Euskaltzaindiaren Hiztegia

26 emaitza seme bilaketarentzat - [1 - 26] bistaratzen.

seme
1 iz. Gizakumea bere gurasoekiko. Bi seme dituzte: Alex eta Jokin. Bere seme Mauriziok jotzen du orain txistua. Moisesi esan zion Aaron eta honen seme Eleazarrekin Hor-ko mendira igo zedila. Gurasoen seme gara gu, baina ez zeharo aitaren aldeko ez amaren aldeko. Ama alargunaren seme bakoitza. Semea lainezaz betetzen duen gurasoak, galbidean jartzen du maiz asko. Semetzat hartu. Ebanjelioko seme hondatzailea. || Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
2 iz. Gizakumea bere jaioterriarekiko. Otxandioko seme jator hura. Ni ere hemengo semea naiz. Euskal Herriko seme gisa jokatu zuela.
3 iz. Gizakumea bere garaiarekiko. Gizarteko gailur garai hura bere aldiko semea zen, edozeinen antzera.
4 iz. Ondorea, fruitua. Ik. alaba 4; ume 4. Herriko eta erbestekoen arteko esamesa okerrak harrokeriaren eta ezjakinaren seme dira gehienetan. Neke askoren semea izan da liburu eder hau. Bi joera horiek ez dira, ordea, bata bestearen seme, lokarririk aski ez dutenez gero elkarrekin, erro bakar batetik sortuak baizik.

Esaera zaharrak

Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Aita biltzaileari, seme barreiari. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Zalduna, egik semea duke, ez hazaguke.

Aztergaia: seme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: seme ‘hijo varón’: TAV, fJZ, Lç, RS, Ber Trat, EZ Noel, Ax, Cap, Gç, OA, ES, Bp, Urqz, Mb IArg, Cb Just, Lg, Mih, Egiat, Monho, Gco, Añ GGero, Astar, It Fab, Hb Esk, Lard, AB AmaE, Elsb Fram, Ip Hil, JE Bur, Ag G, KIkV, Alz Ram, Or Aitork, Alzola Atalak, Ardoy SFran, MEIG.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS:seme-alabak, seme ponteko.

Arauak jasoa du forma, bi azpisarrerarekin (seme-alabak eta seme ponteko); eta azpisarreraren bat edo beste gehitzea proposatua du lantaldeak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: seme nagusi (eta, onartuz gero, seme-alabaorde, seme-alabatasun, seme premu ).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren azpisarreren artean ondo legoke jarraikoak gehitzea: seme premu, seme nagusi, seme-alabatasun eta, batez ere, seme-alabak'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): 'seme-alabak azpisarrerari leku egitea onartu da. Baina gainerakoak bigarren itzulirako utzi dira'.

aitonen seme
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aitonen seme-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aitoren seme].

Aztergaia: aitonen seme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitonen seme ‘noble, gentilhomme’: Bereterretxen khantoria, EZ Noel, Ax, O Pr, SP Phil, Tt Onsa, Gç, Bp, Urt Gram, ES, Egiat, StJul, Revol, TB Lk 19,12, Arch Fab, Gy, Hb Esk, Dv Lab, Laph, Jnn SBi, Arb Igand, HU Zez, Zby RIEV 1908, Ip Hil, Etcham, JE Bur, Or Tormes, Or Mi, Zub, Zait Sof, Ldi IL, SMitx Aranz, Mde Po, Mde Pr, Or Aitork, Lf in Zait Plat, Ardoy SFran.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS: Ik. aitoren seme / ElhHizt: Ik. aitoren seme / EskolaHE: AS.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Forma okertzat eman du arauak, izartxoa duela eta aitoren seme ordaina adieraziz.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. aitoren seme.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Isildu.

aitoren seme
iz. Leinuz gizarte egoera jasoa zuen eta bere lanetik bizi ez zen gizonezkoa. Ik. noble. Ez nuen uste erraten zutela aitoren semeek gezurrik.

Aztergaia: aitoren seme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

errege seme, errege-seme
iz. Printzea. Errege seme batek hartuko nau emaztetzat ondoan.
herriko seme
iz. Aipatu den herrian jaio den gizona. Arrotzok herriko semeengandik ikastera gatoz.

Aztergaia: herriko seme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:22 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G-IE dira (h)erriko seme 19: ES 2; Hb Esk; Zby; Arb Igand; HU Aurp; JE Bur; EusJok II; Ldi IL; Zait Sof 3; Erkiag 4; Munita; Ugalde Iltz; Xa EzinB; erriko seme-alaba 1: Mok; (h)erriko-seme 2: Erkiag Arran; MEIG IX; errikoseme 3: Erkiag; OEH argitaratuan, gainera, F. Labayen in Munita; Zby RIEV 1908.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)erriko seme 17: Argia 1931; SM Eztenk; Garm Bidaso; Goiz-Argi 1969; Basarri; Etxahun Iruri; J.B. Aierbe 3; Ugalde; Deia 1983; VozEusk 1984; Herr 1985-1992 bitarteko 3; BerTxapel 1986; I. Zubizarreta; (h)errikoseme 4: El Día 1932; J. Gorostiaga; I. Linazasoro; OñatiLib 1982.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

herriko seme : DFrec 3; AB50 1; Euskalterm 1 ("ohorezko -"); herriko-seme : AB50 1; herrikoseme : AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38; HiztEn; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

herriko seme : EuskHizt (adib.); PMuj DVC (erriko seme) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt; EskolaHE; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herri sarrerari dagokion azpisarrera.

seme bakar
iz. Seme bakarra zela azaldu zidan, eta Bergaran zegoela amarenean. Nazkatuta nengoen seme bakarra izateaz. Haren seme bakar Jesu Kristo.
Ohiko lexiak

Aztergaia: seme bakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SEME BAKAR (V-gip; Lar, Añ, H (-kh-)). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Hijo único. "Unigénito" Lar y Añ. "Igartzen jako seme-bakarra dana" Elexp Berg. Tr. Más usado al Sur. La forma semakar, que Lhande da como labortana, es en realidad creada por Arana Goiri en 1897 (AG 1465). Zeru, lur, eta itsaso guztien egillea, / gehiago aithortzen dut haren Seme bakharra. EZ Man II 199. Gure jaun Jesukristo bere seme bakarraren baitan. El 6. Erriko etxandera baten seme bakarragaz ezkondu. Cb EBO 43. Populu haren yabearen seme bakharra zela. Lg II 233. Jainkoaren seme bakarra da Jesu-Kristo. Ub 129. Haren seme bakharra da, eta bakharrik harena. Jaur 358. Ama alargun baten seme bakar illoian zeramatena. Lard 395. Aintza Jaungoikuaren Semakarrari dagokana. AG 1464. Nere seme bakar Leonen berriak. A Ardi 1. Seme bakarra aita bateri kentzen diona. ABar Goi 71. Ahanzten duzu naski seme bakharra naizela? Zerb IxtS 62. Ama alargunak seme bakarrari. Alzola Atalak 45. Beren seme bakar Karlitos ori kotxeko ezbearrez ilda gelditu etzaie ba! TxGarm BordaB 57. v. tbn. Iraz 4. CatBurg 5. Acto 25. Mb IArg I 140. Brtc 197. Añ EL1 207. Gco I 386. AA I 503. JJMg BasEsc 64. Astar II 268. CatLlo 5. CatB 11. CatLuz 3. CatBus 5. Ur MarIl 16. CatAe 4. Aran SIgn 95. Legaz 2. Zab Gabon 39. Arr May 125. Jnn SBi 150. Zby RIEV 1909, 109. Moc Damu 10. Itz Azald 29. CatJauf 2. CatUlz 4. Ag G 220. Alz Bern 51. KIkV 24. KIkG 8. ArgiDL 15. Inza Azalp 15. Enb 104. Etcham 151. Or BM 86. Ir YKBiz 246. TAg Uzt 66. Osk Kurl 20. MAtx Gazt 21. NEtx LBB 85. Uzt Sas 208.

adib.: bakar 1 adj. Berdinik, kiderik edo lagunik ez duena. Ik. bakoitz. Haren seme bakar Jesu Kristo. Hori dakien (pertsona) bakarra. Ezberdintasun guztien funtsa hitz bakar batean bil daiteke. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan. Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Buruzagitza bakarraren mendeko ziren bitartean. Espetxea eta zigorra izan ziren erantzun bakarrak. Berrehun kiloko harria esku bakarrez jaso. Alderdi bakarreko sistema politikoa. Hobe duzu begi-esku eta oin bakarrarekin zeruan sartu. Inor ez da deusen jabe bakar.

seme bakar : Aizu (“Gorka seme bakarra da”), Elkar (“Carlos Muzkiriz, berriz, Urgaindik Bilbora joan zen gaztetan, Gallartan bukatzeko, meategi batean… harik eta, bederatzi-hamar urteren buruan, biriketako infekzio larri batek bertze mundura eraman zuen arte, astebete eskas batean eraman ere, ez bere azken borondatea emazteari eta seme bakar Alejandrori erakutsi gabe, Urgainen ehortzia nahi izan zuela –Athletic-en intsignia paparrean, inondik ere– eta ez bertze inon“), EiTB (“Bai, eta Aingeru azaltzen da seme bakar moduan”), Euskaltzaindia (“Mari Txuri bakarrik geratzen da; izan ere, seme bakarra aspaldi ezkonduta etxetik joana du”), Karmel (“Hain maite izan dau Jaungoikoak mundua, bere Seme bakarra emon deutso”), Argia (“Amak seme bakarraren hilketa salatu zuen”), DiarioVasco (“Egiten dugu topo pertsona berekoi batekin, beste ezeren aurretik bere burua jartzen duen horietako batekin eta sarritan esan edo entzungo dugu halakoa seme bakarra dela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

seme bakar : Herria (“Sinesten dut Maria Birjinaren ganik sortu Haren seme bakarraren baitan”), Berria (“Seme bakarra zen”), Elizen arteko Biblia 15 (“Zuen jaiak dolu bihurtuko ditut, zuen abestiak negar-kantu; dolu-jantziz estaliko zaituztet, eta zuen buruak soilduko ditut. Seme bakarraren heriotzakoan bezain gogorra egingo dut zuen samina. Honen guztiaren amaiera benetan garratza izango da"”), Asisko Frantzizko 13 (“Hain zuzen, Frantzisko santua semea aitari edo seme bakarra amari bezala atxiki zitzaion Hugolino jaunari, haren onberatasunaren magalean seguru atseden eta lo hartuz”), Joan Mari Lekuona 5 (“Ezbairik gabe, Jainkoak ez zukeen inoiz bere Seme bakarra sortuko, sortua izatea eta sortzea gauza bera ez balira”), Gotzon Garate (“Erregeak berak, berriz, herritar guztiak maite bazituen ere, bere seme bakarra Gopal bihotz zolan sartua zuen”), Joan Mari Irigoien (“Hi, Nikolas, seme bakarra haiz eta oinordekoa haiz, eta enekin etorriko haiz"”), Edorta Jimenez (“Pako Garairen seme bakar Pakito, Felix Ermuaren enborreko emakume batekin ezkondua da”), Imanol Unzurrunzaga (“Horregatik ez dauka bizia Beragan, hark egindako kreaturak bere baitan duen moduan; Beragan dauka, Bera delako gizakien bizia eta argia, Jaungoikoaren Jakituria bera, Hitza bera, Jaungoiko Aitaren Seme bakarra”)…

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Ez dirudi hiztegi batuaren maila honetan jasotzekoa denik (bi dira testuetakoak: sintagma guztiz librea da batzuetan, eta besteetan lexia teologikoa).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa seme sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): Isildua [Ez da familia-loturen sailekoa].

seme besoetako
iz. Semebitxia.

Aztergaia: seme besoetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: seme besoetako ‘ahijado’ v. besoetako.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

Testuetan ez da jaso lexia hau, eta horregatik ez dute eskaini orain arteko aztergai eta proposamenek (euskal hiztegiek ere ez, dirudienez); honen pareko alaba besoetako, berriz, erabili egin da, eta jasoa du hiztegi batuak alaba sarrerako azpisarrera gisa. Kontuan izan beharko da hori sistema edo paradigma osatzean; orobat "x ponteko" osaerakoak, eta x-bitxi formakoak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua seme sarreraren AS gisa seme besoetako.

seme galdu
iz. Etxea utzi ondoren gurasoenera itzultzen den semea. Grazia gehiago erdiesten duela aitagandik seme galduak, itzuli delarik, sekula alde egin ez duen semeak baino. Itzuli zaigu etxera seme galdua!

Aztergaia: seme galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SEME GALDU (V-gip ap. Etxba Eib). Hijo pródigo (sólo incluimos los ejs. referidos al hijo pródigo del Evangelio). Ni seme galdua, ta Aita ona besoak zabaldu, ta niri laztan ematera: soñeko berri ederraz janzi, ta semetzat artzera! Cb Eg II 139 (Dv LEd 246 seme galdua). A Jangoikoen seme galduba! Zuzaeta 49. Nola onratu etzuen, Ebanjelioak kontatzen duen Aitak, Seme galdu ta etxera biurtu zitzaiona? Mg CC 139. Seme galduarena egizu: zure paparra joaz, len utzi dezun itzal ederrera itzuli. Munita 154. v. tbn. Añ EL1 160. Ir YKBiz 298.

adib.: seme 1 iz. Gizakumea bere gurasoekiko. Bi seme dituzte: Alex eta Jokin. Bere seme Mauriziok jotzen du orain txistua. Moisesi esan zion Aaron eta honen seme Eleazarrekin Hor-ko mendira igo zedila. Familia-elkartasuna egiten zen, aita-semeek elkar harturik baserria batera lantzeko. Gurasoen seme gara gu, baina ez zeharo aitaren aldeko ez amaren aldeko. Ez zen seme zaharrena, bigarrena baizik. Semea lainezaz betetzen duen gurasoak, galbidean jartzen du maiz asko. Semetzat hartu. Seme galdua.

seme galdu 16: Elkar 6 (“Ondoren, bat-batean isildu eta, semearen begitartea eskuaz behin eta berriro ferekatzen zuela, zerumugara begira paratu zen Raissa, begiak lekutik atereak: harena, izan ere, ama baten begirada basatia zen, bere baitan mundu osoko maitasun-gorrotoak bilduta zeuzkana, maitasuna seme galduarenganako eta gorrotoa auskalo norenganako”), Berria (“Gartxotek nahiago izan zuen seme hila, seme galdua baino”), EiTB 3 (“Hara, hara. Seme galdua!”), Karmel 4 (“Bai, ni ziur nago egin daitezkeen bekatu guztiak neure kontzientziaren gain banitu ere, bihotza damuaren damuz urraturik joango nintzatekeela Jesusen besoetan neure burua uztera, berarengana itzultzen den seme galdua zein maite duen ongi dakit-eta”), UEU 2 (“Hori ere etxean, leihotik begira dago lurrean datzan polizia zaurituari eta min ematen dion semearen absentzia irudikatzeko esanguratsua iruditzen zaigun «seme galduaren gela baino hutsago» irudia erabiltzen du Sarrionandiak, etxeari lotua berriz ere andrea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

seme galdu 7: Xabier Olarra (“Aita ordurako oso gaizki zebilen osasunez, eta beldur zen, gehiago itxaronez gero, seme "galdua" berriro ikusi gabe geldituko ote zen.”), Karlos Zabala (“Siberiar zaharrak dena ulertu zuen, eta neska gazteak bere lagun maitagarria artean bizirik zegoela ez bazekien ere, bazekien, behinik behin, gizon zintzo hura bere amatzakoaren semea zela, eta eskerrak ematen zizkion Jainkoari andre gatibu haren ondoan seme galdua ordezkatzeko poza eman ziolako”), Joan Mari Irigoien (“Zer axola zait niri Rafael bat eta mila Rafael galtzea, baldin seme galdua berreskuratzen badut?”), Jon Muñoz (“Ez ote dakit grazia gehiago erdiesten duela aitagandik seme galduak, itzuli delarik, sekula alde egin ez duen semeak baino?”), Jose Morales (“Seme galdua da, ordea! - esan zuen Txitxikovek”), Lourdes Oñederra (“Hara, itzuli da seme galdua' marmar egin duzu, Andrések gabardina kentzen laguntzen dizun bitartean”), Felipe Juaristi (“denak seme galdu eta sakabanatuak”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Letradunaren handiuste guztiak erantzi eta, apalik, seme galduaren biluztasun xumean, neure giza abenturaren berri eman diet, haiek izan zutenaren aldean hain bestelakoa!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa seme sarreran.

seme gehien
iz. Ipar. Seme nagusia, seme zaharrena. Xaberriko seme gehiena.

Aztergaia: seme gehien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-03-27
Lantaldearen proposamena: EOh

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

premugai , primugei (S ap. Lrq). "Que l'on compte établir son héritier" Lrq. Dohatsu beharrean orai zireztenak / gaizki bekhaiztu gabe ausarki dutenak; / Aitak zuek zituzte seme gehienak / bere Erresumako premu gai lehenak. Ox 70 // Eta adibide hauek: Bainan premu-gaiak Marie Rospidekin bazaukan amodioa aintzinatuxegi zen. Lf ELit 171; Zeru zolatik khexu da jiten / orroaz, odei sabelian / hegoaren seme gehiena. "Du bout de l'horizon". Arch Fab; Xaberriko seme gehiena. Ardoy SFran; Ailandek khantian bere seme gehiena eta garkhotxian txipiena zankhargoska. GAlm; Bi seme gehienek oraino larderia guti, zer egin zezaken emazte xoil batek bere dretxoen zaintzeko? "Une femme seule" Ardoy SFran; Seme gehiena abantailatu du H; [Seme] gehiena, bide-pheza bat egin ondoan, ekhuatu zen. GAlm; Oihuka seme gehienak ez ninduen utzi lantegitik hurbiltzera. JE Bur.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

seme gehien 5: Herr (“Dublanc bi seme gehienek anaia bat ukan dute, Dominique, eta arras kontent dira”), D. Landart 2 (“Jadanik seme gehiena gerlan hila izanki-ta, ez zuen beste beharragorik... Zer egin? Zer egin?”), Amerikaren aurkikuntza (“Bere garaiko artisauen seme gehienek bezala, familiako lanbidea ikasi behar izan zuen bere aitari segida emateko”), JL. Davant (“Antoine, bigarren haurra da, baina seme gehiena. Dublinen sortuko dira lehen lauak, Frantziako Tolosan azken biak: - Elisa, 1808-1875; Antoine, 1810-1897; Celina, 1811-1894; Arnauld, 1815-1893; Julia, 1820-1900; Charles, 1821-1901”).

seme gehien 1, Itxaro Borda (“Lehendakariaren seme gehiena ez da nor nahirekin ezkondu, ezkontzekotan alaina, hobe baita andre-gizongai aberatsarekin uztartzea, Darty magasin- en sortzailearen alabatxiarenari eratxeki baitio bere uhala”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

seme gehien 5: Herria 2 (adib.: “Ulert daiteke Mitterrand familiak justiziaren kontra eta, bereziki, Courroye jujearen kontra daukan herra, ulert daiteke ere daukan pena ikusiz seme gehiena egon dela preso Eguberri-Urtatsetan”), Elena Touyarou 2 (adib.: “Bittor atzo joana da eta ez da oraino etorria - adierazi zion Martinek, Ithurbidetiarren seme gehienak, kalapitaren erdian izan zen isilune batean”), Itxaro Borda (“Mikel Yvonneren seme gehiena zen, etxeko pentsatua eta bistakoa zenaz, preso egon zen denbora etengabearengatik, Thierry bigarrena, hautatu zuten Larrondoko segidarako”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

NolaErran: aîné/e le plus âgé gehien – zaharren; l'aîné (des garçons) seme zaharrena – seme gehiena – seme nagusia (MD); la plus âgée alaba/ahizpa/arreba zaharrena – alaba/ahizpa/arreba gehiena // Beste hiztegiek ez dute jaso.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): seme gehien iz. Ipar. ‘seme nagusia’. [seme sarreran azpisarrera gisa jasotzekoa].

seme nagusi
iz. Batez ere bizk. Seme zaharrena. Ik. seme gehien; seme premu; premu; maiorazko 1. Nik ez diat txantxetan hartzen; seme nagusia nauk eta egin beharrekoa egingo diat.

Aztergaia: seme nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. oharrak s.u. seme.

Lantaldeak proposatua du bigarren itzulikoen artean, seme sarrerako azpisarrera gisa eta "Bizk." marka duela; eta ez dago oraingoz zer gehiturik.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-nagusi.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

seme sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): seme nagusi [Bizk. marka kendu da].

seme ponteko
iz. Semebitxia.

Aztergaia: seme ponteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: seme ponteko ‘ahijado’: Astar, Izt C, Zab Gabon.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, seme sarrerako azpisarrera gisa, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[semepontekosartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

seme premu
iz. Ipar. Seme nagusia, seme zaharrena; oinordekoa den semea. Ik. premu.

Aztergaia: seme premu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2005-11-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

seme nagusi (eta seme-n. 2, s. nagosi 1, s. nausi 1) 21: Mb IArg I ("Azkenean Faraon berari ta beste aren erreinutar guziei aingeru baten eskuz ill ziezten Jangoikoak beren etxeetako seme nagusi guziak"), Mg PAb ("Seme nagusijak baleki, ta balezau gura ta ez izango dala ondasunen jaube, egin lei otuten jakona"), AA 3 ("Lege naturalean etxe bakoitzeko seme nagusiai eman oi zitzaten Apaizen onra", "Judas Patriarkaren seme nagusi, Her zeritzana, ezkondu zan Jamarrekin", "Kain Adanen seme nagusia, zan nekazaria"), Lard 3 ("Ni Esau zure seme nagusia naiz", "Jakob emen bizi zala, Ruben seme nagusia, Bala bere aitaren emazteaz lilluratu zan", "Faraon'i ere etzitzaion barkatu: bere seme nagusia serbitzari guzienakin batean il zan"), Azc PB ("Bigarren ezkontzako / seme nagosiak / urdinak urten eben / besteak gorriak"), Ag AL 5 ("Ozinbeltzko iauregi bazter batean, Otxoaren seme nagusi Portun bere oe zabalean bira-biraka begiak ezin itxirik egoan", "Ozinbelzko seme nagusia larri-larri esnatu zan", "Amandoren esonde onak iarraiturik, bada, Mauronto seme nagusia ipiñi eban osaba lenapezpikoaren eskuetan"), Kk Ab I 4 ("Enborrian Don Iñigo'ren ixena [...] seme nagusijaren adarretik urteten dira beste lau adar; ta euretan [...] beti seme nagusijetatik, Don Kazintto gaurko etxaunaganaiño. Eta goralbenen azkena ixaten da Don Kazintto'k esatia bera dala arexen jatorrikua, artez-artez, seme nagusirik seme nagusira"), Enb ("Ama Euskerearen seme nagusiak / Egizko euzkeltzale naiñun ikustiak / Nagusiyei jarrai-guraz anaia txikiak / Bata-bestien leiyan zar eta gaztiak, / Euzkeldun litzatekez orduan guztiak"), SM Zirik ("basarriko seme nausia jetxi zan botikara atia bizkarrian zeroiala"), Alzola Atalak ("ume asko eta diru gitxi, seme nagusia oso argia etorren ikastietarako"); seme nagusien 4: Gco 2 ("Seme nagusienaren etxea, nun guziak alkarrekin bazkaiten zeuden, aize izugarri batekin bota erazo", "Kain, Adanen seme nagusienak"), Itz Azald ("deitu egiozu seme nagusienari, gogoratu eragiozu deutsazun maitetasuna"), Etxba Ibilt ("... Jauregixan aurkitzeko bere seme nausiña bere ondoren jaun izateko bide onian"); seme primu 1, Lç (Lk 20 tit.: "Seme primua laborariek hil"); seme premu 1, Hb Esk ("Seme premua ere lothua da zinki").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

seme nagusi 10: S.T. Rekalde ("Seme nagusia, zer izatea gurako zenduke?"), P. Sastre ("etxeko seme nagusia izan arren, hamazazpi urtekin joan zen baserritik ihesi"), K. Mujika ("Peñafloridako Kontearen seme nagusia zen Ramon Maria Munibe ez bazuten ezagutu ere..."), Erkiag ("Jakin ekian, seme nagusiak esanda, baina gazteok alkarren ondotxuan barriketa gogotsuan aurkitu ebazan"), T. Elorrieta 2 ("Euren seme nagusia Jose Maria Intxausti Ibaibarriaga [...] Jose Mari ta Juana Mariren seme nagusia, Juan Jose Intxausti Martitegi"), J.L. Egireun ("Orduantxe armiarmaren seme nagusia irten zen etxetik eta esan zuen: - Aita, etorri ahal zara lehoiaren haragia begiratzera?"), Gurutzadetara ("Henri II.aren bi seme nagusiak arin hil ziren"), Zer irakurri ("Idatzita utzi zuen testamenduak horrela zioen: seme nagusiarentzat erdia izanen da, laurden bat bigarrenarentzat eta seme txikiarentzat seiren bat uzten dut"), M. Lopez ("Hori ez zen oso harritzekoa, Segurolatarren seme nagusia izanda"); seme nagusien 1, J.L. Egireun ("Agertu zen seme nagusiena Gorteko mandatari gisan jantzirik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

seme nagusi : DFrec 1 (Anait: "seme nagusiak eta biok...") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

seme nagusi : Lur EG/CE (primogénito), Lur EF/FE (AS: aîné), PMuj DVC (semenagusi: mayorazgo, primogénito, hijo mayor); seme-nagusitasun : PMuj DVC (primogenitura) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. oharrak s.u. seme.

Aipatuak ditu lantaldeak sintagma honen inguruko zalantzak, eta Euskaltzaindiaren esku utzia du azken erabakia.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Baztertutzat eman liteke (erabili dutenak: Lç, Hb); eta premu soila aski dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-13) Onartu da: seme premu.

seme zaharren
iz. Jaiotzez lehena den semea. Ik. seme nagusi. Ez zen seme zaharrena, bigarrena baizik. Mutil handia egin zaizu seme zaharrena.
seme-alaba
iz. pl. Semea eta alaba; semeak eta alabak. Ik. senide; haurride. Seme-alaba aski haziak dituzte. Bederatzi seme-alabarekin. Bere seme-alabez inguraturik.

Aztergaia: seme-alaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: seme-alaba ‘hijos e hijas’: Ax, TAV, Lar SAgust, Mg CO, AA, fB, Izt C, Lard, Arr May, HU Zez, A BGuzur, JE Bur, Ag G, KIkG, Tx B, Enb, FIr, Eguzk GizAuz, Bilbao IpuiB, Alzola Atalak, Basarri, NEtx LBB, MIH; eta aip. Zby RIEV 1909, Zerb IxtS, JEtchep, Xa Odol // Ox, Mok, Erkiag BatB.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, seme sarrerako azpisarrera gisa eta seme-alabak forman, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

seme-alabaorde
iz. Semeordea edo alabaordea. Seme-alabaordea 9 hilabetetik beherakoa bada, gurasoen atsedenaldiaren gehienezko iraupena 8 astekoa izango da, seme-alabaordea etxera iristen denetik hasita.

Aztergaia: seme-alabaorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2005-11-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

seme-alabaorde (eta seme-alabaordetza) 4, GAO 1997 (adib.: "Seme-alabaordetzaren kasuan, seme-alabaordea 9 hilabete baino gutxiagokoa bada, atsedenaldiaren gehienezko iraupena 8 astekoa izango da, seme-alabaordea etxera iristen denetik hasita").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Aipatuak ditu lantaldeak dvandva garatu honen inguruko zalantzak, eta Euskaltzaindiaren esku utzia du azken erabakia.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

a) ik. oharra s.u. seme-alabatasun; b) adoptatu mailegua aski dela uste du zenbaitek.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak eta garapena.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-13) Onartu da: seme-alabaorde.

seme-alabatasun
iz. Semea edo alaba denaren nolakotasuna, semea edo alaba izatea; semea edo alaba gurasoekin lotzen duen lotura. Eta arian-arian hasten dira seme-alabatasun biologikoaren eta adopziozkoaren artean bereizten. Seme-alabatasunari buruzko epaiketetan onargarria da froga mota guztiak erabiltzea, biologikoak barne, aitatasuna eta amatasuna ikertzeko.

Aztergaia: seme-alabatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2005-11-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

filiazio (eta filiazio-sistema) 5: J. Sudupe ("ahaidetasun harremanik edo filiazio zuzenik ezarri aurretik"), X. Gereño ("Jaunak oraingoan alemanez hitz egin zien jeep-etan etorritako gizonei: — Hartu ezazue bi hauen filiazioa"), Jorge de Oteiza 2 ("Ez da lan erraza filiazio jakin bat eskaintzen duen etiketa jakin bat ezartzea", "filiazio akademiko ezak ez du derrigorrez izaera filosofikoa ez duenik esan nahi"); seme-alabatasun 2: J. Iturria 1922 ("bere seme-alabak bai gera, orra zergatik arkitzen geran gure seme-alabatasuna aitortu bearrean"), Arrazakeria ("Hamazortzi urte bete ondoren zehazten den seme-alabatasuna edo Espainian jaiotzea ez dira berez espainiar herritartasuna eskuratzeko arrazoia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

filiazio : DFrec 1 (J. Lariz: "etor zaitezte bada ez bada datorren ostegunean filiazio osoa artzeko jujeak segur aski behar ukanen baitu..."), AB50 1 (filiación), Euskalterm 13 (hauetan 6 seme-alabatasun sinonimoarekin, 1 kidetza sinonimoarekin); seme-alabatasun : Euskalterm 8 (hauetan 6 filiazio sinonimoarekin; 1 umetza sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

seme-alabatasun : HiruMila (filiación: en general) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal filiación / filiation formen ordainak: HiztHand: 1 ezaupideak; 2 seme-alabatasun, semetasun/alabatasun; 3 filiazio, lotura; 4 filiazio, mendekotasun // HiruMila: 1 Der. filiazio; 2 origen: famili jatorri, familiako; 3 cualidad de filiación: semetasun, alabatasun // ElhHizt: 1 [afiliación] kide izate/egite, kidetze; 2 [datos personales] datuak; 3 seme-alabatasun, semetasun, alabatasun; 4 [relación] lotura, zerikusi // Lur EF/FE: 1 etorki; 2 ahaidetasun // Casve FE: semetarzün; parenté: askazitarzün, askazgoa // HaizeG FB: semetasun, etorki; parenté: ahaidetasun, ahaidego // T-L LBF: descendance: ethorki; parenté: ahaidetasun // PMuj DCV: 1 procedencia: jatorri, etorki, nungoa; 2 conexión, enlace: itxeko, itxidura, atxikia, elkarpide; 3 señas personales: antz, itxura, zeiñezko; 4 procedencia de los hijos respecto de sus padres: semezkoa, semetza, seme-jatorri, cal. de hijo: semetasun, filiación divina: jainko-semetza // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, XarHizt.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. oharrak s.u. seme (E210: "Hitz horren azpisarreren artean ondo legoke jarraikoak gehitzea: seme premu, seme nagusi, seme-alabatasun eta, batez ere, seme-alabak". // BAgiria (1999-07-23): "seme-alabak azpisarrerari leku egitea onartu da. Baina gainerakoak bigarren itzulirako utzi dira").

Aipatuak ditu lantaldeak dvandva garatu honen inguruko zalantzak, eta Euskaltzaindiaren esku utzia du azken erabakia (Bestalde, arrotzak izan litezke sail honetan x-tasun osaerakoak).

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

a) gutxitan bada ere, dvandvek onar dezakete eratorpena (Ik. Hitz-elkarketa/1, 163-164); b) bada lantaldean filiazio mailegua hobetsiko lukeenik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak eta garapena.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-13) Onartu da: seme-alabatasun.

seme-alabatzako
iz. pl. Semetzakoa eta alabatzakoa; semetzakoak eta alabatzakoak.

Aztergaia: seme-alabatzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-03-27
Lantaldearen proposamena: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): seme sarreraren AS gisa onartua: seme-alabatzako [ez zegoen zerrendan].

seme-alaben zaintza
iz. Seme-alaben zaintza amari eman zioten epaileek. Gurasoek seme-alaben zaintza partekatzeko aukerari atea zabaltzen dio lege berriak.

Aztergaia: seme-alaben zaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

semebitxi
iz. Gizonezkoa bere aitabitxi edo amabitxiarentzat. Ik. seme besoetako; seme ponteko. Pierre bere semebitxia zen oldartu zitzaiona.

Aztergaia: semebitxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: semebitxi ‘ahijado’: EZ Man, Prop 1876, EskLAlm 1897, Lf ELit, Barb Sup, Xa Odol, Or.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bitxi.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

semeizun
iz. Semeordea.

Aztergaia: semeizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-03-27
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2007-02-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Ez legoke forma hau hiztegi batuan jaso beharrik (testuetan ez da jaso), baina Euskaltzaindiak aipa lezake, parekoen multzoa osatzeko: aitaizun / amaizun // alabaizun / semeizun.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): Onartua: semeizun iz. ‘semeordea’.

semen
iz. Esperma, ernal-hazia. Birus hori semenaren edo odolaren bidez transmiti daitekeelako.

Aztergaia: semen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 2001-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. hazi 2.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

esperma, ernal-hazia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ene ustez hazia aski da. || Bizkaian behintzat hitz ezaguna eta erabilia da, ahozko hizkuntzan bederen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere horretan onartu da lantaldeak proposatu duena.

semeorde
1 iz. Ezkonlagunetako batentzat, besteak aurreko ezkontza batean izan duen semea. Gure asabek euskarari egin ziotena amaorderik gogorrenek ere ez dute euren semeordeekin egiten.
2 iz. Semetzakoa. Haurra, tarrotu zenean, eman zion faraoiaren alabari; honek onetsi zuen bere semeorde eta izendatu zuen Moises.

Aztergaia: semeorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: semeorde ‘hijo adoptivo’: Dv Ir 2,10, Tx B, A Ezale, Hb Egia, Canala Jesucristo, TB Erm 8,15.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

semetasun
iz. Semea denaren nolakotasuna, semea izatea; semea gurasoekin elkartzen duen lotura. Semetasuna eman dio legearen aurrean, nahiz bere aita ez izan. Jesu Kristogan ez daudela semetasun bi.

Aztergaia: semetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
semetxo
iz. adkor. Semea. Ene semetxo laztana! Atzean Rakel, bere semetxo Joseba eskutik zuela.

Aztergaia: semetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:09 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: semetxo ‘dim. de seme’: EZ Noel, Acto, Mb IArg, Mg CC, AA, Arr GB, AB AmaE, A BeinB, Moc Damu, Ag G, Kk Ab, Otx, Ugalde Iltz, Erkiag Arran, Zait Plat; eta aip. Cb Eg, VMg, Echag, It Fab, Lard, Zab Gabon, PE, Bv AsL, Echta Jos, Jaukol Biozk, Enb, Ldi IL, TAg Uzt, NEtx Nola, Bilbao IpuiB, Alzola Atalak; semetxu: Itz Azald, Altuna, Gand Elorri.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo osaerako guztiak batera ikustekoak izan litezke: semetxo honen pareko alabatxo, adib., onatzea proposatu du lantalde honek.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

semetzako
iz. Semetzat hartzen den gizakumea. Semetzakoa izan arren, bere odoleko bat adina maite zuen. Aitak ez zituen jakiten semetzakoaren ibilera okerrak.

Aztergaia: semetzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2007-02-06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: semetzako ’hijo adoptivo’: Etxde AlosT, Ker Erm 8,15, Erkiag Arran, Zait Plat, Berron Kijote.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -tzat-ko.

x-tzako osaerakoez ik. oharra nebatzako sarreran.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Definizioa ere eman: 'semetzat hartua, adopziozko semea'. || 1- Mesedegarriagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (H1.1 lantaldeak landua du definizioa).

semezko
adj. Semearena, semeari dagokiona. Semezko maitasuna.

Aztergaia: semezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko: cf. supra aitazko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

semezko maitasuna.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus