Euskaltzaindiaren Hiztegia

431 emaitza so bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

so1
1 iz. Begirada. Herioaren so beltza. Zer so eztia! Nork jasan haren soa? Soa guganat itzuli ere gabe.
2 adb. Begira. (Dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkia hartzen du). Guri so gelditu zen. Xoraturik kanpoari so iragan ditut orenak. Begiak behera so.
aho soinu, aho-soinu
iz. Ahoz jotzen den musika-tresna txikia, metalezko egitura batean dituen mihi batzuk dardararaziz soinua ateratzen duena. Ik. ahoko soinu. Baserrietako mutil koskor mordoxka Madariagan biltzen ginen eta nik aho soinua jotzen nuen. Gitarra eskuetan hartuta eta aho-soinua ezpain-parean jarrita.

Aztergaia: aho soinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-03-22
Lantaldearen proposamena: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'ez dut hain argi ikusten; esango nuke gaur erabiltzen dela aho(-)soinu. Hiztegi entziklopedikoek ere badakarte'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'aho(-)soinu sartzea erabaki da'.

ahoko soinu
iz. Aho soinua. Ik. harmonika. Larunbatetan, lanak amaitu ostean, ahoko soinua jotzen zien amak, eta dantzan aritzen ziren umeak.

Aztergaia: ahoko soinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "ahosoinua = armónica". / PUrib: "ahosoinu / aho-soinu / harmonika". / MilaHitz: ahoko soinu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aho sarrerari dagokion azpisarrera.

alfer solas, alfer-solas
iz. Solas alferra. Ez nagok alfer-solasetarako; erantzun ezak behar den bezala!
alkate soinu, alkate-soinu
iz. Txistulariek egun handietan agintarien aurrean jotzen duten minueta. Herriko musika-bandak, txistularien laguntzaz, alkate-soinua joko du. Ordu berean, udalbatza kontzejupean batuko da alkate soinua entzuteko.

Aztergaia: alkate-soinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-07-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: alkatesoinu / HiztEn: AS / LurE: AS: alkate soinu / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: alkate soinu

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-soinu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alkate sarrerari dagokion azpisarrera.

angelu solido
iz. mat. Puntu berean hasten diren eta gainazal kurbatu mugatu batetik igarotzen diren zuzenerdi guztiek osatzen duten hiru dimentsioko espazio zatia.
arazoa sortu
du ad.-lok. Bertze administrazioekiko harremanetan, ordea, arazoa sortu ohi da. Arazoak sortu dizkizut, ezta? Akatsak daude diseinuan, eta horrek funtzionamenduan arazoak sortuko dituela aurreikusi dute. Bikote guztietan dago arazoak sortzen dituen bat eta arazoak konpontzen dituen beste bat.
atso sorgin
iz. Emakume zahar maltzurra. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Atso sorgin gezurtia.

Aztergaia: atso sorgin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

elkarketa librea.

aukera sortu
da ad.-lok. Aukera sortu zitzaidanean, eskaintza onartu nuen.

Aztergaia: aukera sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da. Kirolarekin zerikusia duen adibideren bat sartzea komeni da.

azido sorbiko
iz. biokim. Konposatu organiko naturala, gatz eran janariak kontserbatzeko erabiltzen dena (C6H8O2). Hamazazpi freskagarrietatik bederatzik kontserbagarriak dituzte: azido sorbikoa eta azido bentzoikoa.

Aztergaia: azido sorbiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

sorbiko adj. Biokim. Azido sorbikoa: konposatu organiko naturala, gatz eran janariak kontserbatzeko erabiltzen dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Eta sorbiko sarreran ‘Fruta kontserbatzeko sorbikoa erabili du’ moduko adibide bat jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta sorbiko sarreretan.

babes sozial
1 iz. Gizarte babesa. Babes sozialerako sistema publikoaren garrantzia nabarmendu zuten. Lanik gabe, babes sozialik gabe eta etxebizitzarik gabe geratzen ari diren herritarrak. Andoaingo Udalak babes sozialeko etxebizitzak eraiki nahi ditu Etxeberrietan.
2 iz. Gizartearen laguntza edo atxikimendua. Proposamenari babes soziala falta zaiola diote. Babes sozial handia jaso zuen ekimen horrek.

Aztergaia: babes sozial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2020-09-29 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: EHL 2025-05-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gizarte-babes forma aztertzean hau ere jasotzea proposatu da, maiztasun handia duenez.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gizarte(-)babes forma aztertzean ohiko lexia gisa proposatua

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa babes sarreran.

baso soiltze, baso-soiltze
iz. Lurralde edo lursail bateko landareak galdu edo kendu. Argentinako baso-soiltzea eten nahi du Greenpeacek. Baso-soiltzeak eragin nabarmena du klima aldaketan. Animalia ugari arriskuan daude baso-soiltzearen eraginez.
batez besteko soldata
iz. Espainiako langileen batez besteko soldata 20.390 eurokoa izan zen 2007an. 2001ean sektore pribatuko emakumeen batez besteko soldata 992 euro gordin baino ez zen, gizonena baino % 50 gutxiago.

Aztergaia: batez besteko soldata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:GIZ [2] 2025-04-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 105 (Aizu 1, Argia 17, Berria 54, EiTB 6, Elkar 6, Consumer 3, Espainiako Gobernua 1, Goiena 1, Jakin 2, Laneki 1, UEU 12, Uztarria 1) / ETC: 466 / Dabilena: 293

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: batez besteko soldata salario medio/ Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: batez besteko soldata.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bazterketa sozial
iz. Gizarte sistema batean pertsona bat edo pertsona talde bat bazterreratzea. Ik. gizarte bazterketa; marjinazio. Pobreziak eta bazterketa sozialak handitzen segitzen badute, (...). Etorkinak, etxerik gabeak eta bazterketa sozialerako arriskuan dauden pertsonak.

Aztergaia: bazterketa sozial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2020-09-29 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: EHL 2024-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gizarte-bazterketa forma aztertzean hau ere jasotzea proposatu da, maiztasun handia duenez.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gizarte(-)bazterketa forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa bazterketa sarreran.

belar soro, belar-soro
iz. g. er. Belardia.
bere soilean
1 adb. Bere soiltasunean. Hizkuntzalariak hizkuntza bera du, halere, bere soilean, dagokion eta egotzi zaion lanbide bakarra. Baina argazkiak, bere soilean, lor al dezake sentipen horiek guztiak transmititzea?
2 adb. Soilik, bereiz. Nekez bil zezakeen bestek Aita Villasantek bildu duen argitasun bilduma aberatsa, eta argitasun bakoitza ez dator hutsik, bere soilean, buruz eta taxuz dagokion balioari eta lekuari begira neurtua baizik.
bertso sorta, bertso-sorta
iz. Bertso multzoa; gai baten inguruan hasi eta buka sorturiko bertsoen segida. Bilduma horretan ikus daitezke bere euskal bertso-sortak. Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika.

Aztergaia: bertso-sorta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-12-17 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERTSO-SORTA. Tirada de versos. Maiz doazkit pertsu xortak bihotz barnetik gaindika, / Ene fraide anaiekin nabilalarik aintzurka. Iratz 195. Oraintxe aipatu 1932 urteko olerki bilduman ikus ditazke bere euskal bertso sortak. AIr in Izeta DirG 12. Onako bi bertso-sorta auek, Luzaide errebistara bialdu zituan. A. Zavala in Auspoa 77-78, 291. Bertso-sorta au jarri nion nere gaztetako txaketa urdiñari. Zendoia 62. Colección, recopilación de versos. "Auspoa"-k be emon dau Grazianoren bertso-sorta bat, 1963-garren urtean, Aita Villasantek antolatuta. Alzola Atalak 115.

adib: aitzurka 2 adb. Aitzurrean. Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika, ene fraide anaiekin nabilelarik aitzurka.

bertso(-)sorta 120: Aizu 6, Deia 6, Berria 23, EiTB 4, Euskaltzaindia 12, Jakin, Karmel 23, Argia 13, DiarioVasco 30.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bertso(-)sorta 31: Berria 19, Anjel Lertxundi 4, Andoni Egaña 2, Iñigo Aranbarri 2, Pako Aristi 2, Xabier Mendiguren Elizegi, Pello Zabala.

LB: 166; EPG: 31; ETC: 492.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa mantentzekoa da, baina bertso sarreraren 2. adieran. bertso 3 adiera erabat ezabatzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da galde(-)sorta, galdera(-)sorta, lore(-)sorta eta antzekoekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bertso sarreran ere.

bizitza sozial
iz. Pertsona batek beste pertsona batzuekin dituen harremanetatik sortzen diren loturen eta jardueren multzoa. Egunean hamalau orduz lan egiten duten emakumeak daude, bizitza sozialik ez dutenak. Gauza jakina da tximinoek ere bizitza soziala dutela. Eredu sozial indibidualista eta bizitza sozialik gabekoa sustatzen duelako. Tentsio hori bizitza sozialeko esparru guztietan suma daiteke.

Aztergaia: bizitza sozial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2024-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 340 (Aizu 1, Argia 40, Berria 49, Deia 6, DiarioVasco 4, EiTB 20, Elhuyar 3, Elkar 67, Consumer 8, Euskaltzaindia 7, Goiena 7, Gomylex 1, Jakin 19, Karmel 2, Laneki 18, UEU 87, Uztarria 1) / ETC: 1.047 / Dabilena: 855

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

judizializatu du ad. Heg. Zerbaiti, bereziki berez hala behar ez duen zerbaiti, izaera judiziala eman. Basakeria juridiko hau Euskal Herriko bizitza soziala eta kulturala judizializatzeko ahalegina da. kasu1 2 iz. Zenbait gertakari orokorren gauzatze partikularretako bakoitza. Sumatzen zen ustelkeria zegoela bizitza politiko, sozial eta sindikalean; orain zenbait kasu azaleratzen ari dira. pub 2 iz. Britainia Handiko eta Irlandako taberna mota, edari alkoholdunak eta janariak zerbitzatzen direna. Belfasten, Irlandako beste edozein herritan bezala, pubetan egiten dute bizitza soziala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

dantza soka, dantza-soka
1 iz. Sokadantza. Ik. dantza korda.
2 iz. Dantzariek, eskutik helduta edo eskutik eramaten den zapi batez helduta, osatzen duten errenkada.
dantza solte
iz. Lagunari heldu gabe dantzatzen den dantza. Ik. dantza askatu. Besteak beste, aurresku eta dantza solteko txapelketa eta aire zabaleko pintura lehiaketa izango dira.

Aztergaia: dantza solte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

dantza askatu adibidea aztertzean, dantza solte aipatu da. Erabilia denez, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dantza eta solte sarreretan.

eguzkia sortu
da ad.-lok. Eguzkia atera. Eguzkia doi-doia sortzen da zerutik.

Aztergaia: eguzkia sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUZKIA SORTU. Salir el Sol. Ona non dituan Euskarazko hitzak naroro: nai badek, oa, ta eguzkia sortzen dan aldetik erakark nai deana. Lar DT (ed. 1853), CXCII (cf. EGUZKI-SORZTE ALDE). Egun batzuen buruan etorri ziran Eguzkia sortzen dan aldetik iru Errege Magoak. Ub 63. Iguzkia doi-doia sortzen da zerutik. Ox 157. Armiarma eguzkia sortzean bere aritik zilintzaka bezala. Or Mi 65. Baña eguzkia sortu zanean, kixkali zan. Ir YKBiz 171. v. tbn. AA III 351. Etxeg in Muj PAm 21. Ibiñ Virgil 78

adib: eguzki 1 iz. Lurra argitzen eta berotzen duen argizagia; argizagi horren argia. (Astronomian E larriz idazten da). Ik. eki. Eguzki amandrea. Eguzkia atera, sortu, jaiki. Eguzkia sartu. Eguzki ederra dago. Eguzkiak argi egiten duen leku guztietatik etorriak. Eguzki-argitan etzanda. Eguzkiak jotzen ez duen lekuetan. Eguzkia ilunduko da. Eguzki kiskalgarria. Holako asko ez da gertatu eguzkiaren azpian. Eguzki egunetan.

Ez dugu aurkitu eguzkia sortu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguzkia sortu 11: Berria 2, Xabier Montoia 2, Aurelia Arkotxa 2, Xabier Amuriza, Xanti Iruretagoiena, Bego Montorio, Patziku Perurena, Xabier Aranburu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki sarreran.

eztabaida sortu
da/du ad.-lok. Orduan eztabaida sortu zen juduen artean. Eztabaida sortu zuena ez zen hori izan.

Aztergaia: eztabaida sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

galde sorta, galde-sorta
iz. Galdera sorta, norbaitek erantzuteko prestatzen dena. Ik. galdetegi. Informazioa biltzeko erabilitako galde sorta. Blessed, Tomlinson eta Roth (1968) galde-sortak adinekoen gaitasun funtzionala ebaluatzen du.

Aztergaia: galde-sorta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-10-19
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:32 1999-06-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galdesorta (eta g.-eredu) 11: J.M. Agirre ("test hori 'erraz notatzeko galdesorta' motakoa izango da"), J. Berruezori omenaldia ("Fuera ohizko azterketak eta galdesorta zurrunak!"), Industri kontuak 1985 4 (adib.: "Eranskin espezifiko bat gehitu zaie, EUSTATek prestatua, galdesorta haietan barnehartzen ez ziren arazo desberdinei erantzutearren", "90 sektoreetako bakoitzerako galdesorta-eredu bat"), B. Urkizu ("ikerketarako galdesortak antolatu"), KontsumHeziketa 1986 ("eskupaper edo liburuskak, testuliburuak, material didaktikoa, egindako galdesorta edo inkestak, etab."), X. Aizpurua ("galdesortaren azken proposamena Euskararen Aholku Batzordeko Demolinguistika batzordeak egin zuelarik"), Eustat 1991 ("Informazioa biltzeko erabilitako galdesorta"), OroitId 1993 ("30 galderako galdesorta jaso da"); galderasorta 1: J. Garzia ("erantzuna bainoago, berari ordainetan egiteko galdera sorta bat nuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galdesorta : AB38 1 ('cuestionario'), Euskalterm 18 (hauetan pertsonalitate-g., jarrera-g., interes-g., etab.); galde-sorta : Euskalterm 1; galdera-xorta : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

galde-sorta : HiruMila, ElhHizt (AS: 'cuestionario'), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal cuestionario / questionnaire formen ordainak: HiztHand: galdeketa // ElhHizt: galdeketa, itaunketa, galdera-sorta, itaun-sorta // HiruMila: 1 galde-liburu, itaun-liburu; 2 itaunketa, galdeketa, galde-sorta // HaizeG FB: galdeak, galdeketa // Casve FE: galoka, galtoak // PMuj DCV: 1 galde-liburu, itaun-liburu, auzi-liburu; 2 galde-sorta, galdebide, galdeketa // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

PUrib: "galde-sorta: cuestionario" / HezkAdmin: galde-sorta: cuestionario.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

galde-sorta grafiakoa hobestekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sorta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Google-n begira jardun dut, eta datuak nahikoa parekatuak daudela ematen du. Ez dut arrazoi pisuzkorik ikusten baten edo bestearen alde egiteko

 - [E210]: Proposamena: e. galde(-)sorta.

 - [E409]: Nik ere hala uste dut.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): galde(-)sorta forman jasoko da, eta galde sarrerako azpisarrera gisa.

galdera sorta, galdera-sorta
iz. Norbaitek erantzuteko prestatzen den galdera multzoa. Ik. galde sorta; inkesta; galdetegi. Horri lotuta, beste galdera sorta bat dator ezinbestean: zein da idazlearen rola itzulpenaren prozesuan? Prestatu den galdera-sortaren helburua haurrek informatikari buruz duten ezagutza aztertzea da.

Aztergaia: galdera-sorta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2003-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z10:LBeh64 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. galdesorta.

galdera(-)sorta 51.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

galdera(-)sorta 13.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

def: [s.u. galde] galde sorta, galde-sorta Galdera sorta, norbaitek erantzuteko prestatzen dena. Ik. galdetegi. Informazioa biltzeko erabilitako galde sorta. // galdetegi 1 iz. Galdera sorta, ikerketa baterako edo informazioa lortzeko prestatzen dena; galdera sorta hori jasotzen duen idazkia. Ik. galde sorta. Ehun galderatik gorako galdetegia prestatu zuten ikertzaileek. Eustat-en galdetegia erantzun dutenak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da, eta azpisarrera gisa jaso liteke galde(-)sorta arautuarekin batera.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sorta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa galdera eta sorta sarreretan.

gatazka sozial
iz. soziol. Gizarte-sistema baten kohesioa eta oreka hausten duen gatazka. Ik. gizarte gatazka. Modu ez-bortitzak eta ez-zigortzaileak bilatu behar ditugu gatazka sozialak konpontzeko.

Aztergaia: gatazka sozial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:Kondaira [3] 2025-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEC: 114 / LB: 131 / ETC: 892 / Dabilena: 276

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gatazka sozial conflicto social / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: gatazka sozial (termino onartua da).

Bestelakoak

gizarte(-)gatazka iz. Gizarte-sistema baten kohesioa eta oreka hausten duen gatazka. Gertakari berrien aitzinean jokabide zaharrak erabiltzeak gizarte gatazka eta haustura eragin ditzake. Arazo ekonomikoak handitu ahala, gizarte-gatazka ere handitu egin zen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, eta gizarte(-)gatazka arautuarekin lotzekoa.

gerra sortu
da/du ad.-lok. Gerra hasi. Ik. gerra piztu. Gero, zoritxarreko anaiarteko gerra sortu zen. Ezin dugu utzi gerra sortu zuten horiek beren memoria guri ere ezartzea.

Aztergaia: gerra sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERRA SORTU. Estallar la guerra. Gerra bat sortzen bada, gure etsaietara joan ez ditezen. Lard 64. Zeruan sortu da gerra. Bil 90. Zori gaiztoko gerra zibilla / sortu zalako meriyo. Tx B II 52. Gero zoritxarreko anai arteko gerra sortu zan. BBarand 152. (Fig.). Zu zerala mediyo / sortu ziran gerrak, / ez dizkidazu egiñ / aziyo ederrak. AzpPr 52. Era ontantxen sortutzen dira / mundu onetako gerrak, / berriro ere gu Lizasori / gaude erantzun bearrak. Uzt Noiz 93. (Trans.). Provocar la guerra (sdos. prop. y fig.). Zenbait gizonek mundu onetan / sortutzen dituzten gerrak, / ni ixillikan neguan baña / daude deklaratu be'rrak. Uzt LEG I 233. Gerra sortzen duanari eta ortan saiatzen danari gizona deitzea ere aundia da. Insausti 217.

adib: gerra 1 iz. Herri, gizatalde edo estatu bi edo gehiagoren arteko arma bidezko borroka. Ik. gerla. Gerrak dakartzan kalteak. Gerra eta bakea. Gerraren jainkoa. Gerra galgarri hura sortu zuena. Gerra irabazi. Gerra hasi zenean. Gerrara joan. Handik egun batzuetara, gerra piztu zen. Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatu zuen. Gerran hil. Gerrako gastuak.

gerra sortu 11: Consumer 2 (“Galaxietako gerra sortu”), Berria 3 (“Historiak erakutsi du munduaren ekonomia berriz antolatu den bakoitzean, gerra sortzen zela Balkanetan”), EiTB 3 (“Kartel honetan barne-lehia odoltsuak ematen ari dira euren buruzagiak atxilotu edo hil egin dituztelako; ondorioz, boterearen inguruko gerra sortu da”), Jakin 2 (“Gerra sortu zenean berak herriko gazteei deitu zien, eta esan zien hobe zutela Gudarostean izena ematea, bestela erreklutatze bat egongo zela derrigortua”), Argia (“Morelosek, Mexikoko independentzia gerra sortu zuen Miguel Hidalgoren ondorengoak, Chipalcingoko Kongresua zuen antolaturik 1813ko irailetik, baina garbi zegoen kanpoko laguntza militarra beharko zuela garaile aterako bazen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerra sortu 14: Berria 3 (“Nahasmen handia dago Iraken, gerra sortu zutenek, AEBek, estrategia nahasia dutelako”), Elizen arteko Biblia 7 (“Gerra sortaraziko dut Gogen kontra nire mendi guztietan. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Eta haren gerlariek elkar hilko dute”), Esteban Antxustegi 2 (“Eta ohartu nintzen gauzak komunean zeudenean, gerra sortzen zela eta beste kalamidade mota guztiak harekin batera, gizonek liskar batean hasten baitziren gauzen erabileragatik, gerrari ihes egin nahi diogula jakin arren.”), Iñaki Mendiguren (“Ezin zuen K.o. 1914ko gerraren esperientzia bizi ohartu gabe K.a. 431n gerra sortzeak esperientzia berdina ekarri ziola Tuzididesi”), Inazio Mujika Iraola (“Gerra sortzea liberazioa izan zen Karmenentzat; ez omen zegoen gehiago jasaterik hango errezo eta hango betiberdin, betiberdin gogaikarria”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa denez azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra sarreran.

gutxieneko soldata
iz. Lanbide arteko gutxieneko soldata. Pentsiorik apalenak gutxieneko soldatarekin parekatzeko ados jarri ziren.

Aztergaia: gutxieneko soldata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2024-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

oinarrizko soldata forma aztertzean, azpisarrera gisa jasotzeko proposatua.

haizezko soinu
iz. Haizezko musika-tresna.

Aztergaia: haizezko soinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

haize-soinu.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-soinu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haize sarrerari dagokion azpisarrera.

harizko soinu
iz. Harizko musika-tresna.
harridura sortu
du ad.-lok. Harridura sortu die auziak. Ordezkariak uko egin zion lege-proiektuari buruz hitz egiteari, eta horrek harridura handia sortu du gainerako parte-hartzaileen artean.

Aztergaia: harridura sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: EHadib+def 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

haserrea sortu
da/du ad.-lok. Murala kentzeak sortu duen haserrea ikusirik. Euskararen batasuna dela-eta sortu diren eztabaida eta haserreak. Horrek haserreak sortu ditu, baita kalte larriak egin ere.

Aztergaia: haserrea sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

heste sobre
iz. Apendizea. Heste sobrea kendu diote.
Loturak

Aztergaia: heste sobre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

testuetan jaso gabea da, baina ahozkoan ezagun-erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

heste sarrerari dagokion azpisarrera.

hogei soseko
iz. Libera bateko txanpona. Mahai gainera botatzen du hogei soseko bat.

Aztergaia: hogei soseko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH s.u. sos; eta azpisarrera s.u. hogei: “Moneda de una libra”. // Prop 1876, HU Zez, Barb Sup.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. +-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sos sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(libera bat).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: hogei soseko (libera bat). [AS sos sarreran]

irri solas, irri-solas
iz. Irri egiteko solasa. Irri solasetan pasatu genuen arratsalde guztia.
istilua sortu
da/du ad.-lok. Ikasleek protesta egin zuten, baina ez zen aparteko istilurik sortu. Ez duela ulertzen nola ez zuten debekatu ekitaldia, istiluak sortuko zirela jakinda. Istilu hori ez zen lehen aldiz Euskaltzaindian sortu. Eskertuko nizuke lasaitu eta istilurik ez sortzea.

Aztergaia: istilua sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef+adib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

joare soinu, joare-soinu
iz. Joareak, mugitzean, ateratzen duen hotsa. Ik. joare hots; arran hots. Inguruko belazeetan bazkatzen dabiltzan ardien eta behien joare soinuak entzuten dira. Joaldunen joare-soinuek eta dantzarien agurrak girotu zuten ekitaldia.
justizia sozial
iz. Giza eskubideak betetzea eta aukera-berdintasuna ziurtatzea helburu nagusitzat dituzten legeak eta zuzenbidea ezartzea. Herri libre bat, justizia sozialean oinarritua, lortzeko. Justizia soziala da gure aldarrikapenen muina.

Aztergaia: justizia sozial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2024-02-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gizarte(-)justizia forma lantzean azpisarrera gisa sartzeko proposatua.

kanta soinu, kanta-soinu
iz. g. er. Kanta. Txoritxoen kanta soinu zoragarria.
kapital sozial
iz. Bazkideek enpresa batean jarritako diruaren eta ondasun materialen multzoa. Bartzelonan, 3.000 euroko kapital sozialarekin sortutako enpresa da Frontera Energy Corporation.

Aztergaia: kapital sozial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:Kondaira [2] 2025-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEC: 265 / LB: 259 / ETC: 1.165 / Dabilena: 6

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: kapital soziala: capital social / Adorez: 0 / Labayru: kapital sozial iz. Ekon. capital social / NolaErran: capital social kapital sozial – sozietate kapitala / Euskalterm: kapital sozial.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

karta sorta, karta-sorta
iz. Karta multzo osoa. Karta sorta bat nahasten ari zen.
lan sozietate, lan-sozietate
iz. Enpresa mota, kapitala nagusiki langileena duena. Krisi hasieratik, lan sozietateen eta kooperatiben kopurua bikoiztu egin da Foru Erkidegoan.

Aztergaia: lan-sozietate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh114 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu lan(-)sozietate formarik.

lan(-)sozietate 159: Argia 4 (“Euskal Herrian, langile askok figura juridiko ia ezezagun batekin eutsi zioten lanpostuari eta lanari: lan- sozietate anonimoekin”), Berria 14 (“Denbora batera, langile ohiek sustatutako erantzukizun mugatuko lan sozietateak hura erosteko eskaintza egin zuen”), Deustuko Unibertsitatea 5 (“Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hiru hilabeteko epean, Gobernuak lan sozietateen inguruko lege proiektua bidaliko die Gorte Nagusiei; proiektu horretan, lan sozietate anonimoaren araubidea eguneratzeaz gain, erantzukizun mugatuko lan sozietatea arautuko da”), DiarioVasco 2 (“Eusko Jaurlaritza eta SPRI. Laguntzaileak, berriz: ELKAR-LAN S.COOP (Kooperatibak Sustatzeko Elkartea) eta ASLE, Euskadiko Lan Sozietateak”), Elkar (“Era berean, sindikatu abertzaleak eta Anel lan sozietateen elkartea kanpoan geratu ziren”), Consumer 3 (“Kooperatiba edo lan sozietate bateko kide bihurtu ahal izango da, baldin eta lehendik ez badu eduki izan harekin kontratu harremanik 24 hilabetez baino gehiagoz”), Espainiako Gobernua 116 (“Sozietatearen estatutuetan ezar daiteke «lan sozietate» kalifikazioa galtzea izan daitekeela sozietatea desegiteko arrazoietako bat”), Goiena (“Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, ASLE - Euskadiko Lan Sozietateak”), Gomylex 2 (“Erregistroak eta gordailuak gauzatzea. Halakoen artean nabarmendu behar dira hitzarmen kolektiboak, sindikatuen nahiz enpresaburuen elkarteen eta kooperatiben eta lan sozietateen estatutuak erregistratzeko jarduerak”), Nafarroako Gobernua (“Enpresa entitate publikoak, merkataritza- eta lan sozietateak, fundazioak eta aurreko letretan aipatutako entitateei loturik edo haien mendean diharduten gainerako entitateak eta horien elkarteak, nortasun juridikoa badute, publikoa nahiz pribatua, eta baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:”), Uztarria 10 (“Iraurgi Berritzen, Azpeitia eta Azkoitiako Garapen eta Berrikuntza agentziak, Lanzituz proiektua jarri du martxan hirugarrenez, langabetuak eta ekintzaileak lan mundura murgiltzeko xedearekin, Lan Sozietateak eredu hartuta”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lan sozietate 1, Berria (“Euskadiko Lan Sozietateen Taldeak, Aslek, 650 milioi euro fakturatu zituen iaz eta beste hainbat egin nahi ditu aurten ere”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: lan-sozietate (es sociedad laboral).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan sarreran.

lanbide arteko gutxieneko soldata
iz. Gobernuak urtero lanbide eta kategoria guztientzat gutxienez ordaindu beharrekotzat ezartzen duen soldata. Ik. gutxieneko soldata. Lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurora igotzeak eragin du autonomoen kotizazio sistemaren aldaketa.

Aztergaia: lanbide arteko gutxieneko soldata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: salario mínimo interprofesional.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

lore sorta, lore-sorta
iz. Loreekin egindako sorta. Ik. buket; floka. Lore-sortak utzi zituzten hilobian, eta aurresku bat dantzatu zuten, hildakoen omenez. Azken ukituak eman dizkio logelako mahaiaren gainean dagoen lore sortari.

Aztergaia: lore-sorta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:17 2000-11-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z10:LBeh205 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lorte(-)sorta 116: Consumer (“bonboi eta lore-sortak ospitaleko gelako parte batean”), Berria 50 (adib.: “Lurraren atea zegoen tokian lore sorta jarriko dute erasoan hil ziren guztien omenez”), EiTB 28 (adib.: “Lore sorta andana ere jaso ditu idazleak, onemaldi gisa”), Argia 8 (adib.: “maiatzaren lehenean herriko toki esanguratsuenetan postutxoak jartzen dira lore-sortak saltzeko”), DiarioVasco 29 (adib.: “Gustura ziren biak, baina lore sortak jaso zituzten emazteak eta bilobak ere”).// lore(-)sorta 176.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lore(-)sorta 180: Berria 51 (adib.: “Txuriren ama eta arreba oholtzara igo eta lore sorta bana oparitu zieten”), Herria 4 (adib.: “Iguzki Lore sortua izan da 1989an lehen lehenik gure ikasleeri kantuaren gostua emaiteko”), Karlos Zabala 15 (adib.: “Lore sortek itzal egiten zieten batzuek besteei, odol zetaken pare, eta eztiro zurbiltzen ziren, zilar kolore gris leun-leunez margoturik”), Anjel Lertxundi 10 (adib.: “Soldaduburuak arto-hostoz egindako lore-sorta baten imitazioa seinalatu zuen”), Xabier Mendiguren Elizegi 6 (adib.: “Sorpresa geroago etorri zunan: lanetik atera ginenean han zegonan, aurreko espaloian tente, lore sorta zuela eskuan”), Mirentxu Larrañaga 6 (adib.: “Bidal iezaiozu lore-sortaren bat, edo antzeko zerbait”), Josu Zabaleta 3 (adib.: “Ezpain gainean bazuen bibote pixka bat, amets eragiten zizuna... amets... mahai gainean lore sorta bat ikusirik maite dituzun basoetan amets egiten den bezala”), Xabier Paya, Xabier Olarra, Edorta Jimenez, Ramon Saizarbitoria, Harkaitz Cano, Anton Garikano, Koldo Izagirre, etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ramo de flores / fr bouquet: Elhuyar: lore-sorta / Nolaerran: floka, buket, sorta / Zehazki: lore sorta / Labayru: lore-sorta, lore-mortxaka, lore-pila / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "lore-sorta = ramo de flores".

adib: lore 2 iz. Loreak, bereziki apaingarritarako, ematen dituen landarea. Lorez apaindu. Lorez estaliak zelaiak. Loreak ureztatu. || (Hitz elkartuetan lehen osagai gisa). Lore sorta. Lore-saltzailea. Lore eskaintza egin dute Zizurkilen, // sorta 1 iz. Loreak, landareak eta kidekoak bilduz egiten den multzoa. Ik. azao; sendor1. Lore sorta. Krabelin sortak eta opil mordoak. Belar gaiztozko sorta bat erretzeko. // harro 4 adj. Hantustez betea. Ik. harroputz. Harro bezain lotsagabe zelako. Gizonik harroena apaltzeko. Gazte buru-harro ondasunzalea. Gure mende harro honek. || Medikua ere, hego haizea baino harroagoa bera, azken egunetan lore sorta batekin etorri zitzaion. Arregiren hilobian. // moja 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Moja-jantzian eta lore sorta zuri bat eskuetan zuela azaldu zen. Sartu nintzen neskame moja etxe batera. Herriko moja komentuan (Ik. mojategi). // osatu 1 du ad. Zenbait gauzak osotasun edo banako bat eratu. Batzarra osatzen dutenak. Lore sorta zoragarria osatu du. Landuccik osatu zuen euskal hiztegian. Gorputza materiaz osatua dela. "Euskal hitz garbiak", hau da, hizkuntzan bertan ezagun diren hitzez eta morfemez osatuak. Aldizkarietan argitaratu dituen artikuluekin liburuxka polit bat osatu du. Hiru zatik osatua. Liburuaren hirutatik bi hiztegiek osatzen dute. || Artikuluarekin hiru silaba osatzen dituzten izenak bi sailetan banatuak ageri dira. Ardi-bildotsetan ehun eta berrogei buru osatu behar, eta ehun eta hogeita hemezortzi ziren soilik eskortara bildutakoak. // pozoitu 4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gaurkoa ez da egun txarra lore sorta pozoitu bat niri bidaltzeko

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sorta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa lore sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa lore sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lore eta sorta sarreretan.

merkataritza sozietate, merkataritza-sozietate
iz. Merkataritza-jarduerak dituen sozietatea. Merkataritza sozietateei ez zaie foru lege hau aplikatuko.

Aztergaia: merkataritza-sozietate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:004 2003-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh266 2021-01-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu merkataritza(-)sozietate formarik.

merkataritza(-)sozietate 184: Argia 2, Berria 8, Deustuko Unibertsitatea 4, Euskal Herriko Agintaritza 23, EiTB 7, Elkar, Espainiako Gobernua 125, Laneki 4, Nafarroako Gobernua, UEU 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu merkataritza(-)sozietate formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adib: [s.u. administrazio] administrazio kontseilu, administrazio-kontseilu Merkataritza-sozietateetan, erabakiak hartzen eta aholkuak ematen dituen batzordea. Enpresaren Administrazio Kontseiluak akziodunen ohiko batzarrerako deia egin du biharko.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baita EHko definizioetan ere, eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa merkataritza sarreran.

mila sorgin
interj. Ipar. Harridura edo haserrea adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. arraio2 1. Zer mila sorgin!, nork daki hori? Non mila sorgin egonak zarete orain arte? || Mila sorgina!, errege baldin banintz, zer erregina!

Aztergaia: mila sorgin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MILA SORGIN(A) a) (Interj.). Mila sorgina! / Errege baldin banitz zer erregina! Elzb Po 191. Zer mila sorgin; ez irabaziko? Nork daki hori? HU Aurp 60. Balinba ohartuko ahal zen, zer mila sorgin! Barb Sup 103. Zer mila sorgin! JE Ber 41. Bi mila sorgin! Ox 22. b) (Adj.). Gizon zoro milasorgin horiek zer ari othe zauzkigu? GAlm 1932, 58 (ap. DRA).

mila sorgin 1 (ez da OEHko adierakoa), Berria (“Mila sorgin estasian, Ziripot, joaldunak, munstroak, Mikel Laboa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mila sorgin 10: Herria 3 (“Nun mila sorgin egonak zirezte orai arte?”), Patxi Zubizarreta 5 (“Zer mila sorgin, ederra baitzen norbait zuregatik txora-txora egina dagoela jakitea, eta emeki-emeki lehen musua emateko nola makurtzen zaizun ohartzea”, “Baina zer mila sorgin!”), Daniel Landart 2 (“Zer mila sorgin?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, interjekzioa dela esanez eta Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sorgin sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

interj.

mundura sortu
da ad.-lok. Jaio, amaren sabeletik irten. Mundura sortu nintzen baino lehen. || Ni mundu honetara sortu nintzen abenduaren 26an.
neguko solstizio
iz. Urteko gaurik luzeena eta egunik laburrena dituen aldia, Ipar hemisferioan abenduaren 21ean edo 22an eta Hego hemisferioan ekainaren 20an edo 21ean gertatzen dena. Neguko solstizioa pasatu berri dugu, hauexek dira urteko egunik laburrenak. Zeltek haritzak fruituz eta kandelaz dotoretu ohi zituzten neguko solstizioan, eguzkia eta landareak itzuliko zirela segurtatzeko. Neguko solstizioa eta udako solstizioa.

Aztergaia: neguko solstizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

ohe sofa, ohe-sofa
iz. Ohe bihur daitekeen sofa mota. Ohe sofan buelta eta buelta dabil, lokartu ezinik. Ohe-sofan etzanda.

Aztergaia: ohe-sofa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh42 2024-04-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 25 (EiTB 6, Elkar 15, Consumer 2, Euskaltzaindia 1, UEU 1); ohe(-)sofa 10 (Elkar: Gizon gogorraren sekretua) / ETC: 86; ohe(-)sofa 23

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: sofa-ohe sofá-cama / Adorez: sofa-ohea sofá-cama / Labayru: sofa-ohe sofá-cama / NolaErran: ohe kanape (ZU / BL) – ohe-sofa (MD) canapé-lit. / Euskalterm: ohe-sofa (Indus. eta Merkat. TN da).

Bestelakoak

ohe(-)bagoi iz. Trenetan, oheak dauzkan bagoia. Ohe-bagoi batean atseden hartuz bidaiatzeko aukeraren erosotasuna.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, baina ohe(-)sofa forman, ‘ohea egiten den sofa’ delako, ohe-bagoi arautuaren bidetik.

oinarrizko soldata
iz. Lanpostu bati edo lanbide-kategoria bati dagokion soldata-zatia, hitzartutako baldintzen arabera, soldata-gehigarriak edo gainsariak gehi dakizkiokeena. Oinarrizko soldatari osagarriak gehitzen zaizkio eta gizarte-segurantzari egin beharreko ekarpen-kuotak eta zerga-atxikipena kentzen zaizkio. Ekainetik aurrera murrizketak oinarrizko soldatan zein antzinatasunean aplikatuko dira.

Aztergaia: oinarrizko soldata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:HBOg 2024-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 50 (Argia 8, Berria 18, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 7. Elkar 2, Consumer 1, Espainiako Gobernua 2, Laneki 1, UEU 10) / ETC: 201 / Dabilena: 160

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: oinarrizko soldata salario base, sueldo base / Adorez: oinarrizko soldata: sueldo base / Labayru: oinarrizko soldata sueldo base, salario base / NolaErran: salaire de base oinarrizko soldata / Euskalterm: oinarrizko soldata.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: sueldo base.

ketzal 2 iz. Guatemalako diru unitatea. Askok gutxieneko soldata jasotzen dute: 1.300 ketzalen truke, 120 euro inguru, lan egiten dute. kotizatu 1 du ad. Erakunde edo zerbitzu publiko bati dagozkion kuotak ordaindu. Gutxieneko soldata baino gutxiago irabazten dutenak kotizatzeko betebeharretik libratuko dira. subsidio iz. Oinarrizko dirulaguntza, Administrazioak edo erakunde ofizial batek ematen duena. 30 euroko igoerak balioko die zuzenean gutxieneko soldata jasotzen duten langileei, eta subsidioa jasotzen duten langabeei. taka2 iz. Bangladeshko diru unitatea. Spectrum Sweaterreko langileek 700 taka irabazten zituzten hilean, nahiz gutxieneko soldata 930 takakoa den Bangladeshen.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ik. oharra s.u. oinarrizko heziketa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Oraingoz ez da aipatuko.

perrexil sorta, perrexil-sorta
iz. Lapiko bat urez bete eta odolkia bertan sartu porru puska batekin eta perrexil sorta batekin. Orduan ikusi zuen, perrexil-sorta eskuan.

Aztergaia: perrexil-sorta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Sukal [7] 2024-07-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 2, Berria / ETC: 12 / Dabilena: 9

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0 / LeioaOstalaritza: Irabiagailuaren basuan perrexil sorta erdi baten hostoak eta zutroin finuenak sartu eta ura, gatza, ozpina, berakatz xafla bat, piperminaren xafla txiki bat, ogi birrindua eta gazta birrinduarekin birrindu perrexila zukua atera arte.

Bestelakoak

perrexil(-)sorta 7: (“Lapiko bat urez bete, eta porru puska bat eta perrexil sorta batekin, odolkia bertan sartu”).

Perrexil sorta bat.

perrexil iz. Belar landare ginbailduna, oso usaintsua, hostoak hiru zatitan banatuak dituena, janariak ontzeko erabiltzen dena (Petroselinum crispum). Perrexil sorta bat. Perrexil pixka bat, ongi xehatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lehendik adibide gisa jasoa dago EHn, baina ohiko lexia egitea proposatu da.

psikologia sozial
iz. Psikologiaren adarra, gizabanakoa gizarteko kide gisa eta gizartearen eragin guztiak aintzat harturik aztertzen duena. Psikologia sozialeko teoriak oso gutxi aplikatu dira hezkuntzan.

Aztergaia: psikologia sozial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2024-02-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gizarte(-)psikologia forma lantzean azpisarrera gisa sartzeko proposatua.

sare sozial
1 iz. Interes, helburu, zaletasun edo premia berak dituzten pertsonek osatzen duten komunitatea. Adiskidetzarako sare soziala sortzea da Baketik zentroaren egitasmo nagusia.
2 iz. Informazioa trukatzeko eta partekatzeko Interneteko zerbitzua, erabiltzaileei beren idatziak, argazkiak eta kidekoak sarean argitaratzeko eta beren artean harremanetan jartzeko aukera ematen diena. Amaraunari begira jarri dira alderdi politikoak, webguneak berrituz, blogak sortuz eta sare sozialetan parte hartuz. Gaur egun, sare sozialen bitartez, jende askok argazkiak eta informazio pertsonala sareratzen ditu. Interneteko sare sozialen gorakada.

Aztergaia: sare sozial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2013-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus informazioa s.u. gizarte-sare.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa sare sarreran.

Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Interneteko sare sozialen gorakada.

so bat egin
dio ad.-lok. Begiratu bat eman. So bat eginik leize hari, ikusi ditu animalien hatzak eta herexak. So bat ere egin gabe. 2008az gehiagorik ezin erranez, 2007ari so bat egin diogu. || So triste bat egiten diote.

Aztergaia: so bat egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SO BAT EGIN Echar una mirada. So bat egiñik leze hari ikhusi ditu [...] animalen hatzak eta herexak. Tt Onsa 67. Ene Jinkua, sokhorri emaiteko so bat egidazü. Mst III 23, 2 (Ip so egidazu). Jinkua [...] so bat egizü zure zerbütxariaren phenari. Ib. 20, 3 (Ip ikhusazü zure zerbützariaren nekia). Maikide guztiok txantel ari so bat (begirakune bat) egin ginion. A Ardi 84. So bat ere egin gabe. Ardoy SFran 227. (Con determinantes). Iaun kapitaño haren plazan banintz, halakoer, so on bat eniro egin. Tt Onsa 112. Egunian behin [...] egiezu begitarte eta so hon bat, edirenen duzu [...] [librian] zure arimak, behar diana oro. Ib. 4. So lehiatü bat aldiz egiten badeitazü, berhala azkartzen [...] nüzü. Mst III 8, 1 (Ip so egiten badeitazü). Ikusten zian bi beretter haiek halako so bat egiten ziela algarri, erran nahi üken balie bezala [...]. Const 39. Xalbador erdiko athetik agertzen da. So trixte bat egiten diote. Ox 38. So galdekor bat, erdi-beldurtua, egin. Mde HaurB 84. Ixilka joan [zen] [...] azken so baten egiterat bere sortetxeari buruz. Ardoy SFran 145. Zure parropiako elizan sartzen zirenian, egizu so bat zure aitzinian ioan diren zure askaziak, adiskidiak eta zure ezagutiak, eta orhiturik haren hilziaz [...]. Tt Onsa 41.

adib.: so egin Begiratu, behatu. So egiozu. Halako irri maltzur batekin so egiten zidan. So egizu nor heldu den. || So bat ere egin gabe.

Ez dugu aurkitu so bat egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

so bat egin 7: Herria 2 (“Mündorori zabalik den jünta hortara jiteaz gain, Filipe BIDARTen libro üzteko galtegite horrez xehetarzün haboro bildü nahi düanak, so bat egiten ahal deio www.filipeaska.com internet guneari”), Piarres Aintziart 2 (“Lehenik egunkari bat erosten dut, baina doi-doia so bat eginen diodala, bar baten kanpoko mahaian hartuz edateko freskoa eta itzalean zabaldua banu bezala gorputz osoa”), Elena Touyarou (“Elizan sartzean nahiz ateratzean, Marik ezin izan zuen egon erretore etxerantz saihets so bat egin gabe”), Koldo Izagirre (“Ez zien hitzik egin, ez zien so bat egin”), Menane Oxandabaratz (“Lehenago joanen niz kultura orrialdeetara, eta gero politikari ere so bat egiten diot, ba, egia da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, begiratu bat eman bezala. begiratu bat eman adibidea azpisarrera egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa so1 sarreran.

so egile, so-egile
iz. Zerbaiti so dagoen pertsona. Ik. ikusle. Lau pilotarien joko azkar eta abila nola aipa; so egileak begiak zuriturik zeuden.

Aztergaia: so-egile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:24 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

so egile 5: Mst 2 ("Amuriua orotarat so egile da", "Hartakoz ezpiritüz zelialat so egile aphür edireiten da"), Egiat ("Lotsa izan ezpada sobera igaiten dolürik dütükia so egiletarik?"), Mde 2 ("So egile urrikaldun batek esaten dio dohakabeari: —Min asko ematen dizu?", "eragozpenik eta gibel-asmorik ezean, askatasun oso bat behar zuen inor jakile gabe, inor so egile gabe"); eta ap. DRA, Herr 1957 ("Lau pilotarien joko azkar eta abila nola aipha. Miresgarria zen zinez heien irabaz gosea. So egileak begiak xuriturik zauden nork ukanen zuen azken hitza ere"); so-egile 3: Lf Murtuts ("Elizarakoan bazela so-egile!"), Zait Plat 2 ("Iaioterriko Ko ugartetik etorria zan so-egile zorrotz, adimen neurritsu ta asmagin", "Platon'ek dakarren Sokrate bitara ikus zezakean so-egile banak, beraz, batak batera ta besteak bestera, esate baterako"); soegile 1, Egiat ("Nausi ona logale denian, maiñatak dirade beillari hontarzünak ere alde orotarik bere soegiliak dütü bethi"). Eta ap. DRA sogil(l)e : Peillen EG 1951: "Egünaz, arranuak, odei artetik, zer ez tü begiaz ikhertzen, gaiaz, hüntzak, bestiak bezain sogile hun da eta biek elkharrekin zer ez dakite"; A-renetik jasoa: "Hari denaren utsak begira dagoenak, sogilleak, untsa ikusten tik" // Cf. Etienne Sallaberryren ezizena; edo Zerb Azk: "Uhaldeko laminak hortan utzirik, beldurra baitugu Oxobi, Piarres eta So-egile batzuek lerro hauk irakurtuko dituztela...".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

so egile 2: Zahar hitz ("So egilea beti jakintsun"), HerrizH 1988 ("Pentsa hor ere bazutenez gostuko ainitz gauza ikusteko: ardi bazkatzeko molde berriak bazuen segur so egile"); so-egil(l)e 5: Herr 1961 ("[zinemako] So-egileak? Begiak hanpatuak orduan, gorputzak sutan, zainak tiran, bihotzak pilpiran"), GH 1967 ("Debriak zalapartaka... / So-egiliak oihuka"), Txill ("So-egileak, sardin-ontzien bihurreraren zai, arretaz, miatzen du itsas-urruna"), Hiriart-U ("gomitatu zituen, so-egile bezala, katoliko ez diren girixtino-buruzagi batzu"), Or ("Orduan bere bakardade maitera itzuli zen, eta bakarrik, goiko so-egillearen aurrean, "berekin bizi" zen"); soegile 2: Herr 1946 ("Trinketeko partida ahulxka zen, soegileek phakatiaren ordaria ez die eraiki"), Txill ("Lehendabiziko ontzia sumatu orduko jauzi bat egingo du soegileak, eskailera hurbilean behera azkar abiatuko, eta han dagoen "gong"a joko du berria emateko") // Eta Etienne Sallaberryren ezizen bezala, adib.: P. Xarritton: "Adiskideak beti hautatzen dira eta hautatuko ditut beraz Piarres Lafitte eta Pierre Narbaitz, ene bi irakasle ohiak, eta Etienne Sallaberry "Soegilea"".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

so egile : DFrec 1 ("ederki erabili sujetak harrapatu du interesmendua so egileen artean"), LurE (adib.); soegile : DFrec 1 ("axaleko soegileak atzerakoikeria soma dezake beharbada"), AB38 1 ('observador') AB50 1 ('observador'); sogile : DFrec 1 ("sogile askoren eritziz fenomeno honek bi arrazoi dauzka"), AB38 1 ('observador'), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

so egile : EskolaHE (adib.), Lur EF/FE (AS: observateur, spectateur); soegile : Casve EF (1 spectateur; 2 chef de village avant la Révolution), HaizeG BF (spectateur; eta soegilen: regarder), Lh DBF (1 spectateur; 2 chef de village, avant la Révolution); so-egile : DRA (1 espectador; 2 guardia de pueblo, de aldea: antes de la Revolución Francesa), PMuj DVC (1 centinela, vigía...; 2 inspector, revisor; 3 espectador, asistente a un espectáculo; 4 contemplador, considerador); sogile : HiruMila (espectador, ra; observador, ra), ElhHizt (observador, -a; espectador, -a), Casve EF (spectateur), HaizeG BF (spectateur), DRA (1 el que mira, ve; 2 ik. so-egile 2. Eta sogille: espectador), PMuj DVC (mirón, curioso) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

so 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

so egin
du/dio ad.-lok. Begiratu, behatu. So egiozu. Halako irri maltzur batekin so egiten zidan. So egizu nor heldu den.

Aztergaia: so egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

so 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

so egon
1 da ad.-lok. Begira egon. (Dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkia hartzen du). Txoria haurrari so dago, eta mirailari so aldizka. Atzera begira dago, lehenari so. Leihotik so dagoela.
2 da ad.-lok. Adi egon. Nik erranei so bazaude.

Esaera zaharrak

So ez dagoena geroari, deiez dagokio goseari.

Aztergaia: so egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

so 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

so eta so
Etengabe so egiten. Mutikoa alderdi guztietara ari da, so eta so. Denak argazkiei so eta so loriatuak.

Aztergaia: so eta so

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SO ETA SO. Mirando continuamente. Han zauden karrikan, so eta so, nola zoan yendea yostatzerat. Zub 109. Eta eskuan belar-izpi bat zuela, so ta so, betillun antzean. Or Mi 71. Jaun erretora bi begiak harmaturik so eta so dago. Lf Murtuts 54. Ta ni [...] so ta so yardun arren, nun ezkutatu danez ezin dut arkitu. Zait Sof 109.

adib.: telebista 3 iz. Telebista hargailua; telebista hargailuan ikusten diren irudiak. Telebista piztu. Telebista ikusten ari zen. Telebistari Sakramentu Santuari bezala so eta so.

so eta so 2, Erlea (“Ametsen dorretik so eta so zuri“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

so eta so 23: Herria 10 (“Mundu bat bildu, auto berrieri so eta so!”), Janbattitt Dirassar 5 (“Mutiko gazte bat hurbildu zitzaidan, eni so eta so, halako aire bitzi batekin”), Piarres Aintziart 4 (“Gidaliburuari so eta so nabil, asfaltoaz asea eta beti gezi horiei jarraikiz”), Iñaki Iñurrieta (“Eta ni so egoten hasi nintzen, so eta so, eta ordezkatze-prozesuaz jabetzen”), Joan Mari Irigoien (“Eta, ai, jaun André, nola ez nintzen liluraturik geratuko, bada, baldin, so eta so egiten nion arren, ez menbro itsusirik estalkirik behar zuenik eta ez gorputz-zati marketsik bernizadurarik eta apaindurarik behar zuenik ikusi banion, eta baldin ez bazegoen gorputz hartan, ondorez, gaixtoaren utzi beharrik onaren hartzeko, zeren gorputz hartan guztia baitzen on eta ezin hobe, halako moldez”), Michel Oronoz (“Mutikoa alderdi guzietara ari da, so eta so”), Daniel Landart (“Bulta luze bat egoten zen zeruari so eta so”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, lan eta lan bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa so1 sarreran.

sobera
1 adb. Gehiegi. Buruzagiek dutela egin tzarkeria sobera. Ene anaiak sobera arta du nitaz. Sobera edan zuen eta mozkortu. Lurreko ondasunei sobera atxikitzea. Aski eta sobera dut.
2 adb. Neurriz gain. (Izenondo edo adizlagun batekin). Ardura tronpatzen da, sobera ausarta dena. Sobera ona izanak galdu nau. Sobera ontsa. || Errimaren bilatzeaz sobera hartua naizelako.
3 adb. Beharrezkoa den baino kopuru handiagoan. Ik. sobran. Ez dago buruzagien premiarik, eta, daudenak ere, sobera daude. Bakar bat ere ez dago sobera. Zazpitik ez dela bat sobera izan. Beti bost sos sobera baditut sakeletan. Halako eran non hitz bat ere sobera esan ez dezadan. —Ni sobera hemen? —Ez, Luis; ez zaitugu batere sobera. Sobera gelditzen diren haragia eta ogia erre egingo dituzue.
4 adj. Gehiegizkoa. Ik. soberakin 2. Den azkarrenari buruhauste soberak azkenean kalte egin dio. Deus soberarik nitan izan ez dadin.

Esaera zaharrak

Mahatsardo doiak ditu flakoak azkartzen; soberak, azkarrak flakatzen. Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea.

Aztergaia: sobera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sobra (+ eratorri-konposatuak) 238 dira (B 19, G 78, IE-ZuAm 139, EB 2), sobera (+ eratorri-konposatuak) 731 (B 3, G 8, IE-ZuAm 706, EB 14): sobra 150: B 7 (Añ GGero, AB AmaE, BEnb NereA, Alzola Atalak); G 36 (Cb, Gco II, Bil, EusJok, JanEd I, PE, Xe, Sor, Bv AsL, AzpPr, Tx B, Lek EunD, Anab, Basarri, Lab SuEm); IE 106 (EZ Man II, Hm, Ch, He Gudu, Mih, LE Prog, Monho, Dh, Gy, Hb Esk, ChantP, Jnn SBi, Arb Igand, Etcham, Barb Sup, Mattin); EB 1 (MEIG); sobradu 2, B-G (AB AmaE; Zab Gabon); sobratu 35: B 1 (SM Zirik); G 25 (Gco, JanEd I, Ud, Xe, Bv AsL, AzpPr, Moc Damu, Noe, Tx B, Basarri, Uzt, And AUzta, Berron Kijote); IE 9 (Hm, SP Phil, Lg, Mih, Hb Esk); sobrau B 6 (fB Ic, Kk Ab II, BEnb NereA); sobra egon 4: G 2 (Ud, Moc Damu); IE 1 (He Gudu); EB 1 (Arti Ipuin); sobra izan 23: G 11 (Cb Eg, Noe, Or Eus, SMitx Aranz, Balad, Anab); IE 12 (Ch, Mih, LE Prog, Dh, Gy, Hb Esk, Etcham, Barb Sup, Anab); sobran 4: B 2 (Bilbao IpuiB: "sobran be", "sobran utzi"); G 2 (Tx B II: "sobran izan"; Basarri: "sobran egon"); sobrakin IE 3 (Barb Sup, Larz Senper); sobrante 2, B-G (SM Zirik; Tx B II); sobrarik IE 1 (He Gudu); sobratxo G 1 (EusJok); sobraxe IE 2 (Dh); sobraxko IE 3 (Barb Sup); sobra maiz IE 2 (Mih, Hb Esk); sobera 597: G 8 (Or Eus, Balad, Etxde JJ, Lek SClar, Txill Let); IE-ZuAm 577 (Lç, Mat, EZ, Harb, Volt, Ax, O, Hm, SP, Tt, FPrS, INav, Gç, Bp, He Gudu, Lg, Mst, Mercy, CatLan, Egiat, AstLas, Monho, Dh, CatLuz, UskLiB, MarIl, Etch, Bordel, Arch Fab, Gy, Hb, Dv, Bordel, ECocin, Laph, CatS, Legaz, Elzb PAd, Elsb Fram, Jnn SBi, Zby, Ip, Arb Igand, HU, UNLilia, CatJauf, JE, Barb, Ox, Const, Etcham, Zub, Iratz, Zerb IxtS, Lf Murtuts, StPierre, Zerb Azk, Mde Pr, JEtchep, Izeta DirG, Larz, Ardoy SFran, Xa, Mattin); EB 12 (MEIG, Arti); soberatu IE-ZuAm 14 (Lç, SP Imit, Etch, Dv); sobera egon 7: B 1 (Erkiag BatB); IE-ZuAm 6 (Ax, SP Phil, Tt Onsa, Gy, Laph, Ox); sobera izan 34: G 1 (Mb IArg I); IE 32 (Lç, Harb, EZ Eliç, SP Phil, ES, Lg II, Dh, MarIl, Gy, Hb Esk, Dv, Laph, Elsb Fram, HU Zez, JE Ber, Ox, Barb Leg, Lf Murtuts, Zerb Azk, Ardoy SFran, Xa Odol); EB 1 (Arti Tobera); soberasko EB 1 (MEIG); sobera maiz IE 3 (MarIl, Dv Lab, Elsb Fram); soberarik IE-ZuAm 11 (O Po, SP Imit, Mst, Egiat, Dv Lab, Jnn SBi, JE, Ox); soberakin IE-ZuAm 32 (Mst, CatLan, Dv Lab, Laph, Zby, HU Zez, JE Bur, Barb Sup, Lf Murtuts, Mde Pr, JEtchep, Larz Senper, Ardoy SFran, Xa EzinB, Mattin); soberazko IE 5 (SP, ES); soberatan Zu 3 (CatS, Ip Hil); soberatasun IE 1 (SP Phil); soberatuki IE 1 (E); soberaxe IE-ZuAm 7 (Tt, Gy, Dv Lab, Xikito, JE Bur, Zerb Azk); soberaxet Zu 1 (Arch Fab); soberaxko 14: G 1 (Etxde JJ); IE-ZuAm 13 (Zub, Barb Sup, Zerb IxtS, JEtchep, Izeta DirG, Larz Iru, Ardoy SFran).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sobra (+ eratorri-konposatuak) 35 dira (B 2, G 10, EB-EgAs 23), sobera(+ eratorri-konposatuak) 185 (B 2, G 5, IE-ZuAm 47, EB-EgAs 131): sobra 4: B 2 (Aldana, F. Zubiaga); G 1 (A. Albisu Ayerdi); EB 1 (Sagardoa); sobre G 2 (A. Zavala); sobratu 14: G 7 (Aita San Iñazioren...; El Día, A. Zavala, S. Salaberria, A. Arrinda, J.R. Erauskin Lujanbio); EB-EgAs 7 (J. Duoandikoetxea, Zipristin, Fisika, Zeu zeutara, A. Lertxundi, A. Cazabon, Basarri); sobran egon EB 4 (Elhuyar, M. Orbe, F. Ibargutxi, M. Ugalde); sobra izan EB 4 (J.A. Agirre, P. Larretxea); sobran EB 6 (Elhuyar: "s. gelditu", I. Mujika Iraola: "s. sinestu", X. Gereño: "s. eduki", R. Etxezarreta: "s. eduki"); sobrante G 1 (Ataño); EB 2 (Egin, J. Agirre); sobera 122: B 1 (Oskillaso); G 5 (M. Lekuona, Vill); IE-ZuAm 62 (J. Elissalde, Minvielle, J. Etchepare, J. Barbier, P. Larzabal, Eskualduna, P. Lafitte, P. Xarriton, Iratzeder, E. Salaberry, D. Soubelet, D. Landart, J.L. Davant, A. Arkotxa, A. Luberriaga, B. Mendisco Eiyerabide, A. Nesprias, Herria, J.B. Dirassarre, G. Lantziri, J. Haritschelhar, B. Castorene, Herriz Herri); EB 54 (G. Aresti, Beltza, Zabal, L. Baraiazarra, Euskal kulturaren urtekaria, Elhuyar, E. Arrizabalaga, Zinetika kimikoa, UZEI, J.B. Ayerbe, E. Kortadi, J.A. Mujika, P. Sastre, A. Eguzkitza, M. Ugalde, P. Lizarralde, E. Berazubi, Txill, J. Intxausti, X. Arbelbide, L. Fernandez, Vill, J.A. Irigarai, J. Casenave, A. Valdes, L. Haranburu-Altuna, P. Lizarralde, M. Izeta, M. Bortayru, R. Idiart, L. Oñederra, P. Perurena, J. Etxaide); soberatu EB 2 (J.K. Igerabide, Urrezko arraultzedun oiloa); sobera egon EB 4 ager. (J. Suarez, J.A. Aduriz, A. Sarriegi, Egin); soberan egon EB 2 (I. Antiguedad, M.E. Matxinandiarena); sobera izan 7: IE 3 (P. Lafitte, Eskualduna, E. Salaberry); EB 4 (Otoizlari, Txill, G. Ansola Larrañaga, L. Haranburu-Altuna); soberan izan EB 2 (Elhuyar, I. Mendiguren); soberan EB 6 (J. Uriarte: "s. eduki", P. Ezkiaga: "s. ezagutu", P. Añorga: "s. eraman", K. Muniain: "s. kobratu", T. Abarrategi: "s. jakin"); soberakin 24: IE-ZuAm 12 (Eskualduna, A. Aguergaray, J. Casenave Harigile, Herria, J. Haritschelhar; M. Lekuona: "denbora soberakin"; J. Etchepare: "diru soberakin"; Eskualduna: "uri soberakin", "hotz soberakin", "lan soberakin"; Gure Herria: "gantza soberakin"); EB 12 (Gipuzkoako Lurralde Historikoko..., Teknologia mekanikoa, Elhuyar, M.A. Barcenilla, J.M. Zabaleta, I. Mendiguren, EHAA; M. Ensunza: "bero-soberakin"; X. Mendiguren Bereziartu: "janari-soberakin"; UZEI: "nekazal soberakin"); soberago EB 4 (G. Ansola Larrañaga); soberako B 1 (Bizkaiko herri iturriak); EB 2 (Oinarrizko legeria Bizkaian, Teknologia Mekanikoa); soberazko EB 1 (J.A. Lakarra); soberantzia EB 1 (J.M. Urkia Etxabe); soberarik IE 3 (Eskualduna, L. Dassance); soberatasun EB 1 (UEU); soberasko IE 1 (J. Etchepare); soberaxko IE 2 (P. Lafitte, Herria).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sobera : DFrec 40, AB38 10, AB50 5, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; sobera egon : AB38 1; soberakeria : AB38 1; soberaki : DFrec 1; soberako : HiztEn, Euskalterm 2; soberaxe : LurE; soberaxko : LurE; soberazko : AB38 2; soberatu : AB38 3, HiztEn, Euskalterm 1; soberakin : AB38 6, AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 31; soberante : DFrec 2, AB50 6, Euskalterm 1; sobra : DFrec 8, AB38 2, AB50 4, LurE, Euskalterm 1; sobran : AB38 1, AB50 2, LurE, Euskalterm 1; sobratu : DFrec 4, AB38 7, AB50 4, Euskalterm 1; sobrante : DFrec 2, AB50 6, Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag. 'gehiegi' / AS: soberarik Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz (hedatu-egokienak jasotzea aski delakoan): sobera egon, sobera ere, sobera izan, soberazko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

soberarik. Eta ikus sobera izan / soberan egon.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

gehiegi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ene ustez soberan egon ere erantsi beharko genuke, sobera(n) egon ezarriz'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): 'Ez da onartu. Are gehiago: sobera egon etasobera izan, biak ere sobera daudela erabaki da eta, horrenbestez, zerrendatik ezabatu egin dira'.

sobera ere
Ongi asko. Sobera ere badakigu ahalegin guztiok alferrekoak gerta daitezkeela.

Aztergaia: sobera ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:37 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sobra bere 1, AB AmaE ("Sobra bere badakit zelan boto billa, / Ibilli oi direan ni lakoak milla"); sobran be 1, Bilbao IpuiB ("Jaubea datorrenean, jakingo ioat zer esan, sobran be...!"); cf. azaltzen ez dakigun pasarte bat ap. EZ Man II ("Norte eta Hegoako hartak dire lekhuko, / pribilegio tuztenak sobera ere froguko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sobera ere 2: Lek ("Iritzi ori zuana, sobera ere, bere baitan gauza bakar bati begira egon da aspaldi ontan"), A. Valdes ("Jakina dut, sobera ere, Gorenflotek esposatu nahi zaituela"); sobra ere (eta s. be) 2: Sagardoa ("Izenik gabe ezagutu zituzten, sobra ere, gure aurrekoek, eta izenik gabe jarraitzen dute gaur"), F. Zubiaga ("—Ba dakizuz, ama, herriko gorabeherak...; —Sobra be... Josus, baina...!"); sobrare 1, A. Albisu ("Begi onez ikusten ez duan norbaitek, ikusi du sobrare, ta euskaldunen aurka jaiki zaigu erri osoa!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sobera ere : DFrec 2 (Vill: "sobera ere badakigu ahalegin guztiok alferrekoak gerta daitezkeela"; Deia: "sobera ere ba genekien"); sobra ere : DFrec 2 (Vill: "sobra ere badakigu badela hor azal bat, halako jazkera bat...", "badakigu sobra ere zein den kristau fedearen erantzunari gaur maiz...") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. Vill Eliza 390 ("Ikuskera hau —sobra ere badakigu— ez dute denek onartuko").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sobra ere : HiruMila (adib.; 'de sobra' itzulia); sobrare : PMuj DVC (por lo visto, según parece) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobera sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ongi asko.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sobera ere badakigu ahalegin guztiok alferrekoak gerta daitezkeela.

sobera izan
1 da ad.-lok. Gehiegi izan. (3. pertsona singularrean). Hori sobera da!, gehiago holakorik ez. Deus ez zen orduan sobera hari ohore emateko.
2 du ad.-lok. Nahikoa ez izan. (nor osagarria 3. pertsona singularrean, ezezko esaldietan). Mezaren emateko oren bat ez zuen sobera; bere burua ahanzten zuen Jesusekin.

Aztergaia: sobera izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AS // ik. oh. s.u. soberan egon.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. sobera izan / soberan egon banaketa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobera sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bi sos sobera ditut sakelan.

soberakin
1 iz. Zerbaiti dagokiona edo aski duena kendu ondoren gelditzen den gauza. Ik. haborokin; gainerako. Aski duenak ez du soberakinen beharrik. Arbola soberakinak pikatuz, basa belarrak errotik idokiz. Horrek esan nahi du soberakinak sobera direla eta jainkozko gauzetan ez lukeela gizonak barneegi sartu behar. Gertuko ibaietatik edo urtegietatik ur-soberakinak ekartzeko.
2 adj. Gehiegizkoa. Ik. sobera 4. Gorputzari emanez behar duen hazkurria, handik gainerako jan-edan soberakin edo galgarrietarik beren buruen zaintzen. Lan bortitz eta soberakin horrek buru guztia zoratu zion.

Aztergaia: soberakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: erabilera argitzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): iz. kategoriakoa dela adieraztea onartu da.

soberan
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, soberanek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sobran; sobera].
Loturak

Aztergaia: soberan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SOBRAN a) De sobra, en abundancia. Garai batez majuak / bazituan sobran, / orañ zeñek nai duen / emen dabill proban. Tx B II 109. Lana sobrian izaten gendun / jana eskasian. Uzt Sas 71. Bazuen naiko erremate ta / sobran ainbeste izpide. Zendoia 226. Jaubea datorrenean, jakingo yoat zer esan, sobran be! Bilbao IpuiB 23. b) (AN-gip ap. Gte Erd 274). De sobra, de más. Ja, ja, ja! Zati baterako izan neban barrea [...]. Tripaki-txuleteak sobran itxi bearra euki izan neban. Bilbao IpuiB 253. Gazteak gallentzea / jarri zaigu modan, / lengo errespetoa / ez dakit non dan. [...] zartu eta sobran / zer kalbario dan! Basarri 107. Ikusi giñuztenean nola jarri giñan. mantak sobrean zeuzkatenak ekarri zizkiguten. BBarand 121. [Aur] bitik bat soberan daukazula. Zendoia 163

soberan 829: Berria 288 (“Aldiz, demokrazian soberan dago indarkeria, soberan daude berrogeialdiak, soberan dago inoren babespean egotea eta soberan daude legez kanporatzeak”), EiTB 150 (“Ez da dirurik falta, lapurrak soberan daude,”), Argia 114 (“Eta teknika soberan dutela agerian geratu zen, propina gisa jo zuten duoarekin, deabrukeriaz josia baina erabat menderatua”), Elkar 74 (“Azken batean, soberan dakit oso asmamen mugatuko pertsona naizela”), Consumer 59 (“Adibidez, gerta daiteke merkatu batetik deitzea goizeko seietan, elikagaiak soberan gelditu zaizkielako”), DiarioVasco 30 (“Mozorro garestirik ez da behar irudimena soberan dagoenean, primeran pasatu ahal izateko”), Deia 28 (“Ez naiz hasiko ETA eta ezker abertzalea gauza bera ez direla esaten, soberan dakite hori eta Barcinak, Iribasek eta gainerakoek”), Laneki 16 (“Beste elementu biek soberan dagoen zabalera partekatu beharko dute”), Elhuyar 15 (), Jakin 14 (“Komentarioak soberan daude”), Erlea 11…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

soberan 272: Berria 126 (“Lan ona egingo du, ziur, gogoa soberan duelako”), Herria (“Bazkarian ere, 500 jende bildu zen eta ez zen prestatutako paella erraldoi hartarik deus ere soberan izan”), Joan Mari Irigoien (“Gaur etorri naiz, eta bihar ez dut huts eginen, zeren, hauek hemen daudela, soberan baitaude gure kakontziak ere”), Sonia Gonzalez (“Soberan izango da erretzeko astia...”), Aingeru Epaltza (“Argazkiak nik hautatu berak ziren, deus ez faltan ez soberan”), Joxemari Iturralde (“Denbora soberan dugu, ez zaitez kezkatu”), Pako Aristi (“Gainera, irudipena daukat, urteetan aurrera, 35etik gora-edo doazenentzat, istorioak ez ote diren soberan gelditzen; eurek daukate kontatzeko aski”), Harkaitz Cano (“Lanen banaketa hasiera hasieratik egon zen garbi, bera auto gidari trebea zen aldetik, eztabaida guztiak soberan zeuden”)…

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa, forma hobetsia adieraziz aipatzekoa

Oso erabilia den arren, ez sartzea erabaki da. Komeni da adieraztea, EBEk jaso duen bezala, forma hobestekoa sobran dela, ohar bidez (sarrera emanda). Bide batez, sobra sarrerari eta sobran azpisarrerako bi adierei Herr. marka kentzea proposatu da.

soberania
iz. Ipar. zah. Gehiegia, soberakina. Ik. mukuru 2; gaindidura. Lehen asea eta soberania, orain gosea eta eskasia. Neurriz, soberania gabe. Jan-edaneko soberania.
Azpisarrerak
soberaniazko
adj. Ipar. zah. Gehiegizkoa. Ondasunen alderako jaidura soberaniazkoa.
Loturak

Aztergaia: soberaniazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'gehiegizkoa'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

soberania (edo sobrania, hala erabakiko balitz) sarrerari dagokion azpisarrera.

soberarik
adb. Ipar. Sobera. Ez naiz soberarik fida.
Loturak

Aztergaia: soberarik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE-ZuAm dira soberarik 11 eta sobrarik 1, ezezko perpausetan erabiliak; a) adlag. 'gehiegirik'en parekoa-edo: Dv Lab: "Horren gainean ez gaiten soberarik begira hemen egiten denari"; Jnn SBi: "Lan handiak zituzten beraz, eta etzakiten soberarik non ziren"; JE: "Ez niz soberarik fida"; b) deus-en edo iz.aren ondoan: SP Imit: "Othoi, Iauna, zure eskuak irakas eta gida nazala halako gauzen artean, deus soberarik egin dezadan beldurrez"; Mst: "Akhodiña hoien artian, zure eskü saintiak, otho, gida, eta argi nazala; deus soberarik nitan izan eztadin"; He Gudu: "ez baitiozu behiñere utziko zure bihotzean entradarik, ez eta amodio sobrarik"; Egiat: "Zü beno plaiñagarriago dirade arrapazaliak, galdü datekenian zure diharia Soberarik ükhen ezpazünü etzünian jokatüren aski bazünian bertzianetzaz behar etzünian"; Dv Lab: "Bertzalde oraino diru behar da hekietarik erostekotzat: nik ez dut soberarik"; c) izond. edo adlag. baten mailakatzaile gisa: O Po: "Gorputza duelarik luzekara, halarik xuxen du, et' ezta lodi, ez mehe soberarik"; JE: "Apez zenbeit oharturik ez nindagoela soberarik aise, gaitzitu zitzautan, holakorik erran badezaket"; Ox 2: "Hogoi-ta lau urthetan ez omen zen guarda berria soberarik gaizki", "Hargindegi jaun bikarioa eta Antxordoki jaun mera ez bide ziren soberarik akort".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izond. bat mailakatuz ageri dira soberarik 3, IE: Eskual 1924: "Londreseko biltzarreaz gu ez soberarik kontent, Alemanak bederen hala othe dira?"; Dass 1952 2: "beldur gintazke asko phondutan ez ziren ere soberarik akort", "Ez balinbaziren soberarik akort, orduko kazetek diotenaz".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobera sarrerari dagokion azpisarrera.

soberatu, sobera/soberatu, soberatzen
1 da ad. Soberakin gisa gelditu, goititu. Ik. sobratu; gelditu 4. Bil itzazue soberatu diren zatiak. Soberatzen den olioa ezarriko duzu armairuan.
2 du ad. Aurreratu, aurreztu. Ez dut deus ere enetzat soberatu.

Aztergaia: soberatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

soberatu, sobera(tu), soberatzen. 1 daad. 'soberakin gisa gelditu; goititu'. 2 du ad. 'aurreratu, aurreztu': ez dut deus enetzat soberatu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

soberatu, sobera(tu), soberatzen.

soberaxe
adb. Ipar. Gehiegitxo. Ik. soberaxko. Arno gozoa maite omen dut soberaxe.

Aztergaia: soberaxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

soberaxko
adb. Ipar. eta naf. Gehiegitxo. Ik. soberaxe. Soberaxko edaten ere du; eta edana sartzen delarik etxerat, kasu! —Soberaxko ez ote ziren horiek oro, haurrak? —Fitsik ez da, ama!

Aztergaia: soberaxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Jartzen diren markek ez dute niretzat halako garrantzirik, baina Ipar. marka dutenetan makina bat badira gurean (herrian) ere erraten direnak. Hau, konparazio baterako. (2009-12-03)

soberaz
adb. Gehiegiz, normaltzat jotzen dena gainditzeagatik. Janzturetan soberaz baino gutxiegiz lehenago huts eginen du.
Loturak

Aztergaia: soberaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SOBERAZ, SOBRAZ. Por exceso. Eztu behin ere gizon haserretuak behar den neurria begiratuko, peril da, gutiz edo soberaz huts egin dezan. Ax 299 (V 199). [Jaunzturetan] sobraz baino gutiagoz lehenago huts eginen duen gisan. Dh 67. Segurantzaz ukhaitea, baten plazan bahi bi: / egundaiño nihork eztu, sobraz gibelat utzi. "Deux sûretés valent mieux qu'une, et le trop en cela ne fut jamais perdu". Gy 113

adib.: narriatu da/du ad. Zah. Akastu, higatu, hondatu. Osasuna narriatzea jan-edan soberaz.

Ez dugu aurkitu soberaz formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

soberaz 5: Aingeru Epaltza (“Papaia-entsalada baldar ikuzia eta chile soberaz maneiaturiko zerriki puska ahoratu bitartean, Charlyk enpresari tiki gisa zituen ardurez erauntsi zidan, su niretako ezezagunean”), Itxaro Borda (“Anartean amak Nakori, etxe hartako gosaio andanek milikatu baina oraino soberaz utzi haragiz aberats zen xamangoa eskaintzen zion”), Joan Mari Irigoien (“eta ezin betakorragoa; baina, bertzetik, neure erakustaldiaren ondoren, oro har, ahalketurik bezala sentitu nintzen, zeren ahalke izaiteko moduan bainengoen neure itxura eta neure planta harekin, eta zeren, orotarat, huts egin bainuen neure lehen entseiuan, eta ez gutiz, baina soberaz, kontu haietan guti zena ere sobera zelako, ikusi bertzerik ez zegoen zein izan ziren ondoreak...!”), Jon Muñoz (“Bai, andrea, artatu nituen dohakabeen erdian eman zenuen burutara, edertasuna bera edertzen duen eta bertuteari are balio gehiago ematen dion sentikortasun eder horri men eginez, amodioaren soberaz jadanik horditua zen bihotz haren nahasmendua”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Elkar ezagutu behar zuten, noski, baina ez dakit norainokoa zen ezaupide hori, eta ez dut nire jakintzaren eskasa irudimen soberaz ordezkatu nahi”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lexikalizatua dago, gaur gutxi erabilia bada ere, eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sobera sarreran.

soberazko
adj. Gehiegizkoa. Begiratu behar da soberazko hizketetarik.
Loturak

Aztergaia: soberazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:006 2003-12-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobera sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

sobiet
1 iz. Sobietar Batasuneko eta errepublika bakoitzeko legebiltzarra.
2 iz. Errusian, 1917ko iraultzaren garaiko langileen edo soldaduen ordezkarien batzordea.

Aztergaia: sobiet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
sobietar
1 adj. Sobietei dagokiena.
2 adj. Sobietar Batasunekoa, Sobietar Batasunari dagokiona. Sobietar agintariak. Sobietar politika.
3 iz. Sobietar Batasuneko herritarra.

Aztergaia: sobietar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:08 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sobietar iz. 1, MEIG (“Hau nire aldetik esaten dut, baina sobietarren aldetik, Klimoü eta gainetikoak gauza berbera esaten dute, esaten dena”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sobietar (eta -v-) izlag. 38, izond. 34; sintagmak: a1) sovietar agintari, sovietar presidente, sobietar gaztedia, sobietar gizartea; a2) sovietar Alderdi Komunista, Sobietar Batasuna (15), sobietar bloke, sobietar eraginpean, sobietar erreboluzio (2), Sobietar Errepublika, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (3), sobietar gobernua, sovietar herria, sobietar historia, sobietar intelligentsia, Sovietar Iraultza, sobietar marxismo sozialista, sovietar nazioa, sobietar prentsa, sobietar psikologia (2); b1) Andrei Chesnokov sobietarra, Yuri Gagarin sobietarra (3), Igor sobietarra; agintari sovietar, astronomo sobietarra (2), emakume sobietar, espioi sobietar, historiagile sobietarra, lehendakari sovietar, marxista sobietarra; b2) aginpide sobietar, base militar sovietarra, botere sovietar, egunkari sobietar, eremu sozialista sovietar ohia, Errepublika Sozialist Sobietarren Diktaturtza, Errepublika Sozialista Sobietarren Alkartasuna, Errepublika Sozialista Sobietarren Alkartea (2), Estatu sobietarra, hedabide ofizial sovietar, film sobietar, gobernu sovietarra, ikuspegi [...] marxista sobietarra, iraultza sobietarra, kolpe sobietarra, literatura sobietarra, marxismo sobietarra, plan sobietar, plangintza ekonomiko sobietarra, sistimaketa sobietarreko marxismoa, tropa sobietar.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sobietar : HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sobietar : ZTC 32.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

sobra
adb. Heg. Sobera, gehiegi. Argia gutxi eta zikinkeria sobra. Halako familian bada sobra neke, niregandik behintzat urruti nahi nuke.

Aztergaia: sobra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Herr. 'sobera, gehiegi'.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E208: "Zergatik ez zaio eransten h. sobera, literaturan aspaldian nagusitzen ari den jokabidea onartuz?". // BAgiria (1999-07-23): "Ez da onartu. Horrezaz gainera, sobran azpisarrera ezabatzea onartu da".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: sobra ere, sobra izan, sobran, sobran egon .

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

sobra 2 azpisarrera erabat ezabatzekoa da, sobra jakin azpisarrera egitea proposatu denez. (2021-11-23)

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Herr. Ik. sobera.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

sobran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Agian aipa daiteke hemen Goierri aldeko sobra ere (sobrare)" (1997-01-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: h. sobera erantsi beharko litzaioke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): ez da onartu eta sobran azpisarrera ezabatu egin da.

sobra ere
1 adb. gip. Itxuraz, nonbait. Harrotuta zebilen sobra ere, eta zirenak eta ez zirenak esan omen zituen.
2 adb. gip. Noski, jakina.

Aztergaia: sobra ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. sobera ere.

Bestelakoak
Euskalkia baino eremu mugatuagokoa

euskalkia baino eremu mugatuagokoa: Gipuzkoako Goierrikoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobra sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Gip.

Forma baten adiera(k)

itxuraz, nonbait; noski.

sobra izan
da ad.-lok. Heg. herr. Gehiegi izan. (3. pertsona singularrean). Sobra da galdu duguna.

Aztergaia: sobra izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:004 2003-12-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sobra izan (eta s. izen 1) 19: Cb 5 (adib.: "Arrazoi bakar au sobra zan, pekatu egin baño len, ni iltzeko"), LE Prog ("Barka bez, Jauna, nik yago nai nuke; baña pixka gebek solo erratentut, ez dezaten pensa sobra dela, ta gero ez in baterez"), Gy ("Sobra zen tokian, ez baitzen fidatzen"), Hb Esk 3 (adib.: "Etzaiote nihori sobra dela gora", "Batek sobra den ura xurpatzen adarrei; / bertzeak gaindi dena izarturen lorei"), Noe ("Familian esnea / bear zan orduan, / sobra izango zala / pentsatzen genduan"), Balad ("Sobra da ori neretzat, / kastigu ariña, / munduan pagatzekotz / len gaizki egiña"), Barb Sup ("Zumalakarra ere sobra da horientzat"), Etcham ("Bazter orotan holakorikan / sobra dela dauket"), Or Eus ("Sobra dan mulloa erre egin bear omen da"), SMitx Aranz ("Zorigaiztoan izan eztedin / gu jaio giñan eguna, / asi gaitean Pauso-kontatzen, / sobra da galdu deguna"), Anab 3 (adib.: "Dirua da gutxiyena, zion, ortatik sobra ez izanagatik, bizitza, bizitza!"); sobran egon 1, Basarri ("Gazteak gallentzea / jarri zaigu modan, / lengo errespetoa / ez dakit non dan. [...] zartu eta sobran / zer kalbario dan!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sobra izan 4: OinEntz/3 3 (adib.: "13 m-ren herena da, baina hurbildua da oraindik, 1 dm sobra baita"), P. Larretxea ("Lehengoan erran ziguten sekzioan bi sobra ginela"); sobran egon 6: M. Ugalde ("Aurrerantzerako dauden asmoak eta abar ez daude sobran baldin eta egintzak hitzak bezain ugari azaltzen badira"), Elhuyar ("Dirua sobran dagoenean"), F. Ibargutxi ("Bere artean erromeria horiek sobran daudela pentsatuko dute gainera"), M. Orbe ("Hika mikak dira, hemen, sobran dauden bakarrak"), P. Barrena ("Egin iezazkiozu zulo txiki batzu fondoan sobran dagoen ura atera dadin"), ZuzenbHizkera ("Esapide espletiboak, batez ere, sobran egoten dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sobra izan : DFrec 1 (ZArg: "Sobra ziren langileak beren etxeetara bidaliak izan dira"); sobran egon : DFrec 1 (ZArg: "Hortik aurrera guk esan dezakeguna sobran dago") // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobra sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

dirudienez, ez da Hegoaldekoa bakarrik (Gy, Hb, Barb idazleengan ere ageri da).

sobra jakin
du ad.-lok. Heg. Oso ondo jakin. Lehen ere sobra daki zer gizon den Fermin, behin ere azio txarrik ez diot egin. Sobra eta gehiegi banekielako zertaz ari zen.
Loturak

Aztergaia: sobra jakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da, Heg. markarekin eta definituta. Lehen ere sobra daki zer gizon den Fermin, behin ere azio txarrik ez diot egin. Sobra eta gehiegi banekielako zertaz ari zen adibideak hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sobra eta jakin sarreretan.

sobran
adb. Heg. Sobera. Lana sobran izaten genuen. Txilintxo hauek sobran daude hemen.
Loturak

Aztergaia: sobran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sobran 2: Tx B II ("Garai batez majuak bazituan sobran, / orañ zeñek nai duen emen dabill proban"), Bilbao IpuiB ("Tripaki-txuleteak sobran itxi bearra euki izan neban"); sobran be 1 (cf. supra); soberatan 3: CatS 2 ("Bai: eta soberatan baizik eskira hari bühürtzen", "erran izezie arranküra handireki ihes egin dezen gizunen aitzinian egitera ahalke liratekian, eta soberatan baizik Jinkuaren beraren aitzinian egiten eztiren bekhatüzko obra hetarik"), Ip Hil ("Gütan bihotzak soberatan, jinkoa ützirik, kreatürak behar beno haboro maithatzen dütü edo ere hastiatzen"); sobrean 1, Uzt Sas ("lana sobrian izaten gendun / jana eskasian"); sobratan 1, Brtc ("egun ezagutzen dut ongi, maiz eta sobratan ene baithan belztu dudala zure imajina"); sobretan 5: Gy ("Bainan erranen dut halahala sobretan hortan ere iragaitetik begiratzera egiñ izatu dudala"), Xe ("asko desioz engañatzen da, / bestiak berriz obretan; / fede gaiztoko mandamentuak / animarentzat sobretan"), Tx B II ("Neroni ere gertatu izan naiz askotan edo sobretan, / Obispo Jaunak esan du gizona ezautzen dala obretan"), Mattin 2 ("galdu guziak ordaindu ditut, / erran dezaket, sobretan, / nere burua senditzen dut gaur / esker onezko zorretan", "Suma ederra gastatuia du / bere fantesi hoietan; / seinalea da, dirua ere / izan behar du sobretan"); sobran egon 1, cf. supra.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soberan 30: J. Uriarte ("16.000 pta atera ditut. Zenbat daukat soberan?"), P. Ezkiaga 2 ("Aintzinako etxean bizi naiz, / soberan dazagut ta soberan / harri erorien malenkonia / tantoka bazter orotan dadat"), P. Añorga ("Ausardia soberan zeraman"), Elhuyar ("Erreakzioa forma molekularrean idatzirik ezkerreko atalean 6H+ ditugu soberan"), GAO 1989 ("Urtea bukatu baino lehen langileak lana uzten badu, gozatutako eta soberan kobratutako egunei dagokien zenbatekoa kendu ahal izango du enpresak bere amaierako likidaziotik"), Tx. Abarrategi ("soberan dakite nik ez diedala ezer erosiko"), I. Mendiguren ("Ozta-ozta kabitzen zen, ez zen batere lekurik soberan"), X. Lasa ("Inbidiari dagokionez Gipuzkoak ere soberan daukala aipatzen du"), J. Eizagirre ("Soberan dirurik ba al duk?"), P. Aristi ("Azala soberan, bizkarra gero eta okerrago, tripa gaindituezineko barrikada, hanka meheegiak... inoiz kirolik egin gabeko piztiak dira"), Bi Ta Bi 8 (adib., "Bakoitzari 2 tokatu zaizkio eta 1 geratzen da soberan"), Emakunde 1993 ("Erditzearekiko laguntza, hain arrunta eta erraza gaur egun, medikuntzarekin soberan lotu da"), Egunk 1993 ("Hala segitzen badu azken astea soberan izango da, Zaragozako erlojupekoan berriro atzo egin zuena egin eta agur"), NekHizt ("Batzuetan hitzak soberan genituen gauza bera izendatzeko, beste batzuetan hitzik gabe ere aurkitu izan gara"), OinElektr/BBB ("Basean hutsune gutxiago dagoenez —txikiagoa da eta gutxiago dopaturik dago— elektroi asko soberan geratzen dira"), NaturZ/DBH 3 (adib., "azetato-orriak kendu egiten dizkio beste globoari, karga positiboak soberan geratuz", "lastotxoak soberan dituen karga negatibo batzuk pasatuko dizkio penduluari"), X. Montoia ("Elkarri begira geratu ginen unetxoa soberan izan genuen egin beharrekoa guztiok jakiteko"), M. Zinkunegi ("Egoera ez zen inolaz ere / gaur eguneko berdina / lana soberan jendeak zuen"), J. Arretxe ("Gaur denbora soberan izan dut hortik zehar patxadaz ibiltzeko"), Goierritarrra 1998 ("adin nagusia soberan gainditu ondoren"); soberan egon 15: J.R. Etxebarria ("Ez da soberan egongo, ordea, denboraren absolututasuna postulatu gisako suposizioa baino ez dela azpimarratzea"), I. Antigüedad ("egun ez dirudi energia soberan dagoenik"), M.E. Matxinandiarena ("inork ez du zalantzan jartzen eta soberan dago beraipatzea"), UZEI ("Ur-hornidura gehiegizkoa denean, soberan dagoen ura atzeko aldetik irteten da"), Egin 1992 ("... bere esistentzia soberan dagoela munduko esklabu merkatuan"), J. Artaraz ("batzutan soberan egoana eurentzat gordetzen eben"), Mundua 1993 ("gerra hotzaren amaiera ezkeroztik soberan dauden defentsa industrien erabilera"), Elhuyar ("korda hartzen da, gutxi gora-behera arkuaren seirena dena, arkua soberan dagoelarik"), P. Aristi ("berarekiko kuidado, entrega eta maitasuna soberan zeudenean"), Zer irakurri ("Izenak bilatu ondoren, soberan dauden letrekin esaera zahar bat osatuko duzu"), A. Loidi ("aipatzea bera ere soberan dagoela dirudi"), H. Etxeberria ("sendoa eta ugaria zen gainera zura, soberan balego bezala erabilitakoa"), L. Pereda ("Zenbat azenario dago soberan?"), Tx. Ramirez de la Piscina ("zeregin horietarako eskuliburuak ez daude soberan"), J. Insausti ("baserrietan soberan zegoen eskulana"); sobran 7: Elhuyar ("metatu beharra izango da sobran gelditzen dena"), X. Gereño ("Ba ditugu boligrafoak, eta sobran euki be"), IMuj AzBel ("esan nion sobran sinesten nuena, sinestuko ez banu bezala"), R. Etxezarreta ("Espainian ere sinekdokearen artistak sobran eta saltzeko dauzkate"), A. Iturbe ("sobran neuzkan kiloak "pena bat" zirela esan zidan"), J.M. Beltran ("zati luzeak sobran duena beheruntz tolesten da ahopita behekaldearen kontra"), I. Beristain ("Hemen sobran dauzkagunak, han lujo ikusgarria dira"); sobrean BBarand ("Ikusi giñuztenean nola jarri giñan, mantak sobrean zeuzkatenak ekarri zizkiguten"); sobran egon 6: cf. supra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sobran : DFrec 2 (ZArg: "guk ere sobran izango ditugu [...] ekintzak"; "akzidente anitz sobran du"), AB38 1, AB50 1, LurE (adib.), Euskalterm 1; sobran egon : cf. supra. // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sobran : EuskHizt (AS; Heg., beh, g. er.), ElhHizt (AS; Heg., herr., de sobra), EskolaHE (adib.) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AS // BAgiria.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobra sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg. Herr.

Forma baten adiera(k)

sobra.

sobratu, sobra/sobratu, sobratzen
1 da ad. Heg. herr. Soberatu. Ik. gelditu 4. Sobratu zitzaion diruarekin.
2 du ad. Heg. herr. Aurreratu, aurreztu. Mutil zintzoak Ameriketan sobra lezake dirua.

Aztergaia: sobratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sobratu, sobra(tu), sobratzen. Heg. Herr. 1 da ad. 2 du ad.: mutil zintzoak Ameriketan sobra lezake dirua.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

sobratu, sobra(tu), sobratzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Herr.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Aurreztu. "kotxia erosteko sobratu zazu lenbizi" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

soda
1 iz. Karbono dioxidoa duen uraz eginiko edari gasduna. Whiskia sodarekin. Soda ura edo soda.
2 iz. Sodio karbonatoa.
3 iz. Sodio hidroxidoa. Ik. soda kaustiko.
4 iz. Sodio bikarbonatoa. Ik. bikarbonato.
Azpisarrerak

Aztergaia: soda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
soda kaustiko
iz. kim. Sodio hidroxidoa. Soda kaustikoak oihal guztia jan zuen, erre, suntsitu.
sodiko
adj. Sodioari dagokiona. Gatz sodikoak.

Aztergaia: sodiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
sodio
iz. Zilarraren kolorea eta distira dituen metala, oso arina eta argizaria bezain biguna (Na; zenbaki atomikoa, 11). Sodio gatzak. Sodioa oso ugaria da izadian, baina beti konbinaturik aurkitzen da.
Azpisarrerak

Aztergaia: sodio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sodio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Na.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sodio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

sodio bikarbonato
iz. kim. Azido karbonikoaren gatza, karbonato neutroen azido karboniko kopuru bikoitza duena (NaHCO3). Ik. bikarbonato 2. Arropetan-eta agertzen diren orbanak garbitzeko, adibidez, lagungarriak izan daitezke sodio bikarbonatoa edo limoi-ura. Litro bat ur irakin, koilaratxo bat sodio bikarbonato, bi koilarakada azukre eta kafe koilaratxo bat gatz.

Aztergaia: sodio bikarbonato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2025-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bikarbonato sodiko forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

sodomia
iz. Uzki bidezko sexu elkartzea. Klemente VIII.ak ez zuen inoiz zigortu, ezta Francescoren amoranteak sodomiaz akusatu zuenean ere.

Aztergaia: sodomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: coït anal || Sodome || ancienne ville de Palestine qui fut détruite; la Bible rapporte que cette destruction était une punition de Dieu envers ses habitants, qui auraient été infidèles et immoraux.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

sodomita
iz. Uzki bidezko sexu elkartzea egiten duen pertsona. 1885eko Criminal Law Amendment Actek zigor latzak paratzen zizkien sodomitei.

Aztergaia: sodomita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

sodomizatu, sodomiza, sodomizatzen
du ad. Norbaiti sodomia egin. Epaileak hamahiru urteko neskatila bortxatzea, drogatzea eta sodomizatzea leporatu zion zinemagileari.

Aztergaia: sodomizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sodomiza, sodomizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

sofa
iz. Jarleku bigun eta erosoa, bizkarra eta besoak dituena, birentzako edo gehiagorentzako dena. Bi aulki, bi besaulki eta sofa luzea.

Aztergaia: sofa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
sofiar
1 adj. Sofiakoa, Sofiari dagokiona. Sofiar agintariak.
2 iz. Sofiako herritarra.

Aztergaia: sofiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

sofisma
iz. Egia itxurako arrazoibide faltsua. Hemen ere makina bat gezur eta sofismarekin topo egin beharra izango dugu.

Aztergaia: sofisma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
sofista
1 iz. Antzinako Grezian, filosofia eta erretorikako maisua, jendaurrean hitz egiteko eta eztabaidetan garaile irteteko antzea herriz herri erakusten zuena. Maisuen antzera landu zuten hori sofistek: urliak salaketa egin du, hari sandiak erantzun dio, eta, ondoren, urliak berak irauli egiten du sandiaren erantzuna.
2 iz. Sofismez baliatzen den pertsona.

Aztergaia: sofista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
sofistikatu, sofistika, sofistikatzen
1 du ad. Zerbait edo norbait bereziago, konplexuago, artifizialago bihurtu.
2 Pertsonez mintzatuz, naturaltasunik gabea; tresna edo makinez mintzatuz, konplexutasun tekniko handia duena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Emakume ilehori sofistikatu bat. Kamera sofistikatu baten ezaugarri asko ditu begiak.

Aztergaia: sofistikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:18 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sofistika, sofistikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabilera-oharrak

batez ere era burutua erabiltzen da, izenondo gisa.

sofistikazio
iz. Sofistikatzea; horren ondorioa. Sofistikazio harmonikoetatik ihes egiten saiatu gara kantu honetan. Harrigarria da politikak bizi duen sofistikazio falta, aurkari politikoa sistematikoki ezabatu nahi izatera eramaten duena. Beste sofistikazio maila bateko izakiak dira, eboluzioaren bidean urrats bat aurrerago dauden entitate biologikoak.

Aztergaia: sofistikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
softbol
iz. Beisbolaren antzeko kirola, bederatzina laguneko bi taldek hondarrezko eremu batean jokatzen dutena. Salburuan, beisbolean jokatu beharrean, softbolean egiten dute.

Aztergaia: softbol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z8:LBeh 2017-03-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): softbol 20: Berria 10, EiTB 4, DiarioVasco 6; softball 2: Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: softbol 10, Berria; softball 1: Herria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu softbol, softball formarik.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa grafia egokituarekin futbol, beisbol eta kidekoekin analogiaz.

software
iz. inform. Ordenagailu baten edo sistema informatiko baten aplikazio, programa, sistema eragile eta kidekoen multzoa. Ik. hardware. Microsoft munduko software konpainiarik handiena da. Software guztia librea izatea ez al da utopia bat? Etxeko ordenagailu arruntetarako ere sekulako software-paketeak daude, goi-mailako grafikoak sortzeko gai direnak.

Aztergaia: software

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

software 30: Txostena 1978 ("orain arte Mezu Prozesu programen oinarri erabili Software prozedura horretatik guztiz diferentea den beste batetaz baliatuko gara hemendik aurrera"), Elhuyar 16 (adib., "hardware-a eta software-a", "Horregatik Hardwarea eta Softwarea logikoki baliokideak direla esaten da", "Esandakoaren arabera oinarrizko softwarea edo sistema eragilea horrela defini daiteke"), OrdenadoreP 3 ("Unitate bakoitzak 360 kbyterainoko informazioa gorde dezake software-sektoredun, bi alderdiko, dentsitate bikoitzeko 5,25 hazbeteko diskotan", "Software profesionala bertsiotan kaleratzen da", "segurtasun-kopiak edo sistemarik gabeko diskotan banatzen den softwarearen kopiak prestatzeko erabil daiteke"), Tantak 1989 ("Ordenagailuak agertzean —Hardware zein Softwarea— Estatistikan lan egiteko moduak bestelako bihurtu direla gauza nabaria da"), UZEI ("Mikroordenadore bat ordenadore handi baten terminal moduan funtzionatzen jartzeko modema eta softwarea"), Ele 1995 ("Autore paketeen bidez zenbait software bilakatu da"), EIMA 1995 2 ("Muin hori aldatu egin behar izan da, jakina, punturen batean edo bestean: software-programa bakoitzaren salneurrian, besteak beste", "Hemen zehaztutako softwarea nola lortu"), Egunk 1997 2 ("Lan egiten badugu frantsesezko tresnak edukitzeko, bereziki laneko softwarea eta fransesezko edukien presentzia indartzeko, ingelesaren nagusitasuna gaindituko dugu", "Gobernuak softwarea erosten duenean frantsesez oso merkatu garrantzitsua da hori, eta produktugileek badakite oso kantitate handien erosle izango dela Gobernua"), Windows 95 ("Sareko softwarea instalatzeko, sartu ezarpenetako kontrol-panelera eta bertan sarea ikonoa ireki"), BAO 1998 2 ("hardware eta software euskarrietan", "zenbait tramite bizkor ditzan hardware eta software mikroinformatikoa erosteko ezarrita dauden formalitateak eta betekizunak bete").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

software : Euskalterm 9; softwaregintza : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

software : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2012-05-30): software 391: Berria 179, EiTB 155, Argia 47, Diario Vasco 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: software 124: Berria 114, Joxerra Garzia 4, Filosofiako gida 3, Txema Ramirez de la Piscina, Pello Salaburu, Jesus Mari Mendizabal.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-05-26): hurrengo itzulirako. Euskaltzainek kendutako aztergai honetan bertan onartu du lantaldeak hardware forma nazioartekoa delako.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "software eta hardware" / HezkAdmin: software.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, pasakorra izan baitaiteke

zalantzak ditu batzordeak honelako formei sarbidea eman ala ez oinarrizko hiztegi honetan, formaz eta ahoskapenez arrotza denez.

Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

sarbidea ematearen aldeko dira 2 kide; ez ematearen aldeko 3 kide.

Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

erdal hitza (cf. hardware).

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma, besterik gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Inform.

Kategoria

iz.

software gaizto
iz. Sistema informatiko bat hondatzeko edo nahasteko diseinatutako programa. Ik. malware. Software gaizto batek ordenagailua kutsa dezake eta gure komunikazioak zelatatuko dituen programa ezkutu bat instalatu. Hamar ordenagailutik zortzik dute birusen bat edo bestelako software gaiztoren bat.

Aztergaia: software gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2024-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

malware aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

software libre
iz. Iturburu-kodea eskura eta libre erabiltzeko moduan duen softwarea, iturburu-kode hori aztertu, hobetu eta berriz banatzeko aukera uzten duena. Lehendakariak eta sailburuak software librearen aldeko adierazpen publikoak egin dituzte. Software libreko sistema eragilea.

Aztergaia: software libre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2024-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 492 (Aizu 12, Argia 19, Berria 187, Deia 1, DiarioVasco 13, EiTB 27, Elhuyar 96, Elkar 1, Consumer 4, Euskaltzaindia 1, Goiena 2, HABE 2, Jakin 66, Laneki 22, UEU 36, Uztarria 3) / ETC: 1.474 / Dabilena: 7.348

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: software libre (TN da).

Bestelakoak

atzeko ate 3 iz. Zerbait egiteko ezkutuko edo erabat legezko ez den bidea. Ezagutza informatiko aurreratuak dituenak nahi duena garatu, eta besteen mesederako utz dezake sarean, software libreari atzeko ate bat irekiz Appleren mundura. bulegotika iz. Bulego lanetan erabiltzen diren baliabide eta programa informatikoen multzoa. Software librean garatutako bulegotika-aplikazio ezagunenak bere hirugarren bertsioa kaleratu du. libre 3 adj. Debekurik, mugarik edo baldintzarik ez duena; doakoa. Software libreko sistema eragilea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

sogdianar
1 adj. Sogdianakoa, Sogdianari dagokiona.
2 iz. Sogdianako herritarra.

Aztergaia: sogdianar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-03-04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sogdiana / sogdianar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

sohorna
iz. g. er. Belena, etxe arteko kale meharra. Ik. karkaba 2.

Aztergaia: sohorna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:42 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

etxe arteko kale meharra.

sohütar
1 adj. Sohütakoa, Sohütari dagokiona.
2 iz. Sohütako herritarra.
Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus