Euskaltzaindiaren Hiztegia

12 emaitza set bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

set
iz. Tenisean eta kideko kiroletan, partida bat banatzen den zati nagusietako bakoitza. 6-1 irabazi zuen lehen seta.

Aztergaia: set

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

set 3: Hemen 1987-1989 ("Frantsesak ez zuen lortu set bat bera egiterik eta, 6-2, 6-4ko emaitzaz, txapelketatik ezabatua izan zen", "Honek erretiratu egin behar izan zuen laugarren setaren haseran hanketan kalanbreak zituela eta"), Egin 1989 ("Arratsaldeko 5etan Gazteen seta izango da — Zaku karrera, lokotxak, zakua jaso, txingak eta korrika").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

set : HiztEn (1 ing.ezko hitza: tenis eta boleibolean, partiduetako zati nagusi bakoitza; 2 Ipar. porrota), Euskalterm 2 ('set' itzuliak); multimediako set : Euskalterm 1; response set : Euskalterm 1; SET protokolo : Euskalterm 1 (transakzio elektroniko seguru sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: set (1 fiasco, fracaso; 2 Kirol. set) // ElhHizt: set 1 (fracaso, fiasco), set 2 (set: en el tenis) // Casve EF: set (fiasco) // Lh DBF: set (insuccès, fiasco) // DRA: set (fiasco) // PMuj DVC: set (1 fiasco, chasco, fracaso...; 2 tesón, empeño, constancia; 3 costra o roña en la piel después de una enfermedad; 4 crespilla, cagarria, colmenilla; 5 carácter, índole natural) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-05-26): hurrengo itzulirako.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "set / set. Set: 1. h. sorta. 2. h. plato. Set: teniskoa".

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, pasakorra izan baitaiteke

hurrengo pasaldian berrikusiko da.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-t.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Forma baten adiera(k)

(tenisean eta) joko-saila.

seta
iz. Asmo, erabaki edo iritzi bati, amore eman gabe eusten dionaren jarrera. Badu seta nagusi bat: euskal gauzak, hala ez badirudi ere, gero eta okerrago dabiltzalakoa. Bere nahia egiteko, bere setarekin irteteko grina. Geure setari eutsi diogu, ez ginen dudan hasiak. Sandia da seta hutsa, eta berearekin irteten ez bada, bakerik emango ez duena. Setak itsutu duelako. Fariseuak bere setan gogor zeuden. Setaz eta elkarri ezin amore emanez. Setaz bekatuan gogortua dagoela.

Aztergaia: seta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
setakeria
iz. Setatsuaren jarrera edo jokabide gaitzesgarria. Ez dadila mintza gure baitan setakeria.

Aztergaia: setakeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
setati
1 adj. Setatsua. Baina setatia zen Mary, eta bere kabuz ikasten jarraitu zuen. Agure setatia zara gero! Katu ehiztari setatia.
2 adb. Setatsu. Setati eusten diegu geure egitasmo zentzugabeei. Ez dakit zergatik dagoen hain ezkor eta hain setati Olaia.

Aztergaia: setati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

setatsu
1 adj. Uste, iritzi, asmo edo erabaki bati amore eman gabe eusten diona. Ik. tematsu; burugogor;  + setati; egoskor 2; temati; temoso; setoso. Zahar setatsua. Setatsua eta burugogorra zen. Astorik ez setatsuagorik.
2 adb. Seta handiz. Emeki eta setatsu jarraitzen dio bere lanari.
3 adb. Gauzez mintzatuz, irmoki, etenik gabe. Euri hau setatsu dago, eta iluntzera eta gogorrago.

Aztergaia: setatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
setatu, seta/setatu, setatzen
da ad. Setan gogortu. Ik. tematu. Bere iritzian setaturik. Ez entzuten setatzen direnak.

Aztergaia: setatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

setatu, seta(tu), setatzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

setatu, seta(tu), setatzen.

setiatu, setia, setiatzen
1 du ad. Zerbait, bereziki hiri bat edo gotorleku bat, hartzeko inguratu, setioan ezarri. Ik. hesitu 3. Sartu zen Nafarroako eremuan eta setiatu zuen Iruñea. Errege honek setiatu eta hartu zuen Damaskoko herria. || Begira nazazu kantoi guztietarik setiatzen nauten etsaietarik.
2 du ad. Sentimendu edo sentipen desatsegin edo mingarri batek hartua gertatu. Bazihoan bide berriaren saihetsetik, beroak setiatua. Barneko min batek setiatua.

Aztergaia: setiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

setiatu, setia, setiatzen. du ad.: sartu zen Nafarroako eremuan eta setiatu zuen Iruñea.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

setiatu, setia, setiatzen.

setiatzaile
adj./iz. Setiatzen duena; setio batean esku hartzen duena. Harresian irekitako zuloak setiatzaileen azken erasoa ekarri zuen.

Aztergaia: setiatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
setio
iz. Setiatzea. Leningradeko setioak luze iraun zuen. Joabek altxatu zuen setioa eta bihurtu zen Jerusalemera. Setioan ezarri zuten hiria.

Aztergaia: setio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
setio egoera, setio-egoera
iz. Herrialde baten salbuespen-egoera, gobernuaren aurkako matxinada baten aurrean edo estatuaren burujabetzaren edo lurraldearen osotasunaren kontrako arrisku larriaren aurrean ezartzen dena, agintaritza militarrari esku handia ematen diona eta eskubide konstituzional batzuk bertan behera uztea dakarrena. Boliviako gobernuak setio egoera ezarri du Pando departamenduan. Herrialdea setio-egoeran dago. Hondurasko setio-egoera bertan behera utzi du Michelettik.

Aztergaia: setio egoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh126 2021-02-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu setio egoera formarik.

setio(-)egoera 154: Argia 7 (“Setio egoera batean ez egotea sekula eskatzen dute agian, izan ere tankera horretako egoerei aurre egiteko eraiki baitzituzten honakoa bezalako putzuak”), Berria 46 (“93 egun daramatzagu setio egoera. Egun bat gehiago edo gutxiagok ez du ezer aldatuko”), Deustuko Unibertsitatea 38 (“Era berean, salbuespen- eta setio egoerak aitortzean ere eten daiteke (EKren 55.1 art. eta ASSELOren 20 eta 32. art.), eta gobernu agintaritzak pertsonei eta ibilgailuei zirkulatzeko debekua ezarri ahal die zehazten diren ordu eta lekuetan; leku batetik bestera mugitzen direnei euren nortasuna egiaztatzeko eskatu ahal zaie, jarraitu beharreko ibilbidea zehaztuz; babes- edo segurtasun inguruak mugatu daitezke”), EiTB 16 (“Boliviak setio-egoera deklaratu du Pandoko eskualdean”), Elkar (“Koldok atsekabezko aurpegia erakutsiko zion Begoñari astebeteko setio egoera hura amaitu zenean, eta sentitu ere sentituko zuen pena modukoren bat, sentimenduak gutxitan baitira guztiz zuri edo erabat beltz, baina bere arimaren barrenean lasaitu sakon bat ere nabaritzen zuen, azkenik lagun artera, gizon artera itzuliko zela eta; gizonak giza artea behar duela, esaera zaharra, kasu honetan ere egiaztatzen dena”), Espainiako Gobernua 46 (“Gatazka armatuetan edo setio egoeran, eta zerbitzu egintzan edo hori dela eta gauzatzen bada”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

setio(-)egoera 7: Berria 4 (“Hiru milioi palestinar baino gehiagori setio egoera ezarri zien Israelek joan den ostegun gauean eta horrela segituko dute bihar gauera arte”), Itxaro Borda (“Futxo bidenabar nahi nieke euskaltzain jaun-andere txit agurgarriei eskaera zehatza luzatu: zuen junta hurbil batean, alu pitilin setio egoera saio horientzat euskal ele polit bat asma zenezakete?”), Josu Zabaleta 2 (“Setio egoera jarri dute, eta gurin kupoi bat gutxiago eman behar diete denei”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "setio, setio egoera, setiatu".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gardena da, baina jaso liteke adibide bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa setio sarreran.

setoso
adj. gip. herr. Setatsua. Kontra egiten hasi zaizkigu setosoaren moduan. Egoskor setoso itsu horietakoak.

Aztergaia: setoso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. Herr.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-oso/-tsu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip. batez ere.

setter
iz. Ehiza-txakur handi ile-luzea. Auzokoen setter urduria zaunka bizian hasi da lorategi bazterretik.

Aztergaia: setter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-04-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

setter: Harluxet (Jatorri britainiarreko hainbat txakur-arrazen izen arrunta), LurE (zakur mota sendoa).

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt; setter: EhiztEskulib (167-168: "Setterrak oso txakur gogorrak dira [...] Setterrari udan ilea mozten zaio"; "Irlandako setterrak oso biziak dira [...] Eskoziako setterra edo setter gordona txakur bikaina da ura dagoen lurretan ehizatzeko"; "horretan Brakoak baino hobeak baitira Pointerrak eta Setterrak"); EhizAzter 80 ("531. Pointerra eta Setterra"; 81: "535. Brakoa eta Setterra"); cf. horko setter gordon eta Eskoziako setter edo Irlandako setter.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

setter: G. Garate 3 (“doberman, siberiar husky, setter, aleman ardizakur, Yorkshire terrier, dalmata, sanbernardo, boxer, collie”); A. Gorrotxategi ("txakur bat zetorren, setter bat"); P. Iturritegi ("auzokoen setter urduria zaunka bizian hasi da"); Eibarko Hiztegia ("Kaza-txakurra, honarako, setterra onena! [...] setterra, barriz, ra-ra-ra aurrera beti [...] Hamen txakurrak, oillagortalarixak, setterrak; hamarretik hamaika setter"); setter irlandar: zientzia.net (“Setter irlandarrek begietan izaten dituzte arazoak”), euskadi.net (“Setter irlandarra”); ingeles setter: G. Garate ("ardi zakurrak [3.635], ingeles setterrak [2.862], pointerrak [2.229] eta cocker spanielak [1.614]"); setter ingeles: qdq.com (“Setter Ingelesa eta Bretainiakoak zaintzen ditugu”); setter arraza: Berria 2004 (“Setter arrazako txakurra”), Google: aiurri.com (“Ehizarako erosten dituzte setter arrazako txakur gehienak”), etab.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

cf. spaniel eta terrier.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: setter iz. (txakurra)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus