Euskaltzaindiaren Hiztegia

30 emaitza sum bilaketarentzat - [1 - 30] bistaratzen.

sum
iz. Uzbekistango diru unitatea.

Aztergaia: sum

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Uzbekistan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errublo: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

som: Estilo Liburua.

Erdaretako formak

Wikipedia: es El som es el signo monetario de Uzbekistán; fr som / Le Sum ou Soum (en ouzbek : So‘m, ce qui veut dire "pur"); en Uzbekistani som / The som (Uzbek: so‘m in Latin script, сўм in Cyrillic script) is the currency of Uzbekistan in Central Asia.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Uzbekistango dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: sum iz. (Uzbekistango dirua).

falta sumatu
du ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten falta antzeman edo sentitu; zerbaiten edo norbaiten faltak uzten duen hutsuneagatik atsekabetu. Ik. falta nabaritu. Argibideen falta sumatu zuten. Hondarra eta itsasoko ura sentitzea, horrexen falta sumatzen zuen. Nire amonaren falta sumatzen nuen. Zure falta sumatuko dut.

Aztergaia: falta sumatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definizio gisa jaso da EHn eta araututako falta nabarituren baliokidetzat jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa falta eta sumatu sarreretan.

sumaezin
adj. Ezin sumatuzkoa. Bai aztergaitzak Jaunaren erabakiak eta sumaezinak haren bideak!

Aztergaia: sumaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin/-gaitz.

sumagai
adj. Sumatua izateko gai dena, suma daitekeena. Ik. sumagarri. Han ari zara gurekin eletan, ulergai eta sumagaiak bereiz ditzagun gaua eta eguna bezala.

Aztergaia: sumagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

sumagaitz
adj. Ia sumaezina. Askotan, gorputza bera ere ez da konturatzen pozaldian dagoen ala ez, hain baita sumagaitz.

Aztergaia: sumagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-ezin.

sumagarri
adj. Suma daitekeena. Ik. sumagai. Gauza ulergarri eta sumagarriak.

Aztergaia: sumagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
sumarazi, sumaraz, sumarazten
du ad. Sumatzera behartu. Magnetofonoak esandakoak entzunaraziko dizkigu behin eta berriro esan diren bezalatsu, baina ez digu sumaraziko lehen suma ezin genezakeenik. Hark sumarazten dizuna zati bat da, eta zati horren osoa zer den ez dakizu.

Aztergaia: sumarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sumarazi, sumaraz, sumarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sumarazi, sumaraz, sumarazten.

sumario
iz. Heg. zuz. Delitu astunak epaitzeko prozedura arruntetan, instrukzio prozesua. Horiekin batera beste 35 lagun daude inputatuta sumario berean. Sumarioan ez direla azaltzen polizien txostenetan aipatzen diren agiri batzuk. 2002ko martxoan ireki zuen sumarioa Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Epaileak auzi honen gaineko sumarioa itxi duen bigarren aldia da hau.

Aztergaia: sumario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2005-11-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh1008 2023-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

somario 14, somarioki 8 eta sumarioki 1, denak ap. Lç, eta sumario 1, Harb; ik. OEH argitaratukoak: Lç (Heb 8,1: "Bada erraiten ditugun gauzen somarioa haur da"; Ins D: "Lege guziaren somario bat egin ahal ginezake orain?"; Adv: "Eta somario haur guzia deitzen da Testamentu berria"), Harb ("Iesu Kristo Iaunaren eta hunen dignearen bizitzearen eta heriotzearen misterioen sumarioa"); Lç (Ins B: "Fedeko konfesionean laburski eta sumarioki konprehenditzen den bezala", "Ezen Iaunak hemen somarioki ezarri duena, berzetan luzakiago eta xehekiago traktatzen du"; Erm 13,9: "hitz hunetan somarioki konprehenditzen da: Onhetsiren duk eure hurkoa, eure burua bezala").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sumario 6: A Mendib (izenburu bezala, "Sumario.- 1. Euskaltzainen eritzi bat eta Mendibururen Otoitzgaiak"), BU Errenteria ("Juezak ohar hori irakurri, irri-far egin eta sumarioari erasten dio papertxoa"), SGarm Heriotza ("instruktoreak berak sumarioari erantsi zion pieza erabilgarri zatekeelakoan"), Arrazakeria ("Kanporatze-agindua gauzatzea, bai ihardunbide sumarioen kasuan bai ihardunbide arrunten kasuan, atzerritarraren kontura izango da"), Egunk 1997 2 ("Desklasifikazioak GALi buruz-ko sumarioak indartuko dituela iritzi dio", "Estatu terrorismoaren inguruan zabalik dauden sumarioekin asko du jokoan Espainiak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sumario : DFrec 2, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 8; sumarisimo : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sumario : EuskHizt (ik. aurkibide), HiruMila (sumario), ElhHizt (Zuz. sumario); sumarisimo : ElhHizt (Zuz. sumarísimo) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LB: 1003 (Argia 44, Berria 420, Deia 1, Deustuko Unibertsitatea 168, DiarioVasco 7, EiTB 206, Elkar 97, Consumer 1, Espainiako Gobernua 5, Euskaltzaindia 2, Goiena 1, Jakin 2, Karmel 4, UEU 29, Uztarria 16); ETC: 4720.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: sumario iz. (Zuz.) sumario / Adorez: sumario: iz. (Zuz.) sumario; sumarioari hasiera eman: abrir el sumario / Labayru: sumario 1 iz. Zuz. sumario / NolaErran: 0. // Euskalterm: sumario (TN).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-06): hurrengo itzulirako.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "sumario. Hobe ez erabiltzea".

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Zuzenbidea lantzen dutenei galdetuko zaie behar den.

Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen (frantsesez, instruction judiciaire edo dossier de l'instruction bezalakoak erabiltzen dira); baina beharrezkoa dirudi Espainiako Zuzenbidekoa aipatzeko. Nolanahi ere, Zuzenbidea lantzen dutenek argitzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion markekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-27) Kendu lerroa.

sumatu, suma/sumatu, sumatzen
1 du ad. Sentipen edo sentimen bat nabaritu. Ukituz ere ez nuen sumatu, ez baita ukigarri. Ez begik ikusi, ez belarrik entzun, bihotzak sumatu ere ez baitezake atsegin toki hau zer den. Dardarak ez gintuen artean ukitu edo, ukitu bagintuen ere, begi-belarri ernea eta arima urduria behar ziren zirrara sumatzeko. Norbait ondoratu zitzaiola sumatu zuen. Nik ez diot zinemari deus ikusgarririk sumatzen. Haren nahigabea ez da beste inork sumatu ez duenetakoa, non eta noiznahiko gizonarena baizik. Askotan sumatzen dut ilunpetan neure burua. Gizonak bere baitan sumatzen du garbiro besteren bizia eta izatea. Besteek sumatzen ez dituzten ezkutuko deiei bihotza irekitzen dietenak.
2 du ad. Konturatu. Ez litzateke ezinezko gauza arrotz bat Galesen luzaroan bizitzea, ingelesaz beste hizkuntzarik badela sumatu baino lehen.
3 du ad. Igarri, antzeman; asmatu. Nire jakinduria motzak ez dezake bestela sumatu zer egin. Oker gutxi pasatu zen hark sumatu gabe. Asmakari hori sumatzeko, Santa Ritari deitu beharko diogu.

Aztergaia: sumatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zer suma 1, Or QA ("zer-ikusi ta zer-suma egon ordez, bere burua Iainkoari egotzi dezaiola").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zer suma : EuskHizt (adib. gisa, s. u. ordez, Orixerena), EskolaHE (adib., s.u. ordez) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sumatu, suma(tu), sumatzen. du ad.: nik ez diot zinemari deus ikusgarririk sumatzen.

sumendi
iz. Gai goriak eta sutuak botatzen dituen edo bota dituen mendia. Etna sumendia. Siziliako sumendien elurrezko gailur zuriak. Sumendiaren kraterra.

Aztergaia: sumendi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sumendi, (bolkan).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-mendi.

sumendi erupzio, sumendi-erupzio
iz. Baliteke nonbait asteroideren bat erori eta ondorioz sumendi erupzio handiek astindu izana Lurra. Eremu batean lurrik ez badago (sumendi-erupzio batean labak estalitako eremu batean, adibidez), likenak dira haz daitezkeen bizidun bakarrak.

Aztergaia: sumendi-erupzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:NAT [2] 2025-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 17 (Berria 2, EiTB 1, Elhuyar 11, Consumer 1, Laneki 1, UEU 1) / ETC: 80 / Dabilena: 39

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: sumendi baten erupzioa: la erupción de un volcán / Adorez: sumendiaren erupzioa: la erupción del volcán / Labayru: Sumendi-erupzioa: Erupción volcánica. / NolaErran: 0 / Euskalterm: sumendi-erupzioagatiko hodei / ZTHB-LZOL: sumendi-erupzio (Geol.).

Bestelakoak

erupzio 1 iz. Sumendi batek lurraren barnealdeko materialak (laba, gasa, hautsa eta kidekoak) lurrazaletik bortizki kanporatzea. Sumendi baten erupzioak kezka eragin du Islandian. || Eguzki-erupzioak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

sumerrera
iz. Antzinatean Mesopotamian mintzatzen zen hizkuntza.
sumertar
1 adj. Sumerkoa, Sumerri dagokiona.
2 iz. Sumerko herritarra.

Aztergaia: sumertar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sumeriar, sumerio eta sumertar iz. bana, eta sumeriar izlag. 1, Garraioa (“Sumeriar gudu gurdiek”, “sumeriarrek erabiltzen zituzten gurpilak babesten”); Zeu zeutara (“esate baterako sumerioen sasoian”), F. Krutwig (“Ez dut uste sumertar batek bere buruari mêkhanê bat aurkhez ziezakeola”); cf. sumeroakadiar .

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sumeriar : HiztEn (ik. sumertar), LurE (ik. Sumeriakoa).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sumeriar : P. Perurena ("aztarna sumeriar", "sumeriar taula"); Berria 2006 ("sumeriar epopeia") // sumeriar : ZTC 4 (P. Angulo: “Sumeriarrak izan ziren erabili zuten lehenengoak”, “Oinarri hau erabili zuten herrien artean sumeriarra, babiloniarra eta erromatarra”), I. Azkune (“sumeriarren kosmogonian”), A. Elosegi (“Mesopotamiako sumeriarrena”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sumer / sumertar. Cf. EArau47: sumeriera.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

sumetitu, sumeti, sumetitzen
da/du ad. Ipar. zah. Menderatu, mendean jarri; men egin. Geure buruak haren obedientziara sumetitzen ditugularik. Frantzia guztia sumetitu zaio lege horri. Nola sumetituko da bertzeren manua egitera?

Aztergaia: sumetitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Bigarren mailan onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-06): hurrengo itzulirako.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sumetitu, sumeti, sumetitzen.

Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. menderatu (edo menperatu , Euskaltzaindiak hobesten duena).

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

zaio/dio ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

menderatu, mendean jarri; men egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Eta zergatik ez sometitu (Heg.)? Nik uste hobe dela biak kendu eta menderatu soilik hartzea" (1997-01-21)

 - [E301]: "[kentzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

sumin
1 iz. Haserre bizia. Sumina baretu. Suminak hortzak estuarazi zizkion. Unibertsitateetan ikasteko tasak garestitu izanak sumina eragin du herritarrengan.
2 iz. Oinaze edo nahigabe bizia. Bere goibeltasuna, bere sumina sentitzeko beldur da jendea.
3 adj. Sumina sortzen duena; haserre bizikoa. Itsaso sumina. Ideia eta iritzien arteko gerla garratz-suminak. Liskar sumin haien oihartzun baketsu hau.

Aztergaia: sumin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
suminaldi
iz. Haserrealdi bizia. Suminaldi batean egina.

Aztergaia: suminaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
suminbera
adj. Suminkorra. Harro eta apal, eramankor eta suminbera, zenbat eta zenbat horrelako etsaitasun ez zeramatzaten barruan, guztiok bezala!

Aztergaia: suminbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

suminbera 1, MEIG: "Harro eta apal, eramankor eta suminbera, herrikoi eta landu, ederzale eta gramatikalari... zenbat eta zenbat horrelako etsaitasun ez zeramazkien barruan, guztiok bezala".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

suminbera : LurE (erraz sumintzen dena; ik. suminkor) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

suminbera : EuskHizt (1858; erraz sumintzen dena. Ik. suminkor), ElhHizt (irascible, irritable; impulsivo, -a), EskolaHE (erraz sumintzen dena. ik. suminkor), Lur EG/CE (colérico) eta EF/FE (colérique, coléreux), DRA (vehemente, impulsivo, fogoso - eta aip. Ol Es 14,29: "Aserre-motela, sen aundikoa da; suminberak, ostera, bere ergelkeria darakus"; cf. Ker: "asarrekerirako geldiak... sumiñerako ariñak..."; Ur BOEg 781: "sufritua dana... sufritua ez danak..."; BiblE: "eroapen handikoak... haserrekorrak..."), PMuj DVC (irascible, irritable) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ongi eratua da

ongi eratua eta egokia da, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bera/-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

suminkorra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Erraz sumintzen dena suminbera dela esan genezake eta hala jaso daiteke zerrendan'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): 'Suminbera hitza sartu baino lehen datuak begiratzekotan geratu da batzordea'.

sumindu, sumin/sumindu, sumintzen
da/du ad. Biziki haserretu. Ik. sutu 2. Horrelako hitz zoroek sumindu zuten Joaben anaia. Biziki berotuak, osoki suminduak erregetasunaren eta Elizaren kontra. Besteen azpijanaz sumindurik ibili beharrean, pentsa dezagun inoiz edo behin besteak ere, nor bere bidetik, ongiaren irrikaz dabiltzala.

Aztergaia: sumindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sumindu, sumin(du), sumintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

sumindu, sumin(du), sumintzen.

sumindura
iz. Sumina, haserre bizia. Ezagutu beharrean zordun zela Daviden aldera, Saul bihotz-gogorrak ez dio herrarik eta sumindurarik baizen erakusten.

Aztergaia: sumindura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
sumingarri
adj. Sumintzen duena. Gaztaroko oroitzapenetatik hondar garratz eta sumingarri bat besterik ez zitzaion gelditu.

Aztergaia: sumingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-garri/-kor.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+g-.

suminki
adb. Suminez, haserre bizian. Negu beltzak askotan jotzen du suminki.

Aztergaia: suminki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

suminkor
adj. Erraz sumintzen dena. Gizonaren bihotz suminkorra.

Aztergaia: suminkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor/-garri.

suminkortasun
iz. Suminkorra denaren nolakotasuna. Gauza bakar bat indartzen zen nire baitan: suminkortasuna.

Aztergaia: suminkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
suminkortu, suminkor/suminkortu, suminkortzen
da/du ad. Suminkor bihurtu.

Aztergaia: suminkortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

suminkortu, suminkor(tu), suminkortzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

suminkortu, suminkor(tu), suminkortzen.

sumintze
iz. Biziki haserretzea. Ik. gaiztotze. Joan den legealdian jazo zen sumintze politiko izugarria.

Aztergaia: sumintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-12-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-dura/-aldi.

sumisio
1 iz. Mendekotasuna. Botere publikoek botere ekonomikoarekiko erabateko sumisioa dute.
2 iz. Otzantasuna, esanekotasuna. Armadan zaren denboran sumisioan sartzen zarelarik, ikusten duzuna egiten duzu.

Aztergaia: sumisio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-09-27
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-12-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Cf. intsumitu txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

sumisione (eta sü-) 22: Tt Arima ("bada sumisione hori egiten du, barneti, eta kanpoti gure Jinkoari"), Lg I ("aphez-handi hura eman zen eginbidetan yasateko sumisione humil batekin"), Mih 5 (adib., "Jinkoaren nahiarenzat duen sumisione guziaren beharra baduela", "ikusiko duzu bere agintzei leial den Jinkoak zure sumisioneaz ukitua"), CatLan ("zor baitakogü, haurrek üken behar düten bezalako, amorio, estekamendü, errespektü, sümisione eta obedienzia bat"), Brtc ("onetan eskerrak, gaitzetan sumisionea zor diot"), Dh 2 ("haren erranetarat eror jautsapen eta sumisione guziarekin", "Beraz kausi niteken lekhu eta ordu guzietan ekharri behar diot errespetu ta sumisione nere Jainkoari"), JesBih 3 ("zure eskuetan ekartzen dut ene izaitea zeina eman beitautazut destruitua izaiteko, nahi duzunean, heriotzeaz zeina onhesten beitut humilki sumisionerik handienarekin penitentzizko izpirituz", "Gure sumisionezko eta punitentziazko izpiritua guk beino lehenago sainduak hartu dutena da", "ikharan nago beldurrez zu ofentsa sumisione eskasez"), Jaur 8 (adib., "Bere Aitaren alderat, erakhusten du sumisione oso bat haren manuentzat", "bihur dezogun errespetua, sumisionea, zerbitzua", "sumisione bat osoa zerutikako manuentzat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sumisio : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Baztertua dirudi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-27) Onartu da: sumisio.

sumoera
iz. Nikaraguako ekialdean, Karibeko kostaldean mintzatzen den hizkuntza.
zer suma
adb. Zerbait aurkitu edo gertatu zain, bitartean beste ezer egin gabe. Ni, zer suma, txoriak harrika botatzen hasi nintzen, zakurrak xaxatzen. Lau uso herren daude plazan, zer suma. Uretatik atera eta begira geratu naiz, zer suma.

Aztergaia: zer suma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2025-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zokomiran forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua, sumatu sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus