Euskaltzaindiaren Hiztegia

8 emaitza tul bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

tul
iz. Sare itxurako ehun mehe gardena, kotoizkoa, harizkoa edo zetazkoa izan daitekeena. Tulezko gonatxo zuri arina.

Aztergaia: tul

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2009-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

tul : I. Aldasoro ("Tulezko lepo-anokiaren ertzak"); M. Etxebarria ("tul arrosazko errezelak"); A. Lertxundi ("tulezko gonatxo txuri arina"); Lopez de Arana ("tul pilo handi argitsu bat"); J. Morales ("brodatuak egiten zituen tulean"); K. Zabala ("tulezko soineko eta txanoa"); Berria ("miriñake, tula edo tutu").

Erdaretako formak

OfQuLF: tulle || tissu léger || Tulle || ville de France où l'on fabriquait ce type de tissu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

leku-izenetikoak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(ehun mota).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

tulebrastar
1 adj. Tulebraskoa, Tulebrasi dagokiona.
2 iz. Tulebrasko herritarra.
tulio
iz. kim. Lantanidoen saileko metal zilarkara (Tm; zenbaki atomikoa, 69). Tulioa labana batekin ebaki daiteke.

Aztergaia: tulio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tulio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Tm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tulio: ElhHizt, HiruMila.

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. OEH-EEBS.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

tulipa
1 iz. Zitoriaren familiako landarea, sustrai erraboilduna eta hosto luzaranak dituena, kolore biziko lore bakar ikusgarria ematen duena; landare horren lorea (Tulipa gesneriana, etab.). Ik. idi-bihotz. Holandako tulipak. Tulipa beltza.
2 iz. Lanparetan argia iragazteko edo apaingarri gisa, argia inguratuz jartzen den estalkia, bereziki tulipa-lorearen antzeko forma duena. Argindarraren gastua apaltzeko modu ona izaten da tulipak eta bonbillak garbi edukitzea.

Aztergaia: tulipa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: tulipa ; idi-bihotz Tulipa sp.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Tulipa gesneriana etab.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Tulipa gesneriana.

tulipa arbola, tulipa-arbola
iz. Ipar Amerikako zuhaitz handia, tuliparen antzeko lore berde-horixkak ematen dituena (Liriodendron tulipifera).

Aztergaia: tulipa arbola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. idi-bihotz arbola.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arbola.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Liriodendron tulipifera.

tulletar
1 adj. Tullekoa, Tulleri dagokiona.
2 iz. Tulleko herritarra.
tulubio
1 iz. Ipar. g. er. Uholdea. Tristeziazko tulubio batean itoa.
2 iz. Ipar. g. er. Ekaitza.

Aztergaia: tulubio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tulubi 1, Gy ("hau nahi izan baitzen / Bere buruz yokatu, / tulubi batean zen / Ustekabetan sarthu"); tulubio 2, MarIl ("Tulubiozko egun deithoragarriak iragan ziren bezen laster, arima lejalak ikhusi izan dire khar berri batekin emaiten debozione huni", "Hura jazarri zangon enganioari, eta biziozko tulubioari pharatu zangon"); tulunbio 24: Gç 10 (adib.: "Burreu, urkhabe, suge, deabru, Su, brasa, gau ilhun, gathe, Bethi bizirik den herio, Tulunbio kharrez bethe"), Ch 6 (adib.: "Han lohiak, eta desonestak pulunpatuko dire bikhezko, eta sufrezko tulunbio irakituetan, eta bekhaiztiak bere dolorearen biolentzian egonen dire marrubiaz potzo errabiatuak bezala"), Lf Murtuts ("Egun batez destorbu ixtripu izigarria gertatu zen; bai, izigarria: lurikara batek bazterrak oro iharrosi baitzituen, han-hemenka ibai-zola ere kraskatu zen, leize eta tulunbio zirimola batzu eginez"), Or Aitok 6 (adib.: "Zein suma-eziña dan Zure irizkizunen tulunbioa!" — abyssus iudiciorum tuorum; "Itsasoko tulunbio ta narrazti bizieri galde" — interrogavi mare et abyssos), Ibiñ Virgil ("ala ere ugiña irakiten dago tulunbio sakoneraiño, ta ondar beltza iaurtitzen du azalera") // eta ap. DRA, tulubio 1, JesBihD ("Ithoa bailizateke tristeziazko tulubio batean") eta tulunbio 2: Atheka ("Eta uste duzu irabazigatik Ganix zabillala tulunbioen inguruetan?"); EgunO ("Bidegaberik egiten diot ene hauzoari, neronek ene thulunbioa egiten dut... eta ifernuan hondatua izanen naiz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etsai-tulunbio 1, P. Iztueta ("Etsai-tulunbioan dirauten gorputz-animen zorigaitzak, Kristo'ren agerpenetan ez du xederik; bai ordea, kontradizioak"); tulunbio 1, SGarm Heriotza ("Argiak piztuta eta pianolaz jo vals zerrenda luzea gibelean utziz joan zen untzia, eta ixtanpatez nora ezean geratu ginen tulunbioaren zalantzan sartuta, harik eta berriro elkar berrezagutu eta parrandaren manglarean murgildu arte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tulubio : HiztEn; tulunbio (amildegia): HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tulubio : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Casve EF (tülübio), Lh DBF (eta tulubia: 1 déluge; 2 averse abondante); tulunbio : Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF (tulumbio), Lh DBF (eta tulumio: 1 abîme, gouffre, précipice; 2 enfer; 3 ténèbres; 4 grande chaudière), DRA (L-donib. 1 'precipicio' — Atheka; 2 'abismo' — Harriet: "Jauna, athera nazazu tulunbio hautarik"; Or Aitork; 3 'abismo, infierno' —Harriet: "Bethi phensa zak tulunbioko kharretan"; EgunO; 4 'tinieblas' — Harriet: "Tulunbioz bethea den etsai herria"; 5 'caldera' — Id.: "Ezta hau lapikoa, baizen tulunbioa"), PMuj DVC (precipicio, despeñadero, derrocadero); tulumio : DRA (var. de tulubia), PMuj DVC (v. de tulubia); tulubia : DRA (BN-gar, tulubio AN-b-lez, ..., G-and-t 'tormenta, huracán'; 2 Fig. 'diluvio' — JesBihD; MarIl), PMuj DVC (tulubio: tormenta huracanada, ciclón...); tulubio-antzeko : PMuj DVC; tulubioka : PMuj DVC; tulubiozko : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 uholdea. 2 ekaitza.

tulunbio
iz. Ipar. edo jas. Amildegia. Tulunbioaren ertzean nengoela. Aingeruak dragoia egotzi zuen tulunbioan behera.

Aztergaia: tulunbio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. edo Lit. 'amildegia'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. edo Lit.

Forma baten adiera(k)

amildegia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus