Euskaltzaindiaren Hiztegia

13 emaitza pub bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

pub
1 iz. Edariak zerbitzatzen eta musika entzuten den tokia, taberna baino dotoreagoa. Doctor Blues musika taldeak kontzertua emango du bihar, Bilboko Jarrock pubean.
2 iz. Britainia Handiko eta Irlandako taberna mota, edari alkoholdunak eta janariak zerbitzatzen direna. Belfasten, Irlandako beste edozein herritan bezala, pubetan egiten dute bizitza soziala.

Aztergaia: pub

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pub 12: J.M. Iturralde 4 (""El Pez Espada" pub-aren kanpoko hizki argiztatuak", "Pub-jatetxe hura, beti bezala, jendez gainezka zegoen", "pub-jatetxe batean afaltzen eta zerbeza batzuk edaten", "Afaria bukatu eta pub batean gin-tonic pare bat hartu genuen"), U. Larramendi ("beste batzuk otartekoak ekartzen dituzte edo pub batera joaten dira bazkaltzera"), BertsOst/8 ("kafetegi edo Pub horietako bat"), Y. Lekuona ("Kalean eta zenbait etxe eta pub'etan erosten dute eunetik 90'ek"), P. Aristi ("Esan postura hauek bi putikluben kokapenetik ateratakoak ziren, pubeko kafesnezale eta tertuliakide gainontzekoen aurrean nabarmen ez gelditzearren"), P. Alberdi ("pub-eko elkarrizketa berritu zuen bere baitan"), Berrigara 1997 ("taberna bereziak, pub-ak, disko-barrak edota karaokeak"), I. Aldasoro 2 ("Chapelizod zubiko pubera iritsi zenean, barrura sartu eta pontxe bero bat eskatu zuen", "Pubeko nagusiak adei-legez zerbitzatu zuen, baina ez zen hizketan hastera ausartu"),

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pub : AB50 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 2 (hauetan 1 pub diskoteka) // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pub : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "pub. Taberna mota bat" / Prestas: 7. gaia; 41 lek. (B 1 / G 40).

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, arrotza baita ahoskeraz-eta

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta erabilia da, aski etxekotua (eta hiztegiek jasotzen dute); ahoskatu, ordea, ez da letra-segida horri euskaraz dagokion gisan ahoskatzen (eta honelako hainbati "erdal hitza" marka erantsi zaie, hiztegitik kanpo utziz): lantaldeak aitortzen du ez duela beti berdin jokatzen, eta hobeto aztertu beharrekoa izan litekeela nola joka gisa honetako hitzekin (RAEren 2001eko hiztegian hartu den bidetik jo liteke [ik. sarrerako XXXV. or.], erdal hitz arrotzok letra etzanetan idaztekoak direla ohartaraziz); hemengoa, adibidez, honela jaso liteke: " pub iz. (letra etzanetan idaztekoa da)".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Aurreko zerrendan hitz hori onartua zegoen A letrarekin. Orain, berriz, ez da berori inondik inora agertzen. Zer gertatu da?'

 - Erabakia: BAgiria (1999-06-24): 'hurrengo itzulirako utzi da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-13) Onartu da: pub.

pubertaro
iz. Haurtzarotik gaztarora arteko garaia, ernaltze aparatuen heldutasuna dakarrena. Ik. nerabezaro. Senak iratzartzen digu zorion irritsa pubertaroan.

Aztergaia: pubertaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

exoelkarteak, -aro.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. nerabezaro (1996-05-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: ez du beharrezko ikusten.

 - Erabakia: BAgiria (1999-06-24): bai, nazioartekoa da.

pubertasun
iz. Pubertaroan gertatzen diren aldakuntza fisiologiko eta psikologikoen multzoa.

Aztergaia: pubertasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
pubis
1 iz. anat. Sabelaldearen behealdea, pubertaroan ilez estaltzen dena. Harrituta, ezkerreko besoaz bularra estali zuen, eta eskuinekoaz, berriz, pubisa.
2 iz. anat. Hezur iliakoa osatzen duten hiru hezurretako bat, aurrealdean kokatua dena. Azken bi asteetan pubiseko minez ibili da jokalaria.

Aztergaia: pubis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s latinetikoetan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

pubis zorri, pubis-zorri
iz. Zorrien ordenako intsektu bizkarroia, giza gorputzaren alderdi iletsuetan, batez ere pubisean, bizi ohi dena (Pthirus pubis). Pubis-zorri heldu emeak bartzak itsasten ditu ileetan, zementu gisako gai itsaskor batekin.

Aztergaia: pubis-zorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh96 2020-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

potrozorri 1 iz. Lgart. Zorrien ordenako intsektu bizkarroia, giza gorputzaren alderdi iletsuetan, batez ere pubisean, bizi ohi dena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu pubis(-)zorri formarik.

pubis-zorri 51, Elhuyar 50 (“Bitxikeria hori eta pubis zorriaren jatorria parasitoaren eta gizakia zein hominidoen gene batzuei erreparatuta ikertu zituzten, orain dela urte batzuk, bitxikeria hori eta pubis zorriaren jatorria”), Elkar (“Auzoko hiru hizkuntzei begiratuz, euskaraz San Jose zorria deitu beharko genioke, agian, zomorroari, nahiz eta gogoan izan ez dutela zerikusirik gure buruetan zein "zozo habietan" gozo gozo bizi ohi diren zorri eta pubis zorriekin (Phthiraptera familiakoak). Izen ere, lehendik ere badira euskaraz landare zorriak (Aphididae familiakoak), eta zorri izen nahiz adjektiboak badu esanahi gaitzesgarria gizakioi hainbeste kalte egiten digun piztia bat izendatzeko”), Laneki (“Kokapenaren arabera, hiru pedikulosi mota bereiz daitezke: Pediculuscapitis, Pediculuscorporiseta Pediculuspubis (pubis zorriak eragindakoa)”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu pubis(-)zorri formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: pubis-zorri (es ladilla; fr morpion; Biologia).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ladilla / fr morpion: Adorez: (Zool.) potrozorri, pubis-zorri, alu-zorri / Elhuyar: (Zool.) potrozorri, pubis-zorri (Phtirus pubis) / Labayru: Zool. (Phthirus pubis.) potrozorri / Zehazki: zool (Phthirus pubis) pubizorri; colq potrozorri / NolaErran: (salbelpeko) zorri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Zool. marka jar dakioke.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zool.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa pubis sarreran.

publikatu, publika, publikatzen
du ad. Argitaratu. Hitzarmen honen bidez, AEKk nahiz Euskaltzaindiak publikatzen dituzten argitalpenak elkarren artean trukatuko dituzte.

Aztergaia: publikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

publikatu, publika, publikatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

publikatu, publika, publikatzen.

publiko
1 adj. Herriko erakundeei dagokiena; herritarren multzoarena edo multzoarentzat dena. Ik. herri 4. Osasun publikoa. Arazo publikoak. Zerbitzu publikoak. Eskola publiko eta pribatuetan.
2 adj. Agerikoa, jendaurrekoa. Senideek jakinarazi zuten adierazpen publiko gehiago ez zutela egingo.

Aztergaia: publiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ik. EArauak 44: "ageriko = jendaurreko, publiko".

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. ageriko, jendaurreko; herri(-).

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

ageriko, jendaurreko (eta herri- moduan osa daitezkeenak).

publikoan
adb. Jendaurrean. Ik. publikoki. Ez zen behin ere aritu publikoan boxeoan.
Loturak

Aztergaia: publikoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PUBLIKOAN "Públicamente" Lcc. Ez baita izaiten publikoan atsegin harzeko bestarik. CatLav 381 (V 184). Ez utzi irakatsi gabe publikoan eta etxeetan. He Act 20, 20 (Lç publikoki). Nahi denean publikoan trebeki eta beldurrik gabe agertu. Mih 20. Publikoan ager bedi / gure bozkarioa. Monho 136. Etzen nihoiz mintzatu Piarresen hutsaz ez publikoan ez partikularrean. Jaur 162. Eta zore Aitak ekustan baitu altxatrukago dagona, rekonpensaten daizu publikuan. Hual Mt 6, 4 (Samper publikoan). Disputa aundiyak ikusi dira / publikuan ta klaruan. Ud 135. Apustu ori jokatutzeko / publikoan libre zala. EusJok 67 (v. tbn. II 77). Etzen beñere aritu publikuan boxeuan. Auspoa 77-78, 20. Ez du nehork ezindurik eta ttipiturik ikusi, beti estatu onean agertu baita publikoan. Larre ArtzainE 266. v. tbn. AzpPr 73. PPer Harrip 33. (Precedido de gen.). "Da danen publikuan abadia plantau ei jakon" Elexp Berg.

publikoan : Argia (“Legea betetzea eskatzen hasi behar ote? Hain mezu borobilak erditzeko gai direnek nola joka dezakete horrela publikoan....”), Berria (“Prest daude zientziak eta teknologiak dituen arriskuak eta ziurgabetasunak asumitzeko, baina politikariei eta zientzialariei haiek publikoan aitortzeko, haietaz hitz egiteko, eskatzen diete”), Deia (“Ordutik bere lana bakarkako erakusketa ugaritan agertu du publikoan, sarritan nazioartean”), Elkar (“Bere ebazpenok esan ahal izango ote ditu publikoan, munduko xumeena esanda ere?”), EiTB (“Duela hamar urte utzi zion bertsolari ohiak publikoan jarduteari eta ordutik elkarrizketarik eman gabe zegoen”), UEU (“Gaztelaniak jarraitu zuen izaten errepublikanoek publikoan erabiltzen zuten aurreneko hizkuntza, baina ez bakarra”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

publikoan : Berria (“Akatsak ezin direla publikoan astindu dioena, akaso, biderik onena ematen ari baita inoiz ezer zuzendu ez dadin”), Joxe Azurmendi (“Bakarrik, indarkeria beti gaiztoa dela biribilki baiesteko ausardia sozial erraza publikoan erakusten duenak, aukera du ausardia intelektual zailagoa ere publikoan egiaz erakusteko”), Ana Urkiza (“Emakumeak ez du bere burua publikoan lehiatzen ikusten...”), Patziku Perurena (“Jendeak, ahultzen eta zakurtzen denean baizik ez du babesten bere burua publikoan, eta halaxe bihurtzen gero, gogo biziko izpiritu bakanen etsai amorratu”), Marzel Etxehandi (“Fedea publikoan agertzerik ez dut ikusi, kasu bat baizik eta hura harrigarria, igande guziz gertatzen zena”), Itxaro Borda (“Publikoan esbaditzen ziren andere panpoxak trenpu txarrean jartzen zituen Joanesek garraiatzen zuen arditegi urrinak eta ekitaldi kulturaletan zehar, mintzaldi hipnotiko eta zurrunak luzatuz, politikariek zein kulturaren zedarritzaileek medailak, oroit taulak, kopak eta zinezko baliorik gabeko mila girgilak oparitzen zizkioten”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adberbio-sintagma lexikalizatua denez, komeni da azpisarrera gisa jasotzea, publikoki arautuarekin batera. Nolanahi ere, egokia izan liteke ‘jendaurrean’ definitzailea ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa publiko sarreran.

Forma baten adiera(k)

jendaurrean.

publikoki
adb. Jendaurrean, agerian. Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako materiala publikoki zabaltzea galarazten du.

Aztergaia: publikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

publikotasun
iz. Publikoa denaren nolakotasuna. Ikastolen publikotasunari buruzko azterketa kritikoa egin zuten azken bileran.

Aztergaia: publikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
publizista
iz. Publizitate lanetan aritzen den pertsona. Publizisten esaldi biribilak.

Aztergaia: publizista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

publizista 4: X. Mendiguren B. ("Orrialde-multzoa argitaratzen da astero euskaraz kazetaritza edo publizista dei genezakeen sailaren barruan"), KontsumProi 1990 ("Publizista baten hitzaldia"), Habe 1996 ("Gehiago gaude fundazioaren peskizan [...]; baina, administratzailea, publizista, horretan ere bagaude"), Deia 1998 ("Askotan nahi dituguzan medioak ezin ditugu eskuratu: argazkilariak, publizistak etabar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

publizista : HiztEn, Euskalterm 1 (publizitategile eta publizitateko teknikari sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

publizista : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

publizitate
iz. Gertakari edo produktu berri baten zabalkundea; zabalkunde hori egiteko erabiltzen diren bitartekoen multzoa; merkataritza-helburuak direla medio, jendearen gogoa erakartzeko antzea edo teknika. Ardoaren publizitatea debekatzen du legeak. Eta hori dena, publizitate handirik inon egin gabe. Propaganda eta publizitatea. Publizitate zerbitzua. Publizitate-kanpaina.

Aztergaia: publizitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

publizitate; publizitate-agente; publizitate-agentzia.

publizitate agentzia, publizitate-agentzia
iz. Publizitate eta marketin zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa. Sentimenduak saltzen asmatzea da publizitate-agentzien lana; produktuak baino gehiago, sentimenduak.

Aztergaia: publizitate-agentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh88 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

publizitate(-)agentzia 115.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

publizitate(-)agentzia 11.

Bestelakoak

adib: agentzia iz. Zerbitzu jakin batzuk ematen dituen enpresa. AFP albiste agentziako argazkilaria. Bidaia agentziako egitaraua aldatuz, Powell aintzirara ekarri gaitu. Publizitate agentzia. Katalunian Zerga Agentzia bakarra ezartzearen alde daude. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, berri-agentzia eta albiste-agentzia formekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa publizitate eta agentzia sarreretan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus