).

Aztergaia: zentimetro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

Le Petit Robert: centimètre; Collins: centimetre.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zentimetro: LurE; ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

zentimo
iz. Heg. Diru unitate baten ehunena. Paper bakoitza hamar zentimo, nahi dituenak erosi. Bost zentimoren karameluak. Hamarna zentimoko bi ogi. Eman zioten bi zentimoko bat.

Aztergaia: zentimo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"Heg." marka soiltzeko eskatuz, Iparraldean ere behar baita (eta forma hori baitagokio, J-L. Davantek dioenez).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-imo.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg. batez ere.

zentinela
iz. zah. Begiralea, toki bat zaintzen duen soldadua. Zigarro bat erretzeko aitzakiarekin kanpora irteten da kuarteleko sukaldaria eta han hitz-aspertu bat egiten du zentinelarekin.

Aztergaia: zentinela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zah. 'begiraria'.

zentipoise
iz. fis. Poisearen ehunena (cP).

Aztergaia: zentipoise

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria

Ik. oharra s.u. poise.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

zentoi
iz. g. g. er. Erraldoia. Zentoi izugarri bat, Goliat zeritzana.

Aztergaia: zentoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.g.er. 'erraldoia'.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

erraldoia.

zentral1
1 adj. Zentroari dagokiona, erdigunean dagoena. Simetria zentrala.
2 adj. Barruti edo eremu guztian eragina edo eskua duena. Administrazio zentrala. Europako Banku Zentrala.
zentral2
iz. Indarretxea. Frantziako zentral nuklearren inguruko txosten bat argitaratu zuen. Zentral eolikoen aurkako martxa bat ere egin genuen.
zentralismo
iz. Sistema politiko edo administratiboa, gobernu edo administrazio funtzio guztiak gune bakar batean biltzearen aldekoa dena. Frantziar zentralismoak ez ditu inoiz aintzat hartu Frantzian dauden beste hizkuntzak.

Aztergaia: zentralismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentralista
adj./iz. Zentralismoari dagokiona; zentralismoaren aldekoa. Estatuaren lurraldean bizi diren beste nazio batzuekiko jarrera erasokorra du, eta gobernatzearen ikuspegi politiko oso zentralista.

Aztergaia: zentralista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentralitate
iz. Zentraltasuna. Denekin hitz egiteko eta akordioak egiteko prestasuna nabarmendu zuen zentralitate hori aldarrikatzeko.

Aztergaia: zentralitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zentralitate 55: Berria 35 (adib.: “Baina gaur-gaurkoz euskarak hartzen du gure artean zentralitatea”), EiTB (“Erakusketa hau hiru zatitan banatzen da, bakoitza Bartzelona garaikideko hiri geografiaren hiru zentralitate berriekin bat datorrelarik”), Jakin 5 (adib.: “Egunkariaren aferak ere, zentralitatea lortu du, dezentralizazioan oinarritzen den web sistema honetan”), Argia 14 (adib.: “PSE honek ez dauka ezker abertzalearekin paktatzeko gaitasunik, eta poloak ezin dira parekatu, alegia, ez du balio esateak EAJrekin edo PPrekin paktatzen dut eta herri honetako zentralitate politikoa betetzen dut”); zentraltasun 28: Berria 12 (adib.: “Frantziako zentraltasuna”), Jakin 11 (adib.: (“Elizaren zentraltasuna”), Argia 5 (adib.: “Judikaturaren zentraltasuna”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zentralitate 8: Berria 7 (adib.: “Baionaren «zentralitatea» defendituko du berriz ere”), Filosofiako gida (“Hizkuntzaren eta kulturaren euskal hausnarketaz Larramendik erabateko zentralitatea markatzen duen neurri berean, Agustin Xaho zuberotarra da euskal politikagintza modernoa definitzeko ardatza”); zentraltasun 6: Berria 3, Bat-bateko bertsolaritza 2, Txema Ramirez de la Piscina.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es centralidad / fr centralité: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

zentralismo araua da.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa zentraltasun egokituarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zentraltasuna

zentralizatu, zentraliza, zentralizatzen
1 du ad. Toki berean bildu, gidaritza bakarrera bideratu. Zerbitzuak zentralizatu. Liburutegia zentralizatzeko.
2 du ad. Politikan eta Administrazioan, aginte eta eskumen guztiak gune bakar batean bildu. Putin-i boterea zentralizatzea eta prentsa askatasuna murriztea leporatu zioten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Estatu zentralizatuak eta estatu federalak.

Aztergaia: zentralizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentralizatu, zentraliza, zentralizatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentralizatu, zentraliza, zentralizatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-izatu.

zentralizatzaile
adj. Zentralizatzen duena. Gobernu era zentralizatzailea.

Aztergaia: zentralizatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentralizatze
iz. Toki berean biltzea, gidaritza bakarrera bideratzea. Zentralizatze prozesu batean.

Aztergaia: zentralizatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zentralizazio
iz. Zentralizatzea. Boterearen zentralizazioak arazo larriak sortu ditu toki askotan, batez ere, herri txikietan.

Aztergaia: zentralizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zentraltasun
iz. Zentrala denaren, erdigunean dagoenaren nolakotasuna. Ik. zentralitate. Elizaren zentraltasuna begi bistakoa da, kristautasuna kulturaren zentroan baitzegoen orain dela gutxi arte.

Aztergaia: zentraltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

zentratu, zentra, zentratzen
1 da/du ad. Zerbait erdian jarri. Izenburuak, gehienetan, zentratuta egoten dira.
2 da/du ad. Zerbaiten bi atal zentrokide diren eran jarri. Erreminta piezarekin behar den bezala zentratu behar da.
3 da/du ad. Arreta bereziki adierazten den gauzan jarri, nagusiki langintza jakin batean jardun. Kazetaritza lanak utzi nituenetik, bi gauzatan zentratu naiz: bertsoetan eta idazten. Antonio Serrano epaileak osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batean zentratu zuen ikerketa. Onena ikasketetan zentratzea zela iruditu zitzaidan.

Aztergaia: zentratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentra, zentratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

zentrifugatu, zentrifuga, zentrifugatzen
1 du ad. Masa bat edo likido bat, abiadura handiz biraraziz, indar zentrifugoaren eraginpean jarri, haren atal edo osagaiak bereiz daitezen. Odola zentrifugatu egiten dute, osagaiak banandu eta plasma lortzeko.
2 du ad. Garbigailuan arropari ura kendu, abiadura handiz biraraziz. Bizilagunaren garbigailua zentrifugatzen hasi da.

Aztergaia: zentrifugatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentrifuga, zentrifugatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zentrifugo
1 adj. Indarrez mintzatuz, zerbait biratzen ari den ardatzetik aldenarazten duena. Ik. zentripetu. Espazioan ere indar zentrifugoekin eta grabitatearekin zerikusia duten mugimenduak gertatzen dira. Abiaduraren eta azelerazio zentrifugoaren arteko zatidura.
2 adj. Tresnez mintzatuz, indar zentrifugoa baliatzen duena. Aire freskoa haizagailu zentrifugoen bidez injektatzen da gelan.

Aztergaia: zentrifugo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

zentripetu
adj. Indarrez mintzatuz, zerbait biratzen ari den ardatzaren alderantz erakartzen duena. Ik. zentrifugo. Higidura zirkularra duen objektu baten indar zentripetua honela kalkula liteke: (...).

Aztergaia: zentripetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: zentripeto / ElhHizt: + / EskolaHE: zentripeto

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u: ez dago arrazoirik -o egiteko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

zentrista
adj./iz. pol. Politikan, zentrokoa dena, ideologiaz eskuinaren eta ezkerraren artean dagoena. UDF alderdi zentristak ordezkari bakarra du. Liberalak eta zentristak berriz adiskidetzeko asmoz joan zen Merkel kongresura.

Aztergaia: zentrista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zentrista 76: Berria 43 (adib.: “Miarritze luzaz zentristek gobernatu dute”), EiTB 16 (adib.: “Mercierren fitxaketa kolpe gogorra izan da François Bayrou zentristaren alderdiarentzat, pisu handiko politikaria baita”), Argia 17 (adib.: “MoDemeko Jean-Marie Mailharro zentristak bozen %23,72 ukanik, bera da Frantxua Maitiarekin lehiatuko dena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zentrista 28: Berria 26 (adib.: “Halaber esan daiteke bere kargua hazi egin zaion Philippe Douste-Blazyren kasuan ere, nahiz eta jatorriz ez den gaullista bat, zentrista bat baizik”), Herria 2 (adib.: “Hor baluzke bere kide, Shimon Peres sozialista batetik, eta Tommy Lapid Shinui justiziaren ministro ohi zentrista bestetik”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es centrista / fr centriste: Elhuyar: zentrista (Pol.) / Nolaerran: zentrista / Zehazki: zentroko, zentrista / Labayru: zentrista / Adorez5000: zentroko, zentrista (Pol.).

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa Pol. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Pol.

zentro
1 iz. Erdigunea, erdia. Lurrak duen lekurik beherenean, zentroaren aldean.
2 iz. Politikan, ideologiaz eskuinaren eta ezkerraren artean dagoen jarrera. Kadima zentroko alderdiak garaipena lortu zuen Israelen iragan martxoaren 28ko hauteskundeetan. Zentro-ezkerreko eta zentro-eskuineko alderdiak.
3 iz. mat. Zirkulu baten edo esfera baten barneko puntua, zirkunferentziako edo esferaren gainazaleko puntu guztietatik distantzia berera dagoena. Zirkuluaren zentroa ez dago markatua.
4 iz. Mota jakin bateko ekintzak edo jarduerak biltzen dituen gunea; ekintza edo jarduera horiek bideratzen edo kudeatzen dituen erakundea edo zerbitzua. Donostiako meteorologia zentroa.

Aztergaia: zentro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kalkulu-zentro.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

nagusituxea zen zentru forma Euskaltzaindiaren erabaki berria iritsi aurretik, baina honen ondoren zentro ari da hedatzen: -o amaieraduna hobetsi du batzordeak.

zentro teknologiko
iz. Berrikuntza eta garapen teknologikorako ikerketak egiten diren zentroa. Kolaborazio handiagoa behar da zentro teknologikoen eta unibertsitateen artean.

Aztergaia: zentro teknologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

zentrokide
adj. Zentro bera duena. Bi zirkunferentzia zentrokide. Hodi zentrokideak.

Aztergaia: zentrokide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

zentsore
iz. Argitalpenen eta emankizunen zentsura egiten duen enplegatu publikoa. Zentsoreek ez dute obraren estreinaldia debekatzeko moduko hutsik aurkitu libretoan.

Aztergaia: zentsore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zentsura, zentsore".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zentsura
iz. Argitalpenen eta emankizunen azterketa ofiziala, argitara eman aurretik, politikaren edo moralaren aldetik aitzakiarik duten ikusteko egiten dena; azterketa hori egiten duen erakundea. Zentsurak debekatua. Liburu txiki antzean aterako dut, zentsurari ihes egiteko.

Aztergaia: zentsura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentsura mozio, zentsura-mozio
iz. Parlamentu edo udal bateko legezko proposamena, oposizioko kideek gobernuaren politikarekiko adostasunik eza adierazteko erabiltzen dutena eta gobernu aldaketa ekar dezakeena. Italiako lehen ministroak agintean jarraitzea boto gutxiko aldeaz erabakiko da gaur, Parlamentuan bozkatzekoa den zentsura-mozioan. Gehiengo osoak ez badu zentsura mozioa onartu, zentsura mozio hori sinatu dutenek ezingo dute beste bat aurkeztu sei hilabete igaro arte. Aurrera atera da zentsura-mozioa Ribaforadan.

Aztergaia: zentsura-mozio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh362 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

zentsura(-)mozio 854.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zentsura(-)mozio 107.

Bestelakoak

adib: mozio iz. Batzorde erabakitzaileetan, kide batek edo gehiagok egiten duten proposamena. Hauteskunde Batzordearen aurkako mozio bat onartu dute legebiltzarkideek. Alderdiak mozio bat aurkeztu du. Zentsura-mozioa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zentsura eta mozio sarreretan.

zentsuratu, zentsura/zentsuratu, zentsuratzen
du ad. Zentsurak debekatu edo inausi. 1967an, Irlandako Irrati Nazionalak kanta zentsuratu zuen; horrek arrakasta handiagoa ekarri zion.

Aztergaia: zentsuratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentsuratu, zentsura(tu), zentsuratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zentsuratu, zentsura(tu), zentsuratzen.

zentsuratzaile
1 adj./iz. Zerbait zentsuratzen duena. Gu geu izan gaitezen geure buruaren zentsuratzaile. Publizitatearen esku luzea zentsuratzailea da. Zentsuratzaile hori zure bizitzan izandako zentsuratzaile guztien baturaren mamua baita.
2 iz. Zentsurak argitalpen eta emankizunei ezarritako irizpideak betearazten dituen pertsona. Ik. zentsore. Argitaratzekoa zen edozein liburu eta Espainiako mugetatik barrura zabaltzekoa zen edozein lan aldez aurretik zentsuratzaileek aztertu behar zuten. Zentsuratzaile asko elizgizonak izaten ziren. Filmaren estreinaldia hiru hilabete atzeratu behar izan zuten Txinan, thriller kaltegabe horren edukia zentsuratzaileen gustuetara egokitu ahal izateko.

Aztergaia: zentsuratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh53 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 55, ETC: 108.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: zentsuratzaile iz. censor, -a; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: [censeur] zentsuratzaile. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

zentzabide
iz. Zentzatzeko bidea; norbaiti bere jokabidea hobetzeko egiten zaion agiraka edo ematen zaion zigorra. Iraun ezazue zentzabidean eta obedientzia santuan. Nire zentzabiderako jotzen ninduten eskolan. Prestago beti aholkua eta zentzabidea hartzeko emateko baino.

Aztergaia: zentzabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentzagarri
1 adj./iz. Zentzarazten duena. Udalak isun eder eta zentzagarria ezarri die. Bazuen horrelako zentzagarri baten beharra.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulu eta kasu markarik gabe). Aterako da besteren bat, oraingo kritikari txar hauen zentzagarri.

Aztergaia: zentzagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentzakaitz
adj. Zentzatzen zail dena. Ez nuen uste hain zentzakaitza izan zitekeela gizona.

Aztergaia: zentzakaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zentzakaitz : HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-kaitz (IdOh: -kaitz formako salbuespentzat eman zuen batzordeak, fidakaitz bezala; baina hau fidagaitz forman eman du gero Euskara Batuko Batzordeak, erabilera urrikoetan osaera arruntekoak direlako hobestekoak; bide beretik, hau ere -gaitz formara aldatzekoa izan liteke, erabilerek bestelakorik agintzen ez dutenez).

zentzaldi
iz. Norbaiti, zentzatzeko egiten zaion agiraka edo ematen zaion zigorra. Harrituta nengoen, hain zentzaldi arinaren aurrean.

Aztergaia: zentzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): sartu da.

zentzarazi, zentzaraz, zentzarazten
du ad. Zentzatzera behartu. Eritasunak jendea zentzarazten du. Zentzarazteko, agintariek zigorkatzen dituztenak.

Aztergaia: zentzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentzarazi, zentzaraz, zentzarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentzarazi, zentzaraz, zentzarazten.

zentzarazle
adj./iz. Zentzarazten duena. Ik. zentzatzaile.

Aztergaia: zentzarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentzarazpen
iz. Zentzaldia. Aditu aholkua, onartu zentzarazpena, zuhur izatera irits zaitezen.

Aztergaia: zentzarazpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma-berri egokia (BiblE-n 24 aldiz ageri da; eta 3 zentzabide, eta bina zentzaldi, zentzapen).

zentzatu, zentza, zentzatzen
1 da/du ad. Zentzudun bihurtu. Diruak ahitzen zaizkionean zentzatu beharko du. Ezkondu gurarekin itsutua dagoena nekez zentzatuko da beste askori gertatuarekin. Zentzatu nintzen besteren gainean. Utz ditzagun zorakeriak, zentzatzeko ordua badugu eta.
2 da/du ad. Bide onera ekarri edo etorri. Ik. zentzarazi. Fedea galdu nahi duenari, zentzatu nahi ez badu, heriotza opa izatea ez da bekatu. Eta ez ziren zentzatu, uholdea etorri eta guztiak atzitu zituen arte.

Aztergaia: zentzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentzatu, zentza, zentzatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentzatu, zentza, zentzatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-u/-a-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Honen haritik egokiak iruditzen zaizkit Plazido Mujikaren zentzaetxe edo zentzaleku 'reformatorio' adierazteko (Plazidok marraz bereizita idazten ditu, baina egokiago deritzot aipatu formak erabiltzeari)" (1997-07-14)

zentzatzaile
adj./iz. Zentzatzen duena. Jainkoa zentzatzailea da eta berebat urrikaltsua.

Aztergaia: zentzatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentzatze
iz. Zentzudun bihurtzea; bide onera ekartzea edo etortzea. Zentzatze hartan zeure zentzutik ilkitzen bazara.

Aztergaia: zentzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zentzordatu, zentzorda, zentzordatzen
da/du ad. Batez ere zub. Nahasi, asaldatu. Zertako Birjina Saindua zentzordatu zen Aingerua ikustean?

Aztergaia: zentzordatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentzordatu, zentzorda, zentzordatzen. Batez ere Zub. da/du ad. 'nahasi, asaldatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentzordatu, zentzorda, zentzordatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub. batez ere

Forma baten adiera(k)

nahasi, asaldatu.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus