Euskaltzaindiaren Hiztegia

7 emaitza uko bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

uko
1 iz. Ukatzea, ezetza. Uko honek faraoia haserre bizian sartu zuen. Ukoan egon.
2 iz. Zerbait borondatez uztea. Bakoitzak bere buruaz egin behar duen ukoa.

Aztergaia: uko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:05 1996-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: uko egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

uko egin.

uko egin
1 dio ad.-lok. Borondatez utzi. Ik. ukatu 3. Munduari uko egin diotenak. Gauazko loari uko eginez. Uko egiezue zuen aberastasunei. Bizimodu hura haurtzaroan ikasi zuena besterik ez zen, eta ez zion bere nahiari ukorik egin behar, mendian basagizonen artean bizitzeko.
2 dio ad.-lok. Leialtasuna edo atxikimendua zor zaion gauza edo pertsona arbuiatu. Ik. ukatu 4. Bera baino goragoko zerbaiten alde gizona bere buruari uko egitera behartzen duen indar ezkutua. Arnegatua da kristau erlijioari osoki uko egiten diona. || Uko oso bat egin nahi ez badiozu zeure buruari.
3 dio ad.-lok. Eskatu edo agindu dena egingo ez dela adierazi. Ik. ukatu 5. Epaiketaren hasieran deklaratzeari uko egin zion, auzitegiak bera epaitzeko autoritaterik ez zuela argudiatuta.
4 dio ad.-lok. Zerbaitek izaterik edo izatasunik ez duela adierazi; zerbait esan den bezala edo esan den bezalakoa ez dela adierazi. Ik. ukatu 1. Ez dago hemen egiari uko egiterik.
5 dio ad.-lok. Nekearen nekez, zerbaitek huts egin. Ez naiteke ibil, belaunek uko egiten didate.
6 du ad.-lok. Nekearen nekez indarra galdu; nekeagatik, beldurragatik edo egoskorkeriaz zerbait egiteari utzi. Ik. ukatu 6. Zaldiak uko egitera zihoazen, hatsantuak, ezinduak.

Aztergaia: uko egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-10-31 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

uko sarrerari dagokion azpisarrera.

uko egite, uko-egite
iz. Borondatez uztea. Ik. ukatze. Uko egite horrek atzeraeraginezko ondoreak ditu. Berriz ezkontzeari uko-egite hori egin behar da garbiki eta sinpleki.

Aztergaia: uko-egite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UKO-EGITE. Renuncia. "Défection, uko egite, uzte" T-L. Berriz ezkontzeari ukho-egite hori egiñ behar da garbiki eta sinpleki. He Phil 419 (SP 416 ukho). Zeren guziei ukho egite hartaz beraz irabazten baidute zerua. Lg II 145. Praille-bizitzak eskatzen duen uko egitea. Vill in Gand Elorri 15. Gizartearen etekiña: ideia oso jenerala eta abstraktua da ori, gaiñera. Uko egite aundiak eskatu bear direnerako, lagungarri eskaxa. Vill Jaink 165.

uko-egite 5: DeustukoUnibertsitatea 4 (“Deuseza da uko-egite edo transakzio oro, etorkizuneko senipartearen zordunak eta horren nahitaezko jaraunsleek egina, eta jaraunsleok seniparte hori erreklamatu ahal dute zorduna hiltzean; hala ere, kolaziora ekarri beharko dute uko-egite edo transakzioaren ondorioz jaso dutena”), Gomylex (“Langileak uko egiten badie hitzarmen kolektiboan edo banakako lan-kontratuan nahitaezko izaerarekin itundutako aparteko orduei, halakoak banakakoak izan arren, uko-egite hori desobedientziatzat hartuko da, kasuan kasuko diziplina-ondoreetarako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

uko-egite 6: Herria (“Uko egite hori handizki doa herritarren nahiaren kontra, demokraziaren oinarriak berak nunbait zangopilatuz”), Berria 2 (“Aldebakartasunari uko egite horrek zuk pluralismo tragiko deitzen diozun horretara garamatza?”), Ander Irizar (“Bere buruari uko egite hark kezkatu egiten ninduen, gure familian nahiago izaten baitzen mutilek ikasketak amaituta izatea "bizitzako borroka-plaza latzera" irten aurretik”), Markos Zapiain (“Hainbat eta hainbat kastuk adierazi izan du sabelpeko gozamenari uko egite antinaturalak bihotzeko eta adimeneko pozaldi delikatuagoak dakartzala ondorioz”), Elena Touyarou (“Ikusiko diagu hain koldarrak izanen direnetz espainolak indarka sartuko direnean! - aldarrikatu zuen prokuradoreak, Uztaritzeko azken topaketa haietarik batean, armadan sartzeari uko egite orokorra aipatuz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nominalizazioa da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa uko sarreran.

ukondo
1 iz. Besaurrea besondoari lotzen zaion giltzaren atzeko aldea. Besoak ukondoraino agerian. Ukondoak mahai baten gainean, eskuak buruari lotuak.
2 iz. Bihurgunea. Bide ukondo batean. Tolosara heltzean, ukondo bat egiten du ibaiak.
3 iz. Luzera-neurria. Hots, Mellaineko olerkari!, hi haiz Proventzako zumitza!, egun batean hiru ukondo hazi haiz!
4 iz. Ukondoei dagokien jantzi zatia. Haren oinetako zahar urratuei begiratu zien, haren ukondo saretuei, haren esku zikinei.
Azpisarrerak

Aztergaia: ukondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
ukondokada
iz. Ukondoaz ematen den kolpea. Oraingoan Harryk hartu zuen ukondokada saihetsetan.

Aztergaia: ukondokada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2003-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ukondotu, ukondo/ukondotu, ukondotzen
1 da ad. Ukondoak zerbaiten gainean bermatu, gehienetan era horretan buruari eusteko. Ikasle guztiak, burumakur, toki bakarreko mahai hits haien gainean ukondoturik.
2 du ad. (Hodiei, piezei eta kidekoei) tolesturiko ukondoaren forma eman. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hodi ukondotua. Ardatzari biraketa-higidura jarraitua transmititzen dion palanka ukondotua da biradera.

Aztergaia: ukondotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:38 2002-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ukondotu 5: NekazArkit 2 ("Zenbaki 19ari dagokionez, harlanduzko hiru oinekoa dugu berau, sarrera eta bao ukondotuekin"; "Sarrera eta bao txikiak, berriz, moldura laun nabarmenduaz azpatuak doaz, hain ukondutu [sic] errepikatuez alegia"), Natura/OHO ("Hasteko hodi ukondotua tapoian sartuko dugu eta ondoren ur-tanta tindatua hodian barneratu"), A. Diaz de Lezana 2 (metahizkuntzako erabileran, "Irizpide fonetikoak. Intonazioa edo ahotsaren geldialdiak argigarriak izan daitezke terminoen aukera edo zedarriztapena erabakitzeko. Adib. Teknologiako hortz / ukondotu, hortz ukondotu / eskuin, posizio / bertikaleko goranzko soldadura").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ukondotu : AB38 4, Euskalterm 17 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ukondotu : HiruMila (acodar; acodado, -da), PMuj DVC (acodar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ukondo(tu), ukondotzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: x-tu 'x-ren forma hartu / eman'.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

ukondoz ukondo
adb. Elkarren ondo-ondoan. Ik. orpoz orpo. Mahai ttipi batzuen inguruan ukondoz ukondo jarriak.
Loturak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus