Euskaltzaindiaren Hiztegia

15 emaitza umo bilaketarentzat - [1 - 15] bistaratzen.

umo
1 adj. Fruituez mintzatuz, heldua, batez ere umotegian heldua dena. Ik. lirin. Baditut sagar umo, gaztaina gozoak.
2 adj. (Pertsonez edo gauzez mintzatuz). Ez kondaira hotza eta lehorra, bizia eta umoa baizik, gertaeren kontaketari iritzien beroa eransten diona. Heldu da zahartasuna, denbora pausatua, umoa, erokeriak uztekoa. Bizi-erpinera igoa dugun gizon umoagan.

Aztergaia: umo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
umoki
adb. g. er. Umotasunez, zuhurtasunez.

Aztergaia: umoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

umontzi
iz. Umetokia. Nahiko luke umontzi umel, heze, epel baten barrenean sartu eta bertan geratu.

Aztergaia: umontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

umore
1 iz. Gogoaren egoera, pozik eta amultsu edota beltzuri eta zakar agertzera bultzatzen duena. Ik. aldarte. Elkarrekin hizketan umore onean. Umore onez esnatzen da. Umore txarra sarri.
2 iz. Pertsonen eta gauzen alde barregarria edo irrigarria aurkitzeko edo gogo gaiztorik gabe nabarmentzeko tasuna. Gure herriaren umorea, euskal umore jator berezia. Umore tanta batez azaldua.

Aztergaia: umore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1996-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z1:Hletra
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'aldartea, gogoaren egoera...' adierakoak dira 269 ager.; eta formak: humore 19: B 2 (Añ LoraS); G 11 (Gco II, Lek SClar: "humore-ikutu" 1); IE 6 (SP Phil, Lg II, LE Prog, Mde Pr); umore 186: B 54 (Mg PAb, fB, AB AmaE, Azc PB, Kk Ab II, Altuna, Erkiag BatB, Bilbao IpuiB 10, SM Zirik, Alzola Atalak 14); G 101 (Cb Eg III, Echag, It Fab, Bil, EusJok II, JanEd, Ud, Sor, Zab Gabon, Bv AsL, Apaol, Moc Damu, Goñi, Ill Testim, Iraola, Noe, Mok, Or Eus, Tx, Lab EEguna, Etxde, NEtx, Uzt, Salav, Lab SuEm); IE 22 (ES, Ch, Mih, Dh, Bordel, Gy, ChantP, Elzb Po, Etcham, Zub, Izeta DirG, Mattin); EB 9 (MEIG: "umore ttantta" 1); omor IE 2 (Ox); omore IE 21 (Monho, Elzb PAd, HU Aurp, JE Ber, Barb Sup, Iratz, Etcham, Ardoy SFran, Xa); umor(ra) Zu 1 (Tt Arima); unore G 5 (AA II, Ag G, Lab SuEm); EB 3 (MEIG); humoredun 4 (Lek SClar 3; Mde Pr); humoretasun 8 (Lek SClar); humorismo 13 (Lek SClar); humorista 4 (Lek SClar); humoristiko 1 (Mde Pr); umore-zale 1 (MEIG); umoretsu 1 (SM Zirik); b) 'erruma' adierakoak 8 ager.: humore 2 (Mb IArg II); umore 6: B 3 (Ur Dial, Erkiag BatB: "umore-miñ" 1); G 1 (Cb Just); IE 2 (Mong, Dv Dial).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'aldartea, gogoaren egoera...' adierakoak 137 ager. dira: humore 13: B 6 (Karmel, J.M. Kortazar, A. Arruza); EB 7 (A. Lertxundi, L.D. Izpizua, Deia, C. Dagher, A. Gillette); umore 103: B 5 (A. Zubikarai, J. Artaraz, F. Zubiaga, Bitaño); G 18 (A.M. Labayen, Jautarkol, J. Etxaide, N. Etxaniz, M. Lekuona, I. Goikoetxea, J. Lekuona, S. Onaindia, Saski-naski, B. Latiegi, T. Garmendia, Uztapide, K. Zubizarreta, J.M. Lertxundi; J. Karraskedo: "umore-itxura"); IE 4 (M. Izeta, P. Yanzi, A. Irigarai, Herria); EB 68 (X. Etxaniz, J.M. Satrustegi, M. Pagola, Hizkuntza, J. Bujanda, G. Garate, Elizbarrutietako..., B. Urkizu, A. Urcelay, X. Mendiguren Bereziartu, Elhuyar, Zeu zeutara, P. Berasategi, X. Kintana, J. Lasa, S. Garmendia, P. Sastre, J. Iturralde, A. Lertxundi, J. Zabaleta, Txill, I. Mendiguren, X. Gereño, P. Zabaleta, I. Irizar, A. Ezeiza, M. Landa, G. Etxeberria, A. Pontesta, A. Cazabon, X. Mendiguren Elizegi, I. Antiguedad, Egin, J.J. Iribar, J. Aierbe, Agur, J. San Martin, I. Linazasoro, M.A. Arilla, X. Euskitze, Eguna, Habe, J. Muñoz, Vill eta "umore kolpe"); EgAs 8 (M. Lekuona, Euzkadi, I. Enbeita, Bertsolarien txapelketa, Zeruko Argia); omore IE 7 (Minville, M. Sein, Basque Studies..., Herriz Herri; Pelota); unore EB 1 (L. Mitxelena); humoretsu 3: B 1 (R. Etxebarria); EB 2 (Pio Baroja); umoretsu 7: B 1 (A. Zubikarai); G 2 (J. Garmendia, T. Garmendia); IE 1 (A. Irigarai); EB 3 (X. Gereño, J. Ormazabal, Urraspide); omoretsu EB 1 (M. Arozena); humorista EB 1 (E. Zabala); umoretxartu EB 1 (J. Ormazabal); b) 'erruma' adierakoak 5: humore EB 3 (I. Iñurrieta); umore B 1 (S. Onaindia); unore B 1 (A. Zubikarai).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'aldartea...' adierakoak: umore : DFrec 23, AB38 10, AB50 38, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; eta umore-sen : Euskalterm 1; umoretsu : DFrec 3, AB38 2, AB50 4, HiztEn; umoretxar : DFrec 1; umorismo : HiztEn; umorista : DFrec 3, AB50 1, HiztEn; umoristiko : HiztEn; humore : DFrec 12, AB38 2, AB50 7, HiztEn ("2. ik. umore"), Euskalterm 2; humoretasun : AB38 1; humorismo : HiztEn; b) 'erruma' adierakoak: umore : HiztEn ("4. ik. humore"); humore : DFrec 2, AB38 2, HiztEn ("1. gorputzeko hainbat fluido edo urini ematen zaien izena" / "3. ik. erreuma"), Euskalterm 2.

Sektore jakin bateko informazioa

Jabier Agirrek adierazi digu, berak humore urtsu, humore beirakara erabiltzen dituela (1996-11-04).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adibide gisa erantsiz "iz.: umore beltza".

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

a) 'aldartea...' adierakoa h- gabea da (nahiz humorismo, humorista formak onartuko lituzkeen batzordeak, eratorrietan); b) gorputzeko isurkiak, aldiz, h-rekin idazten omen dira (cf. begikoak: NA humor aquosus, humor vitreus). Datuak bilduz erabakiko da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: h grafiarekin emango lituzke berak.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): gauzak dauden bezala uztea erabaki da.

umore beltz
iz. Heriotzan, zoritxarrean edo ezbeharretan oinarritua den umorea. Azken filmean, umore beltza eta ironia fina dabiltza kukuka.

Aztergaia: umore beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:006 2004-01-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

humore beltz 1, Mde Pr ("Humore beltzaren modelak labur eta ilun").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

umore beltz (eta humore baltz) 6: Karmel 1979 ("Gairik gogorrenetan ere Amuritzari humorea dario, humore baltza, sarri askotan, edo humore tristea"), HizkLiter/UBI 2 ("Gertaeren laztasuna erabat ezabatzen dela umore beltz baina guztiz finari esker"), G. Markuleta ("Umore beltza, zilegi bekit, osasungarri da zenbaitetan"), J. Sarrionandia 2 (adib.: "Batzuk uste dute umore beltza jenero berria dela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

umore beltz : AB50 1, HiztEn (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

umore beltz : ElhHizt (AS) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): humour noir; en (Collins): black humour; de (Langenscheidts): schwarzer Humor // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, umore sarreran.

umore oneko
1 adj. Eskuarki pozik eta amultsu agertzen dena. Ik. umoretsu. Gizon jatorra zen; zintzoa eta umore onekoa.
2 adb. Pozik eta amultsu. Umore oneko dagoela dirudi. Ez dator umore oneko.

Aztergaia: umore oneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UMORE ONEKO (unore Lar), U. ONETAKO. De buen humor, bienhumorado. "(Está de buen) humor, unore onekoa dago, ardore onekoa" Lar. v. UMOREKO. Bizkaitarrak [...] izpiritutsuak dira, bizitzen dakitenak edo kortesak [...] alegerak edo umore onetakoak, fixoak, eta ongi eginak. ES 110. Zaldunak eta emakumeak / txit umore onekoak. Echag 220. Eta aien artean bi oso umore onekuak; bat zan Domingo Kanpaña eta bestea Erramun Moko. PArt in Bil 172. Jostatzallia ta umore onekua [zan Franzisko]. Bv AsL 26. Soñu-jotzalle ta bertsolari / txit umore onekuak. MendaroTx 36. Umore oneko gizona. Etxde JJ 17. Umore oneko dantza zalea / beti izan nintzan munduan. In SM Zirik 95. Euskalerriak umore oneko / gazte jendia badakar. Uzt Sas 302. Oso umore onekoak ei ziran. Alzola Atalak 141. Gizon jator bat zan. Oso zintzoa ta umore onekoa. JAzpiroz 83. Erakasle gazte, arrai eta omore oneko harek. Larre ArtzainE 118. Bazkari sendo eta umore oneko batez, guztiaren amaiera izan genduan. Gerrika 265.

def: umoretsu 1 adj. Umore onekoa. Oso umoretsua zen zuen aitona.

umore oneko 30: ElCorreo (“gehiegikeriakoa (Jainkoa du hartzaileen artean), musika zalea (Bob Dylan miresten du, Johnny Cashen jarraitzaile sutsua da), ironiaren menpe bizi dena, beti maltzur, beti burlati, umore oneko?”), Elkar 3 (“Umore oneko nengoen, istorio harrigarri batzuk asmatu ditut hitzetik hortzera”), Consumer 2 (“Umorearen espiritua landu behar dugu, txisteak irakurriz, umore oneko pertsonengandik ikasiz, haiengandik jasoz, eta norberari eta besteei gertatu zaizkien pasadizo barregarriak gogoan hartuz”), Berria 12 (“Nik nahiago nuke poesia argitsuagoa idatzi, umore onekoa, baina ez da erraza”), EiTB 9 (“Beti umore oneko, baikor, kilometro bat gehiago egiteko beti prest”), Argia (“Ederreko jauntxoa ez zegoen umore oneko”), Laneki (“Umore oneko giroa”), DiarioVasco (“Judutar guztiak dira arabiarrak eta arabiar orok dugu judu puskatxo bat geure baitan» dio Aminek asmo eta umore oneko, artean zoriona pitzatu ez zaionean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

umore oneko 33: Berria 5 (“Umore oneko zeuden, alai”), Herria (“Gizon langile eta umore oneko baten orroitzapena uzten dauku”), Mirentxu Larrañaga (“Haiekin edaten zuenean, Morse andrea alai, umore-oneko eta ausarta bilakatzen zen”), Ramon Saizarbitoria (“Zorionez, edo zoritxarrez, "Umore oneko ikusten zaitut" baino ez nion esan”), Jon Arretxe (“Edonola ere, berehala ohartuko nintzen oso gizon berritsua zela, eta oso umore onekoa ere bai”), Xabier Montoia (“Laranja koloreko jantzi arin eta luzea motxilatik atera eta, umore oneko, goazen, esan zion Josuri”), Felipe Juaristi (“Alkatea bakarrik zegoen, zutik, herri sortzailearen brontzezko buruari so eta zor, eta ez zirudien umore oneko”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adberbio-sintagma lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoak umore sarreran.

umore txarreko
1 adj. Eskuarki haserrekor eta erretxin agertzen dena. Umore txarreko gizona da.
2 adb. Haserre, erretxinduta. Umore txarreko gaude denok!, ezin dugu horrela jarraitu.
umorean
adb. Umore onean, umore onez. Bestea ez zegoen umorean, eta honela erantzun zion: (...).
Loturak

Aztergaia: umorean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UMOREAN (Estar...) de humor, de buen humor. v. UMOREZ. --Eskerrik asko zure loriengatik bañan ez nago umorean. --Zer gertatzen zaizu bada? Lab EEguna 113. [Arraintzaleak] arrain-keta dabiltzano, / eskuak zeru-alde egon otoitzean: / itsasoa ez dadin ez harri, ez lano, / omorean zaizkigun itzul iluntzean. Iratz 116. Zeiñek geiago kantatu bertso zarrak, sagardo-puska bat edan ondoren,umorean jartzen giñanean. BAyerbe 106. Bestea etzegoan umorean da onela erantzun zion. BBarand 167. (Con determinantes). (Estar...) de buen, mal... humor. "Unore gaiztoan arkitzen da, il se trouve en mauvais disposition" H. Zerren [gaztea], esan oi dan bezala, unore onean bizi dan, batarekin, eta bestearekin jolasten, eta bekatu askotan erortzen dala. AA II 146 (Harriet lo atribuye erróneamente a Astar). Tropa guztiak dijoaz / umore onean. Afrika 43. Umore onean dagoen batean. Moc Damu 35. Umore ederrian / sartu izan biaute / beuren errian. Noe 117. Gatoz plaza berrira umore onean. Echag 116. Bañan Franzesak etziran gelditu unore onean. Izt C 323. Elkarrekin itzketan / umore onean. It Fab 93. Tolosara arribatu / biharamunian, / ilaren amairu / garren egunian, / zuzenak ginelakotz / opinionian / dekret bat eman zuten / umore hunian / esplikatu gabe zer / kausaren gainian. Bordel 45. Billatu zuan andra Josepa sekula baño umore obean. Apaol 38. Beti unore onian berori. Ag G 119. Egon gura dabenak / umore onian / etorri tabernara / geu gagozenian. JanEd II 146. Erran gabe doa umore onean direla denak. Zub 54. Bertso batzuk kantatuz / unure ederrian. Auspoa 105, 16. Aiton abek ere umore onean zetoztek ba, amaiketakoaren indarrarekin muturrak bero-bero eginda. Salav 62. Jenio txarra zeukaten asko / umore onian jarri. Uzt Sas 175. Amalau ordu lanian / alare umore onian. Ib. 70. Iñork be ez eban umore txarrean ikusten Lorentzo. Alzola Atalak 57. Ihardestera noa onbore onean. Mattin 41. Andria beti izan bear baidu / beti hola onbore prestuan. Mattin in Xa EzinB 91. Pertsu hauk ezarri ditut / arras omore onean, / guziek kanta ditzaten / publikatzen direnean. Xa EzinB 29. Entzuten egona naiz omore tristean. Xa Odol 179. Umore ederrean bazkaldu genduan. BBarand 181. v. tbn. Umore onean: EusJok II 25. Ud 158. Elzb Po 192 (Barb Sup 51 omore onean). Bv AsL 33. JanEd II 70. Tx B 223. Kk Ab II 178. Lab EEguna 92. Alzola Atalak 92. Omore onean: Monho 86. Ox 167 (omor'onean). Etcham 154. Han ikhusten nian nere atsoa, geroago eta gehiagoko omore tzarragoan. Elzb PAd 41. Elkarrekin apaldu zuten umorerik ederrenean. NEtx LBB 63. Eguna pasa bear degu guk / umore eder batian. Uzt Noiz 120.

umorean 6: Elkar 2 (“Gizonak zeuden umorean, ez genuen mutikoa berriz ikusteko aukera erdirik ere”, “Ez nengoen umorean zuk aukera ematearen zain egoteko”), Deia (“Umorean ez dakit Lazkao Txikirik dagoen, baina Lazkao Txiki ez zen umorea bakarrik, eta orain aniztasun horretarako gai den gero eta jende gehiago dago , agertu du Gabiriako bertsolariak”), Berria (“Askotan esaten dut ez genukeela hain erraz utzi beharko geure burua kopletan umorean jartzen”), EiTB 2 (“IBON: (umorean) Tarrapatatannnnnnn!!! Horixe bai pelikula hasiera…!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

umorean 4: Fernando Rey (“Eta biharamunean, mahaira eserita zeuden bitartean, amona Dolcettak esan zuen hari begira: "Zer du gaur gure Rosina honek betiko umorean ez e'oteko?”), Julen Gabiria (“Gero, Peterrek, izaki haiek maitagarriak zirela zekienez, esan zuen ez zela gizaki normala eta bere asmoa ez zela molestatzea, ezpada euren lagun izatea; edozelan ere, portu eder hura topatu ostean, ez zegoen handik alde egiteko umorean, eta esan zien armak hartu beharko zituztela, min egin nahi bazioten”), Anton Garikano 2 (“Ni, jakina, ez nengoen umorean Demba jaunarekin hizketan segitzeko, pentsatzen ahal duzu”, “Baina ez - arrazoiren batengatik ez zegoen jada umorean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizatutako adberbioa, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa umore sarreran.

umoreko
1 adj. Umore onekoa. Ik. umoretsu. Horixe agure umorekoa!
2 adb. Umore onean, umore onez. Ik. umorean. Afari eder honen ondorean umoreko nago, eta kantatu egin behar dugu!
Loturak
umoretsu
1 adj. Umore onekoa. Oso umoretsua zen zuen aitona.
2 adb. Umore oneko. Morfinaren eraginpean lasai, umoretsu dago.

Aztergaia: umoretsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartzea merezi du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): sartzea onartu da.

umorez
adb. Umore onez; umorea erabiliz. Bazkari ederra egin genuen, umorez eta bakean. Gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du; historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez.
Loturak

Aztergaia: umorez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UMOREZ (Estar...) de humor, de buen humor. v. UMOREAN. Arkitzen baldin banaiz / orduan umorez, / proga emango dizut / lenagoko ordez. Bil 155. Gauza batzuek esplikatubaz / umorez eta pakian, / ez zuk esaten dezun bezela / itxura gaizto batian. Tx B I 62. Bazkari ederra egingo gendun / umorez eta pakian. Uzt Sas 45. Bertsolariak zeuden / umorez antzian, / parra egiten zuten / gaiak azaltzian. Ib. 317. Umorez kantatzeko. Insausti 178. v. tbn. Etxde JJ 127. Olea 30. (Con on, txar). (Estar...) de buen, mal... humor. Konpasa artubaz umore onez / alegratzeko erriya. Echag 59. Oso umore onez pasa zuen eguna. PArt in Bil 173. Penak utzita umore onez / danak diberti gaitian. EusJok II 57. Beti umore txarrez. Beti artega! Bilbao IpuiB 165 (109 umore onez). [...] erantzun zion umore txarrez. Etxde JJ 12 (98 umore onez). Umore onez eruan dituez bizitza ta urteak. Alzola Atalak 54. Umore txarraz beti ibilli barik. Ib. 66. v. tbn. Umore onez: JanEd II 13. Txoperrak, umore ez onez, sekulako txaranbel durundua entzun erazo eutsan. Erkiag BatB 44

adib: haiku iz. Liter. Jatorriz Japoniakoa den olerki mota, 5, 7 eta 5 silabako hiru lerroz osatua dena. Lan horretan, poema laburrak jaso ditu Markuletak, epigramen edo haikuen modukoak, umorez, ironiaz beterikoak. // luma 3 iz. Tintaz idazteko erabiltzen zen hegazti luma, hodiaren muturra ebakia zuena; idazteko lanabesa, metalezko xafla puntadun batez eta eskutoki batez osatua. (Maiz irudizko adieran erabiltzen da). Ik. idazluma. Papera eta luma. Urrezko luma bat. Luma tintan busti. Luma ontzia. Ahoz nahiz lumaz. Luma darabil orain armen ordez. Hementxe noa nire lumaren etorria etetera. Gure ezpain-lumetatik jaulkitzen dena. Ez dio maitasunak begi zorrotza lausotu, ez luma kamustu. Ene lumak ezin adieraz dezakeen poza. Umorez eta luma zorrotzez idatzia da liburua. Fikziozko unibertsoak sortzeko ere luma trebea duela.

umorez : Aizu (“euskal kultur munduari umorez so egiten dion komikia”), Elkar (“Mezok, umorez, zera esaten omen zuen”), Deia (“Anjel Alkainek eta Xabier Euzkitzek aurkeztutako saio honek umorez helduko die eguneko albiste nagusiei eta punta aterako die, beste gauza askorekin batera”), Consumer (“bizitzari umorez egin behar diola aurre?”), Berria (“Eta umorez erantzuten zion hark”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

umorez : Berria (“Umorez eta atsekabez beteak daude, ikara eragiten duen umorez zipriztinduak”), Herria (“Ironia anitz baliatu dute, eta guk ezagutzen dugun jendarte huni buruzko ikuspegi irringarri bat ere ekartzen dute, umorez egina da hastetik buru, irri egiteko”), Patxi Iturritegi (“Asuntoak badu bere grazia, umorez hartuz gero”), Xabier Olarra (“Guztiek gogoko zuten, berehala erantzuten zion edonori, arintasun eta umorez, eta inolako tolesik edo zalantzarik gabe”), Hasier Etxeberria (“Umorez harrapatzen baduk, hark kontatuko ditik horiek denak”), Koro Navarro (“Ez nagok umorez, motel”), Xabier Etxabe (“Xelebrearen xelebrez busti zituen ingurukoak azken egunera arte, Heriotzak jarritako puntuari umorez erantzuten dion bertsolaria bailitzan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Agerraldi batzuk libreak dira, baina badira bestelakoak (umorez erantzuten zion hark) eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa umore sarreran.

umorista
iz. Bizibidez umorezko jardunetan aritzen den pertsona; bere idatzi edo marrazkietan umorea lantzen duen pertsona. Euskal literaturak duen umorista bakarrenetakoa naiz. Eskarmentu handiko umorista dugu Matilla, umore irratsaio askotan jarduna.

Aztergaia: umorista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)umorista 4: E. Zabala (“Humorista eta satirazale”), I. Intxausti (“Gozo, gozo, gozo esanez imitatu baitiote kate guztietako umoristek etengabe”), DNoticias 1995 (“Coll humorista”), Mde ("kepis horren pean, maiz gertatzen denaz, bur-ezur asko bainan bur-muin gutxi ba dago ere, humorista batek zionaz...”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

umorista : HiztEn, Euskalterm; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

umorista : ElhHizt, EuskHizt, HiruMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

umorista : ElhHizt, HiruMila (eta barreragile), Zehazki.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

h.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: h grafiarekin emango lituzke berak.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): gauzak dauden bezala uztea erabaki da.

umotasun
iz. Umoa denaren nolakotasuna; umo dagoenaren egoera. Mandarinak, umotasunaren arabera, ez dauka beti usain bera.

Aztergaia: umotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua
umotegi
iz. Fruituak gordetzen eta ontzen diren tokia.

Aztergaia: umotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tegi aditzoinekin.

umotu, umo/umotu, umotzen
1 da/du ad. Fruituez mintzatuz, heldu, umotegian heldu batez ere. Ik. ondu 3; zoritu. Fruituak uzten dituzu ontzera, umotzera eta bere sasoira heltzera. Sagarrak lasto artean umotuz, hurrengo udaberriraino iraun dezaten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Sagar umotuak gabonetan ateratzen dira izara artetik. || Basahuntzarentzat beharko zuen belarra ondu edo umotua zeukan.
2 da/du ad. (Pertsonez edo gauzez mintzatuz). Mutiko galtza-motz ezagutu nuen, orain hogeita hamasei urte; orain gizon umotua dago. Bere asmo zitala umotuz zihoan.

Aztergaia: umotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

umotu, umo(tu), umotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

umotu, umo(tu), umotzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o-.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus